Euskadi.eus
  • Irailaren 14ko 101/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Koperatiba-Hezkuntzaren alorrean hartutako erabakia ontzat emanaz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 14ko 101/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Koperatiba-Hezkuntzaren alorrean hartutako erabakia ontzat emanaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 736
  • Xedapen-zk.: 101
  • Xedapen-data: 1981/09/14
  • Argitaratze-data: 1981/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Gipuzkoako Beterriko nekazaritza-ustiapideek, ekoizkortasun eta emankortasun haundiago bat eskatzen duten nekazaritza-egiturei lehenbailehen egokitzeko, egitura-neurri bat behar adinako domubideak eta enpresa-irizpidezko erakuntza bat lor dezatela du xede antolapeko landalurren eremua zabalagotzeak. Lortu nahi den helburua zera da: Nekazaritza-ustiapideak indartsuagotzea, larreak belarretan ahalik eta emankorren eginaz, irabazi-iturri izan dedin abelazkuntza bat egon ahal dedineko bide, behizkoa eta ardizkoa bereziki, okeletarako eta esnetarako gai izan daitezen abere-arrazak aukeratuz. Hori dela eta, Nekazaritza-Sailburuaren saloz, eta mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko uztailaren 30ean egindako bilkuran, Jaurlaritzak honako hau. ERABAKITZEN DU Lehenengo Atala.-Epailaren 28ko 1.034/77 Dekretoak ( 1977garreneko Maiatzaren 12ko "Boletín Oficial del Estado") Gipuzkoako Hegoaldean IRYDA-ren ardurapean jartzen dituen ekintzak, ondoren aipatzen diren Gipuzkoako udalmugarte hauetara heda-arazten dira: Aizarnazabal, Aia, Zestoa, Deba, Eibar, Elgoibar, Hondarribi, Getari, Hernani, Irún, Lezo, Motriku, Orio, Oiartzun, Pasai, Soraluze, Errenteri, Donostia, Usurbil, Zarautz eta Zumai. 2garren Atala.-1. Izadi-eskuarteez baliatzeari buruz eskualde horretarako jartzen den ekoizketa-modua honako hau izango da: Mozkin-sortzaile izango den abelazkuntza bati eta okeletarako eta esnetarako gai izan daitezen aukeratutako behi-arrazkoari bereziki indar ematea. Ekintzapideek honaku hauetara joko dute: Larreen belarretango emankortasuna gehitzera; osasunketaren aldetik abereak aukeratzera eta hobetzera; ganaduarentzako aterpe, hesparru eta babeslekuen, eta belar-zulo eta zimaurtegien eraikintza suztatzera. Belar-ekoizketa gehitzeko, dagoeneko egon dauden garasta-lurrak hobetzea eta, batez ere, belarretarako xedezku berriak antolatzea bizkortuko dira. Halaber, baratza-ustiapideak gaurkutzeari ere lagunduko zaio. 2. Betekizunei eta ondorioei dagozkienetarako, Epailaren 28ko 1.034/77 Dekretoa izango da erabilgarri. 3garren Atala.-Esandako Dekreto horretan Erresumako Iltardutze-Sail bereziei ematen zaizkien agintepideak, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean haiei dagozkienek egiteratuko dituzte. 4garren Atala.-Dekreto honetan agintzen dena ahalik eta ondoen bete dedin beharrezko izan daitezen aginduak emateko eskua ernaten zaio Nekazaritza-Sailari. 5garren Atala.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Lehendakaria CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA Nekazaritza-Sailburua FELIX ORMAZABAL ASKAZIBARIrailaren 26ko 2.339/80 Errege-Dekretoaren bigarren Atalean agintzen denaren indarrez, eta bertan eskatzen diren sendeste-bideak egiteko, Uztailaren 24ko 2.009/1981 ErregeDekretoak Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1980garreneko Abenduaren 3an Osoko Bilkuran KoperatibaHezkuntzaren alorrean Erresumaren Zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruz hartutako erabakia deneantxe ematen duenez, Lan-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1981garreneko Irailaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia Uztailaren 24ko 2.009/81 Errege Dekretoan dakarreneantxe onartzen da, eta argitaratu bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarren Atala.-Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabaki horren gai diren agintepide, Zerbitzu eta Erakundeak Lan-Sailari atxikiko zaizkio. Gasteizen, 1981garreneko Irailak 14. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.