- 122/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako gaiak merkaturatzeko eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu122/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako gaiak merkaturatzeko eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1981
- Gaia: Merkataritza eta turismo
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
1. Euskal Autonomia Erkidegoak, dagokion lurralde-eremuan, bere gain hartzea nekazaritzako produktuak sorburuan merkaturatzeko, normalizatzeko eta tipifikatzeko eginkizun eta zerbitzuak (maiatzaren 8ko 844/1981 Errege Dekretuak Estatuko Administrazioari esleitu zizkionak); bai eta, nekazaritzako produktuen sorburuan, merkatuak aztertzeko, erregistratzeko, sustatzeko, zaintzeko eta haien gaineko informazioa emateko jarduerak ere; orobat, nekazaritzako ekoizleen elkarteak (uztailaren 22ko 29/1972 Legeak arautu zituenak) sustatzeko, bideratzeko, kalifikatzeko, erregistratzeko, zaintzeko eta ikuskatzeko jarduerak.
2. Alabaina, 29/1972 Legeak 5.g) artikuluan aipatzen dituen kasuetan, Estatuko Administrazioak emango du kalifikazioa, Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 10. idatz-zatiari jarraiki.
3. Sorburuko normalizazioaren eta tipifikazioaren arloan, Eusko Jaurlaritza Estatuko araudi erkidearen arabera arituko da.
4. Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean behar diren lankidetza-sistemak ezarriko dira (dagozkion erakundeen bitarteez), Estatuko Administrazio Zentralaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean behar den informazioa eta koordinazioa egon dadin.
Araudia
- Autonomia-araua: 122/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako gaiak merkaturatzeko eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 2038/1981 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 24koa (nekazaritzako gaiak merkaturatzeko arloan Estatuak zituen zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.9, 10.27 eta 10.29 artikuluak
- Konstituzioa: 149.1.13 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Konstituzio-Auzitegiak Nekazaritzaren arloko eskumenen banaketa ezarritako doktrina
- STC 144/1985 Ley 25/1982 de agricultura de montaña
- STC 201/1988 Gestión de subvenciones estatales en materia de agricultura y ganadería
- STC 14/1989 Bases de ejecución para la financiación al porcicultor de la inmovilización de carne porcina
- STC 145/1989 Programa nacional de ordenación y mejora de las explotaciones ganaderas extensivas
- STC 91/1992 Norma estatal sobre ayudas a la utilización de semillas controladas oficialmente
- STC 79/1992 Normas sobre regulación y concesión de subvenciones del FEoga (CEE) en materia de agricultura y ganadería
- STC 117/1992 Ayudas para la compra de mantequilla por Instituciones y colectividades sin fines lucrativos
- STC 213/1994 Ayudas estatales a las estructuras agrarias
- STC 128/1999 Subvenciones y ayudas a la mejora de la eficacia de las estructuras agrarias
- STC 45/2001 Plan de modernización de reordenación del sector de la leche y de los productos lácteos
- STC 95/2001 Fomento del abandono de la producción lechera en zona de montaña