Euskadi.eus
  • Azaroaren 25eko 279/1986 DEKRETOA, Errepidezko Sanital-Garraioari buruzko Arudia onartuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 25eko 279/1986 DEKRETOA, Errepidezko Sanital-Garraioari buruzko Arudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 253
  • Hurrenkera-zk.: 2837
  • Xedapen-zk.: 279
  • Xedapen-data: 1986/11/25
  • Argitaratze-data: 1986/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

«Gure Kabija S.A.»-ren izenean eta ordez Juan Cruz Emaldi Lambarri Jaunak 1985.eko Urriaren 11an aurkeztutako idazkiaren bidez, 485,32 m2 dituen Portugaleteko Casilda Iturriza kalean dagoen Funtsa bere lehenagoko jabeari itzultzeko eskabidea egin zew Funtsak, honako hauek ditu mugakide: Iparraldetik, Casilda Iturriza, Salcedo Zeharbidea eta, Coscojales Kaleko 4 zenbakiko etxearen zati bat eta jatorrizko orubearen gainontzekoa; Hegoaldetik, Coscojales kalea, gaurregun lurreratuta dagoen kale horretako 10 zenbakidun orubea; Ekialdetik, Coscojales kalea, kale horretako 4 zenbakidun etxea eta jatorrizko orubearen hainontzekoa; eta Mendebaldetik, Casilda Iturriza kalea eta kale horretako 3 zenbakidun etxea. Horren zati batetan, Gure Kabija S.A.-k, lau oineko etxe bat eraiki zuen bere kontura. Etxeak hartzen duen orubearen luzezabala 296,23 m2-koa da. Aipatutako funtsa horren jabegoa lrailaren 26ko 3069/1980 Errege Dekretuz transferitu zen, Errege Dekretu hori, Kultura Fundazio eta Elkarteak, Liburuak eta Liburutegiak, Zinematografia, Musika eta Antzerkia, Gazteria eta Gizarte-Kulturaren Sustapena, Ondare Historiko-Artistikoa eta Kirolak alorretan Estatuak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari zerbitzuak eskuz aldatzeari buruzkoa delarik. Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioak, Dekreto honen arauera, Inkautatutako Ondare eta Eskubideak bere lehenagoko -jabeari Itzultzezko Urriaren 30eko 2/1984 Legearen zazpigarren artikuluko bigarren idazatiari buruz bigarren artikuluko lehenengo idazatian ezarritakoa betez, aihatutako funtsa bere Iehenagoko jabeari itzultzea erabaki du. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Plenuak 1986.eko Abenduaren 9an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, ERABAKITZEN DUT: Artikulua bakarra.- Dekretu honen gai den funtsa, Portugaleteko Casilda Iturriza, Coscojales eta Travesia de Salcedo kaleen artean dagoena alegia, «Gure Kabija, S.A «-ri itzultzea, Urriaren 30eko 2/1984 Eusko Legebiltzarreko Legean ezarritakoaren arauera. AZKEN ERABAKIA. DEkretu honek, Euskal Hcrriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Abenduak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Une honetan, arloari buruz dagoen lege-hutsunea betetzea da Araudi honen helburua. Izan ere, Martxoaren 16ko 763/79 E. Dekretoz onartutako Auto Arinezko Garraiorako Hiri eta Hiriarteko Zerbitzuei buruzko Araudi Nazionalak eta bidarien errepidezko garraioen aukerako zerbitzutarako baimenak emateko lege-errejimenari buruzko 1983.eko Abenduaren 23ko Aginduak ezartzen dituzten arauak dira garraio-mota honek dituen referentziabide bakarrak. Bi erabaki horiek, anbilantziei dagozkien alde batzuk bakarrik hartzen dituzte eta horiek ere zeharka. Honek, zer den anbulantzia, zer sanital-garraioa, zehaztu ezina dakar; eta, okerrago dena, garraio-mota honi buruzko lege-errejimen zehatzik ez dago. Ondorioz, zerbitzu-mota honen araupeketa berehala egitea, behar-beharrezko da. Araudi honek erizpide zabal batez ematen du sanital-garraioaren kontzeptua eta zerbitzu hori egiteko erabil dadin ibilgailua kontutan hartu gabe, hau da, sanital-asistentzia behar dela eta, gaiso, erturen eta zautiruen tokialdaketa egiteko erabili ohi den zerbitzu-garraioa hain zuzen. Anbulantziei buruzko araudi bat egite nahita utzi da alde batera, Iegedi malgu bat sortuz, osasunketa-agintariek, beren ahalbideen arabera, egokiena eta era erosoenekoa den garraio-modua aurkera dezaten. Euskadiko eremu barruan anbulantziazko garraioa egin ahal izateko, Autonomia Elkartearen aurre-baimena lortu beharraren zio, honako hau izan da: Era honetako garraioa, autonomia elkarte barruan, araupetu beharra zerbitzuen interes-eremua kontutan hartuz, garraiorako baimenak eman ohi dituzten erakundeei arauak emateko agintepidea murriztu nahia ematen bait da jurisdrudentzia-erakundeetan. Zerbitzu hauen interesa argi eta garbi estatu mailara heltzen ez baldin bada ere, udal-eremua gainditu egiten du, osasunketaren egituraketa eta osasunketa publikoarena batipat kontutan hartuta ezarri behar dela hori, osasunketa publikoa bait da gehien zerbitzu horiek eskatzen dituena. Horregatik, lurralde-kontzeptua da lurraldeko beharren banaketa gidatzen duena, udal-baimenen beharra ez dela kontutan hartzen. Anbulantziazko garraiorako baimen-beharra ezartzen du Araudiak, Pribatu mailako eta ongintza-erakundeak barne, ezbehar eta hondamendi handietan hain beharrezko izaten diren ibilgailuen eskurabideak une guztietan erabat ezagutu ahal izateko. Anbulantzia-kopuruaren liberalizazio edo kopuru jakin bat ezartzearen arteko aukerak ikusita, bigarrenaren aukera onartu da; hala ere, Iehenengoa indartzen duten arrazoiak kontutan hartu dira, ezohizko kasuetako beharrekiko erantzuna batipat, adibidez, lehen aipatutako ezbehar edo hondamendi-kasuak eta bai kopuru jakin bat onartzea eskatzen duten arrazoiak ere: Ohizko egoeren barruan oreka lortzea eta, ezohizko kasuetan, neurrri bereziak hartuz, jokatu beharra; ia monopolio-erako eskabideen aurrean berdintasun egokiago bat lortzea, eskabide larriagoen kontraeskaintza gisa arauak ezartzen dituen zerbitzuak egite-errejimenari eta materialeei dagozkienetan, bestela, zerbitzuaren kalitatea grrtaiagotzea edo uztea ere bai etor daiteke. Eta azkenik, garraio-era honetan, erakunde pribamen eta ongintzarakoen arteko egotekoen banaketa gauzatzeko erabili diren erizpideen azalpena egitea interesgarritzat jotzen da. Arauadi honek, banaketa zehatz bat ezartzen ez baldin badu ere, bide egokiak eskaintzen ditu larrialditarako eta, orohar, medikalizaturako garraioa, ongintza eta ofizial mailako erakundeei eta asistentziarako ez diren eta kolektibo mailakoak diren pribatuei emateko hain zuzen. Era honetako espezializazio bat aholkagarri dela dirudi, honako arrazoi hauek direla medio, hau da, presatasun eta medikalizatutako zerbitzuek ekar dezaketen rentabilitaterik ezak, behar diren medioen auniztasunak eta bi garraioera horiek eskaintzeak duen erahateko lege-errejimen ezberdintasunak, derrigorrezko bilakarzen bait dute beharra. Ondorioz, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko eta Lan Osasunkera eta Gizartesegurantza Saileko Sailburuen proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1986.eko Azaroaren 25ean egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZ.EN DUT: Artikulu bakarra.- Errepidezko Sanital-Garraioari buruzko Arudia onartzen da. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean indarrean jarriko den Dekreto honen aurkako edo maila bereko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 25. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Anrolaketa eta Garraio Sailburua, JOSG RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. ERREPIDEZKO SANITAL-GARRAIOARI BURUZKO ARAUDIA 1. Art.- Euskal Herriko Autonomia Elkartearen lurralde-eremu barruan egingo den Errepidezko sanital-garraioa arautzea du xedetzat Araudi honek eta honako hau ulertzen dela sanital garraioaz: Irabaztea xedetzat izan edo ez, erakunde publikoek edo pribatuek sanital-asistentziarako eta gaiso, erturren eta zauritutakoen hiri barruko edo hiriz kanpoko eta ez behin-behingozko garraioa hain zuzen, garraio ofizialak sartzen ez direla honetan. 2. Art.- Aurreko artikuluan aipatzen den eta 4. artikuluak dioenaren arabera araututako ibilgailuz garraioa egin ahal izateko, 25. artikuluan aipatzen den agiri bidez akreditutako administrazio-baimena beharko da garraioa egin dezan ibilgailu bakoitzarentzako eta Foru Diputazioek emango dituztela baimen horiek, Dekreto honek eta aplikagarri diren gainontzeko erabakiek ezar ditzaten baldintza eta Iege-errejimenen arabera. Aipatutako erakunde horiek, aldi berean, estatu-eremuan garraioa egiteko baimenak emango dituzte, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera. 3. Atrt.- Honako modu hauek har ditzake sanital-garraioak, erabil daitezen ibilgailuen arabera: A Horretarako bereziki gertatuta dauden ibilgailuz, hau da, anbulantziaz, egin dadin sanital-garraioa. 13 Horretarako bereziki gertatu gabeko ibilgailuz egin ahal izango den sanital-garraioaa, garraiatu beharreko gaiso edo zaurituek tokialdaketa-garaian sanital-asistentzia beharrik izan ez dezatenean. 4.Art.- Anhulantziak, honako talde hauetan sailkatzen dira. G Asistentziarako ez diren anbulantziak: Sanital-asistentziarik behar ez duten gaiso edo zaurituak garraiatzeko ibilgailuak. U Larrialditarako anbulantziak: Gaisoaren bizitzarako funtsezko neurriak emateko bidez, eta heriotz-arriskuak edo zauriak berak edo tokialdaketa-baldintzek ekar ditzaketen ondorioak ahal den gehien gutxitzeko baldintzez. hornitutako ibilgailua. M Medikalizatutako anbulantziak: Bizitzari eusteko, etengabeko zaintza, ebaketak egiteko eta langile ugariago eta/edo hobeak dituzten bideak eskaintzeko gai diren bidez, hornitutako ibilgailuak K Anbulantzia kolektiboak: Gaisoentzako erosotasun eta segurtasun handiagoa emateko egitura-aldakuntzak egin eta ohizko modeloak baino harmen txikiagoa duten ibilgailuak. G eta U motako anbulantziak, erijasale bat baino ezingo dute eraman, hau kamilan eta laguntzaile bat gehienera. Teknika eta osasunketa mailako zernolakoak eta osasunketarako teknikari eta material-hornidurak, 1 eraskine·an zehazten direnak izango dira. 5. Art.- Araudi honen bidez arautzen diren garraio-zerbitzuetarako errejimenak, dadina dadila bere mota eta harmena, honako era honetakoak izango dira: Publikoa Pribatua. Soziala 6. Art.- 1. Inorentzako eta ordainduta, ibilgailu baten jabeak egiten dituen zerbitzuak dira, zerbitzu publikoak. Enpresek, zauritutako edo gaiso dauden bere langileak eta ospitale-zentruek, beren ibilgailuetan, bertako gaisoak tokiz aldatzeko egiten dituzten zerbitzuak dira, zerbitzu pribatuak. 3. Irabazte xederik gabeko erakundeek eta beren ibilgailuez baliatuz egiten diren zerbitzuak dira, zerbitzu sozialak. Zerbitzu hauei dagokien lege-errejimena da Araudi honek erregulatzen duena eta, arautu gabe gelditzen direnetan, lurretikako garraio-arloaren arauak erabiliko dira. Ondorio hauetarako, zerbitzu sozialak eta zerbitzu publikoak parekoak dira. 7. Art.- Honako hauek dira osasunketa-gariaioan lege-ahalhidea duten agintari eta erakundeak: - Lurralde Antolaketa eta Garraio Saila. - Foru Diputazioak. - Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila. - Herrizaingo Saila. 8. Art.- Honako hauek dagozkio Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari: 1. Jaurlaritzak onarpena eman heharreko osasunketa-garraioaren antolaketarako arauketa-proiektuak eta arauketarako gainontzeko ahalbideak lantzea, hauen edukina bereziki osasunketarakoa edo zirkulazio-legeekin eta osatzebidezko arauekin lotuta egon ez dadinean. 2. Autonomia Elkarte barruan osasunketa-garraioa egiteko baimenen kopurua zehaztea hala behar izan dadinean eta eskuz aldatuak izan eta estatu mailakoak direnean. 3. Osasunketa-garraioaren ikuskaritza nagusiaren plangintza. 4. Tarifak finkatzea hala hehar izan dadinean. 9. Art. -Honako hauek dagozkie Foru Diputazioei: 1. Osasunketa-garraioa egiteko baimenak ematea. 2. Osasunketa-garraioa sustatzea. 3. Zigor-espedienteei bideak eginaraztea eta horiek ebaztea. 4. Osasunketa-garraioaren gertu-gertuko ikuskaritza orokorra egitea. 10. Art.-Honako hauek dagozkio Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari: 1. Teknika-osasunketa mailako zernolakoak ezartzea eta anbulantziak osasunketa-materialez eta langilez hornitzea. Sail honetako Agindu bidez aldatuko dira Araudi honetako eraskinak. 2. Ibilgailuen osasunketa-zerbitzutarako gaitasunari buruzko ziurtagiriak ematea. 3. Anbulantzietako hornidurak osatzen dituzten lagiIeen gaitasuna ziurta dezaten agiriak ematea. 4. Osasunketa-garraiorako dirulaguntzak ematea, hori gauzatzen duten erakundeei. 5. Aurreko puntuan aipatutako erakundeekin hitzarmenak egitea, osasunketa-garraioa hobetu ahal izateko. 6. Zerbitzu eta opor-txandak ezartzea eta asistentziarako ez den sanital-garraioa ikuskatzea, zerbitzu pribatu gisako errejimenpean egin dadinean izan ezik. 7. Anbulantzien sanital-ikuskaritza egitea. 11. Art.-Honako hauek dagozkio Herrizaingo Sailari: 1. Anbulantziei buruzko inbentarioa gauzatzea. 2. Presatasunezko, medikalizatutako eta era guztietako anbulantzien sanital-garraioa koordinatzea, hehar larriren batek hala eska dezanean. 3. Zerbitzu eta opor-txandak finkatzea eta presatasunezko eta medikalizatutako sanital-garraioa ikuskatzea zerbitzu pribatuetakoak izan ezik, eta era guztietako anhulantzien informazioa burutzea. 4. Irabazte xederik gabeko sanital-garraioa egin dezaten erakundeekin hitzarmenak egitea. 5. Aurreko zenbakian aipatzen diren erakundeekiko firulaguntzak. 6. Sanital-garraioa zaintzea eta Lurralde Antolaketa eta. Garraio Sailarekin eta Foru Diputazioekin lankide izatra sanital-garraioaren ikuskaritzan. 12.Art.- honako baldintza hauek betetzen direla aurrez egiaztatu ondoren bakarrik eman ahal izango dira sanital-garraiorako administrazio-baimenak: 1. Publikoarentzako tegi bat izatea errejistratutako izenez eta tituloz, eta ibilgailuak administrazio-egoitza izango dueneko herrian toki berezi bat izatea. Bai tegiek eta bai toki bereziek ere, telefonoz eta Herrizaingo Sailak ezar ditzan beste komunikabide batzuz hornituta egon beharko dute. 2. Mekanika eta sanital mailako gaitasun-egiaztagiriak izatea. 3. Sanital-garraiorako ibilgailuen toki-beharrei eta aurrikuspenei egokituta egotea, Araudi honetako 2. eraskinean ezartzen direla horiek. Anbulantzia kolektiboek eta pribatutzat jotzen diren zerbitzuek, ez dute hirugarren baldintza hori bete beharrik izango. 13. Art. -Araudi honetako eraskinek, teknika-osasunketa mailako baldintzei eta osasunketa-materialezko hornidurei buruz ezartzen dituztenak betetzen diren ala ez egiaztatzea, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari dagokio eta, hala behar izan dadinean, gaitasun-egiaztagiria eta horren urteroko sendespena emango ditu. Bidezko izango da, baita ere, aipatutako egiaztapena eta gaitasun-ziurtapena egitea, anbulantzietako sanitalgailuen konponketa, osake.ta edo berrikuntzei buruzko sanital-ikuskaketekiko aginduak ongi bete daitezenean. Teknika eta mekanika mailako baldintzen egiaztapena, Industria eta Merkataritza Saileko organoek egingo dute. 14. Art.-Baimenen bisaketa, baimenak ematen zituzten agintariek egingo dute urtero, emanketaren zio izan ziren zirkunstantziak ez direla aldatu ziurtatu ondoren, 12. artikuluko 3. baldintzari dagozkionak izan ezik. Horretarako, aurreko artikuluan aipatzen diren egiaztagiriak eskatu beharko dira. Bisatu gabeko baimenek ez dute izango indarrik. Sanitalgailuak konpondu, osatu edo berritu ditzatenaren agindua Sanital-ikuskaketak eman, eta, horretan agintea duenaren iritzitarako, ekintza horiek ongi burutu arte, ibilgailu horiekiko baimenek ez dute baliorik izango Bisaketa egiteko ezar dadin epearen azken-egunetik hasi eta urtebeteko epearen barruan horietazko bisaketa egin ez dadineko baimenek, beste gabe, galduko dute indarra. 23. artikululo 1. eta 2. parrafoek ezartzen dituzten gaitasun-egiaztagiriak, urtebeteren barruan, garraialariak aurkeztu ez ditzanean, baimenek, era berean, indarra galduko dute. 15. Art.- Baimenetan pertsona mailako berrikuntza egon dadinean, baimena eman zuten erakundeek eman beharko dute berrikuntza horretarako baimena, araudi honek horiek emateko ezartzen dituen baldintzak bete ditzaten titularrei ibilgailuen jabetzarekin batera baimen hori eskuz aldatu dadinean. Aurreko parrafoak ezartzen duen eraz besteko modura baimen-eskualdaketa egiteak, horiek indarra galtzea ekarriko du. 16. Art: Ibilgailuen aldaketa egin dela eta, baimenetan gauza mailako berrikuntza egon dadinean, horretan agintea duten erakundeek eman beharko dute berrikuntza horretarako baimena aldaketaren gai izan diren ibilgailuen matrikulazioa berriena baino zaharragoa izan dadinean eta araudi honek ezartzen dituen baldintzak bete daitezenean. Baimenaren gai izan ez diren gauzazko aldaketak, baimenak indargabetzea dakar. 17. Art..- Bederatzi pertsona baino gehiago, gidaria barne, eramateko gai den gaisoen ibilgailuzko garraioari zera ezarriko zaio, errepidezko garraio mekanikoa arautzen duten arauek zerbitzu-eginketarako ezartzen duten errejimen orokorra, hain zuzen. 18. Art.-Autonomia Elkartean egoitza izan, gidaria eduki eta akurapenbidezko ibilgailu arinetan bidariak garraiatzeko baimena duten garraialariak sanital-erakundeek akuratu ditzatenean, baimenak hartzen dituen herriez besteko herijasaleak jaso ahal izango dituzte. Zerbitzu hauen tarifak, iaroak izango dira eta gidariak, zerbitzua egiterakoan, kontratapena egin zuen erakundeak izenpetutako eta zigulatutako gaiso-zerrenda bat eraman beharko du. 19 Art.-Sozial eta pribatu mailako zerbitzuak egitea, sanital-erakundeek egindako osatzebidezkoak izan ezik, dohangoa izango da, erakunde publikoek gauzatu ditzatenak salbu, beroiek izan ditzaten arau bereziz jokatuko dutela horiek. Salbuespenez eta asistentziazko edo kolektibo erako anbulantzioz baliatuz garraio-beharrei pribatuek erantzun ezina gerta dadinean, erakunde sozialek akuratu ahal izango dituzte zerbitzu horiek behar dena ordainduz. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak, hala behar izan dadinean, sanital-erakundeen osatzebidezko zerbitzu publikoen eta pribatuen tarifak, finkatu ahal izango ditu. Tarifa iare errejimenbidez zerbitzu horiek egin behar izan daitezenean, baimenak emateko agintea duten organoek, gutxienez bi hilabeteko aurrerapenez, zerbitzu horien prezioak ezarri beharko dituzte, zerbitzu horien kontratapena egiten den lekuetan jendearen aurrean eta toki nabarmenetan jarri beharko direla prezio horiek. 20. Art.-Araudi honetako 4. artikuluko G, U eta M apartaduetan aipatzen direu sanital-garraioak zerbitzu pribatukotzat jotzen direnak izan ezik, G era,ko zerbitzuentzako, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak ezar ditzan zerbitzu, toki jakin eta opor-txandei eta U eta M taldekoentzako Herrizaingo Saileko Babes Zibileko Zuzendaritzak ezar ditzanei atxikiko zaizkie. Ibilgailuak, zerbitzu-txandetarako har dadin erabakiaren modura, aurkitzeko moduan eta toki berezietan edo, hori ezean, jakineko lekuetan egongo dira gertu, ezarritako teknika eta sanitalgailuz eta pertsonez hornituta, zerbitzua berehala egiteko modurik onenean eta gerta daitekeen edozein motatako eragozpenaren berri, lehenbait lehen, lehen aipatutako agintariei edo erabakiaren gai izan diren beste batzuri, eman beharko zaiola. Garraio-zerbitzu bakoitza egin ondoren, ibilgailuek, erabakitako Ieku berezi edo tokira joan beharko dute berehalaxe. Sanital-garraiorako baimena duten garraialari guztiek, derrigorrezkoa dute zerbitzua egitea. Artikulu honetan eta hurrengoan ezartzen dena betetzea, ezibesteko baldintzatzat jotzen da baimena emateko. 21. Art.- Gaisotzat edo zauritutakotzat hartzen diren Irertsonak ezik eta osasunketa-langileek baimena eman diezaioten languntzailea baizik ezin izango dituzte inolako ere garraiatu 4. artikuluak arautzen dituen ibilgailuok. 22. Art.-Sanital-ibilgailuetako gidariek, gaisorik dauden pertsona bat baino gehiago eraman ditzatenean, zerbitzuaren kontratapena egin duen sanital-erakundeak edo bere langileak garraiatzen dituen enpresak izenpetutako eta zigilatutako gaiso-zerrenda bat eraman beharko dute, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak ezar ditzan salbuespenak kontutan hartuz. 23. Art.- Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saileku eta erabakiaren gai izam daitezen organoek, anbulantzien sanital-baldintzak ikuskatuko dituzte eta jaso dituzten akatsen zuzenketarako beharrezko diren neurriak har daitezenaren agindua emango dute, eta, garraio-zerbitzu bat egiterakoan edo zerbitzu-txanda barruan akatsak egon direla jakin dezatenean, salaketa egingo dute zigor-ezarketarako ahalmena duen agintariaren aurrean dagokion zigor-espedienteari hasera eman diezaion. Aurreko parrafoan aipatutako kasuez kanpo akatsak somatu daitezenean, baimena eman zuen organoari emango zaio horren berri, baimena indargabetuta dagoela erasota gal dadin, akatsak zuzendu direla egiaztatu arte. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saileko ikuskariek eta Babes Zibileko Zuzendaritzak, Ieku, zerbitzu-txanda eta oporrei buruz hartutako erabakien aurkako ekintzak salatu egingo dituzte dagokion zigor-agintariaren aurrean. Lehen aipatutako organo horiek egin ditzaten salaketak, egiatasunezkotzat joko dira besterik froga ez dadin hitartean. Artikulu honetan aipatzen diren ikuskaritza-lanetan garraialariek lankidetza ez eskaintzea, ikuskaritza-lanari eragozpenak jartzetzat hartuko da, ikuskaritza egiten duten langileak Garraioetarako Zuzendaritzako eta Foru Diputazioetako Garraio-Ikuskaritzako Agentetzat hartuku direla eta horiek duten aginte bera izango dutela. 24. Art.- Eraudi honek ezartzen duenaren aurkako legehausteak, errepidezko garraio mekanikoen ikuskaritza, zaintza eta zigor-errejimenari buruzko Azaroaren 6ko 38/1984 Legeak eta hau garatzen duten erabakien arabera zigortuko dira, ibilgailuen teknika-osasunketari, horiek langilez hornitzeari, zerbitzu eta opor-txandei buruzko baldintzak arautu ditzaten arauen aurkako Iegehausteak baimenarekiko funtsezko baldintzak ez betetzeat hartuko direla. Funtsezkotzat hartzen ez den osanusukera-materialeetan eman daitezen akatsak, 22. artikuluan eta 10. artikuluko 3. puntuak aipatzen dituzten agiriak gabe. sanital-garraio zerbitzuak egitea eta oso larritzat eta larritzat jo ez daitezen edozein eratako legehausteak, hoben arintzat joko dira. 25. Art.-Araudi honek arautzen dituen baimenen akreditapen-agiria Sanital Garraiorako Txartela izango da, ibilgailuen toki nabarmen batean egongo delajarrita zerbitzua egiterakoan. Txartel hauek S.G. (Sanital-Garraioa) letrak izango dituzte haundiz idatzita, jarraian 4. artikuluak arautzen dituen ibilgailu-motei (G, U, M. K) eta zerbitzuak egite-errejimenari dagozkienak (P: Publikoa, O: Pribatua, S:Soziala). ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Urtebeteko epea ematen da, Araudi honek ezartzen dituen baldintzei ibilgailuak egokitzeko. Bigarrena.- Araudi hau argitaratze-egunean, sanital garraio egiten ari diren eta, pribatu edo ongintza mailakoak direlako, administrazio-baimen beharrik gaur arte izan ez duten erakundeek, sei hilabeteko epearen barruan jaso beharko dute baimen hori. Epealdi bera ezartzen zaie, estadu eremurako dagokion gaitasun-baimena duten anbulantziei, araudi honek ezartzen dituen haimenez jabetu daitezen. Hirugarrena.- Bi hilabeteko epea ezartzen da, sanital-garraioa egiteko baimen-eskeak aurkezteko. Eskabide-kopuruak, Dekreto honetako eraskinak zehazten duenaren arabera, sarerako aurrikusita daudenak gaindituko balitu iadanik emanda dauden baimenak kendu ondoren, zozketaz izendatuko dira gainontzekoak. Horretarako, Foru Diputazioek, bete gabe dauden beharrak zehaztuko dituzte aurreko erabakiak dioena kontutan hartuz eta eskegileek honako hauek zehaztu beharko dituzte: Harako baimena eskatzen deneko herria, baimenari dagozkion gainontzeko aldeak; eta beste herri baterako egingo diren baimen-zozketetan parte hartzeko gertu dauden ala ez.I ERASKINA Sorospena ematekoak ez diren anbulantzien Teknika Osasunketazko zernolakoak (G Moeta): G moetako anbulantziak edo sorospena ematekoak ez diren Anbulantziak, garraiatzerakoan sorospen laguntzarik behar ez dezaten gaixo edo zaurituak garraiatzeko ibilgailuak dira. Ibilgailuaren zernolakoak: - 9 L.Z. fiskaleko indar fiskal berdinez edo haundiagoko ibilgalua. - Ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretarako suspentsio eraginkorra. - Kolore zuriko karrozeria, Anbulantzia hitza idatzita daramala ibilgailuaren kanpoalde aurreko toki nabarmenean. -Seinalea: Sirenotsa eta anbar koloreko aldizkotasun-adierazgailu (lehentasunekoa) eraginkorra, indarrean dagoen zirkulazio-kodean ezarritakoa kontutan hartuz. -Eri-jasalea daraman kamila errez sartzea ahalbidera dezan atzekaldeko atea. Bizigarritasuna: -Indarrean dauden lege-arauek eskatzen dituzten baldintzak beteko ditu gidariaten gelak eta beti izango du, gutxienez, arauzko laguntzailea hartzeko harmena. -Kamila kokatzeko gelak edo osasunketa zelulak, gidari-kabinatik isolatuko duen hutsunea izango du, lehiatila praktigarri baten bidez komunikatzeko ahalmena izan dezakeelarik. -Osasunkeeta zelulak, kamilarako behar den guneaz gain, ezarleku bat eukiko du burko-ondoan beharbadako laguntzailearentzat, ezarleku hori, eri-jasaileari sospen erosoa emateko modua kokatuko dela. -Luna zehargaiak osasunketa zelula guztian, zelula horrek, elektra-argia, berogailua eta gidari-kabinakoez besteko aireztapena eukiko dituela. -ormetako barru estaldurak leunak izango dira. Zolukoak antiiristakorrak. Guzti horiek baita ezarlekuak ere garbigarriak eta ohizko deskutxagaiei erreistenteak. -Gelako ormak hotz-berotik eta zaratetatik babesteko osagaiz horniturik egongo dira. -Osasunketa zelulak, honen ondoren aipatzen direnen neurri berdinak edo haundiagoak izango ditu: Barruko luzeera: 2,10 m, kamilaren planu-mailan Barruko zabalera: 1,25 m laguntzailearen ezarleku mailan Barruko altuera: 0,95 m kamilaren planuaz gora, osasunketa zelularen aurrekaldean neurtua, luzeera osoko %60a -Gurpilduan edo irristailudun kamilari eusteko, hori finkatzeko eta hortik irristatzeko, burdinbidea izango du. -Burdinbide gaineko segurtasun-sisteman ahoka dezaten adarrez tinkatuko da kamilla. -Paperra eta gerria ingura dezaten lotura-uhalak izango ditu kamillak (eskuturrekoz, belaunetakoz eta bururako arnesez) -Indarrean dauden arauak kontutan izanik heldu bat garraiatzeko neurri egokizko kamilla. -Manta bi -Maindira bi -Kamillarako plastikoa (bilgarria eta garbigarria) -Burko bat -Guztira 850 1.-tako gutxienezko harmena izan dezan oxigenoko bala-garraiagarri bat edo gehiago, Venturi hezegailuz eta aspiragailuz. -Eskuzko aireztapen aparailu bat, mozorro xortaz - Dispositibo tinko bat, hortik, zainen bidez gorpuratzeko soluzioa ontzi edo zorrotik zintzilika daitekeelarik. -Sorospenerako eta lehenengo laguntzetarako botikina. -Plastikozko ziria eta botita apurtuezina. - 6 kg. Halon-eko suitzalgailu bat. -Ordeazko txirrinka bat. - Ibilgailuari errepidean laguntza mekanikoa emateko tresneria: - Eskatutako eta emandako zerbitzuen erregistro liburua, osasunketa garraiorako araudia kontutan hartuz. - Murtzilo ofizialen liburua. Langilegoa Zerbitzuan derrigorrez egon behar duen langilegoa, honakoa izango da: Gidaria: Indarrean dauden arauak kontutan hartuz ezarritako gidatzeko karneta duela eta sorosle titulua ere baduela. Presakako anbulantzien Tekniko Osasunketazko Zernolakoak (U Moeta): U moetako anbulantziak edo presakako Anbulantziak, gaixoarentzat nahitaezko diren oinarrizko neurribideak izan ditzaten osagaiz hornitutako ibilgailuak dira eta gaitzaren edo garraiatzearen beraren ondoriozko heriotz-arriskua edo horren ondorenak ahalbait gehien gutxitu ditzan baldintzez garraiatzekoak. Ibilgailuaren zernolakoak: - Furgoi moetako ibilgailua, 10 L.Z. fiskaleko indar fiskal berdinez edo haundiagoz. - Zirkuitu bikoitzeko galga-sistema eta servo-galga. - Lau txirrinketarako suspentsio askea, ibilgailuak lan egin hehar dueneko zamaketa egoeretarako eraginkorra. - Kolore zuriko karrozeria, pintura isladatzaile gorriz egindako perimetro-marra bi dituela luzeerara. -Anbulantzia hitza idaztea aurreko kanpoaldean, islaelaketaz irakur daitekeena. - Atzekaldeko ateak xafla bikoitzekoak izango dira, 180º-tik 270º-rako irekiduraz eta kanpoaldetik eta barrukaldletik ireki daitekeen itxidura-sistemaz, segurtasun-lehiatila zehargiak dituen goi-aldeko bi lehioz hornitua. - Alboko atea izan beharko du, ibilgailuaren eskumi-aldean kokatuta osasunketa zelulara sartzeko. -Seinaleak: Anbar koloreko aldizkotasun-adierazgailu (lehentasunekoa) eraginkorra, indarrean dagoen zirkulazio-kodean ezarritakoa konutan hartuz. - Megafoniadun sirenotsa. -Argi halogenoak eta behe-lainoaren aurkakoak. - Urrutirako argiteri auxiliar halogenoa aurrekaldean, hedakorra eta aterakorra. - Atearen gaineko atzekaldeko argiteria. -«Warning» adierazgailuak. Bizigarritasuna: - Indarrean dauden Iege-arauek eskatzen dituzten baldintzak beteko ditu gidariaren gelak eta, beti izango du, gutxienez, arauzko laguntzailea hartzeko harmena. -Gidatze-kabinatik bereiztuta egongo da osasunketa-gela, elkar komunikatzeko luna zehargi irristakorrak dituzten zuloak izanik. -Gelako alboetan, segurtasuneko Iehiatila zehargiak dituzten bi Iehio izango dira (atean eta bestaldeko alboan). -Gelako ormak hotz-berotik eta zaratetatik babesteket osagaiz horniturik egongo dira. -Zoluak estaldura antiirristakorra, jarraikorra, trinkoa, materiale iragazkaitzekoa, erasoezina eta erreezina izango du; ormetako estaldurak leunak izango dira. Garbikorrak izango dira denak eta ohizko deskutxagaiei erresistenteak. -Osasunketa zelulak, honen ondoren aipatzen direnen neurri berdinak edo haundiagoak izango ditu: Barruko luzeera: 3 m Barruko zabalera: 1,50 m. Barruko altuera: 1,80 m. -Osasunketa zelularako gelak, berogailua, aireztapena eta elektrargi nahikoa eta gidatze-kabinetatikoez bereiztuak izango ditu. -Osasunketa gelan armairuak edo apalak egongo dira tresnerirako, gomendagarria dela sendaduragaiak edo medikagaiak prestatzeko superfizie edo taula bat izatea, horrek, isurbidea duen konketa izan beharko duelarik, eta konketa hori, 101.-ko gutxienezko harmena duen patinez hornitua. Horniketa: ' - Igotzeko eta jaisteko mugimenduak ahalezkoak egin ditzan portakamillasa; eta Trendelenburg posizio positiboa eta negatiboa. - Behintzat 40 zm.-ko gune librea izan beharko du kantilaburuan. -Gurpildun eta irristailudun kamillari eusteko, hori irristatzeko eta tinkatzeko sistema eraginkorra izango du. Tinkaketa, alboko burdinbidez edo gidarizko segurtasun-sisteman tarteka daitezen adarrez egingo da. -Gaixoa daraman kamilla aisetasunez eta segurtasunez kokatzea eta ateratzea erraztuko du ibilgailuaren kanpoalderaino. - Helduentzako neurri egokizko kamilla bat, paparra eta gerria ingura dezaten lotura-uhalak izango dituela (eskuturrekoz, belaunetakoz eta bururako arnesez), indarrean dauden legeen arauera. -eeArtazin edo «pala» itxurako kamilla, montagarria. - Manta bi. - Izara bi. - Kamillarako plastiku bat (bilgarria eta garbigarria). - Burko bat. - Haize-kentze bidezko mugiezinketarako koltxoia. - Aulki arin bat, tolesgarria, eserita eraman ahal izateko, gurpilduna. - 1500 1.-ko gutxienezko harmena duten oxigenodun bala bi bateratutako sarez, Venturi hezegailuz eta aspiragailuz. - Oxigenodun bala mugikorra. - Eskuz aireztatzeko aparailua, mozorroak dituela. - Zintzurreste barrurako odiketagaiak. -Zain-barruetan sartzeko soluzioa untzitan edo poltsatan zintzilikaturik izateko dispositibo bikoitza. -Odolaren tentsioa miatzeko aparailua. - Fonendoskopioa. - Ebakuntza txikietarako tresna-zorroa. - Presakako medikagaietarako zorroa. - Osagaiak - Plastikozko ziria eta botila apurtezina. - 6 kg. Halón-eko suitzalgailua. -Ordeazko txirrinka. - Ibilgailuari errepidean laguntza mekanikoa emateko tresnak. -Etengabeko korrontezko elektra-estekaguneak, 12 V.-koak, 2 gutxienez. - Argi-proiektorea, mugikorra eta aterakorra. - Koordinaketa-tegiarekin mezubide izateko irrati igorle-hartzailea, indarrean dauden herarizko arauekin hat etorriz. -Oharra: Etiologia hereziak izan ditzaten gaixoak garraiatzen dituzteneko ibilgailuek, bakoitzerako ezar daitezen horniketa osagarriak izango dituzte: Langilegoa Zerbitzuan derrigorrez egon beharko duen langilegoa, honelakoa izango da: Gidaria: Indarrean dauden arauek ezarritako gidatze-karneta duela eta adieraz dadin sorosle edo baliokideko tituluren bat izatea egokia litzatekeelarik. Laguntzailea: Bat gutxienez, adieraz dadin sorosle titulua edo baliokidekoa duela, bi urtetako aintzinatasunaz behintzat eta, presatasunei aurre egiteko lanetan esperientzia izanik OTL edo Erizaintzan Diplomadun titulua izatea egokia litzarekeelarik baita indarrean dauden legeek ezarritako gidatze-karneta ere. Medikalizatutako Anbulantzien (M moeta) Teknika-Osasunketa mailako zernolakoak. M moetako anbulantziak edo Medikalizatutako Anbulantziak, bizirik iraunarazteko, bete-beteko zaingoa egiteko eta gaixoei ebakuntza egitea ahalbideratzeko eskuartez hornitutako ibilgailuak dira. Ibilgailuaren zernolakoak - Furgoi erako ibilgailua, 13 L.Z. fiskaleko edo gehiagoko zerga-potentzia euki beharko duela. - Zirkuito bikoitzeko galga-sistema eta serbo-galga. - Lau gurpiletarako esekidura askea, ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretarako eraginkorra. -Kolore zuriko karrozeria, pintura isladatzaile gorriz egindako perimetro-marra bi dituela luzeerara. -Anbulantzia hitza idatzita aurreko kanpoaldean, isladaketaz irakur daitekeena. - Atzekaldeko ateak xafla bikoitzekoak izango dira, 270º-ko irekiduraz eta kanpoaldetik eta barrukaldetik ireki daitekeen itxidura-sistemaz, sarrera aisetzeko maila eta guztiz. - Alboko atea izan beharko du, ibilgailuaren eskumi-aldean kokatua, osasunkera zelulara sartzeko. -Sabailehio zehargia, osasunketa zelularako praktigarria. - Seinaleak: Anbar koloreko aldizkotasun-adierazgailu (lehentasunekoa) eraginkorra, indarrean dagoen zirkulazio-kodean ezarritakoa kontutan hartuz. - Megafonia eta guztizko sirenotsa. - Faro halogenoak eta behe-lainoaren aurkakoak. - Urrutirako argiteri auxiliar halogenoa aurrekaldean, hedakorra eta aterakorra. - Atearen gaineko argiteria atzekaldean. -«Warning» adierazgailuak. Bizigarritasuna: - Indarrean dauden Iege-arauek eskatzen dituzten b:tldintzak beteko ditu gidariaren gelak. - Osasunketa zelularako gelak, honen ondoren aipatzen direnen neurri berdinak edo haundiagoak izango ditu: Barruko luzeera: 3 m Barruko zabalera: 1,85 m Barruko altuera: 1,90 m. -Gelako alboetan, segurtasuneko Iehiatila zehargiak dituzten bi Iehio izango dira, baita atzekaldeko ateetan ere. -Gidari gelaren eta osasunketa zelularen arteko mezubiderako interfonoa. -Gidatze-kabinatik bereiztua egongo da orma batez, elkar komunikatzeko luna zehargi irristakorrak dituzten zuloak izanik gainaldean. - Gelako ormak hotz-berotik eta zaratetatik babesteko osagaiz horniturik egongo dira. - Zoluak estaldura antiirristakorra, jarraikorra, trinkoa, materiale iragazkaitzekoa, erasoezina eta erreezina izango du; ormetako estaldurak leunak izango dira. Garbikorrak izango dira denak eta ohizko deskutxagaiei erresistenteak. - Klinika-gelak edo osasunketa zelulak, berogailua, aireztapena eta elektrargi nahikoa eta gidatze-kabinetatikoez bereiztuak izango ditu. -Osagaiak uzteko armairuak egongo dira gelan, 0,10 m3-ko edo haundiagoko harlnenaz. -Gutxienez 0,06 m2-ko azalerako lan-superfizie edo taula eukiko du, sendagaiak eta/edo medikugaiak prestatzeko. - Isurbidea duen konketa, ur korrentea duela horrek, 50 I.-ko edo gehiagoko harmena duen altzairu erdolkaitzezko patinez zuzkitutako bonbaz eta erabilitako ura biltzeko patinez hornitua. Elektra instalakuntzaren zernolakoak: - Ibilgailuaren eta mediku-asistentziarako elektra-instalazioek, erabat bereiztuta egon behar dute. -Zirkulazio-legeek ezartzen dituzten baldintzak bete beharko ditu ibilgailuaren elektra-instalazioak eta hona ko hauek zuzkitu beharko ditu elektrizitatez: Behelainoaren aurkako argigailuak, ohargintzarako birakako argigailuak, istripuaurkako sabaiko argiak, ohargintzarako sirenaotsa, irratitelefonoa eta girotzeko dispositiboak, bai gidariaren zein laguntzailearen kabinakoak. Mediku-laguntzailearen elektra-instalakuntza 12 V./95 a./H.-ko bateria laguntzaile batek hornituko du, ibilgailua abiadan dagoela birkargarria, horren errendimendu hoberenaren kaltetan gabe baita erantsitako bateria kargagaiIu baten bidez (220 v. C.a./12 v.C.C.), kanpoaldeko sareari lotuz kargatzea ahalezko egin dezana. Tresneria elektrogeno bat (220 v./C.a./12 v./C.c.) bereganatzeko ahalmena. - Sorospenerako mediku-talde guztiak hornitu behar ditu instalakuntza honek, inkubagailu bat ere horni dezakeela hargailu egokien bidez. - Bateria laguntzailea etenduko duen etengailu bat egongo da gidari kabinan, birkargatzeko ahalbidea moztu gabe. - Errez ikus daitekeen bateria laguntzailea kargatzeko monitorea egongo da sorospenerako kabinan. - Elektra zirkuitoak trinkoak izango dira eta behar hezala babestuta egongo dira erasoaldi mekaniko edo kimiknak galerazteko xedez. - Sorospenerako kabinan egindako 12 v.c/c hargaiIu bakoitzak urtukor askea izango du, horiek, iristerreza den koadro nagusi batetan bilduta egongo direla. - Sorospenerako kabinan, bateria laguntzailearenaz besteko elektra zirkuituz, 220 c. C.a.-ko hiru hargailu egongo dira gutxienez eta kanpoaldeko sareari eta/edo elektrogeno-sailari estekatuz zuzkituta. Giroketa Giroketa zirkuitu askeak sorospenerako kabinako gidari kabinan. Sorospen kabinarako 20º Z.-tik 25º Z.-ra bitarteko hotz-beroa bermatuko dute, kanpoaldeko hotz-beroa -5° Z.-tik 35° Z.-ra bitartekoa denean, sorospen kabinako zoluaren eta sabaiaren artean ez da 5° Z.-ko baino gehiagoko hotz-berotasun alderik egongo. - Aerogailm sistemak, kanpoaldean hogeitahiru gradu zentigradu daudenean, gradu erdi bat igotzea lortu behar dm, hogeita hamar minutukoa baino epealdi lahu rragoan. Hozteko sistemak, kantooaldean 23° daudenean, gradu erdi jaistea lortu behar du, hogeita hamar minutokoa baino epealdi laburragoan. Sorospen kabinaren hornigaiak - Erdiko porrakamilla nagusia, honako zernolako hauek izango dituela: - Igoketa eta beheraketa mugimenduz eta «Trendeleburgo motako 30°-erainoko bai positibo eta bai negatibo posizioz hornitutakoa. - Kamila, eri-jasalea duela, erraz eta seguru jartzeko eta ibilgailutik kanpora ateratzeko bideak eman beharko ditu. - Ezker alderantz albora daiteke, ibilgailuak aldean daraman bigarren kamila tolesgarri bat sorosteko tokia utziz eta, eskumi-aldean kokatuko da, larrialdi bizian dauden gaixo bi, biak batera, sorosteko tokia utziz kamila bien artean (30-tik 45 zm.-ra bitartean). - Portakamila erdian dagoela, alde guztietatik soros rlaiteke gaixoa, gutxienez 45 zm.-ko gune librea egongo dela burkoan, ezarleku tolesgarria eta horri dagokion arriskutarako gerriko automatikoa dituelarik. - Gurpildun kamilari eusteko, hori tinkatzeko eta hortik irristatzeko, burdinbideak izango dituzte portakamilek. Kamilaren zabalera 550 mm.-koa izango da, luzeera 1.850 mm.-koa eta gurpila ez da 32,5 mm.-koa baino zabalagoa izango. Irristaketa eta tinkaketa-sistema gaineko segurtasun-sisteman ahoka dezaten adarrez egingo da tinkaketa. - Arriskutarako gerrikoak izango dituzte kamilek. - Portakamila tolesgarria sorospen kabinako eskumi aldean, beste kamila bat kokatzea, tinkatzea eta irristatzea ahalbidera dezana eta, kamilarik funtsezkoenaren luzeera eta zabalera berdinak izango dituela. - Kamilarik funtsezkoenaren burkoan kokatutako ezarlekuaz gain, beste ezarleku toIesgarri bat izango da gutxienez alboko ezkerraldian, hori ere arriskutarako gerriko automatikoz hornitua. Sorospenerako Ekipamendu Neurtua. -Oxigeno instalakuntza. - Bi boteilaz hornitutako, Zentralizatutako Oxigeno-Estazioa eta 1.500 1. hartzeko gaitasuna duela bakoitzak. 50 10 p.s.i. (3 - 4 barr)-raino presioa gutxitzeko balbulaz. - Oxigeno-estazioa, erraz sartzeko moduko tegi hatetan egongo da kokatua, elektra-haririk gabeko lekuan eta beste materiaIerik gorde ez dadin tokian. Segurtasundun oxigeno-bideak, gutxienez 4 oxigeno-harleku eroso dituela alboko aldeetan. - Bi kaudalimetro, hezegailuak dituzteIa eta 15 litro-oxigeno minutuko emateko gai direla. - 300 1. hartzeko gaitasuna duen oxigeno-bonbona, mugigarria. - Halogenozko edo argi hotzezko kirurgia-lanpara, orientagaria. - Toki-argiketa. - Perfusio-likidoen bi poltsa edo fraskoentzako sabaitikako zintzilikagailua. - Artifizial motako arnasa-hargailua, kontrolatutako asistentziaz jardun Iezakeena eta 02-ko erregulaketa egiteko gaitasunaz. - Eskuzko insuflagailua, balbulaz eta zomorroz. - Esfigmomanometro finkoa. - Autonomia duen monitore desfibratzailea, ECG elektrodo gisa eta desfribilatzeko zerbituko duten paletez hornitua. Funtzionamendu fijoz eta eskatutakoz dabiltzan kanpoko markapasoen elektra sorgailua eta estimuloen intentsitatea erregulatzeko posibilitatez. Bide bakar bateko, monitoreekin estekatzeko posibilitatez eta hamabi deribaziotarako bide eman dezan elektrodo-erregistragailua. -Pizketarako materialdun maleta, oxigeno eta guzti. - Botika-maletina, larrialditarako. - Aspiraketarako, intubaketarako eta birika-zorroaren drenaiarako materialea. - Perfusio eta iniektaketarako materialea. -Garrantzi handikoak ez diren ebaketarako gailuak. - Hezur-apurketalditarako inmobilizazio-materialea. - Bendaia, antiseptikoak eta sueroak. - Fonendoskopioa eta esfigmomanometroa. - Reflelo-mailua, linterna klinikoa, termometroa, otoskopioa eta oftalmoskopioa. - Hutsune-bidezko drenaiarako bi untzi. - Zapigarbi multzoa. - Plastikozko kuña bat eta boteila apurkaitza. - Autonomiadun aspiragailu elektrikoa eta untzi apurkaitza. -Haize-kentze bidezko mugiezinketarako koltxoia. Beste gailu batzuk. -Su-itzalgailua, Halon erako 6 kg.-koa. - Ibilgailuaren mekanikazko zaintzarako gailuak, ibilalditarako. -Ordezko gurpila. -- Irrati igorle-hartzailea, zentralarekiko harremanetarako. Langileak. Zerbitzurako derrigorrezko langile-hornidura, honako hau izango da: Gidaria.- Indarrean dauden Iegeek ezartzen duten B-2 motako gidari-karnetaren jabe dena eta, ahal bada, sokorrista-tituloduna. Laguntzaileak.- -Zaintza Intentsiboetan edo Anestesiologian eta Birranimaketan espezialista den sendagilea. -O.T.L. edo Enfermeritzan Diplomaduna, Larrialditarako edo Zaintza Intentsiboetarako bereziki gaitua. -Bost urtez gutxienez Sokorrista-titulodun, Larrialditarako bereziki gaitua eta indarrean dauden legeek ezartzen duten gidari-karneta duen kamilaria. Anbulantzia Kolektiboen (K moeta) Teknika-Osasunketa Mailako Zornolakoak Sorieka egindako modeloak bederatzi ezarlekurako harmena baino haundiagoa, gidaria barne, izan dezaketeen ibilgailuak dira eta, egiturazko aldaketen ondorioz, eri-jasaleen garraiaketa erosotasun eta segurtasun haundiagoz hornitzera bideratutako aldaketak alegia, harmen txikiagoa eskeintzen dutela. Ibilgailuaren zernolakoak. - Zergaketaz 13 L.Z.-ko zerga-potentzia edo haundiagoa duen ibilgailua. -Zirkuitu bikoitzeko galga-sistema eta servo-galga. - Lau txirrinketarako suspentsio askea, ibilgailuak lan egin behar dueneko zamaketa egoeretarako eraginkorra. - Kolore zuriko karrozeria, pintura isladatzaile gorriz egindako perimetro-marra bi dituela luzeerara. -Anbulantzia hitza idaztea pintura isladatzaile gorriaren aurrekaldean. -Alboko atea euki beharko du, ibilgailuaren eskumi aldean kokatua, osasunketa gelara sartzeko eta sarrera aisekoa. - Xafla-orri bikoitzeko atzekaldeko atea euki beharko du, 270°-ko irekiduraz eta ezinduen gurpildun burdia ibilgailu barrura sartzeko arrapal jasogailuz. - Gainaldeko sabailehio zehargia, osasunketa zelularako praktigarria. -Segurtasunerako luna zehargiak dituzten lehioak alde bietara, baita alhoko eta atzekaldeko ateetan ere. - Seinaleak: Anbar koloreko aldizkotasun-adierazgailu (lehentasunekoa) eraginkorrak, indarrean dagoen zirkulazio-kodean ezarritakoan oinarrituz. - Sirenotsa, indarrean dauden arauetan ezarritakoa kontutan hartuz. -«Warning» adierazgailuak. Bizigarritasuna. - Indarrean dauden lege-arauek eskatzen dituzten baldintzak beteko ditu gidariaren gelak. Laguntzailearen ezarlekutik komunika daiteke osasunketa gelarekin. -Osasunketa gelak, berogailua, aireztapena eta elektrargi nahikoa eta gidatze-kabineteaz bereiztuak izango ditu. -Zoluak estaldura antiirristakorra, jarraikorra, trinkoa, materiale iragazkaitzekoa, erasoezina eta erreezina izango du. -Ormetako estaldurak leunak izango dira. Garbikorrak izango dira denak eta ohizko deskutxagaiei erresistenteak. -Armairuak egongo dira tresnerirako, baita medikagaiak prestatzeko superfizie txiki edo taula bat ere, horrek, goialdean dagoen 20 1.-tarako harmendun ur-patin bidez ur korrentea duen konketa duelarik. - Osasunketa zelulak 7 ezarleku izango ditu gehinez, erosoak eta egokigarriak eurak, posizio leuna erdiesteko gaituak. - Ezinduen lau burdi koka daitezkeen eremu edo platarforma bat izango du, horiek destokiratzea galerazteko geldiketa-sistema eta guztiz. - Garraiatzeko gehiengo harmena 7 eri-jasale gehi gidari eta laguntzailearena izango da. - Kamila tolesgarria izango du, presakako beharrizenetan erabiltzeko. Horniketa. - 7 manta. - 7 izara. -Gutxienezko harmen osoa 850 1.-koa duen oxigeno bala bat. - Inozketak xurgatzeko gailua. - Sorospenerako eta lehenengo laguntzetarako botikin bat. - Plastikuzko ziri bat eta botila apurtezina. -Odolaren tentsioa neurtzeko aparailua. - Fonendoskopioa. -6 kg. Halón-eko suitzalgailu bat. - Ordeazko gurpil bat. - Ibilgailuari laguntza mekanikoa emateko tresnak. Langilegoa. Zerbitzuan derrigorrez egon behar duen langilegoa, honakoa izango da: Gidaria: Indarrean dauden arauek ezarritako gidatze-karneta duela eta sorosle titulua izatea egokia (itzatekeelarik. Laguntzailea: Bat gutxienez, adieraz dadin sorosle titulua duela, 3 urtetako aintzinatasunaz behintzat eta, OTL edo Erizaintzan Diplomadun tituIua izatea egokia litzatekeelarik. Indarrean dauden legeek ezarritako gidatze-karneta ere euki beharko du.ERASKINA TAULA