Euskadi.eus
  • 353/1987 DEKRETUA, Azaroaren 10ekoa, kontsumo puhlikorako diren edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarea ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

353/1987 DEKRETUA, Azaroaren 10ekoa, kontsumo puhlikorako diren edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarea ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 2474
  • Xedapen-zk.: 353
  • Xedapen-data: 1987/11/10
  • Argitaratze-data: 1987/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 18. artikuluak, Estatuaren oinarrizko legeria garatu eta gauzatzea, bere Eremuko Osasunketan, Autonomia Elkarteari ematen dizkio. Euskal Herriko Autonomia Elkartean edateko uren Zaingorako eta Osasunketa Kontrolerako Sare bat sortzea da arauketa honen xedea, administrazio publikoek, giza-kontsumorako ur-horniketaren alorrean iharduketa eraginkor bat izan dezaten. Hori horrela, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1987.eko Azaroaren 10eko bere bileran aztertu ondoren, zera XEDATZEN DUT: I ATALBURUA ARAU OROKORRAK Lehenengo artikulua.- Kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarea jartzea eta araupetzea da Dekretu honen xedea. Bigarren artikulua.- Kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sareak, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurralde eremuan dagoen Osakidetzaren peko unitate-multzoa hartuko du, halaber, artikulu honen hurrengo zenbakian agindutakoaren arauera sar daitezen besteak ere hartuko ditu. 2. Dekretu honetan ezartzen diren osasunketazko kontrol eta zaingoaren funtzioak betetzeko gai diren zerbitzu edo unitateak badituzten Udal edo Udal Elkarteek, unitate edo zerbitzu horiek kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarean sartzea eskatu ahal izango dute. Hirugarren artikulua.- Nolanahi ere, giza kontsumorako edateko uren instalazioen eta bere osasunketa kontrolaren erantzukizuna Udalek izango dute, zerbitzu horiek amankomunatuta edo itunduta eduki ahal dituztela.II ATALBURUA SAREAREN XEDEAK Laugarren artikulua.- 1. Kontsumo publikorako edateko uren kontrol eta zaingorako Sareak, bere unitateen bitartez, Ekainaren 18ko 1423/82 Errege Dekretuz onartutako kontsumo publikorako edateko uren Teknika eta Osasunketazko Araugintzan dauden aginduak betetzera bideratutako etengabeko kontrol eta zaingo funtzioak beteko ditu. 2. Kontrol funtzioa honako iharduketa hauetara bideratuko da funtsean: a) Hornitzen diren edateko uren higiene eta osasunketazko kontrola. b) Ura hartzeko tokien, halaber, akuifero eta horretan eragina duten ubide eta arroen osasunketa-babesaren kontrol eraginkorra. c) Eramanbideen, depositoen eta banaketa-sareen egoera egoki baten osasunketazko kontrola. d) Uren tratamendurako tresneriaren eta sistemen osasunketazko kontrola. e) Kontenedore, upel, zisterna higikor eta antzeko sistemen bidez garraiatu eta banandutako uren osasunketazko kontrola. f) Uraren bitartez kutsatzen diren gaisotasunen izurrite-zaingoa. Bosgarren artikulua.- Dekretu honen eraskinean adierazitako aldizkakotasuna, baldintza eta analisi moetak izango ditu osasunketa kontrolak.III ATALBURUA Seigarren artikulua.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Lurralde Historikoetako bakoitzean dauden kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Unitateak, Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentruan bilduko dira eta, informazio, kontrol eta analisi guztiak bertara bidaliko dituzte. Zazpigarren artikulua.- 1. Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentruak, dagokion Eskualdeko Zuzendaritzako Giro-Osasunketarako Unitateetan kokatuko dira. 2. Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentruek honako egiteko hauek izango dituzte: a) Kontrol eta Zaingorako Unitateen koordinaketa, halaber, konklusio eta informeak gauzatzea. b) Beharrezko izan daitezen zuzenketa-neurriak jarriz, Kontrol eta Zaingorako Unitateen analisi eta kontrolaren teknika eta metodoak ziurtatzea. c) Beharrezko diren teknika-baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatu ondoren, Sarean Sartzeko proposamena egitea, titularitate publiko edo pribatuko Kontrol eta Zaingorako Unitateena. d) Kontrol eta Zaingorako Unitateei, ematen zaizkien egitekoei dagozkien informazio eta xehetasunak eta erabaki dadin aldizkakotasunez, eskatzea. e) Lortutako xehetasunetan oinarrituz, eboluziozko eta konparaziozko ilkerlanak egitea. f) Udal agintariei eta, hala izanez gero, horretan dabiltzan udal-elkarteei, halaber, Foru Diputazioetako horri dagokion departamenduari xehetasunak eta ikerlanak zuzkitzea. g) Ezarpen-aldian jarritako kontrol eta zaingo unitate guztiei teknika eta osasunketa laguntza ematea. h) Horiei dagozkien izurrite-ikerlananen diseinu, gauzatze eta koordinatzea. Zortzigarren artikulua.- Kontsumo publikorako edateko uraren Kontrol eta Zaingorako Unitateek honako egiteko hauek izango dituzte: a) Horniketa-sistemak gainbegiratzea eta urak tratatzeko sistemen eginkortasuna kontrolatzea. b) Ondorio analitikoak, informeak eta lortutako xehetasunak Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentrura bidali. c) Hartu beharreko zuzenketa-neurriak azalduz, lortutako dato eta ondorioak Udal Agintariei jakin erazi. d) Dekretu honen eraskinean agintzen den aldizkakotasunez ur lagin harketak egin eta horri dagokion Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentrura bidali. e) Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentruak eskatutako analisiak egin. Analisiak eskatu dituztenei, lortutako emaitzak jakin erazi. Bederatziganen artikulua.- Eskualde-Zuzendaritzetako Osasun Publikoaren laborategia, Eredutarako Analisi-Tegia denez gero, bera arduratuko da, erabiltzen diren analisi-metodoak ofizialki ezarritakoak izan daitezen eta interkalibrazio teknikoak eta Kontrol eta Zaingorako Unitateen gainontzeko konprobaketak ere berak zuzenduko ditu. IV ATALBURUA Hamargarren artikulua.- Osakidetzaren pean ez dauden kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Unitateak Sarean sartzea, Organismo horretako Zuzendaritza Nagusiaren erabaki baten bidez onartuko da, Unitatearen Entitate Titularrak eskatu ondoren eta dagokion Datoen Bilketa eta Elaboraziorako Lurraldeko Zentruak aldezko proposamena egin ondoren. Hamaikagarren artikulua.- 1. Kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Unitateen Sareko partaide izateak, zortzigarren artikuluan agindutako egitekoak bete beharra ekartzen du eta hemen jarraian adierazten diren laguntza teknikoetan parte hartu ahal izatea emango dio: a) Baliabide hidraulikoen, obren eta ubide, deposito eta banatze sarearen, halaber, uren tratamendua instalatzearen gaietan aholkularitza. b) Kontrol eta Zaingorako Unitateetako ardura duen langilegoaren etengabeko gaikuntza eta, orokorki, giza kontsumorako uren horniketan diharduen langilegoarena. 2. Kontsumo publikorako edateko uren Kontrol eta Zaingorako Sarearen partaide izateak, aurreko apartaduan finkatutako laguntzez gain, sarearen iraunerazpen egoki batera, instalazio berriak jartzera edo egon daudenak eraberritzera bideratutakoak izan eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Aurrekontu Nagusietan izenda daitezen dirulaguntzetan parte hartzen lagunduko du. Hamabigarren artikulua.- 1. Bizilagunen kopuruaren eta sarearen karakteristiken arauera, Udal guztiek, deskutsaketaren eta residuozko kloro askearen zehazketaren eguneroko kontrolerako beharrezko diren baliabideak edukitzera beharturik daude. 2. Udalek eta Udal Elkarteek, dagozkien egitekoak garatzeko Osakidetzako langilego teknikoaren laguntza eskatu beharko dute. Hamairukarren artikulua.- 1. Osakidetzako Eskualde-Zuzendaritzetako bakoitzean, kontsumo publikorako edateko uren etengabeko osasunketa-kontrolaren Etengabeko Batzorde bat sortzen da, honako egiteko hauek beteko dituena: a) Osasun aldetik onargarriak diren uren aldibaterako hornidurari baimena ematea. b) Aurreko apartaduan adierazitako baimenak emateko, beharrezko kontrol bereziak eta zuzentzeko diren ezinbesteko osasunketa neurriak jartzea . c) Eusko Jaurlaritzako Sailek, uren egokitasunaren edo beren instalazioen gaietan eskatzen dizkioten infor me guztiak emanez, argibidetarako edo aholkutarako organo gisa jardutea. d) Ekainaren 18ko 1423/82 Errege Dekretuz onartutako kontsumo publikorako edateko uren Teknika eta Osasunketazko Arautegian esandakoari buruzkoan ur-horniketa bakoitzean gauzatu beharreko parametro analitikoak erabakitzea. 2. Osasunketa kontrolerako Etengabeko Batzordeek, beren iharduketan, kolegiatutako organoentzat Administrziozko Prozeduraren Legean ezarritako arauak izango dituzte agindu. 3. Osasunketa kontrolerako Etengabeko Batzordeek, Lurralde Historiko bakoitzean, Osasunketa eta Kontsumo-Sailburuak izendatutako Lehendakari batez eta lau Bokalez osaturik egongo dira. Batzorde bakoitzeko Bokaletako bat, Euskal Udalen Elkarteak proposatuz izendatuko da. XEDAPEN GEHIGARRIA Osasunketa Kontrolerako Etengabeko Batzordeak, Dekretu hau indarrean sartzen denetik hasi eta 3 hilabeteko epe baten barruan eratuko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko eskumena ematen zaio Osasunketa eta Kontsumo Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko Azaroak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasunketa etaa Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO. TAULA

Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_756_1547283672_595' for POST of 7041 bytes

Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586 Weblogic Bridge Message

Failure of server APACHE bridge:


Internal Server failure, APACHE plugin.  Cannot continue.


Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16


Change Number: 779586