Euskadi.eus
  • 174/1990 DEKRETUA, ekainaren 26koa, «EUSKOFILM, S.A.» Elkarte Publikoa sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

174/1990 DEKRETUA, ekainaren 26koa, «EUSKOFILM, S.A.» Elkarte Publikoa sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 2440
  • Xedapen-zk.: 174
  • Xedapen-data: 1990/06/26
  • Argitaratze-data: 1990/08/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Irarpena eta Tinta: Edozein letra-moldezko irarpena, tinta beltzean, alde bakar batetik. Bi hizkuntzetango idazkera: Euskara beltxetan, gaztelera agizkoetan eta biak letra-molde eta neurri berdinean.Kultur igorle bezala ikusentzuteko produktuek duten garrantzia mundu guztiak aitortzen eta onartzen du. Hori dela eta, zine-produkzioa, eta, azkenaldi honetan, ikusentzutekoen produkzioa orokorrean, bultzatu eta sustatzeari ekin diote Administrazio Publikoek. Bestalde, ikusentzutekoen arloa eta, batez ere, zinemagintzaren azpi-arloa, etengabeko bilakera jasaten ari dira. Mundu mailan ikusentzutekoen merkatuan eman den bateratze prozesuaren eta produkzio, banaketa eta zabalkunde ihardueran teknologia berriak sartzearen ondorio lojikoa da hori. Ikusentzutekoen produkzioarentzako laguntza publikoa itzuli beharrik gabeko laguntzabideen bitartez gauzatu da. Hala ere, merkatuan lehiatzeko gai izango den ikusentzutekoen industria sortzeko aukera eman dezaten sustapen bide berriak erabiltzeko posibilitatea planteatu du Euskal Administrazioak. Horrez gain, aipaturiko sustapen helburuekiko fondo publikoen ezarpena errentabilizatzea da arazoa, neurri handiagoan edo txikiagoan, ikusentzutekoen produkzioan zuzenean parte hartuz eta lortutako produktuak modu egokian banatu eta salduz, fondo horien berreskuraketa bideratuz. Horretarako, merkatuan malgutasunez eta eragikortasunez mugitzeko bide eman dezaten eta banaketa eta zabalkunde zirkuitu berrietan sortutako ikusentzutekoen produktuen sartzea erraztu dezaten formula juridikoetara jotzea behar-beharrezkoa da. Formula posibleen artean, Elkarte Publikoak dirudi egokiena jarritako helburuak lortzeko. Hori hurrela, Ogasun eta Finantza eta Kultura eta Turismo Sailburuek proposaturik, Jaurlaritza Kontseiluak 1990eko ekainaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta gero,XEDATU DUT: 1. atala.- Sortzea Merkatal izaera duen eta Anonimoa den Elkarte Publiko bat sortzea erabaki da. Elkarte horren bazkide bakarra, eratzeko mementuan, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa izango da, eta Elkartearen izena «EUSKOFILM, S.A.» izango da. 2. atala.- Araubidea Bere Estatutuen bidez arautuko da Elkartea; horien ezean, Sozietate Anonimoen Lege Jaurbideari buruzko Legearen bidez eta, horiez gain, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/83 Legetik, eta Euskal Herriko Ogasun OTókorraren Antolakuntza Oinarriei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratua onartzen duen maiatzaren 17ko 1/ 1988 Lege-Dekretutik ezar litezkeen aginduen bidez, eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak sor ditzan Elkarte Publikoei ezartzeko eman daitezen gainerako xedapenen bidez. 3. atala.- Elkartearen xedeak 1.- Elkartearen xedeak honako hauek dira: a) Bere kabuz, koprodukzio bidez edo lankidetza bidez, ikusentzutekoak produkzitzea. b) Produzitu ditzan edo beren burutzapenean parte hartu duen ikusentzutekoak banatzea. c) Zinerako eta, orokorrean, ikusentzutekoen produkziorako zabalkunde bide berriak bultzatzea. d) Euskal Autonomi Elkartean sortutako ikusentzutekoen produkzioa bultzatu eta sustatzeko iharduerak burutzea, azpiegitura beharrei buruzkoak barne. e) Doakienei laguntza teknikoa ematea eta zerbitzu teknikoak, ekonomikoak, industrialak, komertzialak, komisiozkoak edo Elkartearen izaerarekin eta ihardunarekin erlazionaturiko beste edozein zerbitzu burutzea, lan guzti horiengatik ordainsaria jasoz. Elkartearen xede eta helburuak lortzen lagun dezan eta aurrekoekin erlazionaturiko beste edozein iharduera, eta bere izaerarekin eta ihardunarekin erlazionaturiko beste edozein zerbitzu edo lan. 2.- Dituen helburuak aurrera eraman ahal izateko, Elkarteak: a) Ondasun higigarrien eta onibar-ondasunen gaineko eskubide mota guztiak erosi, eskualdatu, eratu, aldatu, trukatu eta iraungi ahal izango ditu, zuzenbide komunaren arabera, dituen helburuak betetzearren; bereziki, ikusentzutekoen produkzioei edo beraien elementu osagarriei dagozkien jabego intelektualaren eskubideei buruz adierazitako eginkizunak burutu ahal izango ditu. b) Hitzarmenak egin ahal izango ditu edozein Erakunde Publiko edo Pribaturekin. c) Ikusentzutekoen koprodukzioan parte hartu eta beraien produkzioa kudeatu ahal izango du. d) Ikusentzutekoen produkzioak banatu, beraien banaketan parte hartu, eta zabalkunde bideak bultzatu ahal izango ditu. e) Dituen helburuak lortzen benetan lagun diezaion beste edozein iharduera aurrera eraman ahal izango du. 4. atala.- Elkartearen Kapitala Elkartearen hasierako kapitala hamar milioi (10.000.000,-) pezetakoa izango da, bere osotasunean Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak jarritako diru-kopurua. 5. atala.- Estatutuak Dekretu honetako Eranskinean idatzita agertzen diren modu berean onartzen dira Elkartearen Estatutuak. 6. atala.- Formalizaketa Dagokion eskribau-agiria eta Elkartea eratzeko beharrezko diren gainerako agiriak emateko ahalmena ematen zaio Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendariari. 7. atala.- Ihardute-Sail aginpidedunak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa honako modu honetan baliatuko da dagozkion bazkide eskubideez: l.- Eusko Jaurlaritzaren Osoko Bilkura, ondoren adierazitako kasuetan: a) Elkartearen Estatutuetako 14. atalean Batzorde Nagusiari aitortutako aginpideez baliatzeko. 2.- Eusko Jaurlaritzaren Osoko Silkura, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, Elkartearen kapitalean Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren partehartzearen ordezkapen tituluak edo Elkartearen betebeharrak eskualdatzeko. 3.- Kultura eta Turismo Sailburua, aurreko idazatietan zehaztu gabeko kasuecan. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak bazkide bakarra izateari utziko balio, atal honetako lehen puntuan faurlaritzaren Osoko Bilkurari aicorcutako aginpideez, Kultura eta Turismo Sailburua baliatuko litzateke, zeinak, kasu horretan, Jaurlaritzako Ekonomi Batzordearen aurretiazko onarpena lortu beharko bait luke. 5.- Orokorrean edo kasu berezietarako, Kultura eta Turismo Sailburuak ordezkotzan utziko dizkio bere Saileko Sailburuorde edo Zuzendari bati atal honetako 3. eta 4. puntuetan adierazitako aginpideak. 6.- Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Osoko Bilkurari dagokio, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, eta Ekonomi Batzordeak erabakia hartu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko ErakundeAdministrazioa osatzen duten Elkarte Publikoei ezar dakiekeen arautegiak eskatutako dokumentu ekonomiko eta kontableak onartzea. 8. atala.- Atxikidura Elkarte Publikoa Kultura eta Turismo Sailari atxikitzen zaio. Honek, ordenamendu juridikoan oinarrituz ezarritako administrazio-babesa izango du harengan, bere antolakuntza eta ihardun xedapeneen arabera eta Euskal Autonomi Elkarteko Ogasun Orokorrari ezar dakiokeen legediaren arabera Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionen kaltetan gabe. 9. atala.- Kontrola 1.- Elkartearen kontrola Kultura eta Turismo Sailak burutuko du, Ogasun eta Finantza Sailak berari dagokion alorrean dituen aginpideen kaltetan gabe. 2.- Elkartearen finantzar kontrola Ogasun eta Finantza Sailak burutuko du. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko ekainak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. ERANSKINA EUSKOFILM, S.A.ren ESTATUTUAK.I. IDAZPURUA ELKARTEAREN IZENA, XEDEA, HELBlDEA ETA IRAUPENA 1. atalax- Izena. EUSKOFILM, S.A. izenez, merkatal izaera duen eta anonimoa den Elkarte Publikoa sortzen da, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa, Elkartea eratzerakoan, hazkide bakarra delarik. 2.atala.- Lege-Jaurbidea. Aipaturiko Elkartea Estatutu hauen bidez araupetuko da: 1989ko abenduaren 22ko Sozietate Anonimoen Legearen testu bateratuaren eta elkarte mota honi buruzko beste xedapen batzuen bidez, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/83 Legetik eta Euskal Herriko Ogasun Orokorraren Antolakun tza Oinarriei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratua onartzen duen maiatzaren 17ko 1/88 Lege-Dekretutik ezar zatzaizkion aginduen bidez. 3. atala.- Elkartearen xedeak. Elkartearen xedeak honako hauek dira: a) Bere kabuz, koprodukzio bidez edo lankidetza bidez, ikusentzutekoak produkzitzea. b) Produkzitu ditzan edo beren burutzapenean parte hartu duen ikusentzutekoak banatzea. c) Zinerako eta, orokorrean, ikusentzutekoen produkziorako zabalkunde bide berriak bultzatzea. d) Euskal Autonomi Elkartean sortutako ikusentzutekoen produkzioa bultzatu eta sustatzeko iharduerak burutzea, azpiegitura beharrei buruzkoak barne. e) Doakienei laguntza teknikoa ematea eta zerbitzu teknikoak, ekonomikoak, industrialak, komertzialak, komisiozkoak edo Elkartearen izaerarekin eta ihardunarekin erlazionaturiko beste edozein zerbitzu burutzea, lan guzti horiengatik ordainsaria jasoz. 2.- Dituen helburuak aurrera eraman ahal izateko, Elkarteak: a) Ondasun higigarrien eta onibar-ondasunen gaineko eskubide mota guztiak erosi, eskualdatu, eratu, aldatu, trukatu eta iraungi ahal izango ditu, zuzenbide komunaren arabera, dituen helburuak betetzearren; bereziki, ikusentzutekoen produkzioei edo beraien elementu osagarriei dagozkien jabego intelektualaren eskubideei buruz adierazitako eginkizunak burutu ahal izango diru. b) Hitzarmenak egin ahal izango ditu edozein Erakunde Publiko edo Pribaturekin. c) Ikusentzutekoen koprodukzioan parte hartu eta beraien produkzioa kudeatu ahal izango du. d) Ikusentzutekoen produkzioak banatu, beraien banaketan parte hartu, eta zabalkunde bideak bultzatu ahal izango ditu. e) Onibar ondasunak erosi, ustiatu eta eskualdatu ahal izango ditu t) Elkartearen xedearekin zuzenean edo zeharka erlazionaturiko beste edozein eragiketa burutu ahal izango du, Batzar Nagusiak askatasun usoz hala erabakiz gero. g) Dituen helburuak lortzen benetan lagun diezaion beste edozein iharduera aurrera eraman ahal izango du. 3.- Aipaturiko iharduerak Elkarteak garatu ahal izango ditu, erabat edo zati bartean, zeharka, antzeko helburua duten beste elakrte batzuetan parte hartuz. 4.- Iharduera batzu aurrera eramateko baldintza berezi batzu bete behar direla dio Legeak, eta Elkarteak baldintza horiek betetzen ez baditu, Elkartearengandik kanpo geratuko dira iharduera horiek. 4. atala.- Elkarte-egoitza. 1. Elkartearen egoitza Donostian, Andia kaleko 13.ean dago, eta Administrazio Barzordeak, beti ere Elkartearen ihardunbide egokirako beharrezkoa dela uste badu, edozein motako eta edozein Iekutan sukurtsalak, agentziak eta ordezkaritzak ezartzeko ahalmena du, bai eta bere aginpideak, zerginak eta ihardunbidea araupetzekoa ere. 2. Administrazio Batzordeak aldatu dezake elkarteegoitza udalerrian bertako beste lekurren batera, Legeko 149. eta 150. ataletan eta Merkataritza Errejistroaren Arautrgiko 163. atalean ezarritakoa betez gero. 5. atala.- Elkartearen iraupen-denbora eta eragiketak burutzeko aurretiazko baldintzak. 1. Elkartea denbora mugagaberako sortzen da eta eratze-agiria izenpetutako egunean bertan hasi ahal izango da eragiketak egiten. 2. Hirugarren atalean adierazitako eragiketaren bat egiten hasteko Legeak administrazio-baimena lortu beharra dagoela, Errejistro Publikoren batean izena eman beharra dagoela edo beste edozein baldintza bete beharra dagoela ezarriko balu, aipaturiko Elkarteak ezingo du eragiketa hori egin ezarritako baldintza Legeak dioenaren arabera betetzen ez bada.II. IDAZPURUA ELKARTEAREN KAPITALAZ ETA AKZIOEZ I. ATALBURUA: KAPITALARI BURUZ 6. atala.- Elkartearen kapitala.I. Elkartraren kapitala, berau eratzerakoan, HAMAR MILIOI (10.000.000,-) PEZETAkoa da. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak izenpeturik eta despoltsaturik eta batetik milara bitarte, biak barne, zenbaturik dauden 1.000 akzioez, bakoitzaren izendapen balioa 10.000 pezetakoa delarik, ordezkaturik dago kapitala. 2. Ekarpen sozialak dirutan edo dirutan balioetsi daitezkeen ondare izaerako ondasun eta eskubide mota guztietan egin ahal izango dira. 7. atala.- Elkartearen kapitalaren haundiagotzeak eta murrizteak. 1. Elkartearen kapitala haundiagotu edo murriztu daiteke Batzar Nagusiak, horretarako konbokatutako bileran, eta Legeak eta Estatutu hauek aurrikusitako bertaratuen quorumarekin, hala erabakiz gero. 2. Batzar Nagusiak, Administrazio Batzordeak proposatúrik, akzioen emakida berri bakoitzaren epeak Pta baldintzak ezarriko ditu. Admínistrazio Batzordeak, gai honi dagokionez Batzorde Nagusiak hartutako erabakiak bete arazteko ahalmena edukiko du.II. ATALBURUA: AKZIOAK Lehen Sekzioa.- Erabaki Orokorrak. 8. atala. - Akzioak.I. Serie bakoitzetik akzio bat edo gehiago sar ditzaketeen hurrenez-hurren zenbatutako izendapentituluen bidez ordezkaturik daude akzioak. Titulu horietan, Sozietate Anonimoen Legeko 53. atalean ezarritako aipamenak jasoko dira eta Liburu Talonarioetan idatziko dira Administrazio Batzordeko Presidentearen eta Idazkariaren sinadurarekin. Aipamen horiek erreprodukzio mekanikoaren bitartez idatzi daitezke, Merkataritza Errejistroaren Arautegiko 136. atalean ezarritakoa betez, eta Elkartearen zigilua joango da beraietan. Aipaturiko akzioen ordezkapen tituluak anitzak izan daitezke, baldin eta mota eta serie bereko akzioei dagokienak baldin badira. 2. Gastu beharrik gabe dagozkion tituluak jasotzeko eskubidea izango du akziodunak. Tituluak inprimatu eta eman ez daitezen bitarte, bere izenean inskribaturiko akzioen egiaztagiria lortzeko eskubidea izango du akziodunak. 3. Akzioak galdu ezgero, eta Merkataritza Kodigoan ezarritakoaren kalterik gabe, behar daitezen dokumentuak emateko baimena izango du Administrazio Batzordeak. 4. Akzioak askatasunez negoziagarriak izango dira, Estatutu hauetan ezarritakoaren kalterik gabe. Beraien eskualdaketa Estatutu hauetan, Legean eta erabaki gehigarrietan ezarritakoaren bidez araupetuko da. 5. Elkartearen Liburu-Errejistro batean azalduko dira akzioak, eskualdaketak eta beraiekiko benetazko eskubide-eratzea inskribatuko direlarik, Legean aurrikusitakoaren arabera. Administrazio Batzordeak egoki derizkion frogak eskatu ahal izango ditu akzioen eskualdaketa (edo endosuen katearen erregulartasuna) egiaztatzeko, Liburu-Errejistroan eskualdaketa-inskribapena egin aurretik. Administrazio Batzordeko Idazkariaren pean egongo da Liburu-Errejistroa. 6. Dibidendu pasiboak, egonez gero, akziodunek ordainduko dituzte izan ditzaten akzio kopuruaren ehunekoan. Elkarteak ezarritako epearen barruan bazkideren batek aipaturiko dibidenduak ez ordainduz gero, Sozietate Anonimoen Legeko 45. atalean ezarritako prozeduretariko batetara jotzeko ahalmena izango du Administrazio Batzordeak beraiek kobratzeko, egokien derizkion epe eta moduetan. 9. atala.- Akziodunen eskubideak. Legean ezarritako eskubideak, eta bereziki, elkartearen irabazietan eta kitapenetik ateratako ondarean parte hartzeko eskubidea ematen dio tiítularrari akzio bakoitzak; bai eta akzio berrien emakidetan izena emateko lehentasuna ere, Lege berean ezarritako kasu eta baldintzetan; eta azkenik, Batzar Nagusietan botua ematekoa, eta informatzekoa. Bigarren Sekzioa.- Akzioen eskualdagarritasuna. 10. atala.- Akzioen eskualdagarritasun askeagatikako murrizketak. 1. Akzioren bat eskualdatu nahi duen bazkideak Administrazio Batzordeari jakin erazi beharko dio, prezioa eta eroslea zein den adieraziz. 2. Jakinerazpena jaso eta eta hurrengo egunetik kontaturik hamabost egunetako epean, eskualdaketaren baldintzen berri eman beharko die Administrazio Batzordeak akziodun bakoitzari eta guztiei, hauek, hala balegokio, erosteko lehentasun eskubideaz baliatu daitezen. 3. Batzordearen jakinerazpena jaso eta hurrengo egunetik kontaturik gehienez ere berrogeitabost egunetako epean, erosteko aukera lehentasun eskubideaz baliatu ahal izango dute akziodunek. Eskubide horretaz baliatu nahi dezaten akziodunak bat baino gehiago izanez gero, mementu horretan elkartearen kapitalean bakoitzak duen partehartzearen arabera hainbanatuko dira akzioen kopuruak. 4. Akzioen eskualdaketarako prezioa, erabakirik hartu ezean, akzioaren benetako balioari dagokiona izango da, benetako baliotzat Elkarteko Kontu-Ikuskarzaileak, eta beronek urteko kontuak ikuskatzeko obligaziorik izango ez balu, edozein interesdunaren eskariz, Merkataritza Errejistroko 314. eta hurrengo ataletan ezarritako arauen arabera elkartearen egoitzeko Merkatari Erroldalariak izendatu dezan kontuikuskatzaileak ezarritakoa hartuko delarik. 5. Epeak amaitu eta gero, edo akziodun bakoitzak eta guztiak uko eginez gero, akziodunak Administrazio Batzordeari adierazi zitzaion erosleari eskualdatu ahal izango dizkio aipaturiko akzioa edo akzioak. 6. Lege edo administrazio egiterapenez edo bahiturazko hartzekodunek egindako salmentez bazkideren batek akzioak saldu behar izanez gero, beraiek berreskuratzeko eskubidea izango du Elkarteak, akzioen borondatezko salmentarako atal honetan aurrikusitako moduan eta epeetan baliatuko delarik eskubide horretaz. Berreskuratze-eskubideaz baliatzeko epeak akzioak inskribatzeko eskabidea Liburu-Errejistroan aurkeztutakoan hasiko dira. 7. Berreskuratze-prezioa, prozeduraren gai diren akzioaren edo akzioen benetako balioari dagokiona izango da, atal honetako 4. idazatalean adierazten den moduan zehazturik. 8. Aurreko zatietan ezarritakora egokitu gabeko egiaztaturiko eskualdaketak, ez du indarrik izango Elkartearen aurrean. 9. Atal honetan jasotako arauak «mortis causa» deituriko eskualdaketei ezarriko zaizkie. Akzioen esleitzaileak egin beharko ditu jakinerazpenak.II. atala.- Akzioen eskualdagarritasun askeagatikako murrizketen publizitatea. Estatutu hauetako idazpuru honetan erasotako akzioen eskualdagarritasun askeagatikako murrizketak zigilaturik agertuko dira edo Elkartearen akzioen ordezkapen-titulu guztietan eta bakoitzean inprimaturik.III. IDAZPURUA ELKARTEAREN JAURTZE ETA ADMINISTRAZlO JAURBIDEA: IHARDUTE-SAILAK: 12. atala.- Elkarteko íhardute-sailak. 1. Elkartearen jaurtzea eta administraritza ondoren adierazitako ihardute-sail hauen ardurapean dago: a) Akziodunen Batzar Nagusia. b) Administrazio Batzordea. c) Zuzendari Nagusia. 2. Abenduaren 20ko 32/83 Legearen arabera, legebateraezintasunean sartutako pertsonek ezingo dute Elkartearen administraritzan, ordezkaritzan, aholkularitzan edo zuzendaritzan inongo karguren jabe izan. Lehen Sekzioa.- Akziodunen Batzar Nagusia. 13. atala.- Bere erabakien izaera eta beharrezkotasuna. Akziodunen Batzar Nagusia, Legearekin bat etorriz konbokaturikoa eta osoturikoa, Elkartearen ihardutesail gorena da. Bere erabakiak, balioz harrutakoak, akziodun guztiek bete beharko dituzte, bai eta bertaratu ez direnek, bereiztuta edo baztertuta daudenek ere. 14 atala. - Batzar Nagusiaren ahalmenak. Batzar Nagusiak honako ahalmen hauek izango ditu: a) Administrazio Batzordeko kideak izendatu eta, hala balegokio, baztertzekoa. b) Zuzendari Nagusia izendatu eta, hala balegokio, baztertzekoa. c) Estatutuak aldatzekoa. d) Kapitala haundiagotu edo murriztekoa. e) Elkartearen bateratzea, aldakuntza eta desegitea onartzekoa. f) Zor-agirien jaulkipena onartzekoa. g) Ondasun-Zerrenda, Balantzea eta urteko emaitzen kontuak onartzekoa. h) Irabazien ezarpena erabakitzekoa. i) Kanpoko Kontu-Ikuskaritzak kontratatzekoa. j) Iharduketa eta Inbertsioetarako egitamu orokorrak eta berauen aurrekontuak onartzekoa, Administrazio Batzordeak egiteratu ditzan. k) Mailegu eragiketak egiteko baimena ematekoa. 1) Estatutu hauetan, indarrean dagoen Sozietate Anonimoen Legean edo Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren arautegian Batzar Nagusiari egozten zaizkionak. 15. atala.- Batzar motak. 1.- Batzar Nagusiak Ohizkoak eta Ez-Ohizkoak izan daitezke. 2.- Ohizkoak urte bakoitzeko lehen sei hilabetetan bilduko dira, bai elkartearen kudeaketa gaitzesteko, hai, hala balegokio, aurreko urteko kontuak onartzeko, bai emaitzaren ezarpena erabakitzeko ere. 3.- Batzar Nagusiaren gainerako bilkura guztiak ez-ohizkoak izango dira. 16. atala.- Batzar Nagusiaren funtzionamendua. Batzar Nagusiaren funtzionamendua, prozedurari eta erabakiak hartzeari dagokionez, Sozietate Anonimoen Legean erasotako aginduetara egokituko da. 17. atala.- Batzarraren erabakiak. Sozietate Anonimoen Legean ezarritako izapide eta guzti kasu bakoitzean dagokion Idazkariak egingo duen Akten Liburuan jasoko dira Batzar Nagusiaren erabakiak. 18. atala.- Batzar Unibertsala. Berarizko deialdirik egin beharrik gabe, Batzar Nagusia balioz konbokaturik eta osoturik geratuko da edozein gai aztertzeko, kapital despoltsatu guztia aurkeztu eta bertaratuek, aho batez, Batzarra egitea erabakitzen dutenean. Bigarren Sekzioa.- Administrazio Batzordea. 19. atala. - Osakera eta izendapena. 1. Administrazio Batzordea gutxienez sei kideek eta gehienez hamarrek osatuko dute, eta Batzar Nagusian aukeratuko dira, lau urtero, beti berdinak aukeratu daitezkeelarik. 2. Eusko faurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu kargua duena izango da Administrazio Batzordeko Burua. 3. Administrazio Batzordea zati batean berrituko da. Honela, lehenengo Administrazio Batzordearen izendapenetik bi urte betetzean, zozketa bidez aukeratutako kideen erdiek karguak utziko dituzte, eta administratzaile berriak izendatuko dira. Batzordeko kide kopurua bakoitza izanez gero, kasu honetan karguak utzi beharreko kideen kopurua kalkulatuko da. Aurrerantzean, agintaldiko lau urteak betetakoan berrituko dira Administrazio Batzordeko kide kopuruen erdiak. 4.- Batzordearen kudeaketa-epean kargu betegabeak egonez gero, beraiek ordezkatzeko izendatzeko ezarritako baldintza berberak bete beharko dira. Horrela izendatutako administratzaileen agintaldia, ordezkatutako pertsonak partaide ziren Administrazio Batzordearen zatia berritzeko falta den denborara murriztuko da, ordezkoa berriz ere behin-behingoz aukeratzearen kalterik gabe. 5. Idazkari kargua Administrazio Batzordeak beteko du, kargu horretarako Batzordekide izatea beharrezkoa ez delarik. 6. Batzordeko kidea izateko ez da ezinbestekoa izango akzioduna izatea. 20. atala.- Batzordearen aginpide orokorrak. Administrazio Batzordeak Elkartearen interesak kudeatu, zuzendu eta administratzeko boterea eta ahalmena du, Batzar Nagusiarentzat gordetako kasuetan ezik. 21. atala.- Batzordearen eginkizunak. Bereziki Administrazio Batzordeari dagokio, aurreko atalean ohartemandakoa mugatu gabe, honako ahalrnen hauetaz baliatzea: a) Estatutu hauetan bereziki aitortzen zaizkionak. b) Satzar Nagusien erabakiak aurrera eramatea. c) Ekintza, kontratu, hitzarmen eta negoziaketa mota guztietan Elkartea ordezkatzea. d) Bai epaiketan, bai epaiketatik kanpo, Elkartea ordezkatzea, berari dagozkion ekintzak burutuz edo edozein auzialdietan atzera eginez. e) Elkarteko langileak izendatu, kontraratu eta baztertzea, Zuzendari Nagusia ezik, eta beraien eskubideak eta betebeharrak ezartzea; hala nola, edozein arrazoirengatik beraiei ordaindu beharreko ordainsariak zehaztea ere, lanari-zerrendaren barruan, eta Batzar Nagusiak adierazitako aukeraketa eta ikuskapen erizpideak finkatzea. f). Elkartearen ihardunbidea antolatu, zuzendu eta gainbegiratzea eta elkartearen iharduerak eskatuz gero, Satzar Nagusiari barne jaurbideko araubidea proposatzea. g) Elkartearen helburuak betetzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezkeen ekintzak eta kontratuak egitea, eta trafiko juridikoari dagozkion eta Elkartearen helburuarekin erlazionaturiko negozio eta eragiketa mota guztiak egitea. h) Elkarteari komeni zaizkion kreditu eta mailegu eragiketak eta berme eta gaudimen emanketak ituntzea. i) Elkartearen aurrekontu eta egitarauak lantzea, dagozkion baimenen eta ikuskapenen kalterik gabe. j) Kontuak, balantzeak, ekitaldiko kudeaketaren azalpen txostena eta ezar daitekeen arautegiak eska ditzan dokumentu guztiak Ohizko Batzar Nagusian aurkeztea urtero. k) Edozein bulego publiko edo pribaturen, estatuko bulegoen, edozein autonomi Erakunde, Organismo, Epaitegi eta Auzitegi Arrunt eta Berezien, bai eta Auzitegi Gorenaren eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean Elkarteari dagozkion eskubide edo ekintzez baliatzeari buruz bidezko uste dituen erabakiak hartzea; bai eta erreklamazioak edo errekurtso arruntak eta bereziak egiteari buruzko erabakiak hartzea ere. Eta Abokatu eta Prokuradoreei, egoki eritzi duen moduan, eta Epaibidezko Legeetan jasotako ahalmen haundienekin, kereilak berresteko, posizioei erantzuteko, errekurtsoak uzteko eta kasazio ahalmenak barne, auzietarako botere orokorrak edo bereziak ematea. I) Elkartearen asuntuen eskualdaketa eta konpromezua, zuzenbide pribatuaren arbitraiaz, ezarritako edozein modalitateetan. m) Elkartearen diruak eta ondasunak erabiltzea; beraiek eskatzea, jasotzea eta kobratzea dagokion bezala eta elkarteari interesatzen zaion bezala; gordailuak eratu eta baliogabetzea; banketxetako kontu korronteak, kredituzkoak edo beste edozein mota koak, ezarri, mugitu eta ixtea; dirua edo balioak orokorrean kentzea; mota guztietako banku-eragiketak burutzea, bai estatuko edo atzerriko banketxeekin, bai eta Banka Ofizialarekin ere; Elkartearen diruak erabiltzea; trukerako letrak eta merkatal ondorioak igorri, ordainez eman, bermatu, onartu, negoziatu, ordaindu ezaren adierazpena burutu eta ordaintzea; eta orokorrean, inongo mugaketarik gabe, banku eta merkatal trafikoari dagozkion eragiketak burutzea. n) Pertsona jakinei ahalmenak ematea. Ahalmen horiek pertsona horiek duten eginkizunerako egokiena uste duen bezain zabalak izan daitezke. Horrez gain, elkartearen interesak babesteko ematen dira ahalmen horiek, beti ere, Legean eta Estatutu hauetan ezarritako mugak barne. 3.- Batzordeko buruak, Sailburu bezala dagozkion ahalmenez gain, eta Legeak eta Estatutu hauek ematen dizkionez gain, Administrazio Batzordearen eta gainerako administrazio-sail kolejiatuen erabakiak aurrera eramango ditu, eta Batzar Nagusian eta Administrazio Batzordean hartutako erabakietatik sor daitezen ekintza eta kontratu guztietan Elkartea ordozkatuko du. Halaber, egon daitezen auzi, espediente, arazo administratibo, gohernuko arazo, arazo judizial eta extrajudizialetan Elkartea ordezkatuko du, bai auziperatu edo auziperatzaile bezala nahiz beste modu batetan. 22. atala.- Batzordearen funtziunamendua. 1.- Administrazio Batzordea elkartearen egoitzean bilduko da normalean. Bilkurarako deia Presidenteak egingo du, bai bere ekimenez, edo bai eta Batzaskideen herenak edo Zuzendari Nagusiak idatziz hala eskatuz gero ere, hauek eskaera egin eta hamabost laneguneko epearen barruan. Kasu honetan, beraien eskabidean aipatzer: diren arazoak aztergai-zerrendan sartu beharko dira. 2.- Deialdia, premiazko kasuetan ezik, berrogeitazortzi orduko aurrerapenez egingo da eta bilkurako aztergai-zerrenda erantsiko zaio. 3.- Batzordekide guztiak bertaratu eta, aho batez, Batzarra egin behar dela erabakitzen badute, edozein gai aztertzeko Administrazio Batzordea konbokaturik eta osoturik dagoela ulertuko da. 4.- Aurreko zenbakian aurrikusitakoa ezik, bilkura aurretik bidalitako aztergai zerrendan sartutako arazoei buruz bakarrik eztabaidatu ahal izango du Administrazio Batzordeak. 23. atala.- Batzarrera joateaz. 1.- Batzordearen bilkuretara mementu horretan batzordekide diren guztiak joan ahal izango dute, beren eritzia eta botua emateko ahalmena izango dutelarik. 2.- Administrazio Batzordea balioz osoturik geratzeko, ezinbestekoa da, bai bertaratuz edo bai ordezkaturik, kideen erdia baino bat gehiago etortzea. 3.- Batzordekide batek beste Batzordekide guztietatik baten ordezkapena bere gain hartu dezake, baldin eta idatziz bilkura bakoitzerako horretarako ahalmena ematen badio. 4.- Administrazio Batzordeak, egoki derizkion garantiak, formalitateak edo baldintzak ezarri ahal izango ditu orokorrean, Batzordearen bilkuretan parte hartzeko administratzaile batek beste bati emandako ordezkotza egiazta dezaten agiriei dagokienean. 5.- Zuzendari Nagusia, administratzailea ez den kasuan, Batzordeko Presidenteak gomitaturik joan ahal izango da bilkuretara, eritzia eman ahal izan duelarik baina boturik ez. Batzordea biltzeko eskaeran sartutako gaiak azter daitezenean bertaratzeko eskubidea izango du. 24. atala.- Batzordearen eztabaidak. 1.- Batzordeko Presidenteak, ez bertaratuz gero edo ezin izanez gero Lehendakariordeak ordezkatuko bait du, ordezkapen esku-emateak aztertzen eta sailkatzen ditu, bilkurara bertaratutakoen zerrenda egiten du, eztabaidak zuzentzen ditu, bildutakoei hitza ematen edo kentzen die, nahi eta haiek horretarako eskubidea eduki, eta botu-emanketak ebazten eta zuzentzen ditu. 2.- Batzordedren erabakiak bertaratutakoen gehiengo soilaz hartuko dira, Legean edo Estatutu hauetan beste zerbait ezartzen denean ezik. 3.- Botu-emanketan berdinketa egonez gero, Batzordeko Presidenteak izango du botu ebazlea emateko ahalmena. 4.- Bilkura-agiria egingo da eta berau behin Batzotdeak onartutakoan, indar exekutiboa izango du. Batzordearen bilkura bakoitzaren agiriak Idazkariak gordeko ditu, eta hala balegokio, Presidentearen zerbitzupeko lanarigoak lagunduko diote eginkizun horretan. Idazkaria ez bertaratuz gero edo ezin izanez gero, Batzordekide gazteenak ordezkatuko du. 25. atala.- Batzorde Egiteratzailea eta Batzordekide-Ordezkaria. 1. Administrazio Batzordeak Batzorde Egiteratzaileko kideak izendatu ahal izango ditu nahi duenean bere kideen artetik. Kide kopurua bakoitza izango da, eta gehienez ere Batzordeko kideen herenaz osatuko da. 2. Batzorde Egiteratzaileko Presidentea, Lehendakariordea eta Idazkaria Administrazio Batzordeko beraiek izango dira, baldin eta lehenengo batzordeko partaideak izateko izendatuak balira. Bestela, Administrazio Batzordeak Batzorde Egiteratzailearen kideen artetik izendatuko ditu kargu horiek, Lehendakariordea izendatu gabe ere utzi dezakeelarik. 3. Administrazio Batzordearen funtzionamendua, osakera eta erabakiak hartzeko jaurbidea araupetzen dituzten arauak ezar ahal izango zaizkio Batzorde Egiteratzaileari analogiaz. 4. Administrazio Batzordeak, Batzorde Egiteratzailea egotearen kalterik gabe, bere kide bati eman diezaizkioke Administrazio Batzordeari aitortutako aginpideez baliatzeko ahalmena. Batzordekide honek, Batzordekide-Ordezkaria izena hartuko du. 5. Administrazio Batzordeak Batzorde Egiteratzaileari edo Batzordekide-Ordezkariari eskuordetzan eman diezaizkion ahalmen eta aginpideak, aitortzen zaizkionetatik barne, ordezkotza ematea onartu dezatenak izango dira. Batzar Nagusiari kontuak ematea eta Balantzeak aurkeztea ezingo dira inoiz ere ordez kotzan eman, ez eta Batzar Nagusiak Batzordeari eman diezaizkion ahalmenak ere, horretarako berariz baimena ez badu behintzat. 6.- Atal honetan adierazi bezala Administrazio Batzordeak egin ditzan ordezkotza emateak, izkribau agirietan eta Merkararitza Errejistroan idatzi beharko dira. 26. atala.- Batzordeko kideen ordainsaria. Batzordeko kideen ordainsaria, hala balegokio, Batzar Nagusian erabakiko da urte guztirako. Inolaz ere ez da irabaziak banatzean datzako. 27. atala.- Aholku Batzordeak. 1. Administrazio Batzordeak Aholku Batzorde bat izendatzeko ahalmena du. Administrazio Batzordeak berak erabakiko du nortzuk osatuko duten Batzorde hori, eta berak ezarritako denboran eta moduan berrituko da. 2. Aholku Batzorde horretako partaide zinemagintzaren munduan ospe haundia duten pertsonak izango dira. 3. Administrazio Batzordeak erabaki ditzan ahalrnenak izango ditu Batzordeak, eta ez dira inolaz ere exekutiboak izango. 4. Aholku Batzordeko kideek Administrazio Batzordearen bilkuretan parte hartu ahal izango dute, honek hala eskatuz gero. Beren eritzia azaldu badezakete ere, ez dute boturik eman ahal izango. 5. Aholku Batzordea Elkarteko Zuzendari Nagusiak bilkurarako deia egin ondoren bilduko da. Zuzendari Nagusia izango da Aholku Batzordeko Presidentea eta hertako kideen gehiengo osoak aukeratutako kideak egingo ditu idazkari lanak. Hirugarrena Sekzioa.- Zuzendari Nagusia. 28. atala.- Eskurautzak.I. Batzar Nagusiak izendatutako Zuzendari Nagusiak honako eskurantza hauek edukiko ditu: a) Elkarteko lanarigo eta zerbitzu guztien gaineko huruzagitza. b) Zerbitzu orokorren araudiak prestatu eta proposatzea, eta Administrazio Batzordeak onartutakoak bete araztea. c) Elkartearen helburua hobeto garatzeko egoki izan daitezkeen neurriak hartzeko proposamenak eta azterketak egitea. d) Agiriak luzatzea eta elkartearen helburua zuzen garatzeko beharrezko diren errejistroak eta beste dokumentu batzuek egiteaz arduratzea. e) Ekonomiaren ikuspuntutik Elkartearen ustiakuntza normal eta on bat lortzera bideratutako kudeaketak, azterketak eta proposamenak burutzea. t) Administrazio Batzordeak aztertu, ezagutu eta onartu beharreko gai eta dokumentu guztiak prestatu, bildu eta ordenatzea. g) Batzordearen eta Presidente izango den Aholku Batzordearen batzar eta bilkuretara joatea, bere eritzia azaldu dezakeelarik baina boturik eman ez. h) Berari leporatutako Batzordearen akordio eta erabakiak prestatu eta tramitatzea eta beraiek beteczeaz arduratzea. i) Ekitaldi bakoitzaren bukaeran, bere kudeaketaren garapena jaso dadin Txostena aurkeztu Batzordeari, eta Administrazio Batzordeak Batzar Nagusiari aurkeztu beharrekoa idaztea. j) Ekitaldi bakoitzeko Balantzea eta Kontuak eta Batzar Nagusiak onartzeko Administrazio Batzordeari lantzea dagokion kontutaritza-dokumentazioa prestatzea. k) Eta Administrazio Batzordeak eman diezaizkion gainerakoak, Legean eta Estatutu hauetan ezarritakoaren arabera. 2.- Administrazio Batzordeak Zuzendari Nagusiari eman diezaizkion eskuordetzak Estatutu hauetako 25. atalaren 5. puntuan ezarritako muga berak izango dituzte eta izkribau agirietan jaso eta Merkataritza Errejistroan inskribatu beharko dira. IV. IDAZPURUA ELKARTEAREN URTEALDIA ETA EKONOMI KUDEAKETA 29. atala.- Elkartearen urtealdia Elkartearen urtealdia urtarrilaren batean hasi eta urte bereko abenduaren 31an amaituko da. Salbuespen gisa, Iehen urtealdia, eratze-agiria luzatutako egunean hasiko da. 30. atala.- Batzar Nagusiari aurkezteaz. Administrazio Batzordeak, elkartearen urtealdia amaitu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, honako hauek aurkeztu beharko ditu Batzar Nagusian: urteko kontuak, kudeaketaren txostena eta emaitza ezartzeko proposamena. Urteko kontuetan, Balantzearen, Galeren eta Irabazien Kontuaren eta Txostenaren berri emango da. 31. atala.- Irabaziak. Urtealdi bakoitzean lortutako irabaziak Batzar Nagusian erabakitako moduan banatu eta ezarriko dira, kasu bakoitzean, gordekizunei eta irabaziei buruz emandako edo eman daitezen lege-xedapenak eta, bereziki, Sozietate Anonimoen Legeko 214. atalean ezatritakoa errespetatuz. 32. atala.- Administrazioaren kontrola. Elkarte honek Euskal Autonomi Elkarteko Elkarte Publikoaren izaera duen bitartean, Ogasun eta Finantza Saileko ihardute-sail aginpidedunek burutuko dituzte, ekonomia arloan, indarrean dagoen xedapenetan ezarritakoarengatik bete beharra dauzkaten ikuskapen eta kontrol lanak. VI. IDAZPURUA ELKARTEAREN DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA. 33. atala.- Desegitea. Sozietate Anonimoen Legeko 260. atalean ezarritako arrazoiengatik desegingo da Elkartea. 34. atala.- Likidazioa. Behin Elkartearen desegitea erabakitakoan, Batzar Nagusiak, Sailburuaren proposamenez, likidazio modua erabakiko du eta likidatzaile bat edo gehiago izendatuko ditu, beti ere kopuru bakoitzean, beraien ahalmenak izendapen osapkizunean zehaztuko dituelarik. Izendapen honek azkena ematen die Batzurdearen ahalmenei. Batzar Nagusiak, likidazio aldian zehar, Elkartearen ihardunaldiko ahalmen berak izango ditu eta, bereziki, likidazioaren Kontuak eta Balantzea onartzeko alhalmena izango du. VII. IDAZPURUA ESTATUTUEN ETA AUZITEGIEN ESKUDUNTZAPEAN JARTZEA 35 atala.- Estatutuen eskuduntzapean jartzea. Akzio-harpidetza bakar bat eginez gero, akzioduna Estatutu hauetan aurrikusitakoen eta Elkartearen ihardute-sailek balioz hartutako akordio eta erabakien eskuduntzapean jarri behar dela esanahi du, Legeak akziodunari aitortzen dizkion inpugnatzeko eta banatzeko eskubideen kalterik gabe. 36. atala.- Auzitegiak. Elkartearen eta bazkideen edo azken hauen artean sor daitezkeen arazoak konpontzeko aginpidea Elkartearen egoitzari dagozkion epaimahaiek izango dute. Berauen legernendearen pean geratuko dira borondate osoz bai Elkartea, bai eta bazkideak ere. Elkartearen erabakien aurka aurkez daitezen inpugnazioak, indarrean dagoen Sozietate Anonimoen Legean ezarritakoaren bidez araupetuko dira

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.