Euskadi.eus
  • Euskal Estatistika Kontseilua/Consejo Vasco de Estadistica-ren 1987.eko Uztailaren 9ko AKORDIOA, bere Barne funtzionamendurako araudia onartuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Euskal Estatistika Kontseilua/Consejo Vasco de Estadistica-ren 1987.eko Uztailaren 9ko AKORDIOA, bere Barne funtzionamendurako araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Euskal Estatistika Contseilua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 223
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/07/09
  • Argitaratze-data: 1988/01/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

I Eraskinean aipatzen den mailaren izendapenari egindako aldaketa argitara dadila agintzea, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburuaren 1987.eko Otsailaren 4eko Aginduz argitaratutako lanpostu bati dagokionean alegia. Gasteiz, 1988.eko Urtarrilak 6. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. ERASKlNA ,JOSE MANUEL BONILLA FERNANDEZ Jaunak, Euskal Estatistika Kontseilua/Consejo Vasco de Estadisticako Idazkariak, zera EGIAZTATZEN DUT: Kontseiluko Plenoak, 1987.eko Uztailaren bederatzian egindako bileran, eta Eusko Legebiltzarraren Apirilaren 23ko 4/ 1986 Legeko Bosgarren Aldibaterako Xedapenean agindutakoan oinarrituz, Barne Funtzionamendurako bere Araudia onartu zuela, Araudi hori, hemen eraskin gisa ematen delarik. Eta hori Euskal- Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin eta horrek dakartzan legezko ondorioetarako, hau eman eta izenpetzen dut Gasteizen 1988.eko Urtarrilaren 15ean.ERASKINA EUSKAL ESTATISTIKA-KONTSEILUA/CONSEJO VASCO DE ESTADlSTlCA-ren BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA AINTZlN ERABAKIAK 1. Artikulua: Eusko Legebiltzarraren Apirilaren 23ko 4/ 1986 Legeko 37. artikuluaren bidez sortutako aholku-organua den Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadistica, Araudi honek ezartzen duenari egokituko zaio barne funtzionamenduan. a. Artikulua: I. Kontseiluak, bere egoitza, Euskal Estatistika-Erakundea/lnstituto Vasco de Estadistica-renean edukiko du. 2. Plenoaren, Batzorde Beterazlearen eta Ikerketa-Taldeen bileretarako deialdia, horietako bakoitzeko Lehendakariak egin ahal izango du, eta egoeraren arauera egokia izan dadinean, egoitzatik kanpo.I ATALBURUA KONTSEILUAREN ORGANUAK 3. Artikulua: 1. Kontseiluaren pertsona bakarreko organuak, honako hauek izango dira: a) Lehendakaria. b) Lehenkakariordea. c) Idazkaria. 2. Sor daitezen Ikerketa-Taldeeen pertsona bakarreko organuak, eta horiek iraun dezaten artean, honako hauek ere izango dira: a) Lehendakaria. b) Idazkaria. 3. Aurreko bi ataletan aipatzen diren organoetako titularren karguak, 4/ 1986 Legeak eta Araudi honek diotenaren arabera beteko dira. Kontseiluko Idazkaria izendatzeko agintea duenak, Idazkariaren ordezkotza egingo duen bat ere izendatu beharko du, lehenengoaren kargu hori hutsik gelditzea, bera ez egotea edo horren ezintasun kasuetarako. 4. Artikulua: Lehenkakariaren egitekoak, Kontseiluko Plenoari eta Batzorde Beterazleari dagokionean, honako hauek izango dira: a) Horren ordezkotz,a, kanpoan egitea. b) Kontseiluan sartu diren gaiei bideak eginaraztea bultzatzea, gai horiek Plenoari edo Batzorde Beterazleari bidaltzea erabakiz bakoitzaren agintearen arauera, eta Kontseiluari atxikitako langileen artean horien ikerketa eta azterketa banatuz edo, hala behar izan dadinean, iadanik eratuta dagoen Ikerketa-Taldeari emanez. c) Plenoak edo Batzorde Beterazleak gai bat noiz eztabaidatu behar duen zehaztea eta aipatutako organuen batzar bakoitzeko eguneko gai-zerrenda finkatzea, Araudi honetako 18.2 artikuluak ezartzen dituen kasuetan izan ezik. d) Batzarretarako deia egitea, buru izatea, eta eztabaidak eta azterketak gidatzea. e) Erabaki, diktamen, txosten eta proposamenei, bere izenpez, legebalioa ematea. f) Plenoan eta Batzorde Beterazlean erabakitakoa bete dadinaren ardura izatea. g) Kontseiluak, bere organuetariko edozeinen bidez izenda diezazkion egitekoak betetzea. h) Araudi honek ezartzen duenarekiko errespetoa eta dioena bete dadila bermatzea; Araudiaren interpretazioari buruzko zalantzak ebaztea, hala behar izan dadinean, legelarien informea aztertu ondoren eta lege-mailako geroagoko kontrolaren kaltetan gabe. i) Kontseiluko Idazkaria izendatzea, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-ko Zuzendari Nagusiaren proposamenez. j) Araudi honek edo indarrean dagoen beste arauren batek eman diezaiokeen beste edozein egiteko. 2. Izendatu zaizkion egitekoen ardura, erabaki bidez, Lehendakariordearengan utzi ahal izango du Lehendakariak. Araudi honetako 32 artikuluan aipatzen den Txostena Jaurlaritzari aurkeztea salbuetsiko da. 5. Artikulua: Honako egiteko hauek dagozkio Lehendakariordeari: a) Batzordearen egitekotan, Lehendakariari laguntzea. b) Lehendakariak izenda diezazlcion egitekoak burutzea. c) Araudi honek edo indarrean dauden beste arauek eman diezazkiokeenak. 2. Edozein kausaren zioz, Lehendakaria ez egotea, kargua hutsik gelditzea edo haren ezintasuna eman dadin kasuetan, Lehendakariaren egitekoak betetzea dagokio Lehenkakariordeari. 6. Artikulua: Honako hauek dira Kontseiluko Idazkariaren egitekoak: a) Plenoaren eta Batzorde Beterazlearen bilerak prestatzea. b) Sor daitezen Ikerketa-Taldeen egitekoak koordinatzea bakoitzaren Idazkarien bidez, eta horiengandik, egiteko horiek gauzatu daitezeneko agiriak jasotzea. c) Plenoan edo Batzorde Beterazlean legebideak eginarazten zaizkien espedienteak bultzatzea eta zaintzea, eta Ikerketa-Talderen bati zerbaiten ardura eman zionekoari buruzko informapenak jasotzea. d) Eztabaidaren gai izan daitezkeen gaiak Lehendakariari ematea. e) Plenoaren eta Batzorde Beterazlearen batzarretan . egotea, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. f) Plenoaren eta Batzorde Beterazlearen batzar-aktak egitea eta beroien edukinari sendespena ematea, aktak eta horiei erasten zaizkien agiriak zainduz. g) Bideak eginarazi zaizkien espedienteetan erasota dauden ñabardurei buruzko ziurtagiriak ematea, Lehendakariaren oneritziz. h) Lehendakaria buru dela, Plenoak eta Batzorde Beterazleak hartutako erabakiak egokiro bete daitezela zaintzea. i) Araudi honetako 32. artikuluak aipatzen duen Txostena gertatzea, eta, horretarako, Plenoari, Batzorde Beterazleari eta Ikerketa-Talde ezberdinei, beharrezko den informapenak eskatzea. j) Plenoan, Batzorde Beterazlean eta Ikerketa-Taldean, etengabe edo aldi baterako, zerbitzuak egin ditzaten pertsonen lana zaintzea eta, guztiei, bakoitzari dagokion lana egoki garatzeko beharrezko diren materialak eskaintzea. k) Araudi honek edo indarrean dauden beste arauek eman diezazkiokeen guztiak. 7. Artikulua: Honako hauek dira Ikerketa-Talde bakoitzeko Lehendakariaren egitekoak, horiek dirauten bitartean: a) Plenoa, Batzorde Beterazlea edo bere Lehenda riarekiko harremanetan, Taldearen ordezkotza egitea b) Batzarretarako deiak egitea, buru izatea eta eztabaida eta, azterketak gidatzea. c) Bere erabaki, diktamen, txosten eta aholkuei, be izenpez, lege-balioa ematea. d) Ikerketa-taldeak eman diezazkion egitekoak burutzea. 8. Artikulua: Honako hauek izango dira Ikerketa-Talde bakoitzeko Idazkarien egitekoak, haiek dirauten bitartean: a) Batzarrak gertatzea. b) Beroiek tramitatzen dituzten espediente guztiak bultzaraztea eta zaintzea, Kontseiluko Idazkariari eman beharreko informazioen eta Kontseiluak ezar ditzan eta koordinaketa xedetzat duten neurrien kaltetan gabe. c) Beroien batzarretan egotea, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. d) Ikerketa-Taldearen batzarrei buruzko aktak egitea, horiek sendestea eta zaintzea horiei atxikita dauden beste agiriekin batera. e) Beroien bidez bideak eginarazi zaizkien espedienteetan erasota dauden ñabardurei buruzko ziurtagiriak ematea, Ikerketa-Taldeko Lehendakariaren oneritziz. 9. Artikulua: 1. Ikerketa-Talde bakoitzeko Lehendakari eta Idazkari karguak, beste gabe desagertuko dira lantaldea ezabatzean. 2. Kontseiluko pertsona bakarreko organoek, Ikerketa-Talde baten egitekoak amaitzean, Plenoarenak eta Batzorde Beterazlearenak direnen gain dituzten aginte eta egiteko guztiak gauzatuko dituzte, Ikerketa-Taldeak eman dituen agiri eta espedienteei dagozkienetan. Aurrekoen ardura beste Ikerketa-Talde bati eman baldin bazaio, Ikerketa-Talde horretako organoei dagokie hori, Araudi honek ezartzen dituen erabakien arabera.II ATALBURUA PLENOAREN, BATZORDE BETERAZLEAREN ETA IKERKETA-LANEN AHALMENAK 10. Artikulua: Kontseiluak, bere eginbeharrak, honako organuen bidez bete ahal izango ditu: a) Plenoan. b) Batzorde Beterazlean. c) Ikerketa-Lanetan. 11. Arlikulua.- a) Kontseiluaren Plenoak, honako arazo hauek aztertuko ditu eta horiei buruzko bere eritzia azalduko du: a) Estatistikako Euskal Egitasmoari buruzko Legearen Aurreprojektua. b) Euskadiko Autonomia Elkarteko Estatistika-Antolakundeak erabilitako kontzeptu, definizio, sailkapen, kodigo eta nomenklaturen egokitzapena eta eguneratzea, bai eta horiei buruz egin nahi izan daitezen aldaketak ere. c) 4/ 1986 Legeko 29 artikuluko e) letran aipatzen den Euskadiko Autonomia Elkarteko Estatistikako Datuen Biltegiaren edukina. d) Batzorde Beterazleari ez doakion eta estatistikaren alorrekoa izan dadin beste edozein arazo, hori, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-k edo, Kontseiluko edozein kideren proposamenez, berezko kideen erabateko gehiengoak planteiatu ahal izango diolarik. 12. Artikulua: 1. Kontseiluko Batzorde Beterazlearen ahalmena izango da, honako gai horiek aztertzea, eta horiei buruzko eritzia eta aholkuak ematea: a) Estatistika-sekretuari buruzko kasu bakoitzean indarrean dagoen legediaren aplikazio zehatza, interpretazio posible bat baino gehiago egon dadinean. b) Estatistikako Datuen Biltegian jasotako informazioa erabiltzeko aukera edozeinek edukitzea. c) Euskadiko Autonomia Elkarteko Estatistikaren Antolakundeko Organismo eta Enteen artean, bakoitzak bere aginteak garatzerakoan sor daitezkeen arazoak, bai eta Estatistikaren Antolakunde horren eta Euskadiko Autonomia Elkartetik kanpo dauden estatistika-erakundeen artean sor daitezkeenak ere. d) Bere erizpidepean jar daitezen estatistikaren arloko Egitarauen eta ekintza zehatzen egitasmoak. 2. Bere kideetariko edozeinen iniziatibaz, eta eskubidedun kideetariko bi hirurenaren aldeko botuarekin, Batzorde Beterazleak bere agintepeko edozein arazori buruzko ezagutza pasa ahal .izango dio Kontseiluko Plenoari, arazo horretako zertzeladen arauera, Pleno horrek aztertzea egoki ikusten bada. 13. Artikulua: 1. Gaien konplexotasuna, eragozpen teknikoak, ekonómikoak edo lege mailakoak, edo beroietan ematen diren zailtasun bereziak direla eta, azterketa sakonago eta ikerketa zehatzago bat behar duten arloen ezagutza izango da Ikerketa-Taldeen egitekoa. 2. Kontseiluaren barne mailako ikerketarako materialea gertatzea izango da, Ikerketa-Taldeek egin ditzaten lanen ondorioa, Kontseilutzat bere organuetariko edozein hartzen delarik.III ATALBURUA PLENOAREN, BATZORDE BETERAZLEAREN ETA IKERKETA-TALDEEN OSAKERA 14. Artikulua: 1. Kontseiluko Plenoa, 4/ 1986 Legeko 39. artikuluan esaten den moduan osatuko da. Artikulu horren arauera Kontseilu horretan ordezkatutako lagunetariko bakoitza, eskubidezko kide izango da, nahitaezkoa den izendapena egin dadinean. 2. Administrazio Publikoek eta Kontseilurako ordezkariak izendatzeko eskubidea duten Antolakuntzek, 4/ 1986 Legean xedatutakoaren arauera egingo dituzte euren izendapenak eta kargu-uzteak, bere iharduera eta erabakiak hartzeko prozesua erregulatzen dituzten arauei jarraiki. 3. Eskubidedun kide batek, berak ordezkatzen duen Instituziotik edo Erakundetik kanpo ateratzen bada, berehala hartuko du baja Kontseiluan. Horrelakorik gertatuz gero, dagokion Instituzioak edo Erakundeak izendapen berri bat egin beharko du lehenbaitlehen. 4. Kontseiluko Idazkariak, aurreko idazatian aipatutako ekintzak jasota daudeneko agiriak artxibatu eta zaindu egingo ditu. 15. Artikulua: 1. Kontseiluko Batzorde Betearazlea, honako kide hauez osaturik egongo da: a) Lehendakaria, Lehendakariordea eta Kontseiluko Idazkaria, Batzordean egiteko berberak izango dituztela. b) Eusko Legebiltzarkideetariko bat, eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusiei dagozkien bokaletariko beste bat. c) Bi bokal, Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioko Sailetako ordezkarien artetik izendatuak. d) Bokal bat, Foru Diputazioetako ordezkarietatik izendatua. e) Bokal bat, Udalen ordezkaria, Euskadiko Autonomia Elkartekoetatik kopururik haundiena hartzen duen elkarteak izendatua eta horren eremua Euskal Herriko Autonomia Estatutua izan dadila. f) Enpresari Elkarteen ordezkari diren bokaletariko bat eta Sindikatuen ordezkotza egiteko izendatutako bokaletariko beste bat. g) Bokal bat, Euskal Herrian egoitza duten Unibertsitateetako ordezkarien artetik izendatua. h) Bokal bat, Merkatal Ganbara eta Kontsumitzaileen Federakuntzen ordezkarien artetik izendatua. i) Bokal bat, 4/1986 Legeko 39. artikuluko 2. idazatiaren g) letran aurrikusitakoen artetik izendatua. 2. Honen aurreko idazatiko b), c), d), f), g), h) eta i) letretan aipatutako bokal bakoitza, beraiek partaide diren taldeetako kide guztien botoz aukeratua izango da. 3. Artikulu honetako 1 idazatiko b), c), d), f), g), h) eta i) letretan aipatutako Batzorde Betearazleko kideak, seihilabeteka eraberrituko dira, talde bakoitzeko kideen arteko akordioz horien jarraipena erabaki dadinean salbu. Kontseiluaren Plenuak finkatuko du errotazioa. 4. Kontseilukide guztiek, deialdiaren, Batzorde Betearazlearen bilkuretako Gai-Zerrendaren eta horietan hartutako akordieoen berri izan beharko dute. Kontseilukideak izan eta Batzorde Betearazlekoak ez direnak, Idazkariari jakinarazi ondoren, bileretara azaldu ahal izango dira, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 16. Artikulua: 1. Ikerketa Talde bakoitzaren osakera Plenuak edo Batzorde Betearazleak akordatuko du, bere kideren baten iniziatibaz. 2. Aipatutako organuen akordio berberaz edo hurrengokoez, Ikerketa Talde bakoitzaren Instituzio edo Erakunde osakideak finkatuko dira, horietariko bakoitzeko kide bakarraren izendapena ezarriz arau orokortzat. Hau edo bestea dela eta Instituzioko edo Erakundeko kide bat baino gehiago finkatuko balitz, horietako kide batek bakarrik izango luke botoa emateko eskubidea. Instituzioa edo Erakundea kide bakar batez baino gehiagoz ordezkaturik balego eta horien botoa ezberdina balitz, indargabekotzat hartuko litzateke Instituzio edo Erakunde horren botoa. 3. Kontseilukideez gain eta interesgarria irudituz gero, teknikariak eta aituak ere izan daitezke Ikerketa Taldekide, Administrazio Publikoarekin zerikusirik izan edo ez izan. 4. Ikerketa Talde bakoitzeko Lehendakaria, berori sortu duen organuak izendatuko du, Kontseilu-Buruaren proposamenez. Dena dela, Lehendakariak Kontseilukidea izan beharko du. Ikerketa Taldeetako Idazkaritza Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-ko teknikari batek beteko du, horretarako Zuzendari Nagusiak izendatua. 17. Artikulua: 1. Honako kasu hauetan desagertuko dira Ikerketa Taldeak: a) Sortuak izan zireneko egitekoa burutu dezatenean eta organu sortzaileak horien amaiera erabaki dezanean. b) Edonoiz, horien osakera erabaki zuen organuak hala ebatz dezanean. 2. Ikerketa Talde baten amaiera gerta dadin guztietan, beraien agiri, aurrekin eta espediente guztiak Kontseiluari edo beste Ikerketa Talderen bati eskuz-aldatuko zaizkio, eta hori, interesatutako organuen titularrek izenpetutako eta azaldutako agiri guztien hartzailearen eskutan jarritako aktaz. IV ATALBURUA PLENURAKO DEIA, BATZORDE BETEARAZLEA ETA IKERKETA TALDEAK 18. Artikulua: 1. Plenuaren eta Batzorde Betearazlearen bileretarako deia beren Lehendakariak egingo du, eztabaidaren gai diren arazoek aholkugarri egin dezatenean, eta urtean behin beintzat. 2. Horietariko edozeinerako ere dei egin beharko du hirurogeita hamabi orduko epearen barruan, dagokion organuko eskubidezko kideetatik gutxienez herenak idatziz, eta gai-zerrendarekin batera, hala eska dezanean. 3. Deiaren egunetik bileraren haserararte gutxienez sei eguneka epea egongo da. Hala ere, presatasunetan, hogeitalau ordu lehenago egin daiteke deia. 4. Dialdiarekin batera bilerako gai-zerrenda aurkeztu beharko da. Artikulu honetako 2. idazatiak aipatzen dituen kasuetan, deialdiaren instanteek proposatutako arazoen ikerketa derrigorrezkoa izango da, Lehendakariak beste batzuk gehitu diezazkiekeia horiei. Deialdiak, halaber, bigarren deialdiaren eguna eta, hala behar izanez gero, ordua ere finkatuko ditu. 5. Dagokion Erakurideak, beteko denaren, bere edukinaren eta hartu izanaren agiri-bidezko konstantzia izateko edozein bidez baliatuz egin ahal izango da deia eta gai-zerrendaren bidalketa. 6. Dei formal bat egitearen eta eguneko gai-zerrendaren bidalketaren beharrik gabe, eskubidea duten kide guztiak bertan egon eta ahobatez hala erabaki dezatenean, Plenua eta Kontseiluaren Batzorde Betearazlea legez eratuta geldituko dira beren agintepeko den edozein gai aztertu ahal izateko. 19. Artikulua: 1. Ikerketa Taldeetako Lehendakariak bere iniziatibaz edo kideetariko edonork eskatuta egingo du bileretarako deia, premia duten izapideei bakarrik atxikiko zaiela, hots, kideek eztabaidaren gai diren arazoen berri izan dezatela eta hori prestatzeko eta, hala behar izanez gero, bilera egingo den tokiraino joateko nahiko denbora izan dezatela. 2. Ikerketa-Taldeen batzarretarako, 18 artikuluko 7 apartaduan esandakoa izango da aplikagarri.V ATALBURUA PLENOAREN, BATZORDE BETERAZLEAREN ETA IKERKETA-LANEN ERAKETA 20. Arlikulua.- 1. Kontseiluaren Plenoa eta Batzorde Beterazlea, legez eratuta gel daitezen eta Araudi honetako 18. artikuluko 7. atalak dioenaren kaltetan gabe, beharrezko izango da, lehenengo deialdian, batzarrari hasera ematerakoan, eskubidedun eta botoa duten kideetatik erdia gehi bat bertan egotea. 2. Aurreko zenbakian aipatutako quoruma lortuko ez balitz, bigarren deialdira joko da. 3. Bigarren deialdian, organoa eratzeko, nahiko izango da, batzarrari hasera ematerakoan, eskubidea eta botoa duten kideetatik herena bertan egotea. 4. Dena-dela, Kontseiluaren Plenoa eta Batzorde Beterazlea legez eratuta gelditzeko, beharreeko izango da, Lehendakaria eta Idazkaria bertan egotea. 21. Artikulua: 1. Ikerketa-Taldea legez eratuta geldituko da, bertan dauden kideen kopurua edozein delarik ere, horien artean Lehendakaria eta Idazkaria egon daitezenean. 2. Bertan egon ez daitezen kideek, azter daitezen gaiei buruzko oharrak bidali ahal izango dituzte beraiek izenpeturik, aktan sartzeko. VI ATALBURUA 22. Artikulua: 1. Plenoaren eta Batzorde Beterazlearen batzarrari . hasera ematerakoan, legezko quoruma dagoenaren berri emango du Idazkariak. 2. Batzarrari Lehendakariak hasera eman ondoren eta eguneko gai-zerrenda aztertzen hasi aurretik, presatasuna dela eta, beste gai batzuk sartu ahal izango dira ikerketa eta azbaidaren gaien artean, organo horretako eskubidedun kideetatik bi herenek aldezko botoa eman dezatenean. Horrela sartutako puntoak, azken tokian aztertuko dira, «eskabide eta galderak» kapituluaren,baldin badago, aurre-aurretik. Onartuak izateko, bertan daudenen lau bostenen aldezko botua beharko dute. 3. Gainerako gaiak, eguneko gaizerrendaren arauera sartuko dira ezbaian. 4. Batzorde Beterazlearen Plenoaren batzarretan, aituek, nahiz Lantaldekoak izan, nahiz ez izan, egon ahal izango dute Lehendakariak hori egokitzat jo dezanean eta gai zehatzen bati buruz kideei argibideak eman ahal izateko. Lagun horiek, zeinaren eskuhartzea esan dugun funtziora mugatuko bait da, ezingo dute deliberaziotan parte hartu, ez eta horiek burutzen diren artean bertan egon ere. 5. Gaizerrenda osatzen duten gai ezberdinen, aurreko 2. atalean aipatzen direnak barne, azterketak batzarra luzatu beharra ekarriko balu, batzarra eten eta epealdirik motzenean jarraiera ematea erabaki ahal izango du Lehendakariak deialdi formal berri baten eta quorumari dagozkion baldintza bereziak bete beharrik gabe eta etorri ez diren eskubidedun kide guztiei gorabehera hori jakinerazi egingo zaie. 23. Artikulua: 1. Plenoko eta Batzorde Beterazleko kideek, eztabaidak gidatuko dituen Lehendakariaren baimena jaso ondoren, hitza hartu ahal izango dute epe-mugarik gabe. Eskuhartzeren batek eztabaidako gaiarekin nabarmenki zerikusirik ez badu, Lehendakariak gaiaren hildora eramango du hizlaria; eta jarrera horri eutsiko balio, hitza kendu ahal izango lioke. 2. Eguneko gaizerrendako gai bat behar hainbat eztabaidatu dela eta beste gai bati noiz ekingo zaian erabakitzea Lehendakariari dagokio edo, hala gertatuz gero, bidezko izan dadin-erabakia hartzea edo azterketa eta botaketara jartzea. 24. Artikulua: 1. Plenoaren eta Batzorde Beterazlearen akordioak, bertan dauden botoen erabateko gehiengoz onartuko dira, Araudi honek, gai zehatz batzutarako, areagotutako gehiengoa eska dezan kasuetan izan ezik. Boto-berdintasuna emango balitz, Lehendakariarena izango da ebazbide. 2. Organoko eskubidedun kide bakoitzak, boto bat izango du, Idazkariak izan ezik. 3. Botaketak, aldeko edo aurkako esku altzaketaren sistemaz egingo dira edo, horri atxikitako gaiei buruz abstenituz. 4. Bere kabuz edo bertan daudenetatik bostetik batek hala eskatuta, idatziz eta isilpean botoa eman dadila erabaki ahal izango du Lehendakariak. 5. Idazkariak aldarrikatuko du botaketen emaitza. 6. Kontseiluko eskubidedun edozein kidek, gehiengoaren erabakiareri aurkako boto partikularra aurkeztu edo jakinarazi ahal izango du, batzarra amaitu baino lehenago izan dadinaren baldintzapean. Kasu horretan, Kontseiluko Lehendakariari bidaliko dio idatziz eta hiru laneguneko epea bete baino lehen. Ematen zaion epe hori amaitu eta boto partikular hori aurkeztu ez badu, uko egiten diola ulertuko da. 25. Artikulua: l. Eguneko gaizerrendan sartutako gai guztiak eztabaidatu ondoren, Plenoko, Batzorde Beterazleko eta, hala izanez gero, Ikerketa Taldeetako Lehendakariek, esandakoak argitzeko edo azalpenak emateko xedez hitz egin dezaten eskatuko diete kideei Batzordeko Lehendakariak. Araudi honetako 23 artikuluko 2. apartaduko ezartzen dituen argibideei lotuta dagoen hitzaldian, organoak osatzen dituzten kide horiek, izenpetutako agiri-aktari edo elagazioei, esandakoa erastea eskatu ahal izango dute. Hemen adierazitako eskubidea erabili ahal izango dute horien Lehendakariek azken tokian. 2. Aipatutako urrats hori bete ondoren, Lehendakariak amaitutzat joko du batzarra. Hartutako erabaki eta eskabideei buruzko akta egingo du Idazkariak, batzarrean egon ziren eskubidedun kide guztiek izenpetuko dutela. Batzarrean parte hartu eta izenpetu aurretik alde egin dutenen izenean, Lehendakariak egingo du. Azkenik, Idazkariak, aktaren edukinari sendespena emango dio. 3. Hamabost eguneko epearen barruan, Idazkasiak, batzarraren garapenari buruzko akta osoa idatziko du, honako hauek utziko dituela erasota: a) Bertan egon zirenen izenak, parte hartzearen nolakotasuna eta batzargaraian, bertan daudenen artean, ematen diren aldaketak. b) Eztabaidaren gai izan diren gaizerrendako puntuak, organoko kideek esandakoen edo aituen informeen laburpenak sartuz. c) Egindako botaketen emaitzak eta, hala badagokio, botaketaren gai izan diren gaiak. d) Hartu diren erabakiak eta egin diren eskabideak. e) Batzarrean zehar eman diren gorabehera nabarmenenak. f) Artikulu honetako 1. apartadoak aipatzen duenaren arabera organoko kideek egindako azalpenen laburpena, egon badira; idatzizko agiriak eta alegazioak eta aurkeztu diren botoak azalduz. Akta hori Kontseiluko kide guztiei bidaliko zaie, horiek, hartu ondorengo 15 eguneko epearen barruan, egokitzat jotako alegazioak, idatziz, aurkeztu ahal izango dizkiotela Idazkariari, honek, horien edukina kontutan hartuz, egingo den hurrengo batzarrean Kontseiluaren onarketara jarriko den batzar-akta egingo duela. 4. Eztabaidak eta azterketak grabatzeko medio mekanikoak erabili ahal izango dira. Horretarako, Lehendakariak, egiteko horiek betetzeko behar-beharrezko diren langile laguntzaileak batzarrean sar daitezeneko baimena eman ahal izango du, horien ardura Idazkariak izango duela. 26. Artikulua: 1. Plenoak, Batzorde Beterazleak edo Ikerketa-Taldeek, dagozkien agintariei bidali beharko dizkieten txosten eta diktamenei honako hauek erantsi beharko dizkiete, hau da, beroiei buruz batzar-aktan azaltzen diren partikularren testigantzak, eta egin diren azalpen, jarri diren murtzilo eta boto partikularrak ere bai. 2. Egokitzat jo ditzan eta espedientean azaltzen diren aurrekinak bidal daitezela agindu ahal izango du Lehendakariak, horretarako den agintariak hori ebazteko duen eskubidearen kaltetan gabe ekintza guztiak bidal dakizkiola eska dezakeela. 29. Artikulua: 1. Kontseiluak eta Ikerketa-Taldeek azter ditzaten gaiei buruzko banan-banako informazioa izateko eskubidea dute Plenoko eta Batzorde Beterazleko kideek eta bai Idazkaritzan egon daitezkeen funtsezko agirien kopia bat izateko ere, idatziz eska dezatenean. 2. Plenoko, Batzorde Beterazleko eta Ikerketa Taldeetako Idazkariek, dagokion Lehendakariaren oneritzia jaso ondoren, bideak eginarazi zaizkieneko espedientee tan azaltzen diren ñabardurak ziurta ditzaten egiaztagiriak eman ahal izango dituzte, Plenoko edo Batzorde Beterazleko edozein kidek hala eska dezanean. VII ATALBURUA HAINBAT ARAU 28. Artikulua: Edozein zio dela medio, Kontseiluaren eta Ikerketa-Talderen baten batzarretan parte hartu dezaten edo beroietan egon daitezen guztiek, erabateko isiltasuna gorde beharko dute eztabaiden eta azterketen edukinari dagozkionetan, estatistika-sekretua gai hauei aplikagarri ez izan arren ere. 29. Artikulua: 1. Administrazio Publikoetako kide izan ez eta Kontsiluko kide direnek, beren ekintzak direla eta, ordainketak jasotzeko edo dagokien konpentsazioa eskuratzeko eskubidea izango dute, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-ko Zuzendari Nagusiak finkatuko dituela doakionaren justikazioa jaso ondoren. Haren ordezkotza egin dezateneko erakunde edo Izaikiari izendatuko zaizkio ordainkeca horiek. 2. Administrazio Publikoko kide izan ez eta Kontseiluan edo Ikerketa Taldeetan edo organo hauetakoren bati informazioa emateko aitu gisa deituak izan daitezen pertsonek, eskubidea izango dute Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-ko Zuzendari nagusiak finkatu dezan ordainketa edo konpentsazioa jasotzeko. 30. Artikulua: 1. Plenoak edo Batzorde Beterazleak, beren Lehandakarien bidez eta beren egitekoak bete ahal izateko, datoak, argibideak, agiriak edo aurrekinak eskatu ahal izango dizkiote edozein mailatako Adiministrazio Publikoari edo bai partikularrei ere. 2. Beren egitekoa betetzeko beharrezko izango balitz, ahalbide berdinez baliatu ahal izango lirateke Ikerketa Taldeak eta Kontseiluko Lehendakariaren bidez beti. 31. Artikulua: Plenoak, Batzorde Beterazleak eta Ikerketa Taldeek ongi jardun dezaten eta beharrezko dituzten material eta gisa mailako baliabidez hornitzea, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadistica-k bermatu beharko du beren aurrekontuen pentsutan eta Kontsiluko Idazkariaren ardurapean. 32. Artikulua: 1. Kontseiluak, urte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteen barruan, bere jardunei buruzko Memoria onartu beharko du, Plenoak, Batzorde Beterazleak eta Ikerketa-Taldeek aurreko urtean burututako ardunei buruzko memoria bertan sartuko dela eta estatistika-jardunek Euskadiko Autonomia Elkartean duten egoera eta dituzten perspektibak aztertuko direla bertan. 2. Eusko Jaurlaritzara bidali beharko du Memoria hori Kontseiluko Lehendakariak eta argitaratu Jaurlaritzak onarpena eman diezaionean. 33. Artikulua: 1. Kontseiluaren Plenoan eskubidedun diren kideen herenak eskatu ahal izango du Araudi Honen aldaketa, aldaketaren aldeko den mozioarekin batera proposameIiaren gai izan dadin testu alternatiboa aurkeztea beharrezko izango dela. 2. Proposamena kontutan hartu ondoren, birrazterketa eskatu duten kideen ordezkarien eta Plenoko gainontzeko kideen ordezkarien kide-kopuru berdinez eta aituez osatutako Ikerketa Talde berezi batek aztertuko duela. Kontseiluko Lehendakaria izango da Lehendakari. 3. Kontseiluko Plenoak emango du Ikerketa Taldeak aurkeztu dezan txostenari buruzko ebazpena. Bertan daudenen lau bosten aldezko botoak beharko dira aldaketa onartua izan dadin, hau da, Batzordeko eskubidedun kideen herenaren balioa izango duela boto-kopuru horrek. 4. Idazketa berria onartu ondoren, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du Lehendakariak. 34. Artikulua: Administrazio Prozedurari buruzko Legeko I Idazpuruko II Atalburuan azaltzen diren aginduak, aplikagarri izango dira Araudi honi dagozkionetan eta bertan aurrikusten ez direnetarako. ALDIBATERAKO XEDAPENA Bakarra: Araudiaren aldaketa. Erabaki hau indarrean sartu dadin egunetik hasi eta bi urteko epearen barruan, Kontseiluaren Plenoan eskubidedun diren kideen bostenak eskatu ahal izango du Araudi honen aldaketa. Gehiengo soila beharko da aldaketa onartzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.