- 198/1989 DEKRETUA, irailaren 19koa, Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labela sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu198/1989 DEKRETUA, irailaren 19koa, Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labela sortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 2621
- Xedapen-zk.: 203
- Xedapen-data: 1989/09/19
- Argitaratze-data: 1989/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Bai kopuruz eta bai auniztasunez ere, elikagaien eskaintza oso ugaria denez, kontsumitzaileak, seinale edo sinbolo grafikoez produktoak bereiz daitezen nahi du, horien kalitateak edo bitxitasunak ohizkoa gainditu dezanean etá kontsumitzailearen beharrak hobeto hase ditzanean. Aldi berean, zernolako bereziak izan edo goreneko kalitate maila duten nekazal-elikagai produktoen produktoreek eta transformatzaileek, interesa dute; beren produktoek elemento bereiztzaileak izan ditzaten, era honetan, bereizgarri horiek beren produktoei aplikatuz, anonimatotik irten eta dituzten bereiztasunak bermatu ahal izateko. Elikagaien kalitatea sustatzeko eta indartzeko Administrazioak burutzen duen politikarekin bat datozen bi talde sozioekonomikoen bateratutako nahi hauek, Elikagaien Kalitate eta hauen bereizgaiei buruzko Euskal Labela sortzearen komenigarritasuna ekarri dute; bestalde, sinbolo hauek, kontsumitzaileari mezu esplizitoa emateaz aparte, bereizgai horiek dituzten produktoek, zernolako bereziak dituztela ematen dute kalitateari edo osakerari dagozkienetan, aurrez ezarri diren eta kontrolpean dauden erizpide batzuren arabera. Horiek horrela, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989.eko irailaren 19an egindako bileran aurrez aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Elikagaien Kalitateari buruzko Euskai Labela, hau da, marka sortzen da, horren seinale bereiztzaileak arauz ezarriko direla. Bai marka eta bai hori aditzera ematen duten seinale eta sinbolokoak ere, Eusko Jaurlaritzarenak izango dira eta bere izenean inskribatuta egongo. , 2. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen eremuan sortu eta gizakien elikadurarako diren elikagai guztiak sartu ahal izango dira Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labelean eta bai markaz eta sinboloez baliatu ere; elikagai horiek, jatorria, egiteko erabili diren lehengaiak edo produkzio edo transformazio prozesuan erabili diren metodoak direla eta, goi mailako kalitatea eta izakera izan behar dute; teknikaosasun mailako arauterietan ezartzen diren baldintzei atxiki eta Dekretu honetan eta hori garatzeko eman daitezen arauetan ezar daitezen baldintzei egokitu, produkzio edo transformazio-aldi ezberdinei dagozkienetan. 3. atala. - Bai marka eta bai Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labeleko bereizgarriak ere, etiketaz, estanpilaz edo beste moduren bateko prozeduraz gauzatuko dira, ikusgarriak izango dira eta ongi bereiztuta jarriko produkto bakoitzeari. 4. atala.- Labelean sartuta dagoen edozein produkzio-talde edo sektorek, Nekazaritza eta Arrantza Sailak onartutako arau bereziak izango ditu eta, gutxienez, honako hauek: a.- Kalitate mailako eskakizunak eta, bidezkoa bada, lantze, kultibo edo kriantza arloan onartuta dauden teknikak. b.- Produktoari, komertzializatu arte, aplikatuko zaizkion kontrol-sistemak, kalitateari dagozkionetan. c.- Erabiltzeko arauteria; hartzaileak, bereizgarriaz baliatu ahal izateko, bete beharreko baldintzak; bereizgarria erabiltzea debekatzeko zio izan daitezkeen zergatiak eta aplika daitezkeen zigorrak. 5. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita egongo den eta Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labelaren Kontseilu Arautzailea sortarazten da, Sailaren organu deskonzentratu gisa eta Dekretu honetan, Mahasti, Ardo eta Alkoholei buruzko abenduaren 2ko 25/1970 Legean eta osagarri diren gainontzeko arauetan ematen zaizkion egiteko guztietan ebazpen-ahalmenak izango dituela. Honako hau izango da bere aginte-eremua: a.- Lurraldeari dagozkionetan, Euskal Autonomi Elkartea. b.- Produktoei dagozkienetan, Labelean inskribatu edo horretaz baliatzen direnak, produkzio, lantze, ontziraketa, zirkulazio eta komerzializazio mailako edozein alditan. c.- Pertsonei dagozkienetan, errejistro ezberdinetan inskribatutakoak. 6. atala.- Labelen sartuta dauden produktoak, produkzio, lantze eta komerzializazio mailako edozein alditan, zaintzeko baimen espresua ematen zaio Kontseilu Arautzaileari, ihardun honetan gerta daitezkeen gorabeheren berri Nekazaritza eta Arrantza Sailari eman beharko diola eta egin daitezen akten kopiak bidaliko dituela, zainketa-lan honetan agintea duten organuen partaidetzaren kaltetan gabe. 7. atala.- Administrazioetako, Labelean sartutako, kontsumitzaileen elkarteetako eta langile teknikarien ordezkariek osatuko dute Kontseilu Arautzailea, arauz finkatu dadin izakeraz eta ordezkaritzaz. 8. atala.- Honako hauek izango dira Kontseilu Atautzailearen egitekoak: - Labelen sartzea eskatuz aurkeztu diren eskabideei buruz informatzea. - Labelen babespekoak direla deklaratu beharre.ko produktoei buruzko proposamenak, Nekazaritza eta Arrantza Sailari egitea. - Produkto bakoitzari buruzko arautegi berezia lantzea. Eta, orohar, Labelen izenona zaintzeko, bereizgarrien erabilkera sustatzeko eta babespeko produktoak hedatzeko eta bultzatzeko diren ekintza guztiak eta bai Labelen defentsarakoak direnak ere, behar den bezala erabili ez edo gehiegikeriaz erabiltzea gerta dadin kasuetan. 9. atala.- Labela erabiltzeko eskubidea duen elikagai bakoitzak, produkto berezi horren kudeaketa, administrazioa eta arautegi teknikoak ezartzen dituenak, Label barruan, bereganatuko dituen Komite Profesional bat izan beharko du. 10. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio, produkto batek, Elikagaien Kalitateari buruzko Euskal Labelean sartzeko duen gaitasuna eta sinboloak erabili ahal izatea onartzea, interesdunak eskatu beharko duela hori, Kontseilu Arautzaileak txostena aurkeztu eta proposamena egin ondoren. 11. atala.- Produktoei dagozkienetan, Kontseilu Arautzaileari eta Komite Profesionalei ematen zaizkien kalitate-kontrola egiteko ahalmenak, beharrezkoak diren teknikabideak izan ditzan erakunde independiente batengan delegatu ahal izango dira. 12. atala.- Dekretu honen gai den eta Dekretu hau garatu dezaten arauen aurkako legehausteak, oharrez, isunez, dekomisoz, ezaugarriak erabiltzeko eskubidea aldibatez kenduz edo Labelean sor daitezen errejistroetatik legehauslea botaz zigortu ahal izango dira. Produkto bakoitzari buruzko arautegi bereziak, legehausteei buruzko zehaztasunak ezarriko ditu eta zigorrak graduatu ere bai, martxoaren 23ko Dekretuan ezartzen diren zigorrak eguneratzen dituen ekainaren 22ko 1129/ 1985 Errege Dekretuz zati batetan aldatu zen martxoaren 23ko 835/1972 Dekretuan ezartzen denaren erabera. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Dekretu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren arauak emango ditu. Bigarrena. - Dekretu hau, argitara dadin egunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko irailak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOlKOETXEA ASKORBE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Zuzendutakoa: 213/1989 DEKRETUA, urriaren 3koa, Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxeetako Agintaritza Organuen osakera eta horien egitekoak araupetzeari buruzko apirilaren 15eko 82/1986 Dekrecua aldatzen duena.
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, 177/1989, 178/1989, 179/1989, 180/1989, 181/1989, 182/1989, 183/1989, 184/1989, 185/1989, 186/1989, 187/1989, 188/1989, 189/1989, 190/1989, 191/1989, 192/1989, 193/1989, 194/1989, 195/1989, 196/1989, 197/1989, 198/1989, 199/1989, 200/198
- Indargabetutakoa: 297/1998 DEKRETUA, azaroaren 3koa, nekazaritzako elikagaien kalitate-izenei buruzko hainbat xedapen indargabetzen dituena.