- 1986.eko Azaroaren 25eko 292/1986 DEKRETUA, Nahitaezko Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiak sortarazteari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1986.eko Azaroaren 25eko 292/1986 DEKRETUA, Nahitaezko Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiak sortarazteari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak; Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 5
- Hurrenkera-zk.: 36
- Xedapen-zk.: 292
- Xedapen-data: 1986/11/25
- Argitaratze-data: 1987/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Egin daitezen osasun-ekintza guztiek osasunari indar ematera eta eritasunari aurre hartzera jo behar dute, eta, hain zuzen ere, hori bermatzea du xede, besteak beste, Osasunketarako Herri-Administrazioak. Haurren osasun-maila hobetzea xede duten egitarau batzuk jarri ditu bidean Eusko Jaurlaritzak, Herri-Erakunde eratu zenetik. Egokia eta helburu berberakoa dugu Haurren Osasun-Kartila hau, izan ere bertan adieraziko bait dira, batean eta erabat, haurraren osasunari buruzko funtsezko ezagutzak, eta bai haurtzaroan egindako osasun medikutza-ekintzak ere. Haurren Osasun-Kartila behar bezala erabiliz gero, eritasunari aurre hartzeko eta osasunari indar emateko neurriak gehitu egingo dira, eta ez hori bakarrik, argibide garrantzitsu baten egiaztagiria ere izango da, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko haurren izurria luzarora gabe hobeto esagutzen lagunduko duena. Guzti horregatik, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 18.1 atalean jartzen diren agintepideen indarrez, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1986.eko Abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- 1. Haurren Osasun-Kartila bakar bat nahitaez erabili beharrekoa dela agintzen da. Agiri hori, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egoitza izan eta hamabost urtetik behera duten haur guztientzat izango da. 2. Dekretu honen eraskinean adierazten da Haurren Osasun-Kartilaren eredu ofiziala. Bigarren atala.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartean diharduen Osasun-alorreko lanarigoak agiri hori bete egin beharko du eta bertan adieraziko ditu haurtzaroan egin daitezen osasun-ikerketa, txertaketa, ebaketa eta gainontzeko osasun medikutza-ekintza guztiak. Hirugarren atala.- Gurasoek edo kuradoreek gorde eta zaindu egingo dute delako Kartila eta osasunketa-lanarigoari aurkeztuko diote, egin daitezen bisita guztietan. Laugarren atala: Haurren Osasun-Kartila izkutukoa izango da eta bertan adierazten diren xehetasunak osasun-xederako baino ez dira erabiliko, beti haurraren arduradunek horretarako baimena eman ondoren. Bosgarren atala: Lan, Osasunketa eta Gizarteseguratza-Sailak emango du Haurren Osasun-Kartila, dohan, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Osasundegien bidez. ERABAKI GEHIGARRIA Euskal Herriko Autonomia-Elkartean jaio ez izanaatik, Dekretu honetan ohartematen den Haurren Osasun-Kartilaren antzeko beste agiriren baten jabe izan daitezenek, balio osoz erabili ahal izango dute heuren agiri hori. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekretu hau indarrean jar dadinera arte erabilitako Haurren Osasun-Kartilak edo Agiriak, halere, indarrean iraungo du, baina Dekretu honetako 2, 3 eta 4. atalean jarritakoa bete behar izango da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Dekretu honek aipatzen duen Haurren Osasun-Kartila 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita emango da. Bigarrena.- Esku ematen zaio Lan, Osasunketa eta Gizarteseguratza-Sailburuari Dekretu hau osabideratzeko eta egoeratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko. Hirugarrena.- Dekretu honek 1987.eko Urtarrilaren 1ean hartuko du eragite-indarra. Gasteiz, 1986.eko Abenduak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. HAURREN OSASUN-KARTILA GRAFICOEuskal Herriko Autonomia-Estatutoa indarrean sartu zenetik zazpi urte iragan ondoren, badaude oraindik Euskadiko Autonomia-Elkartearen erakundetzearen zenbait alderdi gauzatzeke, eta horren helburuetariko bat, Elkarteko arduralaritzazko ihardutze-sailek, beste agintepideak egiteratzearen ondorioz, egin ditzaten jabegokentzeak haztatzeko ardura izan dezan ihardutze-saila sotaratzea da. Lege eta politikazko egitura gero eta hobea lortzea xede duen ihardutze-bidean kokatzen da Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Naihaezko Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiak sortarazteari buruzko Dekreto hau eta horiek sortarazteko ahalbidea ematen duen araua, aipatutako Autonomia-Estatutoarena izan eta nahitaezko jabegokentzearen alorrean, Estatutoko oinarrizko legeak bere lurraldean garatzea eta egiteratzeari begira, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepidea dela zehazten duen 11.1.b atala da. Bestela ezin zenez, idazkiaren norainokoak estatuko legeek ezarzen dutenari nahita men egiten diete, nahitaezko jabegokentze eta lurraren jaurpidearen alorrean indarrean dauden legezko idazkietan dauden manuen bidez eta beraz, Dekretoak, garbi denez, ez du itxurari begira aldakuntzarik ekartzen eta Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahai berrien balio-neurketaren gai izango diren jabegokentzeen norainokoari begira, neurrizkoa gertatzen da. Gaur egungo egoerarekiko araupeketa berriak ekartzen dituen berrikuntzei dagozkienetan, Epaimahaien arduralaritza eta menpeko alorreko egitekoak Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikitzen zaizkiola adieraz daiteke, zehaztapidetzen kopururik haundiena Sail horretan sortarazi eta bertan, alor hori ondoen ezaguntzen duten teknikariak bait daude. Halaber, lur jaurpidearen eta hiri-antolakuntzaren alorrean indarrean dauden legeen balio-neurtzezko erizpidei buruzko aipamen argia bada berrikuntza bat eta Balio-Neurtzeko Teknika-Batzordea delakoa sortzea ere, Lurralde-Epaimahai bakoitzari dagozkion jabegokentzeetarako balio-meurketan erabili beharreko erizpideen batasuna lortzeko batez ere sortzen den ihardutze-saila dena. Horiek horrela, Lurralde-Antolaketa eta Garraioetarako eta Lehendakaritza eta Zuzentzako Sailburuen saloz eta Jaurtze-Batzordeak, 1986.eko Azaroaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala. 1: Dekreto honek, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Jabegokentzeecarako Lurralde-Epaimahaien osatze-modua eta jaurpidea araupetzea du xede. 2. Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiek, Nai taezko Jabego-kentzeari buruzko Legeak Jabegokentzeetarako Probintzia-Epaimahaietarako ezarritakoaren arauera eta bere lurralde-eremuaren barruan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko lurraldearen barruan honek, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeek eta Autonomia-Elkarteko lurraldearen barruan dauden Udalek onartutako jabegokentzezko zehaztapidetzetan gerta daitezen haztapen-zehaztapidetzak aztertu eta erabakiko dituzte. 2. Atala: Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaia, Kondaira-Lurralde bakoitzeko hiriburuan eratuko da. Dagokion Auzitegiko Lehendakariak izendatu dezan Auzimaisua izango den Lehendakari batek eta honako mahaikide hauek osatuko dute: a) Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Zuzentza-Saileko lege-gizon batek. b) Goi-mailako teknikari batek, aurreko atalean adierazitako Lurralde-Arduralaritzetako herri-lanari edo itunepekoa, jabegokentzea egiten duen Arduralaritzarena izan eta horretarako agintea duen ihardutze-sailak izendatua, jabegokentzearen gai den ogasun edo eskubidearen zerdenaren arauera aldatuko dena, dagokion zerdenari teknika-alorrean ezagupenik egokienak dituen lanbide-alorra atxikiz. c) Nekazaritzarako Lurialde-Etxeko ordezkari batek, jabegokentzearen gai den ogasuna landalurra izan dadinean eta gainontzekoetan, Hiri Jabegorako Etxe, Merkataritza-Etxe, Industria eta Itsasketarako Etxe, Lanbide-Elkarte edo Enpresa-Erakundeko ordezkari batek, jabegokentzearen gai diren ogasun eta eskubideen zerdenaren arauera. d) Dagokion Eskribau-Erakundeak nahi bezala izendatu dezan Eskribau batek. 3. Atala. 1: Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiek, balio osoz eratu eta erabakiak hartu ahal ditzaten, ondorengo hauek izango dira beharrezko: lehenengo deialdian, hori osatzen duten guztiak egotea, eta bigarren deialdian, Lehendakaria eta bi Mahaikide egotea, azken hauetariko bat aurreko atalaren a) edo b) idazatian adierazitakoá izango dela, eta bestea, atal horren c) edo d) idazatian adierazitakoa. 2. Lurralde-Epaimahaiek, horretarako agintepidea duteneko gaiak, botoen gehiengoaren bidez erabakiko dituzte, berdinketak Lehendakariaren botoak erabakiko dituela. 8. Dekreto honen bidez Epaimahaien arduralaritza eta menpeko-egitekoak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde -Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzei atxikitako lanariek beteko dituzte, eta horietan beharrezko zerbitzuak antolatuko dira, Idazkari-lanak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko zerbitzuango legelari batek egingo ditu, bere Sailburuak izendatuta. 4. Atala: Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiak, jabeek eta Arduralaritzak egindako haztapen-orrialdeak ikusi ondoren, jabegokentzearen gai diren ogasun eta eskubideei dagokien prezio zuzenari buruzko bete beharreko erabakia hartuko du, gehienez zortzi eguneko epearen barruan. Berariz, epe hori luzatu ahal izango da, habamost egunetaraino gehienez jabegokentzezko zehaztapidetzan aurrez aurre dauden zuduen garrantziak, jabegokentzearen gai diren ogasun eta eskubideak daudeneko tokian ikuskatzea aholkugarri egin dezanean, ikuskatze horretan Dekreto honen bigarren atalaren b) eta c) ataletan adierazitako Mahaikideek nahitanahiez eskuhartuko dutela. 5. Atala. 1.- Jabegokentzeetarako Lurralde-Epaimahaiaren erabakiak, arrazoi eta guztizkoa izan beharko du, nahitaezko jabegokentzeari buruzko legeetan edo, hala behar izanez gero, Lur Jaurpide eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legearen Eraberritutako Idazkia onartzen duen Apirilaren 9ko 1346/1976 Errege-Dekretoan, edo hau ordezka dezan Autonomia-Elkarteko bertako legeetan ezarritakoari begira Epaimahaiak erabilitako erizpideen zergatia emanez. 2. Jabegokentzea egiten duen Arduralaritzari eta jabeari jakinaraziko zaien erabaki honek, arduralaritza-bidea akitu egingo du eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetikako eskea baino ezin izango da egin. 3. Erabakiaren eguna, Nahitezko Jabegokentzeari buruzko 1954.eko Abenduaren 16ko Legearen 58. atalean ezarritako balio-neurketarako epearen lehenengoa izango da. 6. Atala. 1: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurraldeko Epaimahaiek, berdintasunez eta arauz ezar daitezen gainontzeko betebeharrekin bat etorriz, Balioneurketarako Teknika Batzorde bat osatuko dute bere kideen artetik, honen ondoren aipatzen direnak izango direla bere ardurak: a) Jabego-kentzearen gai diren ondasunen eta eskubideen baloraketa egiteko legezko erizpideak erabiltzean oharteman daitezen arazorik garrantzitsuenak aztertzea. b) Ondasunen eta eskubideen baloraketeei eragin diezaien eta, hala beharrez gero, horiek zehaztu ditzaten legeak erabiltzeari dagokienean, Herri-Arduralaritza berezien iharduerari buruzko oharpenak biltzea. c) Ondasunen eta eskubideen tasaketa egiteko erizpide baterakoiak kontrastatzea eta tajutzea. d) Agintza orokorrak eta Arduralaritzaren iharduera hobeagorako hartu beharreko neurriak iradokitzea, aldez aurre zehaztutako b) idazatiari dagokionean. 2. Balio-neurketarako Teknika Batzordea urtean birritan bilduko da gutxienez eta txosten bat gertatuko du urtero, txostenean aipatzen den epealdian, jabego-kentzezko organu legez ihardun duten Arduralaritzei aurkeztuko zaizkiela; txosten horretan, laburtuta eta behar bezala eratuta, Batzordearen lanen gai diren lan-arloak osatzen dituzten arazoak, oharpenak, erizpideak eta iradokizunak bilduko direlarik. 3. Balio-neurketarako Teknika Batzordeak, arauz ezarritakoaren arabera, atal honetako bat zenbakian adierazitako kideez gain, lurralde eta hirigintza antolaketan, eraikintzan, zergalaritzan eta ondasunen eta eskubideen baloraketarekin zerikusia duen lan-arlotan aituak diren pertsonak izan daitezke kide. ALDlBATERAKO ERABAKIA Euskal Herriko Autonomia Elkarteak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoek edo Autonomia Elkarceko lurraldean dauden Udalek erabakitako jabego-kentzeen ondorioz sortutako haztapen-espedienteak, Dekretu honek indarra hartzerakoan Jabego-kentzezko Probintziako Epaimahaien esku jarritakoak alegia bideak egiten jarraitzen dute Epaimahai horietan bere azken erabakirarte eta bere antolamendu propioaren arabera. . AZKEN ERABAKIAK , Lehenengoa.- Dekretu honetako erabakiek ez diete eraginik egiten Estatuak Euskadiko Autonomia Elkartean erabakitako jabego-kentzeen ondoriozko haztapen-espedienteei, hori ulertzea eta erabakitzea, estatuko legeetan horretarako ezarritakoaz araupetuko delarik. Bigarrena: Dekretu hau garatzeko eman dadin Araudian, jabego-kentzailearen pentzutangoak izango diren elkartuezinei, aitzakiei, asistentziei eta dietei buruzko guztia araupetuko da, baita Jabego-kentzezko Lurralde Epaimahaietako eta Balio-neurketarako Teknika Batzordeko kideei dagozkien zigorrak eta ordezkapenak ere. Hirugarrena: Dekretu honek, 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik aurrera hartuko du indarra. Laugarrena.- Ekonomia eta Herriogasun Sailak Dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak izan daitezen kredituak prestatuko ditu. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 25. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.