- Epailarcn 8ko 72/1982 DEKRETOA, Euskadiko Prezio Batzordearen agintepide eta osatze-modus zabalagotuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEpailarcn 8ko 72/1982 DEKRETOA, Euskadiko Prezio Batzordearen agintepide eta osatze-modus zabalagotuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 443
- Xedapen-zk.: 72
- Xedapen-data: 1982/03/08
- Argitaratze-data: 1982/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Otsailaren lehenengoko 13/1982 eta 14/1982 Dekretoz Abenduaren 18ko 1.500/1981 Errege-Dekretoak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari agizko ogiaren taíu, prezio eta gehienezko pisuaren eta okelaren gutxikako saleentarako gehienezko irabazpide-ehunekoaren alorretan eskuratutako agintepideak Merkatarítza eta Turísmo-Sailari eman zitzaizkionez gero, agintepide hoíek esandako Sail horretako zein Ihardutze-Saili ematen zaizkíon zehaztu beharra dago. Halaber, tokian-tokiko Herri-Zerbitzuen prezio-taulak ontzat emateko Probintzia-Gobernariek zítuzten eskubideak ere Merkataritza eta Turismo-Sailari eman zitzaizkion 12/1981 Dekretoz. Bestalde, eta Bezeroen Araudia oraintsu onartu denez gero, bezeroek heurei dagozkien gaietan bere iritzia ematea eta eskuhartzea Abuztuaren 17ko 99/1981 Dekretoz sortarazitako Bezeroen Elkarte-Erroldean behar bezala sartuta dauden erakundeen bidez egin beharra dago. Horregatik, Merkataritza eta Turismo-Sailburuaren saloz Eusko Jaurlaritzak 1982garreneko Epailaren 8an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala. 1980garreneko Abuztuaren 20ko bekretoz emandako agintepideez gainera, Euskadiko PrezioBatzordeak honako beste hauek izango ditu: 1. Herri-Zerbitzuen tokian-tokirako sari-taulak ontzat emateari buruz Merkatarítza eta Turismo-Sailak Urtarrilaren 22ko 12/1981 Dekretoz emanda dituen agintepideak. 2. Agizko ogiaren taiu, prezio eta gehienezko pisuari buruzkoetan Merkataritza eta Turismo-Saílak Otsailaren lehenengoko 13/1982 Dekretoz emanda dituen agintepideak. 3. Okela-moeta berezien salmentan gutxíkako arakinek gehienez gehitu ditzaketen írabazpide-ehunekoeí buruzkoetan Merkataritza eta Turismo-Sailak Otsaílaren lehenengoko 14/1982 Dekretoz emanda dítuen agintepideak. 2garren Atala.-Merkataritza eta Turismo-Saílaren 1980garreneko Abuztuaren IOeko Dekretoaren Laugarren Atalaren 1.1 zatia honela idatzita geldituko da:I.I. Hitz egiteko eta botoa emaleko eskubidezko kideak - Merkataritza eta Turismo-Sailburuak ízendatuko duen Lehendakari bat. - Honela osatutako hamaíka kideko talde bat: - Sailburuorde edo Artezkari-mailako zortzí, Ekonomia eta Herriogasun, Lan, Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politika, Osasunketa eta Gizartesegurantza, Nekazaritza, Industria, Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo eta Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuek izendatuta. -Abuztuaren 17ko 99/1981 Dekretozsortarazitako Etroldean behar bezala sartuta dauden Bezero-Elkarteen izeneko bi. - Ordezkatze-índarra duten Sindikaritza-Erakundeen izeneko bar. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Epailak zortzi. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO IMAZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 1982garreneko Otsailaren lehenengoko 14/82 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak, BarneMerkataritzaren, Merkataritza-Artekarien Elkarte Ofizialen eta Feria-Erakustaldien alorretango aginteak Erresumak Euskal Herriko autonomia-Elkarteari es
- Ikus: 1982garreneko Epailaren 29ko AGINDUA, "Transportes Colectivos, S. A." Bazkunaren herri-zerbitzuaren ihardunera bermatzezko Epailaren 8ko 53/1982 Dekretoko lehenengo atalaren edukia azaldu eta zehaztuz.
- Indargabetutakoa: 230/1988 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Euskadiko Prezio-Batzordea berregituratzen duena.
- Ikus: Abuztuaren 17ko 99/1981 DEKRETOA, Bezero-Elkarteen Erroldea sortaraziz.
- Ikus: Urtarrilaren 22ko 12/1981 DEKRETOA, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak Erresumak Euskal Heriko Elkarte Autonamiadunari Barne-Azoken, Merkataritza-Egiturak Eraberritzearen eta Merkataritza araupetzearen alorretango zerbitzuak eskuratzeari buruz ha