Euskadi.eus
  • 233/1986 DEKRETUA, Azaroaren 4ekoa. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko ardoen ontasun-maiIaren, urteen eta ontze-eraren adierazpenei buruzko arauak emanez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

233/1986 DEKRETUA, Azaroaren 4ekoa. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko ardoen ontasun-maiIaren, urteen eta ontze-eraren adierazpenei buruzko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 2479
  • Xedapen-zk.: 233
  • Xedapen-data: 1986/11/04
  • Argitaratze-data: 1986/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

94/1985 Dekretuak dioenez, Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailea izango da, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren eskuernatez, ardoen beharrezko txantiloi-hartzeak egiteko eta antolakidetzeko arduraduna, txantiloi-hartzean egindako agiriaren aldaki bat eta txantiIoi bakoitzeko lau botila Nekazaritza eta ArrantzuSailari bidaliko dizkiola. Halere, Kontseilu Araupetzaileak hori egiteko beharrezko eskuarteak ez zituenez gero, Arabako Foru-Aldundiaren Mahastigintza eta Ardogintza-Zerbitzua izan zen iazkoan txantiloi-hartzeak antolakidetu eta egiteratu zituena, Arabako Aldundiak txantiloi-hartze horien antolakideketa-lanak egiteratzeko beharrezko ziren eskuarteak bere Zerbitzuari eman zizkiola. Bidezko gertatzen da, beraz, 94/1985 Dekretuko 1. atalean jarritako eskuematea zabalagotzea. Hori dela eta, Nekazaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1986.eko Azaroaren 4ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERTABAKITZEN DUT: 1. atala.- 94/1985 Dekretuko 1. ataleko bigarren idazatia eraldatu egiten da, ondoren ematen den moduan gelditzen dela: «Nekazaritza eta Arrantzu-Saila izango da ardoen beharrezko txantiloi-hartzeak egiteratzeko eta antolakidetzeko arduraduna, egiteko horietarako Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzaileari edo beste herri-erakunderen hati esku eman ahal izango diola.» 2. atala.- Aipaturiko Dekretuko 2. atala eraldatu egiten da, ondoko modu honetan gelditzen dela: «Errioxa Jatorrizko Izenaren Kontseilu Araupetzailearen Teknika-Zerbitzuek ardoen egoerari buruzko erizpen-txosten hat emango dute, bere Araudiak jartzen dituen sailaren jatorri-berriari buruzko zernolako guztiak bertan jasotzen direla. Txosten hori Nekazaritza eta Zuzentza-Sailari bidaliko zaio.» AZKEN ERABAKIA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.