Euskadi.eus
  • Urtarrilaren 30eko 39/1984 DEKRETOA. ohizko eraentzapidea duten Ikastegietan irakasketarako saioak eta ikerketa araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 30eko 39/1984 DEKRETOA. ohizko eraentzapidea duten Ikastegietan irakasketarako saioak eta ikerketa araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 298
  • Xedapen-zk.: 39
  • Xedapen-data: 1984/01/30
  • Argitaratze-data: 1984/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Irakasketa-modu, ikas-egitamu eta egitarau berrien saiaketak eta eratzeko modu berrien eta irakaslegoa etengabe gaitzearen bilakera hezkuntzan sartuta dauden guztiek eta batez ere irakaslego berak eta irakaskuntza-arduralaritzak beregain hartu beharreko lana da. Irakasketaren berrikuntza gaurko eskolari baliozko irtenbideen bilakeran garrantzizko eta nahitaezko neurritzat jo behar da. Garrantzi hori haundiagoa da, hori izan ahal baledi, O.H.O.ean eta Erdimailako Irakaskuntzetan egituren eta egitarauen eraberritzea bezalako eta irakasketa sistemaren areagoko euskalduntzea bezalako edo gizarte eta teknologia-aldaketei bere erantzuna emate bezalako presazko eta neurriz gaineko garrantzia duten arazoak dauden aldi honetan. Dekreto honek saiaketen eta irakasketa-ikerketen beharrezko lanak bultzatu nahi ditu eta sortu diren saioei eta, zihur asko, irakaslegoaren pedagogia-kezkatik sortuko direnei legezko esparru bat eskaini, behar diren bermeak izan ditzaten eta irakaskuntza-sistemaren, bere osotasunean, ontasun-mailari on izan dakion. Saioketa hori Ikastegi arruntetan egina izatea berme bat da bere ondorioak pareko baldintzak dituzten Ikastegietara hedatu ahal izateko eta, bide batez, ihardunean dagoen irakaslegoari etengabe gaitzeko bide baliotsua izango zaio. Guzti hori horrela, irakaskuntza-gaietan Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko legeak emandako agintepidea betez Irailaren 26ko eta Abenduaren 30eko 2.808/1980 eta 3.195/1980 Errege Dekretoz Elkarte honi eskuratu zitzaizkion egitekoak bereganatu ondoren, Euskal Herriko ohizko eraentzapidea duten Irakastegietan irakaskuntza saioketa eta ikerketa araupetzea bidezko da. Hori horrela, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz eta 1984.eko Urtarrilaren 30ean Jaurlaritzak egindako Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Bere helburutzat irakaste modu berriak, ikas-egitamu eta egitarauak, Ikastegiak antolatoeko eta irakaslegoa gaitzeko sistemak eta oro har, irakaskuntzaren ontasuntmaila hobetzen lagun dezaken edozein irakasketa-berrikuntza dituzten pedagogi-ikerketa eta saioketak eginbideratu ahal izango dira Autonomia Elkarteko eremu barruan, Hezkuntza eta Kultura-Sailak behar bezala baimena emandako ohizko eraentzapidea duten Irakastegietan. 2. Atala.- Dekreto honek egindako arauketa, unibertsitate mailakoak ez diren irakaskuntza maila guztiei doakie. 3. Atala.- Saioketetarako eta ikerketetarako eremua zenbai Ikastegiren multzoari, Ikastegi bati oso osoan edo bere parte batean, eta alor bat edo batzuri daragieke: 4. Atala.-1. Hezkuntza eta Kultura-Sailak aldizka, hori doakien Ikastegiek beren saioketetarako edo ikerketarako egitasmoak aurkez ditzaten, doazkien deiak egingo dizkie. Dei horietan zehaztuko dira aipatutako egitasmoei baimena emateko beharrezko baldintzak eta lehentasunerako irizpideak. 2. Zehaztapidetzak dagokien Lurralde-Ordezkaritzaren bidez egingo dira. Saio hori Ikastegi bati baino gehiagori doakienean eta beren kokalekua Kondaira-Lurralde bakar batetan ez dagoenean, doazkien Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzetatik edozeinean egin ahal izango dute biderapena. 3. Ikastegiek aurkeztutako saioketetako egitasmoak bezalakotzat jotzen ez direnean edo Hezkuntza eta Kultura-Sailak egindako deiaren behar eta baldintzei egoki erantzuten ez dietenean, Sail honek Ikastegi jakin batzuri saioketarako egitasmoak eskaini ahal izango dizkio. 5. Atala.-1. Ohizko eraentzapidea duten Ikastegietan saioketak egiteko baimena Sailaren Aginduz emango da, eta bertan adieraziko da, gutxienez, egiteko den saioketaron eremu zehatza eta hori egiten ihardun behar den aldia. 2. Ikas-egitamuari eta egitarauari dagokion saioketan, baimena ematean berariz erasota utziko da ikerketa horiek ohizko eraentzapidezkoaren kidekoak direla, indarrean dauden legeen arauera. ' 6. Atala.- Onartutako saioketak dituen Lurralde bakoinean gutxienez Jarraipen-Batzorde batek ihardungo du, eta horren osatze-modua eta egitekoak Hezkuntza eta Kultura-Sailak egin ditzaken berarizko deietan zehaztuko dira. 7. Atala.-1. Onartutako saioketak dirauen artean, Hezkuntza eta Kultura-Sailak, saio horretan diharduen irakaslegoaren iraunarazpena bermatzeko neurriak hartuko ditu. 2. Behar bezala baimendutako saioketetan irakasleok egindako irakasketa-zerbitzuak Arduralaritzak egiaztatu egingo ditu eta irakaskuntza-merezimendutzat joak izan daitezke Hezkuntza eta Kultura-Sailak egin ditzaken lehiaketetan, dagozkien balio-neurketetan horretarako antola daitekenaren arauera. 3. Saioketaren zernolakoen arauera, Ikastegi horiek harrera berezia eduki dezakete teknika-laguntzetan, gauzazko eskuarteetan, mintegiak ematean eta irakaslegoa gaitzean, saioketa hori egiteratzean beharrezko izan dadinean. 8. Atala -1. Jarraipen-Batzordeak egin dezaken aldizkako ikuskatze eta balio-neurketaren kaltetan izan gabe, ikasturte bakoitza amaitzen denean Dekreto honek araupetien dituen saioketak egiteko baimena duten Ikastegietako artezkariek Hezkuntza eta Kultura-Saileko Irakaskuntzetako Artezkaritzari saioketari dagokion txostena aurkeztuko diote. 2. Halaber, ikasturte bakoitza amaitutakoan, dagokion Eskualdeko Ikuskaritzak txosten bat aurkeztuko dio Hezkuntza eta Kultura-Saileko Irakaskuntza-Artezkaritzari. 9. Atala.-1. Hezkuntza eta Kultura-Sailaren Aginduz baimena kendu ahal izango da txostenaren azterketaren edo Ikuskaritzaren edo Jarraipen-Batzordearen argipideen arakaketari, aurrikusitako helburuak ez lortzea darionean. 2. Halaber, dagozkion argibideak kontutan harturik, saioketa hurrengo ikasturteetan zehar luzatu ahal izango da. 10. Atala.- Saioketa amaitutakoan, Hezkuntza eta Kultura-Sailak, lortutako ondorioen balio-neurketa bat egingo du. 11. Atala.-1. Mota horretako saioketak egiten dituzten Ikastegietan, dagokion mailako Teknika-lkuskaritzak beste Ikastegi Arruntentzat dauden arau berak beteko ditu. 2. Dekreto honek araupetzen dituen Ikastegietan, ikasleak errolderatuak izateko, beste Ikastegi arruntentan sartzeko dauden arau berak beteko dira. 3. Dekreto honen arauek edo bera osatzeko eman daitezkenek jasotzen ez duten guztirako, baimendutako saioketak dituzten Ikastegiak, dagozkien mailetako Ikastegi arruntak darraizkien araupide berei atxikiko zaizkie. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto hau argitaratu aurretik Sailak onar tutako saioketak, hots: 1982.eko Ekainaren 9ko Irakaskuntza-Artozkaritzaren mezu-idazkian, 1983.eko Abuztuaren 1eko Irakaskuntza-Artezkaritzaren Erabakian (1983.eko Abuztuaron 16ko E.H.A.A.) eta Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1982.eko Urtarrilaren 25eko Aginduan (1982.eko Otsailaren 3ko E.H.A.A.) oinarritutakoak sendetsirik gelditzen dira. Bigarrena.- Lanbide-Hezkuntzan edo Erdimailako Irakaskuntzen Eraberritzeari begiratuz saioketako egitamuaren bat behin-behingo hasi duten Ikastegiek beren eraentzapidea Dekreto honetan agindutakoari moldatuko diote bere indarrean sartzetik hasi eta bi hilabetetako epearen barruan. Hirugarrena.- Hezkuntza eta Kultura-Sailari esku ematen zaio, Dekreto hau osatzeko beharrezko izan daitezen arauak omateko, dekretoa Euskal Horriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean indarrean sartzen dela. Gasteiz, 1984.eko Urtarrilak 30. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.