- 1980garreneko Urriaren 13ko DEKRETOA, Lege-egitasmoentzako eta Eusko Jaurlaritzak onartu beharreko dekretoentzako barne-erapideak onartuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1980garreneko Urriaren 13ko DEKRETOA, Lege-egitasmoentzako eta Eusko Jaurlaritzak onartu beharreko dekretoentzako barne-erapideak onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 249
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 1980/10/13
- Argitaratze-data: 1980/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Autonomia-Estatutoaren 10.2 eta 27.4 Atalek eta Aldibaterako Erabakietako Zazpigarrenak agintzen dutenez, Eusko Jaurlaritzari dagozkio legegintza-arioa eta egiterapen-araugintza. Esandako hoiek oinarri direla, Lege-Egitamutarakoen egite-bideak, eta bai Eusko Jaurlaritzak onartu beharreko Dekretoenak ere, zehazki araupetuta daude 1958garreneko Uztailaren 17ko ArduralaritzabideLegearen IV Idazpuruko Lehenengo Atalburuan. Hala ere, eta Eusko Jaurlaritzaren Legeak gai hori laster araupetzearen kaltetan gabe, Jaurlaritzak lege-egitasmoen eta Eusko Jaurlaritzak onartu beharreko Dekretoen barne egiterapideak argitzeko bide izan daitezen arau batzuk emateari beharrezko erizten dio. Hori dela eta, Lehendakaritzako Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Urriaren hamahiruan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau. ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. 1.-Lege-egitasmotarakoak gertatzea, eta bai Eusko Jaurlaritzak onartu beharreko dekretoak ere, gaia dela eta dagokion Sailak egin beharko du. 2.-Hoien egite-bideak, erabaki hoien mugontasuna eta legezkotasuna bermatu eta dagokion Saileko TeknikaZerbitzuek hoiekiko iritziak eman ondorengo aldezaurreko azterlan eta argipideak gertatzearekin hasiko dira. 3: Erabaki berriaren saioak, bidezko izan dedinean, indarrean dauden eta baliogabetzen diren erabakien zerrenda bat eraman ahal izango du aldean. _ f e; 7 . 2garren Atala. - Erabaki-egitasmoak, aurreko atalean aipatutako az terlan, argipide eta guzti, Lehendakaritza-Sailari bidaliko zaizkio,lege-erakundetzaren arauzko direla egiaztatzeko ez bestetarako. Hori egin, eta erakundetza horrekiko hauspenen bat aurkituz gero, Lehendakaritza-Sailburuak erabaki-egitasmoa bertatik zetorreneko Sailari bidaliko dio berriz zuzen keta egin dezan. Lege-hauspenik egon ez, edo egonda ere zuzendu bada; Leheridakaritza-Sailburuak bere baiezkoa ezagutaraziko dio hartan hasi zen Sailari. .. 3garren Atala. Aurreko Atalean aipatutako eginkizunak bete ondoren, Lehendakaritza-Sailburuak erabaki-egitasmoa beste Sailburuei bidaliko die, Eusko Jaurlaritzari dagokion Batza, rreko gai-zerrendari sartu baino zortzi egun lehenago, jakitun egon eta bidezko eritzitako oharrak egin ahal ditzaten. Presa izanez gero, eta hori haztetzea Lehendakariari dagokio, atal honetan aipatutako zortzi eguneko epea laburtu edo kendu ahal izango da. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeigarreneko Urriak hamahiru. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (1)
- Indargabetutakoa: 8/2003 LEGEA, abenduaren 22koa, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarena.