- 181/1985 DEKRETUA, uztailaren 2koa (Dekretu horren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu181/1985 DEKRETUA, uztailaren 2koa (Dekretu horren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1985
- Gaia: Hezkuntza
- Jardun-eremua: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
A) Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion eskumenak:
1. EAEko Autonomia Estatutuak 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, Konstituzioaren Lehenengo Xedapen Gehigarrian xedatutakoa aplikatuz, Euskal Autonomia Erkidegoak du irakaskuntzaren gaineko eskumena, oso-osorik, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztiak hartzen dituelarik; horrek ez dio kalterik egiten Konstituzioaren 27. artikuluan eta hori garatzen duten lege organikoetan ezarritakoari, ezta Konstituzioaren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei ere, eta hori guztia beteko dela bermatzeko egin beharreko goi-ikuskaritzari ere ez.
2. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio unibertsitatearen arloan dagozkion eskumenen zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 16. artikuluan, Konstituzioaren 149.1. artikuluko lehen, hemezortzigarren eta hogeita hamargarren idatz-zatietan, eta unibertsitatearen erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki.
B) Eskualdatutzen diren zerbitzuak, instituzioak eta eginkizunak:
1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio Estatuko Administrazioak, Hezkuntzako eta Zientziako Ministerioaren eta haren mendeko erakunde autonomoen bidez, unibertsitateen arloan betetzen zituen zerbitzu guztiak, Estatuari dagozkion eskumenak betetzeko zerbitzuak izan ezik.
Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatea eskualdatzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoari. Horrenbestez, EAEk arlo honetan dagozkion eskumenak egikarituko ditu[1], aurreko A2 idatz-zatian aipatutako arauekin bat etorriz.
2. Era berean, beketarako deialdiak arautzeko eta kudeatzeko eskumena eskualdatzen zaio EAEri, baldin eta deialdi horiek administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleentzat badira. Deialdiak egitean, Estatu osorako ezarritako oinarrizko irizpideak bete beharko dira.
3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak elkarri eman beharko dizkiote eginkizunak betetzeko eta, bereziki, irakaskuntzako estatistikak prestatzeko beharrezkoak diren datu guztiak.
Arlo honetan lankidetza ahalik eta osoena izan dadin, datu-bankuak edukiko dira, langileei, ikastetxeei, baliabideei, kostuei eta batera erabiltzeko modukoa den dokumentazioari buruzkoak.
Hori guztia behar bezala koordinatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoak unibertsitateko ikastetxeen inskripzio-espedienteen kopia bidaliko dio Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari.
[1] Datu-base honetan, “eskumenak erabili” esapidea erabili dugu “ejercer competencias” emateko; hala ere, honako kasu honetan “egikaritu” hobetsi dugu, “Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatea eskualdatzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoari. Horrenbestez, EAEk arlo honetan dagozkion eskumenak egikarituko ditu, aurreko A2 idatz-zatian aipatutako arauekin bat etorriz.” Erabiltzea aukerakoa da, eta, hala, eskubideak erabili egiten dira; baina eskumenak, ordea, nahitaez gauzatu behar dira, Estatuaren eginkizun baitira, eta hortaz ez du aukerakoa erabili edo ez erabakitzea; horregatik, adibide horretan, egokiago iruditzen zaigun “bete” ren inguruan dagokeen beste terminoren bat, eta horregatik eman dugu “egikaritu”. Izan ere “eskumen” eta “eskubide” oso gertu daude eremu semantikoan, eta “eskumena bete” esapidea gordinxea izango litzateke…
Arlo honetan lankidetza ahalik eta osoena izan dadin, datu-bankuak edukiko dira, langileei, ikastetxeei, baliabideei, kostuei eta batera erabiltzeko modukoa den dokumentazioari buruzkoak.
Hori guztia behar bezala koordinatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoak unibertsitateko ikastetxeen inskripzio-espedienteen kopia bidaliko dio Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari.
Araudia
- Autonomia-araua: 181/1985 DEKRETUA, uztailaren 2koa (Dekretu horren bidez, unibertsitateen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko martxoaren 25ean hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).
- Estatu-araua: 1014/1985 ERREGE DEKRETUA, maiatzaren 25ekoa (unibertsitateen arloan Estatuak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 16. artikulua.
- Konstituzioa: 149.1 artikuluko 1., 18. eta 30. idatz-zatiak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 26/1987 Delimitación competencial
- STC 146/1989 Concursos para la provisión de plazas de los Cuerpos Docentes Universitarios
- STC 235/1991 Régimen del profesorado universitario. Alcance del concepto autonomía universitaria
- STC 131/1996 Creación y reconocimiento de universidades y centros universitarios
- STC 188/2001 Becas
- STC 235/2001 Régimen del profesorado universitario
- STC 47/2005 Estructura básica organizativa
- Laburpen KAE Unibertsitateak
- Laburpen KAE 223/2012
- Laburpen KAE 207/2012
- KAE 131/2013
- KAE 134/2013
- KAE 141/2013
- KAE 213/2013 2004/334 Errege Dekretua (indargabetutakoa) Epaiak erregelamendu mailako arauen oinarrizko izaera berresten du, autonomia erkidegoen legegintza eskumena agortzen badu ere. Arrazoibidea: zenbait proben egitura eta egin beharreko ariketen kopurua zehaztea eta nola kalifikatu behar diren ere finkatzea oinarrizko izaera dute gutxieneko berdintasuna bermatzeko irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko orduan.