- 175/1992 DEKRETUA, ekainaren 23koa, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadíko Etxebizitza eta Lurra, E.A» izeneko Baltzu Publikoa sortzen zuen Dekretua aldatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu175/1992 DEKRETUA, ekainaren 23koa, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadíko Etxebizitza eta Lurra, E.A» izeneko Baltzu Publikoa sortzen zuen Dekretua aldatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza eta Etxebizitza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 1957
- Xedapen-zk.: 175
- Xedapen-data: 1992/06/23
- Argitaratze-data: 1992/07/15
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
1992ko martxoaren 18ko 54 zk. duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Dekretu horretako II. Eraskinean (Basurto-Bilbaoko Ospitalera lotuta dauden osasunketarako langileen eta osasunketarakoak ez direnen zerrenda) zenbait hutsegite egin direnez, zerrenda zuzena, aipatutako Aldizkarian argitaratutakoarekin bat ez datorrenez, zati batean argitaratu egiten da. Il. ERASKINAEusko Jaurlaritzak etxebizitzei buruz duen programa berrian berrikuntza garrantzizko bat sartzen da, hau da, alogerako etxebizitzen merkatua ondasun higiezinezko sektorean bultzatzekoa eta sortzekoa alegia, era honetan, etxebizitza erosteko modurik ez duten pertsona eta elkarbizitza-unitatee lagundu ahal izateko. Prograrnaren parametro hauen barruan, alogeraren aldeko sustapeu publiko maílako poIitika garatuz ekin nahi dio Eusko Jaurlaritzak programa horri. Sustapen horretarako erizpideak, lastertasuna, emankortasuna eta onuradunaren ekonomi tnaílako zirkunstantziei egokitzea dira. «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» izeneko Baltzu Publikoa sortzen zuen azaroaren 21eko 258/1989 Dekretua, baliabide juridiko egokia da eta ondasun higiezinen ondarea sortzeko eta, lehen aipatu diren zernolakoen arabe:ra, kudeatzeko behar hainbateko gaitasuna eskaintzen da bertan. Horretarako, beharrezkoa da, baltzuaren xedea, baltzuari mnan nahi zaizkion ihardun berriei ogokitzea eta, bere iharduera egoera, ahalmen berriei egokitzea. Horiek horrela, Hingintza eta Etxebizitza Sailburuaren eta Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamene.z eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko ekainaren 23an egin zuen bileran aztertu ondoren, honako hau XEDTAU DUT:Atal bakarra.- «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.- Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» izeneko Baltzu Publikoa sortzen zuen azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuko 3. atala aldatzea. Honako era honetan geldituko da idatzita: 1.- Baltzuaren xedea:I.- Etxebizitzen eta, bereziki, Rabespen Ofizialeko etxebizitzen sustapena eta horiek bereoneratzea, atal honetako c) apartaduan ezartzen denaren kaltetan gabe. Honako hauek hartuko ditu ihardun horrek: a) Nahiz erakunde publikoarenak izan, nahiz norbanakoenak izan eta edozein era eta prozedurapean, etxebizitzetarako lurren eta ondasun higiezinen plangintza, urbanizaketa, zatiketa eta erosketa egitea, etxebizitzak sustatzeko operazioak burutzea izango dela horien xedea. b) Euskal Autonomi Elkarteko eskakizun sozialei eta lurralde zernolakoei egokitutako ekipamendu komunitarioekin, lurren urbanizaketarekin eta etxebizitzen eraikuntza eta bereoneraketarekin lotura duten eta era guztietako obra, ikerketa, proiektu, mantenimendu eta kudeaketa-lanak esleitzea eta kontratatzea. Horretarako, Balizuak horien kudeaketa egiten dueneko etxebizitzak eta ekipamenduak libreki erabiltzeko bideak eskainiko dizkie horretan agintea duten erakundeei eta legezko esleipendunei. c) Sorospen tekniko mailako prestazioak eta bere izakera eta ihardunekin bat datozen zerbitzuak edozein eratako enpresa edo izaiki publikoei eskeintzea. Il.- Etxebizitzei buruzko operazioetarakoak diren bereoneratze-ekintza guztiak, nahiz lurra erosi eta gertatzeari buruzkoa izan, nahiz gune historiko eta arkitektonikaoak eratze eta kontserbatzeari buruzkoa izan eta beste batzuk ere bai; eta bereziki, egon dauden etxebizitzen eta edozein eratako sustapen-modupeko bereoneraketak.III.- Teknika mailako sorospenak beste batzurentzako egitea ordainketak jasoz, eta teknika, ekonomia, industria, merkataritza, komisio edo bere izakera eta ihardunekin bat datozen beste edozein iharduera burutzea. IV.- Edozein eratako ondasun higikor edo higikaitz erostea eta saltzea, eta aurreko puntuetan aipatzen diren helburuak lortzeko eta ihardunak burutzeko beharrezko edo komenigarriak diren eraikuntza edo edifikazio, horietan egitea.V.- Ondare sozialarenak diren etxebizitzen kudeaketa egitea errentamendu erregimenpean eta bai eduzein eratako zesio-titulupean Baltzuari, errentamendu xedez, atxikítako beste etxebizitza batzurena ere. 2.- Bere xedeak bete ahaI ízateko, honako hau ere egin ahal izango du Baltzuak: Etxebizitzen eraikiketa edo, hala behar denean, gisa horretako programak xedetzat dituzten nazio mailako edo atzerri mailako beste enpresa batzutan parte hartzea, Jaurlaritzaren baimena eskuratu ondorcn eta kasu bakoitzean ezar daitezen baldintzen arabera. 3.- Edozeinek parte har dezaneko erregimenpean esleituko ditu obrak eta sekula ezin gauzatu ahal izango ditu Baltzuak artez, honako printzipio hauek errespetatu beharko direla prozedura ezartzerakoan, hau da, publizitatea eta eduzeinek parte hartu ahal izatea. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko ekainak 23. Lehendakaria. JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA, Hiriginta eta Etxebizitza Sailburua, JOSE MATURANA PLAZA.