- Azaroaren 27ko 372/1984 DEKRETOA, Euskadiko Monumentu-Ondarearen eta Arkeolojiaren Aholku-Batzordeei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAzaroaren 27ko 372/1984 DEKRETOA, Euskadiko Monumentu-Ondarearen eta Arkeolojiaren Aholku-Batzordeei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 2376
- Xedapen-zk.: 372
- Xedapen-data: 1984/11/27
- Argitaratze-data: 1984/12/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
77/81 Dekretoz (81-7-20ko EHAA) eta Uztailaren 30eko 96/81 Dekretoz (81-9-7ko EHAA) Euskadiko Monumentu-Ondarearen eta Euskadiko Arkeolojiaren Aholku-Batzordeak sortarazi ziren hurrenez-hurren, bai bataren eta bai bestearen ihardutze-modua ere 1958.eko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legeko arauetara joz, araupetzen direla. Ordutik hona izandako hazturak, bi Dekretoen zati batzuk aldatzea aholkugarri bilakatzen du, ihardutze-sail aholku emaile horiek, beren egitekoak bete ahal izateko, behar bezalako emankortasuna izan dezaten. Ondorioz eta Kultura-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1984.eko Azaroaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Kultura-Sailburuak, Aholku-Batzordekideen artetik, Lehendakaria izendatuko du. 2. Atala.- Bai Lehendakariaren kargua eta bai Aholkulariena ere, inori utzi ezinezkoak izango dira. 3. Atala.- 1. Batzordea balio osoz bildu dadineko kide-zenbatekoa, kideen erabateko gehiengoarena izango da. 2. Kide-zenbateko horretaraino helduko ez balitz, bigarren deialdiz bilduko da Batzordea, lehen deirako zehaztutako ordua baino ordubete geroago. Honetarako, kideetatik heren bat egotea nahiko izango da eta, dena-dela, hiru kide baino gutxiago ez. 3. Batzordetik kanpo gelditzeak gerta balitez, Dekreto honek ezartzen dituen ondorioetarako, ez dira kontutan hartuko. 4. Atala.- Eguneko gaizerrendan sartuta ez dauden gaiak ez dira ebazpengai izango, Batzordekideetatik erabateko gehiengoak presakotzat aldarrika ditzanean izan ezik. 5. Atala.- 1. Batzordearen bata bestearen ondorengo hiru batzarretara, edozein arrazoirengatik, ez joateak, batzordekide izatetik kanpo gelditzea erakarriko du. 2. Batzarkide izatetik kanpo gelditzea, Kondaira-Artezko Ondarearen Artezkariak aurkeztu situenetakoren bati balegokio, honek, hilabeteko epearen barruan, hutsunea bete dezan beste pertsona baten saloa egingo dio Kulturako Sailburuari. 3. Horretarako ahalbidea duen Herri-Erakunderen batek izendatutako kideren bati balegokio, Arduralaritza-Idazkaritzak, horren berri emango dio dagokion Erakundeari. 6. Atala.- Lehendakari eta Aholkulari-Karguek, bi urteko iraupena izango dute, hori amaitzean, birraukeratuak izan daitezkeela. 7. Atala.- Kultura-Sailburuari esku ematen zaio, Batzordeen iharduera hobetzeko agindu egokiak eman ditzan, Dekreto honek eta 77/81 eta 96/81 Dekretoek ezartzen dutenaren aurkakoak izan ez daitezenaren baldintzapean. 8. Atala.- 77/81 eta 96/81 Dekretoak indargabetuta gelditzen dira, Dekreto honen kontrakoak izan daitezenaren heinean. Gasteiz, 1984.eko Azaroak 27. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOET'XEA URRIZA. Kultura-Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: Apirilaren 15eko 92/1986 DEKRETOA, «Junta Arqueológica de Euskadi/Euskadiko Arkeologiaren Aholku-Batzordeau berriz antolatuz.
- Partzialki indargabetzen du: Euskadiko Arkeologiaren Aholku-Batzordea sortarazteko Uztailarean 7ko 96/81 DEKRETOA.
- Partzialki indargabetutakoa: Apirilaren 15eko 91/1986 DEKRETUA, «Patrimonio Monumental de Euskadi / Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea»-ten Aholku-Junta birregituratzen duena.