- DEKRETUA, 1980ko abenduaren 16koa (Dekretu horren bidez, "L. José de Torróntegui" industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hart - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
InprimatuDEKRETUA, 1980ko abenduaren 16koa (Dekretu horren bidez, "L. José de Torróntegui" industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1980
- Gaia: Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa; Industria eta Energia
- Jardun-eremua: Industria
Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaizkio «L. José de Torróntegui» industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiei buruz Industriako eta Energiako Ministerioak eta Unibertsitateko eta Ikerketako Ministerioak, hurrenez hurren, zituzten eskumen guztiak.
Laborategien Patronatuak izan duen nortasun juridikoari eutsiko dio, legeak eman dizkion eginkizunak betetze aldera. Patronatu horretan, Industria eta Energiako eta Unibertsitate eta Ikerketako Ministerioetako ordezkariak egon beharko dira.
Dagozkion eskumenen barruan, Eusko Jaurlaritzak behar diren aginduak eman ahal izango ditu laborategiek behar bezala jardun dezaten.
Ebaluazio teknologikoaren arloan, laborategiek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten dituzten jarduerak Estatuko Administrazioaren organo eskudunek koordinatu beharko dituzte.
Irakaskuntzako eta ikerketako jardueren arloan, berriz, laborategiek Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskolari lotuta jarraituko dute. Hori dela-eta, Patronatoan eskola horren ordezkariak egon beharko dira eta dagokion araudiak zehazten duen moduan hautatuak izango dira.
Araudia
- Autonomia-araua: DEKRETUA, 1980ko abenduaren 16koa (Dekretu horren bidez, "L. José de Torróntegui" industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2596/1980 ERREGE DEKRETUA, irailaren 26koa ("L. José de Torróntegui" industriaren arloko saiakuntza eta ikerketako laborategiak Euskal AutonomiaErkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10. eta 16. artikuluak.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 53/1988 Fomento y coordinación general de la investigación científica y técnica
- STC 90/1992 Investigación cinetífica. Plan Nacional de Investigación Científica y Desarrollo Tecnológico
- STC 186/1999 Reestructuración de sectores industriales. Plan de renovación del disñeo industrial. Comercio exterior. Investigación científica
- STC 242/1999 Subvenciones. Potestad de gasto público
- STC 190/2000 Ayudas. Investigación y desarrollo de innovaciones técnicas. Reconversión industrial
- STC 98/2001 Energía. Plan de ahorro y eficiencia energética
- Laburpen KAE 175/2003
- STC 175/2003 Fomento de la tecnología industrial