Euskadi.eus
  • Apirilaren 25eko 94/1983 DEKRETOA, Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeen ihardutze-modurako osagarrizko arauak emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 25eko 94/1983 DEKRETOA, Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeen ihardutze-modurako osagarrizko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 885
  • Xedapen-zk.: 94
  • Xedapen-data: 1983/04/25
  • Argitaratze-data: 1983/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Landalur-Alogerei buruzko Abenduaren 31ko 83/1980 Legeak Landalur-alogeren arazoekiko arautegi berri bat eman du eta agizko epailaritzaren aurrean herri-alorreko ekintzak sartu aurreko eta legezko abeniko eta erabakitzeko ihardutze-sail berri bat sortu du. Aipatutako Legearen 121-5 atalak Autonomia Elkarteetako egiteratze-sailei eskua ematen die Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeen ihardunerako osagatrizko arauak emateko. Hori dela eta, Nekazaritza-Sailburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzak bere 1983.eko Apirilaren 25eko bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DU: 1. Saila.- Orotariko Erabakiak Lehenengo atala.- Euskal Herriko Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeak, Landalur-Alogerei buruzko Abenduaren 31ko 83/1980 Legean erabakitakoari, Dekreto honi eta bi agintza horiek osabideratzen dituzten arauei atxikiko zaizkie. Bigarren atala.- Indarrean dagoen Landalur-Alogerekiko Legearen 121 ataleko, 5.eko lehenengo idaz-zatiaren ondorioetarako, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurralde bakoitzak osatuko du Eskualde bat. Hirugarren atala.- Euskal Herriko Ebazpen-Batzordeak, bere batzordekide guztiak izendatuak edo hautatuak diren unean, finkatuta geldituko dira. Laugarren atala.- Ebazpen-Batzordeek beren egoitza Lurraldeetako Nekazaritza-Etxeetan izango dute. Bosgarren atala.-1. Ebazpen-Batzorde bakoitzak bere egitekoak, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa Kondaira-Lurraldeetako batean bakarrik beteko ditu. 2. Indarrean dagoen Landalur-Alogerekiko Legearen 122-2 eta 123 ataletan esaten denera, sortutako arazoari dagokion funtsak egoitza duen Kondaira-Lurraldeko Ebazpen-Batzordeak dauka horretarako agintea. Nahiz eta hori doakienek beste Ebazpen-Batzorde baten erabakia berariz onartzen badute ere, irizpide honek iraun egingo du. 3. Funtsa, Kondaira-Lurralde batetan baino gehiagotan kokatuko balitz, funtsaren zati nagusiena kokatzen denari dagokion Batzordea izango litzateke horretárako gai, horrelakotzat maizter edo partzuerraren lan-etxearena hartuz eta, hori ezean, luze-zabal handiena duen zatiari dagokiona. 2. Saila.- Osatze-modua, Antolaketa Seigarren atala.- Ebazpen-Batzorde bakoitzak Lehendakari bat, Idazkari bat eta sei Batzordekide izango ditu, azken horietako hiru bakar-bakarrik edo gehiengoz errentatzaile direla eta beste hirurak bakar-bakarrik edo gehiengoz maizterrak. (Abenduaren 31ko 83/1980 Legearen 121-5 Ataleko, lehenengo idaz-zatia.) Zazpigarren atala.- Nekazaritza-Sailburuak, bere Saileko lanarien artetik, Lehendakaria eta Idazkaria izendatu eta kentzen ditu. Zortzigarren atala.-1. Ebazpen-Batzordeko Batzordegaiak Lurraldeko Nekazaritza-Etxeetako Batzarkideak izan beharko dute eta bere aginte-aldi guztian lurralde horretan bizi. 2. Lurraldeko Nakazaritza-Etxeetan Ordezkotza duten Nekazaritza-Lanbidezko Erakundeek edo Lurraldeko Nekazaritza-Etxeetako % 20 Batzarkidek bermatutako Batzarkide Independienteen Elkargoek aurkeztuak izango dira. 3. Lurralde bakoitzeko Nekazaritza-Etxeetako Batzarkideek aurkeztutako hamar hautagairi emango diete botoa, Ebazpen-Batzorderako Batzordekide botorik gehien lortu dituzten seirak direla eta Ordezko Batzordekide hurrengo laurak. Hainbanapena gertatuz gero, adin nagusiagoa dutenak izango dira hautatuak Batzordekide. 4. Ebazpen-Batzordeko Batzordekideak lau urteka berriztatuak izango dira, hala ere beste ihardun aldi bat bakarrerako aurkeztuak izan daitezke. (Legearen 125.5 ataleko laugarren idaz-zatia, azkenengo esaldia.) Bederatzigarren atala.-1. Deituak izaten diren bilkuretara Batzordekideak joan beharra izahgo dute. Batzarkideren batek etorriezina izango balu, Lehendakariari, honek behar adineko denboraz ordezkoari dei egin diezaion, jakinaraziko dio bere joan ezinaren zergatiak adieraziz. 2. Batzordeko bilkuretara doazen Batzordekideek, Nekazaritza-Sailak finkatu ditzan bide eta bilkura-sariak jasotzeko eskubidea izango dute. Hamargarren atala.-1. Batzordeetako Batzordekideek beren karguak honako arrazoi hauengatik utziko dituzte: a) Bilkuretara etengabeko ezetortzea, horrelakotaz joaz urtean zehar lau bilkuratara arrazoiz gabeko ez etortzea. b) Bere eginbeharraren ihardunean ardura eza. c) Uztea. d) Nekazaritza-Etxeko Batzarkide izatea uztea. e) Ebazpen-Batzordeak bere egitekoak betetzen dituen Lurraldetik kanpora bere egoitza aldatzea. f) Bere egitekoa behar bezala betetzen uzten ez dion beste edozein arrazoi. 2. Batzordekide baten uzteak sortzen duen hutsa, Dekreto honen 8.3 atalak ohartematen dituen hauteskundeetan botorik gehien izan zituen ordezkariak beteko du. Hamaikagarren Atala.-1. Honako hauek izango dira Lehendakariaren egitekoak: a) Hautatutako Batzordekideei Batzordearen sortze-bilkurarako deia egin. b) Ekintza guztietan Batzordearen ordezkotza eduki. c) Auzi eta beste bilkuretarako deiak egin eta buru izan. d) Eztabaidak arteztu eta antolatu. e) Ebazpen-Batzordeek, aurkeztu diren auzien askapiderako, behairezko izan dakizkiekeen xehetasun, agiri-paper eta argibideak eskatzea. f) Idazkariak argibidea eman ondoren, egiaztapideen egiteratzea hartzea edo ukatzea. g) Botoetan berdinketa dagoenean bere botoaz hori ebaztea. h) Abeniko edo erabaki-ekintzetan egiten diren bilkura-agiriak izenpetzea. i) Batzordeak behar bezala ihardutzeko beharrezko izan daitezken ekintza guztiak. 2. Lehendakariak, Idazkariak argipidea eman ondoren eta Batzordeko Batzarkideak entzun ondoren, bertan aurkeztutako arazoa bere egitekoa ez dela uste izango balu, hori, doakionari arrazoitutako idazkiz jakinaraziko dio, eta hala beharrean, bere eskabidea zein ihardutze-sailean sartu beharko duen adieraziz. 3. Eritasun edo arrazoizko etorri ezinagatik Lehendakariak bere egitekoa ezin bete duenean, Nakazaritza-Sailak, behin-behingoz, ordezko bat izendatuko du. Hamabigarren atala.-1. Honako hauek izango dira Idazkariaren egitekoak. a) Aurkezten diren auzi guztietan Batzordeari argipideak eta aholkuak eman. b) Idazki eta agiri-paperen sarreren eta irteeren erroldea bete eta zehaztapideen agiritegia. c) Batzordeek bideratutakoaren eta erabakitakoaren bilkura-agiriak egin. d) Lehendakariak onezat eman ondoren, bilkura-agirien eta erabakien egiaztagiriak ematea. e) Lehendakariaren egitekoak izan gabe, Batzordea behar bezala ihardutzeko egoki diren beste egiteko guztiak. 2. Eritasun edo arrazoizko etor-ezinagatik Idazkariak bere egitekoa ezin betea daukanean, Nekazaritza-Sailak, behin-behaingoz, ordezkari bat izendatuko du. Hamahirugarren atala.- Sei Batzarkideek eta Lehendakariak, bakoitzak boto bat izango du. Idazkariak hitza bai baina botorik ez. Hamalaugarren atala.-1. Ebazpen-Batzordeek, erabakitzea agokien arazoei bunrz, gehiengo soilezko erabakia hartuko dute. Inolaz ere ez da onartuko norbanakoen botoa sartzea, ez eta Batzordekideek elkar ordezkatzea ere. 2. Ebazpen-Batzordeak ezin hartuko du erabaki bat, botoa emateko eskubidedun bertaratutakoen kopurua lau baino gutxiagokoa izango balitz. 3. Saila: Egitekoak Hamabostgarren Atala.- Euskal Herriko Landalur-Alogerekiko Ebazpen-Batzordeek adiskidetze eta erabakitze egitekoak beteko dituzte. . Hamaseigarren atala.- Ebazpen-Batzordeek, beren agintepidez edo inork eskatuta, Legea erabiltzeari atxikita dauden arazoetan, Lege horren 121-3 atalean finkatutakoaren esanera, abenikoa bila dezakete. Hamazazpigarren Atala.-1. Ebazpen Batzordeek, agindupean, honako kasu hauetan ihardungb dute: a) Legearen 121 atala, hiru zenbakia, bigarren idaz-zatian ohartemandakoari buruzko arazoetan aldeen abenikoa bilatzea. ' b) Aipatutako Legearen 121 ataleko lau zenbakiak dioen arazoetan erabakitzea. . Hemezortzigarren atala.- Aurreko atalean esandakoetan, Ebazpen-Batzordearen aurrean abenikoa bilatzea edo erabakia, edozein epailari-ekintza baino lehen egin beharrekoaren biderapen-egoera izango du. 4. Saila.- Ihardunerako Arauak Hemeretzigarren atala.- Ebazpen-Batzordeek, honako arau hauei lotuko diete beren iharduna: a) Eskeak egotea. Bi aldeek edo bietako batek eskatuta ihardungo dute. Hala ere, Legearen 121 ataleko hiru zenbakian esandakoetan, beren agintepidez ihardun ahal izango dtue. b) Neutraltasuna. Ebazpen-Batzordeek teknikazko eta aldekeri gabeko uzteko edo ukatzeko arrazoitzat jotzen direla Arduralaritzabide-Legearen 20 eta 21 ataletan finkatutakoak. c) Dohaintasuna. - Ebazpen-Batzordeek eginiko zerbitzuak dohainik izango dira. - Ebazpen-Batzordeek beren ihardunean sortutako gastuak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailaren Diruegitamuaren pentzutan joango dira. d) Azkartasuna. Ebazpen-Batzordeek bidezkoa den azkartasun eta eraginkortasunez ihardungo dute, eta beren erabakia ematen edo abenikoa bilatzen saiatuko dira, aurrerago esaten diren epeen barruan. Hogeigarren atala.- Ebazpen-Batzordeek, aurkezten dieten arazo guztietan partaideek abenikoa lor dezaten, gogo berezia jarriko dute. 5. Saila.-Iharduera A. Idaz-zatia.- Alde batek eskatuta: Hogeita batgarren atala.-1. Eskatzaile aldeak iharduera hasiko du Ebazpen-Batzordeko Lehendakariari bidalitako idazki batez, hori doakien aldeak izan daitezen hainbat aldakiz osaturik. 2. Idazki horrek honako hauek eduki beharko ditu: a) Eskatzailearen eta auziperatuaren izen-abizenak, lanbidea eta egoitza. b) Gertatutakoen azalpena, hala berean, funtsaren tokia, luze-zabala, mugarte edo alderdia eta lur-emariak adieraziz. c) Eskea oinarritzen duten arrazoiak eta dagozkien egiaztapideak egiteko eskea. d) Eske egileak dituen nahiak argi eta garbi eta zehazki finkatzen dituen eskea. e) Tokia, eguna eta izenpea. 3. Egonez gero, agiripaperak eta itunea idazkiari erantsiko zaizkio. Hogeita bigarren atala.- Ebazpen-Batzordeko Lehendakariak, eskea aurkeztua izan zenetik hamar eguneko epearen barruan auziperatuari, aurreko atalean finkatutako betebehar berdinez, idatziz eta hamabost eguneko epearen batruan erantzun diezaion, jakinaraziko dio. Hogeita hirugarren atala.-1. Aipatutako aldi hori amaitzean, Lehendakariak aldeei Ebazpen-Batzordearen aurrean aurkezpena egiteko deia egingo die, eta hori hurrengo hogeita hamar egunetan bete behar delarik, eta bertan egiaztapideak egin beharko direla. Deian, onartutako egiaztapideak aldeei jakinaraziko zaizkie, eta eskatzaileari, bidebatez, auziperatuak aurkeztutako erantzunaren aldaki bat bidaliko zaio. 2. Aurkezpen-egunean edo ihardunaren beste edozein unetan, Lehendakariak, doakienei, auziaren ebazpenerako beharrezko izan daitezen argipide guztiak eska diezazkieke. Hala berean, ikuskatze mota guztiak egin, argipideak eskatu, eta doakion erabakia emateko beharrezko izan daitezken ekintza guztiak agindu ahal izango ditu. 3. Aldeen erruz ez den arrazoiengatik egiaztapide guztiak egun berean egin ezina gertatuko balitz, Lehendakariak, hurrengo bost egunen barruan, beste aurkezpen berri bat agindu lezake. Hogeita laugarren atala.-1.a) Abenikoa gertatuko balitz, Idazkariak bilkura-agiriaren aldakia aldeei emango die, Lehendakariak eta doakienek izenpetuta. b) Hala berean jokatuko da abenikorik gabe gertatutakoetan ere. 2. Aldeen arteko abenikoak herriarekiko eta ospezko agirian dagoen ekintzaren indar eta eraginkortasuna izango ditu. 3. Erabaki bat ematea dagokionean, Ebazpen-Batzordeak hamar egunetako epearen barruan emango du eta aldeei gutun zertifikatuaren bidez jakinaraziko die. Hogeita bosgarren atala.-1. Auziperatua bere erantzuteko idazkian eskatzaileak nahi duenarekin ados baletor, auzikideek Ebazpen-Batzordearen aurrean aurkeztu beharrik ez lukete. Kasu horretan, Idazkariak, onartzea erasoz, agiria egingo du. 2. Agiria Lehendakariak izenpetuko du eta gutun zertifikatuaren bidez aldeei jakinaraziko zaie, eta Ebazpen-Batzordeko Batzordekideei berriz, Batzordeak egingo duen lehenengo bilkuran. Hogeita seigarren atala.-1. Ebazpen-Batzorde baten erabakiak honako hauek adieraziko ditu: a). Aldeen eta, eskubide horretaz baliatu izan balira, beren ordezkoen izen-abizenak, lanbidea, eta egoitza. b) Gertaerak eta kasuan erabilgarri diren Zuzentza-oinarriak. c) Onartutako ebazpena. d) Tokia, eguna eta Lehendakariaren eta Batzordera bildu diren Batzordekide guztien izenpea. 2. Hala berean, erabakiak adieraziko du, hala behar izanez gero, hartutako ebazpenaren eraginkortasuna, doakienei dagokien Auzitegiaren aurrean lege-bidez arazoa aurkezteko eskubidearen kaltetan izan gabe. B. Idaz-zatia.-Ebazpen-Batzordeak eskatuta: Hogeita zazpigarren atala.- Ebazpen-Batzordeak agintebidez ekitea erabikiz gero, Lehendakariak aldeei jakinaraziko die eta hogeita batgarren atalak esaten dituen idazki eta agiripaperak, hamabost eguneko epearen barruan, aurkezteko eskatuko die. Hogeita zortzigarren atala.- Lehendakariak, idazkiak eta agiripaperak jaso ondoren, beroriek jakinaraziko dizkie aurkako aldeei, eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan, Ebazpen-Batzordearen aurrean aurkezteko eguna jarriko die, aurkezpen horretara, aurretik onartutako egiaztatze-bide guztiak eramanez. Hugeita bederatzigarren atala.- Aldeek, eskatutako idazkiak aurkezten ez badituzte, Batzordeak, gaiari buruz erabakitzen hasiko da eta dagokion erabakia hartuko du. 6. Saila.- Arau Orokorrak Hogeitu hamargarren atala.-a) Nahiko aginte duten ordezkarien bidez aldeek agertu ahal izango dira. Eske edo erantzun idazkiari erantsita egon beharko da ordezkatze-agiria. Ordezkatzea, Batzordeko Idazkariaren aurrean agertuz ere eman dakioke. b) Dena dela, ordezkariei emango zaie eskeak, zuzenketa-eskeak eta eskubide-uztea egiteko eta uzteko ahalmena. c) Ordezkaria, Ebazpen-Batzorde bateko kidea ezin izango da. Hogeita hamaikagarren atala.- Lehendakariari bidalitako idazkiak eta sortzen joan daitezken gorabeherak, honek Batzordeko Kideei jakinaraziko dizkie, gaiari buruz dagokien argipidea eduki dezaten. Hogeita hamabigarren atala.-1.a) Batzorde baten ekintza eskatu duen aldea aurkezpenera etorriko ez balitz, edo Lehendakariak eskatutako agiri-paperak.ekarriko ez balitu, abenikoa bilatu eta lortu gabekotzat joko da. b) Ez aurkeztea edo eskatutako agiri-paperak ez eramatea Legearen 121-4 ataleko baldintzetakoren bati atxikiko balitzaio, ekintzak agiritegira sartuko dira, auziperatuak jakinarazia izan eta hiru eguneko epearen barruan jarraipena eskatu ahal duela. 2. Ebazpen-Batzordeek erabaki bat hartzea beharturik dauden gaia izanez gero, eta áuziperatua etorri ez edo eskatu tako agiri-paperak ekarriko ez balitu, ekitaldiak, amaitti arte, jarraitu egingo dira. Abenikoa nahiean izango balira, hori lortu gabe egindakotzat joko da. 3. Aldeetako inor agertu izan ez balitz, Batzordea gaia aztertzen hasiko da eta dagokion erabakia hartu egingo du. Hogeita hamahirugarren atala.- Eskatzaileak, egiteratze-bidea amaitu aurretik bere eskea utz dezake. Uzpena idatziz egin beharko du eta auziperatuari jakinaraziko zaio, honek ordea, jakinarazia izan denetik hasi eta hiru eguneko epearen barruan jarraipen-eskea egin ahal izango du. Hogeita hamalaugarren atala.- Ebazpen-Batzordeek, beren Lehendakariaren bidez, Arduralaritzari eskatu ahal izango diote beharrezko dituzten hainbat teknika-aholku, eta hori, edo txosten idatziaren bidez edo bilkuran hitzez baina botorik gabe, aituak beren aholkuak eman ditzateneko eskea eginez. Hogeita hamabosgarreneko atala.-1. Aldeek, bilkura-aldian edo ihardunaren edozein unetan, egiaztapide berriak aurkezteko beharrezko luzapen bat eskatuko balute, Lehendakariak, Batzordeko Idazkariari entzun ondoren, ekartzeko diren egiaztapideak auziaren ebazpenerako beharrezkoak direla uste izango balu, luzapen hori eman ahal izango du. 2. Egiaztapideak egiteak sortzen dituen gastuak, hori eskatzen duen aldearen pentzutan joango dira. Hogeita hamaseigarren atala.-1. Batzordeko Lehendakariak, Dekreto honetan finkatutako epeak luzatu ahal izango ditu, beharrezko arrazoiak hori aholkatzen dutenean. Luzapena, doakienei idatziz jakinarazi beharko zaie, hori eskatzen duten arrazoiak adieraziz. 2. Epeak jakinarazte-egunaren biharamunetik hasita zenbatuko dira, zenbaketatik jaiegunak kenduz. Hogeita hamazazpigarren atala.- Batzordeak hartutako erabakiek aurkeztutako arazo guztiak ebatziko dituzte eta arrazoituak izan beharko dira. Hogeita hemezortzigarren atala.- Aldeei, gutxienez bost egun aurrez egingo zaie eurkezteko deia, aurkezte dei horretan ohartemanez beren nortasun-agiria berekin dutela agertzeko. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.-1. Legearen bigarren aldi baterako Erabakian agindutakoaren esanera, eta Nekazaritza-Etxeetarako datozen hauteskundeak egiteke dauden bitarteari, Ebazpen-Batzordeetako sei batzordekideak eta lau ordezkoak, egiteko hori betetzeko aurkeztu daitezken Lurralde bakoitzeko Etxeetako batzorkideen artean egindako zozketaren bidez hautatuak izango dira. 2. Ebazpen-Batzorderako Batzordekide izateko gogoa ager dezaten Nekazaritza-Etxeetako Batzarkideek Lurraldeko Nekazaritza-Etxeko Lehendakariari, idatziz eta 15 laneguneko epearen barruan jakinaraziko diote, norberaren zernolakoak eta egoitza adieraziz, eta erabat edo nagusiki errentatzaile den, edo erabat edo nagusiki maizterra edo jabea den zehaztuz. 3. Zozketak, Batzordeen osatze-moduan parekidetasun-era kontutan hartzen duela, Ebazpen-Batzordeetako Lehendakariek egingo dituzte, Idazkariek bilkura-agiria eginez. 4.a) Bilkura-agiriak honako hauek jasoko ditu: ekintza egin zen tokia, eguna eta ordua; aurkeztutako Batzarkideen izen-abizenak eta izate-modua, sortu ziren gorabeherak eta zozketan atera zena, eta botorik gehien izan dituzten aurkeztutako hamar hautagaiak aipatuz. b) Bilkura-agiria Batzordeko Lehendakariak, Idazkariak eta botorik gehien izan dituzten hamar Batzordekideek izenpetuko dute, eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza-Sailari aldaki bat bidaliko diote. 5. Ebazpen-Batzordeko Lehendakariak aginduko du Lurralde horretako Aldizkari Ofizialean Ebazpen-Batzordearen osatze-modua argitaratua izan dadila. Bigarrena.- Dekreto hau indarrean jarria izan dadinetik hasi eta hogeita hamar.eguneko epean gehienez, Nekazaritza-Sailburuak Ebazpen-Batzordeetako Lehendakariak eta Idazkariak izendatuko ditu. AZKEN ERABAKIAK L.ehenengoa.- Dekreto hau egiteratzeko eta osatzeko beharrezkoak izan daitezen arauak emateko, Nekazaritza-Sailari esku ematen zaio. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1983.eko Apirilak 25. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASCASIBAR.