- 457/1994 DEKRETUA, azaroaren 29koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako elikagaien kalitatea babesteko eginkizun eta zerbitzuak eta iruzurraren aurkako defentsaren arlokoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu457/1994 DEKRETUA, azaroaren 29koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako elikagaien kalitatea babesteko eginkizun eta zerbitzuak eta iruzurraren aurkako defentsaren arlokoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko azaroaren 2an hartu zuen akordioa onetsi zen).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1994
- Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
- Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Estatuko Administrazioak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioaren bidez nekazaritzako elikagaien kalitatea kontrolatzeko betetzen zituen eginkizunak beteko ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, bereziki, honako hauek:
a) Nekazaritzako elikagaien kalitatea kontrolatuko du, hots, nekazaritzako elikagaiak eta ekoizteko baliabideak arauei egokitzen ote zaizkien zainduko du, elikagaien ezaugarriak eta haiek prestatzeko prozedurak arautzen dituzten arauei, alegia.
Kontrolak, produktuak egiteko prozesuaz gain, produktuak biltegiratzeko prozesua ere hartuko du.
Ekoizteko baliabideei dagokienez, merkaturatzeko fasea ere hartuko du.
Ardoaz den bezainbatean, kontrol horren barruan sartzen dira Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholen Estatutua onetsi zuen abenduaren 2ko 25/1970 Legeak Iruzurren Aurkako Defentsa Zerbitzuari eman zizkion egiteko guztiak.
b) Nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan, EAEn antzemandako arau-hausteak direla-eta hasitako zigor-prozeduren izapideak egin eta ebatziko ditu.
c) Mintegietako landareen eta hazien arloko zigor-prozedurak ebatziko ditu.
d) Produktu enologikoak erregistratuko ditu, eta ardoaren eta edari alkoholdunen botilaratzaileak eta ontziratzaileak erregistratuko ditu, Mahastiaren, Ardoaren eta Alkoholen Estatutua onetsi zuen 25/1970 Legeari jarraiki. EAEk erregistroan izandako altei, bajei eta aldaketei buruzko informazio zehatza eman beharko dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako Ministerioari.
e) Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetara bidalitako mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak kontrolatuko ditu, 25/1970 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.
Araudia
- Autonomia-araua: 457/1994 DEKRETUA, azaroaren 29koa (Dekretu horren bidez, nekazaritzako elikagaien kalitatea babesteko eginkizun eta zerbitzuak eta iruzurraren aurkako defentsaren arlokoak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko azaroaren 2an hartu zuen akordioa onetsi zen).
- Estatu-araua: 2231/1994 ERREGE DEKRETUA, azaroaren 18koa (nekazaritzako elikagaien kalitatearen eta iruzurraren arloetan Estatuko Administrazioak zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.9 artikulua
- Konstituzioa: 149.1.13 artikulua
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- Konstituzio-Auzitegiak Nekazaritzaren arloko eskumenen banaketa ezarritako doktrina
- STC 42/1983 Registro sanitario de alimentos
- STC 80/1985 Procesionaria del Pino
- STC 87/1985 Registro Sanitario de Alimentos
- STC 252/1988 Inspección y autorización para el comercio de carnes frescas
- STC 67/1996 Sustancias y productos que intervienen en la alimentación de los animales