- Industria-Sailaren 1980garreneko Irailaren 22ko DEKRETOA, Lehiarazketarako Eraentze-Baztuna sortaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuIndustria-Sailaren 1980garreneko Irailaren 22ko DEKRETOA, Lehiarazketarako Eraentze-Baztuna sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 228
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1980/09/22
- Argitaratze-data: 1980/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Ogasun; Industria
Testu legala
Orain gaudeneko ekonomia-egoeran komenigarria da Eusko Jaurlaritzak industria eta, oro har, Elkarte Autonomiadunaren ekonomia osoa birrindartzeko lanabes egokiak sortaraztea. Euskal Herriko Industria-Lehiarazketarako Bazkun bat eratzea da esandako lanabes hoietako bat. Enpresa berriak sortaraztea eta hoiek sortarazten laguntzea leuzkake funtsezko xede Bazkun horrek, domu-partaide izanaz, maileguak eskuratuz, azterlanak eginaz, eta xede hoiek lortzeko beharrezko lirateken beste horrelatsuko ekintzen bidez. Hori sortaraztea gaudeneko egoera honetan ezinezkoa denarren, azken batean hori eratzera eta horrek behar bezala ihardutzera garamazken bide bati berehala ekin beharreko honetan, Dekreto horiek gai duen Eraentze-Bazkun baten erakuntza onuragarri gertatzen da. Esandako Eraentze-Bazkun hori, beraz, aipatutako bide horren lehen-hurratsak egiteari ekingo zaio, IndustriaLehiarazketarako Bazkuna eratu dedinerarte. Hori dela eta, Industria eta Ekonomia eta Herriogasun- Sailaren bateango saloz, eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Irailaren 22an egindako bilkuran aztertu oridoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Lehiarazketarako Eraentze-Bazkun bat sortarazi dezaneko mezua egiten zaio. Esandako Bazkun hori Akziokakoa izango da, eta Baltzumota horri dagozkion norbanako-alorreko legeen menpe egongo da. Eraentze-Bazkunak Elkarte Autonomiadunarena izango du bere ihardutze-eremu.. Bigarren Atala. Eraentze-Bazkunaren hasierako domua sei miloe pesetakoa izango da. Horretan Euskal Aurrezki-Kutxa eta Mailegu-Kooperatibek partaide izan ahal izango dute, hoien zatia osatu dedin domuaren ehuneko 33a baina haundiagoa ez dela. Domuaren gainontzeko zatia Elkarte Autonomiadunak jarriko du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren bidez. Hirugarren Atala. Honako hauek izango ditu Eraentze-Bazkunak bere egiteko: Bat.-Bere eginkizuna aurrera eramateko beharrezko eskuarteak eskuratzeko, neurri egokiak hartzea. Bi.-Lanari-taldea akuratzeari eta gaitzeari-ekitea, Industria-Lehiarazketarako Bazkunak gerora izango dituen beharrei begira. Hiru.- Diru-ezarle izan daitezkeenak biltzeko lehenengo bideak egiten hastea. Lau.-Enpresa berriak sortarazteko egitasmo zehatzak tajuz aztertzeari ekitea. Bost.- Suztatu beharreko alor-eta ekintza bereziei bu. ruzko azterlanak -egitea. Laugarren Atala. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sail büruak izendatuko ditu; eta hála behar izanez gero kenduko, Industria-Sailburuaren saloz, Elkarte Autonomiadunak har dezan Eraentze-Bazkunareri domu-zatiari Ardura-Bat- zordean dagozkion tokietarakoak. Bere egitekoa hobeki betetzeko, Baltzuak, ezagun-ezagunean zinezko eta horretarako gai izan - daitezen- pertsonez osatutako Batzorde Urgazle bat izendatuko du, Bosgarren Atala. - Eraentze-Bazkunaren dirubideak honako hauek izango dira: Bat.-Bere baltzu-domua eta agiango mozkinak. Bi.- Elkarte Autonomiadunaregandik edo beste erakunde batzuegandik har ditzaken diru-laguntzak. Seigarren Atala. Bazkunak ezingo du ezein merkataritza bazkunen domuan, partaide izan, ez hoiei maileguak eta bermeak eman ere AZKEN ERAABAKIAK Lehenengoa: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun eta Industria-Sailei, Dekreto honetan agindutakoa egiteratzeko egoki izan daitezen erabakiak hartzeko beharrezko aginduak emateko eskua ematen zaie: Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1980garreneko Irailak 22. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.- Ekonomia eta Herrigasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARIA: Industria-Sailburua XABIER, GARCIA EGOTXEAGA.