- Ekainaren 24eko 163/1986 DEKRETUA, biztanle gutxiko eta agintzaritza-babespeko etxebizitzaren eraikintza suztatuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEkainaren 24eko 163/1986 DEKRETUA, biztanle gutxiko eta agintzaritza-babespeko etxebizitzaren eraikintza suztatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 1720
- Xedapen-zk.: 163
- Xedapen-data: 1986/06/24
- Argitaratze-data: 1986/07/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Beti elkarte-multzoak eginez eraikiak izan ohi dira Euskadiko agintaritza-babespeko etxebizitzak, eta hori bi arrazoi huekgatik: bata, biztanle gutxiko etxebizitza- moetak eraikitzeko lursail-urritasunagatik eta, bigarrena. hirigintza-lanen gosteen eraginagatik. Bi arrazoi horiek, etxebizitza horien prezioetango eragin mugatuagatik. zail bilakatzen edota eragotzi egiten zuten biztanle gutxiko etxebizitzen eraikintza suztatzea. eta etxebizitza horiek, gehienetan, nor bere suztapenez eraikitzen ziren. Bestalde, Eusko Jaurlaritza bere lurralde-ekintzaren egitekoetan, gero era indar handiagoz ari da gaurregun etxebizitza-moeta hauek hiriKintza-egitamuetan sartzen. biztanle gutxiko lursailak erosteko eta gertatzeko eraentza-bideak eginez eta Udalak horretarako bultzatuz, beti ere eta berariz lursail horiek agintaritzara-babespeko etxebizitzak eraikitzeko izan daitezenaren baldintzapean. Adierazitako egoera horiek nolabait eIkar-egokitzeko eta antolakidetzeko bidezko gertatzen da eraikintzarako suztapen-moeta, hauek Agintaritza-Babespeko Etxebizitzei egukitzea. horigintza-lanei dagozkien gozteen etxebizitza-prezioetango eragin nabariagoa onartuz eta gehienezko salneurri-prezioari bide emanez, izan eta eraikintza-moeta horri darion eraikintza-gastuak handiagoak bait dira. Halaber babesteko gai dena zehazteko, beharrezko gertatzen da agintaritza-babespeko etxebizitza horien berarizkotasunak eta berezitasunak zehaztea, bai hirigintza -alderdiaren aldetik, bait eraikuntza-moetaren alderdiaren aldetik. Hori dela eta, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1982.eko Ekainaren 24ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Biztanle gutxiko eta Agintaritza-Babespeko Etxebizitzak. 1.-Dekretu honek, biztanle gutxiko eta Agintaritzaren Babespeko Etxebizitzaren eraikintza suztatu ahal izateko arauak jartzea du xede. 2.- Aurreko idazatian jarritako ondorioetarako honako baldintza hauek bete ditzatenak joko dira biztanle gutxiko eta agintaritza-babespeko etxebititzatzat: a) Hirigintza-egitamuak mugatzen eta etxebizitzetako sailkatzen dituen Alor, Lur-eremu edo Ekintzapide-Sail barruan sartuta daudenak, horien trinkotasuna hektarea bakoitzeko 30 etxebizitzatik beherakoa izango dela. b) Aurreko idazatian jarritako hirigintza-eremuetan sartuta daudenak, baimna dagokion Udalak lehen onarpenez emandako Hirigintza-Egitasmoa dutela. Egitasmo hori, nolanahi ere, Egitamuketa-Araudiko 67. ataleko lehenengo bi zenbakiei egokitu beharko zaie. c) Ondoren ematen diren eraikintza-moeta hauetako etxeak direnak: 1) Familia bakar batentzako edo birentzako etxe bakana: Beste etxeetatik bakanduta daudenak dira familia bakar batentzako edo birentzako etxe bakanak, bat edo etxebizitza izan eta bizilekutzat luzezabal guztia hartzen dutenak, agintaritza-babespeko etxebizitzei buruzko legeek onartzen dituen eraskin osagarriak ezik.II) Lorategi edo baratzea izan eta elkartuta dagoen familia anitzeko etxea: Bi etxebizitza baino gehiago dituzten etxeak dira elkarren segidan elkartutako familia anitzeko etxeak, baina etxebizitza horiek, elkartuta daudenarren, arkitektura-aterapide baten bidez, etxearen solairuren batekin sastrakan izango dute bere ataria, edo atari hori birentzakoa izango da. Horretaz gainera, helbide bat izango dute, guztientzako diren eraikitako baliapideak zehartu gabe igarotzeko modukoa, herri-bidetik etxebizitza bakoitzera zuzenean iritsi ahal izateko. Ondorio hauetarako, bi etxebizitzari dagozkion baliapideak ez dira guztient:ako erakikitako baliapidetzat hartuko. d) Lurren balioak eta hirigintza-lanen gosteek, batera hartuta, etxebizitza bakoitzean izan dezaketen eragina ez dadila, inola ere, jarraiango etxebizitzaren gehienezko salmenta-prezioaren ehueneko 23kotik gorakoa izan. 3.- Etxazpia eta etxabea barne direla, aurreko erakintza-moetetan ohartemandako etxeek ez dute hiru solairu baino gehiago izango bere goitikako errainu barruko ezein puntutan. Horretarako, agian etxebizitzarako izan edo, horretarako ez baina etxebizitzaren irabilpenerako erakitako ezein eraskin jotzen da solairutzat. 4.- Horretaz gainera, nolanahi ere, zehaztapidetza bakoitzean ager daitezenetatik gutxienez %65 etxebizitzek bere lorategi edo baratzea izango dute, eraitikitako luzezabaleen heinekoa eta gutxienez 20 m2koa. Bigarren atala.-Salmenta-prezioa.- Biztanle Kutxiko eta agintzaritxa-babespeko etxebizitza baten luzezabal baliagarriaren metro karratu bakoitzaren salmenta-prezioak ez du haztatutako zenbateko erabilgarria (M) eta bat puntu hiru (1.3) biderkaria elkarrekin biderkatuz ateratzen dena gaindituko, zenbateko horren balioa behin-behingo sailkapena eman zeneko egunean indarrean zegoenarena dela. Aurreko idazatian jarritako baldintzak ez dira erabiliko etxebizitzari atxikitako eraskinen eta etxalekuon gehienezko salmenta-prezioak finkatzeko, horiek heurei buruzko arauak izango bait dituxte erabilgarri. Hirugarren atala.- Abenduaren 14eko 3280/1983 Errege-Dekretuko 7. ataleko a) eta b) idazatiko 2. zenbakian araupetu eta Ekainaren 11ko 158/1985 Dekretuan eta hori osabideratzen duten manuetan jartzen diren dirubide-alorreko baldintzak ez dira erabilgarri izango biztanle gutxiko eta agintaritza-babespeko etxebizitzak erosteko. ALDIBATERAKO ERABAKlA Behin-betiko sailkapena izan ez duten biztanle gutxiko eta agintaritza-babespeko etxebizitzen eraikintza-suztatzaileek behin-behingo sailkapena Dekretu honetan agintzen denari egokitzeko eskea egin ahal izango dute Lurralde-Antolaketa eta Etxebizitzetarako Ordezkaritzaren aurrean, Dekretu hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan, eske horrek ezin egingo diola inola ere inori kalterik ekarri. INDARGABETZEZKO ERARAKlA Dekreto honetan jarritakoaren aurka egon, esanahiaren aurkakoa izan edo horrekin ezin elkar daitezen maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta geldintzen dira Euskal Herriko Autonomia-Elkarte osoan. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Esku ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari, Dekretu hau osabideratzeko eta eginbideratzeko behar izan daitezen manu guztiak hattzeko. Bigarrena-Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren baiharamonean jarriko da indarrean. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.