Euskadi.eus
  • 207/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarien soldatei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

207/1990 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarien soldatei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 2474
  • Xedapen-zk.: 207
  • Xedapen-data: 1990/07/30
  • Argitaratze-data: 1990/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala. - Urte honetan indarra galtzen duten hezkuntza ituneak berritzeko deialdia egitea, hurrengo ataletan ezartzen direnen arabera. Dekretu honetan ezartzen diren aldaketen kaltetan gabe, irailaren 8ko 293/87 Dekretuan ezartzen den eremuaren barruan eta baldintzen pean, itune erregirnenaz baliatzea nahi izan eta unibertsitatez besteko irakaskuntza ematen duten Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxeei dei egiten zaie. 2. atala.- Indarrean dauden ituneak berritzeaz edo, hezkuntza itune berri bat izenpetuz, itune erregimenaz baliatzea nahi duten Ikastetxeek, eskabidea aurkeztu beharko dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzetan eskuragarri egongo diren inprimakinetan eta Dekretu honetako 4. atalean ezartzen den epearen barruan. 3. atala.- Aurreko atalean aipatzen diren Ikastetxeek, haimenaren gai izan diren eta ihardunean dauden ikasgelen kopurua ziurta dezaten agiriak erantsi beharko dizkiote eskabideari eta bai baimen moeta Pre, unitateka, ereduka eta mailaka zerrendetan jarriko dituztela. Halaber, ondoren aipatzen diren zirkunstantzietakoren bat edo guztiak betetzen direla ziurta dezan memoria aurkeztu beharko da eskabidearekin batera: - Ikastetxeak erantzuna ematen dien egiazko eskolarizaio-beharrak. - Ikastetxeak irakaskuntza ematen dien ikasleen egoera sozio-ekonomikoa, merezimendu gisa aurkezten baldin bada hori. - Hezkuntza Sistemarentzako pedagogia mailako interesa izan dezaketen esperientziak, Ikastetxearen programazioan sartuta egon daitezenean. - Hala behar izan dadinean, kooperatiba modura funtzionatzeko erregimena. 4. atala.- Hilabetekoa izango da eskeidazkiak aurkezteko epea, Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epe hori. 5. atala.- Ikastetxeek aurkeztu ditzaten eskabideen ebaluaketa, Lurralde Historiko bakoitzean sortuko den eta honako hauek osatuko duten Batzorde baten esku utziko da: - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaria, Batzordeburu izango dela. - Pedagogia Berrikuntzarako Lurralde Buruzagia. - Ikastetxeetako Lurralde Buruzagia. - Aurrekontuen eta Hezkuntza Administraziorako Lurralde Buruzagia. - Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Lurralde Buruzagia. - Gurasoen Elkarteetako Federakundeetako bi ordezkari. - Sindikatuen bi ordezkari, irakaslegoaren izenean. - Ikastetxeetako Titularren Elkarteetako bi ordezkari. - Hezkuntza Ituneen gai den hezkuntza gehienbat rman dadineko udalerrietako Udaletako bi ordezkari. - Aukera Berdintasunen Arduraduna, Idazkaritza lana egingo duela. 6. atala.- Batzordeak, eskabideen ebaluaketa egiterakoan, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 12., 13., 14. eta 15. ataletaen aipatzen diren erizpideak izango ditu kontutan. 7. atala.- Bi alditan emango zaio ebazpena, hezkuntza ituneak berritzeko deialdiari: 1.- Honako hauek zehaztuko direneko Agindua emango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, irailaren 30a baino lehen: - Hezkuntza ituneak berritzen dituzten edo hezkuntza maila bakoitzeko itune-erregimenean sartzen diren eta unibertsitatez besteko irakaskunrzak ematen dituzten ikastetxe pribatuak. - Ikastetxe bakoitzari dagokion itune erregimena, orokorra edo berezia; eta, ituneak, bereziak izan daitezenean, modulo moeta, zatizkoa edo osoa. Itunearen behin-behineko zenbatekoa zehaztuko da, 1989/1990 ikasturteari dagozkion matrikula datuen arabera eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezartzen diren moduluen balioa kontutan hartuz. 2.- 1990/1991 ikasturteko lehenengo hiruhilaberekoaren barruan eta ikasturteari dagozkion egiazko matrikulazio-datuak bildu ondoren, hezkuntza ituneen zenbatekoari buruzko behin-betiko Erabakia emango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, aurreko atalean aipatzen diren balore teorikoak arautzea ekarriko duela horrek ekonomiari dagozkionetan. 8. atala.- Dekretu honetaz baliatuz izenpetu edo berritu daitezen hezkuntza ituneek, bi urtetako indarra izango dute. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Hezkuntza eskabideak geroz eta urriagoak izatearen ondorioz, derrigorrez itxibeharra edo hezkuntza ituneari eusteko eskatzen den gutxienezko ikasle/irakasle erlazioa bete ezin duten eta unibertsitatez besteko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuek, akrisis egoeran dagoen ikastetxeao delako deklarazioa egin dadila eskatu ahal izango dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Aginduz hartuko du indarra deklarazio horrek eta hezkuntza ituneak indarra har dezanean bakarrik izango da bidezko, honako ondorio hauek ekarriko dituela itune erregimenari dagozkionetan: l.- Itunea izenpetu deneko hurrengo ikasturtetik hasita ekarriko ditu ondorioak. 2.- Itunepeko unitateak poliki-poliki gutxiagotzea ekarriko du, arauz ezarri dadinaren arabera eta hezkuntza eskabideen egiazko murrizketa kontutan hartu gabe; era honetan, ituneak iraun dezala eta horrek haien gain eragina dueneko irakasleen enpleguaren estabilitatea bermatuko direla. 3.- Krisisean dagoen ikastetxetzat deklaratzeak, hezkuntza itunea amaitzea ekarriko du kasu guztietan, unitateak poliki-polikí gutxitze prozesua amaitzean. 4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arrazoi eta guztizko Erabakiz bakarrik indargabetu ahal izango da krisian dagoen ikastetxe baten krisikalifikapena. Erabaki hori obligaziozkoa izango da, horrek eragina dueneko ikastetxeak hala eska dezanean, gehigarrizko xedapen honetako lehenengo parrafoan aipatzen den egoeraren aldaketa eman dela frogatu dadinean eta, itune erregimenaren arahera, ituneari indarrean eustea juridikoki posible izan dadinean, itunepeko unitate kopurua gutxitu beharra ekarriko baldin badu ere. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENA Dekretu hau argitaratu dadin egunetik hasi eta Hezkuntza Erreforma oso-osoan aplika dadin arte, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu bidez emango da beti unitate berrietarako baimena. AZKEN XEDAPENA Dekretu honetan jasotzen diren xedapenak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saiburuaren Aginduz garatuko dira. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta lkerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarien soldatak eta soldata-sistema berriaren egitura usatzen duten kontzeptu ezberdinen zenbatekoak zehazteko erizpide orokorrak arautzen dira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko III Idazpuruko VII. Atalburuan. Euskal funtzio publikoaren eredu bakarra eta Euskal Administrazio Publikoetako lanpostuen homologazio funtzionala eta soidatekikoa lortzea da uztailaren 6ko 6/1989 Legearen helburua. Honek, honako hau eskatzen du, hau da, Euskal Administrazio Publikoetan, soldata sistema bakarra aplikatzea hain zuzen, era honetan, gaurrarte indarrean egon diren erregimen ezberdinen bateraketa prozesua burutuko litzatekeela eta, ondorioz euskal funtzionari publikoak, antzeko mailetan sailkatuta egongo liratekeela eta, guztira eskuramko luketena, honogeneoa izango litzatekeela. Ondorioz, uztailaren 6ko 6/1989 Legean aurrikuste:r direnak aratuta geldituko dira Dekretu honen bidez eta 5.b), 79,3 ataletan eta Aldibaterako Xedapenetatik Zazpigarrenean ezartzen dena beteko da eta horren aplikazio-eremuak hartzen duen langilegoaren soldata-egitura bateratuko litzateke. Dekretu honetan ezartzen direnen edukinak, badu bere erreferentea arau honen hartzaile diren Euskal Administrazio Publikoetan lortu diren soldatetan, ordainketa-politika garatzen ari deneko negoziazio markoaren barruan. Horiek horrela, Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluak, 6/1989 Legeko 8.b) atalean ezartzen dena betez, eman duen txostena ikusi ondoren, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko uztailaren 30ean egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Honako zerbitzu hauetan lan egiten duten funtzionariei izango zaie aplikagarri Dekretu hau: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta honen Erakunde Autonomoetakoei. trakasle, osasunketa eta Ertzaingoko funtzionariei ez zaie izango aplikagarri. b) Herri-Kontuen Euskal Epaitegikoei. c) Lan Harremanetarako Kontseilukoei. d) Foru eta Herri Administrazioa. e) Batzar Nagusietakoei. 2. atala.- Aipatu den 6/1989 Legeko III. Idazpuruko VII. Atalburuan ezartzen diren ordainketa-kontzeptuegatik egin ahal izango dira Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarien ordainketak. 3. atala.- Euskal Administrazio Publiko bakoitzaren aurrekontuetan jaso behar diren oinarrizko ordainketen zenbatekoak, 6/1989 Legeko 43. atalean ezartzen diren A, B, C, D eta E mailetako talde bakoitzarentzako, urtero ezarri daitezenak izango dira aplikagarri diren legeen arabera. 4. atala.- 1.- 30 mailatan sailkatuko dira Euskal Administrazio Publikoetako lanpostuak, horretarako, lanpostuak betetzeko eskatzen diren baldintzak hartuko direta kontutan eta, bereziki, ezagupen mailak, esperientzia, iniziatiba, agintaritza eta eragozpen teknikoak edo lanpostuak dituen eginbeharrak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren eta antzeko eskakizunak. Gero ezartzen diren bitartekoak errespetatu beharko dira. 2.- 6/1989 Legeko 43. atalean ezartzen diren titulazio-taldeak osatzen dituzten Kidego eta Eskalei dagozkien mailen bitartekoak, honako eskala honen arabera finkatuta gelditzen dira: TABLA 5. atala.- Urtean-urtean eta uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1 a) atalean ezartzen denaren arabera firkatu dadina izango da destino-osagarriaren zenbatekoa. 6. atala.- 1.- Lanpostu bakoitzarentzako bakarra izango den osagarri bereziak (finkatuta baldin bada go), lanpostu bakoitzean eman daitezen baldintza bereziak jasoko ditu, Administrazio Publiko bakoitzaren Zerrendetan jaso beharko dela. Honako hauek hartuko dira kontutan horretarako: a) Erantzikizuna eta teknika mailako zailtasun berezia. Honako hauek finkatuko dute erantzukizuna eta teknika mailako zailtasun berezia: Administrazio bakoitzaren egitura organikoan lanpostuak izan dezan posizioak eta garatu behar den ihardunaren izakerak, hartzen duen eremuak eta dituen eraginek. b) Bateraezintasuna. Lanpostuaren edukina eta eremua direla medio, titularrak hari atxikita daudeneko Administrazio Publikoan bakarrik lan egin beharra dakarrenean ematen da bateraezintasuna. Ondorioz, soldata irabazten deneko beste ihardunak gauzatzea, debekatzen dela. c) Dedikazio berezia. Lanpostuaren zernolakoak direla medio, aldi berean bateraezintasuna eman; bi alditako lan-erregimena bete behar; ohizko lanorduetan edo horietatik kanpo, ohizko lanorduak gainditu ditzaten orduegatik ordu edo diru konpentsaziorik gabeko batzar, batzorde, harahonako eta aóarretara joateko erabateko disponibiliatea eskatzen direnean ematen da dedikazio berezia. d) Lanpostuak duen iguinkortasuna edo arriskutsutasuna, lanpostuak atxikita daramatzan arrisku, iguinkortasun edo molestien zernolakoak kontutan hartuz, lanpostuan ematen diren nekekortasunz edo arriskutsutasuna, baldintza horiek iraunkortasunez eman daitezenean eta ez noizeanbehin. Halaber, jaiegun edo gau jakin batzutan lan egin beharra, nekekortasuntzat hartuko da, lehen aipatu den ohizkotasun-baldintzaren arabera. 2.- Behin-behineko xedapenetatik bigarreneko 2 zenbakian zehazten denarekin bat dator 1990. urterako osagarri bereziaren gehienezko zenbatekoa. Hala ere, goreneko muga hori, honako kasu hauetan gainditu ahal izango da, hau da, c) parrafoan deskribatzen diren baldintzak eman daitezenean eta aurreko apartaduko d) parrafoan ezarritako baldintzaren bat edo batzuk eman daitezenean. Honako ekuazio honek eman dezan emaitza baino goragokoa ezin daiteke izan sekula zenbateko hori: TABLA Hona, zer esan nahi duen O.S. delakoak: Lanpostua betetzeko eskatzen den titulazio Taldeari edo Taldeei dagozkienetatik, zenbateko handieneko Oinarrizko Soldata. D.O.: Lanpostuaren Destino-Osagarria. 7. atala.- 1.- Ezohizko zerbitzuegatiko produktibitate-osagarria eta gratifikazioak, Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeko 79. atalean eta Dekretu honetan ezartzen denari atxikiko zaizkio. 2.- Errendimendu berezia, ezohizko iharduna eta lanpostuak bete daitezeneko interes edo iniziatiba, jasoko ditu produktibitate-osagarriak. 3.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailak eta, hala behar izan dadinean, Euskal Administrazio Publiko bakoitzean agíntea duen organuak, produktibitate-osagarriari dagozkion zenbateko zehatzak finkatuko dituzte, gastu programa bakoitzean horretarako izendatuta dauden kredituen barruan. Lanpostua betetzeak dituen zirkunstantzí objetiboen arabera eta, hala behar izan dadinean, Euskal Administrazio Publikoen eta horietan lan egiten duten langileen ordezkarien artean lor daitezen erizpide edo akordioen arabera egingo da diru izendapen hori. Ondorio hauetarako, lanpostu berdina betetzeagatik ematen den soldataren homogeneizazioa edo berdinketa eta emaitzak lortzeko erizpide objetibotzat hartzen diren iniziatiba edo errendimendua edo beste antzeko batzuk jaso ahal izango ditu produktibitate-osagarriak. Lehen aipatu den soldata-ekiparazioa eta produktibitate-osagarria bat ez etortzea gerca dadinean, Soldata, Destino-Osagarria eta Usagarri Berezia direia medio eta Dekretu honetan ezartzen denaren arabera lanpostuaren titularrak eskuratzen duena, ez da izango ordainketa osoaren %10 baino goragokoa. 4.- Ohizko lanorduz kanpo egindako zerbitzuak jasoko dituzte ohiz kanpoko zerbitzuegatiko gratifikazioek, ordutan ordaindu ez daitezenean; gauez edo egunez, toxikotasun, nekekortasun eta arriskukortasun baldintzak dituzten lanak ere jasoko dituzte, aldian-ladian zirkunstantzi horiek eman daitezenean eta lanpostuari atxikitakoak izan ez daitezenean. Osagarri berezia zehazterakoan, dedikazio berezia edo nekekortasun edo arriskukortasun baldintzak kontutan hartu direneko lanpostuetan, ez da bidezko izango hori eskuratzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetako 3. atalean ezartzen direnen ondorioetarako, soldata sistema berria aplikatzerakoan, 10, 8, 6, 4 eta 3 proportzionalitate indizeak izendatuta izan ditzaten Kidego, Eskala, Subeskala eta Lanpostuak, A, B, C, D eta E Taldeetan integratutzat joko dira. Bigarrena.- Araupekoak direnak baino lanordu gutxiago, indarrean dauden arauen arabera, egin ditzaten Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariek, araupeko lanorduei dagozkien soldaten guztirakoarekiko murrizketa proportzionala izango dute, bai oinarrizkoei eta bai osagarrizkoei dagozkienetan ere, hirurtekoak eta ezohizko ordainketak barne. Hirugarrena.- Bitarteko funtzionariek, lanpostu iarea bete dezateneko Kidegoail sartuta egon dadineko titulazio Taldeari dagozkion oinarrizko soldatak eskuratuko dituzte eta bai betetzen duten lanpostuari dagozkion osagarrizko soldatak ere. Laugarrena.- Dekretu hau indarrean jartzean transferituta egon edo Euskal Administrazio Publikoei geroan transferituko zaizkien langileen soldatak, transferentzia Akordioetan finkatu daitezen kontzeptuak eta zenbatekoak kontutan hartuz ordainduko dira, hartu dituen Administrazioak Lanpostuen Zerrenden egokiketa egin dezan arte. Eta hori, konsolidatutako gradu pertsonalaren eta urtean-urtean egingo den soldata-gaurkotzearen kaltetan gabe. Bosgarrena. - 1. Euskal Administrazio Publikoek, bertan lan egiten duten langileen soldaten homogeneizazioa egiten eta, horretarako sor daitezen negoziazioa eremuen arabera, urteko ordainketen aldaketak finkatzen egingo dituzte ahaleginak, errepresentaziorik handiena duten Erakunde Sindikalen partaidetzaz. 2. Beharrezkoak direnetan egokitu egingo zaizkie Dekretu honetan ezartzen direnei, aurreko atalean ezartzen denaren arabera onartu diren Akordioek indarra izan dezaten. BEHIN-BEHINEKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan eta Bosgarrenean ezartzen denaren arabera, lanpostuen zerrendei onarpena eman ondoren aplikatuko da Dekretu honetan ezartzen den ordainketa-sistema. Hori burutu arte, orain arteko egituren arabera eta uztailaren 6ko 6/1989 Legea onartu baino lehen indarrean zueden arauei atxikiz eskuratuko dituzte beren soldatak, honek haien gain eragina dueneko funtzionariek. 2. Dekretu honetan ezartzen diren soldatek, hirurtekoek, ezohizko ordainketek, destino-osagarriek, osagarri bereziek eta produktibitate-osagarriek, 1989. urtean indarrean dauden ordainketa-erregimenei dagozkien ordainketa guztiak berenganatuko dituzte eta bai, uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezartzen den eregimena baino lehenagoko ordainketa-erregimenetan oinarri hartuz, onartutako pertsona mailako eta behin-behineko osagarriak ere. 3. Dekretu honetan ezartzen den ordainketa-erregimena aplikatu izanaren ondorioz, jasotzen ziren ordainketa finko eta aldian-aldikoetan beherakada ematea gertatuko balitz, horrek eragina izan dezan langilegoak, pertsona eta behin-behingo mailako osagarria eskuratzeko eskubidea izango du, aldearen heinean. 4. Aurreko apartaduan aipatzen den Osagarri Pertsonalak lanpostuen sailkapenen eraketa-prozesuetan kausa bakarra izan dezanean, ez absorbigarria izango da osagarri hori, batabestearen ondorengo ekonomialdietan aplikagarri izan daitezkeen gaurkoketen kaltetan gabe. Bigarrena.- l. Uztailaren 6ko 6/1989 Legeko Behin-Behineko Xedapenetatik Zazpigarrenean ezartzen denaren arabera, hamabi hilabetei dagokien honako eskala honen arabera finkatuta gelditzen dira Euskal Administrazio Publikoetako lanpostuen sailkapen-mailei dagozkien destino-osagarrien zenbatekoak, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legeetan horiek finkatu daitezen arte: TABLA 2. Osagarri bereziaren 1990. urterako gehienezko zenbatekoa, honako taula honen arabera finkatuta gelditzen da 12 hilabeteei dagozkienetan: TABLA AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Bigarrena.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko esku ematen zaio Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan ezartzen denaren aurkako eta maila berdineko edo beheragoko Xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. Gasteiz, 1990.eko uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonorr Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA