Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez handitzen baita titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolei emateko 2017-2018 ikasturteko laguntza-deialdia egiten duen Aginduan adierazitako zenbatekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinen bidez handitzen baita titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolei emateko 2017-2018 ikasturteko laguntza-deialdia egiten duen Aginduan adierazitako zenbatekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1743
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/02/20
  • Argitaratze-data: 2018/04/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren bidez, 2017-2018 ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten da, zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzat.

Deialdian izendatutako zenbatekoa 24.627.322 eurokoa izan zen.

Agindu horren 1. artikuluan ezartzen denez, hasieran ezarritako zenbatekoa handitu ahal izango da, legerian aurreikusitako kreditu-lotura edo aurrekontu-aldaketen araubidea kontuan hartuta. Hala gertatzen bada, jakitera emango da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez, deialdia bukatu aurretik.

Ikusita 2018ko aurrekontuan handitu egin dela agindu horri erantzuteko aplikazioetarako kreditua, eta kontuan harturik hasieran ezarritako zenbatekoa ez dela deialdiaren bukaerari aurre egiteko bestekoa.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren 1. artikuluan ezarritako zenbatekoa handitzea, laguntzen deialdikoa, milioi bat euro gehituz (1.000.000), 2018ko aurrekontu-ekitaldiari egotziko zaiona. Horrela, bada, deialdia 25.627.322 eurokoa izango da azkenean.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.