Euskadi.eus
  • Azaroaren 28ko 130/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Abere-Hazkuntza eta Osasunketari buruzko gaietango aginteak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeaz hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 28ko 130/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Abere-Hazkuntza eta Osasunketari buruzko gaietango aginteak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeaz hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 1004
  • Xedapen-zk.: 130
  • Xedapen-data: 1981/11/23
  • Argitaratze-data: 1981/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Irailaren 26ko 2.339/1980 Errege-Dekretoz onartutako Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren bigarren atalean agindutakoaren ondorioz, eta bertan eskatzen diren sendeste-bideak egiteko, Uztailaren 24ko 2.030/1981 Errege-Dekretoak (B.O.E.-ko 219 eta 279garren Aleak) Bitariko Batzordeak, mila bederatzirehun eta larogeita bat garreneko Jorrailaren 9ko Osoko Bilkuran, Abere-Hazkuntza eta Osasunketarekiko zerbitzuei buruzko aginteeskuraketez hartutako erabakia deneantxe dakarrela uste denez, Nekazaritza-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Azaroaren 23an egindako bilkuran, aztertu ondoren, Jaurlaritzak honako hau ERABAKITZEN DU Lehenengo Atala.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia, Uztailaren 24ko 2.030/1981 Errege-Dekretoak eta horren Eraskinek (B.O.E.-ko 219 eta 279garren Aleak) dioteneantxe onartzen da, hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezela aginduz. Bigarren Atala.- Abere-Hazkuntza eta Osasunketari buruzko gaietango Zerbitzu eta Iraskundeak eta ogasun, eskubide eta eginbeharrak Nekazaritza-Sailari atxikita gelditzen dira. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Azaroak 23. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.