Euskadi.eus
  • Azaroaren 4ko 234/1986 DEKRETOA, Euskal Estatistika Batzorde/Comisión Vasca de Estadística-ren Barne Funtzionamendurako Araudia onartuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 4ko 234/1986 DEKRETOA, Euskal Estatistika Batzorde/Comisión Vasca de Estadística-ren Barne Funtzionamendurako Araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 2485
  • Xedapen-zk.: 234
  • Xedapen-data: 1986/11/04
  • Argitaratze-data: 1986/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Autonomia Elkarteko Estatiskari buruzko Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 34. artikuluz Euskal Estatistika Batzordea/Comisión Vasca de Estadística delakoa sortu zen, bertan parte hartzen duten organo eta Erakundeen Euskadiko Autonomia Elkarteko Estadistikan, parte hartzeko organo gisa. Lege bereko Aldibaterako Erabakietatik Laugarrenak, aipatutako Batzordearen barne-funtzinamendurako Araudia onartuko zuela Eusko Jaurlaritzak, ezartzen zuen. Batzorde barruan, horretarako arau-proiektu bat eztabaiadatu eta Batzordeak 1986.eko Urriaren 29an egindako batzarrean bere behin-betiko idazkera onartu ondoren, bidezko da beharrezko den administrazioonarpena ematea legeindarra izan dezan. Aldi berean, bidezkotzat jo da, aipatutako Legeko 27. artikuluak ezartzen duen aginteaz baliatzea, Ekonomia eta Hazienda Saileko Sailburuari Dekreto hau betetzeko eta garatzeko beharrezko diren neurriak har ditzaneko agintea emanez. Horiek horrela, Ekonomia eta Hazienda Sailburuaren proposamenez eta Eusko Jaurlaritzak 1986.eko Azaroaren 4an egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Euskal Estatistika Batzordea/Comisión Vasca de Estadistica-ren barne Funtzionamendurako eta Dekreto honen eraskin gisa ematen den Araudia onartzen da. 2. ArtikuIua.- Onartzen den Araudia betetzeko eta honen garapenerako beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko esku ematen zaio Ekonomia eta Hazienda Sailburuari, argitaratu dadin egunaren biharamunetik hasita izango duela indarra Araudi horrek. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANT.A GARRO. Ekonomia eta Hazienda Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA EUSKAL-ESTATISTIKA BATZORDEA/ COMISION VASCA DE ESTADISTICA-ren BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIA AINTZIN ERABAKIAK 1. Artikulua.- Euskadiko Autonomia Elkarteko Esatistikari buruzko Apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 34. artikuluz sortutako Euskal Estatistika Batzordea/Comisión Vasca de Estadística, Araudi honek ezartzen duenari egokituko zaio barne funtzionamenduan. 2. Artikulua.- Barzordeak, bere egoitza, Euskal Estatistika Batzordea/Instituto Vasco de Estadistica-renean edukiko du. 3. Artikulua.- Batzordeak, egokitzat jotako Lantaldeak sortu ahal izango ditu, ikerketa eta laguntza izango dutela xedetzat.I ATALBURUA BATZORDEAREN ORGANOAK 4. Artikulua.- 1.- Batzordeko pertsona bakarreko organoak, honako hauek izango dira: a) Lehendakaria. b) Lehendakariordea. c) Idazkaria. 2.- Aurreko atalean aipatzen diren organoetako titularren karguak, 4/1986 Legeak eta Araudi honek diotenaren arabera beteko dira. Idazkaria izendatzeko agintea duenak, Idazkariaren ordezkotza egingo duen bat ere izendatu beharko du, lehenengoaren kargu hori hutsik gelditzea, bera ez egotea edo horren ezintasun kasuetarako. 5. ArtikuIua.- 1.- Batzordeko Lehendakariaren egitekoak, honako hauek izango dira f) Batzordearen batzar-aktak egitea eta beroien edukinari sendespena ematea, aktak eta horiei erasten zaizkien agiriak zaintzea. g) Bideak eginarazi zaizkien espedienteetan erasota dauden ñabardurei buruzko ziurtagiriak ematea, Lehendakariaren oneritziz. h) Lehendakaria buru dela, Batzordeak hartutako erabakiak egokiro bete daitezela zaintzea. i) Araudi honetako 22. artikuluak aipatzen duen dokumentua gertatzea, eta, horretarako, Batzordeari eta Lantaldeei, beharrezko den informapenak eskatzea. j) Batzordeari edo Lantaldeei, etengabe edo aldi baterako, zerbitzuak egin diezazkieten pertsonen lana zaintzea eta bakoitzari dagokion lana egoki garatzeko beharrezko diren materialeak, bai batzuri eta bai beteei ere, eskaintzea. k) Araudi honek edo indarrean dauden beste arauek etnan diezazkiokeen guztiak.II ATALBURUA BATZORDEAREN AHALMENAK 8. Artikulua.- Honako hauek dira Batzordearen ahalmenak: a) Estatistikari buruzko Euskal Egitamuaren Proiektua lantze-lanetan Parte hartzea eta Euskal Estatistika Kontseilua/Consejo Vasco de Estadística-k egin dezan informeari erantsiko zaion legezko informea ematea. b) Urteko Estatistika-Programa bakoitzaren edukinari buruzko legezko informea ematea, Jaurlaritzak Programa horri onarpena eman diezaion urtero aurkeztuko den proposarnenari erantsiko diola. c) Estatistika-arloari dagozkionak izan eta aurreko letretan aipatu ez diren Lege edo Dekreto proiektuei buruzko legezko informea ematea. d) Jaurlaritzak, Lehendakariak, Sailburuek, Diputadu Nagusiek edo Institutoko Zuzendari Nagusiak eskatu eta estatistika-arloari dagozkion gaiei buruzko inforrneak ematea.III ATALBURUA BATZORDEAREN KIDEAK 9. Artikulua.- 1.- 4/1986 Legeko 35. artikuluak aipatzen dituen kideak izango ditu Batzordeak. 2.- Honako hauek dute eskubidea, bertako kide izateko: a) Lehendakariak. b) Lehendakariordeak. c) Idazkariak. d) Jaurlaritzako Departamendu bakoitzeko, bokal batek. e) Foru Diputazio bakoitzeko, bokal batek. f) Euskadiko Autonomia Elkarteko Udalen ordezkaritza egingo duen bokal batek. 3.- Batzordean Parte hartzen duten Administrazio PubIikoek, bakoitzari dagozkion ordezkari eta hauen ordezkoen izendapenak eta kargu-kenketak egingo dituzte 4/1986 Legeak ezartzen duenaren arabera eta, hori ezean, beroiek dituzten barne-arauek diotenaren arabera. a) Horren ordezkotza, kanpoan egitea. b) Sartu diren gaiei bideak eginaraztea bultzatzea, Batzordeari atxikitako langileen artean horien ikerketa eta azterketa banatuz edo, hala behar izan dadinean, iadanik eratuta dagoen Lantaldeari emanez. c) Batzordeak gai bat noiz eztabaidatu behar duen zehaztea eta batzar bakoitzeko eguneko gaizerrenda finkatzea, Araudi honetako 12.2 artikuluak ezartzen dituen kasuetan izan ezik. d) Batzarretarako deia egitea, buru izatea, eta eztabaidak eta azterketak gidatzea. e) Erabaki, diktamen, informe eta proposamenei, bere izenpez, legebalioa ematea. f) Batzordeak erabaki dezana, Bete dadinaren ardura izatea. g) Batzordeak izenda diezazkion egitekoak betetzea. h) Araudi honek ezartzen duenarekiko errespetoa eta dioena Bete dadila bennatzea; bere interpretazioari buruzko zalantzak ebaztea Batzordeari entzun ondoren eta, hala behar izan dadinean, legelarien informeA aztertu ondoren eta lege-mailako geroagoko kontrolaren kaltetan gabe. i) Batzordeko Idazkaria izendatzea, Institutoko Zuzendari Nagusiaren proposamenez. j) 4/1986 Legeko 3.5. artikuluko 6. atalak aipatzen dituen eta hitz egiteko eskubidez eta botorik gabeko pertsonak Batzordean egon daitezkeEn ala ez ebaztea. k) Araudi honek edo indarrean dagoen beste arauren hatek eman diezazkiokeen beste edozein egiteko. 2.- Izendatu zaizkion egitekoen ardura, erabaki bidez, Lehendakariordearengan utzi ahal izango du Lehendakariak. 6. Artikulua.- 1.- Honako egiteko hauek dagozkio Lehendakariordeari: a) Batzordearen egitekotan, Lehendakariari laguntzea. h) Lehendakariak izenda diezazkion egitekoak burutzea. c) Araudi honek edo indarrean dauden beste arauek eman diezazkiokeenak. 2.- Edozein kausaren zioz, Lehendakaria ez egotea, kargua hutsik gelditzea edo haren ezintasuna eman dadin kasuetan, Lehendakariaren egitekoak betetzea dagokio Lehendakariordeari. 7. Artikulua.- Honako hauek dira Batzordeko Idazkariaren egitekoak: a) Batzarrak gertatzea. b) Sor daitezen Lantalde ezberdinen egitekoak koordinatzea bakoitzaren Idazkarien bidez, eta horiengandik egiteko horiek gauzam daitezeneko agiriak jasotzea. c) Batzordearen bidez legebideak eginarazten zaizkien espedienteak bultzatzea eta zaintzea, eta Lantalderen bati zerbaiten ardura eman zaionekoari buruzko informapenak jasotzea. d) Eztabaidaren gai izan behar duten gaiak Lehendakariari ematea. e) Batzordearen batzarretan egotea, hitz egiteko ezkubidez baina botorik gahe. 4.- Aurreko ataletan aipatu diren ekintzak erasota geldituko direneko dokumentuak artxibatu eta zainduko ditu Batzordeko Idazkariak. IV ATALBURUA BATZARRETARAKO DEI EGITEA 10. Artikulua.- 1.- Batzordearen batzarretarako deiak, Lehendakariak egingo ditu, sei hilabetetik sei hilabetera gutxienez. 2.- Eguneko gaizerrendaren proposamena eginez eskubidea duten kideetatik bostenak idatziz hala eska dezanean, hirurogeita hamabi orduren barruan egin beharko du batzarrerako deialdia. 3.- Deialdiaren eta batzarraren hasera-egunaren arteako epeak, sei lanegunekoa izan beharko du gutxienez. Hala ere, presatasuna dela eta, hogei orduko aurretasunez, egin ahal izango da deialdia. 4.- Deialdiari eguneko batzarreko gaizerrenda erantsi heharko zaio beti. Artikulu honetako 2. atalak aipatzen duen kasuan, batzarra eskatu dutenen proposamenaren gai izan daitezen arazoak aztertzea derrigorrezko izango da, Lehendakariak beste gai batzuk gehitu ahal izango dituela. Deialdiak, eguna eta ordua ere finkatuko ditu eta bigarren deialdiarenak ere bai, hala behar izan dadinerako. Deialdia eta eguneko gaizerrendaren bidalketa, egin direla, edukina eta erakunde interesatuak jaso duola dokumentalki erasota gel daitezeneko bideak eskaini ditzan edozein modu erabili ahal izango da. 6.- Dei formal bat egitearen eta eguneko gaizerrendaren bidalketaren beharrik gabe, eskubidea duten kide guztiak bertan egon eta ahobatez hala erabaki dezatenean, Batzordea legez eratuta geldituko da bere egintepeko den edozein gai aztertu ahal izateko.V ATALBURUA BATZORDEAREN ERAKETA 11. Artikulua.- 1.- Batzordea, legez eratuta gel dadin eta Araudi honetako 10. artikuluko 6. atalak dioenaren kaltetan gabe, beharrezko izango da, lehenengo deialdian, batzarrari hasera ematerakoan, eskubidedun eta botoa duten kideetatik erdia gehi bat bertan egotea. 2.- Aurreko zenbakian aipatutako quoruma lortuko ez balitz, bigarren deialdira joko da. 3.- Bigarren deialdian, organoa eratzeko, nahiko izango da, batzarrari hasera ematerakoan, eskubidea duten kideetatik herena bertan egotea. 4.- Dena-dela, Batzordea legez eratuta gelditzeko, beharrezko izango da, Lehendakaria eta Idazkaria bertan egotea. VI ATALBURUA FUNTZIONAMENDURAKO ERREJIMENA 12. Artikulua.- 1.- Batzarrari hasera ematerakoan, legezko quoruma dagoenaren berri emango du Idazkariak. 2.- Batzarrari Lehendakariak hasera eman ondoren, presatasuna dela eta, beste gai batzuk sartu ahal izango dira ikerketa eta azbaidaren gaien artean, Batzordeko eskubidedun kideetatik bi herenek aldezko botoa eman dezatenean. 3.- Batzordearen batzarretan, aituek, nahiz Lantaldekoak izan, nahiz ez izan, egon ahal izango dute Lehendakariak hori egokitzat jo dezanean eta gai zehatzen bati buruz kideei argibideak eman ahal izateko. Beren egitekoa aipatutako izango deneko pertsonek, ezin izango dute parte hartu azterketetan ez eta bertan egon ere. 4.- Era berean, batzarretan egon ahal izango dute Batzordeko titularren ordezkariek, baina hotorik gabe. Ordezkariek titularren ordezkotza hartu ahal izango dute edozein unetan, eta eztahaidetan eta azterketetan parte hartu. 5.- Gaizerrenda osatzen duten gai ezberdinen, aurreko 2. atalean aipatzen direnak barne, azterketak batzarra luzatu beharra ekarriko balu, batzarra eten eta epealdirik rnotzenean jarraiera ematea erabaki ahal izango du Lehendakariak deialdi formal berri baten eta duorumari dagozkion haldintza bereziak bete beharrik gabe. 13. Artikulua.- 1.- Batzordekideek, hitza hartu ahal izango dute epe-mugarik gabe, eztabaidak gidatuko dituen Lehendakariaren bairnenajaso ondoren. Partaideren batek, bere hitzez, eztabaidaren gai den arloa nabarmenki alde batera utziko balu, gairi hel diezaiola eskatuko dio Lehendakariak eta, jarrera horri eutsiko balio, hitza kendu ere bai. 2.- Eguneko gaizerrendako gai bat behar hainbat eztabaidatu dela eta beste gai baten azterketari ekitea ebaztea Lehendakariari dagokio edo, hala behar izanez gero, bidezko izan dadin erabakia hartzea edo botaketara jartzea. 14. Artikulua.- 1.- Batzordearen erahakiak, bertan daudenen erabateko boto-gehiengoz hartuko dira, Araudi honek, gai zehatz batzutarako, areagotutako gehiengoa eska dezan kasuetan izan ezik. Boto-berdintasuna emango balitz, Lehendakariarena izango da ebazbide. 2.- Batzordeko eskubidedun kide bakoitzak, boto bat izango du, Idazkariak izan ezik. 3.- Botaketa, botaketaren gai diren arazoen aldeko edo kontrako botoa, besoa jasoz edo botorik ez emanez, egingo da. 4.- Bere kabuz edo bertan daudenetatik bostetik batek hala eskatuta, idatziz eta isilpean botoa eman dadila erabaki ahal izango du Lehendakariak. .5.- Idazkariak aldarrikatuko du botaketen emaitza. 6.- Batzordeko eskubidedun edozein kidek, gehiengoaren erabakiaren aurkako boto partikularra aurkeztu edo jakinarazi ahal izango du, batzarra amaitu baino lehenago izan dadinaren baldintzapean. Kasu horretan, Batzordeko Lehendakariari bidaliko dio idatziz eta hiru laneguneko epea bete baino lehen. Ematen zaion epe hori amaitu eta boto partikular hori aurkeztu ez badu, uko egiten diola ulertuko da. 15. Artikulua.- 1.- Eguneko gaizerrendan sartutako gai guztiak eztabaidatu ondoren eta esandakoak argitzeko edo azalpenak emateko xedez hitz egin dezaten eskatuko die kideei Batzordeko Lehendakariak. Araudi honetako 13. artikuluko 1. ataleko bigarren parrafoak ezartzen dituen argibideei lotuta dagoen hitzaIdian, kide horiek, izenpetutako agiri-aktari edo elagazioei, esandakoa erastea eskatu ahal izango dute 2.- Aipatutako urrats hori bete ondoren, Lehendakariak amaitutzat joko du batzarra. Hartutako erabaki eta eskabideei buruzko akta egingo du Idazkariak, batzarrean egon ziren guztiek izenpetuko dutela. Batzarrean parte hartu eta izenpetu aurretik alde egin dutenen izenean, Lehendakariak egingo du. Azkenik, Idazkariak, aktaren edukinari sendespena emango dio. 3.- Hamabost eguneko epearen barruan, Idazkariak, batzarraren garapenari horuzko akta osoa idatziko du, honako hauek utziko dituela erasota: a) Bertan egon zirenen izenak, parte hartzearen nolakotasuna eta batzargaraian, bertan daudenen artean, ematen diren aldaketak. b) Eztabaidaren gai izan diren gaizerrendako puntuak, organoko kideek esandakoen edo aituen informeen laburpenak sartuz. c) Egindako botaketen emaitzak eta, hala badagokio, hotaketaren gai izan diren gaiak. d) Hartu diren erabakiak eta egin diren eskabideak. e) Batzarrean zehar eman diren gorabehera nabarmenenak. f) Artikulu honetako 1. atalak aipatzen duenaren arabera Batzordeko edo Lantaldeetako kideek egindako azalpenen laburpena, egon badira; idatzizko agiriak eta alegazioak eta aurkeztu diren boto partikularrak azalduz. Akta hori Batzordeko kide guztiei bidaliko zaie, horiek, hartu ondorengo 15 eguneko epearen barruan, egokitzat jotako alegazioak, idatziz, aurkeztu ahal izango dizkiotela Idazkariari, honek, horien edukina kontutan hartuz, egingo den hurrengo batzarrean Satzordearen onarketara jarriko den batzar-akta egingo duela. 4.- Eztabaidak eta azterketak grabatzeko medio mekanikoak erabili ahal izango dira. Horretarako, Lehendakariak, egiteko horiek betetzeko behar-beharrezko diren langile laguntzaileak batzarrean sar daitezeneko baimena eman ahal izango du, horien ardura Idazkariak izango duela. 16. Artikulua.- 1.- Batzordeak, agintariei bidali belrar dizkien informe eta erabakiei, kasuz-kasu, horiei buruzko eta batzar-aktan jasota dauden partikularren eritziak erantsiko zaizkie eta bai egin diren azalpen, alegazio eta eman diren boto partikularrak ere. 2.- Egokitzat jotako eta espedientean erasota daudenen aurrekoak ere bidal daitezela erabaki ahal izango du Lehendakariak, arazoari ebazpena eman behar dion agintariak ekintza guztiak bidal dakizkiotela eskatzeko duen eskubidearen kaltetan gabe. 17. Artikulua.- 1.- Batzordeko kideek, Batzordeak edo Lantaldeek bideak eginarazitako espediente guztietara jotzeko bideak libre izango dituzte. 2.- Batzorde-Idazkariak, Lehendakariaren oneritziaz, bera idazkari dela tramitatu diren espedienteetan azaltzen diren nabardurak ziurta ditzaten agiriak egin ahal izango ditu, Batzordeko edozein kidek hala eska diezaionean. VII ATALBURUA HAINBAT ARAU 18. Artikulua.-Edozein eratako arrazoiren bat dela medio, Batzordearen eta Lantalderen baten hatzarretan prate hartu edo beroietan egon daitezen guztiek, diskretasun osoa gorde beharko dute aztabaida eta azterketen edukinari dagozkionetan, estatistika-sekretoa arlo hauei aplikagarri ez bazaie ere. 19. Artikulua.- 1.- Batzordeko eta Lantaldeetako kideek ez dtue eskubiderik izango kide izateagatiko ordainketarik jasotzeko. 2.- Administrazio Puhlikokoak izan ez eta Batzordean edo Lantaldeetan, aitu gisa, parte hartzen dutenek edo, organo horietakoren baten aurrean, argibideak emateko deia jaso dezatenek, Batzordeko edo kide direneko Lantaldeko Lehendakariak finkatu dezan errenboltso edo ordainketarako eskubidea izango dute. 20. Artikulua.- Batzordearen eta Lantaldeen jardun egoki bat lortzeko heharrezko diren giza eta material mailako baliabideez hornitzea, Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadístika delakoari dagokio, bere aurrekontuen kargura eta Batzordeko Idazkariaren ardurapean. 21. Artikulua.- Batzordeak, bere Lehendakariaren bidez, edozein Administrazio Publikoei edo partikularrei, datu, informazio, agiri edo aurrekoak eskatu ahal izango dizkie. 22. Artikulua.- Batzordeak, bere Idazkariaren bidez, egokitzat jotako informazioa jasotzen duen dokumentu bat bidaliko dio urteko Euskal Estatistika Batzorde/Instituto Vasco de Estadística delakoari, 4/1986 Legeko 40. artikuluko 3. atalak ezartzen duen Memoria landu ahal izateko. VIII ATALBURUA LANTALDEAK 23. Artikulua.- 1.- Gaien konplexotasuna, eragozpen teknikoak, ekonomikoak edo lege mailakoak, edo beroietan ematen diren zailtasun bereziak direla eta, azterketa sakonago eta ikerketa zehatzago bat behar duten arloen ezagutza izango da Lantaldeen egitekoa. 2.- Batzordearen barne mailako ikerketarako materialea gertatzea izango da, Lantaldeek egin ditzaten lanen ondorioa. 29. Artikulua.- 1.- Batzordeak sor dezan Lantalde bakoitzak, Pertsona bakarreko honako organo hauek izango ditu: a) Lehendakaria, Batzordeko kide izango dena. b) Idazkaria. 2.- Batzordeak izendatuko ditu Lantalde bakoitzeko Lehendakaria eta Idazkaria, bertako Lehendakariaren proposamenez. 3.- Euskal Administrazio Publikoarekin lotura dutenek eta bai horretaz kanpoko teknikari edo aituek ere, parte hartu ahal izango dute Lantaldeetan. 25. Artikulua.- Honako hauek dira Lantalde bakoitzeko Lehendakariaren egitekoak, horiek dirauten bitartean: a) Batzorde edo bere Lehendakariarekiko harremanetan, haren ordezkotza egitea. b) Batzarretarako deiak egitea, buru izatea eta eztabaida eta azterketak gidatzea. c) Bere erabaki, diktamen, txosten eta aholkuei, bere izenpez, lege-balioa ematea. d) Lantaldeak eman diezazkion egitekoak burutzea. 26. Artikulua.- Honako hauek izango dira Lantalde bakoitzeko Idazkarien egitekoak, haiek dirauten bitartean: a) Batzarrak gertatzea. b) Beroiek tramitatzen dituzten espediente guztiak bultzaraztea eta zaintzea, Batzordeko Idazkariari eman beharreko informazioen eta Batzordeak ezar ditzan eta koordinaketa xedetzat duten neurrien kaltetan gabe. c) Beroien batzarretan egotea, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. d) Lantaldearen batzarrei buruzko aktak egitea, horiek sendestea eta zaintzea horiei atxikita dauden beste agiriekin batera. e) Beroien bidez bideak eginarazi zaizkien espedienteetan erasota dauden riabardurei buruzko ziurtagiriak ematea, Lantaldeko Lehendakariaren oneritziz. 27. Artikulua.- 1.- Lantalde bakoitzeko Lehendakari eta Idazkari karguak, beste gabe desagertuko dira lantaldea ezabatzean. 2.- Batzordeko pertsona bakerreko organoek, Lantalde baten egitekoak amaitzean, Batzordearenak direnen gain dituzten aginte eta egiteko guztiak gauzatuko dituzte, Lantaldeak ernan dituen agiri eta espedienteei dagozkinetan. Aurrekoen ardura beste Lantalde bati eman baldin bazaio, Lantalde horretako organoei dagokie hori, Araudi honek ezartzen dituen erabakien arabera. 28. Artikulua.- 1.- Lantaldeko Lehendakariak, bere kabuz edo lantaldeko edozein kidek eskatuta egingo ditu batzarretarako deiak, aztertu beharreko gaiak ezagutzeko, beroiek gertatzeko eta, hala behar izan dadinean, batzar-lekura joateko hainbat denbora izan dezatenaren baldintzak bete beharko direla bakarrik. 2.- 10. artikuluko 6. atalak dioena ezargarri izango zaie Lantaldeetako batzarrei. 3.- Deialdi formal bat egin dadinean, Lantaldea legez eratuta geldituko da dadina-dadila bertan dauden kideen kopurua. 29. Artikulua.- 1.- Lantaldeko Lehendakariak, moderatzaile-lana egingo du batzarretan. 2.- Lantaldearen bileraren helburua, proiketu tekniko bat edo edozein eratako egitamu bat aztertzea eta eztabaidatzea izango balitz, landu zuenak edo arduradun teknikoak ponentetza egingo duela eta proiektu edo egitamuaren defentsa. 3.- Aurreko epigrafean aipatutakoa eman dadinean, Lantaldeko kideek esandakoei banan-banan eta puntuzpuntu erantzuteko eskubidea du ponenteak. AZKEN ERABAKIA 1.- Batzordeko eskubidedun kideetatik bogtenak eska dezake Araudi hau alda dadila, horretarako den mozioarekin batera proposamenaren gai den ordezko testu bat aurkeztea beharrezko izango dela. 2.- Aldaketa onartzeko, bertan daudenen bostenaren aldezko botoen gehiengoa beharrezko izango da, hau da, Batzordeko eskubidedun kideen bi herenei dagokiena hain zuzen. 3.- Aldaketaren gai izan den testua, Eusko Jaurlaritzara bidaliko da behin-betiko onarpena eman diezaion.