Euskadi.eus
  • 3/1992 DEKRETUA, urtarrilaren 14ekoa, Valderejo aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

3/1992 DEKRETUA, urtarrilaren 14ekoa, Valderejo aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 387
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1992/01/14
  • Argitaratze-data: 1992/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Natur Inguruneak eta Basa-landaretza eta Animaliak Babesteko den martxoaren 27ko 4/1989 Legeak, bere 15 atalean, ezartzen duenez natur baliabideen antolamendu egitamu bat egitea behar-beharrezkoa da eskualde bat Parke bihurtu nahi bada. 4/ 1989 Legearen 6 atalean ezarritakoa betez, Valderejo-aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua zenbait izapidetatik iragan da: entzunaldia interesdunei, jendearen ikusgai izatea, gizartearen nahiz erakundeekin zerikusirik duten interesei aholkua eskatzea eta Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolamenduko Batzordearen erizpena, 1991ko abenduaren 16an emana. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko urtarrilaren 14ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Valderejo-aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua onartzen da, Natur Inguruneak eta Basa-landaretza eta Animaliak Babesteko den martxoaren 27ko 4/ 1989 Legearen 15.1 atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Horren ildotik, Dekretu honekin batera eta I eta II eraskin gisa Xedapenak eta Antolamendu-planoa argitaratzen dira. 2. atala.- Valderejo-aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua onartzeak 4/ 1989 Legearen 5.2. atalean ohartemandako ondorioak ekarriko ditu. ALDIBATERAKO XEDAPENA Urtebeteko epean, Dekretu honek indarra hartzen duenetik hasita, Gaubea udalerrian eragina duten antolamendu-arauak, onarturiko Egitamuan bilduriko jarraibideetara moldatuko dira. Moldaketa hori egiten ez den artean, Egitamuaren jarraibideek lehentasuna izango dute beti, gainerako lurralde antolamendu arauen aurretik. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASRORBE.I. ERASKINA VALDEREJO-ALDEKO NATUR BALIABIDEEN ANTOLAMENDU EGITAMUA I. IDAZPURUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Egitamuaren izaera. 2. atala.-Antolamendu-Egitamuaren helburuak. 3. atala.-Antolamendu-Egitamuaren edukina. 4. atala.- Egitamuaren ondorioak. 5. atala.- Lurralde eremua.II. IDAZPURUA.- ANTOLAMENDUA ETA ARAUTERIA I. ATALBURUA.- IHARDUENAK EGITEKO ARAU OROKORRAK 6. atala.- Zilegi diren erabilerak. 7. atala.-Azpiegituren eraikuntza etz erabilera. 8. atala.- Abelur lanak. 9. atala.- Osoko babesari loturiko iharduerak. 10. atala.- Hezkuntza eta jolas iharduerak. 11. atala.- Hirigintza eta eraikuntza. 12. atala.- Gizabanakoen iharduerak. 13. atala.-Zabortegiak. 14. atala.- Ingurugiroa eta ikerketa nola dauden ikusteko iharduerak. 15. atala.- Ehiza eta arrantza. 16. atala.- Bestelako iharduerak.II. ATALBURUA.- BALIABIDEAK GORDETZEKO ARAUAK 17. atala.- Paisaia zaintzeari buruz. 18. atala.- Ur-baliabideak zaintzeari buruz. 19. atala.- Lurra zaintzeari buruz. 20. atala.- Landaretza eta animaliak zaintzeari buruz.III. ATALBURUA - ERABILERAK ANTOLATZEKO BERARIZKO ARAUAK 21. atala.- Lurraldea aldeka sailkatzea. 1.- Natur inguruneak edota babespeko nekazal aldeak. a) Habes Osoko Barrutia. b) Mendi Babesleko Barrutia. c) Basogintza Barrutia. d) Abelazkuntza Estentsiboko Barrutia. e) Abelurreko Barrutia. f) Ur-lasterren eta Ur-geldien Babespeko Barrutia. g) Bide-sarearen Babespeko Barrutia. h) Babes Osoko Barrutia, Mendi Babesle batean. 2.- Eraikitako guneak. a) Baserrialdeko biztanlegunea. 22. atala.- Barruti bakoitzean baimenduriko erabilera eta iharduerak. 1.- Natur inguruneak edota babespeko nekazal aldeak. a) Babes Osoko Barrutia. b) Mendi Babesleko Barrutia. c) Basogintza Barrutia. d) Abelazkuntsa Estentsiboko Barrutia. e) Abelurreko Barrutia. f) Ur-lasterren eta Ur-geldien Babeapeko Barrutia. g) Bide-sarearen Babespeko Barrutia. h) Babea Osoko Barrutia, Mendi Babesle batean. 2.- Eraikitako guneak. a) Baserrialdeko biztanlegunea. IV. ATALBURUA.- AZTERTU BEHARREKO IHARDUERAK. INGURUGIRO JOTZEARI DAGOKIONEZ. 23. atala.- Aztertu beharreko lharduerak, ingurugiro jotzeari dagokionez.I. IDAZPURUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Egitamuaren izaera. Egitamu hau tresna bat da, dagokion lurraldearen plangintza eta kudeaketa aurrera eramateko, martxoaren 27ko 4/1989 Legean ohartemandakoari jarraikiz. 2. atala.-Antolamendu-Egitamuaren helburuak. 1.- Valderejoko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamuak, aurrerantzean N.B.A.E-k, honako hauek ditu helburu: a) Natur baliabideak neurriz ustiatzea. b) Haran hartako biztanleen bizimodua hobetzea. izan ere, bertakoak hobeki bizitzea onuragarria da natur ingurunearen babeserako. 2.- Bertako landaretza, animaliak eta haiek eratu dituzten ekoaiatemak, mendiaren egitura geologikoa, basetxeak eta bizilagunen nekazal laboreak berak ere osotasun baten atalak baino ez dira, eta osotasun hori, orokorrean, balio handikoa da, natura, paisaia eta herri-kutsuaren aldetik. 3.- 4/1989 Legearen 4 atalean esandakoarekin bat etorriz, N.B.A.E.k honako hauek ditu helburu: a) Ingurune fisikoa osatzen duten elementu eta prozesuen azterketa, haien egoeraren berri ematearren eta, hala baiegokie, eraberritze eta hobekuntza-lanak proposatzearren, edo adieraztearren zeintzu izango liratekeen hartu beharreko neurriak gorago aipaturiko elementuen egungo egoera eta haien erlazioak ekosistemekin okertu ez daitezen. b) Aurreko pasartean esandako azterketan oinarriturik, behar diren mugapen-neurriak edo erabilera-eragozpenak hartzea, baliabideek beren onean iraun dezaten. c) Valderejo lurraldeko ekosistemen babesari begira, lege-Figura egokia hautatu eta horren aplikazioa arautzea natur baliabideen zaintza, berreskuratze eta hobekuntza-neurriak, hala balegozkie, hartzea. d) Sektorekako politikak taiutzeko behar diren erizpide eta jarraibideak ezartzea, horiek abiapuntu harturik tresna tekniko zehatzak egin ahal izango dira babesgune haren antolakuntza ahalik eta hoberen izan dadin. 3. atala.- Antolamendu Egitamuaren Edukina. N.B.A.E.k bere baitan dituen arauez gain, hurrengo agiri hauek ere bereganatzen ditu: - Heiburuak, edukina, eskema metodologikoa eta idazto-taldearen deskribapena. - Lurralde kokapena. - Ingurune fisikoari buruzko azterlana. - Gizarte-uloari buruzko azterlana. - Baliabideei buruzko azterlana. - Lurraldearen tipitikazio ekologikoa. - Iharduerak egiteko, lurraldeak duen gaitasuna. Alde bakoitza zertarako den egokia. - Ukituriko gai bakoitzari dagozkion planoak. 4. atala.- Egitamuaren ondorioak. N.B.A.E. behin-betikoz onartzeat honako ondorio hauek dakartta: a) Publizitatea, eta horrekin batera, edozein hiritarrek duen eskubidea dokumentazioa begiratzeko; hori dela-ta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak dokumentazioa agiri legeztatuetan jarriko du, jendearen ikusgai, adierazitako lokaletan. b) Betebeharra, lurralde-antolamenduko beste edozein arauren gainean egongo da beti Egitamua, izan ere, haiek ezin izango dute aldatu honek xedatzen duena. N.B.A.E.ren aurka doazen lurralde-antolamenduko arauek Egitamuaren xedapenetara moldatu beharko dute ezinbestez. Dena dela, eta bitartean, lehentasuna emango zaio Egitamuari, dauden lurralde-antolamenduko arauen aurretik. c) N.B.A.E. honetan emandako arau eta jarraibideak adierazgarri izango dira beste sektorekako egitamu eta programarekiko, eta kontutan hartuko dira subsidiarioki, aurreko atalean ezarritakoaren kaltetan gabe. 5. atala.- Lurralde-eremua. 1.- N.B.A.E. honen erabiltze-eremua, Valdegovía Udalerriko Valderejo Administral Juntaren lurraldea da. 2.- Mugak ekialde, hegoalde eta mendebaldetik Euskal Autonomi Elkarteak eta Burgos-ek dituztenen artetik doaz eta iparraldetik, Valderejo udalerri izandakoak, gaur Valderejo Administral Juntak, dituenetik jarraitzen du, Leron harkaitzeko tontorretatik Grojos atekaraino, Arrayuelas-tik iraganez. Gorago zehazturiko eskualdea Parke Naturaltzat hartuko da.II. IDAZPURUA.- ANTOLAMENDUA ETA ARAUTERIA. I. ATALBURUA.- IHARDUERAK EGITEKO ARAU OROKORRAR. 6. atala.- Zilegi diren erabilerak. l.- Nekazaritza eta abelazkuntza (hazkuntzak, zelaiak eta abelazkuntza estentsiboa), basogintza (mendi babesle eta mendi ustiagarria)jolas eta hezkuntza arloetako erabilerak, ingurugiroari kalterik egiten ez diotenak, eta hirigintza-lanak herriguneetan. 2.- Gainerako erabilerak, iharduera erauzleak eta industrialak, bezteak beste, ez daude zilegi Parke barruan. 7. atala.-Azpiegituren eraikuntza eta erabilera. 1.- Edozein azpiegitura jartzeko lan-proiektuak, gaiaren arabera, berezko dituen xedapenak aplikatu beharraz gain, ondorengo agiri hauek ere bildu beharko ditu: a) Kokapen-aukerei buruzko azterlana. b) Haietako bakoitzak egiten duen ingurugiro jotzeari buruzko azterlana. c) Azpiegitura hori ingurunearekin uztartzeko behar diren lanen proiektua eta, lanek dirauten artean, neurri zuzentzaileak hartzea. 2.- Bide berriak urratuz gero, zulatu egingo da lurrean haien oinarrien lerroa, bazterretan inolako ezpondarik gera ez dadin, salbuespenak salbuespen. Gainera, eraiki edo hobetu diren bideetako baztorretan, kaltetu bada bertako landaretza, berriro landatuko da. 3.- Bide-ertzetan, edo aldameneko lekuetan, jarri nahi diren instalakuntzak, Arabako Errepideei buruz den ekainaren 25eko 20/1990 Foru Arauari eta Hirigintza Kudeaketaz den Araudiaren 44 atalari lotuko zaizkie. 4.- Bisitariari irgibideak emateko sistema Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian -aurrerantzean P.E.K.E.N.- arautuko da, beste edonolako seinaleztapen, errotulo, iragarki, kartel eta publizitate kutsuko mezuak debekatzen direlarik, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berariaz baimentzen ez badu. 5.- Tentsio handiko eta txikiko elektra hari berriak, baita telegrafo, telefono, etabarrekoak ere, paisaiari kalte gutxien egiten zaion moduan jarriko dira; hori dela-ta, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak txosten bat idatziko du lanari ekin baino lehen, eta horren arabera, zenbait kasutan instalakuntza lurpetik egiteko ere proposa daiteke. 6 - Motordun ibilgailuak bide nagusitik baino ez dira joango (CV 81 S. Millan-dik Lalastra eta Lahoz-a), parkeko langileek arautu eta kontrolduko dute ibilgailuen joan-etorria. 7 - Parkean dauden gainerako gurpide, estarta eta bideetatik ibiltzea debekaturik dago motordun ibilgailu, txirrindula eta antzekoetarako, hurrengo arrazoi hauek salbu direla: a) Kudeaketa, segurtasun edo sorospen beharrizanak. b) Baimenduriko aprobetxamenduak gauzatzea. c) Parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak baimendu eta behar bezala justifikaturik dagoen beste edozein gertaera. 8.- Debekaturik dago aparkatzea Parke barruan, kudeaketa beharrizanak izan ezik. Valderejoko biztanleak ez dira debeku horrenpean geratuko. Bisitarientzat bi aparkaleku izango dira: Lalastrako sarreran bata eta Lahoz-en beaua. ' 9.- Administrzazioak leku bat egokituko du aparkatzeko Parkearen ondoan, garraiobideak jarriz aparkalekutik Lahoz herrixkaraino. 8. atala.- Abelur iharduerak. . 1.- Lurra lantzearekin zerikusi zuzena duten Iaboreak eta abereak hazi eta ugaltzearekin loturiko zenginak «abelur» iharduerak dira. Halako iharduerei buruzko arauak dagozkien sektorekako egitamu eta arauetara egokituko dira. 2.- Lurra nekazaritzan, basogintzan edo abelazkuntzan erabiltzen bada, lurrak dituen gaftasun biologikoa eta ekoizpen-ahalmena gordetzeko ahaleginean erabiliko da, inguruko ekosistemekiko begirunez, martxoaren 27ko 4/ 1989 Legearekin bat etorriz. 3.- Arabako Mendi-basoak Arautzeko 1986ko uztailaren 4eko Foru Aginduari lotuko zaizkio Valderejo Parkeko mendiak. a) Erabilera Publikoko Mendien basogintza eta larreetako ustiapena Arabako Foru Aldundiaren Zuhaizti eta Larreen Antolamendu Proiektuei lotuko zaie. b) Lursail partikularretan, ustiapenak Foru Aldundiaren Egitamu Teknikoari egokituko zaizkio. c) Antolamendu Proiekturik edo Egitamu Teknikorik ez dagoen artean, ustiapen eta hobekuntzari buruzko Egitamun Fakultatiboen bidez arautuko dira mendibasoak, Egitamu honetan arlo horretaz biltzen diren Berarizko Arauen kaltetan gabe. 4.- Zuhaitz-landaketa berriak edo birlandaketak egiten direnean, tokian-tokiko landaretza hartuko da kontutan. Parkearen Erakunde Nagusiak onartu beharko luke espezie berriak landatzea edota dauden basoetan aldaketak sartzea. 9. atala.- Osoko Babesarekin loturiko iharduerak. 1 - Babes Osoko Barrutian egingo diren iharduerak izango dira: honekin batera doan Antolamendu Planoan marrazturiko lerro borobil itxien barnean dauden elementu fisiko guztiak halako barrutiei dagozkie. 2.- Horrelako iharduerak balio handiko ekosistemak dituzten aldeetan gauzatzen dira. Ekosistema horien ondasunak galduz gero, nekez eskura litezke berriro. 3.- Gizonak ahalik eta gutxien sartuko du eskua barruti horietan, naturak berezkoak dituen elementu inorganiko eta organikoen arteko oreka berez sor dadin, gizakien inolako eraginik gabe. 10. atala.-Hezkuntza eta jolas iharduerak. 1 .- Jolasaldeen eta antzekoen kokapena, baita haien ekipamendu- ezaugarriak ere, P.E.K.E.N.an zehaztuko dira eta parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak onartu beharko ditu berariaz. 2.- Iharduera horien barnean honako hauek dira: a) Bideetan barrena ibiltzea eta naturari so egitea. b) Jolasaidea. c) Ingurugiro heziketa. 3.- Bideetatik ibiltzea, naturari so egitea eta ingurugiro heziketa praktika daitezke aipaturiko erabilera generikoekin batera, behin-behingoz edo behin-betikoz oreka galkorra duten aldeetan izan ezik, haietan jende-etorria kaltegarria gerta liteke. 4.- Aipaturiko erabilerak gauzatzeko ezin izango da egitura iraunkorrik jarri, honetarako ez bada: estartak egokitzeko edo paisaia edo ekologi aldetik ikusgai diren ibilbideak seinalaztatzeko. 5.- parkearen Erakunde Nagueiak mendiko kirol ekintzak eta eapeleologia, besteren artean, antolatuko ditu, kirol-fedenkundeekin elkarlanean. 6.- Jolasaldeak, «pic-nic» bezalako ekintzak egiteko berariaz egokituriko lekuak dira. Haietan barrila, mahai, paperontzi, haur jolas, komunak eta bestelako tramankuluak, finkoak edo ez, jarriko dira, baldin eta egokiak badira, arau honek emandako eraikigintzajarraibideen araberakoa badira eta Parkearen Erakunde Nagusiak onartzen baditu. 7.- Ez da zilegi izango Parke barruan turismo-akanpalekurik ezartzea. 8.- Berariaz debekatzen da etxola, karabana, atoi, aterpe edo eguzkitakorik jartzea Parke barruan. 9.- Akanpatzea debekatzen da. 11. atala.- Hirigintza eta eraikuntza. 1 - Hirigintza nahiz eraikuntza, Parke barruan dauden lau herrietan baino ez da egingo. Herriak Lalastra, Lahoz, Ribera eta Villamardones dira. 2 - Aipaturiko eskualdeati Arabako Plangintza Arau Subsidiarioak izango dira nagusi, Egitamu honek bereganatzen dituen alderdiak izan ezik. 3.- Jadanik dauden basetxeak gorde, atondu eta zabaltzeko lanak bultzatuko dira subentzio bidez. 4: Zein den hiritar orubea edo hiritartu daitekeen orubea zehaztea Plangintza Arau Subsidiarioei dagokie. Valderejoko gainerako lurraldea babespeko lurra izango da, hiritartu ezinezkoa; izan ere, ezin izango da bertan inolako etxerik eraiki, edozertarakoa delarik ere, Parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak arrazoibidezko aldezko txostena ematen ez badu. 5.- Dena dela, dauden etxeak gorde, atondu eta zabaltzeko lanek eta eraikuntza-lanek ere ondoren zehazten diren baldintzak (erabilera, bolumen eta tankerakoak) bete beharko dituzte: a) Erabilera baldintzak: nekazaritza-abelazkuntza; bisitarien ostatu, harrera, zerbitzu eta kontrola; natur ekitaldiak; zeregin-lantegiak eta Araudi honen aurka ez doazen beste edozein, Parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak onartzen baditu. b) Tankera baldintzak: - Etxeari kutsua ematen dioten arkitektura-osagarriak gordeko dira ahalik ondoen eta ordurarte ezkutuan zeuden beste osagarri batzu aurkitzekotan aspaldiko moduan jartzen ahaleginduko da, beharrezko diren osagarri berrietara egokituz. - Eraiki berriko etxeak Valderejon nagusi den ohizko itxurara moldatuko dira, bertako natur giroarekin bat etorriz, itxura orokorrari (gainbehera, modulo, hutsune-proportzioak, etab.), etxegintza-gaiei eta toloreari dagokienez, bai kanpo-ormetan, bai teilatuetan, baita kanpotik ikusten diren beatelako ataletan ere. - Teilatuak arabiar teilaz egindakoak izango dira, Valderejon ohi den bezala. Ez da zilegi izango arbel, fibrozimendu, aluminio edo plastikoz etxeak estaltzea. Onar liteke zenbait salbuespen, baldin eta eraikuntza berriaren proiektuak parkea kudeatzeko ardura duen erakundearen oneritzia badu eta begibistako jotzea nabarmena ez bada. Ez dira inolaz ere zilegi izango eguzki-isladak egin ditzaketen eatalkiak, ezta inguruarekin bat ez datozen estalkiak ere, edo koloreagatik, edo gaiagatik. - Estalkien gainean edozein osagarri jarri baino Lehen arkitektur zernolakoak hartuko dira kontutan, bestalde ageriko ur-biltokiak, fibrozimentuz eginak debekaturik daude, era berean, publizitate-iragarkiak ere galerazita daude. - Orain arte erabili ohi diren aroztegi-lanak gomendatzen dira, aitzitik, biribilguan altxatzen diren pertsianak, itxiera metalikoak eta aldamuetan tramankulu nabarmenik jartzea debekaturik dago. - Kanpoko ormak, bertako ohizko gaiez eraikiko dira, ahal izanez gero herriko harria erabiliz. - Batez ere harriz egindako kanpo-ormak dituzten etxeetan, ezin izango da igeltsuz estali, era berean ez da zilegi izango plastikozko, metalezko edo fibrozimentuzko gainekorik erabiltzea. - Etxeen apainketa ahalbait apalena izango da eta erremate-elementuak funtsezko diren lekuetan baino ez dira erabiliko. - Burdinsare, baranda, kanpoko orma eta arotzlanetan ez dira kolore biziak erabiliko, kolore neutro eta inguruarekin bat datozenak baizik. - Merkataldegien errotulo edo iragarkiak behe-solairuko hutsuneen barnekaldean esekiko dira, atezangoen eta uztaiaren arteko hutsuneak estali gabe utziz. - Esandako errotuloak motelak izango dira, zur, forjaturiko burdin, brontze edo kalitatezko bestelako gaiez moldaturiko letrak erabiliz osatuak. c) Ez da baimenik emango aletegi, ur-biltoki edo elektrizitate-transformadore etxolak eraikitzeko, neurriz kanpokoak badira bertako herriekiko. Edonola ere, eta eraikiz gero, lehen emandako arauei lotuko zaie eraikuntza. 12. atala.- Gizalagunen ihuduerak. 1.- Parkearen bake eta luaitaaunz haustea debekaturik dago, hori dela-ta, ezin da ezkape libreko ibilgailurik erabili, ezta ozenki erabili ere, megafono, turuta, musika-tresna, irrati edo antzekorik. 2.- Ez da zilegi izango nterkzal iharduerarik egin, ezta ere zinematografia, irrati, telebizta, bideo edo antzekoen lanbide-iharduerarik, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berarizko baimena ematen ez badu. 3.- Kometak erabili, gas edo suzko globoak askatu, aeromodelismoan aritu, delta-hegal edo paraxutean ihardun eta orokorrean parkearen zerutik hegaz egitea, lurraren bertikalean 1.000 metrotik behera, debekaturik dago; eegurtaeun, babea edo sorospen arrazoiengatik ez bada. 4.- Hondakin edo zarama, horretarako dauden lekuetatik kanpo utzi, lurperatu edo jaurtitzea debekaturik dago. 5.- Ezin da surik piztu, bertan ohizkoak dituzten erabileretan izan ezik. Dena dela, erabat debekaturik dago landare edo landare-hondarrak sutan jartzea, larreak garbitzearren egiten bada ere, parkearen kudeatzeko ardura duen erakundeak berarizko baimena ematen ez badu. 6.- Ezin izango da ibili jendearentzat ez diren eremuetatik edo parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak zenbait arotan markatzen dituen bideetatik at; Valderejoko biztanleak salbuespena direlarik, baina zergatia azaldu behar eta parke zuzendaritzaren baimena lortu behar dute aurretiaz. 7.- Suteen aurkako egitamu bat idatziko da, bertan babesgai diren alde eta balioak hartuko dira kontutan, baita kontutan hartuko ere sutan jartzeko arriskua, kokapena eta erregai-kopurua, zaintza-sarea, komunikabideak, giza-bitartekoak eta baliabide materialak. 13. atala.- Zabortegiak. Hondakin solido edota likidoen zabortegiak parke barruan kokatzea ez da zilegi izango, abelur ustiakuntzetatik datozen hondakin solido nahiz Iikidoak ez badira, horiek ongarri organiko gisa erabil bait daitezke, baina lurrari bota baino lehen kontrolpeko lekuren batean pilatu behar dira. 14. atala.- Ingurugiro eta ikerketa arloetako iharduerak. 1.- Parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak emandako jarraibideen arabera, parke zuzendaritzak bertako egoeraren bilakaera nondik nola doan jakiteko modu bat antolatuko du, gerta litezkeen gorabeherez ohartu ahal izateko. 2.- Parkearen aholkularitza batzorde zientifiko bat eratuko da, bertako ikerlana aztertu eta arautuko duena, galduriko ekologi orekak berreskuratzeko neurriak proposatuko dituena eta parkean ikerketa proiektuak burutu nahi dituzten erakunde zientifikoekin hitzarmenak sinatuko dituena. 3.- Parketik edozein material atera baino lehen, berarizko baimena eskatu behar zaio zuzendaritzari, horrek justitikaturiko kasuetan baino ez du baimenik emango, eta ematekotan hertaiki emango du eta gordailu giaan. 15. atala.-Ehiza etz arrantza. 1,- Arrantza debekaturik dago parkeko esparruan. 2.- Era berean, ehiza ere debekatzen da; parkea kudeatzeko ardura duen errkundeak egitamu teknikoaren bidez basurde, galeper eta oilagorretarako zehazten dituen leku eta sasoietan izan ezik. 3.- Hala eta guztiz ere, biologia, zientzia edo teknika arloko arrazoiak direnean, espezie jakin baten animaliak murriztu edo hampatzeko, parkeko erakunde nagusiak kasuan-kasuko baldintzak ezarri eta baimenak eman litzake. 16. atala.- Bestelako iharduerak. Biziraupen·ariketak debekatzen dira parkeko esparruan. Il. ATALBURUA: BALIABIDEAK GORDETZEKO ARAUAK. 17. atala.- Paisaia zaintzeari buruz. 1.- Natur alderdien itxura, erliebe eta osakera alda ditzaketen iharduerak edo lanak, publiko nahiz pribatuak, debekatzen dira orokorrean. Arau honetan, Parkea Erabili eta Rudeatzeko Egitamu Nagusian eta hori garatzen duten sektorekako egitamuetan ohartemandako iharduerak soil-soilik egin ahal izango dira, baita parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berariaz baimendurikoak ere. 2.- Ez da zilegi izango dorre, antena, pantaila edo bestelako tramankulu nabariak jartzea, parkearen kudeaketan eta etxeetako zereginetan beharrezko direnak izan ezik, era berean, ezin da publizitate-iragarki, inskripzio, marka, ikur edota marrazkirik egin harrietan, zuhaitzetan edo higigarri nahiz higiezinezko ondasunetan. 3.- Gizakiak hondaturiko alderdiak aztertuko dira paisaiaren ikuspuntutik, han gertaturikoa larcia eta atzeraezina den ala ez neurtuz. 4 - Ildo beretik, eta antenara igoteko bidea urratzerakoan sortu ziren ezpondak atontu eta landarez josiko dira, Lahoz herrian dauden abelur instalakuntzak egokituko dira paisaia-eskakizunetara eta haranean barrena doan elektra-hariek paisaiari egiten dioten kaltea gutxitzeko neurriak hartuko dira. 5.- Eraiki berriko eraikuntza eta instalakuntzak uztarturik egongo dira inguruarekin, paisaiaren oreka hautsi gabe eta eraikuntzaz dauden arau orokorrak zorrozki betez. 18. atala.- Ur-baliabideak zaintzeari buruz. 1.- Ur-lasterren bazter, erreten eta ertzak zainduko dira bereziki eta bertan hazten diren belar, sasi, sastraka eta zuhaixkak mantenduko dira, aldatu gabe; bestalde, ezin da atera ubideetatik haitz, hondar edo harririk; ateratzen den kopurua ibaiak edo errekak duen gaitasun biogenikoaren kaltetan badoa. / 2.- Ur plangintza bat egingo da. Valderejoko urak behar bezala eralbitzeko neurriak oharteman. sailkatu eta ezarriko dituena. 3.- Ura ateratzeko puntuak eta isurketak inbentariatuko dira, haietako bakoitzaren ezaugarriak adieraziz eta gutxientzko ur-etorria mantentzen uzten duten eta gomendaturiko kalitate-maila gordetzen den aztertuz. 4.- Ubide, bazter edo ertzetan lanei ekin baino lehen, ingurugiro jotzeari buruzko azterlana burutu beharko da, ondorio txarrik ekarriko ez dutela frogatzeko, hots, ur-etorriari, ur-kalitateari eta babeapeko esparruari dagokionez kalterik eragingo ez dutela. 5.- Etxebizitzen edo abelur instalakuntzen hobi septikoak zulatzea baimendu baino lehen, behar diren azterlan hidrogeologikoak burutu beharko dira, horien bidez lur-azaleko nahiz lur-azpiko uren kalitateari arriskurik ez diotela eragiten frogatuko da. 6 - Parke barruan dauden etxeen kondu-urak edo ur zikinak parkeko ibai-sarean sartzen badira eta zilegitako mailatik gorakoak badira, zikinkeriari dagokionez, behar diren ur-arazkailuak jarriko dituzte, ezarritako epearen barnean eta indarrean dauden legeen arabera. 19. atala.- Lurra zaintzeari buruz. Lurrak gaur egun duen egoerari aldaketaren bat ekar diezaioketen ekintzak edo erosio-ondorioak eragin ditzaketen ekintzak: lurrean higidurak. zulo, prospekzio edo zundaldiak, besteak beste, egin baino lehen, parke zuzendaritzaren baimena lortu behar da ezinbestez, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak bere txostena prestatu ondoren. 20. atala.- Landaretza eta animaliak zaintzeari buruz. 1.- Natur Inguruneak, Baso-landaretza eta Animaliak Babesteko den Legearen IV Idazpuruan bilduriko xedapen orokor guztiak izango dira aplikagarri eta haiez gain, landareak nahiz animaliak eta haien bizimoduak babesteko neurri egokiak ere hartuko dira. 2.- Ekologi sendabideak ez dira trabatuko, hazkuntza-arlo, zelai eta larreetan izan ezik eta egokitze-lanak egiten diren lekuetan salbu. 3.- Parkeak berezko ez dituen, landare zein animaliak ezin dira sartu barrura, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berariaz baimentzen ez badu. Era berean, dauden kanpoko espezieak kentzen ahaleginduko da, baldin eta ohizko erabilera eta aprobetxamenduetakoak ez badira eta parkearen helburuen aurka ez badoaz. 4.- Parkeak gaur egun galduta dituen espezieak, animaliak nahiz landareak, berriro eremu hartara sartzen ahaleginduko da, beti ere parkearen helburuen aurka ez badoa eta bertako egungo natur egoera egokia bada. 5.- Behar diren botanika eta fauna arloetako azterlanak prestatuko dira, galtzeko arriskutan dauden elementu eta giroak zehaztearren eta babesari begira berarizko neurriak hartzearren, haien beharrez daudenentzat; hori dela-ta, eta martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 30 atalak dioenez, deazgertzeko zorian dauden espezieen katalogoak burutuko dira, Legean proposatzen diren kategorien arabera sailkatuak edo Parkearen Aholkularitza Batzorde Zientifikoak sailkatzen dituen moduaren arabera. 6.- Desagertze zoriko espezieen katalogoan daudenentzat, Berreskuntze, Babes eta Erabiltze Egitamuak prestatuko dira, haietan aipaturiko espezieen egoera larria gainditzeko neurriak ezarriko dira. 7.- Espezie jakin bat ugalduz gero eta ugaltze horrek ondorio txarrak badakartza beste espezie, komunitate, ekologi bilakaera; erabilera edo ohizko aprobetxamenduetarako: murriztaneurriak har daitezke, baina espezie hori ez da inolaz bertatik ezabatuko erabat, parkeko espeziea baldin bada. 8.- Arau honen beste ataletan hesi eta eskortei buruz bildurik dauden xehetaaunez gain, horrelako bat jartzeak ezin arriskurik ekarri animaliei, neurriak, altuera, intentsitate edo boltaia direla-kauea; osterantzean, ez da baimenik emango. Bestalde, elektra harien dorreek gailu bana izango dute hegaztiak ez kiskaltzeko. 9.- Basa-animaliek ortuetan edo abere-aziendan eragin ditzaketen kalteak konpentsatzeko indemnizazioprograma bat eratuko da. Horren ildotik, prozedura jakin bat ere ezarriko da indemnizazioen zenbatekoa eta ordain-epea egokiak izan daitezen.III IDAZPURUA.- ERABILERAK ANTOLATZEKO BERARIZKO ARAUAK 21. atala.- Lurraldea aldeka sailkatzea. 1.- Babespeko natur edota nekazal inguruneak. A) Babes Osoko Barrutia. 1.- Ekologia, paisaia edota zientziaren aldetik aparteko balioa duten aldeak dira eta eraiki gabe iraun behar dute, ezin dira ustiatu beraz bertako natur baliabideak. 2.- Barruti haietako mugapenak direla-ta, eskubide errealen titularrak izanik, kalteturik ateratzen direnek Administrazioaren indemnizazioak jasoko dituzte. Administrazioak ahalak egingo ditu Babes Osoko Barrutiko lursailak Parkeko beste edozein lursail baino lehenago bereganatzen. 3.- Parkeko erakunde kudeatzaileak debeka dezake sarrera Babes Osoko Barrutietan edo gizalagunen joanetorriak murriztu beharbestean zedarritatuta dauden ibilbideetatik, hori egiteko arrazoi nahikorik dagoenean (saiak binaka elkartzen direnean, zenbait habitat ahulago dagoenean, etab.) B) Mendi Babeseko Barrutia 1.- Alderdi fisiko, biologiko edota paisaiakoak babestea funtsezko xedetzat duten mendiak dira, beste edozein ustiapen babes-erizpide horren pean geratzen da. 2.- Horrelako mendietako zuhaiztiak honela ebakiko dira: mendi garai irregularreko banakatzea «huroneo» erara. C) Basogintza barrutia 1.- Zura ekoiztea funtrezko xedetzat duten mendiak, mendi ustiagarriak dira, dena dela, beste atarramendu batzu ere atera dakizkioke mendiari, baina azken horiek ozagarrizkoak izango dira. 2.- Antolamendu-proitktuetan koartel eta sekzioetan sailkatzea, jarraibideen arabera egingo da; dena dela, errepide nagusietako bi ertzetan 50 metroko herrenkadak utziko dira, han zuhaitzak ebakiko dira mendi garai irregularrean egiten diren moduan «huroneo» erara. 3.- Baso nahasietan, espezie nagusia zein den hautatzerakoan, zein zuhaitz-mota hazten den berez eta basoaren garapen joera zein den hartuko dira kontutan. 4.- Bertan egon beharko litzatekeen espeziearen alde jokatuko da, zuhaitz-mota hori bereziki zainduz. Legeak babesturiko landare-espezieak gordeko dira, baita basa-animalien bazka edo aterpe direnak ere. 5.- Baso baten barruan bi espezie desberdin batzen diren lekuetan baso nahasia gordeko da. 6.- Era berean, baso baten barruan espezie desberdineko zuhaitz-multzoak badaude, eta han egon daitezen ingurugiro arloko arrazoiak badaude, gordeko dira. 7.- Baso guztietarako onura-metodoa mendi garaikoa izango da. 8.- Mendi garai regularreko ebakierak, erabateko ebakieren bidez, eta mendi beheko ebakierak ez dira ontzat hartuko. D) Abelazkuntza Estentsiboko Barrutia 1.- Larreak zaindu eta ustiatzea da, abereek, ardiek batikpat, bazka izan dezaten, ikuiluetan sarturik daudenean, neguan soilik edo urteko aro gehienetan. 2.- Ohizko abel ustiakuntzei loturiko eraikuntzak (hesi, uraska, etab.) uztartuko dira giroarekin eta parkea kudeatzeko ardura duen erakundearen onarpena beharko dute. 3.- Abelazkuntza zabaltzearren eraiki nahi diren instalakuntzak hirigintzaz eta eraikuntzaz den atalean bilduriko arau orokorrei lotuko zaizkie, eta aldi berean, sortuko dituzten hondakin eta isurketak nola izango diren tratatuak, lurra eta ura ez kutsatzeko, azalduko da proiektu batean, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak onartuko duena. 4.- P.E.K.E.N.en baitan abel ustiapeneko egitamu bat egongo da, hor artzaintza estentsiboa funtsezko egitekotzat hartuko da; izan ere, bertako ekosistemek parkea eratzen den unean bezala iraun dezaten, artzainleku izatea behar-beharrezkoa bait da. Aipatu egitamuan abelbideak zehaztuko dira ohizko igarolekuekin bat etorriz eta ustezko beharrizanen arabera. 5.- Abelburu-kopururik onena zein den zehaztuko da, baita zehaztu ere, abere-mota, larreak eta sasoiak. 6.- Larre naturalak eta seminaturalak sustatuko dira ahalbait gehien, hori dela-ta, larreak hobetzeko egitamuak prestatuko dira, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak idatziko ditu esandako egitamuak. E) Abelurreko Barrutia 1.- Hazkuntzak lurgintzsren inguruko zereginak dira eta haitzur, golde, are. urratzaile; matraza, sustarkatzaile edo antzeko tresnez egiten dira, baina ez dira halakotzat hartzen honako hauek: onguria zabaltzea, alfer edo ohol paseak. mozketak, eskuzko jorrak. ereite bikoitza, etab. 2.- Urtean behin edo zenbait urtetan behin nekazal uztak biltzearren egiten diren lanak erabilera honi dagozkio. 3.- Urteroko hazkuntzetan (zereal, koltza. etab.) lurra gordetzeko neurriak hartuko dira, %3tik gorako maldetan badaude. 4.- Malda %3 eta 5 bitartekoa bada, maila-lerroen arabera goldatu behar da. 5.- Malda %5 eta 12 bitartekoa bada, mailakatu egingo da, ura labainduz eta iragatziz atera dadin eta erosioari eutsi ahal izateko. 6.- Edonola ere, urteroko hazkuntzetan, %12koak dira gehienez onartzen diren maldak. 7.- Urteanitzeko hazkuntzetan edo noizbehinka egiten direnetan (zenbait zuhain-landaretan eta beste batzutan, lurra erein eta goldatu 3 eta 6 bitarteko epealdietan egiten denean) onartzen den gehienezko malda % 18koa da. 8.- Parkea eratzerakoan ustiatzen diren hazkuntzak modu berberean jarraituko dute ustiatzen eta parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak eritziko dio hazkuntzaz aldatzeko edozein asmori. 9.- Lursail eta zuhaiztien arteko sasiarte-hesiak gordeko dira, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak berarizko baimena ematen ez badu. 10.- Izurrilkari eta ongarrien erabilera eta garastatze-uraren kontsumoa arautuko dira. F) Ur-Lasterren eta Ur-Geldien Babeseko Barrutia 1.- Ibaietan 100 metroko lur-herrenkada izango da babesgai ertz banatan erretendik hasita, erreketan 25 metroko tartea eta aintzira edo urtegien inguruan 300 metroko lursaila biribilguan ur-ertzetik. 2.- Arabako Plangintza Arau Subsidiarioen arabera, aztergai den lekuan ez dago ibairik, dauden ur-lasterrak beraz errekak dira. 3.- Agiri honen 17 atalean dagoen babestaraua aplikatuko da. G) Bidesarearen Babeseko Barrutia Bide eta errepideetako bazterretan lur-errenkada bana egongo da, barneko mugak jabego publikoko aldean dituztela eta kanpokoak galtzada-muturretatik lerro paraleloetan; autopista, autobide eta bide arinetan 100 metrotara galtzada-muturretatik eta gainerako errepideetan 75 metrotara. H) Babes Osoko Barrutia, Mendi Babesle Batean Babes Osoko Burutietan dauden aldeak dira eta Mendi Babesle izateko gainaun handia edo oso handia dute, hori dela-ta, kategoria horrekin zerikusia duen zenbait erabilera iharduteko baimena eman ahal izango da. 2.- Eraikitako Guneak A) Baserrialdeko biztanlegunea. 1.- Lehendik zegoen herrixka da, hiria izatera heltzen ez dena, 10 etxebizitzaz osatua edo erroldako biztanlegoa 30 lagunekoa badu. 2.- Parke Naturalaren eremuan, lau herrixka dago: - Lalastra. - Lahoz. - Ribera. - Villamardones. 22. atala.- Barruti bakoitzean baimenduriko erabilera eta iharduerak. 1 - Natur inguruneak edota babespeko nekazal aldeak. A) Babes Osoko Barrutia. 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak: a) Lur-azalean edo lur azpian, zuhaiztietan, animaliengan eta landaretzan egiten diren iharduerak, ingurunea babestekoak. b) Markatusiko bideetatik ibiltzea, naturari so egitea, hezkuntza eta zientzia arloetako ekitaldiak eta antzerakoak, azpiegiturarik gabeak badira, ekosistemen iharduna eragozten ez badute eta parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak aurretiaz baimentzen badu. c) Honako hauek debekatzen dira: abelur iharduerak, basogintza, ehiza, arrantza, jolas ekitaldiak, aurreko pasartean esandakoak izan ezik eta parkeko kudeatzaileek berariaz baimentzen dituztenak salbu. 2.- Eraikuntzako erabilera eta iharduerak: a) Administrazioaren seinaleztapena, kartografia, etab. eta eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerekin loturikoak. b) Ikerketa, zientzia zabalkunde, ingurugiro heziketa eta ingurunearen babesarekin loturiko elementu eta instalakuntzak. . B) Mendi Babesleko Barrutia 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Ohizko basogintzakoak, baina ustiapenak beti egongo dira alderdi fisiko, biologiko edota paisaiakoen atzetik. c) Artzaintza ez da zilegi izango, parkea kudeatzeko ardura duen erakundeak zehazten dituen sasoi eta lekuetan izan ezik, gura den babesari trabarik egiten ez diolako; edozein modutan, alderdi fisiko, biologiko edo paisaiakoei lotuko zaie ezinbestez. 2 - Eraikuntzako erabilera eta iharduerak: a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Barrutia babestu behar diren elementu eta instalakuntzak. c) Barruti haietako ezaugarri ekologiko edo paisaiakoak alda ditzaketen iharduerak ez dira zilegi izango: - Zeregin lantegiak. - Ostatuak. - Abelur eraikuntzak. - Jolasaldeak. C) Basogintza Barrutia 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Basogintzakoak (aurreko atalean zerrendaturiko baldintza berberak ditaela) . c) Lur-azalean edo lur-azpian. zuhaiztietan, animaliengan eta landaretzan egiten diren iharduerak, ingurunea babeatekoak. d) Ikerketa, zientzia-zabalkunde eta ingurugiro heziketa arloetako iharduerak. e) Aisia ariketak, bertako ezaugarri ekologiko nahiz paisaiakoak aldatzen ez badituzte. bideetatik ibiltzea eta mendizaletasuna. f) Mendiari aterariko etekinak (basogintzakoak ez dira sartzen) osagarriak izango dira. 2.- Eraikuntzako erabilera eta iharduerak. a) b/ barrutian baimendurikoak. b) Basogintzaren ingurukoak (zur-zamalekuak). c) Barrutiak dituen ezaugarri ekologi nahiz paisaiakoak aldatu edo basogintza eragozten duten iharduerak ez dira zilegi izango:. - Zeregin lantegiak. - Baserrialdeko ostatuak. - Abelur eraikuntzak. D) Abelazkuntza Estentsiboko Barrutia 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak: a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Lurra erabiltzeari loturiko abel ustiakuntzak (lehen esandako baldintzak kontutan izanik). c) Basogintzakoak, baina abelazkuntzaren atzetik. d) Lur-azalean edo lur-azpian, zuhaiztietan, animaliengan eta landaretzan egiten diren iharduerak, ingurunea babestekoak. e) Ikerketa. zientzia-zabalkunsle eta ingurugiro heziketa arloetako iharduerak. f) Aisia ariketak, bertako ezaugarri ekologiko nahiz paisaiakoak aldatzen ez badituzte, bideetatik ibiltzea eta mendizaletasuna. 2: Eraikuntzako erabilera eta iharduerak. a) c/ barrutian baimendurikoak. b) Lurra erabiltzeari loturiko dauden eta ohizkoak diren abel ustiakuntzek dituzten eraikuntzak (hesiak, uraskak, etab.), baldin eta 12 atalean hirigintzaz eta eraikuntzaz ezartzen denaren araberakoak badira. c) Zur-zamalekuak. E) Abelarreko Barrutia 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) d/ barrutian baimendurikoak. b) Nekazaritza eta basogintzakoak c) Nekazaritza, abelazkuntza eta basogintza lanek d/ barrutirako jarritako baldintzak bete behar dituzte. 2.- Eraikuntzako erabilera eta iharduerak. a) d/ barrutian baimendurikoak. b) Mindegiak. e) Berotegiak jartza ez da zilegi izango. d) Nekazaritza edota ureztatze azpiegiturak, aurreko ataletan ezarritakora egokituak. F) Ur·Lasterren eta Ur-Geldien Babeseko Barrutia 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Nekazaritza, abelazkuntza eta basogintza Ianak, ingurunearen babesaren aurka ez badoaz. 2.- Eraikuntzako erabilera eta iharduerak. a) Nekazaritza: mindegiak. G) Bidesarearen Babeseko Barruda. 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) e/ barrudan baimendurikoak. 2.- Esaikuntzako erabilera eta iharduerak. a) e/ barrudan baimendurikoak. H) Babes Osoko Barruda, Mendi Babesle batean. 1.- Eraikuntzakoak ez diren erabilera eta iharduerak. a) a/ barrutian baimendurikoak. b) Mendi garai irreguIarreko «huroneo» erako banakatzea, baita beharrezko basogintza lanak ere ekologi oreka lortzeko. 2.- Eraikuntzako erabilera eta iharduerak. a) a/ barrudan baimendurikoak. 2 - Eraikitako Guneak A) Baserrialdeko Biztanlegunea 1.- Parkearen kudeaketari eta gozamenari hertsiki lotzen diren erabilera eta iharduerak zilegi dira, bertako herrixken eremuen barruan kokatuko dira era iraunkorrean. Bai jadaneko etxeetan, bai eraiki berriko instalakuntzetan kokatuz gero, zorrozki beteko dituzte eraikuntzaz eta hirigintzaz diren arauak, arau orokorren atalburuan daudenak. Egitamu honetan zehazten ez den guztietan, indarrean dagoen Hirigintza Plangintzaren arauetara egongo da. 2.- Hona hemen baimenduriko erabilerak: - Abelur lanak. - Egoitza. - Harrera eta kontrol lekua, bisitarientzat. - Natura gela. - Eskulangintza lantegia. - Tailer eskola. - Baserrialdeko ostatua. - Arau honen aurka ez doan beste edozein zerbitzu. IV IDAZPURUA.- AZTERTU BEHARREKO IHARDUERAK. INGURUGIRO JOTZEARI DAGOKIONEZ. 23. atala.- Aztertu beharreko iharduerak, ingurugiro jotzeari dagokionez. Beherago zerrendatzen diren iharduera, lan edo instalakuntza publiko nahiz pribatuak utertu behar dira, Ingurugiro Jotzeari buruz den ekainaren 28ko 1302/86 Erret Dekretu Legislatiboan eta hori garatzen duten arauetan ezarritzko azterketa-moduaren arabera. - Lurra prestatzea, makineria astunaren bidez, zuhaitzak landatzearren, 15 Ha. baino azalera handiagoetan edo pendiza %20tik gorakoa denean. - Mendian bideak edo su-etenlerroak urratu eta zabaltzea km 1 baino luzeago. - Elektra nahiz telefono hariak instalatzea. - Edozein motako eraikuntza eraikitzea hiritartzeko ez den lurrean. - Hesiak jartzea. km batekoak baino luzeagoak badira. - Ur-lasterren erretenak, bazterrak eta berezko landareak alda litzaketen lan edo instalakuntzak, edonolakoak direla ere. - Hirigintza plangintza.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.