Euskadi.eus
  • 344/1992 DEKRETUA, abenduaren 22koa, ( Miñoien Zerbitzua Arabako Lurralde Historikotik EAEko Erakunde Erkideetara eskualdatzeari buruzkoa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

344/1992 DEKRETUA, abenduaren 22koa, ( Miñoien Zerbitzua Arabako Lurralde Historikotik EAEko Erakunde Erkideetara eskualdatzeari buruzkoa).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1992
  • Gaia: Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Herrizaingoa
Xedea:

Honako zerbitzu eta eginkizun hauek EAEri eskualdatzea: 

- Arabako Foru Aldundiaren Miñoien Zerbitzua.

- Zerbitzua egiteko behar diren ondasun higikorrak, polizia-eginkizunek berezkoak dituzten ekipamenduak barne hartuta.

- Eskualdatutako zerbitzuari dagozkion betebeharrak Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideek beteko dituzte, Arabako Lurralde Historikoari zegozkion baldintza berberetan.

- Eskualdatutako zerbitzuei atxikitako langileak eskualdatzeko prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Hamabigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

- Miñoien Zerbitzua, bere giza baliabideekin eta baliabide materialekin, Herrizaingo Sailari atxiki zitzaion. Nolanahi ere, funtzionalki, Miñoien atalak Arabako Foru Aldundiari atxikita jarraitzen du ordezkaritza-eginkizunetarako eta usadiozko zereginetarako.

Eskumenen konfigurazioa