Euskadi.eus
  • 178/89 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzko martxoaren l6ko 41/1981 Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

178/89 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzko martxoaren l6ko 41/1981 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 2283
  • Xedapen-zk.: 183
  • Xedapen-data: 1989/07/27
  • Argitaratze-data: 1989/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzko martxoaren l6ko 41/81 Dekretua gauzatzerakoan izandako esperientziak erakusten duenez, beharrezko gertatzen da turismo akanpalekuetarako baimenak lortzeko prozedura aldatzea, sektore horretako Organismo ezberdinek baimen hori ematerakoan eta iharduera hau erregulatzeko orduan parte hartu ahal dezaten, kanpismoaren garapen egokia berma dadin horrela, beti ere ingurua zainduz.Atal bakarra.- Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzko martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren honako atal hauek aldatu egiten dira: 1.etik 4.era bitartekoak, 10.a, l5.etik 25.era bitartekoak, 29.etik 3O.era bitartekoak eta 36. b), guztiak barne, ondoren ageri den gisa idatzirik geratuz: 1.1. atala.- Arau hauek diotenari lotuko zaio Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean kokaturiko turismo akanpaleku edo «kanpin»en instalazioa. 1.2.- Turismo akanpalekutzat honako hau joko da: beharbezala mugatutako lurzorua, aldi batean erabiltzeko atondua, aire zabaleko bizimodua errazteko arau hauetan ezartzen diren instalazio eta zerbitzuak barne dituena eta kanpin-dendetan edo erraz garraia daitezkeen elementuetan lo egiten denekoa. 1.3.- Aldi baterako erabilpentzat honako hau joko da: sei hilabete baino gehiagokoa izango ez den aurrez aurretik hitzartutako denboraldia kanpinean igarotzea. Baimendutako denboraldi horretan erabiltzaileak lursail bat osorik erabiltzeko kontratatu ahal izango du. 1.4.- Erraz garrai daitezkeen elementutzat honako hauek joko dira: Zirkulazio Arauek diotenaren arabera, beren kabuz edo garraiaturik errepideetan ohiz eta arruntki ibili daitezkeenak. 1.5.- Turismo akanpalekuetako lursailen erabiltzaileek debekatua dute bertan obrarik egitea edo elementu finko edo iraunkorrik eraikitzea edo jartzea. 2. atala. - Kanpinen izaera kontuan izanik debekatua dago lursailak saltzea edo sei hilabete baino gehiagorako errentan jartzea. Debeku hori hautsiz gero, egoitz urbanizaziotzat joko dira kanpinak eta legeria honetatik kanpo geratuko dira. 3.1. atala.- Ez dira turismo akanpalekutzat joko eta beraz Arau hauetatik kanpo geratuko dira, gazteentzako akanpalekuak, udaleku irekiak, auzolandegiak, eta haur eta gazteentzako ibilaldi bolanteak; guzti horiek ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoan oinarrituko dira (85-6-29ko E.H.A.A., 134. alea). 4.1. atala.- Debekaturik dago kanpaketa librea. 2.- Salbuespen gisa, kanpaketa modalitate hori praktikatu ahal izango da, jabego edo lurraren erabilera eskubideak errespetatuz gehienez hiru denda edo antzeko elementu batera jar daitezenean beste multzo batetik gutxienez kilometro batera; akanpaturikoak ez dira 10 lagunetik gora izango eta horien egonaldia ez da toki berean hiru egunetik gorakoa izango. 3.- Aurreko idazatalean ezarritako kanpaketa modalitatea ezingo da inola ere burutu turismo akanpaleku batetik 2 kilometro baino gutxiagora, ezta martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren 5. atalean ezarritakoaren arabera Turismo kanpalekuak jarri ezin daitezkeen tokietan ere. 4.- Kultura, denborapasa edo kirola helburuizanik atal honetako 2. zenbakian ezarritakoa baino talde haundiagoentzako kanpaketak aurrikus daitezenean, Turismo Sailordetzak kanpaketa horretarako baimena eman ahal izango du horretarako ezar dadin prozeduraren arabera eta egonaldia hiru egun baino gehiagorako izan ez dadinean. 10. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan, Kultura eta Turismo Sailak honako eskumen hauek izango ditu: a) Kanpin establezimenduak jarri eta irekitzeko baldintzak arautzea. b) Akanpalekuak jartzeko baimenak eta irekitzeko lizentziak ematea, eta hala badagokio, akanpalekuak ixtea. c) Kanpinen kategoriak finkatzea eta aldatzea. d) Kanpin establezimenduen funtzionamendu baldintzak arautzea eta ikuskatzea, instalazioak egoera onean daudela, zerbitzuak egoki eskaintzen direla eta bezeroak ondo hartzen direla bermatzeko. e) Dekretu honetan ezarritakoaren aurkako arauhausteak direla-eta, izapide daitezen espedienteak hastea, izapidetzea eta erabakitzea. f) Kanpin establezimenduetatik kanpoko kanpaketei buruz egokitzat jo daitezen neurriak hartzea. g) Turismo akanpalekuak sustatu eta babesteko egokitzat jo daitezen neurriak ezartzea. !5. atala.- Turismo akanpalekua jartzeko baimen eskabidea, instalakuntza burutu asmo den Lurraldeko Kultura eta Turismo Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko da, lan edo lur-mugiketarik hasi baino lehen. Eredu o6zialaren araberako instalazio baimen eskabidearekin batera, ondoko dokumentazioaren lau kopia aurkeztu beharko dira: a) Eskabidegilearen nortasuna eta duen ordezkapena egiazta ditzan agiriak. b) Instalazioak hartzen duen lurzoru osoa erabili daitekeela egiazta dezan agiria, jabetza titulua edo erabilera ahalbidera dezan besteren bat. c) Eraikuntza eta instalazioei buruzko proiektu teknikoa, gaitasundun teknikari batek izenpetutakoa eta dagokion Elkargo Ofizialak sendetsia. d)1: 1200 eskalako kokapen planoa, hurbilbideak eta horien zabalera, akaripalekuaren lurzoruaren inguruko eraikuntza mota, gertueneko bizitegietarainoko distantzia, eta erliebe gorabeherak zein paisaia ezaugarri nabarmenenak zehaztuz. e) Akanpalekuaren planoa, 1: 500 eskalakoa 5 ha. baino azalera txikiagoetarako eta l: 100 eskalakoa 5 ha. baino haundiagoetarako. Plano horretan, zerbitzu eta instalazio, eraikin, barruko bide, gune libre eta kanpaketarako azaleren kokapena zehaztu beharko dira; aurrikusitako urbanizazio-lanak burutu ondorengo kanpaketa-unitateak ere adierazi beharko dira. Deskribapen txostena. Txosten horretan honako hauek adierazi beharko dira: martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren 5. atalean ezarritako debekuen aurkakorik ez dela aukeratutako lurzoruan; kokalekuaren ezaugarriak; orientazioa; hurbilbideak; berdegune eta zuhaitzetarako tokia; kanpaketarako tokia; eduki asmo den kategoriaren arabera aurrikusitako lursailak; instalazioak eta zerbitzuak; ur edangarriaz hornitzeko sistema, eguneroko ur-etorria eta gordailuen edukiera adieraziz; hondakin uren trataera eta ebakuazio sistema; instalazio elektrikoa; suteen aurrikuspenerako sistema; eta indarrean dauden arauek diotenaren arabera proiektaturiko edo beharrezko den beste instalazio edo ihardueraren bat. g) Akanpalekua jarriko deneko udalerriko Udalak emandako obra lizentzia. 16. atala.- Aurreko atalean adierazitako eskabidea eta agiriak jaso ondoren, Lurralde Ordezkaritzak izapidetu egingo du hura eta horretarako honako hauek eskatuko ditu: a) Lurralde bakoitzeko Foru Diputazioko Hirigintza eta Ingurugiro Zuzendaritzaren erizpena. b) Eusko Jaurlaritzako Osasunketa eta Kontsumo Sailaren erizpena. c) Akanpalekua jarri asmo deneko udal barrutiari dagokion Udalaren erizpena. d) Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren erizpena. e) Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko Babes Zibileko Zuzendaritzaren erizpena, aurkeztutako proiektuan Suteen Aurrikuspenerako eta Segurtasunerako aurrikusitako Neurrien egokitasunari buruzkoa. 17 atala. - Aipatu erizpenak eskatu eta bi hilabete igaro baino lehen eman beharko dira. Kontsultaturiko organismoak ez balu epe horretan erantzungo, ez duela inongo eragozpenik ikusten ulertuko litzateke. Aipatu argibideak eskatuz bidaliko den idazkian orain arte esandako guztia jakinaraziko da. 18. atala.- Emandako erizpenen edukia aztertu ondoren, proiektuak ohizko tramitazioa eragozten duten akatsak dituela ikusiz gero, doakionari jakinaraziko zaizkio hilabete igaro baino lehen akatsen zuzenketa egin dezan. Doakionari emandako epea igaro eta zuzenketarik egin ez bada, Lurralde Ordezkaritzak Turismo Sailordetzara bidaliko du espedientea. 19. atala.- Espedientea osatu ondoren, Lurralde Ordezkaritzak espedientearen Erabaki-Proposamena aurkeztu beharko du hilabete igaro baino lehen. Proposamen horretan, eskatutako baimena eman edo ukatzearen azalpena, akanpalekuaren funtzionamenduak bere alderdi guztietan bete behar dituen baldintzak eta obrak nahiz instalazioak burutzeko epea jakinarazi beharko dira. Turismo Sailburuordeak eskatutako baimena eman edo ukatzeari buruzko erabakia hartuko du, erabaki horren aurka GorajotzeErrekurtsoa tartejarri ahal izango zaiolarik Kultura eta Turismo Sailburuaren aurrean. 20. atala. - Eman dadin baimenak ez du zerikusirik izango gainerako Organismoek aitortua duten eskumenaren arabera ematea dagokien baimenarekin. 21.1. atala.- Onetsitako proiektua jarritako epean burutuko ez balitz, emandako baimenak bere balioa galduko luke eta hori lortzeko eskatzaileak berriro hasi beharko luke prozedura. 2.- Behar bezala bidezkotutako arrazoiak direlaeta, Turismo Sailordetzak instalatzeko baimena luzatu ahal izango du. Luzapena ez da inola ere sei hilabete baino gehiagorako izango. 22. atala. - Akanpalekuen azalera, klasifikazio edo edukieran eraginik izan dezaketen ezaugarri edo azpiegiturako íistalazioetako funtsezko aldaketetarako, tramitazioa egin beharko da aurreko ataletan esandako moduan. 23. atala.- Obrak burutu ondoren, doakionak irekitzeko lizentzia eskatu beharko du Lurralde Ordezkaritzan, eta horretarako honako agiriok eraman beharko ditu: - Dagokion Udalak emandako Iharduera Lizentzia. - Obrak bukatu direlako ziurtagiria, gaitasundun teknikariak emandakoa. 24.1. atala.- Irekitzeko lizentzia emateko eskabidea aurkeztu ondoren, dagokion Lurralde Ordezkaritzako Ikuskapen Zerbitzua establezimendura joan eta obrak instalatzeko baimenean ezarritako xehetasun teknikoen arabera onetsitako proiektuari egokitzen zaizkiela egiaztatuko du. 2.- Proiektua ondo burutu dela egiaztatutakoan, Turismo Sailburuordeak irekitzeko lizentzia emango du, kanpinari dagokion kategoria finkatuz. 3.- Halere, Turismo Akanpalekuetarako martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren 6. atalburuan gutxienezkotzat jotako baldintzak orokorrean neurtuz, Turismo Sailordetzak baldintza bat edo batzuk betetzetik libra lezake establezimenduren bati, dituen baldintza bereziek edo dituen baldintzen kopuruak, kalitateak edo gainerako zernolakoek horrela jokatzea gomendatzen badute. 25. atala.- Irekitzeko baimena eman eta hurrengo hamabost egunetan, establezimenduko titularraren edo bere ordezkari legalaren esku jarriko du Lurralde Ordezkaritzak martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren 33. atalean ezarritako dokumentazioa, erabilera globaleko kontratuak eta baita prezio zerrenda ere behar bezala sendetsia. 27. atala.- Turismo Akanpaleku Publikoak «Luxuzko», «Lehen», «Bigarren» eta «Hirugarren» kategoriatan sailkatuko dira beren instalazio eta zerbitzuen arabera. 28. atala.- Kanpin guztietan, sarrera nagusiaren alboan, kategoria adieraz dezan plaka jarri beharko da derrigorrez. Plaka metalezko errektanguloa izango da, berde esmeralda kolorekoa hain zuzen, zuriz kanpin hitzaren lehen letra (K) eta establezimenduaren kategoriari dagokion denda kopurua (trianguloak) jarri beharko dira (4 luxuzkoetan, 3 lehenengokoetan, 2 iígarrenekoetan eta 1 hirugarren kategoriakoetan). 29. atala.- Martxoaren l6ko 41/81 Dekretuaren I. Izenburuan ezartzen diren baldintzez gain, ondoan adierazten direnak bete beharko dituzte instalazio eta zerbitzuetan aipaturiko kategoriak lortzeko: luxuzkoa 1 2 3 1. EDUKlERA Alojamenduaren gehienezko edukiera ondoko bataz bestekoaren arabera finkatuko da: lau lagun lursail arruntean eta bi lursail txikian. 2. LURSAlLAK 2.l. Lursail Arruntak Lursailen azalera: 90m.2 70m.2 60m.2 50m.2 Karabanentzako argindar hargunea duten lursailak: %75 %40 %30 %20 Lursail bakoitzean aterpe txe mugikor eta ibilgailu bat bakarrik baimenduko dira. 2.2. Lursail Txikiak Akanpalekuan kanpaketarako jarritako azaleraren %1Oean, denda eta motorra edo bizikletaz hornituriko bi. lagunentzako bakarrik izango diren lursailak kokatu ahal izango dira, hona hemen lur sailen aza lera: 30m.2 20m.2 20m.2 20m.2 3. HIGIENE ZERBlTZUAK (bat x kategoria bakoitzean adierazitako lursail kopurua) 3.l. Norbanako kabinetako dutxak 7 8 9 9 3.2. Konketak 4 6 8 8 3.2.l. Entxufeak konketen ondoan BAI BAI BAI BAI 3.3. Ur beroa dutxa eta konketetan %100 %75 %50 %20 3.4. Komunak 6 6 6 6 Luxuzko eta lehen katego riako kanpineneko. higiene zerbitzuek kategoriaren araberako elementu eta osagarriak izan beharko dituzte. 4.- BESTELAKO HIGIENE ZERBITZUAK 4.l. Harraskak 10 10 l0 10 4.2. Ikuztokiak 10 10 10 . 10 4.3. Ur beroa harraska eta ikuztokietan BAI %50 EZ EZ 4.4. Ur edangarridun txo rrota edo iturriak 20 20 30 30 5.- ERAIKUNTZAK 5.l. Jatetxea BAI BAI EZ EZ 5.2. Taberna BAI BAI BAI BAI 5.3. Supermerkatua BAI BAI BAI BAI ° 5.4. Bilera gela BAI EZ EZ EZ 5.5. Sendagela, lehen soros penerako botikina izango dela bertan. BAI 8AI BAI BAI 6.- ZERBlTZUAK 6.1. Harrera BAI BAI BAI BAI 6.2. Medikuntz sorospena, bertan edo kontzertu bidezkoa BAI BAI BAI BAI 6.3. Ikuztokia BAI EZ EZ EZ 6.4. Telefonoa BAI BAI BAI BAI 6.4.l. Norbanakoentzako kabinak BAI BAI EZ EZ 6.5. Balorezaintza BAI BAI BAI BAI 7.- KIROL INSTALA ZI OAK 7.1. Heldu eta haurrentza ko igeritokia BAI EZ EZ EZ 7.2. Haurrentzako parkea BAI BAI EZ EZ 7.3. Beste zenbait kiroleta rako instalazioak BAI EZ EZ EZ 30. atala.- Turismo Akanpalekuaren jabe edo ustiatzaile izan dadin enpresak ordezkari legala izendatu beharko du, xedapen honetan ezarritako ondorioetarako akanpalekuko funtzionamenduaren arduradun izango dena. - Akanpalekuko zerbitzuen segurtasun, garbitasun, antolaketa eta egokitasuna bermatzeko beharrezko izan dadin beste zaindari edo jagole eta langile izendatu beharko dira, halaber. 36. b) atala.- Akanpaleku guztiari dagozkion instalazioak erabiltzeko eskubidea duen lursailaren okupatzaile bakoitzeko. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehena.- Turismo Akanpalekuak jartzeko izapidean dauden proiektuei, xedapen honetan ezarritakoa ezarro ahal izango zaie ondorio guztietarako, baldin eta xedapen hau indarrean jartzean denerako ez badute Erabakirik jaso. Bigarrena.- Xedapen hau indarrean sartzean intalakuntza baimena baduten Turismo Akanpalekuen Irekitze Lizentzia, xedapen honen 23. atalean ezarritakoaren arabera izapidetuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Indarrik gabe geratzen dira Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzko martxoaren l6ko 41/ 1981 dekretuaren 9, 31, 48 eta 49. atalak, eta Dekretu honen edukiaren aurka doazen maila bereko eta beheragoko xedapen guztiak. AZKEN XEDAPENA Honako Xedapen hau E.H.A.A.n argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.