- Urtarrilaren 28ko 96/ 1986 DEKRETOA, Erresumak, Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege-Dekretoz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Eraikuntzaren Ontasun-Maila Zaintzeko Zerbitzuen alorrean emandako eskuraketak gehitzea dela eta, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 28ko 96/ 1986 DEKRETOA, Erresumak, Azaroaren 27ko 3006/1981 Errege-Dekretoz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Eraikuntzaren Ontasun-Maila Zaintzeko Zerbitzuen alorrean emandako eskuraketak gehitzea dela eta, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea ontzat emanez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 85
- Hurrenkera-zk.: 979
- Xedapen-zk.: 96
- Xedapen-data: 1986/01/28
- Argitaratze-data: 1986/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Irailaren 26ko 2339/1980 Errege-Dekretoz onartutako Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen erabakiaren bigarren atalean agindutakoaren ondorioz, eta bertan eskatzen diren sendeste-bideak egiteko, eta Abenduaren 18ko 2628/1985 Errege-Dekretoak, Erresumak, Azaroaren 27ko 3006/ 1981 Errege-Dekretoz, Euskal Herriko Autonornia-Elkarteari Eraikuntzaren Ontasun-Maila Zaintzeko Zerbitzuen alorrean emandako eskuraketak gehitzea dela eta, Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batiordeak 1985.eko Azaroaren 28an hartutako erabakia deneantxe dakarrela uste denez, Lehendakaritza eta Zuzentzarako eta Lurralde-Antolaketa eta Garraioetarako Sailburuen saloz, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKI'TZEN DUT: Lehenengo Atala: Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak hartutako Erabakia, Abenduaren 18ko 2628/ 1985 Errege-Dekretoak eta honen Eraskinak diotenenantxe onartzen da, eta argitara bitez horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarren Atala.- Erresumako Legeek diotenez, Ministeritza-Batzordeari dagozkion agintepideak, Eusko Jaurlaritzak egiteratuko ditu; gainontzekoak, Erakunde-moeta honetarako iraskunde eta erakunde-alorreko agizko alderdiei buruzko aginteepideak, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailak egiteratuko ditu eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, dagozkien Lanbideen berarizko alderdiei buruzkoak. Gasteizen, 1986.eko Urtarrilak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.