- 89/1981 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, barruko uren arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onetsi ze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu89/1981 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, barruko uren arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza; Garraio eta Herri Lanak
Barruko urak izango dira jurisdikziopeko itsasoa mugatzeko erabiltzen diren lerro zuzenen barruan daudenak, abuztuaren 5eko 2510/1977 Dekretuak ezarritakoari jarraiki
Horrela bada, eskumen-eskualdaketa honen bidez, aurreko idatz-zatian zehaztutako lurralde-eremuari dagozkion barruko uretan, Eusko Jaurlaritzak hartuko ditu bere gain barruko uretako arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturen gaineko eginkizunak, Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioak betetzen zituenak; hona hemen eginkizun horiek (indarrean dagoen legerian daude ezarrita):
1. Barruko uretako arrantzari dagokionez:
a) Arrantzan jarduteko baimenak ematea.
b) Arrantza-tresnak, aparailuak, lanabesak eta ekipamenduak arautzea.
c) Arrantza-guneak mugatzea eta, horretarako, araudi bereziak prestatzea gune bakoitzerako.
d) Honako hauek ezartzea: debekualdiak, arrantzarako eguneroko ordutegia, arrantzan jarduteko egunak eta, behar denean, lanabesak jarraituki botatzeko denbora ere bai.
e) Baimendutako espezieak zeintzuk diren zehaztea eta gutxieneko tamainak ezartzea.
f) Ikuskaritza arautzeko eta zigorrak jartzeko arauak egitea.
g) Jardueren, baliabideen eta pertsonen erregistro ofiziala ezartzea, arrantza egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak barne.
2. Itsaski-bilketari eta akuikulturari dagokienez:
a) Baimenak eta emakidak ematea hainbat jarduera egiteko:
- Algak, moluskuak eta itsaskien eta itsas haztegien bestelako establezimenduak ustiatzea.
- Parkeak, ur gaineko haztegiak, itsaski-haztegiak, moluskuen araztegiak, eta itsaskien eta itsas haztegien bestelako establezimenduak jartzea.
- Oro har, itsasotik produktuak ateratzeko edozein jarduera.
b) Hondartza eta arrantza-toki natural jakin batzuk partzelatzea, eta kopuruak, arrantza-debekualdiak eta ordutegiak finkatzea.
c) Baimendutako espezieak zeintzuk diren zehaztea eta ustiatze-mota desberdinen araudiak ezartzea.
d) Itsaski-bilketarako eta itsas haztegiak jartzeko interesgarriak diren guneak zehaztea.
f) Ikuskatze-lanak egiteko eta zigorrak jartzeko arauak ematea.
3. Astialdiko jarduerei dagokienez:Aisiako jarduerak arautzea; eta, horri dagokionez, Estatuko Administrazio Zentralak edo beste lurralde-erakunderen batek jolas-arrantzarako emandako baimenak ontzat ematea.
4. EAEk zorrotz bete beharko ditu Espainiak parte hartzen duen itunen eta hitzarmenen ondorioz bete beharrekoak diren xedapenak; eta kontuan izan beharko ditu jarduerak koordinatzeko arau orokorrak, baldin eta jarduera horiek arrain-espezieen ustiapenean eta EAEren barruko uretatik kanpo dauden bestelako baliabide naturaletan eragina izan ahal badute.
5. Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak koordinazio-tresnak ezarriko dituzte elkarren artean, beren gain hartu dituzten eginkizunak eraginkortasunez kudeatzeko eta informazioa behar den moduan trukatzeko.
Araudia
- Autonomia-araua: 89/1981 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, barruko uren arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onetsi zen).
- Estatu-araua: 1412/1981 ERREGE DEKRETUA, ekainaren 19koa (barruko uren arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloan Estatuak betetzen zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.10. artikulua.
- Konstituzioa: ---
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 113/1983 Ordenación del Servicio de Inspección Pesquera, Marisquera y de Plantas de Acuicultura
- STC 56/1989 Pesca del coral: título competencial: pesca marítima
- STC 103/1989 Contra la Ley 23/1984 de Cultivos Marinos
- STC 179/1990 En relación con la omisión del RD de transferencias o traspasos de las funciones, servicios y medios materiales y financieros en materia de investigación oceanográfica en cuanto a pesca en aguas interiores, marisqueo y acuicultura
- STC 66/1991 Prohibición de la venta de cangrejos vivos de río de cualquier especie en la Comunidad Autónoma de Castilla y León
- STC 147/1991 La pesca de "Cerco" en el caladero nacional
- STC 44/1992 Ley 1/1986 del Parlamento de Cataluña de Regulación de la Pesca Marítima de Cataluña
- STC 57/1992 Conflicto positivo frente al Decreto 79/1986 de la Generalidad de Cataluña, de medidas de regulación del esfuerzo de pesca en el litoral de dicha Comunidad
- STC 68/1992 En relación con el art. 84 del Decreto de la Junta de Galicia 262/1991, por el que se aprueba el Reglamento de la actividad pesquera y de las artes y aparejos de pesca permisibles en Galicia
- STC 149/1992 Regulación de cambios de base temporales de barcos de pesca de cerco en los puertos del litoral de Cataluña
- STC 184/1996 Conflicto positivo de competencia frente al Consejo de Gobierno de la Comunidad Autónoma de las Islas Baleares por entender que el Decreto 48/1988 por el que se regula la pesca de arrastre de fondo en las Islas Baleares, vulnera la distribución constitucional de competencias
- STC 15/1998 Ley de Pesca Fluvial de Castila-La Mancha
- STC 110/1998 Contra determinados preceptos de la Ley de la Comunidad Autónoma de Castilla y León 6/1992 de protección de los ecosistemas acuaticos y regulación de la pesca de Castilla y León
- STC 148/1998 Conflicto positivo de competencia en relación a seis resoluciones de la Dirección General de Ordenación Pesquera por la que se deniega la solicitud de ayudas España-CEE para la modernización de buques pesqueros
- STC 166/2000 Ley Foral de Navarra, de Protección y Gestión de la Fauna Silvestre y sus Hábitats
- Laburpen KAE 9/2001 Galiziako Arrantza Legea
- STC 9/2001 Ley de Pesca de Galicia
- STC 123/2003 Ley Comunidad Autónoma Extremadura, de Pesca