Euskadi.eus
  • 62/1981 DEKRETUA, maiatzaren 4koa (Dekretu horren bidez, nekazari-ganbaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

62/1981 DEKRETUA, maiatzaren 4koa (Dekretu horren bidez, nekazari-ganbaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

Eusko Jaurlaritzak hala eskatzen duenean, «Instituto de Relaciones Agrarias» delakoak bere zerbitzu orokorrak -informatikako zerbitzu teknikoak. dokumentazioa eta argitalpenak- eta Espainiako beste nekazari-ganbera batzuen inguruko jarduerei eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskainiko dizkio EAEri.

Eskumenen konfigurazioa

  • Autonomia Estatutua: 10.9, 10.21 eta 10.25
  • Konstituzioa: 149.1.18 artikulua (Herri-administrazioen araubide juridikoarenoinarriak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
  • Estatuko Legeria:
  • Jurisprudentzia:
    • STC 132/1989,, uztailaren 18koa: Kataluniako 18/1985 Legearen zenbait arau Konstituzioaren aurkakotzat jotzen ditu, bai eta Estatuko 23/1986 Legearen (Nekazaritza Ganberen Araubide Juridikoaren Oinarriak ezartzen ditu) beste zenbait arau ere. Konstituzio-auzitegiak esan zuen nekazaritza-ganberak ezabatzeko erabakia autonomia-erkidegoek hartu behar dutela, zeren eta, nekazaritza-ganberak botere publikoek eratutako erakundeak direnez gero, botere publikoek eurek erabaki behar baitute beren horretan mantendu edo ez, eta beren eraketa aldatu edo ez. Eta horri beste hau erantsi zion: lurralde-eremua autonomia-erkidego batena edo txikiagoa duten nekazaritza-ganberak ezabatzeko prozesua bideratzea dena delako autonomia-erkidego horri dagokio. Halaber, autonomia-erkidegoei dagokie, desegiten diren ganberen ondarea eta bitartekoak interes orokorreko xede eta zerbitzuetarako xedatzea.
    • STC 22/1999: ezetsi egiten du EAEko nekazaritza-ganberei buruzko Legearen zenbait arauren aurka (6/1990 Legea, ekainaren 15ekoa) ezarritako konstituzionaltasun-errekurtsoa. 
      • Zuzenbide publikoko korporazio horiek, herri-administrazio ere badirenez gero, Estatuak herri-administrazioen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko duen eskumenaren pean daude; Estatuak, eskumen horren bidez, «herri-administrazio guztien antolamenduaren oinarrizko araudia ezar dezake». (EKren 149.1.18) 
      • Kasu honetan, Estatuak ezarritako oinarri horiek autonomia-erkidegoen eskumenaren erabileraren muga gisa baizik ez dute jokatzen. 
      • Autonomia-erkidegoak eskumen esklusiboa du, orobat, nekazaritzaren arloan (EAEko Autonomia Estatutuaren 10.9 artikulua). Eskumen-titulu horren bidez, autonomia-erkidegoak, esaterako, nekazaritza-politika berezkoak ezar ditzake, bai eta nekazaritza-ustiapenaren kontzeptua mugatu edo nekazaritza-eskualdeak zedarritu ere; eta, noski, autonomia-erkidegoak aukera horiek guztiak egin baditzake, orobat izan behar du bere administrazioaren menpeko nekazaritza-ganberen antolamendua ezartzeko aukera ere. 
      • Konstituzio-auzitegiaren 132/1989 epaiak oinarrizkotzat jotzen ditu Nekazaritza Ganberen Araubide Juridikoaren Oinarriak ezartzen dituen Legearen 9. eta 10. artikuluak. Hona hemen auzitegiak zein alderdi jo dituen oinarrizkotzat:  nekazaritza-ganberako kideen hautaketan hautatzaile eta hautagai izan ahal izateko nekazaritza-arloko profesionala izan behar delako printzipioa; eta hautatzaile eta hautagai izateko funtsezko eskakizunak ezartzen dituzten arauak, profesionaltasunaren printzipio hori bermatzeko ezinbesteko izaki. 
      • Gainerakoan, nekazaritza-ganberen gainean eta nekazaritzaren gainean eskumen esklusiboak dauzkaten autonomia-erkidegoek askatasun-tarte zabala dute hautatzaile eta hautagai izateko eskubidearen eskakizunak egoki deritzen  eran ezartzeko, betiere, Estatuak herri-administrazioen araubide juridikoaren oinarrien gainean duen eskumena erabiliz ezartzen dituen mugak gainditzen ez badituzte. 
      • Estatuak herri-administrazioen araubide juridikoaren oinarriak ezartzeko duen eskumena, berez, hautagai izateko behar diren funtsezko baldintzak ezartzeraino irits daiteke, baldin eta Estatuak beharrezko irizten badio; baina ez dio Estatuko legegileari ahalmenik ematen zerrendak itxiak edo irekiak izan behar diren arautzeko, edo zerrendak aurkez ditzaketen erakunde profesionalen lurralde-eremua arautzeko, edo hautatzaile-elkarteek hautaketa-prozesuetan parte hartzeko zenbat sinadura behar dituzten ezartzeko. 
      • Euskal Autonomia Erkidegoko 6/1990 Legea bat dator Nekazaritza Ganberen Araubide Juridikoaren Oinarriak ezartzen zituen Legearen 6. artikuluak xedatutakoarekin. Artikulu horren arabera, probintzia bakoitzean nekazaritza-ganbera bat izango zen, eta ganberaren lurralde-eremua probintzia izango zen. Baldintza hori oinarrizkoa zela adierazi zuen berariaz 132/1989 epaiak, «korporazio hauek, herri-administrazio ere badiren aldetik, araudi berdin bat behar dutelako, eta baldintza hori araudi horren gutxieneko muinaren zati delako» (24. oinarri juridikoa). Nolanahi ere, Nekazaritza Ganberen Araubide Juridikoaren Oinarri-legearen 7. artikuluak aitortzen zuen autonomia-erkidegoek bazutela lurralde-eremu hori aldatzeko ahalmena, eta hortaz, ulertu behar da Estatuko legegileak 6. artikuluan egindako aukera ez zela Konstituzioaren ikuspuntutik egin zitekeen bakarra. Hala bada, ondoriozta daiteke Estatuaren legeztatzeko modu honek ez duela autonomia-erkidegoen eskumen-esparrua murrizten. 
      • Ezin da oinarrizkotzat jo nekazaritzako erakunde profesionalek hautaketa-prozesuetarako hautagaiak aurkeztu ahal izateko hautesle-erroldaren ehuneko jakin bat behar dutelako baldintza. 
      • Euskal Autonomia Erkidegoko araudiak errespetatu egiten ditu Estatuak ezarritako mugak; izan ere, 6/1990 Legeak arautzen dituen nekazaritza-ganberek probintzia dute lurralde-eremu, eta kide-kopurua 23/1986 Legeak baimentzen duen gehienezkoa dute; kide horiek bozkatze libre, berdin, zuzeneko eta isilpekoaren bitartez hautatzen dira, Estatuko legeak ezartzen duen eran, ordezkaritza proportzionaleko irizpideei jarraituz. Baldin eta autonomia-erkidegoek, gutxieneko berdin hori errespetaturik, nekazaritza-eskualdeak (autonomia-erkidego bakoitzean berezia) nekazaritza-ganberen integrazio-araubidean sartu nahi badituzte, eta, horretarako, ordezkarien zati bat nekazaritza-eskualdeen artean banatzeko formula bat ezarri nahi badute, horrek ez dio eragingo Estatuak taxututako oinarrizko ereduaren muinari. Hauxe da benetan garrantzitsua: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ganbarek, hala nola Espainiakoek, lurralde-eremutzat probintzia izaten jarraitzen dute; Estatuko legegileak baimentzen duen kide-kopurua daukate, eta kide horiek oinarrizko legeak eskatzen dituen printzipioen araberako bozkatze baten bitartez hautatzen dira. 
    • STC 178/1990 Traspaso de funciones, servicios y medios materiales