- EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 13koa, Merkataritzako zuzendariarena, Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legea laugarren aldiz aldatzeko lege-proiektua jendaurrean jartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko maiatzaren 13koa, Merkataritzako zuzendariarena, Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legea laugarren aldiz aldatzeko lege-proiektua jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2186
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/05/13
- Argitaratze-data: 2014/05/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Merkataritza Zuzendaritzak lege-proiektu bat lantzea sustatu du, Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legea laugarren aldiz aldatzeko.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Azaldutakoagatik guztiagatik, honako hau
Lehenengoa. Merkataritza Jarduerari buruzko 7/1994 Legea laugarren aldiz aldatzeko lege-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunetan zehar ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, lege-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Merkataritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.net).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 13a.
Merkataritzako zuzendaria,
JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.