Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2018ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2017-2018 ikasturterako emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2017-2018 ikasturterako emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 2135
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/05
  • Argitaratze-data: 2018/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren bitartez, 3 urtetik beherako umeak eskolatzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2017-2018 ikasturterako diru-laguntzetarako deialdia egin zen, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak araututa eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuta.

2018ko otsailaren 20ko Ebazpenak, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearena, aginduaren zenbatekoa milioi bat handitu zuen. Horren ondorioaz, banatuko den kopurua 25.627.332 euro izango da.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banan-banan jakinaraziko ez zaienik. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Aditzera ematea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 5a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)