- Otsailaren 15ko 47/1984 DEKRETOA, Irrati eta Telebistarako Batzordeari buruzko Urtarrilaren 23ko 31/1984 Dekretoaren 3.2 Atala idazkeraz aldatuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuOtsailaren 15ko 47/1984 DEKRETOA, Irrati eta Telebistarako Batzordeari buruzko Urtarrilaren 23ko 31/1984 Dekretoaren 3.2 Atala idazkeraz aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 357
- Xedapen-zk.: 47
- Xedapen-data: 1984/02/13
- Argitaratze-data: 1984/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Sailak; Herrizaingoa
Testu legala
Industria orohar eraldatzeak enpresen teknolojia-maila hobetzea eskatzen du, horretarako, Autonomia-Elkartea ikerketari eta teknolojia-hazkundeari indar ematea beharrezko gertatzen dela. Ekintzapide hoiek eginkor izan daitezen, enpresen aldetikako oldar haundi bat behar da, teknolojiazko aldakuntzaren eragile nagusi. Baina Autonomia-Elkarteko enpresa gehien-gehienak horretarako gutxienez beharko litzateken haunditasun-mailara iristen ez eta (I + D) egitasmoei banaka eta ondore on baten segurantzarekin heurak ekiteko gauza ez direnez gero, horrelako egitasmoak egiteratzeko enpresak taldeka elkartzea kornenigarri gertatzen da. Bestalde, orain gaudeneko ekonomia-egoeran, ikerketa eta hazkunde-ekintzapideen arriskutsuaren eta gostearen haundiak Autonomia-Elkarteak ikerketa-ekintzetan eta batipat ikerlan eta teknolojia-hazkunderako alditan bere laguntza emateko artez eskuhartzea aholkugarri eta bidezko egiten du. Alde horretatik, 1982garren eta 1983garron urteetan , "I + D" banakoei laguntzak emateko egitarauak egin ziren erabeerritze-hidearen lehenengo ekinaldiei laguntzeko egitarauak, alegia; lortu diren oinarriak oinarri hartura jarrainerazteari beharrezko eritzi zaio, baina alguntzabide orokor honetan eredugintza eta bateango teknologia-hazkundea, ikerketa eta hazkunde-ekintzapideen airaren bigarren ekinaldi sartu eta aipatutako ekintzapideei buruzko aratuak agindu bakar batetan bildu behar direla. Hori dela eta, Agindu hau.ematea erabaki dut: 1. Atala.-Autonomia-Elkartean dautzan ikerketarako eta teknolojia-hazkunderako enpresa edo enpresa-taldeek eskatu ahal izango dituzte Agindu honen bidez "I + D banako"-ei, bateango teknolojia-hazkundeari eta eredugintzari ematen zaizkien abantailak, ezein ekonomia-alorreko direla. 2. Atala.-Ikerlana edo egite-bidez ikasitakoa oinarri direla eta enpresaren beste lanetatik bereiz langai ekoizki edo tresneria berrien gintzarako, lan-erapide berriak jartzeko edo iadanik egon daudenak hobetzeko akioan lanean ari daitezen gizaki eta gauzazko eskuarte-piloari deritza "I + D banako". 3. Atala.- Agindu honen ondorioetarako, ekoizkiaren funtzezko zernolakoak bildu eta oinarri hartuko den eredu berria Iortzeko eta inultzoka egiten hasi baino lehen doitzeko beharrezko izan daitezen ekintzapideei eritziko zaie eredugintza. Era berean, enpresa edo enpresa-taldeek Autonomia-Elkartekor Babespeko Ikerketa-Erakundeekin elkar lanean ikerketa eta hazkunde-egitaraua egiteratzeko beharrezko izan daitezen ekinrzapideei eritziko zaie bateango teknologia hazkunde. 4 Atala.- Legezko zernolakoz, lehenengo Atalean esandako abantailak laguntza ematezkotzat joko dira, eta "I + D banakoen", bateango teknolojia-hazkundearen eta eredugintzaren ihardunari artez datxezkien lanari-sarien eta agizko gastuen zati batentzako dirubidetarakoak ez bestetarakoak izango dira. 5. Atala.- Laguntza hoien gehienezkoa honako irizpide hauen arauera zehaztuko da: 1. Enpresetango I + D ekintzapideak. "I + D banakoak" urtean sortarazitako gastuen ehuneko berrogeita, hogei miloe pesetako goren-mugaraino. Hogei rniloetik gorakoei, hortik gorakoaren ehuneko hogeita bosterainoko laguntza eman ahal izango zaie. Urteko laguntzaren guztizkoak ezingo du inoiz hamabi miloe pesetatik gora jo. 2. Enpresa-taldeetango I + D ekintzapideak. Ehunekoak zehazteko taldeango enpresen zenbatekoa eta haundia izango dira kontutan beti ere, enpresa bakoitzarentzat, urteko hamabi miloeko goren-mugari eusten zaiola. Behin-behingoagatik, eta berarizko interesgarritasuna izan dadinean. Agindu honetan jarritako zenbateko horretatik gorako ituneak egin ahal izango dira "I + D banako" batzukin, bakoitzean zehaztuko diren berarizko baldintzepetan. 3. Eredugintza. Ereduaren egiterapenak urtean sortarazitako gastuen ehuneko hogeita bostekoa, urteko dirulaguntzaren guztizkoak ezingo du bost miloe pesetatik gora jo. 4. Bateango teknologia-hazkundea. Bateango teknologia-hazkunderako egitarau batek sortarazitako gastuen ehuneko hogeita bostekoa. 6. Atala.- Laguntzaren zenbatekoa zehaztea honako irizpi de hauen arauera egingo da: 1. Teknikaren aldetikako ontasun-maila. 3. Bere baitan daraman berritasuna teknikaren eta ekonomiaren aldetatikako interesgarritasuna. 3. Teknikaren, industriaren eta dirubideen aldetatikako gaitasuna. 7. Atala.- Laguntza hoietzaz baliatu nahi dezaten industria-enpresa edo enpresa-taldeek, nahitaez, ondoron esaten diren xehaztasunei buruzko txosten bat aldean daraman eske-idazki bat aurkeztuko diote, hiru aldakitan, Industria eta Enerjia-Sailarentzat nahiz horren Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzen bidez: 1. Enpresari edo enpresa-taldeari buruzko orotariko argipideak. Izena, egoitza eta haltzu-domua, hala bada erresumako edo atzerriko beste erakunde edo enpresa batzuk bertan partzuer direnaren adierazpena, eta hoien parvuerzatiaren zenbatekoa. Lanariekiko xehapenak. Ekintzapideen azalpena. Azkeneko bi urtetako Txosten eta azken-kontuak. 2. Hala badagokio, enpresak ikerketa eta hazkunde-lanerako elkartu izanari buruzko egiaztapen-agiriak. 3. A) "I + D" banakoetarako. "I + D banakoa" nola osatuta dagoen. Urteko diruegitamua. Diruegitamu horretan lanariei, lanabesei eta agizko gastuei dageukienen zehaztapena. Berenezko lanarien zian-zerrenda, banako-Buruaren eta gainontzeko teknikarien lanari-egoera, maila eta lanbide-kondaira adierariz. Lanabesen zerrenda, hoien zernolakoak eta "I + D banakoarentzat" duten baliagarritasuna. 4. Banakoari jarritako I + D-zko helburuak, eta hoiek enpresarentzat edo enpresa-taldearentzat dakarzketen teknikazko eta ekonomiazko ondorioak. Banakoak urtetan egiteratu beharreko I + D-zko ekintzapideak, eta urtea baino epe luzeagorako egitasmoen azalpena. B) Eredugintzarako. - Egitasmoaren azaldutako zehaztapena eta egingo den tokia. - Egiteratzeko epea. - Helburun azalpena eta enpresarentzat dakarzketen teknika eta okonomiazko ondorioak. - Berebaitan daraman berritasuna. - Guztizko egitamua. - Eredu bakoitzeko diruegitamu-zatia. - Diruegitamu horretan lanariei, antolapidetzei, eskuartei eta bestelako gastuei dagozkien zehaztapena. - Egitasmoan eskuhartzen duten lanarien izen-zerrenda, lanari-egoera, maila eta lanbide-kondaira adieraziz. 8. Atala.- Aurkeztutako argipideak eta eskatu daitezkeen beste guztiak ikusi ondoren, Industria eta Enerjia-Sailak dagokion erabakia hartu eta enpresei ezagutaraziko die, hala badagokio arauzko bideak egin ondoren horretzazko elkarlan-itunea izenpetuz. 9. Atala.- Industria eta Enerjia-Sailak, Teknolojia-Artezkaritzaren bidez, I + D ekintzapideekiko zaingoa eta ikuskaketa egingo ditu, dirulaguntzak behar bezala eta modu eraginkorrez erabiltzen direla bermatzeko bide. Honako bide hauetzaz baliatuko da horretarako: a) Enpresek edo Enpresa-taldeek hiru hilabetez behin Teknolojia-Artezkaritzari bidaliko dizkioten "I + D banakoen" ekintzapideei buruzko argipideez. b) Teknolojia-Artezkaritzak izendatutakoek egingo duten zaingo eta ikuskatze-lanaz. Nolanahi ere, enpresak, eskatzea egoki eritzitako argipide guztiak emango ditu. 10. Atala.- Elkarte-ituneak ez betetzeak edo hartutako dirulaguntza beste zerbaitetarako erabiltzeak, abantailak kentzea eta hala egokituz gero hartutako dirulaguntza Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiari itzuli beharra ekarriko dute, bidezko gerta daitezen zigorren kaltetan gabe. Aipatutako zenbatekoak, legeen ondorioetarako, Herri-diruzat joko dira. Beti ere, ikerketa eta hazkunde-xedezko izan eta laguntza hartu duten industria-enpresa edo enpresa-taldeek, horre tzazko egitasmoa egiteratu eta laguntza ematearen zio izandako helburua bete dela agiri-bidez egiaztatu beharko dute. 11. Atala.- Laguntzak diruegitamu-urteka emango dira, Elkarlan-Itunea izenpetu dadin egunetik hasita. Horretarako behar daitezen diru-eskuarteak Autonomia-Elkartearen Diruogitamuetan sartuko dira, Industria eta Enerjia-Sailari dagozkion ataletan. 12. Atala.- Enpresetan edo enpresa-taldetan ikerketa eta teknologia-hazkunderako (I + D) ekintzapideak suztatzeari buruzko Industria eta Energia-Sailaren 1982.eko Apirilaren 6ko Agindua eta Agindua honen aurka egon daitezenen behe edo maila bereko erabakiak indargabetuta gelditzen dira. 13 Atala.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonetik sartuko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Urtarrilak 12. Industria eta Enerjia-Sailburua, JUAN CARLOS ISASTI BORICA."Radio Televisión Española"-rekin, Herri-Izaiki horren menpeko adierazpideetan dohango hauteskunde-irrataldien banaketa hitzartu izan eta ondorioz, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Azaroaren 25eko 28/1983 Legearen Hirugarren Azken Erabakian jarritakoa beteta gelditu denez gero, Irrati etá Telebistarako Batzordea sortzezko Urtarrilaren 23ko 31/1984 Dekretoaren 3:2 Atala idazkeraz aldatzea dagokio. Horren ondorioz, Lehendakaritza-Sailburuaren salóz, Herrizaingo-Sailari entzun ondoren eta Jaurlaritzak 1984.eko Otsailaren 13an izandako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.-Urtatrilaren 23ko 31/1984 Dekretoaren 3.2 atala honela idatzita geldituko da: "Aurreko zatian esandako batzordekideez gainera honako hauek izango dira hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabeko Batzordekide: a) EITB/RTV Herri-Izaikiaren Artezkariak izendatutako lau kide Teknikari. Horietatik hiru herri-jabetzapeko irratietako teknikari izango dira eta bat Euskal Telebistakoa. b) "Radio Televisión Española"-ko Artezkari Nagusiak izendatutako hiru kide teknikari. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Otsailak hamahiru. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CALVO MORENO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 5/1990 LEGEA, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa.
- Aldatzen du: Urtarrilaren 25ko 32/1984 DEKRETOA, lanbide-haztura gabeko gazteen eta familia-erantzukizuna duten emakumeen akurapena suztatzeko neurrika antolatuz. (Hutsen zuzenketa. )
- Ikus: LEGEA 28/1983, Abenduak 25ko. (Hutsen zuzenketa.)