- Abenduaren 5eko 267/1983 DEKRETOA, Lurralde eta Eskualde-mailako Nekazaritza-Batzordeak sortaraziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAbenduaren 5eko 267/1983 DEKRETOA, Lurralde eta Eskualde-mailako Nekazaritza-Batzordeak sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 2328
- Xedapen-zk.: 267
- Xedapen-data: 1983/12/05
- Argitaratze-data: 1983/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Deskribapenak
Testu legala
Urriaren 6ko 18/1983 Legez Legebiltzarrak sendetsitako Irailaren 12ko Dekreto-Legean agindutakoaren arauera Iturrigorri-Peñascal izeneko Etxebizitzetarako Alderako Bere halako Ekintza-Egitamuari bere bideak eginarazi zaizkio, hori Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Bizkaiko Ordezkaritzako Teknika-Zerbitzuek idatzi dutela. Aipaturiko Sailak, esandako Dekreto-Legean eta hain zuzen bere 9. Atalean ezarritako ihardunbideari jarraituz, Egitamuaren behin-betiko onarpena eskatu du. Berehalako Ekintza-Egitamua herri-ar- gipideketara atera ondoren egindako teknika-egitasmoaren idazkeran funtsezko aldakuntzarik sortarazi ez eta bere muga birdoitzean, lurzati batzuk bertan sartzean eta beste batzuk kentzean eta ohartemandako goratasunak birdoitzean dautzan aldakuntzak egin dira, eta horiek behin-betiko agirian azaltzea aipaturiko Dekreto-Legearen 3.1.c. Atalean ohartematen da, teknika-agiriari bere behin-betiko idazkera eransten zaiola. Guzti horren ondorioz, lehen aipaturiko erabakiak ikusi . ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza-Batzarrak 1983.eko Abenduaren 5ean. egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Bere bideak berehalako ekintza-eramuekiko Legebiltzarraren Urriaren 6ko 18/1983 Legez sendetsitako Irailaren 12ko I/1983 Dekreto-Legean agindutakoaren arauera eginarazi direneko Iturrigorri-Peñascal izeneko Etxebizi- tzetarako Alderako Berehalako Ekintza-Egitamua behin-betiko onartzen da. Teknika-egitasmoaren behin-betiko idazkeran esandako Dekreto-Legez behin-betiko onarpenarekiko Dekreto honi emandako eskubideetaz baliatuz, 482 eta 482' lur-zatietan eraiki daitezen goratasunak 4 oinetik 5era, eta Egitamuaren mugaketa 49-168-178-182 lur-zatietan muga mendebaleruntz aldatuz, 341 lur-zatian muga Iparralderuntz aldatuz, 14-315 eta 316 lur-zatietan sortalderuntz, 480 lur-zatian Hegoalderuntz, 183-267-279-340-349-350-351-352 eta 353 lur-zatiak Egitamuan sartuz eta 16-70 eta 138 lurzatiak kenduz birdoitu dira. 2. Atala.-Irailaren 12ko 1/1983 Dekreto-Legearen 4.1. Atalaren arauera, aipatzen den Berehalako Ekintza-Egitasmoaren onarpenak, bere egiterapenaren herri-zuduzkotasunaren aldarrikapena, eta horretarako diren lur, ogasun eta eskubideetaz baliatzeko presako aldarrikapena ere berebaitan eramango du; aIdarrikapen horiek, halaber, geroago onar daiteken lanaren berraurkezte eta aldakuntzetan sartutako ogasun eta eskubideei buruzkoak eta beraz dagozkien nahitaezko jabegokentzearekiko zehaztapidetzei hasiera eman ahal zaie, horiek 1954.eko Abenduaren 16ko Nahitaezko Jabegokentze-Legean ezarritako ihardunbideari baldintza, peturik egon behar dutelarik. 3. Atala.-Halaber, eta aipaturiko Dekreto-Legearen 4.2. Atalaren arauera, onarpen honek Bilbo eta Bilboren eraginpeko aldearen Hiri-Antolaketarako Guztizko Egitamua eta mugaturiko eremuari eragiten dion orain indarrean dagoen gainontzeko hirigintza-egitamuketa ditu berebaitan, aurreko Atalean aipaturiko Egitamua osatzen duen agirisortan esandako moduan. 4. Atala.-Lurralde-Antolaketa eta Gasraio-Sailak Irailaren 12ko 1/1983 Dekreto-Legean emandako mauen arauera bideratuko deneko Barne-Eraberritzerako dagokion Berarizko Egitamua egin beharko du. 5. Atala.-Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaian zabalkunderik haundiena duten egunkarietako baten argitaratu beharko da, halaber, horren eduki guztia Bilboko Udalari, Bizkaiko Jaurerriko Foru Diputazio Txit Gorenari eta herri-argipideketan egon zen epearen barruan jazarpenak aurkeztu zituzten erakundeei jakinarazi behar zaielarik. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko geunean bertan jarriko da indarrean. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.Autonomia-Elkarteko Nekazaritza-alorreko Lanbidedunen Erakundeekin bat etorriz, Lurralde eta Eskualde-mailako Batzorde aholku emaileak sortaraztea komenigarritzat jotzen da, beroien iritziak ez agintepiderik ez eta behartze-indarrik ez badute ere; era horretan, Otsailaren 8ko 42/1983 Dekretoko 4. atalak araupetzen duen nekazarien partaidetza lortuko bait da Kondaira-Lurralde eta Eskualdeen artean. Hori horrela, Nekazaritza-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Abenduaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-Nekazaritza-alorreko Lanbidedunen Erakundeen Aholku emaile sail izango diren Nekazaritza-aldrreko Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Batzordeak sortarazten dira honako xede hau dutelarik: Jaualaritzaren nekazaritza-iharduna osabideratzeko egitamuketa zehatzak eratu eta zaintze-lanetan nekazarien partaidetza, Kondaira-Lurralde bakoitzaren eremuan, erakundetzea hain zuzen. 2. Atala.-1. Eskualde-Batzorde bakoitza honako hauek osatuko dute: a) Nekazaritza-Sail bakoitzeko, Lurralde-Ordezkariak. b) Eskualdeetako Nekazaritza-Etxe bakoitzeko ordezkari batek. c) Kondaira-Lurralde bakoitzetikako Nekazaritza-Sindikatuen ordezkari batek. 2. Lurralde-Batzorde bakoitzaren Lehendakaritza, Lurralde hoiretako Ordezkariari dagokio, honek batzarretarako deiak egin eta bera mahaiburu izango delarik. 3. Batzorde bakoitzak erabakiko du bilkuren aldizkakotasuna, gutxienez, hiru hilabetero egingo direlarik. Gainera, Nekazarien Ordezkari-taldeak hala eska dezanean eta Lehendakariak egokitzat jo dezanean, berarizko biltzarreak egin ahal izango dira. 4. Eskualde-Idazkaritza, Lehendakariak izenda dezan herri-lanari batek egingo du. 5. Egoki eritzitakoan, Arduralaritzako teknikari eta goi-kargudunak joan ahal izango dira biltzarreetara. 3. Atala.-Nekazaritza-alorreko Lanbidedunen Erakundeen Aholku emaile sail izango diren Nekazaritza-alorreko Eskualdeko Batzordeak sortarazten dira berezko Eskualdeetarako, honako xede hau dutelarik: Jaurlaritzaren nekazaritza-iharduna osabideratzeko egitamuketa zehatzak eratu eta zaintze-lanetan nekazarien partaidetza, Eskualde bakoitzean, erakundetzea hain zuzen. 4. Atala.-1. Eskualde-Batzorde bakoitza honako hauek osatuko dute: Eskualdeko toki-mailako Nekazaritza-Etxe bakoitzetikako ordezkari batek eta horien kopuru bera izango duten Sindikatoetikako toki-ordezkariek. 2. Nekazaritza-alorreko Lanbidedunen Erakundeetako Ordezkariek, batzarretarako deiak egingo dituen eta Mahaiburu izango den Batzorde-Lehendakaria izendatuko dute beroien artetik. 3. Batzorde bakoitzak.erabakiko du bilkuren aldizkokatasuna, gutxienez, hiru hilabetero egingo direlarik. Gainera, Arduralaritzak eta Nekazarien Ordezkari-taldeak hala eska dezatenean berarizko biltzarreak egin ahal izango dira. 4. Eskualde-Idazkaritza, Nekazaritza-Etxekoa denak egingo du. 5. Egoki eritzitakoan, Arduralaritzako teknikari eta goi-kargudunak joan ahal izango dira biltzarreetara. 5. Atala.-Dekreto hau osabideratzeko eta betetzeko, beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko esku ematen zaio Nekazaritza-Sailburuari. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Azaroak 5. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (1)
- Indargabetutakoa: 13/2007 LEGEA, abenduaren 27koa, Nekazaritza Ganberak azkentzekoa.