Euskadi.eus
  • 219/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren 1993. urtealdirako Aurrekontuak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

219/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren 1993. urtealdirako Aurrekontuak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 2573
  • Xedapen-zk.: 219
  • Xedapen-data: 1993/07/27
  • Argitaratze-data: 1993/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen Aldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Administrazio Erakunde Autonomiaduna ihardunean hasten den ekonomi urtealdiari dagokion aurrekontua aipatu Lege hori indarrean jartzerakoan Aurrekontu Orokorretan Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren menpe legozkeen diru-izendapen guztiak batuz prestatuko da, langileei eta eskuarteei dagozkienak ere barne. Aipatu Xedapen horretan ohartemandakoarekin bat etorriz, Jaurlaritzaren Dekretuz onar dadin eskatzen da. Ondorioz, Herrizaingo eta Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1993ko uztailaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» administrazio erakunde autonomiadunaren 1993. ekonomi urtealdiko aurrekontua onartzen da, Dekretu honetan ezarritako eran. 2. atala.- 1.- «Euskadiko Poliziaren Ikastegia» administrazio erakunde autonomiadunaren aurrekontu gastuak, ordaintzeko diren diru-kopuruei dagokienez, 1.216.897.592 pezetakoak izango dira guztira, I eraskinean zehazten denez. 2.- Erakunde horren aurrekontuko dirusarrerak 1.216.897.592 pezetakoak dira guztira, II eraskinean zehazten denez. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra, ekonomi ondorioak 1993ko uztailaren 31tik aurrera izango dituen arren. Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.