Euskadi.eus
  • Apirilaren 15eko 82/1986 DEKRETOA, Euskal Herriko Ikastegi Publikoetako Gobernu Organoetako kideak eta horien egitekoak araupetuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 15eko 82/1986 DEKRETOA, Euskal Herriko Ikastegi Publikoetako Gobernu Organoetako kideak eta horien egitekoak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 854
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 1986/04/15
  • Argitaratze-data: 1986/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1986.eko Martxoaren 29ko 62. alean argitaratutako Agindu horren idazkeran huts bat egin zenez ohartuta, bidezko den zuzenketa egiten da ondoren: - 1850. orrialdean, Gipuzkoako «Osakidetza»ko Osasunketarako Artezkaritzako Teknika-Idazkaria, Legetan Lizentziadun-lantokirako eskatzen den euskara jakin behar delako baldintza kendu egiten da, E.H.A.A.-n lantoki horretarako argitaratutako azalpenean huts egitez baldintza hori eskatzen bait zen.Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez eta Jaurtze Kontseiluak 1986.eko Apirilaren 15ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: HASERA IDAZPURUA 1. Artikulua.- Euskal Herriko Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Batxilerreko, Lanbide Hezuntzako, Adin Nagusikoen Etengabeko hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta integratutako Zentruetako ikastegi publikoetako gobernu organoetako kideak eta horien egitekoak araupetzen ditu Dekreto honek.I ATALBURUA Gobernu organoen zehaztapenaz 2. Artikulua.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko ikastegi publikoek, honako gobernu organo kolejiatu hauek izango dituzte: a) Eskola Kontseilua. b) Irakasle Klaustroa. c) Gurasoen Asanblea. 3. Artikulua.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko aipatutako ikastegi publikoek, pertsona bakarreko gobernu organo hauek izango dituzte: a) Zuzendaria. b) Ikasketa Buruzagia. c) Idazkaria. 4. Artikulua.- Zirkunstantzia bereziak eman eta hala behar izan dezateneko ikastegiak, organo horietakoren bat edo batzuk izatetik iare gel daitezke, Dekreto honetako bigarren eta hirugarren idazpuruek dioetenaren arabera. 5. Artikulua.- Ikastegien eraketa errejimenerako eta Hezkuntza Administrazioak onartutako araudiek, beste gobernu organo batzuk egotea onar dezakete, Dekreto honek ezartzen dituen eginte emanketa printzipioen aurkakoak izan ez daitezenaren baldintzapean.II ATALBURUA Gobernu organoen arteko aginte egitekoen banaketa 6. Artikulua.- Ikastegi publikoetako gmbernu organoen arteko aginte egitekoen banaketa, ikastegiaren ihardunak honako hiru ekintza plan hauen banaketa kontutan hartuz egingo da: a) Irakaskuntza ihardunetarako plana. b) Eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako plana. c) Ekonomia-administrazioaren gestio plana. 7. Artikulua.- Irakaskuntza lanarekin artez lotura duten ekintza guztiak hartzen ditu irakaskuntza ihardunetarako planak, hau da, Irakaskuntza programak betetzea, ikasleen ebaluaketa,reku Peraketa, orientaketa, tutoretza eta esperimentaketa. 8. Artikulua.- Ikaslegoaren hezkuntza kontutan hartuz, ikastegiku irakaskuntza lanak berak hartzen ez dituen gizarte, kultura eta kirol rnailako ekintzak hartzen ditu eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako planak. 9. Artikulua.- Ikastegiaren ekintzak burutu ahal izateko ikastegiaren aurtekontua eta baliabide rnaterialak zaintzea, erostea eta eskaintzea dagozkio ekonomia-administrazioaren gestio planari. 10. Artikulua.- Plan hauetako bakoitza lantzea, onartzea, burutzea, horien zuzendaritza eramatea eta gainbegiratzea, ikastegiko gobernu organoen artean banatuko dira, Dekreto honek agintzen duenaren arabera. 11. Artikulua.- Ikastegiko progratnaketa orokorrari, eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako planari eta ekonornia-administrazioaren gestio planari eskola kontseiluak eman diezaion onarpenaz, egingo da plan hauen koordinaketa. Onarpen honen bidez, ikasturtean zehar garatuko diren helburuak jasoko dituen ikastegiaren urteko plana zehaztuta geldituko da. LEHENENGU IDAZPURUA GUBERNU ORGANU KOLEJIATUEZ I ATALBURUA Eskola Kontseiluaz 12. Artikulua.- Eskola komunitateko kideek horren gobernuan izan behar duten partaidetza-organoa da eskola kontseilua. Lehenengo sekzioa: Kideak 13. Artikulua.- Honako kide hauek osatuko dute eskola kontseilua: a) Zuzendariak. b) Ikasketa buruzagiak. c) Klaustroko bederatzi irakaslek. d) Ikasleen hamar guraso edo tutorek. e) Hiru ikaslek. f) Administrazio eta zerbitzuetarako langilegoaren ordezkari batek. g) Ikastegia kokatuta dagoeneko Udaleko ordezkari batek. h) Ikastegiko idazkariak, idazkaritza lana egingo duela, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 14. Arlikulua.- 1. Klaustroko kideen zenbatekoa dela eta, aurreko artikuluko d) apartaduan aipatzen diren bederatzi irakasleak izendatzea ezinezkoa deneko ikastegietan, klaustroa osatzen duten irakasle guztiak izango dira kontseiluko kide eta ikaslegoaren ordezkariak bat gutxiago izango dira. 2.- Kenketa hau, eskola kontseiluko herena irakasleek lortzeko nahikoa izango ez balitz, zuzendaria, ikasketa buruzagia eta idazkaria kanpo uzten direla, gurasóen ordezkariak gutxituko dira, heina lortu arte. Bigarren sekzioa: Egitekoez 15. Arlikulua.- 11. artikuluan aipatzen diren plan eta programa bakoitzari onarpena ematea eta gainbegiraketa egitea dagokio eskola kontseiluari. Ondorio hauetarako, honako egiteko hauek ematen zaizkio: a) Zuzendaritza taldeak, urterako, landu dezan ikastegirako programaketa orokorra onartzea. b) Aurrekontuarekin batera ikastegiaren ekonomia gestio plana eta bai urteko balantzea eta inbentarioa onartzea. c) Ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardun plana onartzea. d) Ikastegiaren guztizko ihardunak gainbegiratzea, plan eta programa hauetako bakoitza burutzerakoan. e) Gainontzeko gobernu organo kolejiatu, batzorde eta pertsona bakarreko organoengandik, beren egitekoak betetzeari buruzko informazio zehatza jasotzea. f) Eskoka instalazio eta horniduren berriketa bultzatzea eta horien zainketa zaintzea. g) Kontseiluaren batzorde iraunkorraren proposamenez, Hezkuntza Administrazioak ikasturterako ezarritako eskola egunen banaketa, onartzea. h) Eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunen gestio, ekonomia gestio eta programaketa orokorrari buruz, hurrenez-hurren, batzorde iraunkorrak, ekonomia batzordeak eta zuzendaritza taldeak landutako urteko memoriak onartzea. 16. Arlikulua.- Halaber, eskola kontseiluari dagokio, bere autonomiaz baliatuz, ikastegiko erabaki nagusienak hartzea, horretarako hanako aginte hauek dituela: a) Zuzendaria aukeratzea eta honek proposatutako zuzendaritza taldea izendatzea. b) Zuzendariaren izendapena indargabetu dadila proposatzea, bere kideetatik bi hereneko gehiengoz onartutako erabakia jaso ondoren. c) Ikasleen onarpenari buruzko ebazpena ematea, indarrean dauden legeek eta erabakiek ezartzen dutenari hertsiki a.txikiz. d) Ikasleen disziplina arloarekiko arazoak ebaztea eta zigorrak ezartzea, horien eskubide eta eginbeharrak araupetzen dituzten arauen arabera. e) Barne errejimenerako araudia onartzea. f) Beste ikastegi batzurekiko kultura eta hezkuntza xedezko lankidetza harremanak ezartzea. g) Ikastegiaren ihardunaren ebaluaketari buruzko informazioa, Hezkuntza Ikuskaritzatik jasotzea. 17..4rtikulua.- Legez izendatzen zaizkion gainontzeko egitekoak ere, badagozkio eskola kontseiluari. Hirugarren sekzioa: Eskola kontseiluaren batzorde iraunkorraz 18. Artikulua.- Eskola kontseiluaren barruan batzorde iraunkor bat egongo da, kontseiluaren gaiei eguneaneguneango tramitapena eginarazteko eta ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako plana lantzeko eta zaintzeko. 19. Artikulua.- Batzorde iraunkorra, honako kide hauek osatuko dute: a) Zuzendariak. b) Ikasketa buruzagiak. c) Eskola kontseilurako irakaslegoaren ordezkarien artetik aukeratutako irakasle batek. d) Eskola kontseilurako gurasoen ordezkarien artetik aukeratutako ikasleen bi gurasok. e) Eskola kontseilurako ikasleen ordezkarien artetik aukeratutako ikasle batek. f) Ikastegia kokatuta dagoeneko Udaleko eta eskola kontseiluko den ordezkari batek. h) Ikastegiko idazkariak, batzordeko idazkaritza egingo duela, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 20. Artikulua.- Batzorde iraunkorraren batzarretara, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe, ikastegiko administrazio eta zerbitzuetarako langilegoaren bi ordezkarik joan beharko dute artez horiei daragien gaiak aztertu daitezenean. 21. Artikulua.- Kontseiluko batzorde iraunkorrari, ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardun plana eta horiek burutzen diren ala ez artez zaintzea dagokio. Ondorio hauetarako, honako egiteko hauek ditu: a) Ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunen plana lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. b) Ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardun plana betetzen den ala ez zaintzea, eskola kontseiluari horren berri emango diola. c) Jantokiak eta eskola garraioak ongi funtziona dezaten zaintzea. d) Ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunen urteko memoria lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. 22. Artikulua.- Batzorde iraunkorrari, eskola kontseiluaren gaien egunean-eguneango tramitapenerako orgonoa denez, honako egiteko hauek dagozkio: a) Eskola kontseiluaren batzarretako gaizerrenda gertatzea. b) Eskola kontseiluak, ikasleen onarpenari edo zigor inposaketari buruzko erabakiak hartu behar dituenean, behar den informazioa ematea organo horri. c) Ikastegiaren barne errejimenerako araudia lantzea, klaustroak eta gurasoen elkarteak emandako proposamenak aztertu ondoren, eskola kontseiluak onar dezan. d) Eskola kontseiluari aurkeztutako memoriak onartu ondoren, ikastegiaren urteko memoria orokorra eratzea. 23. Artikulua.- Era berean, legeek izenda diezazkioten egitekoak ere badagozkio. Laugarren sekzioa: Ekonomia batzordeaz 24. Artikulua.- Eskola kontseiluaren barruan ekonomia batzorde bat egongo da, ekonomia arloan izenda diezazkioten gai guztien informapena eskola kontseiluari emango diola. 25. Artikulua- 1. Honako hauek osatuko dute ekonomia batzordea: a) Zuzendariak b) Eskola kontseiluko kide den irakasle batek c) Eskola kontseiluko kide den guraso batek d) Ikastegiko idazkariak, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 2. Gorporazim Lokalek beroien sostenguan parte hartu dezateneko ikastegietan, eskola kontseiluko kide den Udaleko zinegutzi edo horren ordezkari batek parte hartuko du aipaturako batzordean. 3. lkastegiaren ekonomia gestioaren bolumenak hala eska dezaneatt, eskola kontseiluak, zuzendariaren edo ekonomia batzordeku bi kideen proposamenez, ekonomia batzorderako bi edo, hala biar izan dadinean, hiru lankide izendatu ahal izango ditu, bay irakaslegoaren izenean, beste bat ikasleen gurasoen izenean, biek eskoIa kontseiluko kide izan beharko dutela eta hirugarrena, bidezko bada, ikastegia han kokatuta dagoeneko (ldalaren izenean. 26. Artikulua.- Ikastegiaren ekonomia-administrazio gestio plana lantzea eta horren artezko zaintza eramatea dagokio ekonomia batzordeari eta, horietarako, honako egiteko hauek izendatzen zaizkio: a) Ikastegiaren urteko ekonomia-gestio planaren projektua eratzea aurrekontuarekin batera, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. b) Ikastegiaren urteko balantzea lantzea, eskola kontseiluak onarpena eman diezaion. c) Idazkariaren egunean-eguneango gestio ekonomikoa kontrolatzea, hark eman behar dion aldian-aldiko informazio bidez. d) Instalazio eta eskola hornidura, horien kontserbazio eta berrikuntza arloetan ikastegiak dituen beharrez eskola kontseilua informatzea eta bai inbentarioaren gaurkoketa kontrolatzea ere. e) Eskola kontseiluak instalazioen eta eskola horniduren kontserbaziorako eta berriKuntzarako hartutako neurriak, betetzen diren ala ez kontrolatzea. f) Ikastegiaren ekonomia-gestio plana aurrekontuarekin batera bete denari edo ez denari eta ikastegian ekipamendu eta instalazio mailan egin diren hobekuntzei eta bertan dauden beharrei buruzko urteko memoria lantzea, eskola kontseiluak onar dezan. g) Legeek izenda diezazkioten gainontzeko egitekoak.II ATALBURUA Klaustroaz 27. Artikulua.- Irakasleek ikastegian parte hartzeko organo propio bat da klaustroa. Ikastegian zerbitzuak egiten dituzten irakasle guztiek osatzen dute eta ikastegiko zuzendaria izango da buru. 28. Artikulua - Ikastegiko irakaskuntza ihardunetarako plana eratzea eta hori koordinazioz burutu dadineko ardura nagusia dagozkio klaustroari. Ondorio horietarako, honako egiteko hauek izango ditu: a) Ikastegiaren irakaskuntza ihardunetarako plana lantzea. b) Hezkuntza Administrazioak landutako irakaskun tza programen edukinak, ikastegiaren zirkunstantziei eta bere inguruari egokitzea. c) Ikasleen ebaluaketa eta rekuperaketa lanetarako erizpideak finkatzea eta koordinatzea. d) Orientazio eta tutoretza egitekoak koordinatzea. e) Esperimentazio eta pedagogia ikerketa arloari buruzko iniziatibak bultzatzea. f) Ikastegiaren irakaskuntza lanaren gauzaketa aldian-aldian aztertzea, egitasmoen gai izen diren helburu eta orientabideekiko hark duen lotura egiaztatzeko. g) Ikastegiaren irakaskuntza plana burutzeari buruzko memoria gertatzea. 29. Artikulua.- Ikastegiaren gestioan, irakasleen partaidetzarako organo propioa denez, honako egiteko hauek dagozkio klaustroari: a) Eskola kontseilurako bere ordezkariak aukeratzea. b) Barne errekimenerako araudia eta eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako plana lantzeko edo aldatzeko egokitzat jotako proposamenak batzorde iraunkorrari egitea. c) Ordezkariak dituzteneko eta organo kolejiatuek agintea duteneko arloei buruz, irakasleek dituzten nahiak azaltzea. Ill ATALBURUA Gurasoen Asambleaz 30. Arlikulua.- Gurasoek ikastegian parte hartzeko organo propioa da gurasoen asamblea. Ikasleen guraso eta ikastegiko tutore guztiak izango dira partaide eta zuzendaria buru izango dela, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 31. Artikulua.- Gurasoen asanblearen egitekoak, honako hauek dira: a) Ikasleen gurasoen ordezkariak izendatzea eskola kontseilurako, hautaketa hori araupetzen duten erabakien arabera. b) Zenbait iniziatiba bidez gurasoak bultzatzea, ikastegiko gorabeheretan parte aktiboa izan dezaten. c) Ikastegiko hainbat organo kolejiatuetako gurasoen ordezkariei, gauzatutako gestioaren berri eman dezatela eskatzea. d) Ordezkariak dituzteneko eta organo kolejiatuek agintea duteneko arloei buruz, gurasoek dituzten nahiak azaltzea. e) Kontseiluko batzorde iraunkorrari egokitzat jotako proposamenak egitea, barne errejimenerako araudia lantzeko edo aldatzeko. f) Egokitzat jotako proposamenak kontseiluko batzorde iraunkorrari egitea, ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ihardunetarako plana eratu ahal izateko. g) Komunikazioarako beharrezko diren bideak ezartzea, ikastegiko egunean-eguneango ihardunei buruzko ardura, arazo eta iniziatibak gurasoek azal ditzatzen, guraso edo tutore bakoitzari, guraso edo tutore direnez, dagozkion eskubide propioen kaltetan gabe. BIGARREN IDAZPURUA KOLEJIATUTAKO ORGANOEN OSAKERA IK ASTEGIEN KARAKTERISTIKA BEREZIEI EGOKITZEARI BURUZ I ATALBURUA 8 ikasletalde baino gutxiagoko Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko, Batxilerreko eta Lanbide Hezkuntzako ikastegiei buruz 32. Artikulua.- Bat edo bi ikasletaldeko ikastegietan honako kide hauez osatuko da eskola kontseilua: a) Klaustro osatzen duten irakasleak. b) Eskola kontseiluko irakasle hainbat guraso. c) Ikasle bat. d) Ikastegia kokatzen deneko Udalaren ordezkari bat. 33. Artikulun: Hirutik zazpi arteko ikasletaldeko ikastegietan honako kide hauez osatuko da eskola kontseilua: a) Ikastegiko ikasletalde kopurua hainbesteko ikasle kopurua. b) Eskola kontseiluko irakasle hainbat guraso. c) Bi ikasle. d) Ikastegia kokatzen deneko Udalaren ordezkari bat. Ikastegi horietan zuzendari bat badagoenean, kontseiluko kide gisa hartuko du parte eta horrek ez du ekarriko gurasoen ordezkoen gehitzea. 34. Artikulua.- Ikastegi horiek ez dute kontseiluaren batzorde iraunkorrik eduki beharrik izango eta horren egitekoak eskolako kontseiluaren plenoari uzten zaizkio eta kontseilu horrek, ikastegiko barne arautegiak agintzen duen erara beteko dituzte. 35. Arlikulua.- Bat edo bi ikasletaldeko ikastegietan ere era berean jardungo da batzorde ekonomikoarekin . II ATALBURUA Eskolaurreko eta Hezkuntza Bereziko Ikastegiei buruz 36. Artikulua.- Ikastegi horietako gobernuko organu kolejiatuetan ez da irakaslegoaren ordezkaririk izango. 37 Artikulua.- Hezkuntza Bereziko ikastegietan, irakaslegoz gain ikasleekiko ardura pertsonalizatua betetzen duten ikastegiari atxikitako langilegoak ere parte hartuko du klaustroan, bainan zaintzaileak eta horiei kidekatutako pertsonalak ez du maila hori izango eta horiek pertsonaleko edo administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren izaeraz izango dute ordezkotza kontseiluan. Eskola kontseilurako irakaslegoaren ordezkariak aukeratzekoan, aurreko apartaduan esandako teknikari laguntzaileak, klaustro kidea bera, hautesle eta hautagarri modura hartuko du parte. 38. Artikulua.- Ikastegi horietako organo kolejiatuen osakera, ikasletaldeen kopuruaren arabera, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastegietaraku aurrikusitakoa bera izango da.III ATALBURUA Adin Nagusikoen Etengabeko Hezkuntzako ikastegiei buruz 39. Artikulua.- Ikastegi horietan ikasleen guraso edo tutoreek ez dute ordezkaririk izango gobernuko organu kolejiatuetan. 40. Artikulua.-Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikastegietan gurasoen ordezkarientzat aurrikusitako kopuru bera izango dute ikasleek, kolejiatutako organoetan. Horietatik, adin txikikoen kopuruak ez du guztiaren heren bat baino gehiago izangn. Ikasle horiek eskola kuntseiluaren deliberazio eta erabakietan parte hartuko dute, zuzendaria aukeratzeari, zuzeudaritza taldea izendatzeari eta zuzendariaren izendahena iruiargabetzeko proposamenari buruzkoak ere barne direla. 41. Artikulua.-Alde horretako Adin Nagusikoen Hezkuntzari ekonorniazko, moralezko edo kulturazko lagun tza nabartnena emateragatik nabarigarriak diren pertsonak kontseilu horretako kide izendatuak izan daitezke kontseilu horren beraren akordioz bainan bere kopuruaren zenbatekoak Oinarrizko Hezkuntza Urokorreko ikastegitoako ikaslegoaren ordezkaritzarentzat aurrikusitakoarena gainditu gabe. Pertsona horiek ez dute ordea zuzendariaren izendapen eta indargabetzean parterik hartuko ez eta zuzendaritza taldea izendatzean ere. 41. ArtikuIua.- Ikastegi horietan ez da gurasoen asanbladarik izango. IV AT'ALBURUA Adin nagusikoen ikasletaldeak dituzten ikastegiei buruz 41. Artikulua.- Ikastegi batetan adin nagusiko ikasleen ikasletaldeak egon badaudenean, ikastegiko organo koIejiatuetan, beren taldeen kopuruari dagokion heineko gurasoen ordezkarien kopurua talde horietako ikasleen ordezkariz ordeztuko da. 44. Artikulua.- Aurreko artikuluan aurrikusitako ondorioetarako, taldeko ikasleen guztirakoaren bi heren irakasle moeta horrelukoz osatzen diren taldeak joko dira adin nagusikoen ikasle taldetzat.V ATALBURUA Integratutako ikastegiei buruz 45. Artikulua.- Integratutako ikastegiek eskola kontseilu bakar bat izango dute eta bere osakera, bigarren gehigarrizko erabakian dagoen aurrikuspenaren kaltetan izan gabe, ikastegiko ikasletalde kopuruari dagokiona izango da. 46. Artikulua.- Maila bakoitzeko ikasketa buruzagiak eskola kontseiluko eta batzorde iraunkorreko kide izango dira eta organo horietan eta organo horietan gurasoek izango dituzten ordezkariek, ikasketa buruzagiak bertan sartzeagatik izango duten gehitze bera izango dutela. 47. Artikulua.- Halaber, klaustro bat bakarra eta guraso asanblea bakar bat egongo da. VI ATALBURUA Emandako irakasketak gaueko orduetan edo bi txandetan edo ikastegiko estensioz edo sekzioz ematen dituzten ikastegiei buruz 48. Artikulua.- Ikastegi horietan eskola kontseilu bat bakarra egongo da, klaustro bakarra eta gurasoen asanblea bakarra, eskola kontseiluaren osakera ikastegiko ikastalde kopuruaren zenbatekoari dagokiona izango dela. 49. Artikulua.- Ikastegi horietan egon daitezen ikasketa buruzagiak eskola kontseiluko eta batzorde iraunkorreko kide izango dira eta gurasoek organo horietan izango duten ordezkarien zenbatekoa 46. artikuluan jarritako erara gehituko dela. HIRUGARREN IDAZPURUA GOBERNUKO PERTSUNA BAKARREKO ORGANUEI BURUZI ATALBURUA Zuzendariari buruz 50. Artikulua.- Ikastegiaren ordezkapen ofiziala duen organoa da zuzendaria, ikaste:giaren egitasmoa betetzeko eta horren jarduna eta ekinezei dagozkien arauak eta hgezko aginduak betearazteko bere ekintzak zuzendu eta koordinatu egiten ditu. Zuzendaria da, bere egitekoak betetzean, ikastegiaren gestio on eta ihardunaren arduraduna eta ondorio horietarako, bere ahalmenaren barruan, beharrezko izan daitezen erabakiak hartuko ditu. 51. Arlikulua.- Zuzendariari dagokio ikastegiaren jardutze egitasmo bakoitzaren zuzendaritza era koordinaketa. Ondorio horietarako, hemen jarraiango egiteko horiek izendatu zaizkio: a) Ikastegiaren ekintza guztiak zuzendu eta bertako jardute egitasmoak gauzatu. b) Urokor modura ikastegiaren ekintza guztiak koordinatu eta bertako jardute egitasmoak gauzatu. c) Ikastegiko instalazioen erabilpena zehaztu. d) Bere ahalmenaren alorrean, kolejiatutako organoen akordioak gauzatu. e) Ikastegiaren aurrekontuaren arabera, gastuetarako baimena ernan eta ordainketak agindu. 52. Artikulua.- Ikastegiaren ordezkaritza duen organo bat denez eta ikastegiaren ekintzen garapen egokiaren arduradun, berari dagokio: a) Ikastegiaren ordezkaritza ofizialki eramatea. b) Indarrean dauden legeak eta beste aginduak betetzea eta betearaztea eta barne arautegia ere bai. c) Ikastegiari atxikirik dagoen pertsonal guztiaren buruzagitza eramatea. d) Ikastegiko ekintza akademikoen eta korejiatutako organo guztien bileren deiak egitea eta beroietan buru izatea eta bere kalitatezko botoz, gurasoen asanbladen buru egiten duenean salbu, berdinketak ebaztea. e) Ikastegiko ziurtagiri eta dokumentu ofizialak bisatu. f) Zuzendaritza karguen izendapenak proposatu. g) Berak zuzenean eman edo ken ditzakeen ikastegiko pertsonalaren baimen eskeak, indarrean dauden legeen arauera, ezagutu eta ebaztea. h) Eskola kontseiluaren ahalmenaren kaltetan izan gabe, ikasleei, beroien eskubide eta betebeharrak arautzen dituzten arauen esanera, zigorrak eman edo kendu. i) Ikastegiko instalazioen berehalako konponketa-beharren berri hezkuntzako Administrazioari ematea, ekintza horren berri batzorde ekonomikoari emanez. j) Ikastegian akademiko ordenari eta bere ihardun normalari eusteko beharrezko neurriak hartzea. 5). Artikulua.- Arauz berari izendatzen zaizkion egitekoak ere badagokim Zuzendariari. 54. Artikulua.- Beren ikasletaldeen kopuru txikiagatik eta ikastegi publikoari adskribatutako langilegoaren arauera zuzendaririk ez duten ikastegietan, eskola kontseiluak izendatzen duen irakasleak beteko ditu zuzendariaren egitekoak. 55. Artikulua.- Erabaki jakin bat hartzekoan, zein den organo egokiari buruz eztabaidarik egon dadinean, zuzendariari dagokio ebaztea. 56. Artikulua.- Hala ere, erabaki eztabaidatua hartu ondoren eta bere eginkortasunaren kaltetan izan gabe, zuzendariak arazo hori kontseiluko batzorde iraunkorraren eskutan jarriko du. 57. Artikulua.- Batzorde horrek arazoa aho batez erabakiko ez balu, eskola kontseiluaren eskutan jarriko luke eta berak behin-betiko ebazpena emango dio. 58. Arlikulua.- Batzorde iraunkorraren erabakiak edo kontseiluarenak berak erabakiko du eztabaidatutako gai hori zein organuri dagokion ebaztea geroan, dekreto honetan dauden egitekoen izendatze printzipioen aurka ez doan neurrian. 59. Artikulua.- Ikastegiko pertsona bakarreko organuak elkarrekin koordinatu eta komunikatzea errazteko, halaber, zuzendariari, bere alorreko gaietan lagundu eta aholkuak emateko, ikastegietan zuzendaritza talde bat egongo da. 60. Artikulua.- Zuzendaritza taldea, ikastegiko gobernuko pertsona bakarreko organuez osatuko da, zuzendaria buru dela bilduta.II ATALBURUA Ikasketa-buruzagiari buruz 61. Artikulua.- Ikastegiko irakaskintza ekintzen egitasmoa gauzatzea eta artezki begiratzea enkargatutako organu gisa, ikasketa buruzagiari honako egiteko hauek dagozkio: a) Ikastegiko irakaskuntza ekintzen egitasmoa gauzatu dadin zaintzea. b) Irakasle eta ikasleen izaera akademikoa duten ekintzak koordinatu. c) Pertsona bakarreko organoen izaera akademikoa duten ekintzak koordinatu eta beren bileretan buru egin. d) Norabide eskolarreko eta laboraleko ekintzak koordinatzea, halaber, sostengurako zerbitzuen ekintzak ere, ikastegian dihardutenean. e) Ikasleen ebaluapen eta rekuperaketen irizpideak betetzea zaindu. f) Ordutegi akadernikoak egin eta beroiek betetzea zaindu. g) Irakasle bakoitzari ikastegiko ikasletalde bat edo batzu izendatzea, hezkuntzako Administrazioak onartutako erizpideen arauera. h) Ikastegiak sostengu eta baliapide-ikastegiekin dituen harremanak eramatea. i) Ekintza akademikoak antolatzea. 62. Arlikulua.- Halaber, ikastegien erregimen organikoaren arautegiek besterik agindu ez dezaten artean, ikasketa-buruzagiari dagokio, kontseiluko batzorde iraunkorrak gainbegiratuz, ikastegiko eskolaz kanpoko eta osagarrizko ekintzen plana gauzatzearen koordinaketa eta batzorde horrek ainduko du betea izan dadin. 63. Artikulua.--54.eko artikuluan aipatutako zirkunstantziengatik ikasketa-huruzagirik ez daukaten ikastegietan, horren egitekoak zuzendariak hartuko ditu bere gain.III ATALBURUA Idazkariari buruz 64. Artikulua.- Ikastegiko plan adrninistr:ttiboaren eta ekonomikoaren egunean-eguneango gestioaz enkargatutako organoa da idazkaria, zuzendari emandako ahalmenen kaltetan izan gabe eta batzorde ekonornikoaren gainbe·giradapean. 65. Artikulua.-Honako hauek dagozkio Idazkariari: a) Ikastegiko egunean-eguneango ekonomia gestio operazioak gauzatzea zuzendariak dituen aginteen kaltetan gabe eta ekonomia batzordeari horien berri emango diola. b) Ikastegiko egunean-eguneango administrazio gestio operazioak burutzea, zuzendariaren gainbegirapean. c) Ikastegiko inbentarioa gestionatzea eta gaurkotzea. d) Ikastegiko didaktika rnaterialeen erabilpena ebaztea, ikasketa buruzagiaren jokabide-aginduei jarraituz eskabide berdinak emango balira. e) Ikastegiko liburu, artxibo eta didaktika materialak zaintzea. Zuzendariaren delegazioz era bere agintepean, ikastegiko administrazio eta zerbitzurako lagilegoaren burutza egitea. g) Ikastegiko organo kolejiatuetako idatkaritza egitea. h) Organu kolejiatuen batzarretako aktak zaintzea Pta eskola komunitateko kideei horien berri ematea. i) Ikastegiaren gain eragina duten hezkuntza arauak biltzea eta horiek ezagutzera ematea, eskola komunitateko kide guztiek ezagutu ditzaten. j) Legeek eman diezazkioten gainontzeko aginteak. 66.Artikulua.- 54. artikuluan aurrikusten diren zirkunstantziak direla eta, idazkaririk egon ez dadin iskategietan, ikastegiko zuzendariak hartuko ditu haren egitekoak. GEHIGARRIZKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Araudi honek hartzen ez dituen eta unibertsitate mailakoak ez diren gainontzeko ikasregi publikoak, beren erabaki bereziez baliatuko dira. Bigarrena.- Irakaskuntza Integraruetarako Eibarko Ikastegiko araudi organikoari dagozkionetan, ikastegi honetako zehaztasunei egokituko zaie araudi honetan ezartzen dena. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari esku ematen zaio, ikastegietako gobernu organoen aukeraketa, horien funtzionamendua eta erabakiak hartzeko prozedimendua araupetu ditzaten erabakiak emateko eta bai Dekreto honen aplikapen egokia egiteko beharrezko diren gainontzeko arauak ezartzeko ere. Bigarrena.- Bestalde, ikastegi publikoen egituraketa osoa, Hezkuntza Administrazioak onartu beharko dituen eta mailaz-maila erauko diren araudi organikoen bidez zehaztuko da eta, .5. artikuluak dioenaren Kaltetan gabe ikastegiku irakaskuntza mailako organoak erregulatuko dituztela araudi horiek. Hirugarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren hiharamunetik hasita, jarriko da indarroan. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.