Euskadi.eus
  • 313/1992 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Urdaibai Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko Legea garatzen duena, Zaingo Batzordeak eman beharreko txostenei dagozkienetan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

313/1992 DEKRETUA, azaroaren 24koa, Urdaibai Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko Legea garatzen duena, Zaingo Batzordeak eman beharreko txostenei dagozkienetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 3671
  • Xedapen-zk.: 313
  • Xedapen-data: 1992/11/24
  • Argitaratze-data: 1992/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urdaibai Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeko 18. ataleko 3f) apartaduan, gebenalde horretako Zaingo Batzordearen egitekoen artean, honako hau fmkatzen da: hiri antolaketarako egitamuei eta gebenaldearekiko eragina izan dezaten alor-egitamu edo ekintza-egitamu guztiei buruzko erizpenak eman behar dituela. Horretarako eta atal horretan ezartzen dena bete ahal izateko, beharrezkoa da, txosten-prozedura finkatzea, era honetan, hirigintza plana, Urdaibai BiosferaGebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean ematen diren artezbideei egokitu ahal izateko. Halaber, uztailaren 6ko 5/1989 Legean jasotzen diren helburuak betetzea xedetzat izango duen eta Urdaibai biosfera-gebenaldeari buruzko erregimen juridiko berezi bat gertatzeko den Gebengunea Erabiltze eta Kudeatzeari buruzko Plan Arautzaileari behin-betiko onarpena laster emango zaionez, beharrezkoa da, plan horretan jasoko diren xedapenak kontutan hartzea. Horiek horrela, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko azaroaren 24an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Hiri antolaketarako egitamuei eta gebenaldearekiko eragina izan dezaten alor-egitamu edo ekintza-egitamu guztiei dagozkienetan, Urdaibaiko biosfera babesteko Zaingo Batzordeak eman behar dituen txostenei buruz uztailaren 6ko 5/1989 Legean esaten dena garatzea da Dekretu honen helburua. 2. atala.- Uztailaren 6ko 5/1989 Legeko 18. ataleko 3f) apartaduan ezartzen dena betez, gebengune honen medio fisikoan eragina izan dezakeen edozein hirigintza-plan edo ekintza-programa, Urdaibaiko biosfera babesteko Zaingo Batzordearen erizpean jarri beharko dira, planari behin-behingo onarpena eman baino lehen. 3. atala.- Urdaibai Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean eta Gebengunea Erabiltze eta Kudeatzeari buruzko Plan Arautzailean ezartzen dena, hirigintza planari egokitzen zaion ala ez aztertu eta baloratuko da Zaingo Batzordeak emango duen txosten horretan eta, ondorioz, egokiketa hori egiteko sartu behar diren aldakuntzak zehaztu beharko dira bertan. 4. atala.- Plana sustatzen duen erakundeak, Zaingo Batzordearen erizpean jarriko den dokumentuaren bi kopia bidaliko dizkio Zaingo Batzordeko Lehendakariari. Honek dei egingo die Zaingo Batzordeko kideei eta, dokumentua eskuratu ondorengo bi hilabeteko gehienezko epearen barruan, txostena eman beharko da. Txostena eman gabe aipatu den epe hori igarotzea gertatuz gero, aldezkoa dela ulertuko da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko azaroak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburua, JON LARRINAGA APRAIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.