Euskadi.eus
  • Abenduaren 15eko 384/ 1987 DEKRETUA, Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea birregituratuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 15eko 384/ 1987 DEKRETUA, Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea birregituratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 2713
  • Xedapen-zk.: 384
  • Xedapen-data: 1987/12/15
  • Argitaratze-data: 1987/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Tokiko Administrazioak lurraldearen antolaketan duen posizioak, bere kabuz edo beste erakunde publiko batzuen ekintzaren bitarteko-lana eginez, zera eskatzen du: betidanik izandako axolagabekeria kontutan hartuz. bere egituraketaz ohartzea. Horretara behartzen dute, alde batetik, administrazio deszentralizatuaren izaerako ereduak jasotzearen ondorioz gertatzen ari den tokietako mailaz-mailakako eraginak eta bestetik, administrazio publiko ezberdinen lankidetzak. Kontutan hartzekoa da, halaber, Administrazioari buruzko argibide gehiago ematea administratutari, horrek bere ekintza-alorrean parte hartzen baitu berehala. Ezartzen den errolderatze-iharduna, duen helburuaren eraginez, bertarakotzeko eta gaurkotzeko mekanismo arrunta da, erregelamenduak jartzen dituen baldintzetatik eta betebeharretatik kanpo geldituz. Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza-Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bileran eztabaidatu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- Euskadiko Tokiko Administrazioaren Errolda eratzen da, bertoko tokiko Erakundeen jardun konpetentzialerako eta informatiborako baliabide dena eta elkartearekiko jakinerazpenei publizitatea ematezkoa. 2. Artikulua.- Legeak hala aginduta, ekimen publikoz edo pribatuz, Tokiko Erakundetzat hartutako, horietatik sortutako edo horiei eragiten dien tokiko izaeradun erakunde guztiak sartuko dira horren helburuen barne. 3. Artikulua.- 1. Erroldaren oharpenak inskripzioz edo oharrez egindakoak izan daitezke. 2. Antolaketari buruzko egiturei eragiten dieten guztiak dira inskripziozkoak, eta batez ere, erakundeak eratzeari, ezabatzeari edo aldatzeari buruzkoak, baita elkarte edo parte-hartzeko eginezari dagozkien jakinarazpenei buruzkoak ere. 3. Bere agintepeko zerbitzuen funtzionamenduari dagozkienak dira oharrez egindakoak. 4. Artikulua.- Erroldaren funtzionamendua publizitate, ofizialtasun eta eraginkortasun erizpideei atxekiko zaie, edukiaren fidagarritasuna bermatzea bidezkoa egin dezaten iharduketak burutuz horretarako. 5. Artikulua.- 1. Inskripzioak, honako hauek hartuko ditu: a) Erakundearen tipologia eta ezaugarriak. b) Lege-erregimena eta, hala behar izanez gero, helburuak. c) Kideen antolaketa eta osakera. 2. Honako hau adieraziko du oharrak: a) Zerbitzua zein den. b) Kudeaketa modua. c) Lege-erregimena. 6. Artikulua.- 1. Errolda publikoa da. 2. Erabilketan honako arau hauek bete beharko dira: a) Erroldako xehapen ofizialak kontsultatzeko ez da oztoporik egongo, bere zainketarako eta iraunarazpenerako har daitezen bermeen kaltetan gabe. b) Xehapenen azterketa eta horko oharpenen egiaztagiriak (hitzez-hitzezkoak edo laburpenezkoak izan) ematea hartzen du kontsultak. 7. Artikulua.- Urtero, urtearen amaieran, errolderatutako inskripzio-oharpenen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizilean. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengo Xedapen Gehigarria.- Tokiko Administrazioko Sailordetzaren barne dago Erroldea, errolderatutako enteen izena eta grafia izen ofizialarekin bat datozen edo ez ikuskatuko duela. Bigarren Xedapen Gehigarria.- Erroldako xehapenak bertaratzeko eta gaurkotzeko, eredu ofizialeko inprimakinak emango dira aldizka, eta hori, erredakzio-lanak egiteko eta ondorengo prozedura informatikorako. Azken Xedapena.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailari, Dekretu hau garatzeko bidezkoak eritzitako xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Apirilaren 15eko 91/1986 Dekretuz birregituratu zen Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea, Eusko Jaurlaritzari Monumentu-Ondarearen alorrean aholkuak eta laguntza ematezko organu kontsultiboa izateko eratua. Denborak aurrera egin duenez, Batzorde horren iharduera arintzeko beharra ikusi da, eta indartu ere bai bidebatez, Euskal Kulturaren Kontseilu Nagusiaren aurrean ordezkapena emanda. Hori horrela, Kultura eta Turismoko Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1987.eko Abenduaren 15ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, zera XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- 1. Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku Batzordea, Autonomia Elkarteko Monumentu-Ondarearen babesketa eta indartze arloan Eusko Jaurlaritzari aholkuak emateko organua da, Dekreto honek dioenaren arabera jardunge duela. 2. Junta Asesora del Patrimonio Monumental de Euskadi/Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku Batzordea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Saileko Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzari atxikita egongo da. 2. Artikulua.- 1. Honako hau izango da Batzordearen konposaera: a) Lehendakaria: Kultura Sailburuordea, edo honek esku eman diezaion pertsona. b) Lehendakariordea: Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaria, edo honek esku eman diezaion pertsona. c) Bokalak: - Hiru Lurralde Historikoei dagozkien Foru Diputazio bakoitzak proposatutako bat. - Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzak proposatutako hiru gutxienez eta zortzi gehienera. d) Idazkaria: Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendariak izendatuko duen pertsona bat, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe. 2. Kultura eta Turismo Sailburuaren Aginduz egingo da bokalen izendapena. 3. Artikulua.- 1. Bokal-kargua, delegaezinezkoa izango da eta bi urteko iraupena izango du. 2. Epe hori amaitzean, epe berrietarako proposatuak eta izendatuak izan daitezke bokalak. 4. Artikulua.- Honako hauek izango dira Batzordearen egitekoak: a) Legeek ezar ditzaten «arauzko txostenak» ematea. b) Beren agintepeko diren gaiei buruzko erizpenak lantzea eta ekintza orokorrak eta bereziak proposatzea. c) Kultura eta Turismo Sailak izenda diezazkion eta bere agintepeko diren arazo guztiei buruzko txostenak zehaztea eta ematea. 5. Artikulua.- Urtean bi aldiz bilduko da gutxienez Batzordea eta, beti, Lehendakariak eskatuta. Gutxienez hamar eguneko aurrerapenez egingo du deia Batzordeko Lehendakariak Idazkariaren bidez, Bokalen eskabideak eta Historia eta Artearen Ondarerako Zuzendaritzaren beharrak ikusi ondoren prestatuko dela gaizerrenda. 6. Artikulua.- Batzordea eratzeko baliozko quoruma, bere kideen erabateko gehiengoa izango da. quorumik ez balego, bigarren deialdiz eratuko da, lehenengorako jarritako ardua baino ordubete geroago, hiru kide bertan egotea nahikoa izango dela kasu honetan. 7. Artikulua.- Euskal Administrazioko Sailburuen, goi mailako kargudunen eta Administraziokoak ez diren pertsonen zerbitzuak direla eta, ordaindu beharreko komisioak arautzen dituen Irailaren 17ko 307/85 Dekretoak arautzen dituen dieta eta komisioetarako eskubidea izango dute Batzordeko kideek. 8. Artikulua.- Dekreto honek arautzen ez dituenei dagozkienetan, Batzordearen funtzionamendua, Administrazio Prozedura Legeak dioenaz erregulatuko da organo kolejiatuei dagozkienetan. INDARGABETZEKO XEDAPENA Apirilaren 15eko 91/1986 Dekretua (1986.eko Apirilaren 29ko E.H.A.O.) indargabetuta gelditzen da AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismoko Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.