Euskadi.eus
  • Urtarrilaren 16ko 15/1984 DEKRETOA, Azaroaren 28/1983 Legearen 5garren Atala osatuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 16ko 15/1984 DEKRETOA, Azaroaren 28/1983 Legearen 5garren Atala osatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 82
  • Xedapen-zk.: 15
  • Xedapen-data: 1984/01/16
  • Argitaratze-data: 1984/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 5garren Atalean hautaezin-zioen zehaztapen zabala ematen da. Zehaztapen hori osatu beharrekoa da, bai kargutik kendu izanaren edo kargua utzi izanaren egiaztapenari butuzkoetan, eta bai hautaezin-zioek hartutako herrilanariak gelditzen direneko arduralaritza-egoeraren egitaztapenari buruzkoetan ere. Hori dela eta, Herrizaingo-Sailburuaren saloz eta Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Urtarrilaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.-1. Eusko Jaurlaritzaren aukerako izendapenezko herri-kargudunek, haren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kideek, eta Erresuma-Arduralaritzako Autonomia-Elkarteango Lurralde-Ordezkariek, erakundegoren-mailako Arduralaritzakoek barne, Dekretoz izendatu izana eta hautagai-zerrenda baten egotea gertatuz gero, bere tokiuztea aukeratu beharko dute zerrendak aurkeztu baino lehenago. 2. Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 50.2.d) Atalean aipatzen den hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren egiaztapen-agirian, kargua utzi izana edo kargutik kendu izana erasoko da. Agiri honekin batera, kargutik kendu izana edo tokiuztea aurkeztu eta, hala badagokio, hori onartu izana erasota eratnan dezan Lehendakaritza-Sailburuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da nahitaez. Atal honen 4. zatian esaten den Dekretoa argiratuta egotea gertatuz gero, egiaztapen hori ez da beharrezkoa izango. 3. Zerbitzuak ematen bukatu izanari buruzko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta ez egon arren, Hauteskunde-Batzordeak hautagaia zerrenda baten sartu izana onartuko du. 4. Aurreko zatian esandako Dekretoa, deia egitezko Dekretoa argitaratu eta 18 eguneko gehienezko epean argitaratu beharko da. Dekretoa epe horretan argitaratzen ez bada, dagokion Kondaira-Lmtaldeko Hauteskunde-Batzordeak, Azaroaren 25eko 28/83 Legearen 68.2. Atalean jarritakoaren arauera, hautaezineko hautagaia zerrendatik kendu egingo du. 2. Atala.-1. Dekretoz izendatu izan ez eta Eusko Jaurlaritzaren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kide direnek Arduratze-Batzordeari aurkeztu beharko diote beren tokiuztea. 2. Hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren egiaztapen-agiriak, tokiuztea aurkeztu izanaren Arduratze-Batzordeko Idazkariak emandako egiaztagiria ere eramango du berekin. Atala.-1. Erresumako Jaurlaritzako Ministroek, Ministro-Batzairaren Dekretoz izendatutako aukerako izendapenezko herri-kargudunek, Erresumako Arduralaritzaren Probintzia-mailako Ordezkari, Artezkari edo Buruzagiek, erakundegoren-mailako Arduralaritzakoek barne eta bai Erresuma Jaurlaritzaren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kideek ere, hautagai-zerrenda baten egotea gertatuz gero, beren tokiuztea aurkeztu beharko dute zerrendak aurkeztu baino lehenago. 2. Zerbitzuak ematen bukatu izana Aldizkari Ofizialean argitaratu gabe egotea gertatuz gero, hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren egiaztapen-agiriak, tokiuztea aurkeztu edo onartu izanaren edo kargutik kentzea erabaki izanaren ihardutze-sail gaitasundunak egindako egiaztagiria eramango du berarekin. 3. Kargutik kentzea edo tokiuztea indarrean sartu ahal izateko, hori argitaratzea beharrezko baldin bada, hori egin izan gabe Hauteskunde-Batzordeak ezingo du hautagaiaren aldarrikapenik egin, eta Azaroaren 25eko 28/83 Legearen 63.2 Atalean esandakoa egingo du horrelakoetan. 4. Atala.-1. Hautagai izan daitezen lanbidezko Gudal-Sailetakoak, eta Erresumako Segurantza-Sail eta Indarretakoak beren berarizko jauipidean ohartemandako egoeran sartuko dira. 2. Beti ere, hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren agiriarekin batera, dagokion agintedunak emandako eta hautaezinik ez dakarren egoeran sartzea eskatu izana modu sinestagarriz egiazta dezan agiria aurkeztu beharko da. 5. Atala.-1. Hauteskundeetan hautagai gisa eskuhartu dezaten Ertzaintzako, Arabako Foru-Diputazioaren Minoietako eta Udalzaingoetako kideek utzialdi berezian edo kideko egoeran sartzea eskatu beharko dute. 2. Hautagai-zerrendan sartzea denaren agiriarekin batera, dagokion Agintedunak emandako eta aurreko 1 zatian esaten den eskea egin izana modu sinistagarriz egiazta dezan agiria aurkeztu beharko da. 3. Lehenagotik erabakita ez balego, hautagai-zerrenden aldarrikapenak utzialdi berezian edo kideko egoeran sartzea ekarriko du berez eta besterik gabe. 6. Atala.-1. Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakari, Batzordekide eta Idazkariek, hautagai izatea gertatuz gero, beren tokiuztea aurkeztu beharko diote dagokien Hauteskunde-Batzordeari. 2. Eskuhartzen duteneko Hauteskunde-Batzordea, Autonomia-Elkartekoa edo EskuaIdekoa izatea gertatuz gero, hautagai-zerrendan sartzea onartzen dutenaren agirian adieraziko dute beren tokiuztea. 7. Atala.-1. Azaroaren 25eko 28/1988 Legearen 5.f Atalean aipatzen direnetako kargu edo egitekoren baten ihardun dezaten gainontzekoek, horientzako ai-aupidean jarritakoa izango dute jaurpide. 2. Nolanahi ere, kargu edo egiteko horietan dihardutenek hautaezin-zioren batek hartuta ez daudela egiaztatu beharko dute modu sinestagarriz hautagai-zerrendan sartzea onartzen dutenaren agirian. 3. Kargutik kentzea edo tokiuztea indarrean sartu ahal izateko, Aldizkari Ofizialean argitaratzea beharrezkoa izan dadinetan, Hauteskunde-Batzordeak ezingo.du hori egin gabe hautagai gisako aldarrikapenik egin, eta Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen 65.2 atalean ohartemandakoari atxikiko zaio bere jokabidean. 8. Atala.-Esku ematen zaio Herrizaingo-Sailburuari Dekreto hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Urtarrilak hamasei. Lehendakaria, CARLOS GARAlKOETXEA URRlZA. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARI RETOLAZA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.