Euskadi.eus
  • 242/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

242/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 235
  • Hurrenkera-zk.: 3921
  • Xedapen-zk.: 242
  • Xedapen-data: 1993/08/03
  • Argitaratze-data: 1993/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Uztailaren 6ko Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legeak bere hamabostgarren atalean legea atera zenetik urtebeteko epean Erabilpena eta Kudeaketa arautu ditzan Egitamua egitea aurrikusten du, hain zuzen ere, aipatu Erreserbaren lurralde esparrua babesteko eta suztatzeko beharrezko Lege-Jaurbide bereziaren finkapena gauzatuko duena. Esandako agindua beteaz, Eusko Jaularitza Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Erabilpenaren eta Kudeaketaren Egitamu Gidari bat egin eta behinbehingoz onartu zuen, ondoren foru organoen arteko harremanei buruz indarrean dagoen 27/1983 Legean aginpideen gainean ezarritako aurrikuspenen arabera zerikusi zuzena duten Bizkaiko Foru Aldundiko zenbait Sailekin buru belarri lankidetza estuan arituaz adostasuna lortuko zelarik. Urdaibaiko babespen, kontserbazio eta suztapena UNESCO-ren «MAB» deritzon (Gizakia eta Biosfera) egitarauan ezarritako Biosfera-Erreserbei buruzko nazioarteko jokabiderik berrienetara egokitzea da, zalantzarik gabe, egitamu hori egiteko erabili den erizpiderik garrantzitsuenetariko bat. Egitamu Gidari honetan ezarritako helburuek, arteztarauek eta estrategiek gaur egun egon dauden ia hirurehun BiosferaErreserbatan izandako esperientziak biltzen eta berari dagokion lurraldera egokitzen dituzte. Urdaibaiko berezko baloreen kontserbazioa eta bertako baliabide ekonomikoen garapena nahitaez lotuta egon behar direla Egitamu Gidariak ardatzat duen funtsezko eritzia da. Jakina da gaur egun ekonomia aldetik behea jotako lurralde eremu batek ezin duela bertako balore ekologikoak babesteko erronkari arrakastaz aurre egin. Eremu horretan bizi diren biztanleen partaidetzak beharrezko bultzagarria edo suspergarria behar du izan beren balore kulturalak eta beren bizitzak kokatzen direneko lurralde maitatuari lotuta egon daitezen. Horrela, Administrazio Publikoak parte hartzera behartuta ikusten du bere burua, bai babespena bermatzeko bai Urdaibaiko Erreserbaren Naturarekiko antolatutako eta integratutako garapen prozesua zuzentzeko. Egitamu Gidaria, bere agirien azterketan ikus daitekeen bezala, hori egingarri izan dadin baliabideak eskaintzen saiatzen da. Hamar dira egitamuaren ehun eta hogeitamahiru atal egituratzeko ezarri diren idazpuruak, era berean eranskin argigarriekin eta agiri planimetrikoekin osatzen direnak; azken horien bitartez testu honen eta beste testuen arteko aurkakotasunak edota kontrakotasunak egonez gero testu idatziaren garrantziaren erizpidetik abiatzen da.I Idazpuruan («Xedapen orokorrak») Egitamu Gidari osoaren funtsezko arauak ezartzen dira. Bertan Urdaibaiko Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legeak jarritako helburu zabala deskribatzen da, zeinak arau zehatza eta arlo guztiduna izatea arrazoitzen duen eta bere eduki materiala eta erazkoa erlazionatzen duen. Guzti horri loturik, hasierako idazpuru garrantzitsu honek bertan parte hartzen duten erakunde publiko guztien aginpide-jaurbideari toki berezia egiten dio. Egitamu Gidaria onartzeko, berraztertzeko eta aldatzeko prozedurari eta Egitamuaren garapena eta kudeaketari buruzko atalburuek amaiera ematen diote lehen idazpuruari.II Idazpuruan («Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Helburu Nagusiak, Estrategiak eta Arteztarauak»), zioen adierazpen honen aurreko idazatiren batean aipatutako nazioarteko esperientziei jarraiki Egitamu Gidariak lortu nahi dituen oinarrizko zortzi helburuak zehaztu eta garatzen dira. Bere interpretazio egokian ezin da ahaztu bereziki lehen eranskinaren edukia, Egitamu Gidari honetan araututako LurraldeEkintzarako Egitamuak garatzeko arteztarauei buruzkoa, hain zuzen ere.III Idazpuruan («Egitamu Gidariaren Garapena eta Egiterapena») Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren bidezko kudeaketarako beharrezko diren eta gutxienezkotzat jotako garapen-egitamuak eta egitarauak deskribatzen dira, bertan bere oinarrizko zehaztapenak egiterapenerako eta onarpenerako prozedura eta beroiek eraginkor izan daitezen epeak zehaztuz (Lurralde-Ekintzarako Egitamuak burutzeko Egitamu Gidariaren indarreango lehen hiru urteak). Garapen honek begibistan daukan zailtasuna, halere, aparteko aurrikuspenaz nabarmentzen da. «Antolaketa zuzenerako arauak» deiturikoetan finkaturiko iharduketa zuzenak burutzeko ahalbidean datza; arau horiek ia Egitamu Gidari osoan barreiaturik daude eta erantzukizuna daukaten aginpidedun erakunde publikoei beraiei egozten dizkiete hirugarrengoei (nahiz partikularrak izan nahiz bestelako erakunde publikoak) kalte egingo lizkieketen hutsuneen eta jardunik ezaren ondorioak. IV Idazpuruan («Iharduketa zuzenak»), gure legearaubidean zoritxarrez oraindik hutsune handiak aurkitzen dituen arauketaren aintzin izaerari ematen zaio garrantzia. Horrela bada, Egitamu Gidariak ondoren bere antolaketa osoa finkatuko duteneko kontzeptuak Zehatz-mehatz definitu beharko ditu. Bereizketa egiten da lurzoruaren erabilpen-egintzen eta eraikuntzaegintzen artean, horrela Urdaibaiko esparruaren barne baimendutako eta galerazitako jokabideak sailkatuko dira horien bitartez, era berean, horietan administrazioaren parte hartzea ahalbidetuz.V Idazpuruan («Urdaibaiko Erreserbako Lurzoruaren Jaurbidea») Babespen eta Antolaketari buruzko Legearen agindu garrantzitsuenetariko bat betetzen da, zalantzarik gabe, lurzorua bi kategoriatan sailkatuz («landa-lurra» eta «hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurra») eta, aldi berean, lurraldea Alde eta Guneetan sailkatuz. VI Idazpuruan («Antolaketa Zuzenerako Arauak. Lurzoruaren erabilpen-jaurbidea»), bere hamar atalburuetan zehar, Urdaibaiko lurraldea banatzen deneko guneetariko bakoitzean baimendutako erabilpen- eta eraikuntz-egintzak zehazten dira, aldi berean, Biztanleguneetan eragin berezia izan dezaketeen hirigintzako arauak ezarriz, horiek mugatzeko egitamu orokorren hirigintz figura, arau subsidiarioak eta egitamu bereziak biltzen direlarik. VII Idazpuruan («Antolaketatik kanpoko lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntz-egintzen jaurbidea. Baimendutako erabilpenen jaurbidea») Egitamu Gidaria onartu aurretik izandako eta burututako eta Egitamuaren zehaztapenekin bat ez datozen erabilpenen eta eraikuntzen legezko egoera aurrikusten da. VIII Idazpuruan («Garrantzi historiko-artistiko eta kulturala daukaten Ondasunak) katalogo batean balio kulturala daukaten Egitamu Gidariaren lurralde esparruan egon dauden ondasunak biltzeko beharrizana planteiatzen da, beraien babes-jaurbidea bilduz, eta kasuan kasu, finkatuz. Era berean, beraien antolaketa zuzenerako arauak aurrikusten ditu, kasuan kasu, katalogo hori egin arte ezargarri izango direnak. IX Idazpurua («Egitamu Gidariaren LurzatiketaJaurbidea») hirigintz lurzatiketei dagokie, gutxienezko lurzatiak ezarriz eta lurzati horiek udalaren interbentziopean jarriz, jabeagoaren egituraren hondamenak galerazi ditzan eta egungo zatiketaren gehiegikeriaz ezagututako lurraldean kontzentrazioa suztatu dezan.X Idazpuruak («Administrazioaren partaidetzarako jaurbidea») ondoko lurzoru erabilpen - eta eraikuntzaegintzen zaintza bereizten du: Horrela, Berarizko Babespen modura Kalifikaturiko eremuetan egin nahi diren egintzek, Eusko Jaularitzako ingurune organoaren baimena jaso beharko dute, bestalde, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako lurzoru ez-urbanizagarrian burutu nahi diren gainontzeko egintzak, ordea, Patronatoaren Batzorde Iraunkorraren aginduzko txostenaren pean izango dira. Eskuhartzeko tresnetan ezarritako baldintzak es betezea edo haustea zigorren jaurpidearen bitartez zuzendu ahal izango dira anderatutako ingurunea lehengoratzeko eskatu ahal izango delarik, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespenerako eta Antolaketarako uztailaren 6ko 5/1989 Legeak aurrikusten duen moduan (26. atala eta hurrengokoak). Administrazioaren eskuhartze hau ingurunearen zaintza aurrikustearekin osatzen da. Zaintza hori Urdaibaiko Biosfera-Erreserban eragina duten aginpideak dituzten administrazio-estamentuek koordinatuta egon beharko du eta gune hori babestearen helburuak beteko direla bermatzeko modukoa izango da. Aurrekoaren ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko abuztuaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria, Dekretu honen Eranskin gisa agertzen dena, onartzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartu ondorengo sei hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Erabilpenerako eta Kudeaterako Egitamu Gidariaren IV Eranskinean sarturiko kartografia, 1:10.000 eskalakoa, egin eta Jaurlaritzaren onespenerako jarriko du Dekretuaren bidez. Kartografia hori Egitamu Gidariaren kudeaketarako behin-betiko agiri grafikoa izango da. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidari honen garapenean eta egiterapenean zerikusia duten administrazioek kartografia hori egiten lagunduko dute. AZKEN XEDAPENA Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria berori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abuztuak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA. ERANSKINA URDAIBAIREN ERABILPENERAKO ETA KUDEAKETARAKO EGITAMU GIDARIA ATALEN AURKIBIDEAI IDAZPURUA.- XEDAPEN OROKORRAKI Atalburua.- Egitamu Gidariaren helburua eta esparrua 1. Atala.- Helburua 2. Atala.- Zehaztapen Orokorrak 3. Atala.- Egitamu Gidaria osatzen duten agiriak 4. Atala.- Ezarpenerako lurraldeesparrua 5. Atala.- Lurretiko jabegoak 6. Atala.- Haztatzeko eta berreskuratzeko eskubideez baliatzeaII Atalburua.- Antolaketa eta Aginpideak 7. Atala.- Aginpideen Jaurbidea 8. Atala.- Administrazioarteko harremanakIII Atalburua.- Egitamu Gidariaren indarraldia eta berori onartzeko, aldatzeko eta berraztertzeko aginpidearen jaurbidea 9. Atala.- Indarraldia 10. Atala.- Egitamu Gidaria egiteratzeko, aldatzeko eta berraztertzeko prozedura 11. Atala.- hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko Eremuak eta Sistema-Eremuak aldatzeko prozedura IV Atalburua.- Egitamu Gidariaren Garapena eta Kudeaketa 12. Atala.- Egitamu Gidariaren Garapena 13. Atala.- Sektorizazioa eta Zonifikazioa 14. Atala.- Egiterapena eta Jarraipena 15. Atala.- Iharduketen finantzaketabidea 16. Atala.- Kalte neurgarrien ordaingarritasunaII IDAZPURUA.- URDAIBAIKO ERRESERBAREN HELBURU OROKORRAK, ESTRATEGIAK ETA ARTEZTARAUAKI Atalburua.- Helburu Orokorrak 17. Atala.- Helburu OrokorrakII Atalaburua.- Estrategiak eta Arteztarauak 18. Atala.- Ekosistema bereziak babestearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 19. Atala.- Aniztasun biologikoari eustearen helburua betetzeko estrategiak eta Arteztarauak 20. Atala.- Paisaia-multzoak babestearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 21. Atala.- Garrantzi historiko-kulturaleko ondasunak sartzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 22. Atala.- Inguruneari buruzko ikerketa eta heziketa suztatzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 23. Atala.- Aisialdi-erabilpena eta turismoa antolatzearenhelburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 24. Atala.- Landa-garapena eta baliabidenaturalen zentzuzko erabilpena bultzatzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak 25. Atala.- Uraren eta Geologiaren Zikloei eustearen eta higadura ekiditearen helburua betetzeko Estrategiak eta ArteztarauakIII IDAZPURUA.- EGITAMU GIDARIAREN GARAPENA ETA EGITERAPENAI Atalburua.- Xedapen Orokorrak 26. Atala.- GarapentresnakII Atalburua.- Egitamuak eta Egitarauak 27. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 28. Atala.- Erabilpen-Egitamuak eta Egitarau Osotuak 29. Atala.- Erreserbaren iharduera sozioekonomikoen egokitzapenerako eta garapenerako EgitarauaIII Atalburua.- Egitamuen eta Egitarauen Sailkapena 30. Atala.- Erabilpen-Egitamuen sailkapena 31. Atala.- Egitarau Osotuen sailkapena 32. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuen sailkapena IV Atalburua.- Lurralde-Ekintzarako Zehaztapenak eta Agiriak 1. Azpiatala.- Ingurune-Ataletako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 33. Atala.- Zehaztapenak 2. Azpiatala.- Berarizko Babespeko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 34. Atala.- Zehaztapenak 3. Azpiatala.- Babespeko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 35. Atala.- Zehaztapenak 4. Azpiatala.- Nekazaritza aldetik interesgarri diren Eremuetako Baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 36. Atala.- Zehaztapenak 5. Azpiatala.- Baso-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako LurraldeEkintzarako Egitamua 37. Atala.- Zehaztapenak 6. Azpiatala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 38. Atala.- Zehaztapenak 7. Azpiatala.- Biztanelgune-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 39. Atala.- Zehaztapenak 8. Azpiatala.- Sistema-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 40. Atala.- Zehaztapenak 41. Atala.- Bide-azpiegituren Lurralde0kintzarako Egitamuen onarpenprozedura 9. Azpiatala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuek biltzen dituzten agiriak 42. Atala.- Beharrezko diren gutxienezko agiriakV Atalburua.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak gauzatzeko eta onartzeko prozedura 43. Atala.- Ekimena 44. Atala.- Aginpideak 45. Atala.- Onarpenprozedura VI Atalburua.- garapen-egitamuak eta egitarauak gauzatzeko eta erabiltzeko epeen egitarauketa 46. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak, erabilpenegitamuaketa egitarau osotuak IV IDAZPURUA.- IHARDUKETA ZUZENAKI Atalburua.- Edukia eta helburua 47. Atala.- Ezarpena eta mugapenak 48. Atala.- Edukia eta helburua 49. Atala.- Sailkapena 50. Atala.- Lurzoruaren erabilpenegintzak 51. Atala.- EraikuntzaegintzakII Atalburua.- Eraikitze-motak eta eraikuntzalanak 52. Atala.- Eraikitzemotak 53. Atala.- Eraikuntzalanak 54. Atala.- Eraikuntza-lan motak 55. Atala.- Egon dauden eraikuntzen lurrazaleraren handiagotze nabarmenik eragiten ez duten lanak 56. Atala.- Instalakuntza teknologiko eta higienikosanitarioakV IDAZPURUA.- URDAIBAIKO ERRESEBAREN LURZORUAREN JAURBIDEAI Atalburua.- Sailkapena 57. Atala.- Lurzoruaren sailkapena 58. Atala.- LandaLurra 59. Atala.- hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurzorua 60. Atala.- Landa-Lurraren hirigintz sailkapenaII Atalburua.- Kalifikapena 61. Atala.- Arau Orokorrak 62. Atala.- URDAIBAIko BiosferaErreserbaren kalifikapena 63. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuak 64. Atala.- Babespeko Eremuak 65. Atala.- Nekazal garrantziko Eremuak 66. Atala.- BasoEremuak 67. Atala.- BiztanleguneEremuak 68. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak 69. Atala.- SistemaEremuakIII Atalburua.- Eremuen Zonifikazioa 1. Azpiatala.- Berarizko Babespeko Eremuak 70. Atala.- Berarizko Babespeko Eremua 71. Atala.- Itsasadarraren Eremua 72. Atala.- Itsasbazterraren Eremua 73. Atala.- Artadi Kantauriarren Eremua 74. Atala.- Garrantzi Arkeologikoko Eremua 2. Azpiatala.- Babespeko Eremuak 75. Atala.- Babespeko Eremuak 3. Azpiatala.- Nekazal Garrantziko Eremuak 76. Atala.- Nekazal Garrantziko Eremuak 4. Azpiatala.- BasoEremuak 77. Atala.- BasoEremuak 5. Azpiatala.- BiztanleguneEremuak 78. Atala.- BiztanleguneEremuak 6. Azpiatala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak 79. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak 7. Azpiatala.- SistemaEremuak 80. Atala.- SistemaEremuak VI IDAZPURUA.- ANTOLAKETA ZUZENERAKO ARAUAK. LURZORUAREN ERABILPENEN JAURBIDEAI Atalburua.- Xedapen Orokorrak 81. Atala.- Ingurunearekiko Egokitzapena 82. Atala.- IsurpenakII Atalburua.- Berarizko Babespeko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 83. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuak 84. Atala.- Itsasadarraren Eremua 85. Atala.- Itsasbazterraren Eremua 86. Atala.- Artadi kantauriarren Eremua 87. Atala.- Garrantzi Arkeologikoko Eremua 88. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuetako Arau osagarriakIII Atalburua.- Babespeko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 89. Atala.- Babespeko Eremuak IV Atalburua.- Nekazal Garrantziko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 90. Atala.- Nekazal Garrantziko EremuakV Atalburua.- Baso-Eremuetako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzen jaurbidea 91. Atala.- BasoEremuak VI Atalburua.- Biztanlegune-Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 92. Atala.- BiztanleguneEremuak VII Atalburua.- Babespeko Eremuak, Nekazal Garrantziko Eremuak eta Baso-Eremuak zuzenean antolatzeko arauak 93. Atala.- Antolaketa Zuzenerako Arauak VIII Atalburua.- Biztanlegune-Eremuen mugaketarako eta antolaketa zuzenerako arauak 94. Atala.- Biztanlegune-Eremuen mugaketa 95. Atala.- Perimetroa mugatzeko erizpideak 96. Atala.- Antolaketa zuzenerako arauak 97. Atala.- Egitamu Berezien izapideketa 98. Atala.- Hirigintzako sailkapena eta lurzatiketarako jaurbidea 99. Atala.- Lurzatien itxiturak eta azpiegitureneta zerbitzuen gutxienezko baldintzak 100. Atala.- Biztanleguneak antolatzeko tresnen aldaketa IX Atalburua.- Erbilpenen jaurbidea. Landalur Arrunteko Eremuen antolaketa zuzenerako arauak 101. Atala.- Lurzoruaren erabilpen-egintzen jaurbidea 102. Atala.- eraikuntza-egintzen jaurbidea 103. Atala.- Antolaketa zuzenerako arauak eta zehaztapenak 104. Atala.- Eraikuntza hartuko duten lurzatiak 105. Atala.- Nekazaritzako eta basogintzako ustiakuntzak 106. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuetan dauden eraikuntzakX Atalburua.- Sistema-Eremuetako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzen jaurbidea 1. Azpiatala.- Bideak: errepideak eta ibilgailuentzako bide publikoak 107. Atala.- Herri jabetzapeko Aldeko antolaketa zuzenerako arauak 108. Atala.- Zortasun Aldeko antolaketa zuzenerako arauak 109. Atala.- Eratxikitako Aldeko antolaketa zuzenerako arauak 110. Atala.- Babespeko aldeen lerrokaketak eta eraikuntzalerroa;gasolindegiak 2. Azpiatala.- Bestelako sistema orokorrak 111. Atala.- Antolaketa zuzenerako arauak VII IDAZPURUA.- LURZORUAREN erabilpenetaeraikuntza-egintzen JAURBIDEA, ANTOLAKETATIK KANPOKO EGOERAN. ONARTUTAKO ERABILPENEN JAURBIDEA 112. Atala.- Antolaketatik kanpoko kasuak 113. Atala.- Baimendu daitezkeen lanak,jabegabetzebaliohanditzea ez dakarrenean 114. Atala.- Baimendu daitezkeen lanak,jabegabetzebalioahaunditzea ekarri edo ez 115. Atala.- Eraikuntza-lerroak eragindako eraikuntzak 116. Atala.- Antolaketatik kanpoko baimenen erroldaliburualiburua 117. Atala.- Antolaketatik kanpoko eta onartutako erabilpenak 118. Atala.- Onartutako erabilpenen sailkapena 119. Atala.- Eraikuntza-lanak. Onartutako erabilpenak 120. Atala.- Onartutako erabilpenen egokitzapena VIII IDAZPURUA.- GARRANTZI HISTORIKOARTISTIKO ETA KULTURALEKO ONDASUNAK 121. Atala.- Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen Behin-behingo zerrenda 122. Atala.- Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen katalogoa 123. Atala.- Antolaketa zuzenerako arauak IX IDAZPURUA.- EGITAMU GIDARIAREN LURZATIKETAJAURBIDEA 124. Atala.- Lurzatiaren eta lurzatiketaren definizioak 125. Atala.- Lurzatiketa kasuak eta agiriak ematea 126. Atala.- Nekazal lurzati txikiena Egitamu Gidariaren ondorioetarako 127. Atala.- Zatituezineko lurzatiak 128. Atala.- Lurzatiketa-baimena landalurretan 129. Atala.- Eraikuntza-atal baten zatituezintasunaX IDAZPURUA.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUHARTZERAKO JAURBIDEA 130. Atala.- Baimenak eta aurretiazko txostenak 131. Atala.- Baimenak emateko prozedura 132. Atala.- Egiteratzeaginduak 133. Atala.- Ingurugiroaren zaintza Xedapen Osagarriak Aldi Baterako Xedapena Azken Xedapenak ERANSKINAKI. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako Baliabide Naturalen Kudeaketarako Arteztarau OrokorrakII. EraikuntzInterbentzioakIII. Ondare Kultural eta HistorikoArtistikoko Katalogoa IV. Antolaketa Orokorrerako PlanoakV. Ingurune-atalen mugarenplanoakI IDAZPURUA.- XEDAPEN OROKORRAKI Atalburua.- Egitamu Gidariaren helburua eta esparrua. 1. Atala.- Helburua Tresna araupetzaile bat da «Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria», 5/1989 Legea garatzeko sortua eta ondorengoa helburutzat daukana: aipatutako erreserbaren, eta bereziki, lurrazaleko eta lurrazpiko uren ekosistema multzoa eta jatorrizko landaretza multzoa babestea eta berreskuratzea eta Urdaibaiko BiosferaErreserbaren lurzoru ez urbanizagarria behar bezala erabil dadin ahalbidetzea. 2. Atala.- Zehaztapen orokorrak Bere helburuak lortzeko, «Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria»k ondorengo zehaztapen hauek aurrikusten ditu: a) Erreserbaren antolaketarako eta erabilpenerako arteztarau orokorrak. b) Berezko baloreak babesteko, berreskuratzeko, zaintzeko eta iraunerazteko beharrezko kudeaketa- eta iharduketaarauak. c) Erreserbaren zonifikazioa, erabilpen eta helburu ezberdinetako eremuak mugatuz, haientzako babes maila ezberdinak eta baimen eta debekuen jaurbidea ezarriz; baliabide naturalen ustiapena eta hirigintz xedapenak. 3. Atala.- Egitamu Gidaria osatzen duten agiriak Egitamu Gidari hau ondoko agiriez osatzen da: Idatzizko agiriak.Egitamuaren atalkako testua (Araua). - Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren baliabide naturalenkudeaketarako arteztarau orokorrak. (I Eranskina). - Eraikuntza-lanak. (II Eranskina) - Garrantzi Kultural eta HistorikoArtistikoko Ondasunei buruzko Behin-behingo zerrenda. (III Eranskina). Egitamu Gidari honetan sartutako aipatu eranskinek dena ulerkorragoa izateko baino ez dute balio. Agiri grafikoak.Antolaketa orokorreko planoak. (IV Eranskina) - Ingurune-atalen mugapen-planoa. (V Eranskina) Idatzizko agirien eta agiri grafikoen artean kontrakotasunik edo aurkakotasunik egonez gero, atalkako testu honek izango du lehentasuna. 4. Atala.- Ezarpenerako lurraldeesparrua. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenari eta Kudeaketari buruzko Egitamu Gidariaren aurrikuspenek hartzen duten lurralde-esparrua, hirigintz legediarekin bat etorriz aipatu Erreserban ez urbanizagarri bezala sailkatu den lurzoruari dagokio, hogeitabi mila hektareatako lurrazalera dauka eta honako muga hauek ditu: Iparraldean: Matxitxakoko muturretik Arbolitzeko puntaraino, Izaro ugartea barne. Hegoaldean: Bizkargitik Oizeraino, Ibaizabal eta Oka erreken uren banalerrotik. Ekialdean: Arbolitzeko puntatik eta Lagako errekaren eta Ea errekaren isurigunearen arteko uren banalerroari jarraituz Ereñoraino, eta hortik Bustarriganeko gainera eta uren banalerrotik Nabarnizeraino. Nabarnizetik, Lea ibaiaren isurigune hidrografikoarekiko uren banalerroari jarraituz, Bizkaiko balkoiraino eta hortik Oizeraino. Mendebaldean: Matxitxakoko muturretik, Burgoako mendigainetik eta mendigainen ilarari jarraituz Solluberaino. Hortik, Butron ibaiaren isurigune hidrografikoarekiko uren banalerroari jarraituz, Errigoititik igaroz Bizkargi mendiraino. 5. Atala.- Lurretiko jabegoak. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren mugapenaren barne sartutako ondasunak eta eskubideak publiko eta pribatuetan sailkatzen dira haien lurretiko jabegoekin bat etorriz. Egitamu Gidari honen babes-helburuekin zerikusia daukaten herri jabegoko ondasunei eta eskubideei, euren erabilera aipatutako helburuekin bateraezina denean, herri-erabileraren eta gizarte-interesaren kalifikazioari dagokion 5/1989 Legearen 24. atalaren legejaurbidea ezarri ahal izango zaie, jabegabetzeahalmenak bete daitezen. 6. atala.- Haztatzeko eta berreskuratzeko eskubideez baliatzea. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 23. atalean aurrikusitako ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa edo, halakorik ezean, Bizkaiko Foru Aldundia eta zerikusia duten Udalak, haztatze-eskubideaz eta berreskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izango dira Berarizko Babespeko eta Babespeko Eremuetan kokatutako ondasunen eskualdaketa guztietan, Egitamu Gidari honetan ezarritako kalifikapenei jarraiki, eta beti ere ondasunhartzailea partikularra baldin bada. Era berean, Egitamu Gidari hau garatzeko eta burutzeko onar daitezen tresnek aipatutako administrazioak haztatzeko eskubideaz eta berreskuratzeko eskubideaz baliatu ahal izango diren bestelako ondasunak eta eskubideak zehaztu ahal izango dituzte.II Atalburua.- Antolaketa eta aginpideak 7. Atala.- Aginpidejaurbidea Urdaibaiko Biosfera-Ereserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean ezarritako esparruaren barne, Eusko Jaurlaritzari dagokio, ingurugiro arloan aginpidea daukan Sailaren bitartez, Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidari hau aldatzea eta berraztertzea, aurretiaz eragindako udalerriei eta Biakaiko Foru Aldundiari kontsultatu beharko dielarik. Esparru horretan ere, Urdaibaiko Patronatoari dagozkio Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legearen 18.3 atalean berari emandako eginkizunak eta zereginak, bai eta aurrerantzean eman ahal izango zaizkionak ere. 8. Atala.- Administrazioarteko harremanak. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren lurzoru ez urbanizagarrian eragina izan dezaketen aginpideak dituzten Administrazio Publikoek Egitamu Gidari honekin eta garapen-xedapenekin bat etorriz beteko dituzte aginpide horiek eta, aldi berean, horien arteko harremanak elkarri informazioa ematera, elkarlanera, koordinaketara eta elkarri begirunea izatera egokituko dituzte.III Atalburua.- Egitamu Gidariaren indarraldia eta berori onartzeko, aldatzeko eta berraztertzeko prozedurari buruzko jaurbidea. 9. Atala.- Indarraldia Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariak mugagabeko indarraldia dauka, indarrean sartzen denetik hamar urteko epearen buruan berraztertu beharko delarik. Era berean, ondorengo kasu hauetan berraztertu ahal izango da Egitamu Gidaria: maila handiagoko arauren baten zehaztapenek horrela eskatuz gero, edota, unean uneko egoera dela eta, onartutakoaz bestelako lurraldeeredua hartu behar bada. Bestelako kasuetan, berarekin lurzoruaren sailkapenean edo kalifikapenean isolatutako aldaketak badakartza ere, Egitamu Gidariaren zehaztapenen aldaketa Egitamu Gidariaren beraren aldaketatzat joko da. 10. Atala.- Egitamu Gidaria egiteko, aldatzeko eta berraztertzeko prozedura. Bai Eusko Jaurlaritzako aginpidedun organoak bere kabuz bai Urdaibaiko Patronatoak edota beste erakunde publikoek zein partikularrek horrela eskaturik ekin ahal izango zaie Egitamu Gidaria aldatzeko eta berraztertzeko prozedurei. Prozedura horietan eragindako Administrazio Publiko guztien arteko behar bezalako koordinaketa egon dadila zainduko da. Berrazterketa egin aurretik, eragindako lurraldeari buruzko azterketa orokorra burutu beharko da; aldaketak, aldiz, bidezko arrazoibidea baino ez du behar izango. Egitamu Gidaria egiteko eta berraztertzeko derrigorrezko prozedura-izapideak ondoko hauek izango dira: - Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak Egitasmoa egitea. - Jendaurreko informazioa hilabeteko epean. - Implikaturiko Udalerriei eta Bizkaiko Foru Aldundiari eta zerikusia duten bestelako Administrazio Publikoei entzutea, horretarako hilabeteko epea ezarriz. - Urdaibaiko Patronatoaren txostena, berori eskatu eta hilabeteko epean egin beharko dena. Epe hori erantzunik gabe igaroz gero, txostena egitamuaren aldekotzatjoko da. - Behin dagozkion aldaketa guztiak sarturik, Eusko Jaurlaritzari Egitasmoa jakineraziko zaio, horrek berrazterketa behin-betiko onartzeari ekingo diolarik. Eusko Jaurlaritzari dagokio Egitamu Gidariaren aldaketak onartzea hurrengo atalean ezarritako prozeduraren kaltetan gabe. 11. Atala.- hirigintza-egitamuketak Antolatu beharreko Eremuak eta Sistema-Eremuak aldatzeko prozedura. Egitamu Gidari honetan aurrikusitako «HirigintzaEgitamuketak Antolatu beharreko Eremuen» (HEA) aldaketa berekin ekar dezaten hiri lurraren, hirigintzalanetarako lurraren edo hirigintza-lanetarako gai den lurraren azaleren gehikuntza edo murrizpena izaera orokorreko hirigintzako udal egitamuketaren bitartez burutuko da, beti ere soilik Landa-Lur Arruntari (LLA) eragiten badio eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren aginduzko txostena, ebazte indarrekoa eta aldekoa lortu baldin bada horretarako. Era berean, Landa-Lur Arrunta bezala (LLA) kalifikatutako lurzoruan Egitamu Gidari honetan aurrikusi gabeko zerbitzu-azpiegitura berriak edo komunitateko ekipamenduak ezarri ahal izango dira, beroiek Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren aginduzko txostena, ebazte indarrekoa eta aldekoa onartutako udal hirigintz egitamuketa orokorrean aurretiaz sartuz.Atal honetan aurrikusi gabeko aldaketa oro aurreko atalean aurrikusitako Egitamu Gidariaren berrazterketarako eta aldaketarako prozeduren bitartez burutuko da. IV Atalburua.- Egitamu Gidariaren garapena eta kudeaketa 12. Atala.- Egitamu Gidariaren garapena Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria Lurralde-Ekintzarako egitamuen eta bere helburuak betetzeko beharrezko diren bestelako bitartekoen eta egitarauen bitartez burutuko da. Lurraldeekintzarako egitamuek, kasu guztietan, Egitamu Gidari honi jarraiki beharrezko diren Erabilpen-Egitamuak eta egitarau osotuak eduki beharko dituzte. Aipatu Egitamu Gidariak lehentasuna izango du guztien aurrean, bai eta bere lurralde-esparruko hirigintz egitamuketaren aurrean ere. Egitamu Gidariaren zehaztapenak hirigintz egitamuketaren araudiarekin bateraezinak izatekotan, sail aginpidedunek beraiek eraginda berraztertu beharko dute azken hori. 13. Atala.- Sektorizazioa eta Zonifikazioa Egitamu Gidari honen bestelako aginduetan ezarritakoaren kaltetan gabe, Urdaibaiko BiosferaErreserbaren lurzoru ez urbanizagarria bere antolaketari eta kudeaketari jarraiki ondorengo ataletan banatzen da: A) Ingurune-Atala: Jarraiko lurzati handiak, Urdaibaiko ibai-azpiarro ezberdinen berezko mugapenekin bat datozen erizpide geomorfologikoekin eta paisajistikoekin mugatuak. B) Eremua: kalifikazio orokor berbera daukaten zenbait aldek eratutako atala, Biosfera-Erreserbaren helburu bereziak betetzeko xedez bere garapenerako iharduketaegitamubera daukalarik. C) Aldea: Gomendatutako erabilpenei buruzko erizpideekin eta baliatzeko murrizpenekin definituriko mugapenak, bere ustiapena baliabideen kontserbazioarekin bateragarri izan dadin. D) Tokia: Eraikuntza-lan edo instalakuntza osagarriak gauzatuko direneko paraje, leku edo kokagune zehatza. 14. Atala.- Egiterapena eta Jarraipena Garapenerako Lurralde-Ekintzarako egitamuak onartzen ez diren bitartean, Egitamu Gidari honetan dauden aurrikuspenen egiterapena egitamuan ezarrita dauden antolaketa zuzenerako arauak beteaz burutuko da. Bizkaiko Lurralde Historikoko foru organoek, bai eta Eusko Jaurlaritzako dagokien sailek, udalek edo partikularrek ere, bakoitzari dagozkion aginpideen eta erantzukizunen esparruaren barne, Egitamu Gidari honen garapenerako egitamuetan eta egitarauetan ezarritako aurrikuspen, helburu, lehentasun eta hobekuntzak burutu beharko dituzte. Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro arloko sail aginpidedunak eta gainontzeko Administrazio Publikoek, bakoitzak dauzkan aginpideen esparruaren barne, EgitamuGidaria betetzeaz arduratuko dira, Urdaibaiko Patronatoak dauzkan betebeharren eta eginkizunen kaltetan gabe. 15. Atala.- Iharduketen finantzaketabidea Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legearen 21. atalean aurrikusitakoarekin bat etorriz, Erreserban aginpidea daukaten Administrazio Publikoek Erreserbaren behar bezalako kudeaketarako beharrezko diren gastuei beren aurrekontuen kontura erantzungo diete, Eusko Jaurlaritzak Europako Ekonomi Elkarteak helburu hauetarako aurrikusita dituen fondoak eskatuko dituen konpromezua bereganatuz. Erakunde titularrek zuzenean finantzatuko dituzte beren sektore-aginpideei dagozkien iharduketak. Partikularrek, Egitamu Gidari honetan edo egitamuaren garapen-tresnetan ezarritakoarekin bat etorriz, argitu egin behar dituzten gastuak erabat edo zati batean subentzionatu daitezke dagozkien aurrekontuegitarauen kontura. 16. Atala.- Kalte neurgarrien ordaingarritasuna Egitamu Gidari honen garapena dela eta partikularren ondasunetan eta eskubideetan sor daitezen kalte neurgarriak indarreango legediak dioen bezala ordainduko dira.II IDAZPURUA.- URDAIBAIKO Biosfera-Erreserbaren HELBURU OROKORRAK, ESTRATEGIAK ETA ARTEZTARAUAKI Atalburua.- Helburu orokorrak 17. Atala.- Helburu orokorrak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren helburu orokorrak honako hauek dira: 1) Itsasbazterreko, estuarioko eta sistema karstikoko ekosistema berezien babespena bermatzea. 2) Aniztasun biologikoari, baliabide genetikoei eta ingurunearen arauketari eustea. 3) Multzo paisajistiko baliotsuak babestea. 4) Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Sisteman sartzea. 5) Ondare naturalaren eta kulturalaren inguruneari buruzko ikerketa, interpretazioa eta heziketa suztatzea. 6) Aisialdiko erabilpena eta turismoa artez bultzatzea. 7) Landa-garapena, biztanlegoaren bizikalitatearen hobekuntza eta baliabide naturalen erabilpen zentzuduna bultzatzea. 8) Uraren eta geologiaren zikloei eustea eta higadura ekiditea.II Atalburua.- Estrategiak eta Arteztarauak 18. Atala.- Ekosistema bereziak babestearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Ekosistema nagusi hauek mugatzea eta eskualdeko bere testuinguru biogeografikoan aztertu, sailkatu eta baloratzea, guneko unitate biotiko nagusiak espazioan eta denboran identifikatzea, bai eta bere funtzionamendurako fluxuak eta oinarrizko harremanak ere. 1. Arteztaraua: Eremu berezi hauek lurrean eta planoan mugatzea, mugapena ahalik eta zehatzen eta zabalen izanik, ekosistema baliotsu gehienak barruan sar daitezen. 2. Arteztaraua: Eremu berezi hauek, berarizko babespeko gune direnez gero, lege aldetik babestuta egongo direla bermatzea, horientzat berezko egoeran behin-betiko zainduta egongo direla bermatu dezan erabilpenari eta kudeaketari buruzko araudia finkatuz. Hori dela eta, eremu hauetan burutu beharreko iharduera oro ziklo naturaletan eta baso-bizitzan izan ditzaketen eraginen arabera aztertuko da. 19. Atala.- Aniztasun biologikoari eustearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Aurretik definituriko ekosistema bereziez gain, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbak formazio biologikoen ahalik eta mota-sailik eta aniztasunik handienaren lagin ordezkagarrien mantenimendua bermatu behar du (altzagak, hariztiak, landak), bai eta lurralde horietako osagaienak ere (endemismoak, desagertzear dauden edo urritutako espezieak). Hori dela eta, basa-bizitzako komunitateen espezie biologiko berezien eta haien bilakaera ekologikoaren hainbat etapa serialak ondo ezagutu behar ditugu. Helburu honek, taktikoki, garrantzi handiko eragina dauka Biosfera-Erreserbaren berregintza- eta kontserbazioeremuakhautatzeko eta zuzentzeko orduan. 3. Arteztaraua: Etorkizuneko zonifikazioan, kontserbazioeremuetanbarne ekotono nagusien laginak eta bilakaera ekologikoaren etapa multzoak izan beharko dira. Kontserbazio-eremuen mugek ekotonolerro hauek izan beharko dituzte. 4. Arteztaraua: Araudiaren eta baimenjaurbidearen bitartez, alde naturalen ertzetan (ekotonoak) eta horietan zehar iharduketak eta ekintzak galerazi beharko dira, edo mekanismo autorregulatzaileak menpe daudeneko ezaugarrietan eta fenomenoetan eragina dutenak. 5. Arteztaraua: Urdaibaiko BiosferaErreserbaren kontserbazio-neurriek eremuko autorregulaziorako beharrezko diren tokien eta fenomeno dinamikoen babesa bermatu beharko dute, bai espazioan bai denboran zehar. Hemen nutrienteen zikloak, ziklo hidrologikoak, lurren erakuntza-zikloak, e.a. sartuko dira, bai eta hegazti-fauna migratzailearen negualdia eta egonaldia ahalbidetzeko neurriak ere. 6. Arteztaraua: Baso-bizitzako espezie endemikoak, espezie bereziak edo bakanak eta eremu horretako sistema naturaletakoak izanik desagertzear daudenak etengabeko kudeaketa- eta jarraipen-egitamuen menpe egongo dira, hori Urdaibaiko BiosferaErreserbaren kontserbazio-helburu nagusia izanik. 7. Arteztaraua: Endemismoak edo espezie bereziak daudeneko tokietan edo espezie bakanen zein desagertzear dauden espezieen kontserbaziorako habitat kritikoetan eragina izan dezaketeen ekintzak eta iharduketak galerazi beharko dira. 20. Atala.- Paisaia-multzoak babestearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Baliabide naturalen balio berri bat beren berezitasun estetikoen garrantzitik eratortzen denez, helburu hau lortzeko estrategia toki horiek identifikatzean eta toki horiek babestu ditzan erabilpenari eta kudeaketari buruzko araudia finkatzean datza. Urdaibain, paisaia-multzo gehienak Gizakiaren erabileraren ondorio zuzenak dira (euskal baserri atlantiarraren landa-paisaia orekatua) eta horrek, beraz, zailtasun handi bat dakar berarekin. Izan ere, eskualdeko biztanleen garapen sozioekonomikoa dela eta, tradiziozko paisaia-ereduak azkar bilakatzen dira eta, beraz, bilakaera hori paisaiako zenbait elementu baliotsuren kontserbazioarekin bateragarri izan dadin neurri bereziak ezarri behar dira. 8. Arteztaraua: Erreserbako estetika-paisaia multzoentipifikazioa egin eta haien ezaugarriak bilatuko dira, beren oinarrizko ereduak eta egungo garapen sozioekonomikoaren aurrean beren bilakaeraalderdi dinamikorik sentikorrenak identifikatuz, bai eta berarizko babesa behar duten osagaien definizioa eman ere. Azkenik, garrantzi kulturalaren eta kontserbazioegoeraren arabera ebaluatutako estetika-paisaia multzoei buruzko katalogo zabala finkatuko da. 9. Arteztaraua: Erreserbaren erabilpenhelburuen barne ere kontutan izan beharko da kultura- eta paisaiaondarearenbabesa eta, horretarako, arlo honetan laguntzeko eta iharduteko beharrezko diren araudi egokia eta aurrekontuak ezarriko dira, ekimen pribatuaren partaidetzaren eta suztapenaren testuinguruan, izugarri gizatua dagoen eta turismoak hain garrantzi handia dueneko landa- eta hiri-paisaiari bait da. 21. Atala.- Urdaibaiko Erreserbaren Sisteman barne garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunak sartzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategiak: Aztarnategi arkeologikoetan eta ermiten, belaun-etxeen, zubien, erroten arkitektura tradizionalean eta inguruko historiaren eta etnografiaren osagai adierazgarrietan ezkututako ondare kulturalaren aberastasuna, bai eta kultura herrikoiaren edo lokalaren bestelako edozein nabardura ere kontutan hartu beharko dira Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren lur ez urbanizagarrian egin beharreko ihardueretan. Horretarako garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen ikerkuntza, babespena, sendoketa, berriztapena eta zabalkunde-lanak suztatuko dira ezarritako legezko esparruaren barne. 10. Arteztaraua: Egitamu Gidariaren lurraldeesparruan ezagutu daitezen garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunak Egitamu honen 123. atalean aipatzen diren aginduak eta edukiak jaso beharko dituen katologo batean bilduko dira. 11. Arteztaraua: Desagertzear dauden inguruko ohizko kultura herrikoiaren iharduerak agirietan bilduko dira lehentasun-hurrenkera bati jarraiki. Ondorio horietarako, kultur ihardueratzat honako hauek hartuko dira: eskulangintzako zenbait ogibidetan jardutea eta baliabide naturalak teknika tradizionalez ustiatzea, hizkuntz berezitasunak, ahoz ahoko tradizioak, ohiturak, edestiak, e.a. Oporraldietako tailerrak, erakusketak, lehiaketak, e.a. antolatu ahal izango dira kultur iharduera horietariko zenbaitzuen iraupena berma dadin. 12. Arteztaraua: Urdaibaiko BiosferaErreserbaren kudeaketan kultur Ondare higiezina sartzearen ondorioz Administrazio publiko aginpidedunek zaintzari, mantentzeari, berriztatzeari, finantzatzeari eta bisitarien etorrerak antolatzeari ekingo diete bereziki. 22. Atala.- Inguruneari buruzko ikerketa eta heziketa suztatzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren kudeaketak eta bertan burutuko diren iharduketek, baliabide naturalak eta kulturalak ezagutzea, ezagupenak beste sektoreetara eskualdatzea eta ingurugiroaren zaintzarako iharduerak eta tokiko biztanlegoaren eta orokorrean denon heziketa eta prestakuntza ahalbidetuko duten ekimen eta iharduerak bultzatuko dituzte. 13. Arteztaraua: bere kasuan, alor bakoitzeko Administrazio aginpidedunek onartutakoek bildu beharko dituzten etapen eta lehentasunen araberako ikerketaegitamu batek Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren baliabide naturalen eta kulturalen azterketarako eta ulermenerako ikerketa-iharduerak bultzatuko ditu. 14. Arteztaraua: Ikerketa zientifikoei buruzko egitasmoak burutzeko soilik, Berarizko Babespeko Eremuetako gune zehatzak finkatuko dira, eta epe luzera begira baliabideak eta langileak egitarautuko. 15. Arteztaraua: Biosfera-Erreserbaren kudeaketan arazo zehatzak, hala nola baserriguneen garapena, zientzilari eta teknikarien prestakuntza eta hizkuntza babestuko duten eta zabalkunderako diren ikasmaterialenprestaketarako eta argitalpenerako ikerketa- eta kontrol-iharduerei buruzko egitarauak egingo dira. 16. Arteztaraua: Arreta berezia izango da irakaskuntza maila ezberdinetarako egindako Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren lurraldeko ingurune berezitasunei buruzko ikasmaterialea lurralde-esparru horretako ikastetxe guztietan sartzen. Era berean, ikastetxe horietako irakasleentzat inguruneprestakuntzarakoikastaro eta ekintza bereziak egitarautuko dira. 17. Arteztaraua: Zentru bereziak (ekomuseoak) ezarriko dira iharduera eta ikasmaterialen kokapenerako, bai eta talde antolatuak eta orokorrean bisitariak behar bezala hartzeko, bideratzeko, hezitzeko eta prestatzeko ere. 23. Atala.- Aisialdi-erabilpena eta turismoa antolatzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztaruak. Estrategia: Aisialdi informalaren kontzeptua jendeak aisialdia bere helburu fisikoekin, izpiritualekin eta barneko deiekin zerikusia duten interes pertsonalak ikertzeko eta garatzeko erabiltzen duen prozesua da. Turismoa, ordea, aisialdiaz bestelako gauza denez gero, jendea gero itzultzeko asmoz beren etxebizitzetatik beste tokietara eramaten duen mekanismoa da; horrek zera dakar: bidaiak, ostatuak, elikagaizerbitzuak eta bestelako laguntzak. Aisialdi-ekintzen eta turismo-ekintzen bereizketa garbia oso garrantzitsua da ingurunean izan ditzaketen eragin negatiboak galerazteko orduan. Biztanleek eta bisitariek ondare naturala eta kulturala ikertu, gozatu eta ezagutu dezaten aukerak eta ekipamenduak eskuratzean datza estrategia. 18. Arteztaraua: Urdaibaiko BiosferaErreserbaren zenbait gune aisialdi-ekintza mota ugari eskaintzeko planifikatu eta garatuko dira, beharrezko ekipamendu eta zerbitzuak jarriz (ibilaldi naturalistikoak, picnicaldeak, paisaia-begiratokiak, ibilgailuentzako zirkuitoak, aisialdi-instalakuntzak, trenbide-ibilbideak, e.a.). Gune horiek eta bertako instalakuntzak harreragaitasun handiagoko tokietan kokatuko dira, ingurunean litekeen suntsipena ahalik eta txikiena izan dadin. 19. Arteztaraua: Urdaibain turismo ekologikoa eta kulturala suztatzeko egitarau bat burutuko da ekimen pribatuarekin eta lokalekin elkarlanean. 24. Atala.- Landa-garapena eta baliabide naturalen zentzuzko erabilpena bultzatzearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren lurraldearen tradiziozko nekazal gunea da erabat. Halere, azkenengo urteotan arrazoi ekologikoak (aldats gogorrak, lur urritasuna, e.a.) edo sozioekonomikoak direla eta (biztanleriaren zahartzapena, jabegoaren egitura, e.a.) egungo lehia-nekazaritzarako eta abeltzantzarako balio ez duten alde zabalak agertuz joan dira. Eko-garapenaren ikuspuntutik ezin da ahaztu ondo errotutako baserrietako biztanleak abelurekoizpenean aritzeaz gain, bestelako arloetan ere aktiboki aritu daitezkeela, esaterako, ziklo hidrologikoak erregulatzen, lurren emankortasuna iraunerazten, paisaia zaintzen eta baso-suteei aurrea hartzen. Horren ondorioz, estrategiak bikoitzak dira eta Urdaibaiko Biosfera-Erreserba planifikatu eta kudeatu beharra dago, ondare naturalistikoaren eta kulturalaren kontserbazioa bermatzeaz gain berori sartuta dagoeneko landa-inguruneko garapen sozioekonomikoa eta bizi-kalitatea bultzatzeko, abelur-hobekuntzarako iharduketak (baserri-bideak, larre-belarren hobekuntza, larre-belardiak ixtea, uraskak, e.a.) eta basohobekuntzarako iharduketak (basogintzako tratamenduak, landaketa berriak, e.a.) suztatuz, guzti hori naturaren kontserbazioarekin bateragarri eginaz. 20. Arteztaraua: Biosfera-Erreserbaren plangintza eta kudeaketa arlo ezberdinetako erakunde publiko aginpidedunen koordinaketa egokiaz eta Egitamu Gidari honen arabera beharrezko diren lurraldeekintzarako egitamuen bitartez burutuko dira. 21. Arteztaraua: Baztertutako lurrak, bertara iristeko zailenak eta mugapen topografiko handiak dituztenak behar bezala zonifikaztu eta modu zabal batean kudeatu beharko dira (baso babesleak). Hondatuen dauden lur baztertuetarako ingurune-berriztapenerako egitarauak diseinatuko dira. 22. Arteztaraua: Urdaibaiko lur ez urbanizagarrian egin daitezen administrazio publikoetako abelur- eta baso-suztapenerako egungo egitarauak Egitamu Gidari honetan eta garapen-tresnetan aurrikusitako ingurugiro arloko neurri berriak betetzeko ezar daitezen laguntzen bitartez burutuko dira. 23. Arteztaraua: Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Patronatoak bere kabuz eta administrazio aginpidedunekin elkarlanean ingurunean eragina duten abelur- eta baso-suztapenerako iharduketa interesgarriak burutu ahal izango ditu. 24. Arteztaraua: Biosfera-Erreserbaren Patronatoak ondorengo eginkizunetarako aldi baterako egitarauak planifikatu eta garatu ahal izango ditu: instalakuntzen mantenimendua, bisitarien zaintza eta horien eskakizunei erantzutea, ingurune-berriztapena, e.a. bertako biztanleriari lana emango diotenak. 25. Arteztaraua: Erreserbaren inguruneari buruzko informaziorako eta heziketarako egitarauak bertako baserri-guneetako biztanleen bilakaera intelektuala eta praktikoa bultzatu behar du, baliabide naturalen kudeaketa eta ustiapen arloan arazo zehatzei irtenbide tekniko zehatzak eskainiz eta zabalduaz. 26. Arteztaraua: Urdaibaiko Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legearen mugen barne sartutako lurralde osoak zonifikazio bati eta erabilpenari buruzko araudi bati loturik egon behar du, ekogarapenaren ikuspuntutik baliabide naturalen ustiapen iraunkorrarekin eta zentzuzko ustiapenarekin bat etorri beharko duena. 27. Arteztaraua: Biosfera-Erreserbari buruzko ikerketa aplikaturako eta ingurune arloko heziketarako iharduerek Erreserba adierazgarri deneko lurraldeko bazterreko lurrak (Euskal Herrian intsinis pinuaz birlandatutako mendi-arteen kudeaketaren lehen esperientzia) modu burutsu batez erabil daitezen irtenbideak bilatzen lagundu behar dute. 28. Arteztaraua: Erreserbaren Patronatotik partaidetza publikoa suztatu behar da, ez bakarrik Patronatoaren osoko bilkuretan, baizik eta lanerako bolondres elkarteetan, Erreserbaren lagun elkarteetan, e.a.etan ere, horrela denok egitasmo batean elkarlanean aritzea eraginkorra izan dadin. 25. Atala.- Uraren eta Geologiaren zikloei eustearen eta higadura ekiditearen helburua betetzeko Estrategiak eta Arteztarauak. Estrategia: Edozein herritan lurraren erabilpen guztietan ezarri beharreko lehentasunezko helburuak hauexek dira: ibai-arroen berreskurapena, akuiferoak berriro beteko direla eta uraren kalitatea bermatzen dituzten berezko ziklo hidrologikoak baldintza onetan mantentzea, uholde eta higadura-arrisku larriak dakartzaten lurrazaleko eskorrentiei aurre hartzeko drenaiasarearen funtzionamendu egokia, etab. Urdaibairen kasuan alderdi horiek berebiziko garrantzia hartzen dute, Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen berarizko agindua bait da Erreserbaren esparru fisikoa den ur-arroaren sistema hidrogeologikoen babesa. Babespen hori alubioi-estuarioko sistemara eta sistema karstikora mugatzen da bereziki. Berriro ere nabari da ziklo geologikoen eta higaduraarriskuenartean dagoen harreman estua. Gure kasuan eragindako lurraldean erabilpen bateragarrien antolaketaren bitartez eta batez ere landaretzaren erabilera egokiaren bitartez gertakari horien kontrol positiboa eraman ahal izango da. Urdaibaiko lurraldearen kudeaketak ibaiarroaren goiko aldeko eta beheko aldeko guneen arteko oreka geomorfologikorako baldintzak errespetatzeko konpromezua hartu beharko du, hegalen aldakortasuna dela eta higadurak eragin ditzaten iharduketak galeraziz eta akuiferoen iragazpen egokia eta berriro uraz beteko dela bermatu dezan landaretza-paisaia babeslearen berriztapena bultzatuz, aldi berean, haien kutsaduraarrisku oro eragotziz. Era berean, beharrezkoa izango da lurralde honetako erreten eta erreka sareak osatutako ibai-arroaren berezko drenaia-sistema egoera onean zaintzea. Gaur egun lurraldean burutzen ari diren abelur eta baso-ihardueren berrazterketari modu berean ekingo zaio, lurzoru emankorraren galera eta urzikloekiko interferentzia oro galerazi dadin. 29. Arteztaraua: Biosfera-Erreserbaren lurraldea ibai-arroen edo ibai-azpiarroen arabera kudeatuko da, beroiek kudeaketa-egitamuketarako oinarrizko ataltzat finkatuta gelditzen direlarik, eta goi, erdi eta beheko zati ezberdinetarako, beren ezaugarri geomorfologikoen eta hidrologikoen arabera, lurzoruaren erabilpenerako zenbait arteztarau zehaztuz. 30. Arteztaraua: Uraren erabateko saneamendu eta horniketarako Lurralde-Ekintzarako egitamuaren onarpena eta garapena lehentasunezko neurri bat izango da eta herrigune garrantzitsuenak ez ezik sakabanatutako baserrietako biztanleak eta abelur instalazioak ere kontutan izango dituzte. 31. Arteztaraua: Lurraren gaineko iharduketa sektorialetako egitarau guztiek kontutan izango dituzte drenaiaren taiuketa, higadura-arriskuen aurrezaintza eta akuiferoen kutsaduraren aurreko kaltegarritasuna. 32. Arteztaraua: Ingurunearen zuzperketarako egitarauak arreta berezia izango du higadura-arriskuko aldeak eta akuiferoak berriz uraz betetzeko aldeak berriztatzen. Alde hauek mugapen topografiko handiak izatekotan baso babesleak egiteko erabiliko dira. 33. Arteztaraua: Ingurune arloko heziketarako egitarauaren barne tratamendu berezia emango zaie inguruko biztanleek baliabide hidrologikoen eta higaduraren arazoa aztertzeari, haien artean zabaltzeari eta ulertzeari.III IDAZPURUA.- EGITAMUAREN GARAPENA ETA EGITERAPENAI Atalburua.- Xedapen Orokorrak 26. Atala.- Garapentresnak 1.- Erabilpenerako eta kudeaketarako Egitamu Gidaria Lurralde-Ekintzarako egitamuen bitartez burutuko da eta azken hauek Erabilpen-Egitamuak eta egitarau osotuak izango dituzte atxikita. 2.- Erabilpenerako eta kudeaketarako Egitamu Gidaria Lurralde-Ekintzarako egitamuek edo bertan definituriko antolaketa zuzenerako arauek ezarritako antolaketa-arauen bitartez burutuko da.II Atalburua.- Egitamuak eta Egitarauak 27. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak Lurralde-Ekintzarako egitamuek, hirigintzako egitamu bereziak dira eta Egitamu Gidariak eragindako lurraldea Egitamuak berak dioen bezala garatzea, antolatzea eta babestea dute funtsezko helburutzat. 28. Atala.- Erabilpen-Egitamuak eta Egitarau Osotuak Egitamu Gidari honen helburuak beteaz eta bertan aurrikusitako estrategiak eta arteztarauak kontutan izanik, gauzatu egingo dira ustiaketari, kontserbazioari, heziketari, antolaketari, e.a.ei buruzko funtsezko kontzeptuak jasoko dituzten ErabilpenEgitamuak. «Egitarau osotuak» izena hartzen duten eta funtsezko xedetzat haien esparruaren barne sartutako osagai puntualen eta/edo sektorialen azterketa zehatza duten azterketa-, kudeaketa-, ezagupen- eta antolaketaagirien bitartez garatzen dira erabilpenegitamuak. 29. Atala.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Iharduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitaraua. Erreserbaren Iharduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitaraua LurraldeEkintzarako Egitamua onartzen den une berean idatziko da eta Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren lur ez urbanizagarriaren ekoizpen sektoreetako zenbait iharduera bultzatzea, bideratzea eta koordinatzea izango ditu funtsezko helburutzat.III Atalburua.- Egitamuen eta egitarauen sailkapena 30. Atala.- Erabilpen-Egitamuen Sailkapena Biosfera-Erreserbaren helburuak betetzeko ezinbesteko izango dira ondorengo erabilpenegitarauak: A) ONDAREAREN KONTSERBAZIORAKO ETA INTEGRAZIORAKO EGITAMUA, Egitamuaren lurraldeesparruko basa-bizitzaren eta ondare historiko-artistiko eta kulturaleko ekosistemen babesarekin zerikusia daukaten iharduera guztiak barne hartzen dituena. B) BALIABIDE NATURALEN ERABILPENEGITAMUA, baliabide naturalen (abelur-iharduerak, basoiharduerak, e.a.) antolaketarekin eta ustiapenarekin zerikusia daukaten iharduera guztiak barne hartzen dituena. C) ZENBAIT IHARDUERAREN SUZTAPENERAKO EGITAMUA, bestelako egitarauak lagundu eta Urdaibaiko Biosfera- Erreserbaren antolaketa administratiboa osatzen duten iharduera guztiak barne hartzen dituena. D) INTERPRETAZIORAKO, IKERKETARAKO ETA ADMINISTRAZIORAKOEGITAMUA, lurraldeari buruzko zabalkunde-lanekin, ingurune-heziketarekin eta ikerketa zientifikoarekin zerikusia daukaten iharduera guztiak barne hartzen dituena. 31. Atala.- Egitarau Osotuen Sailkapena Erabilpen-Egitamuak,gutxienez, ondorengo egitarau osotuen bitartez garatuko dira: A) ONDAREAREN KONTSERBAZIORAKO EGITAMUA Estuarioari eta Padurari buruzko Egitaraua. Sistema karstikoari buruzko Egitaraua. Kostaldeari eta irlei buruzko Egitaraua. Kultur ondarearen integraziorako Egitaraua. Toki paisajistikoak, toki ikusgarriak babesteko eta tokiko bilketa toponomikorako Egitaraua. Berezko basoak berreskuratzeko Egitaraua. Lurrazaleko sare hidrologikoak berreskuratzeko Egitaraua. basa-bizitzako espezie bitxiei eta arriskuan dauden espezieei buruzko Egitaraua. Abereentzako habitat-ak berreskuratzeko Egitaraua. Etxeko eta kultur espezieei eta motei buruzko Egitaraua (genetikoaautoktonoa). Hegaztien faunaren migrazioari eta negualdiari buruzko Egitaraua. Paisaiaren berriztapenerako Egitaraua. Naturaren osagai bereziak babesteko Egitaraua. B) BALIABIDE NATURALEN ERABILPENEGITAMUA Lurraldeko Ingurune-atalen kudeaketarako Egitaraua. Baso-kudeaketarako Egitaraua. Abeltzaintzaren kudeaketarako Egitaraua. Nekazaritzaren Kudeaketarako eta Suztapenerako Egitaraua. Ur-baliabideen kudeaketarako Egitaraua. ibai-arroen kudeaketarako eta uholdeen aurrezaintzarako Egitaraua. Ustiapen-erauzketen kudeaketarako Egitaraua. Higadura ekiditeko eta lurzoruaren babeserako Egitaraua. Ehizaren, arrantzaren eta itsaskiharrapaketaren kudeaketarako Egitaraua. Turismoaren eta aisialdiaren kudeaketarako Egitaraua. Turismo ekologikorako eta kulturalerako Egitaraua. Erreserban eraikuntza eta instalakuntza berriak eraikitzeko eredu arkitektonikoei eta teknikoei buruzko Egitaraua. Erreserbaren esparruaren barne erabil daitezen energia alternatiboei buruzko Egitaraua. Urdaibaiko hondakinen kudeaketarako Egitaraua. Herri-Lanen ebaluaketarako Egitaraua. ibai-arroaren Osoko saneamendu Egitamuaren ebaluaketarako Egitaraua. C) ZEMBAIT IHARDUERAREN SUZTAPENERAKO EGITAMUA Turismoaren eta aisialdiaren kudeaketarako Egitaraua. Turismo ekologikorako eta kulturalerako Egitaraua. Erreserban eraikuntza eta instalakuntza berriak eraikitzeko eredu arkitektonikoei eta teknikoei buruzko Egitaraua. Erreserbaren esparruan barne erabil daitezen energia alternatiboei buruzko Egitaraua. Urdaibaiko hondakinen kudeaketarako Egitaraua. Biosfera-Erreserbarako egitasmoan parte hartu eta berori bultzatzeko enpresal iharduera eta elkarteak suztatzeko Egitaraua. Enplegua suztatzeko Egitaraua. D) INTERPRETAZIORAKO IKERKETARAKO ETA ADMINISTRAZIORAKO EGITAMUA Ingurune arloko zabalkunde eta heziketa ihardueren Egitaraua. Ondare ekologikoa eta kulturalak ezagutzeko erabilitako ikerketa-iharduketen Egitaraua. Baliabide naturalen erabilpen berezirako eta teknologia berrien ezarpenerako Egitaraua. Elkarlana zientifikorako eta aditu gehiagoren prestakuntza profesionalerako Egitaraua. Mantenimendu-ihardueren Egitaraua: - Zaintza eta jarraipenerako Egitamua. - Instalakuntzak eta zerbitzuak. Publikoari orokorrean eta bertako biztanleei bereziki laguntzeko eta aholkuak emateko Egitaraua: - Laguntzak eta dirulaguntzak ematea. - Espediente eta zilegiduren izapideketa. Lurzoruaren kudeaketaren arloan jendeari aholkuak emateko Egitaraua: - Teknika egokiei buruzko informazioaren elkartrukaketa eta hedapena. - Lurzoruari buruzko xedapenak. - Lurzoru pribatuaren bitartekaritza eta administrazioa. - Enpresarien prestakuntza eta nekazal, ekoizpen, transformazio eta zerbitzu enpresen eraketa. 32. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuen Sailkapena Egitamu Gidari ondorengo egitamuetako baten bitartez garatuko da: A) Honi erantsitako Ingurune-atalen Mugapena izeneko planoan mugaturik agertzen diren inguruneatalen babespenerako eta antolaketarako lurraldeekintzarako egitamuak. B) Banakako Eremu bakoitzeko edo Eremu multzo bateko baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako egitamuak, Eremuak gutxienez ondorengoak izango direlarik: - Berarizko Babespeko Eremuak. - Babespeko Eremuak. - Nekazal garrantziko Eremuak. - BasoEremuak. - Landa-Lur Arrunteko Eremuak. - BiztanleguneEremuak. - SistemaEremuak. IV Atalburua.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuen zehaztapenak eta agiriak 1. Azpiatala.- Ingurune-Ataletako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamua 33. Atala.- Zehaztapenak Ingurune-Ataletako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako LurraldeEkintzarako Egitamuak Ingurune-atalen mugapen-planoetan definituriko azpiarro bakoitzeko ekintzak isladatzera, antolatzera eta arautzera zuzenduko dira. Ondorengo zehaztapen hauek izango ditu gutxienez: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko lurren mugapen zehatza, Egitamu Gidariak definitutakoari jarraiki. c) Mugapenaren gai diren lurrak aldeetan banatzea, Egitamu Gidarian definitutako aldeetan eta bestelako ezinbestekoetan oinarrituz. d) Azpiarroaren garapenerako eta egon dauden edo antolatu beharreko baliabide naturalen ustiapenerako ezinbesteko diren oinarrizko azpiegiturak burutzeko beharrezko lurrak lurzoruaren jaurbideari eta hiriantolaketari buruzko legediaren ondorioetarako sistemaalde bezala eta sistema orokorren lurzoru bezala kalifikatzea. e) Mugatutako gainontzeko Aldeetan Egitamu Gidariak zehaztutako antolaketa zuzenerako arauak ezartzea eta/edo garatzea eta sorkuntza berriko Aldeetarako berariazko araudia zehaztea. f) Egitamu Gidarian edo honen garapenean aurrikusitako zuzentze-arauak, baliabide naturalen ustiapenarekin eta bereziki nekazal, abel, baso, arrain, mehategi eta bestelako baliabide geologiko eta hidrologikoen ustiapenarekin zerikusia dutenak, kasuan kasu, landaketa, mozketa, uzta eta landareen eta animalien espezieen bestelako tratamenduarekin zerikusia duten mugapenak ezarriz. g) Alde bakoitza Zehatz-mehatz kalifikatzea, lurzoruaren erabilpenak eta baimendutako eraikuntzak, ustiapen motak, landaketa-motak, e.a. berariaz zehaztuz, baliabideen ekoizpenerako gaitasun gutxiagoko lurrak mugatuz, hala badagokio, eta Egitamu Gidari honen ondorioetarako hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurzoru bezala sailka daitezkeen ala ez adieraziz. h) Egitamu Gidari honen 123. atalean bildutako zehaztapenak jasota dauzkan garrantzi historikoartistiko eta kulturaleko ondasunei buruzko katalogoa. i) Ingurune-atalaren garapenerako beharrezko eritzitako bestelakoak. 2. Azpiatala.- Berarizko Babespeko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 34. Atala.- Zehaztapenak Funtsean, berarizko babespeko gunearen baliabide naturalak zaintzea, babestea, hobetzea eta, hala badagokio, gozatzea ahalbidetzera zuzenduko dira egitamu hauek, toki edo komunitate biologikoen suntsipena, hondamena, aldaketa edo asaldaketa galeraziz. Lurzoruaren iharduerak edo erabilpenak arautuz eta mugatuz burutuko da, bai mugatutako esparru berezian bai bere babespeko aldean, kasuan kasu, eta gutxienez ondorengo zehaztapenak izango dituzte: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko eremuen mugapena. c) Aldeetako esparru berezi bakoitzaren kalifikapen zehatza. d) Lurzoruaren jaurbideari eta hiriantolaketari buruzko legediaren ondorioetarako beren berebiziko balioak direla medio herritarren jabegokoak izan behar duten lurrak sistema orokorren lurzoru bezala kalifikatzea. e) Herritarrek erabil ditzaketen lurrak mugatzea. f) Baliabide naturalen eta bereziki nekazal, abel, baso, arrain, mehategi eta bestelako baliabide geologiko eta hidrologikoen ustiapenari dagokionez lurzoruaren erabilpenen zuzentze-neurriak, kasuan kasu, landaketa, mozketa, uzta eta landareen eta animalien espezieen bestelako tratamenduarekin zerikusia duten mugapenak ezarriz. g) Herbiziden, plagiziden eta bestelako produktuen erabilpenen zuzentzearauak. h) Egitamu Gidari honen 121. atalean eta hurrengoetan bildutako zehaztapenak jasota dauzkan garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunei buruzko katalogoa. i) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 3. Azpiatala.- Babespeko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 35. Atala.- Zehaztapenak Funtsean, babespeko guneen baliabide naturalak babestea, birsortzea, hobetzea eta, hala badagokio, gozatzea ahalbidetzera zuzenduko dira egitamu hauek, alde bakoitzeko landareen, abereen eta komunitate biologikoen edo naturalen zurperketari ekinaz. Iharduera kaltegarriak arautuz eta mugatuz burutuko da, hondamena ekiditeko xedez, eta gutxienez ondorengo zehaztapenak izango dituzte: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko aldeen mugapena. c) Aldeetako esparru berezi bakoitzaren kalifikapen zehatza. d) Birsortuko diren lurrak eta eremuak zehaztea, burutu beharreko ekintza-mota berariaz zehaztuaz. e) Baliabide naturalen eta bereziki nekazal, abel, baso, arrain, mehategi eta bestelako baliabide geologikoeta hidrologikoen ustiapenari dagokionez lurzoruaren erabilpenen eta eraikuntzen zuzentzeneurriak, kasuan kasu, landareen eta animalien espezieen landaketak, tratamenduak, mozketa eta bilketarekin zerikusia duten mugapenak ezarriz. f) Herbiziden, plagiziden eta bestelako produktuen erabilpenen zuzentzearauak. g) Egitamu Gidari honen 122. atalean bildutako zehaztapenak jasota dauzkan garrantzi historikoartistiko eta kulturaleko ondasunei buruzko katalogoa. h) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 4. Azpiatala.- Nekazaritza aldetik interesgarri diren Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 36. Atala.- Zehaztapenak Funtsean, nekazal ustiapen maila handieneko lurrak babestea, birsortzea eta hobetzea ahalbidetzera zuzenduko dira egitamu hauek, alde bakoitzari egokitutako nekazal eta abel ustiapenen zurperketari ekinaz. Landaketa eta ustiapen motei buruzko orientabidea emanez eta iharduera kaltegarriak arautuz eta mugatuz burutuko da, guzti hori baliabideak zentzuz erabili daitezen eta horien hondamena edo erabilerarik eza ekiditeko xedez. Gutxienez ondorengo zehaztapenak izango dituzte: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko aldearen edo aldeen mugapena. c) Akuiferoen (lurrazpiko urak) eta lurrazaleko drenaiarako ubideen eta erreken mugapen zehatza, uren erabilera egokia eta lurzoruen egokitzapena izan dadin. d) Aldeetako esparruen mugapena eta kalifikazioa, kasuan kasu, lurzoru mota bakoitzaren gaitasunik onenak ezarriz eta dagozkion tresnetan ezarritako finantzaketaren bitartez lurraldearen erabilera egoki horri ekiteko neurriak suztatuz. e) Baliabide naturalen ustiapenari dagokionez lurzoruaren hirigintz erabilpenen eta eraikuntzen zuzentzeneurriak. f) Herbiziden, plagiziden, ongarrien eta bestelako produktuen erabilpenen zuzentzearauak. g) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 5. Azpiatala.- Baso-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako LurraldeEkintzarako Egitamuak 37. Atala.- Zehaztapenak Egitamu hauek baso-baliabideen zentzuzko ustiapenera zuzenduko dira, zuhaitz multzoen hobekuntzaren, kontserbazioaren eta zuzperketaren bitartez, lurzoruen eta Ur-baliabideen babesa, birsortzea eta hobekuntza bermatuz. a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak b) Antolatu beharreko aldearen edo aldeen mugapena. c) Lurrrazaleko drenaiarako ubideen eta erreken mugapena eta kalifikapena, bere eragin-esparruan gune berezitu bat definituz. d) Oinarrizko bideen definizioa eta kalifikapena. e) Aldeetako esparruen mugapena eta kalifikapena, kasuan kasu, lurzoru mota bakoitzaren gaitasunik onenak ezarriz eta dagozkion tresnetan ezarritako finantzaketaren bitartez lurraldearen erabilera egoki horri ekiteko neurriak suztatuz. f) Mugatutako aldeetan lurzoruaren eta urbaliabideen babespen egokia ustiapen horien ekoizpenarekin bateratzera zuzendutako arauak eta neurriak finkatuko dira baso-ustiapenetarako. Neurri horiek Iharduera Sozioekonomi- koen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitarauak horretarako aurrikusi behar dituen ekintzekin osatuko dira. g) Baliabide naturalen ustiapenari dagokionez lurzoruaren hirigintz erabilpenen eta eraikuntzen zuzentzeneurriak. h) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 6. Azpiatala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 38. Atala.- Zehaztapenak Egitamu hauek funtsean lurzoruak berritzera eta hobetzera zuzenduko dira, horien artetik nekazal eta abeltzantza ustiapenik handieneko lurzoruak bereiztuz. Alde bakoitzera egokitutako abeltzantza edo nekazal ustiapena zuzpertzeari ekingo dio. Ustiapen eta landaregune motei buruzko orientazioaren eta iharduera kaltegarrien mugapenaren bitartez eta beroiek arautuz gauzatuko dira, baliabideak zentzuz erabil ditzaten eta lurren erabilpenik eza eta hondamena eragotziz. Gutxienez ondorengo zehaztapenak izango dituzte: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta honekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko Aldeen mugapena. c) Aldeetako esparru berezi bakoitzaren kalifikapen zehatza, landaketa eta ustiapen motaren gaitasun generikoa adieraziz eta, aldi berean, arloko funtzionamendu egokirako eta horniketarako beharrezko azpiegitura eta zerbitzu-aldeak definituz, egoki eritzitako suztapenneurriekin eta gainontzeko finantzaketa-bideekin osatuko direlarik. d) Baliabide naturalen ustiapenari dagokionez lurzoruaren erabilpenen eta eraikuntzen zuzentzeneurriak. Eraikuntzei, instalakuntzei eta bestelako eraikuntzaegintzei dagokienez, eraiketarako oinarrizko arauek izango dute lehentasuna, berez nekazalabelazkuntzako kokaguneak finkatuko dira, nekazaritzaren, naturaren eta paisaiaren ikuspuntutik ekoizpenik txikiena duten tokiak mugatuaz, horiek ekipamendu komunitarioak, aisialdirako eta jolaserako eskualde guneak izateko gauza bait dira eta ezinbestez, beren gaitasuna dela eta, lurzoru ez urbanizagarrietan kokatu behar bait dira. Hirigintz egitamuketak arautu ahal izango dituen eremuak finkatu ere egin daitezke, abere, landare edo basoko produktuen bilketarako eta trasformaziorako nekazal industria parkeak, zerbitzuetako industria parkeak eta/edo dentsitate txikiko egoitza-parkeak (hektareako gehienez 10 etxebizitza) kokatzeko. e) Herbiziden, plagiziden eta bestelako produktuen erabilpenen zuzentzearauak. f) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 7. Azpiatala.- Biztanlegune-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde-Ekintzarako Egitamuak 39. Atala.- Zehaztapenak Egitamu hauek lurraldearen araberako biztanleguneen dimentsioa aztertzera zuzenduko dira, nekazarien egoitza-guneak modu orekatu batean eta haien ustiapenlurretikhurbil kokatzeko. Landaguneen izateari eustea bermatuko dute, horretarako landa-lurren (ez urbanizagarriak) itxura eta egitura hondatu ez daitezen iharduera kaltegarriak arautuko eta mugatuko dituztelarik. Gutxienez ondorengo zehaztapenak izango dituzte: a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta horrekin bat datozen ezinbestekoak. b) Antolatu beharreko Aldeen mugapena, gutxienez udalerrika. c) Nekazarien eta elkartuen egoitza-guneak kokatzeko diren Udalerrietako lurraldearen araberako dimentsionamendua. d) Nekazal edo baso sektoreen menpeko diren edo ez diren egoitza-eraikuntzen azterketa. e) Biztanlegune bezala kalifikaturik egon arren bere erabilpen, biztanleria, antolamendua, egitura, ekipamendu komunitarioak eta zerbitzu-arazoak direla eta hirigintz egitamuketak antolatu beharreko lurzoru bezala sailkatu behar diren Eremuak zehaztea, beti ere eragindako udalerriari entzunda. f) Egitamu Gidari honen 122. atalean jasotako berezitasunak biltzen dituen garrantzi historikoartistiko eta kulturaleko ondasunei buruzko katalogoa. g) Guneak antolatu eta haien perimetroa mugatzeko Egitamu honen VI Idazpuruaren VIII Atalburuan ezarritakoari eutsi behar zaio. h) Erabat ezberdindutako biztanleguneak daudenez gero, Lurralde-Ekintzarako Egitamuak horien arteko bereizketa ezarriko du eta beren ezaugarrien eta etorkizuneko garapenaren araberako tratamendu berezia emango. i) Bere helburua betetzeko beharrezko eritzitako bestelakoak. 8. Azpiatala.- Sistema-Eremuetako baliabideen babespenerako, antolaketarako eta ustiapenerako Lurralde Ekintzarako Egitamuak 40. Atala.- Zehaztapenak Egitamu hauek azpiegiturak eta zerbitzuak eta lurraldearen garapenerako beharrezko diren ekipamendu komunitarioak eta aisialdirako eremuak eratzera zuzenduko dira. 1.- Azpiegituraren eta zerbitzuen Aldeetan a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta horrekin bat datozen ezinbestekoak. b) Obrak egin behar direneko eta Behin-behingo babespeko eremuak kokatu behar direneko lurrak sistemetarako lurzoru bezala kalifikatzea. c) Obrak aurregitasmoaren zehaztasunaz definitzea, obrak egin behar direneko eta Behin-behingo babespeko eremuak mugatu ditzan taiuketa-planoetan zehaztutako ezaugarri tekniko aukeratuak zehaztu daitezen eta bere kalifikapen zehatzaren gainontzeko zehaztasunak finkatu. d) Behin obrak burutu ondoren azpiegitura babesteko definituriko Aldeak mugatzeko arauak. Babespeko bezala definituriko aldeek geroko eta etorkizuneko handiagotzeetahobetze-beharrizanei aurre egiteko bide emango dute, azpiegituraren funtzionaltasuna eta ingurunerako egokitasuna bermatuz, lurraldean inolaz ere ezin izango delarik langa-izaerarik izan. e) Ingurunean daukan eraginaren ebaluaketa. f) Ekonomiari eta finantzaketari buruzko azterketa eta etapen egitamua. 2.- Ekipamendu komunitarioko eta aisialdirako Aldeetan. a) Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak, eta horrekin bat datozen ezinbestekoak. b) Ezinbesteko ekipamendua ezartzeko beharrezko lurrak mugatzea eta lurralde horri sistemalurzoruaren edo, hala badagokio, sistema orokorraren kalifikapen orokorra ematea, lurzoruaren jaurbideari eta hiriantolaketari buruzko legediaren ondorioetarako. c) Lur horien kalifikapen zehatza, lur horietan burutu beharreko eraikuntza-egintzen ezaugarriak eta hirigintzako baldintzak eta arkitektonikoak zehaztuz. d) Eskualdekako parkeguneak, hondartzak, e.a. ezartzeko beharrezko lurrak mugatzea. e) Lur horien kalifikapen zehatza, horietan burutu beharreko lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzen ezaugarriak eta baldintzak zehaztuz. f) Ekonomiari eta finantzaketari buruzko azterketa eta etapen egitamua. 41. Atala.- Bide-azpiegituren lurraldeEkintzarako Egitamuen onarpenprozedura. Bide-azpiegituren Lurralde-Ekintzarako Egitamuak egiteko eta onartzeko egitamu berezietarako hirigintzako legedian aurrikusitako izapideei eutsiko zaie, honako berezitasun hauek sartuaz: Lehena: Bizkaiko Foru Aldundiak Alternatibei buruzko azterketa egingo du, bertan horietariko bakoitzak ingurugiroan dauzkan eraginak aurrikusiko direlarik, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Organoari bidaltzea. Bigarrena: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro arloko organoak Alternatibek Ingurugiroan dauzkaten Eraginak ebaluatuko ditu eta txosten bat egingo du, Egitamu Gidariaren xedapenak betetzen diren ala ez adieraziaz. Hirugarrena: Foru organo aginpidedunak Alternatiba aukeratuko du eta aurreko atalaren zehaztapenen arabera Lurralde-Ekintzarako Egitamua formulatuko du. Laugarrena: Patronatoaren txostena azaroaren 24eko 313/1992 dekretuak (247 zenbakidun E.H.A.A.a), Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespenari eta Antolaketari buruzko Legea garatzen duenak, esandako moduan. 9. Azpiatala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuek biltzen dituzten agiriak 42. Atala.- Beharrezkoa diren gutxienezko agiriak. Atalburu honetako aurreko azpiataletan adierazitako zehaztepenak, gutxienez, ondoko agirien bitartez gauzatuko dira: - Egitamu Gidari honetan aurrikusitako erabilpenegitamuak eta egitarau osotuak eta horrekin bat datozen ezinbestekoak. - Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariarekin zerikusia duela ziurtatzen duen Txostena. - Antolaketarako eta Kudeaketarako arauak. - Antolaketa orokorrari buruzko planoak (E. 1/5.000), gutxienez, eta antolaketa xehetuari buruzkoak ere bai, kasu bakoitzean egoki eritzitako eskalan, Egitamu Gidariaren kartografiari buruzkoak.V Atalburua.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak gauzatzeko eta onartzeko prozedura. 43. Atala.- Ekimena Entitate publikoek eta partikularrek bidezko eritzitako Egitamu Gidari honen garapen-egitamu eta egitarauproposamenakaurkeztu ditzakete, eta arlo honetako Administrazio aginpidedunari dagokio ekimen hau kontutan hartzea ala ez hartzea. Aipatu Administrazio Publikoak ekimena baimendu ondoren, berorrek hori gauzatzeko beharrezko informazio guztia emango dio eskatzaileari. Berarizko Babespeko Eremuetan Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro arloko Organoaren baimena ere derrigorrezkoa izango da. 44. Atala.- Aginpideak Aurreko ataletan aurrikusitakoarekin kaltetan gabe, eta Egitamu Gidari honek ezartzen duen moduan, dagokion arloko erakunde publiko aginpidedunari dagokio garapenerako Lurralde-Ekintzarako egitamuak gauzatzea, behin-behingoz onartzea eta Eusko Jaurlaritzako ingurugiro arloko organoari jakineraztea, behinbetiko onartua izan dadin, legez ezarritako aginpideak kontutan hartuz. 45. Atala.- Onarpenprozedura Lurralde-Ekintzarako Egitamuen onarpenprozedurak, Bide-Azpiegituretako Lurralde-Ekintzarako Egitamuarenak izan ezik, ondoren zehaztutako izapideei eutsiko die, azken hori 41. atalean bait dago araupetuta: Lehena: Dagokion arloko organo aginpidedunak egitasmoa behin-behingoz onartzea. Bigarrena: Jendaurreko Argibidealdia hilabeteko epean. Hirugarrena: Urdaibaiko Patronatoaren Txostena, hori eskatu zaionetik hilabeteko epean egin beharko dena. Epe hori erantzunik gabe igarota, txostena onartutzat joko da. Laugarrena: Agiria behin-behingoz onartu duen organoaren Behin-behingo onarpena. Bostgarrena: Euskal Herriko Lurraldearen Antolaketarako Batzordearen Txostena. Seigarrena: Lurralde-Ekintzarako Egitamuaren gai den arloko Administrazio aginpidedunaren behinbetiko onarpena. VI Atalburua.- garapen-egitamuak eta egitarauak gauzatzeko eta erabiltzeko epeen egitarauketa. 46. Atala.- Lurralde-Ekintzarako Egitamuak, erabilpenegitamuaketa egitarau osotuak. Lurralde-Ekintzarako egitamuak, beren erabilpenegitamuekin eta egitarau osotuekin batera, Egitamu Gidari hau indarrean sartzen denetik gehienez hiru urteko epean gauzatu eta onartu beharko dira. IV IDAZPURUA.- IHARDUKETA ZUZENAKI Atalburua.- Edukia eta helburua 47. Atala.- Ezarpena eta mugapenak Aurreko ataletan definituriko garapenegitamuak onartzen ez diren bitartean, Egitamu Gidaria bertan horretarako ezarritako antolaketa zuzenerako arauek araupetuko dituzten iharduketa zuzenen bitartez burutu ahal izango da. Era berean, antolaketa zuzenerako arau hauek Lurralde-Ekintzarako Egitarauen oinarrizko erizpideak gauzatzeko baliogarriak izango dira. Iharduketa zuzenek ezin izango dituzte Egitamu Gidariak mugatutako lurzoruaren 20 Hektarea baino gehiagoko lurralde- esparruetan lur-erabilpenik edo eraikuntzarik garatu. Era berean, ezin izango da Berarizko Babespeko Eremuetan iharduketa zuzenik burutu, horiek soilik horretarako onartutako lurraldeekintzarako egitamuen bitartez garatu ahal izango direlarik. Salbuespenez, behar bezala justifikatutako garrantzi publikoko arrazoiak direla medio eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren baimena lortu ondoren, 20 hektarea baino gehiagoko esparruetan edota Berarizko Babespeko Eremuetan iharduketa zuzenak burutu ahal izango dira. 48. Atala.- Edukia eta helburua Egitamu Gidari honek, bere zehaztapenen artean, Landa-Lurraren kalifikapen orokorra egitera eta lurraldearen oinarrizko zonifikazioa egitera zuzendutako iharduketa zuzenerako arauak garatzen ditu, Alde bakoitzeko lurraren erabilpen-egintzetarako eta eraikuntzaegintzetarakobeharrezko araudia definituz, bai eta horien motak, lur-erabilpenen intentsitateak, lurzatiketa, antolaketa eta lehen sektorearen menpeko diren edo ez diren eraikin eta instalakuntza berrien eraikuntza araupetuko dituzten arauak ere. Biosfera-Erreserbaren lurralde-esparruan burutzen diren iharduketei nolabaiteko jarraipena ahalbidetzeko oinarrizko antolaketa burutzea da aipatutako antolaketa zuzenerako arauen funtsezko helburua, baliabideen zentzuzko ekoizpenarekin bateragarri egiteko moduan arautuz. Horrela Alde bakoitzean kaltegarri diren ekintza guztiak galerazten dira, modu sakabanatzaile eta desorekatu batez burututako giza-iharduerek ingurune fisikoan eragindako kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen. 49. Atala.- Sailkapena Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidari honen ondorioetarako lurraren erabilpena honelaxe tipifikatzen da: - Lurraren erabilpenegintzak - Eraikuntzaegintzak 50. Atala.- Lurzoruaren erabilpenegintzak Ondoko hauek dira lurzoruaren erabilpenegintzak: a) Baliabide naturalen erabilpenera eta ustiapenera zuzendutakoak. b) Lurren lurzatiketa aldatzera zuzendutakoak. c) Karabanak geldirik uztea eta akanpatzea. d) eraikuntza-egintzen definizioan sartu gabeko ingurune fisikoaren erabilpenik edo aldaketarik dakarten bestelakoak. 51. Atala.- Eraikuntzaegintzak Ondoko hauek dira eraikuntzaegintzak: a) Eraikuntzak edo instalakuntzak ezartzera, aldatzera edo erraustera zuzendutakoak, bai eta horiek kokatuta daudeneko lurzatien barneko hirigintza-lan osagarriakegiteratzera zuzendutakoak ere. b) Lan berezietako proiektuen baitan dauden lanak egitera zuzendutakoak. Eraikuntza-egintzak aldi berean eraikuntza-mota eta eraikuntza-interbentzioez osatuta daude.II Atalburua.- Eraikitze-motak eta eraikuntzalanak 52. Atala.- Eraikitzemotak ERAIKINA: Zimendarriak dituen edo ez dituen obra oro da eraikina, lurrazpian edo lurgainean kokatua, egoitza-helburuetako erabiltzeko edo ekipamendu komunitarioekin zerikusia duten iharduerak burutzeko aire zabaletik babestuta bertan bizitzeko guneak eraikitzea helburutzat duen materiale landuaz edo bestelako edozein materialez burututakoa. INSTALAKUNTZA: Multzo-ideia bati jarraiki kokatutako edo bata besteari atxikitako osagaien multzoa da instalakuntza, horiek bizilekua zertan izanik ez daukatelarik, eta multzo honen helburua da ekoizpeniharduerak burutzea eta baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak transformatzea, bai eta estalitako laborantza intentsiboak ere. Eraikinetatik banatuta edo haien barne kokatuta egon daitezke, aurretik aipatutakoa beteaz oinarrizko azpiegituren edo hirigintza-lanen zati diren osagaien multzoak definizio honetan sartuta daudelarik. ERAIKINEN ATALA: Eraikinen Atala da eraikuntza batez edo gehiagoz osatutako multzoa eta ezarrita daudeneko lurzatia eta, bere kasuan, horiekin batera errejistroatalaosatzen duten bestelako lurzati osagarriak. Era berean, atalen landaketak, zuhaitz multzoak eta horien barneko hirigintza-lanak ere atalaren zati dira. LURZATIEN BARNEKO hirigintza-lanak: Eraikinen atalari gutxienezko hirigintz zerbitzuak eskuratzeko beharrezkoak diren lanak dira lurzatien barneko hirigintzalanak,bertan sistema orokorrekiko edo lokalekiko lotura eta eraikuntzak okupatu gabeko lurrazalera osoaren azaleko tratamendua barne sartuz. LAN BEREZIEN EGITASMOAK: Egitamu Gidari honetan edo Egitamuaren garapen-bidean onar daitezen Sistemen Lurralde-Ekintzarako Egitamuetan aurrikusitako Sistema Orokorretako lanen ezaugarri teknikoak definitzen dituztenak dira lan berezien egitasmoak. 53. Atala.- Eraikuntzalanak Egon dagoen eraikuntza bat erabat edo zati batean desager araztera edo aldatzera zuzenduta dauden lanen multzo sistematizatua, bai eta, hala badagokio, aurretik ez zegoen eraikuntzaren egiketa ere dira eraikuntzalanak. 54. Atala.- Eraikuntza-lan motak Eraikuntza-lanak bost multzotan sailkatzen dira: a) Oin berriko eraikuntzak eratzen dituzten lanak. b) Egon dauden eraikuntzen errausketa eragiten duten lanak. c) Egon dauden eraikuntzen lurrazalera eraikiaren, bere altueraren edo solairu kopuruaren handiagotze nabarmenik ez dakarten aldakuntzak eragiten dituzten lanak. d) Egon dauden eraikuntzen lurrazalera eraikiaren handiagotzea dakarten aldakuntzak eragiten dituzten lanak. e) Eraikuntzak kokatuta daudeneko lurzatien barneko hirigintza-lanetan dautzan lanak. Aurreko sailkapen hori ordezkapena, birreraikuntza eta bestelako lan mistoen kaltetan gabe ulertu behar da. 55. Atala.- Egon dauden eraikuntzen lurrazaleraren handiagotze nabarmenik eragiten ez duten lanak Aurreko atalaren c) idazatian aipatutako lanak bi azpitaldetan banatuta daude, eraikitakoarekiko lotura estua eragin edo aldaketa sakonagoa ahalbidetzen duten arabera. Lehen azpitalde horren lan motak hauek dira: a) Eraberrikuntza zientifikoa b) Kontserbaziorako eraberrikuntza c) Kontserbazioa eta apaindura d) Sendotzea Eta ondoko hauek bigarren azpitaldearen lan motak: a) Berreraiketa b) Berrikuntza 56. Atala.- Instalakuntza teknologiko eta higienikosanitarioaksanitarioak Araudi honek 54. atalaren c) multzoaren eraikuntzalanak baimentzen direneko eraikuntzetan eraikitako lurrazaleraren ehuneko bostetik behera handiagotzeko bide ematen du, eta bakar bakarrik oinarrizko instalakuntza teknologiko eta higieniko-sanitarioak ezartzeko. Birgaitutako eraikuntzak bertan bizitzeko gutxienezko baldintzak izan ditzan ezinbestekoak dira oinarrizko instalakuntza teknologiko eta higienikosanitarioak, hala nola argindarra, uraren banaketa, telefono, berogailu, zerbitzu higieniko eta aireztatutako eta argindarrarekiko sukalde instalakuntzak.V IDAZPURUA.- URDAIBAIKO ERRESERBAKO LURZORUAREN JAURBIDEAI Atalburua.- Sailkapena 57. Atala.- Lurzoruaren sailkapena Egitamu Gidari honen ondorioetarako, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako lurzorua honela sailkatzen da: - Landalurra - hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurra. 58. Atala.- Landalurra Egitamu Gidariak ondorengora zuzenduz landalur bezala sailkatu ditzan lurrek osatzen dute landalurra: a) Baliabide naturalen eta, bereziki, nekazaritza, abelazkuntza, arrantza, ehiza eta basobaliabideen, mehategien eta bestelako baliabide geologikoen, eta Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legeak Berarizko Babespeko Eremu bezala aitortutako garrantzi zientifiko, natural, historiko edo kultural nabarmeneko gune naturalen antolaketa, kontserbazioa eta hobekuntza babestea. b) Biztanlegoaren aisialdirako herrigunetik kanpoko parke publikoak eta beren izaera dela eta udalerri esparrutik kanpo geratzen diren garrantzi publiko eta sozialeko bestelako zerbitzuak eskaintzeko beharrezko diren eraikuntzak eta instalakuntzak bere baitan hartuko dituzten gune handiek eratutako ekipamendu komunitarioak. c) Hiri-garapen prozesutik, hirigintza-lanetatik eta eraikinen eta instalakuntzen eraikitzetik babestea eta nekazaritza, basogintza edo abeltzaintzaren aldetik duten ekoizpen-balioarekin kontraesanean dauden iharduerak ezar ez daitezela zaintzea; baliabide naturalak ustiatzeko aukera emanaz edo bere balio zientifiko, natural, historiko edo kulturalak babestuaz. d) «hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurzoruaren» sailkapenaren barruan daudela Egitamu Gidariak aitortu ez ditzan bestelako lurrak. 59. Atala.- hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurzorua Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legea indarrean sartu aurretik, hirigintzari buruzko legediarekin bat etorriz hiri-lur, hirigintza-lanetarako lur edo lur eraikigarri bezala kalifikatuta zeudenak eta landa-lurra izanik ere honekin bat etorriz hiri-lur, hirigintza-lanetarako lur edo lur eraikigarri bezala kalifikatu daitezkeenak dira «hirigintza-egitamuketak antolatu beharreko lurzorua». Egitamu Gidari honen kartografian horrela datoz erasota. Eremu hauen aldaketa 11. atalean horretarako aurrikusitako prozeduraren bitartez burutu ahal izango da. 60. Atala.- Landa-Lurraren hirigintz sailkapena. Lurzoruaren Jaurbideari eta Hiri Antolaketari buruzko legediaren ondorioetarako, Egitamu Gidari honen arabera Landa-Lur bezala sailkatutako lurzorua udaleko hirigintza-egitamuketaren tresnetan lurzoru ez urbanizagarri bezala sailkatu behar da.II Atalburua.- Kalifikapena 61. Atala.- Arau orokorrak Lurzoruaren kalifikapen orokorraren funtsezko helburua da ondorengo zehaztapen hauek ezartzea: a) Landa-Lur guztia lurralde aldetik bata bestetik banatutako aldeetan banatzea. b) Egitamu Gidariaren esparru osoan ezargarri diren antolaketa zuzenerako arauak ezartzea, bertan lurzoruarenerabilpen-egintzak eta Eraikuntza-egintzak tipifikatuz eta zehaztuz, eta lurren, oinarrizko udal azpiegituren eta eraikuntzen segurtasun, osasun baldintzak arautzea. c) Bere kalifikapen zehatzaren bitartez zehaztapenen koordinaketa estua lortu behar denean eremu bati baino gehiagori dagozkien tresna zehatzak arian-arian aurkezteko, izapidetzeko eta onartzeko derrigortasuna ezartzea, kalifikapen berberekoak edo kalifikapen ezberdinetakoak diren kontutan izan gabe. 62. Atala.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Kalifikapena. Bere ezaugarri fisiko eta ekologikoen arabera, Egitamu Gidari honetako landa-lurra orokorrean ondorengo eremuetan kalifikatuko da: A) Berarizko Babespeko Eremuak B) Babespeko Eremuak C) Nekazal garrantziko Eremuak D) BasoEremuak E) BiztanleguneEremuak F) Landa-Lur Arrunteko Eremuak G) SistemaEremuak 63. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuak Babesa lehentasunezko eta funtsezko izaera dutenak dira; eragin naturalez besteko eraginetatik babestu beharreko Urdaibaiko ekosistema bereziak edota ahulenak hartzen ditu barne (estuarioa, itsasaldea eta artadiak), eta abere, landare edota naturako fenomenoak (hegaztien migrazioa, estuarioaren emankortasuna; Karsten hidrogeologia). Bere helburu nagusia ingurune naturala babestean datza. 64. Atala.- Babespeko Eremuak Garrantzi naturalistikoko eta kulturaleko eremuak, ingurune sistema ahulak edo baliabide natural urriak izateagatik beren iraunkortasuna bermatu dezaten neurriak behar dituztenak dira. Haien helburu nagusia multzoaren babesa eta haren birsorkuntza eta hedapena ziurtatzean datza, aldi berean ikerketa zientifikoa, ingurune-heziketa eta aisialdirako modu arinak ahalbidetuz, baliabide naturalen ustiapena ingurune naturalaren kontserbazioarekin bateragarri eginaz. 65. Atala.- Nekazal garrantziko Eremuak Bereziki, haien nekazaritza-emankortasuna dela eta Urdaibaiko lurzorurik oparoenak direnak hartzen ditu barne. Propietate fisiko-kimiko ezin hobeak dituzte, oso emankorrak dira eta erabiltzeko eta eskuratzeko errazak dira, leku topografiko egokietan daudelako. Haien helburu nagusia Lurzorua baliabide naturala produkzioko nekazal erabilpenerako zainduko dela ziurtatzean datza, erabilpen hori ingurune naturalaren balioen zaintzarekin bateragarri izan daitekeelarik, bai eta produktu kimikoen eta zenbait ongarriren erabilpenakontrolatzea ere, lurzoruaren beraren, laborantzalandareen eta lurrazpiko akuiferoen kutsadura eragin ez dezaten. 66. Atala.- BasoEremuak Topografikoki buru-eremuetan kokatuta egotearren higaduraren aurrean bereziki ahulak diren substratuen gainean kokatutako lurrak hartzen ditu barne, bai eta mendi-hegalen multzokako higidura ahalbidetzen duten eta sarritan higadura-arriskuak handiagotzen dituen ustiapenaren menpe dauden substratu litologikoez eratutako aldats handiko isurialdeak ere. Haien helburu nagusia lurzorua sendotu dezan eta lurrazaleko drenaia-sarea eta akuiferoen betetzeprozesuak babestu ditzan baso-estalki babeslea ziurtatzean datza, basa-bizitzaren birsorkuntzarekin eta basoko produktuen ustiapenarekin bateragarri eginaz. 67. Atala.- BiztanleguneEremuak Bata bestetik hurbil dauden eta Urdaibaiko BiosferaErreserbarenBabespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legea indarrean sartu zenean egon zeuden nekazal eta egoitza-eraikinez osatutako eremuak dira eta gune bat eratzen dute. Haien helburu nagusia lurraldeko ekoizpeniharduerak burutzeko beharrezko diren eraikinak barne hartzean datza, bere ingurune naturalaren eraginindar negatiboa gutxituz. Hirigintzari buruzko legediaren ondorioetarako, Egitamu Gidari honi jarraiki kalifikaturiko biztanleguneeremuaklurzoru ez urbanizagarri bezala sailkatuko dira. 68. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak Nekazal eta basogintzako erabilpena nagusia deneko Nekazal, abelazkuntza eta baso antolamenduko eremuak dira. Horietan gizakiaren eragina oso handia da, Euskal Baserriaren nekazal landazabalaren paisaia eratuz, hau da, baserriak sakabanatuta, polikultiboen mosaikoa, larrebelardiak eta birpopulaketak. Haien nekazaritzako ekoizpen balioaz gain alde hauek negualdiko hegazti-fauna migratzailearentzako balio ekologiko nabarmena erakusten dute, bai eta aisialdirako iharduerak burutzeko gaitasun izugarria ere. Haien helburu nagusia baserrietako paisaia eta lurzorurik onenak babestean, garapen sozioekonomikoa eta baserrialdeko bizi-kalitatea bultzatzean, ingurunea errespeta dezaten nekazaritza-teknikak suztatzean eta ekoturismoaren iharduerak ahalbidetzean datza. 69. Atala.- SistemaEremuak Egitamu Gidariak landa-lurrean kokatu behar diren eta lurraldearen garapenerako eta, bereziki, biztanleriaren aisiarako eta jolaserako beharrezkoak diren oinarrizko azpiegiturei eta ekipamendu komunitarioei eustera zuzendutakoak dira SistemaEremuak. Haien helburu nagusia Eremu hauek bere ingurunean izan dezaketeen eragin negatiboa gutxitzean datza. Legez eska daitezkeen ingurunearekiko eraginari buruzko azterketen kaltetan gabe, Eremu hauetan bereziki paisaiaren integrazioa zainduko da, bai eta kokatu behar direneko landagunearen gutxienezko aldaketa ere. Eremu hauetan aldakuntzak egin ahal izango dira 11. atalean ezarritako prozeduraren bitartez.III Atalburua.- Eremuen Zonifikazioa 1. Azpitaldea.- Berarizko Babespeko Eremuak 70. Atala.- Berarizko Babespeko Eremua Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legearen hirugarren atalean aurrikusitakoarekin bat etorriz, Berarizko Babespeko Eremuak ondorengoak dira: a) Itsasadarraren Eremua b) Itsasbazterraren Eremua c) Artadi Kantauriarren Eremua d) Garrantzi Arkeologikoko Eremua 71. Atala.- Itsasadarraren Eremua Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako estuariosistema eta padura-aldeak eratzen dituen itsas-lur aldea bezala definitutakoa da eta ondorengo aldeetan banatzen da: a) P.0. Marearteko aldeak edo alde supramarealak, landareekiko edo landarerik gabeko lokatzaz eta paduraaldeezosatutakoak. b) P.1. Marearteko aldeak edo alde supramarealak, lokatzaz edo padura-aldeez osatuak eta lezoien, munen edo euskarri-hormen bitartez ur-zirkulazioko sistemaz isolatuak. c) P.1.1. Hiritarrek okupaturiko alde supramarealak, lezoien, munen edo euskarri-hormen bitartez urzirkulazioko sistemaz isolatuak. d) P.2. Areezko Marearteko aldeak edo alde supramarealak. e) C.1. Itsasadarrak eratutako alde submarealak. 72. Atala.- Itsasbazterraren Eremua Matxitxakoko muturraren eta Arbolitzeko Muturraren artean dagoen itsasaldeko itsas-lurraren eraginaldeak definitzen du eta Izaro, Txatxarramendi eta Kanala (San Antonio) ugarteak hartzen ditu bere baitan, ez ordea, Itsasadarraren Eremua, hori C.2 hizkizenbakiaz sailkatuta dagoelarik. 73. Atala.- Artadi Kantauriarren Eremua Legez Itsasadarraren bi albotan karbonaturiko eraketa geologikoen gainean sortutako artadi kantauriarren Eremu bezala definituta dagoena. P.3. hizkizenbakiaz identifikatzen da eta ondoko kokaguneei dagokie generikoki: - Atxarreko Artadia - San Miguel de Ereñozar - Atxapunte - Atxondoko Harkaitza 74. Atala.- Garrantzi Arkeologikoko Eremua Aztarnategiak edo ezugarri arkeologikoak daudeneko aldeek osatzen dute Garrantzi Arkeologikoko Eremua, eta bi alde bereiz daitezke: a) Y.C. Kobazuloetan aztarnategiak edo ezaugarri arkeologikoak daudeneko aldea. b) Y.A. Aire zabalean aztarnategiak edo ezaugarri arkeologikoak daudeneko aldea. 2. Azpiatala. Babespeko Eremuak 75. Atala.- Babespeko Eremua Babespeko Eremuak ondorengo aldeetan banatzen dira: a) P.4. Itsasbazterraren, erreka ertzeen eta natura, paisaia eta historia aldetik garrantzi handia duen Babespeko Aldea. b) P.5. Artadi kantauriarren, berezko arboladien eta oso higadura-arrisku handiko lurzoruen Babespeko Aldea. c) P.6. Paisaiaren, ikuspegi eta eskenografia aldetik zaurgarritasun handikoak diren lurraldeen Babespeko Aldea. d) P.7. Historia, arte, kultura eta paisaia aldetik garrantzitsuak diren eraikin, instalakuntz eta multzoen aldea edo tokia. 3. Azpiatala.- Nekazal Garrantziko Eremuak 76. Atala.- Nekazal Garrantziko Eremua Nekazal garrantziko eremuak ondorengo aldeetan banatzen dira: a) A.1. Ibarren aldea b) A.2. Akuiferoen gaineko nekazal garrantziko aldea c) A.3. Nekazal garrantziko aldea 4. Azpiatala.- BasoEremuak 77. Atala.- BasoAldeak Baso-Eremuak ondorengo aldeetan banatzen dira: a) F.1. Neurrizko higadura-arriskua duen aldea. b) F.2. Oso higadura-arrisku handiko aldea. 5. Azpiatala.- BiztanleguneEremuak 78. Atala.- BiztanleguneEremuak Bata bestetik hurbil dauden eta gune bat eratzen duten nekazaritza- eta egoitza-kokaguneen aldeek osatzen dituzte Biztanlegune-Eremuak eta N.P. hizkiak dagozkie. 6. Azpiatala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak 79. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Eremuak Natura, paisaia eta nekazaritza aldetik dituzten ezaugarriak direla eta garrantzi handirik ez duten eta ingurune-arrisku nabarmenik ez duten lurzoruek osatzen dituzte Landa-Lur Arrunteko Eremuak. L.L.A. hizkiak dagozkie. 7. Azpiatala.- SistemaEremuak 80. Atala.- SistemaEremuak Sistema-Eremuak ondorengo aldeetan banatzen dira: a) I.S. Lurzoruaren okupaziorako diren eta lurraldean erabilpen-zortasuna sortarazten duten komunitateko azpiegiturak eta zerbitzuak bere baitan dituzten aldeak. b) E.C.R. Arrazoi bereziak direla eta landalurrean kokatu behar diren komunitateko ekipamendurako ezinbesteko eraikitze-kokaguneekin edo eraikitzekokagunerik gabeko alde publikoak zein pribatuak. Kalifikapen hau izan dezaten alde berrien ezarpena edo zonifikazioa Egitamu Gidari honetan aurrikusitako garapen-tresnen bitartez burutuko da. VI IDAZPURUA.- ANTOLAKETA ZUZENERAKO ARAUAK. LURZORUAREN ERABILPENEN JAURBIDEAI Atalburua.- Xedapen Orokorrak 81. Atala.- Ingurunearekiko Egokitzapena Lurzoruaren erabilpen-egintzek eta eraikuntzaegintzek kokatuta daudeneko ingurunera egokituta egon beharko dute oinarrizkoan eta, horretarako, antolaketa zuzenerako ondoko arauak hartuko dira kontutan: 1) Lurzoruaren ohizko erabilpen-egintzak berreskuratu beharreko ereduak ditugu, paisaiara egokitzen eta moldatzen direlako. 2) Izaera artistiko-historiko, arkeologiko, tipiko edotradizionala duen etxe-talde batetik hurbil dauden edo berori osatzen duten eraikuntzek, etxe-talde horretako etxeekin bat etorri beharko dute. 3) Paisaia ireki eta naturaleko lekuetan, edo ezaugarri artistiko-historiko, tipiko edo tradizionalak dituzten monumentuek nahiz hiri edo nekazal multzoek eskainitako ikuspegietan eta leku kusgarrietatik igarotzen diren errepide eta bide inguruetan ezin izango da kokapena, masa eta altuera direla eta paisaia horiek ikustea eragotzi, paisaiaren armonia hautsi edo monumentu edo multzoen ikuspegia desitxuratuko duen landaketa, etxe, harresi eta itxidurarik egin.Atal honetan ezarritakoa eraginkortasunez bete dadila lortzeko, hirigintzako zilegidurek eta baimenek arkitektura aldetikako baldintzak, landaketen bitarteko distantziak eta beharrezko zuzentze-neurriak ezarri ahal izango dituzte. Ondorengo ataletan berariz baimenduta ez dauden lurzoruaren erabilpen- eta Eraikuntza-egintzak debekatutzat joko dira. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Patronatoak baimendutako edo debekatutako erabilpenak eta iharduerak seinaleztatzeko behar diren neurriak hartuko ditu. 82. Atala.- Isurpenak Egitamu Gidari honen 130. atalean eta hurrengoetan aurrikusitako baimenak emateko jardunbidepean gelditzen dira Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren eremuko edozein ekosistema guztiz eragiten duten isurpenak, zuzenak izan nahiz ez izan.II Atalburua.- Berarizko Babespeko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurpidea. 83. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuak - Itsasadarraren Eremua: P.0.; P.1.; P.1.1.; P.2; C.1. Aldeak - Itsasbazterraren Eremua: C.2. Aldea - Artadi Kantauriarren Eremua: P.3. Aldea - Garrantzi Arkeologikoko Eremua: Y.C. eta Y.A. Aldeak 84. Atala.- Itsasadarraren Eremua 1) Itsasadarraren eremuko alde guztietan baimendutako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzak honako hauek dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzark - Senderismo kontrolatua bidezidor eta horien ondoko gune osagarrietan burututako iharduerak, behar bezala egokituta eta arau batzuren pean baldin badaude eta bisitari kopuru jakin bat modu kontrolatu batean har dezaketenean. - Ontzi edota motorrik gabeko ibilgailuen zirkulazio kontrolatua. - Indarrean dagoen legediak araupetutako arrantza eta itsaskiharrapaketa. - Ontziak lotzea eta lehorreratzea. b) Eraikuntzaegintzak - Egon dauden ontziak lotzeko puntuak eta ontziratze tokiak zaintzea eta konpontzea. - Natura aztertzeko eta behatzeko instalakuntza ez iraunkorrak. 2) P.1. bezala kalifikatutako eremuetan, atal honen lehen puntuan zehaztutakoez gain honako hauek baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Urdaibaiko Babespen eta Antolaketari buruzko Legea indarrean jarri zenean zeuden larrebelardiak zaintzea, nekazaritzako erabilpenetarako, laborantza intentsiboetarako izan ezik. 3) P.1.1. bezala kalifikatutako eremuetan, atal honetako lehen puntuan zehaztutakoez gain honako hauek baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten atseden-erabilpenak eta horrelakorik behar izan arren erabilpen horiekin zerikusi zuzena eduki eta burutzeko instalakuntza finko edo iraunkorrik behar ez duten iharduerak. - Urdaibaiko Biosferaren-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko Legea indarrean jarri zenean zeuden larrebelardiak nekazaritzako erabilpenerako zaintzea, laborantza intentsiboetarako izan ezik. b) Eraikuntzaegintzak - Iadanik dauden eta baimena eta aginduzko zilegidurak behar dituzten komunitate-ekipamenduak handitzea. - Saneamendu lanak egin eta aurrera eramateko instalakuntzak. 4) P.2. bezala kalifikatutako eremuetan, atal honetako lehen zatian zehaztutakoez gain, honako hauek baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Bainua eta atsedenaldia. - Motordun ontzien zirkulazio kontrolatua, Errekaetxe errekaren ibaiahotik (Axpe-Busturia) eta kostalderaino, gehienezko abiadura sei itsasmilatakoa izanbeharko delarik. - Hondartzak garbitzea eta zaintzea. - Alga arreen bilketarako iharduerak. b) Eraikuntzaegintzak - Babes Zibileko eta hondartzen saneamedurako instalakuntzak. 5) C.1. bezala kalifikatutako eremuetan, atal honetako lehen puntuan zehaztutakoez gain honako hauek baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Bainua eta atsedenaldia. -Instalakuntza finkorik edo iraunkorrik behar ez duten baimenik gabeko jolaserabilpenak. - Motordun ontzi edota ibilgailuen zirkulazio kontrolatua, itsasadarrean, Errekaetxe eta Mape erreken ibaiahoen artean, gehienezko abiadura lau itsasmilatakoa izan beharko delarik. - Motordun ontzi edota ibilgailuen zirkulazio kontrolatua, Mape errekaren ibaiahotik gorako uretan, gehienezko abiadura bi itsasmilakoa izan beharko delarik. b) Eraikuntzaegintzak - Aurretik baimendutako eta kontrolatutako dragatze lanak, dragatutako materialeen bilketak Berarizko Babespeko Eremuetan Ingurugiro aldetikako kalte konponezinak ekarriko ez dituela bermatuaz. - Saneamendu lanak egin eta aurrera eramateko instalakuntzak. 85. Atala.- Itsasbazterraren Aldea C.2. Itsasbazterrean baimendutako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzak honako hauek izango dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua, 84.1.a atalean definitutakoa. - Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten jolas-erabilpenak eta horrelakorik behar izan arren erabilpen horiekin zerikusi zuzena eduki eta instalakuntza finkorik edo iraunkorrik behar ez duten iharduerak, IZARO Irlan eta Laga eta ELANTXOBEko Alde Zaharra-Kaiaren artean dagoen OGOÑO lurmuturrean izan ezik. - Indarrean dagoen legediak araupetutako itsaskiharrapaketa eta arrantza. - Hondartzak garbitzea eta zaintzea. - Alga arreen bilketarako iharduerak b) Eraikuntzaegintzak - Hondartzetako babes zibileko eta osasuneko instalakuntza ez iraunkorrak. - Natura aztertzeko eta behatzeko instalakuntza ez iraunkorrak. - Saneamendu lanak egin eta aurrera eramateko instalakuntzak. 86. Atala.- Artadi Kantauriarren Eremua Artadi Kantauriarren Eremuan, P.3. Aldean, baimendutako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzak honako hauek izango dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua, 84.1.a atalean definitutakoa. - Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten jolas-erabilpenak, motordun ibilgailuak Sistema Orokorraren izaera duten edo auzobide diren komunikabideetatik kanpo zirkulatzea ezik. Azken hauetan, ezin izango dira motordun ibilgailuak ibili, eremuaren zaintze lanak egiteko erabiltzen direnak ez badira. - Basoa kontserbatzeko eta birsortzeko zaintzelanak, artadiak kontserbatzeko eta hobetzeko lanekin bateragarri direnak, norberaren erabilpenerako egurra ateratzea barne delarik. Berariz debekatuta dago egurra saltzea. b) Eraikuntzaegintzak - Natura aztertzeko eta behatzeko instalakuntza ez iraunkorrak. 87. Atala.- Garrantzi Arkeologikoko Eremua Garrantzi Arkeologikoko Eremuan, Y.C. eta Y.A. aldeetan, baimendutako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzakhonako hauek izango dira: 1) Leizezuloetako arkeologia-aztarnategietako lurzoruaren erabilpenek eta eraikuntzek, dagokion LurraldeEkintzarako Egitamua onartu arte, Eusko Jaurlaritzako ingurugiro arloko organoaren baimena beharko dute, bai eta Biakaiko Lurralde Historikoko Kultura arloan aginpidea duen foru organoarena ere. 2) Aire zabaleko aztarnategietarako eta haien kokapen ezaugarrien arabera, honako hauek onartuko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Larrabelardiak lurlantzea eta zaintzea, 25 cmko baino sakonera gutxiagoko lur iraulia barne delarik. - Alde hauetatik berariz baztertuta daude edozein motatako baso-lanak, Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko Legea jarri zenean zeuden baso landaketetako egur ustiaketa izan ezik. - Esandako egur ustiaketarako ezin izango da motordun ibilgailurik erabili. Era berean ezin izango dira motzoteak kendu, ez eta pistak zabaldu ere. b) Eraikuntzaegintzak - Alde hauetatik berariz baztertuta dago edozein eraikuntza mota, ikerketa zientifiko eta arkeologikoetarako behar direnak izan ezik, baina azken hauek ez dira eraikin iraunkorrak izango eta Eusko Jaurlaritzan ingurugiro arloan aginpidea duen organoaren baimena izan beharko dute, bai eta kultura arloan aginpidea duen foru organoarena ere. 88. Atala.- Berarizko Babespeko Eremuetarako Arau Osagarriak 1.- Natura aztertzeko eta behatzeko, ikerketa eta arkeologia lanetarako eta hondartzetako babes zibila eta osasun iharduetarako instalakuntzek «aldi baterako arkitektura»ko izaera izango dute eta egur, ihi, iñar eta horien moduko materiale naturalez eta lehengaiez egingo dira. 2.- Alde honetan ez zilegidurarik eta baimenik ere ez behar ez duten jolas-erabilpenak «Turismo eta Jostaketaren Kudeaketarako Egitarauak» berariz araupetuko ditu eta Egitarau hori Egitamu Gidaria garapenbidean idatziko da. 3.- Bizkaiko Foru Aldundiaren aginpidea izango da Ehizarako Gebenlekuen seiñaleztapen zehatza, hain zuzen ere, Berarizko Babespeko Eremuak, hau da, itsasadarra, itsasbazterra eta artadi kantauriarren eremuak nahitaez hartuko dituztenak. 4.- Berarizko Babespeko Eremuak araupetuko dituzten Lurralde-Ekintzarako Egitamuak, Egitamu Gidaria egiteratzean, Ingurugiro arloan aginpidea duen Eusko Jaurlaritzako organoarekin lankidetzan egingo da, lan hori esandako organoari dagokionean.III Atalburua.- Babespeko Eremuetako Lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 89. Atala.- Babespeko Eremuak 1.- P.4., P.5, P.6 eta P.7 babespeko eremuetan Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 24. atalean herri erabilpenerako eta gizarte onurako aurrikusten den legezko jaurbidea ezarriko da. 2.- Alde guzti hauetan onarturiko lurzoruaren erabilpen eta Eraikuntza-egintzak honako hauek izango dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua. - Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten jolaserabilpenak. - Larrabelardiak eta bazka-larreak era kontrolatuan zaintzea. - Baso naturala zaintzea eta birsortzea - Iadanik dauden nekazaritzako, abeltzaintzako eta baso-erabilpenak, aldea babestearen helburuak lortzeko beharrezko diren mugapen zehatzekin. Onartutako baimenak izango dira Egitamu Gidari honen VII Idazpuruan aurrikusitakoaren ondorioetarako. b) Eraikuntzaegintzak - Natura aztertzeko eta behatzeko instalakuntza ez iraunkorrak. 3.- P.4 aldeetan aurreko puntuan adierazitakoez gain lurzoruaren honako erabilpen eta eraikuntzaegintza hauek baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Legorreko uretan arrantza egitea, indarrean dagoen legediaren arabera, Amunategiko errekan arrantza egitea berariz debekatuta dagoelarik. b) Eraikuntzaegintzak - Jolas eta atsedenerako instalakuntza ez iraunkorrak. - Erreketan ura hartzeko zerbitzuak burutu eta aurrera eramateko instalakuntzak eta itsasbazterreko aldeetan saneamendu lanak egitekoak. - Herri eta gizarte onurako ikusentzungailuen antena, seinalizazio aeronautikorako eta itsasoko seinalizaziorako instalakuntzak. 4.- P.6 aldeetan atal honetako bigarren puntuan adierazitakoez gain lurzoruaren honako erabilpen- eta eraikuntza-egintza hauek baimenduko dira: Eraikuntzaegintzak - Herri eta gizarte onurako ikusentzungailuen antena, seinalizazio aeronautikorako eta itsasoko seinalizaziorako instalakuntzak. - Jolas eta atsedenerako instalakuntzak, aldea babestearen helburuarekin bat datozenak. 5.- P.7 aldeetan atal honetako bigarren puntuan asierazitakoez gain 123.f.1. atalean aipaturiko lurzoruaren erabilpen- eta Eraikuntza-egintzak baimenduko dira. IV Atalburua.- Nekazal Garrantziko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea. 90. Atala.- Nekazal Garrantziko Eremuak 1.- Nekazal Garrantziko Eremuak, A.1, A.2 eta A.3 aldeak hain zuzen ere, nekazal aldetzat kalifikatzen dira (erabilpen orokorra eta nagusia). 2.- Alde hauetan baimendutako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzak honako hauek izango dira: Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua. - Larrebelardiak era kontrolatuan osatu eta mantentzea, herbizida, plagizida eta ongarriak erabiltzeko mugapen zorrotzak ezarriaz. - Nekazal erabilpena, herbizida, plagizida eta ongarriak botatzeko mugapen zorrotzak ezarriaz. - Iadanik dagoen basogintzako erabilpena, lurraldearen eraketan aldaketarik eta bereziki baso azalera handitzea ekarriko luketen lurzoruaren erabilpenak kontrolatuaz eta mugatuaz. Onartutako erabilpenak izango dira Egitamu Gidari honen VII Idazpuruan aurrikusitako ondorioetarako. 3.- A.2 aldeetan (akuiferoak betetzeko aldeak), atal honetako bigarren puntuan adierazitakoez gain ondoko Eraikuntza-egintzak baimenduko dira: Eraikuntzaegintzak - Nekazaria bizitzeko izango diren familia bakarreko edo bi familiatako etxebizitzak. - Abelur azterketarako eta ikerketarako instalakuntzak. - Nekazaritzako eta abere-produktuen lehenengo transformaziorako, beroiek biltzeko eta kontserbatzeko instalakuntzak. - Tresneria, lanabesak eta abelur produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalakuntzak. - Animaliak era ez intentsiboan gorde, hazi eta sailkatzeko instalakuntzak. - Nekazaritzako eta abere-produktuen eskulangintzako produkziorako eta sailkapenerako instalakuntzak. - Ardura berezipeko nekazal erabilpenerako instalakuntzak. - Ura hartzeko eta saneamendu zerbitzuak burutu eta aurrera eramateko instalakuntzak. Eraikin eta instalakuntza guzti hauek abelur ustiakuntza bati lotuta egongo dira eta beti ustiakuntzak behar duenean eraiki ahal izango dira. Horrez gain, araudian ezarritako baldintzak, gutxienez 105. atalean definitutakoak, bete beharko ditu. Eraikitako lurazalera zerbitzen duen ustiakuntzaren ekoizpenahalmenaren araberakoa izango da eta ez du inolaz ere akuiferoak kutsatzeko arriskua ekarriko, ez bere kokapenagatik ez eta bertan burutzen den ihardueragatik ere. 4.- A.3 Aldeetan (erreserba akuiferoen mugapen berezirik egin gabe), atal honetako bigarren eta hirugarren puntuetan adierazitakoez gain ondoko lurzoruaren erabilpen- eta Eraikuntza-egintzak baimenduko dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Larrebelardiak era kontrolatuan osatu eta zaintzea. - Nekazal erabilpena, herbizida, plagizida eta ongarriak erabiltzeko mugapen zorrotzak ezarriaz. b) Eraikuntzaegintzak - Komunitateko eta heziketarako ekipamenduetarako instalakuntzak, nekazal eta abeltzaintzako ingurune batean kokatu beharrekoak, nekazaritza eta abeltzaintza arloko lanbide heziketarako eskolak esate baterako. - Ardura berezipeko nekazaritzako eta basogintzarako instalakuntzak. Instalakuntzak eta eraikinak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntza bati lotuta egongo dira, nahiz eta eraikitako lurrazalera berorrek zerbitzen duen ustiakuntzaren ekoizpen-ahalmena baino handiagoa izan. Beti ere eskualdearen nekazal eta abeltzaintzako produkzioaren araberako izan beharko da.V Atalburua.- Baso-Eremuetako Lurzoruaren erabilpenen jaurbidea 91. atala.- BasoEremuak 1.- F.1 eta F.2 aldeak baso-eremutzat kalifikatzen dira. Beraz haien erabilpen orokorra eta nagusia basogintzako erabilpena izango da. 2.- Alde bi horietan onartutako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzak honako hauek izango dira: Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua. - Motordun ibilgailuen zirkulazio kontrolatua. - Larrebelardiak era kontrolatuan zaintzea. - Bazka-belardiak era kontrolatuan mantentzea (ikus 1. eranskinaren 3.2.4. atala). - Baso naturala kontserbatzeko eta birsortzeko basogintzako erabilpena. - Iadanik dauden nekazal eta basogintzako erabilpenak, hala badagokio lurzoruaren babesarako eta baliabide hidrikoetarako kalteak sor ditzaketen ihardueretan zuzentze-neurriak ezarriaz, beti ere baso naturala kontserbatzeko eta birsortzeko joerarekin. Onartutako erabilpenak izango dira Egitamu Gidari honen VII Idazpuruan aurrikusitako ondorioetarako. 3.- F.1 Aldeetan (Izaera ez intentsiboko BasoEremua) atal honetako bigarren puntuan adierazitakoez gain ondoko lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzak baimenduko dira. a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Larrebelardiak era kontrolatuan osatu eta zaintzea. - Basoko espezieak haztea eta ustiatzea. b) Eraikuntzaegintzak - Basozainarentzako etxebizitza. - Atsedenaldirako edo kultura aldetik interesgarri den baso inguruneari lotutako komunitateekipamendua. - Basoa aztertu eta ikertzeko instalakuntzak. - Ardura berezipeko nekazaritzako erabilpenerako instalakuntzak. - Nekazaritzako, basogintzako edo abeltzaintzako ustiakuntzari lotuta dauden eraikuntzak, haien lurazalera eraikia ustiakuntzaren edo, ekoizle elkartuen kasuan, ustiakuntzen ekoizpen-ahalmenaren araberakoa delarik. VI Atalburua.- Biztanlegune-Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 92. Atala.- BiztanleguneEremuak Eremu honetan baimendutako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzak honako hauek izango dira: a) Lurzoruaren erabilpenegintzak - Senderismo kontrolatua. - Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten jolaserabilpenak. - Larrebelardiak era kontrolatuan osatu eta zaintzea. - Nekazal erabilpena, herbizida, plagizida eta ongarriak botatzeko mugapen zorrotzak ezarriaz. - Baso naturala birsortzeko basogintzako erabilpena. b) Eraikuntzaegintzak - Nekazariarentzako familia bakarreko eta bi familiatako etxebizitza. - Familia bakarreko edo bi familiatako egoitzazko etxebizitza. - Ardura berezipeko nekazaritzako eta basogintzako erabilpenerako instalakuntzak. - Tresneria, lanabesak eta nekazaritzako nahiz abeltzaintzako produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalakuntza, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiakuntzari lotuta badaude. - Animali espezieak era ez intentsiboan gorde, hazi eta ugaltzeko instalakuntza. - Nekazaritzako eta abere-produktuen eskulangintzako produkziorako eta sailkapenerako ekoizpena. - Nekazaritzako eta abere-produktuen eskulangintzako lehen transformaziorako instalakuntza. - Biztanlegunearentzako komunitateekipamenduak, irakaskuntz, erlijio eta kultur instalakuntzak. - Biztanlegunearentzako jolas, atseden, eta kirol ekintzetarako instalakuntzak. - Bisitariak hartzeko instalakuntzak eta etxeak, hala nola hotelak, ostalak, merenderuak, jatetxeak eta tabernak, beroiek ingurunera egoki daitezen, gunearen berezko izaera gorde dadin eta Egitamuaren helburuak lor daitezen beharrezko mugapenak izango dituztenak. - Ura hartzeko eta saneamendurako zerbitzuak burutu eta aurrera eramateko instalakuntzak. VII Atalburua.- Babespeko Eremuak, Nekazal Garrantziko Eremuak eta Baso-Eremuak zuzenean antolatzeko arauak. 93. Atala.- Antolaketa zuzenerako arauak Berarizko Babespeko Eremu bezala kalifikatuta ez dauden landa-lurretako aurreko eremuen mugapenak ondoko arauetara egokituko dira: 1.- P.4 Erreka bazterren babespen aldeek, errekaren bazter bietan zehar 25 metro zabaleran duen marra batez adierazita daudenek, baso naturalaren birsortzea dute oinarrizko helburutzat, ez helburu baztertzailetzat ez eta bakartzat ere. Marra horri bost metrotara mugatu ahal izango da zabaleran baldin eta nekazaritzaren aldetik interesgarri diren aldeekin muga egiten duenean edo belardiak osatzeko edota mantentzeko, edo herbizida, plagizida eta ongarrien erabilerari dagokionean mugapen zorrotzak dituzten nekazal erabilpenetarako diren Landa-Lur arruntarekin egiten badu muga. 2.- Senderismo kontrolatua, 84.1.a atalean definitutakoa, «Senderismo eta Turismo Berde Kulturaleko Egitarau» bati jarraituz horretarako berariaz ezarri eta seinalizatu egingo diren auzobide, pista eta bidezidorretatik zehar burutuko da. 3.- Ez zilegidurarik ez eta baimenik ere behar ez duten jolas-erabilpenen barruan halakorik behar izan arren erabilpen horiekin zuzenean zerikusia duten eta aurrera eramateko instalakuntza finkorik edo iraunkorrik behar ez duten beste erabilpenak sartuko dira. «Kudeaketa Turistiko-Errekreatiboko Egitaraua»ren bitartez araupetuko dira. 4.- Abelazkuntza estentsiborako bazkabelardien zaintza eta osaketa lurzoruaren presioaren edo ganaduburu intentsitate handiena edo aldeko baliokidearen arabera araupetuko dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak hartutako erabakiei jarraiki. Honako alde eta intentsitate handien hauek aurrikusten dira: ALDEA INTENTSITATE HAUNDIENA P.4, P.5, F.2 12 ganaduburu Ha bakoitzeko P.6, F.1 2,5 ganaduburu Ha bakoitzeko 5.- Herbizida, plagizida eta ongarrien ezarpen maila handienak eta txikienak «Nekazal Kudeaketako Egitaraua» ren bitartez edo horretarako emandako arau osagarriaren bitartez araupetuko dira. Egitarau edo arau hori onartu bitartean produktu horien erabilpena mugatu egingo da A.1 eta A.2 aldeetan, akuiferoak betetzeko aldeak direlako. 6.- Basogintzako erabilpenen barruan guztiz debekaturik daude arraseko basomozketak, 5 hektarea baino gehiagoko lurrazalera jarraietan edo higadura arrisku handiko lurretan, nekazal kudeaketako egitaraua onartu ez den bitartean. 7.- Hazkuntza azkarreko espezien landaketetatik egoitzazko eraikuntzetara bitarteko distantzia 150 metrokoa izango da gutxienez, baldintza txarrenetan neurtuta, basogintzako eremuetan ezik, hauetako distantzia bertan dauden zuhaitzen altueraren bikoitza izango bait da. 8.- Iraunkorrak ez diren natura ikertzeko eta behatzeko instalakuntzen eraikuntza-motak «aldi baterako arkitektura»ren izaera izango du eta egurra, ihi eta iñar moduko materiale naturalez eta lehengaiez egingo dira. 9.- Instalazio eta eraikinen eraikuntza-mota, bere irudi orokorrari dagokionean, eraikuntz tradizionalen estetikara, paisaiara eta girora egokituko da. 10.- Jolaserako, atsedenerako eta kirolerako instalakuntzek, P.4 eta P.6 aldeetan kokatzen badira, ezin izango dute eraikuntz iraunkorrik eduki, kasu bakarretan izan ezik, hala nola parke publiko, picnic alde, begiratoki, euriaz babesteko aterpe, komun eta aldagelen kasuetan. Instalakuntza horiek, P.4 aldean kokatzen badira, itsas bazterrean bakarrik jarri ahal izango dira. 11.- Ikusentzumenezkoen antenak edo errepetidore, seinaliztapen aeronautikoaren eta itsasoko seinaliztapenaren kasuan, P.6 eta P.4 aldeetako itsas bazterrean kokatu behar badira, haien premien egitarauak eta kokagunearen tamainak egiten duten zerbitzuarekin zerikusia izan beharko dute, bertan zerbitzuzainarentzat eraikitako gehienezko lurrazalera 150 m. 2 izango duen etxebizitza bat jarri ahal izango delarik. Instalakuntza horiek jartzeko, erabilera publikorako edota gizartearen intereserako delako aitorpena beharko dute eta Ingurugiroan daukaten Eraginaren Ebaluaketa egin beharko da. 12.- Ardura berezipeko nekazal erabilpenerako instalakuntzek, hala nola baratzeko kultiboetarako diren kristalezko edo plastikozko negutegiek, honako baldintza hauek beteko dituzte: - Eraikigarritasun indizerik handiena lurzati bakarrean eragindako metro karratu bakoitzeko eraikitako 0'7 m. 2 /m. 2 izango da. Eraikigarritasun indize hau behe solairuetan bakarrik erabili ahal izango da. - Lur edo lurzati mugakideen arteko distantziarik txikiena 5 metrokoa izango da. - Lurzatirik txikiena 3.000 m. 2 koa izango da. 13.- A.2 eta A.3 aldeetan onarturiko eraikuntzak Landa-Lur Arruntareen Eremurako ezarritakoaren arabera araupetuko dira, eraikuntza hartuko duen lurzatirik txikiena berori eraikitzeko behar den lurrazaleraren bikoitza izan beharko den salbuespenarekin. 14.- Onartuta dauden basozainarentzako etxebizitzak eta komunitateko ekipamenduetarako instalakuntzak, F.1 aldean kokatu ahal izango direnak, herri jabetzapekoak izango dira edo legez eratutako kultur eta kirol elkarteena arianarian. 15.- F.1 aldeetan sartutako eta Herri Erabilpenerako Mendien Katalogokoak diren lurretan ezin izango da oin berriko eraikuntzak egin, F.1 alderako adierazitakoak izan ezik, beti Landa-Lur arrunteko erabilpen mota honetarako ezarritako mugapenekin, baina eraikuntza hartuko duen lurzatirik txikiena berori eraikitzeko behar den lurrazaleraren bikoitza izan beharko den salbuespenarekin. Basozainarentzako etxebizitzak nekazariaren egoitzarako diren familia bakarreko etxebizitzen antzekoak izango dira. 16.- Biztanleguneen mugaketak eta zehaztapenak Egitamu Gidari honen 94. atalean eta hurrengoetan erabakitakoaren arabera araupetuko dira. 17.- P.4 aldeetan egin daitezkeen ur hartze eta saneamendurako zerbitzuak burutzeko eta aurrera eramateko instalakuntzak, erreka bazterretan eta itsasbazterren ondoko aldeetan bakarrik jarri ahal izango dira. Kasu bietan edozein instalakuntzak edo hodik errekatik edo itsas bazterretik 5 metrotara egon beharko du gutxienez, ura geldiarazi-hartu-erregulatzeko presa edo dikeen kasuetan izan ezik. Ura hartzeko instalakuntzek, beti ere, Urdaibaiko lurrazaleko sare hidrologiko osoan zehar emari ekologikoa egongo dela bermatuko dute. 18.- Zerbitzuak aurrera eramateko bideraketak eta hariak dagokien lurralde-egitamuaren arabera egingo dira eta lurpean ezkututa egoteko erizpide enpirikoa zainduko dute tratamendua eta taiuketa egiterakoan, eta ezin izango dituzte inolaz ere ingurugiro aldetik oztopoak sortu, horretarako beti inguruneko eraginaren ebaluaketaren menpe egongo direlarik. VIII Atalburua.- Biztanlegune-Eremuen mugaketarako eta antolaketarako arauak. 94. Atala.- Biztanlegune-Eremuen mugaketa. Biztanlegune-Eremutzat definitutako edo definituko diren aldeetan ezin izango da inolako eraikuntzarik edo instalakuntzarik egin perimetroaren mugaketa eta berorren antolaketa onartu bitartean. 95. Atala.- Perimetroa mugatzeko erizpideak. A.- Biztanlegunea Landa-Lur bat da, egoitzazko kalifikazio globala duena eta oinarrizko eginkizuntzat nekazal-kokagune, egoitzazkoak eta lurraldeko ingurune naturalaren baliabideak ekoizteko behar diren nekazal eta egoitzazko ekipamenduak hartzea dituenak. B.- Biztanlegunearen perimetroa edo perimetroak definitzerakoan kontutan hartu behar da bertan ezin izango direla egin Egitamu Gidari hau indarrean sartzean zeuden baino oin berriko eraikuntza edo instalakuntza isolatu gehiago. Oin berriko eraikuntzetan egin ahal izango diren etxebizitzen kopurua ez da jadanik dagoena baino gehiago izango. Horretarako, eskala egokia izango duen lurzatien eta topografiaren plano baten gainean lurzoruaren jabetzaren egitura eta eraikitzeko aukerak aztertuko dira, aurreko idazatian ezarritakoa arrazoibidetuz. C.- Altuera, okupazio eta tipologiaren oinarrizko parametroak ezarriko dira eta jadanik dauden eraikuntzekin bat etorriko den osaketa bat izan dezaten beharrezko diren beste parametro batzu ere bai. 18 metroko eraikuntza-lerroa ezarriko da eskualde errepideen parean dauden eraikuntzetarako; 5 metrokoa auzobide eta beste muga batzuren parean daudenentzat. Lur hori eraikuntza horien etorkizuneko zabalpenetarako gordetako lurtzat joko da. Lurzatien ixte-lerroak, itxiturarik egiten bada, 8 metrokoa izango dira eskualde-errepideen ondoan egiten badira; metro 1ekoa auzobideen ondoan egiten badira eta ez da horrelakorik egongo beste muga batzuen ondoan egiten bada. Ixte-lerro guzti horiek, muga diren errepideen ertzeetatik edo lerrokaketetatik neurtuko dira. D.- Etxebizitza bateko edo biko oin berriko eraikuntza isolatuek eta egoitza-erabilpenaren osagarri diren instalakuntzek, bai eta bisitariak hartzeko biztanlegunealdebakoitzean dauden lurretan egin daitezkeen jabetza pribatuko etxeek ere, ezin izango dute hurrengo ataleko seigarren idazatiaren a, b eta c zatietan adierazitako dentsitate espezifikoa baino handiagoa eduki. E.- Biztanleguneetan egoitza-erabilpenerako eraikuntzak eraiki ahal izango dira, bai eta abelur ustiapenarekin zerikusia duten instalakuntzak ere, atal honetanaurrikusitakoaren ondorioz lortutako mugaketarekin eta antolaketarekin. Abelur ustiapenarekin zerikusia duten eraikuntzek eta instalakuntzek arauean ezarriko diren baldintzak bete beharko dituzte, gutxienez 105. atalean adierazitakoak izango direnak. Biztanlegunean eraikuntzak egiteko lanetarako baimena eskatu aurretik, jabeak jabetza-agiria aurkeztu beharko du eta agirian eraikuntza egin ahal izateko beste lurrazalera dagoela agertu beharko da. Lurzati hori Jabetza-Erroldan sartu beharko da, eraikuntza berriari lotutako eta eragindako lurra bezala. Era berean, osagarrizko agiri planimetrikoak egin eta aurkeztu beharko dira. Lehenengo okupaziorako baimena eskuratu ahal izateko, jabeak lan berriaren aitorpen-agiriaren kopia bat aurkeztu beharko du Udalean. Patronatoak baimen mota horren Errolda Administratiboa egingo du, egindako eraikuntzek eragindako lurren jarraipena egin ahal izateko. F.- Biztaneleguneak definitu eta mugatuko dituzten udal egitamu orokorrek eta Egitamuketarako Arau Subsidiarioek azpiegituren eskema orokor bat izango dute zehaztepenen barruan eta eskema horretan aukeratutako arazketa sistema berezia bereziki adieraziko dute. 96. Atala.- Antolaketa Zuzenerako Arauak Biztanlegune-Aldeak ondoko arauen arabera araupetuko dira: 1) Biztanleguneetan onarturiko erabilpen- eta eraikuntzaegintzakaurreko atalean definiturikoak izango dira baina honako zehaztapen hauekin: - Biztanleguneko erabilpen nagusia egoitzazkoa da (familia bakarreko edo familia biko etxebizitza) nekazaritzako eta abeltzantzako ustiapenari lotuta egon ala ez. - Onartutako eraikuntza-egintzek aipatutako egoitzaerabilpenarenmenpekoak edo osagarriak izan beharko dute eta ezin izango da beste inolako eraikuntzaegintzarikegin, komunitateko ekipamenduak, zerbitzuak burutzeko eta aurrera eramateko instalakuntzak eta bisitariak hartzeko instalakuntza eta etxeak izan ezik. - Erabilpen osagarriak hartzen dituzten instalakuntza edo eraikuntzen lurrazalera eraikiak egoitzaerabilpenerako erabilitakoa baino txikiagoa edo berdina izan beharko du beti. 2) Eraikuntzak, oinarrizkoan, arkitektura tradizionalaren irudira, konposaketara eta estetikara egokitu beharko dira, bai eta kokatuta egon daitezen girora eta paisaiara ere. 3) Eraiki ahal izango den solairu kopururik handiena bi izango da (BS+1) gehi estalki azpiko baliakuntza. Behe solairuaren sestra edo goratasuna auzobidearen edo lur naturalaren arabera zehaztuko da eta haien gainetik metro batera jarriko da gehienez.Atal hau biztanleguneetan egingo diren oin berriko eraikuntzetarako nahiz jadanik dauden eraikuntzen ordezko edo zabalpenetarako ezarriko da. 4) Biztanleguneetan dauden eta lehendik dauden eraikuntzak finkatutako etxetzat jotzen dira eta bertan birgaitze-, sendotze-, apaintze-, birreraikitze- eta berrikuntzalanakegin ahal izango dira, beti ere aurreko ataleko C. eta E. epigrafeak eta atal honetako hirugarren araua betetzen badira. 5) Egitamu Gidaria egin aurretik zeuden eraikuntzak, aurreko puntuetan adierazitakoa betetzen ez badute, «antolaketaz kanpoko» eraikuntzatzat joko dira eta Egitamu Gidari honen VII Idazpuruan ezarritakoaren menpe geldituko dira, 114. atalean ezarritako baloraketa egin beharrik egongo ez delarik, eskualdeerrepideen arabera zehaztutako eraikuntza-lerroa gainditzen duten eraikuntzen kasuan ezik. 6) Biztanleguneetan kokaturik dauden lurretan, onartutzat joko diren eta aurretik dauden erabilpenez gain, bakarrik abelur edo basogintzako ustiapenei lotuta nahiz lotuta ez dauden familia bakarreko edo biko etxebizitza isolatuen moduko egoitza-erabilpenak jarri ahal izango dira, jadanik dauden eraikuntzetarako nahiz oin berrikoetarako, bai eta atal honen lehen arauaren arabera erabilpen osagarritzat jotzen direnak ere (komunitateko ekipamenduak eta bisitariak hartzeko instalakuntza eta etxeak). Honako gutxienezko baldintza hauek ezartzen dira: a) Biztanlegunearen zerbitzurako diren komunitateko ekipamenduak, irakaskuntzakoak, erlijiosoak eta kulturalak. Eraikuntzarako gai den lurzatirik txikiena ....5.000 m. 2 Eraikigarritasun koefizientea .................0'1 m. 2 /m. 2 Ekipamendu honen iharduera elkargarritzat jotzen dira biztanlegunearen zerbitzurako diren jolas, atseden eta kirol ihardueretarako instalakuntzak. b) Bisitariak hartzeko instalakuntzak eta etxeak, hala nola hotelak, ostalak, merenderoak, jatetxeak eta tabernak. Eraikuntzarako gai den lurzatia ...............5.000 m. 2 Eraikigarritasun koefizientea ...............0'20 m. 2 /m. 2 Gehienezko okupazioa .....................................%10 Eraikigarri den gehienezko lurrazalera .....1.000 m. 2 Hoteleko plaza kopururik handiena ....................20 Aparkalekuko plaza kopururik handiena .................................................Eraikitako 25 metro karratu bakoitzeko plaza 1 Gune libreak-jolasguneak ........................2.000 m. 2 7) Jolas, atseden eta kirolerako instalakuntzetan, N.P. aldeetan kokatzen badira, ezin izango da eraikuntza iraunkorrik egon, kasu bakanetan izan ezik, hala nola parke publikoak, picnic aldeak, begiratokiak, eguraldi txarrerako aterpeak, komunak eta aldagelen kasuan. N.P. biztanleguneetan esandakoez gain pilotalekuak, kirol askotarako pistak (40x20 m), probatokiak eta bolatokiak egon ahal izango dira. Instalakuntza horiek aire zabalean egingo dira, bolatokiak izan ezik, eta neurri, tamaina eta proportzioei dagokienez, beraiek erabiliko dituen biztanlegunearen araberakoa izango dira. 97. Atala.- hirigintza-egitamuketak eginiko mugaketa eta antolaketa. Perimetroaren mugaketa eta biztanlegune bakoitzaren antolaketa dagokion lurralde-egitamuaren bitartez edo udaleko hirigintza-egitamuketa orokorraren bitartez egin ahal izango dira, atal honetan jasotako arauak errespetatu beharko direlarik. Dena den, mugaketa eta antolaketa onartzeko, Eusko Jaurlaritzan ingurugiro arloan aginpidea duen organoaren behartze indarrezko txostena behar da aurretik. 98. Atala.- Hirigintzako sailkapena eta lurzatiketarako jaurpidea Jabegabetzearen ondorioetarako eta lurraz gozatzeagatik edo berori saltzeagatik ordaindu beharreko jabetzako edozein zerga edo karga ezartzeko, biztanlegune batean dauden lurrak lur ez urbanizagarri bezala sailkatuko dira. Lurzatiketa ondorioetarako, Egitamu Gidari honen IX Idazpuruan lurzatiketetarako zilegidurei buruz ezarritakoak izango du indarra. 99. Atala.- Lurzatien itxiturak eta azpiegituren eta zerbitzuen gutxienezko baldintzak. Lurzatien itxiturak Landa-Lur Arruntaren Aldeetarako zehaztutakoaren arabera araupetuko dira. Gutxienezko azpiegiturak eta zerbitzuak egiteko behar diren gutxienezko baldintzak, hots, auzobideak egokitzea eta ur, argindar eta saneamendu zerbitzuak egiteratzea, horretarako emango diren erabaki osagarrien bitartez araupetuko dira. Biztanlegune-Aldeetan hirigintzako gutxienezko zerbitzu batzu mantentzeko edo hobetzeko asmotan egiten diren lan proiektuak formulatu, izapidetu eta onartu ahal izango dira, bai eta taiuketa berriko bide publiko, plaza eta gune libreen lerroketak eta sestrak definitzeko lanak ere. 100. Atala.- Biztanleguneak antolatzeko tresnen Aldaketa. 1. Egitamu Orokor batek edo Arau Osagarri batzuek definitutako Biztanlegune-Aldeak eta haien antolaketa eta mugaketa aldatzeak ez du ekarriko inolako kalteordainetarakoeskubiderik. 2. Biztanleguneetako lurretan hirigintzako gutxienezko zerbitzuren bat mantendu edo hobetzeko asmotan egindako lan proiektuak formulatu, izapidetu eta onartu ahal izango dira. 3. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako Biztanleguneei buruzko aurreko zehaztapenetan aldaketak egiteko Egitamu Gidaria aldatu beharko da. Aurreko idazatiari buruz ez diren zehaztapenen eta Biztanleguneen mugaketei buruzkoen aldaketak, berriz, Egitamu Berezia, Egitamu Orokorra edo Arau Osagarriak aldatuz egingo dira, beti ere mugaketen definizio kasuen arabera, eta gutxienez honako zehaztapen hauek ezarri beharko dituzte: a) Biztanlegunearen perimetroaren edo perimetroen definizioa. b) Lurzatien planoa, jabetzaren egitura eta eraikitzeko aukerak aztertuaz eta aurreko idazatian ezarritakoa arrazoibidetuz. c) eraikuntza-lerroa ezartzea eta, hala badagokio, lurzatien itxiturak eta jabetza publikoarekiko muga, iadanik dauden errepideen aurrekaldeetan, errepideen legediarekin bat etorriaz. d) eraikuntza-lerroa ezartzea eta, hala badagokio, lurzatien itxiturak auzobide publikoen aurrekaldeetan. e) Eraikuntzek eragindako lurraren neurririk txikiena eta haren okupaziorik handiena. f) Bide sistema, auzobide eta ur garbien eta saneamenduko lurrazaleko ubideketa-sistema definitzea. IX Atalburua.- Landa-Lur Arrunteko Eremuetako lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea eta antolaketa zuzenerako arauak. 101. Atala.- Lurzoruaren erabilpen-egintzen jaurbidea 1.- Landa-Lur Arrunteko eremuak nekazal aldetzat jotzen dira (erabilpen globala edo nagusia) eta herri jabetzapekoak eta jabetza pribatukoak izan daitezke. 2.- Alde hauetan onarturiko lurzoruaren erabilpenegintzak honako hauek izango dira: - Senderismo kontrolatua - Ez zilegidurarik ez eta inolako baimenik ere behar ez duten jolas-erabilpenak, bai eta horrelakorik behar izan arren erabilpen horiekin zerikusia zuzena dutenak eta aurrera egiteko instalakuntza finko edo iraunkorrik behar ez dutenak. - Bazka-belardiak era kontrolatuan zaintzea. - Larreak era kontrolatuan osatzea, eraldatzea eta zaintzea. - Motordun ibilgailuen zirkulazio kontrolatua. - Egitamu Gidariaren helburuekin bateragarri diren eta dagokion kudeaketa-egitarauan araupetuko diren nekazaritzako, abeltzantzako eta basogintzako erabilpenak. 102. Atala.- eraikuntza-egintzen jaurbidea Alde hauetan onarturiko Eraikuntza-egintzak honako hauek dira: a) Nekazaritzako, basogintzako edo abeltzantzako ustiapenari lotutakoak, eraikitako lurrazalera berorrek zerbitzen duen ustiapenaren edo, ekoizle elkartuen kasuan, ustiapenen ekoizpen-ahalmenare- kin zerikusi zuzena badauka. - Tresneri, lanabes eta nekazaritzako, abere, baso eta arrantzako produktuak gordetzeko etakontserbatzeko instalakuntzak. - Animalien espezieak gordetzeko, hazteko eta ugaltzeko instalakuntzak. - Nekazaritzako eta abere produktuak ekoizteko, ateratzeko eta sailkatzeko instalakuntzak. - 93-12 atalean definiturik dagoen arreta berezipeko nekazal eta basogintzako erabilpenerako instalakuntzak. - Nekazaritzako, abere eta basogintzako produktuen lehen transformaziorako instalakuntzak, hala nola erroiluko egurrak lehen aldiz zatitzeko zerrak, errotak, kupeldegiak, gaztategiak eta bestelakoak. b) Nekazaritzako, basogintzako edo abeltzantzako ustiapenari lotuta egon ez eta eraikitako lurrazalera berorrek zerbitzen duen ustiapenaren ekoizpenahalmena baino handiagoak diren arren eskualdeko abelur, basogintzako edo arrantzako ekoizpenarekin zerikusia dutenak edo, zerikusirik ez badute ere suztatu nahi diren ekoizpen berriak direnak. - Nekazaritzako, abeltzantzako edo basogintzako azterketa eta ikerketarako instalakuntzak. - Nekazaritzako, basogintzako edo abeltzantzako lanetarako makinak eta tresnak mantentzeko instalakuntzak. - Behi, ardi, txerri, hegazti eta kuien ikuilurapen intentsiborako instalakuntzak,estalpeak edo basetxeak, bai eta biltegi etabelarobi eta gainontzeko eraikuntz osagarriak ere. c) Zonaldean bertan kokaturik dauden baliabide naturalak, minerale meategiak eta baliabide geologikoak ateratzeko eta haien lehenengo tratamendurako instalakuntzak. d) Haien izaera eta ezaugarriak direla eta derrigorrez nekazal giroan kokatu behar diren zerbitzuak eskaini beharra daukaten komunitateko ekipamenduak, publikoak nahiz pribatuak, beti ere aurretik aginpidea duen organoak herri erabilpenerako edo gizartearen intereserako direla aitortu baldin badu. e) Hiri hondakin solidoak tratatzeko eta kanporatzeko diren instalakuntzak, herri jabetzakoak badira eta kokatuta dauden lurraldeko udalerriaren edo eskualdearen beharrizanetarako bakarrik erabiltzen badira. f) Ura hartzea eta uraren saneamendu zerbitzuak burutzeko eta aurrera eramateko instalakuntzak. g) Familia bakarreko etxebizitza batek edo, gehienez, bik osatutako eraikinak, nekazaritzako eta abeltzantzako ustiapenari lotuta daudenak eta nekazariaren egoitza izango direnak, araudiz ezarritako baldintzak, gutxienez 105. atalean ezarritakoak izango direnak, bete beharko dituztelarik. h) Ostalaritzaz eta bisitarien harreraz zerikusia duten eta izaera dela eta derrigorrez nekazal giroan kokatu beharra daukaten instalakuntzak eta eraikinak, hala nola hotelak, jatetxeak, tabernak eta merenderoak, beti ere Ekipamendurako Lurralde- Ekintzarako Egitamuak aurretik finkatutako aldeetan badaude. i) Karabanak uzteko eta akanpadarako instalakuntzak. j) Natura aztertu eta behatzeko instalakuntzak eta tailerrak. 103. Atala.- Antolaketa Zuzenerako Arauak eta Zehaztapenak. 1.- Oin berriko eraikuntzak ondoren adierazten diren mugapen eta baldintzen pean egingo dira: a) Errepideen Eraikuntza-lerroak (18 m) eta ibilgailuentzako bide publikoenak (15 m) errespetatu beharko dituzte. b) Ibilgailuentzako errepide edo auzobide publikoen aurrean egon beharko dute, 50 m baino gehiagoko luzera batean, edozein mugarekiko gutxienezko distantzia 10 m baino gehiago izango delarik. c) Ibai, putzu eta urtegien bazter eta ertzeetan, urak agizko uraldi handienetan hartzen duen mailarik altuenaren kanpoko lerrotik 50 m-tara gutxienez egon beharko dute, edo erreketatik 25 metrotara, urak defendatzeko eta ustiatzeko instalakuntzak edo natura aztertu eta behatzeko beharrezkoak badira izan ezik. d) Lurrazaletik gora egon daitekeen etxeoin kopururik handiena hiru da, hirugarren bat egonez gero berori etxegaina osatzen duten hegalen azpian egin beharko delarik. Goihabera bitarteko altuerarik handiena 9 metrokoa izango da eta teiategalera bitartekoa 6 metrokoa. e) Aurreko ataleko a, b, c eta e puntuetan adierazitako eraikuntza-egintzetarako diren oin berriko eraikinek eta instalakuntzek ezin izango dute guztira eraikitako 0'02 m. 2 -ko lurrazalera baino eraikuntzadentsitate handiagorik eduki lurzati bakarrean eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko, a) puntuko kasuetan izan ezik, horietan nekazal ustiapena osatzen duten lurzati guztiak zenbatu ahal izango bait dira. Aurreko ataleko f) puntuan adierazitako erabilpenetarako diren oin berriko instalakuntzek ezin izango dute 0'5 m. 2 /m. 2 baino eraikuntza-dentsitate handiagorik eduki lurzati bakarrean. Landare eta zuhaitzak arreta berezipean landatzeko instalakuntzek, eta baratzgintzarako kristalezko edo plastikozko negutegiek ezin izango dute lurzati bakarrean eraikitako 0'7 m. 2 -koa baino eraikuntzadentsitate handiagorik eduki, eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko. Lurzatiaren lurrazalerarik txikiena 20.000 m. 2 koa izango da aurreko atalaren a, c eta e puntuetan sarturiko eraikuntza-egintzetarako: 30.000 m. 2 -koa b puntuan sarturikoetarako, eta behar adinekoa f eta j puntuetan sarturikoetarako, azken hauek ere aurreko atalekoak izanik. f) Aurreko atalaren d) puntuan adierazitako eraikuntzetarako diren oin berriko eraikin eta instalakuntzek ezin izango dute lurzati bakarrean guztira eraikitako 0'10 metro karratuko baino eraikuntzadentsitate handiagorik eduki, eragindako lurrazaleraren metro karratu bakoitzeko, herri jabetzapekoak badira eta Toki-Jaurbideari buruzko Legearen ondorioz Udalerriei dagozkien gutxienezko zerbitzuetariko bati eragiten badio izan ezik. Azken kasu hauetan dentsitatea ezin izango da 0'15 m. 2 /m. 2 baino handiagoa izan, modu berean neurturik. Lurzati bakarraren lurrazalerarik txikiena 30.000 m. 2 -koa izango da. g) Aurreko atalaren h) puntuan adierazitako eraikuntzaegintzetarakodiren eraikin eta instalakuntzek ezin izango dute guztira eraikitako 0'10 m. 2 -ko baino eraikuntza-dentsitate handiagorik eduki, lurzati bakarrean eragindako lurrazaleraren metro karratu bakoitzeko. Lurzati bakarraren lurrazalerarik txikiena 20.000 m. 2 -koa izango da. Eraikigarri den lurrazalerarik handiena 2.000 m. 2 -koa izango da. Hoteleko plaza kopururik handiena 40 unitatekoa izango da. Lurgaineko aparkaleku kopururik txikiena 1 izango da eraikitako 25 m. 2 bakoitzeko. Okupaziorik handiena %10ekoa. Gune libre eta jolasgunetarako lurrazalerarik txikiena 10.000 m. 2 -koa izango da. h) Aurreko atalaren d) puntuan adierazitako eraikuntzaegintzetarikobaterako diren eraikinek ezin izango dute hiru solairu baino gehiago eduki eta hirugarren bat izanez gero ez da berori etxegainaren hegalpean egin beharrik izango, beharrizan funtzionalak bete ditzan beharrezkoa bada. Kasu horretan goihabera bitarteko altuerarik handiena 12 m-koa izango da eta teiategalera bitartekoa 9 mkoa. 2.- Herri erabilpeneko Mendien Katalogoan eta Landa-Lur Arrunteko Aldeetan dauden Mendi eta Lur Babesleen Zerrendetan sarturiko lurretan ezin izango da oin berriko eraikuntzarik egin, ondoren adierazitakoak izan ezik: a) Aurreko atalaren a, b, c eta g puntuetan sarturikoak, beti ere eraikuntzak hartuko dituzten lurzatien lurrazalera bikoitza bada. b) Atal honen laugarren zenbakian adierazitako lanak. 3.- Atal honen aurreko zenbakian adierazitako lurretan oin berriko eraikuntzak egiteko atal honen 1. puntuan aipatutako mugapenak hartuko dira kontutan, honako aldaketak egingo zaizkielarik: a) Lur gaineko etxe oin kopururik handiena bi izango da gehienez. b) Aipatutako zenbakian ezarritako eraikuntzadentsitateakerdira murrizten dira. 4.- Hazkuntza azkarreko espezien landaketatik egoitza-eraikinetara bitarteko distantzia 150 metrokoa izango da gutxienez, baldintza txarrenetan neurturik. 5.- Landa-Lur Arrunta bezala sailkatutako lurretan oin berriko eraikuntzen eta ihardueren edo aurreko atalean sarturiko instalakuntzen beharrizanak betetzera mugatuko diren lanak burutu ahal izango dira, beti dagokion baimena lortu ondoren. 6.- Aurreko zenbakian adierazitako lurretan ereLurralde-Ekintzarako egitamuetan eta garapentresnetan definitutako azpiegitura-lanak burutu ahal izango dira. 7.- Aurreko zenbakietan aipatutako sareen funtzionaltasuna ziurtatzeko instalakuntzarik edo eraikuntzarik egin behar denean, horiek ezin izango dute guztira eraikitako 0'2 metro karratuko lurrazalera baino gehiagoko eraikuntza-dentsitaterik eduki, eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko. 8.- Edateko uraz hornitzeko sareak, argindarra banatzekoak eta saneamendu, gas, telefono eta gainontzeko telekomunikazioko sareak handitzeko lanak esandako helburua betetzera mugatuko dira soilik eta ez dute inoiz ere etorkizunean lur urbanizagarriaren eremuak eratzeko itxaropenik sortaraziko. Sare hauen diseinurako eta taiuketarako oinarrizko erizpidea lurrazpitik ezartzea eta airetik doazen hariak ekiditzea izango da. 9.- Lurzati-bilketak ezarritako jabetza birrantolatu egin diren lurretan, aurreko atalaren a, b, c, f eta g, puntuetan adierazitako eraikuntza-egintzetarako diren oin berriko eraikuntzak baino ezin izango dira egin. 10.- Karabanak geldirik uzteko eta akanpadarako instalakuntzek gutxienez lau hektareatako lurzatiak izan beharko dituzte. Horietatik akanpaleku, bide eta instalakuntz osagarrien okupaziorik handiena lurrazaleraren ehuneko berrogeitamarra izango da eta gainontzeko lurra zuhaizti eta atsedengunetarako izango da. Kokagune hauek, beti aldi baterakoak izango direnak, ezin izango dute kokatzen diren ingurune naturalean eraginik eduki eta, horrexegatik, kokagune horiek eraikitzeko egitasmoetan Ingurugiroan daukaten eraginari buruzko Azterlan bat sartu beharko da, paisaiaren aldetik eta isurkien aldetik beharrezko diren zuzentzeneurriak aurrikusiaz. Zuhaiztiak espezie hostotsuek osatuta egongo dira eta hauek instalakuntzaren mugetan edo ertzeetan jarriko dira, gutxienez 10 metroko hondoa osatuz eta instalakuntzaren kanpokaldetik edo airetik ikusiz gero akanpatutakoak ez ikusteko moduan. 104. Atala.- Eraikuntza hartuko duten lurzatiak. 1.- Nekazal ustiakuntza bati lotuta eta isolaturik dauden familia bakarreko edo bi familiatako etxe berriak eraikuntzen hartzaile izateko ezaugarriak dituzten lurzatietan bakarrik eraiki ahal izango dira. 2.- Lurzati hartzaileak izango dira hirigintzako baimena eskatzerakoan iadanik zegoen ibilgailuentzako bide publiko baten aurrean egoteaz gain atal honen laugarren puntuan adierazitako lurrazalera txikienak lortzen dutenak eta Egitamu Gidari hau indarrean sartu zenetik lurzati bezala eratuta daudenak edo esandako eguna baino beranduago egindako lurzatiketa prozesu baten ondorio direnak, ondorengo luzatitzemailak gainditu ez badira: - 50.000 m. 2 baino gutxiagoko jatorrizko lurzatiak ezin izango dira gehiago zatitu. - 50.000 m. 2 baino gehiagoko eta 75.000 m. 2 baino gutxiagoko jatorrizko lurzatietarako atera daitezkeen lurzatiak: bi - 75.000 m. 2 baino gehiagoko jatorrizko lurzatietarako atera daitezkeen lurzatiak: hiru. 3.- Egitamu Gidari hau indarrean sartu ondoren egindako zatiketaz edo banaketaz ateratako lurzatiak ezingo dira berriro zatitu edo banatu lurzati hartzaile bihurtzeko asmotan. Hori egin ahal izateko lurzatiketaagiria egin denetik gutxienez 20 urteko epea igaro beharko da, ez bada agirian, aurreko zenbakian adierazitako zatiketa-maila lortu ez eta agirian bertan maila hori osatu arte zati daitezkeen lurzatiak zeintzu diren adierazten dela. 4.- Nekazaritzako edo basogintzako ustiakuntza bati lotuta eta isolaturik dauden familia bakarreko edo bi familiatako etxebizitzetarako eraikuntzak, lurzati hartzailearen baldintzak betetzen dituen arren Egitamu Gidari hau indarrean sartu ondoren beste lurzati bat edo batzu zatitzearen ondorio ez den lurzati batean eraiki daitezkeenak, ezin izango dira ondoren adierazten direnak baino gehiago izan, beti ere lurrazaleraren arabera: - 25.000 m. 2 baino gehiagoko eta 50.000 m. 2 baino gutxiagoko lurzati hartzaileen eraikuntza kopururik handiena: bat - 50.000 m. 2 baino gehiagoko eta 75.000 m. 2 baino gutxiagoko lurzati hartzaileen eraikuntza kopururik handiena: bi - 75.000 m. 2 baino gehiagoko lurzati hartzaileen eraikuntza kopururik handiena: hiru. 5.- Lurzatiketa-lanetan ezin izango dira nekazal edo basogintzako legedian ezarritakoaren aurka doazen lurzatiak sortu. Nekazal edo basogintzako legediaren zehaztapenek antolaketa zuzenerako arau hauetan ezarritakoa hausten duten lurzatiketa-lanak egitea baimentzen badute, lortutako lurzatiak ezingo dira inolaz ere oin berriko etxe edo instalakuntzak hartzeko gai izan. 6.- Erabilpen publikotik kanpo gelditzen diren bideak ez dira ibilgailuentzako bide publikotzat joko, lur mugakideei atal honen 1. zenbakian adierazitako oin berriko etxeak hartu ahal izan ditzaten lurzati hartzaileen izaera ematearen ondorioetarako. 7.- Etxebizitza edo instalakuntzak hartzen dituzten lurzatien itxiturak hauexek izan daitezke: a) Alde horretako harriez egindako ohizko hormak, beti ere hormaren altuerarik handiena, edozein tokitatik eta dagokion lurretik edo mugakide den lurretik neurtuta 1'20 m-koa baino txikiagoa bada. b) Egurrezko hesiak, arantzarik gabeko txarrantxa, oholesiak, bai eta bakarrik landare biziez egindako itxiturak edo aurrekoekin konbinaturik, altuerarik txikiena 1'80 m-koa delarik. Debekaturik daude hesi metalikoez egindako itxitura guztiak, bai eta sare metalikoez, plastifikatuez edo elektrosoldatuez egindakoak ere. Itxiturarik ez erabiltzea gomendatzen da, abereak kontrolatzeko behar direnak izan ezik. Halakorik balego, berriz, ahal bada naturalak izango dira, zuhaitz edo zuhaixkez egindakoak. 105. Atala.- Nekazaritzako eta Basogintzako Ustiakuntza 1.- Egitamu Gidari honen ondorioetarako, Nekazaritzako eta Basogintzako ustiakuntzaz ulertzen da pertsona fisikoa edo juridikoa izan daitekeen enpresari baten erantzukizunpean eta merkaturatzeko asmotan nekazal eta basogintzako produktuak ateratzen direnekounitate teknikoekonomikoa. 2.- Egitamu Gidarian adierazitakoaren ondorioetarako, nekazaria izango da nekazaritzako edo basogintzako ustiakuntza baten titularra, Administrazioaren aginpidedun organoak ustiakuntzaren ondasun eta eskubideak deskribatuz eta araudiz ezarritako baldintzak, ustiakuntzari dagokionean nahiz titularraren ezaugarri profesionalei dagokienean, betetzen direla adieraziz egiaztapena luzatzeko eskatzen duenean. 3.- Etxebizitza bat edo instalakuntza bat nekazaritzako edo abeltzantzako ustiakuntza bati lotuta dagoela esan ahal izateko, gutxienez ondoko mugapenak betetzen direla egiaztatu beharko da: a) Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren egiaztagiria, ustiakuntzaren ezaugarriak eta ustiakuntzari atxikitako ondasun eta eskubideak zehaztuaz, ustiakuntzan gutxienez 0'75 Giza Lan Unitate (G.L.U.) daudela justifikatzen duelarik. Ustiakuntza txikietan, 10.000 m. 2 baino gutxiagokoetan, G.L.U. 1 justifikatu beharko da gutxienez. b) Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Matrikularako nekazari, abeltzain edo basogin gisa Alta eman duela adierazten duen agiriaren fotokopia, eraikina bukatu baino hilabete lehenago aurkeztu beharko dena. c) Lurraren jabetza-agiria edo lurrarekiko titulua. Beharrezko balitz, eskuhartzen duen administrazio organoak beste egiaztagiri batzu eskatu ahal izango ditu. 4.- Landa-Lur Arruntean familia bakarreko edo bi familiatako etxebizitzarako diren oin berriko eraikin isolatuek, nekazaritzako eta abeltzantzako edo basogintzako ustiakuntza bati lotuta badaude eta titularraren egoitzarako badira, ezin izango dute 0'01 metro karratu baino gehiagoko eraikuntza-dentsitaterik eduki eragindako lurraren metro karratu bakoitzeko, 102. ataleko a, b eta g puntuetako instalakuntzetarako ezarritako eraikigarritasuna alde batera utzita. Eragindako lurrazalera, eraikuntza hartuko duen lurazatiaren lurrazalerari gainontzeko lurzati osagarriena gehituaz lor daiteke. Lurzati osagarriak ustiakuntzaren mugiezineko osagaien zati izango dira. Lurzatiaren lurrazalerarik txikiena 50.000 m. 2 -koa izango da, lurzati hartzailearena 25.000 m. 2 -koa eta lurzati osagarri bakoitzarena 3.000 m. 2 -koa baino handiagoa delarik. 106. Atala.- Landa-Lur Arrunteko Aldeetan dauden eraikuntzak. Egitamu Gidari hau indarrean sartu aurretik LandalurArruntean egindako eraikuntzak ondoko arauei lotu beharko zaizkie: 1.- 103. Atalaren 1. idazatiaren a) eta b) puntuetan ezarritako mugapenak betetzen badituzte eta helburutzat duten eraikuntza 102. atalean adierazitakoetako bat baldin bada, eraikuntza horietan birgaitzelanak burutu ahal izango dira, bai eta sendotze-, kontserbazioetaapaintze-, berritze- eta handitze-lanak ere, nahiz eta eraikuntza-dentsitateko mugak gainditu edo lurzatien dimentsio baldintzak ez bete. Eraikitako lurrazaleraren %25a handitu ahal izango da eta etxebizitzen kasuan ezin izango da eraikitako 250 metro karratu baino gehiagokoa izan ez eta lanak egin ondoren geratzen den etxean bi etxebizitza baino gehiago egin ere. 2.- 103. Atalaren 1. idazatiaren a) eta b) puntuetan adierazitako mugapenak betetzen ez badituzte, baina eraikuntza 102. atalean adierazitakoetariko bat baldin bada, eraikuntza horietan Birgaitze-lanak egin ahal izango dira, bai eta sendotze-, kontserbazio- eta apaintze, berritze- eta handitze-lanak ere, nahiz eta eraikuntzadentsitatekomugak gainditu edo lurzatien dimentsio- baldintzak ez bete. Eraikitako lurrazaleraren %10 handitu ahal izango da eta edozein lana eginda ere jabegabetze- balioa ezin izango da %20 baino gehiago handitu. Edozein kasutan araudi honetako 114. atalean ezarritakoa bete egin beharko da eta etxebizitza kopururik handiena aurreko zenbakian adierazitakoa izango da. 3.- Aurreko zenbaki bietan onartutako eraikuntzalanak eraikuntzaren mota errespetatuz egin beharko dira, bai eta etxaurrea eta etxegainen taiuketa eta materialak ere, haien ondorioz ezin izango direlarik hiru solairu baino gehiago egin, 103. atalaren lehen zebakiaren d) puntuan adierazitakoari jarraiki. 4.- Errepide bat edo oinarrizko azpiegitura berri bat egin ahal izateko familia bakarreko edo bi familiatako etxebizitza bat jabegabetu egin behar denean, beste eraikuntza bat egitea onartu daiteke, aurrekoaren erabilpen berberekoa eta eraikitako lurrazalera berberekoa edo, kasuan kasu, atal honen bigarren zenbakian ezarritakoa beteaz, inorenganatutakoaren hurbileko lurretan egitea onartu daiteke, aurreko atalaren 4. zenbakian eraiketa- dentsitatearen inguruan eta lurzatien lurrazaleraren inguruan zehaztutako mugapenak betetzen ez badira ere, beti ere, dagozkion eraikitze-lerroak errespetatzearen kaltetan gabe. 5.- Eraikuntzen helburu den erabilpena 102. atalean aurrikusitako eraikuntza-lanen artean ez balego, 116. atalean eta 117. atalaren lehen zenbakian ezarritako jaurbidepean geldituko litzateke antolaketaz kanpoko erabilpenetarako, 114. atalak aipatzen duen baloraketaizapidea bete beharra egongo ez delarik. 6.- Egitamu Gidari hau indarrean sartu aurretik zeuden etxe eta instalakuntzetan ezin izango da 102. atalean aipatutakoen artean ez dagoen eraikuntzalanik ezarri.X. Atalburua.- Sistema-Eremuetako erabilpen- eta eraikuntza-egintzen jaurbidea 1. Azpiatala.- Bideak: errepideak eta ibilgailuentzako bide publikoak 107. Atala.- Herri Jabetzapeko Aldeko antolaketa zuzenerako arauak. Errepideen eta ibilgailuentzako bide publikoen herri jabetzapeko aldeari honako antolaketa zuzenerako arau hauek ezarriko zaizkio: 1) Zerbitzu-sareak osatzen dituzten azpiegituren bideekiko gurutzeak egiteko beharrezko diren lanak eta lur-berdinketak izango dira egin ahal izango diren lan berezi bakarrak, beti ere errepidearen betelanaren kaltetan gabe. 2) Salbuespenez, errepideen zerbitzua eta segurtasuna arriskuan jartzen ez dutenean, herri jabetzapeko aldeetan dauden eraikuntzetan 113. eta 114. ataletan antolaketatik kanpokotzat jotako eraikuntzetarako onartutako lanak burutu ahal izango dira. 3) Herri jabetzapeko aldearen titularitatea pribatua denean landareak sartu eta lorategiak jarri ahal izango dira, beti ere errepidetik doazen ibilgailuak ikustea galerazten ez badute. 4) Ezin izango dira onartu zirkulazioaren ikuspenari edo segurtasunari traba egiten dioten zuhaitzen landaketek. 108. Atala.- Utzibehar (Zortasun) Aldeko Antolaketa Zuzenerako Arauak. Errepideen utzibehar (Zortasun) aldean honako antolaketa zuzenerako arau hauek ezarriko dira: 1) Errepidea edo bidea menpe dagoeneko Administrazioak erabili edo baimendu ahal izango du (zortasun) utzibehar aldea honako helburu hauetarako erabiltzea: - Errepidearen eraikuntza-, konpontze-, edo zaintzelanetarako erabiltzen diren materialak eta erramintak aldi baterako biltzeko. - Arrazoi bat edo bestea dela eta, errepidean egon eta trafikoa oztopatu edo arriskuan jartzen duten objektuak edo edozein motatako materialak aldi baterako (lana amaitu arte) gordetzeko. - Matxura edo beste arrazoiren bat dela eta zirkulatzera behartu ezin zaien ibilgailuak edo erremolkeak aldi baterako uzteko. - Errepidetik edo bidetik doazen urak bideratzeko. - Baliabide geologikoak erabiltzeko, errepidearen edo bidearen eraikitze-lanetarako bakarrik, dagozkion baimenen bitartez. - Ur eta elektrizitate bideak edo bestelakoak igaro daitezela baimentzea. Errepidea edo bidearen zerbitzua hobetzen lagunduko duten antzeko bestelakoak. 2) Aurreko zatiaren adierazitakoez gain ondoren adierazitako lanak burutu ahal izango dira: - Aurreko atalaren bigarren arauean ezarritakoak. - Betelanak, zuhaitzak landatzea eta moztea, beti ere aginduzko baimena izan ondoren, bai eta tentsio baxuko hariak, hari telefonikoak eta telegrafikoak eta interes publikoko nahiz pribatuko hodiak ere, beti errepidetik edo bidetik doazen ibilgailuen ikuspena gutxitu, bide segurtasun eza sortarazi edo errepidearen betelanak galerazten ez badituzte. - Bide, isleta, lorategi eta, kasu justifikatuetan, lurpeko biltegiak dituzten gasolindegiak eta partikularrek eraikiko dituzten bestelako instalakuntzak. 3) Jabeek utzibehar (Zortasun) aldean dituzten lurrak erabili eta ustiatu, bide segurtasunak dakartzan baldintzapean eta atal honen lehenengo arauean araupetutako erabilpenarekiko bateragarritasunaren baldintzapean egingo dute. 4) Ezin izango da inolako itxiturarik egin, ez eta aldean sartzea eragotzi edo zaildu egiten duten beste oztopo batzu jarri ere, iadanik daudenak berriztatu edo aldatuz izanda ere ez. 5) Ezin izango da harresirik egin, ez bada errepidearen funtzionaltasunagatik, ez eta tentsio altuko hariak jarri edo publizitatea egin ere. 109. Atala.- Eratxikitako Aldeko antolaketa zuzenerako arauak. Utzibehar (Zortasun) aldearen eta errepideen eraikuntzalerroarenartean kokaturiko eratxikitako aldean honako antolaketa zuzenerako arau hauek ezarriko dira: 1) Ondoren datozen lanak egin ahal izango dira: - 108. Atalaren bigarren arauean ezarritakoak. - Euste-hormak eraiki, berdintze eta betelanak, eta ikusteko inolako trabarik gabeko itxiturak, saltsarririk gabeko zutoinen gainean, eta jadanik zeuden itxiturak berreraikitzea, hondatuta baldin bazeuden. - Hirigintzako Behin-behineko baimenaren babespean, instalakuntza arinak, errez desmontatzekoak, errepidearen erabilpen eta zerbitzurako bakarrik, dagozkien lege berezien arabera errepideen osagai funtzionaltzat jo daitezkeenak. 2) Ezin izango da oin berriko lanik, ordezko eraikuntzarik edo berreraikitze-lanik egin, ez eta lur azpian eraikitzera derrigortzen duen lanik ere, hala nola garajeak, biltegiak, igerilekuak, industriako instalakuntzen zati diren lanak eta antzerako beste batzu. Era berean, ezin izango dira tentsio altuko hariak jarri edo publizitatea egin. 110. Atala.- Babespeko aldeen lerrokaketak eta eraikuntzalerroa;gasolindegiak Aurreko zenbakietan aipatzen diren herri jabetzapeko aldeak, utzibeharrekoak (Zortasunekoak) eta eraikuntzalerroaerrepide eta bideei buruzko araudiak definitutakoak izango dira. Gasolindegiak eta instalakuntza osagarriak, 5.000 m. 2 baino gehiagoko lurzatietan jarriko dira, gehienez 0'05 m. 2 /m. 2 -ko baliapideaz, behe solairuan jarrita eta gehienez 6 m-ko altuera izanik. 2. Azpiatala.- Bestelako Sistema Orokorrak 111. Atala.- Antolaketa Zuzenerako Arauak Aurreko ataletan ezarritakoaren kaltetan gabe, eremu honetan egon daitezkeen Sistema Orokorrak hirigintzari buruzko legediak horretarako berariaz ezarri dituen tresnen bitartez egitaratuko dira. Eremu hauetan aurrikusitako ekintzek bete beharreko parametroak ez dira inolaz ere Egitamu Gidari honen 103. Atalean (Landa-Lur Arruntaren Antolaketa Zuzenerako Arauak eta Zehaztapenak) ezarritakoak baino txikiagoak izango. VII IDAZPURUA.- LURZORUAREN erabilpenetaeraikuntza-egintzen JAURBIDEA, ANTOLAKETATIK KANPOKO EGOERAN. ONARTUTAKO ERABILPENEN JAURBIDEA. 112. Atala.- «Antolaketatik kanpo»ko kasuak Egitamu Gidari hau indarrean sartu aurretik eraikitako eraikuntzak, Egitamuketaren zehaztapenetan sarturiko sistema orokorrak egin ahal izateko guztiz edo zati batean errautsi behar badira, antolaketatik kanpoko eraikuntzatzat joko dira eta ondorengo ataletan datozen erabakien menpe egongo dira. 113. Atala.- Baimendu daitezkeen lanak, jabegabetzebalioahanditzea ez dakarrenean. Aurreko atalean aipaturiko eraikuntzetan, kontserbaziorako eta erabilgarri izaten jarrai dezaten helburu bakarraz, beharrezko Eraikuntza-lanak burutu ahal izango dira, haien zaharkitzea ekidituz, birgaitze, kontserbazio- eta apaintze-lanen bitartez eta, hala badagokio, sendotze-lanak ere bai, beti ere azken hauek egiturazko osagaien lurrazaleraren %20-ri baino gutxiagori eragiten ez badiote. 114. Atala.- Baimendu daitezkeen lanak, jabegabetzebalioahanditzea ekarri edo ez. Salbuespenetan, egitamuketaren xedapenak egiteratu ahal izateko errautsi beharreko etxe edo instalakuntza hirigintzako baimena eskatu eta ondorengo lau urteko epean egitea aurrikusita ez balego, Udalak birgaitze, kontserbazio-, apaintze-, sendotze-, berritze- eta handitzelanakburutzeko hirigintza-baimenak eman ahal izango ditu, beti ere haren baliapena ehuneko hamarrean handitzen ez bada, nahiz eta jabegabetzebalioa handitzea ekarri, eta honako baldintza hauen pean: - Aipatutako lanak burutzeko hirigintzabaimena eman aurretik, Udalak etxearen edo instalakuntzaren jabegabetze-balioa finkatuko du, indarrean dagoen legediaren balio-erizpideei jarraiki, eta behin jabeak jabegabetze-balioa onartu ondoren, egitamuketa burutzeak ekar ditzakeen kalte-ordainak zehazteko oinarritzat erabiliko da. Jabeak Udalak eginiko baloraketa onartuko ez balu, indarrean dagoen legediak agindutakoa beteko litzateke. - Aurretik adierazitakoari jarraiki jabegabetzebalioa finkatu ondoren eta hirigintza-baimena eman eta gero, Jabego-Erroldan eman beharko da izena. - Aurreko idazatian ezarritakoari jarraiki finkatutako eraikinaren hegalpearen edo instalakuntzaren jabegabetzebalioa,Egitamuketa egiteratzeko egingo den baloraketa burutzerakoan aldatuko da, eta aldatu ere aginpidedun Organismoak argitaratutako kontsumoko prezioen haztatutako indize orokorrak, beste faktore batzuen kaltetan gabe, ezartzen duenaren arabera egingo da. 115. Atala.- Eraikuntza-lerroak eragindako eraikuntzak. Eraikuntza errepide baten edo ibilgailuentzako bide publiko baten Eraikuntza-lerroak eraginda baldin badago, aurreko atalean agindutakoa beteko da, Udalak eta jabeak elkarrekin egindako baloraketa errepidea edo bidearen ardura duen Administrazioak ere idatziz onartu egin beharko duelarik hirigintza-baimena eman aurretik. Edozein kasutan ere, zabaltze-lanak errepidearen edo bidearen bestekaldean egin beharko dira, aipatutako Administrazioak, lanek errepidearen edo bidearen segurtasuna edo zerbitzua arriskuan jartzen badute, beroiek burutzeko baimena ukatu ahal izango duelarik. Aurreko idazatiaren kasuan sarturiko eraikuntzakere aurreko ataletan jasotako arauenpean egongo dira. 116. Atala.- «Antolaketatik kanpoko» baimenen erroldaliburua. Udalek antolaketatik kanpoko eraikuntzetan emandako hirigintza-baimenen errolda-liburu bat eraman ahal izango dute. 117. Atala.- «Antolaketatik kanpoko eta onartutako» erabilpenak. 1. Egitamu Gidari hau onartu aurretik ezarri diren eta kalifikapenean onartutako ezarpen berriko lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntza-egintzatzat zehaztutakoen artean ez dauden erabilpenak eta iharduerak, antolaketatik kanpokotzat edo hala badagokio onartutakotzat joko dira, Egitamu Gidari honen hurrengo atalean aurrikusitako sailkapenaren arabera. 2. Jadanik antolaketatik kanpokotzat ezarritako erabilpen edo iharduera bat sailkatzeak haien etxe edo instalakuntzakaurreko ataletan antolaketatik kanpoko etxe eta instalakuntzetarako aipatu diren muga eta baldintzenpean egongo direla esan nahi du, beti ere esandako erabilpenak edo iharduerak irauten duen denboran eta beharrezko diren zuzentze-neurriak ezarri beharra eskatzeko aukeraren kaltetan gabe. 118. Atala.- Onartutako erabilpenen sailkapena. 1.- Beti, aurretik legeztatuta baldin badaude, honako hauek joko dira onartutako erabilpentzat: a) Nekazaritzako eta abelazkuntzako iharduerak diren lurzoruaren erabilpen-egintzak, hala nola Egitamu Gidari hau indarrean sartzean zeuden basolandaketak, landareak, belardiak eta zelaiak. b) Egitamu Gidari hau indarrean sartzean zeuden nekazaritza, abelazkuntza eta basogintzako ustiakuntzetarako instalakuntzak. c) Industria, merkataritza eta biltegi lanetarako instalakuntzak, abelur edo basogintzako ustiakuntza bati lotuta egon nahiz ez egon. d) Egoitzazko, familia eta talde kokaguneak. e) Zerbitzu-kokaguneak, hala nola hotelak, ostalak, bainuetxeak, merenderoak, tabernak eta jatetxeak. f) Abelur ustiakuntza bati lotuta dauden egoitzazko kokaguneak. g) Landa-Lur Arrunteko eremuan kokaturik dauden instalakuntza eta ustiakuntza emankorrak. 119. Atala.- Eraikuntza-lanak. Onartutako erabilpenak. Egitamu Gidari hau onartu aurretik ezarritako erabilpen edo iharduera bat kalifikatzeak atal honetako hurrengo zatietan aurrikusiko den jaurbidea ezartzea dakar berarekin: 1.- Egitamu Gidari honen 118. atalean onartutako erabilpentzat jotako erabilpenak edo iharduerak hartzen dituzten etxe eta instalakuntzetan burutu daitezkeen Eraikuntza-lanak erabilpenak edo iharduerak baliagarri izaten jarrai dezan eta beroiek zaintzeko behar direnak izango dira, zaharkituak geldi ez daitezen birgaitze-, kontserbazio-, apaintze-, sendotze, berritze- eta handitze-lanak egingo direlarik, eraikitako azaleraren %25ean gehienez. Egitamu Gidari hau onartzen denean erabilpenik ez duten etxeetan iharduerak birrezartzea ez da onartutako erabilpentzat joko. 2.- Egon dauden eta onartutako erabilpenak hartzen dituzten etxeak handitzea dakarten berritzelanak, ondoko arauek araupetuta egongo dira: a) Egitamu Gidari hau onartzen den unean dagoen etxean benetan lotuta dauden lurretan bakarrik egin ahal izango dira. Horretarako eta edozein baimen eskatzen denean ezaugarri hori argitzen duen eskribauagiria edo egiaztatutako kopia bat erantsiko da. Horrela, beraz, onibarrari erantsitako funtsek ez dute balio izango egin asmo diren lanak arrazoitzeko. b) Egon dauden etxeak handitzearekin ez da haien altuera handituko; mugekiko gutxienezko tartea 10 metrokoa izango da eta eraikuntza guztien gehienezko okupazioa ez da %35a baino handiago izango industrietako biltegi erabilpenetarako duen lurzatien kasuan, ez eta %15 baino handiagoa ere abelur eta egoitzazko erabilpenetarako (familia bakarrekoak nahiz bi falimiatakoak). c) Ez dira baimenduko oin berriko lanak, birreraikitzekoak, berritze-handitze lanak edo berritzealtzatze lanak, Urdaibaiko Biosfera-Erreserban Landa-Lur bezala sailkatutako eremuan kokaturik dauden multzoetxebizitzetan. 120. Atala.- Onartutako erabilpenen egokitzapena. 118. atalaren «g» zatian kontutan hartutako erabilpenak mehagintza-lanek eragindako gune naturalaren birgaipenari buruz indarrean dagoen legediara eta harekin bat datozen erabakietara egokitu behar dira; bai eta iharduera gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko araudira, eta Egitamu Gidari hau garatzean onartuko den Ustiakuntza Ateratzaileen Kudeaketarako Egitaraura ere. VIII IDAZPURUA.- GARRANTZI HISTORIKOARTISTIKO ETA KULTURALEKO ONDASUNAK 121. Atala.- Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen Behin-behingo zerrenda 1.- Egitamu Gidaria behin-betiko onartzen den egunean honek hartzen duen lurralde-esparruan dauden eta historia, arte eta kulturaren aldetik interesgarri diren ondasun guztiak lan-agiri bakar batean biltzea da Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen Behin-behingo zerrendare helburua. Zerrenda hori Eusko Jaurlaritzak handitu edo murriztu ahal izango du, baldintzen arabera, ingurugiro arloko organoaren proposamenez eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez. 2.- Behin-behingo zerrenda hau (III Eranskina) garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen katalogoa onartu bitartean egongo da indarrean. 122. Atala.- Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen katalogoa. 1.- Egitamu Gidari hau indarrean sartu zenetik bi urte igaro baino lehen, Bizkaiko Foru Aldundiak Kultur Ondarearen Integraziorako Egitaraua egingo du. Egitarau horretan paisaia ikusgarrien eremuei buruzko atal bat egongo da eta, beste zehaztapen batzuen artean, historia, arte eta kulturaren aldetik interesgarri diren ondasunen katalogo bat ere bai, Egitamu Gidari honen III Eranskinean jasotako Behin-behingo zerrenda ordezkatuko duena. 2.- Aipatutako katalogoak, gutxienez, honako alderdi hauek ikutuko ditu, bertan jasotako ondasun bakoitzarentzat: - Historiaren aldetik duen interesa justifikatzen duen txostena. - Hala badagokio, oin, altxaera eta aukeratutako osagai bakoitzaren ebaketen planoei buruzko agiri grafikoak. - Hala badagokio, mugaketa arkeologikoa. - Agiri fotografikoak. - Ondasunaren sailkapena, Euskal Kultur Ondareari buruzko araudiaren barruan edo,haren ordez, Espainiako Historia Ondarearen barruan. - Babespen-jaurbidea, indarrean dagoen legediaren arabera edo, katalogoan ezarritako arauen arabera. 3.- Katalogoak, era berean, bertan bildutako ondareei ezarri ahal izango zaizkien arau orokorrak jasoko ditu, ondareen babespenerako, zaintzarako eta, hala badagokio, ikerketarako ekimenak suztatzeko neurriak ere sartu beharko direlarik. 123. Atala.- Antolaketa Zuzenerako Arauak 1.- Garrantzi historiko-artistiko eta kulturaleko ondasunen katalogoa onartu bitartean, une bakoitzean Egitamu Gidari honen III Eranskinaren Behin-behingo zerrendan jasotzen direnei antolaketa zuzenerako honako arau hauek ezarriko zaizkie orokorrean, atal honetan jasotako zehaztapenak kontuan izanik: a) Birgaipen zientifiko, kontserbaziorako birgaipen, kontserbaziorako apainketa, sendotze, bieraikitze eta berritze-lanak bakarrik baimendu ahal izango dira, beti ere ondasunaren kultur balioari eragiten ez badiote. Salbuespenez, beste lan mota batzu baimendu ahal izango dira, beti ere ondasunaren kultur balioa babestu egiten bada. b) Etxeen eraikuntza aldetikako ezaugarriak gordeko dira, harri edota harlanduzko hormak, gainaren egurrezko egitura zutabe eta habeetan, bai eta solairuetako zurrunak eta estaldura. Udalak hondamen egoeran dagoela aitortzen duenean ezik eta aurretik dagokion baimena dagoelarik, berariz debekatuta gelditzen dira hormigoizko eta burdinezko egiturak solairu eta atarietan, lurraren aurkako oina izan ezik, zimentuak, hormak eta habeak nabarmentzea. c) Lanak egiterakoan, kanpoan nahiz barruan izan, formak, osagai tipologikoak, konposaketa eta ingurugiroko irudia gordeko dira. Kanpokaldeko amaierarako erabilitako materialak lehen zeuden berberak izango dira nagusiki: zarpeatuak, harria, trikote, egurra, pintura eta karea, etab ... kasuen arabera, modu tradizionalean eta historikoan eginak. d) Lan mota horiek burutzeko eta baimena lortu ahal izateko, interesatuak edozein kasutan ondasunaren egungo egoeraren altxamendu fisikoa ekarri beharko du, bertan oin, sekzio eta akotatutako altxaera guztien banaketa (1/100 eskala) zehaztuaz. Horrekin batera datu historikoak, egiturazkoak eta eraikuntza aldetikakoak eta lana burutzeko erabili diren materialak jasoko dituen txosten bat ere aurkeztu beharko du. e) Arkeologiako lanak ikerketa-egitarau zehatz batean sartuta baldin badaude bakarrik onartu ahal izango dira. Salbuespenez, beste lan mota batzu ere baimendu ahal izango dira, hala nola bitarteko arkeologia lanak, premia handiko egoeretan arkeologiako aztarnak zaintzeko asmotan egiten direnak, e.a. f) Lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintza hauek baino ez dira onartuko: f.1) Orokorrean: - Lurzoruaren erabilpena: inguruaren egokitzapena eta/edo lorategiak jartzea. - Lanak: familia bakarreko eta bi familiatako etxebizitzarako baimendutakoak; kultur turismoarekin, museoekin eta kulturaren interpretaziorako zentruekin zuzenean zerikusia duten etxe edo instalakuntzetarako; ostalaritzarekin, hotelekin eta jatetxeekin zerikusia duten etxe eta instalakuntzetarako; elizkizunekin zerikusia duten etxeetarako. Guzti horiek jadanik dauden eta katalogatuta dauden etxeetan. f.2) Arkeologiako aztarnategiak: - Lurzoruaren erabilpenak: ereintza eta belardiak zaintzea, 25 cm baino gutxiagoko goldatzea barne sartuz; Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legea indarrean sartu aurretik zeuden baso landaketen egur ustiakuntzak onartu egingo dira, beti ere motordun ibilgailuak erabiltzea eskatzen ez badute, motxoteak kentzea eta pistak zabaltzea berariaz salbuetsiz. Kobazuloetako aztarnategietan berariaz baimendutakoak onartuko dira soilik. Aire zabaleko aztarnategietan baimendu egin diren arkeologiako lanak onartuko dira. - Eraikuntza: Ezin da inolako eraikuntzaegintzarik egin, ikerketa zientifiko eta arkeologikoetarako behar direnak ezik, baina hauek ezin izango dira iraunkorrak izan eta dagokien baimena eduki beharko dute. 2.- Antolaketa zuzenerako arau hauek ezin izango dira inoiz Euskal Kultur Ondarearen Legearen ezarpenaz horrela kalifikatutako ondasunentzat ezarritako babes jaurbidearen aurka joan. Hurrengo ataletan aurrikusitako lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzek Bizkaiko Foru Aldundian kultura arloan aginpidea duen organoaren aginduzko baimena beharko dute, Egitamu Gidari honen 130. atalari jarraikiz, administrazioaren eskuhartzeko jaurbidearen kaltetan gabe. IX IDAZPURUA.- LURZATIKETAJAURBIDEA 124. Atala.- Lurzatiaren eta Lurzatiketaren definizioak 1. Etenik gabeko inguru-muga osatzen duen edozein lurrazalera da lurzatia, erroldaratuta egon nahiz ez egon, titulu baten ondorioz jabe bakar batena izan edo «baltsan» batena baino gehiagorena izan. 2. Lurzatien lurrazalera edo mugak aldatzeko egiten den edozein ekintza juridiko da lurzatiketa, bai lurzatiak biltzeko gauzatzen bada bai lurzatiak kendu, banatu edo beste eragiketa hipotekario bat burutzeko bada. 125. Atala.- Lurzatiketa kasuak eta agiriak ematea 1. Ezin izango da inolako lurzatiketarik egin aurretikdagokion hirigintza-baimena lortu, jabegabetze espediente baten edo lurren birzatiketarako, lankidetzarako edo berdinketarako behin betiko onartu den proiektuaren ondorioa ez bada. 2. Eskribauek, lurzatiketa-agiriak baimentzeko hirigintzabaimenaemango dela edo lurren birzatiketa, lankidetza edo berdinketarako proiektua behinbetiko onartuko dela egiaztatzeko eskatuko dute, lurzatiketaagirian bietatik zein egin behar den erasota utzi beharko delarik. 126. Atala.- Nekazal lurzati txikiena Egitamu Gidariaren ondorioetarako. Egitamu Gidari honen ondorioetarako, nekazal lurzati txikiena etenik gabeko inguru-muga osatzen duen eta, gutxienez hiru mila metro karratu dituen lurra izango da, nekazal legedian ezarritakoa alde batera utzita. 127. Atala.- Zatituezineko lurzatiak Egitamu Gidari honen ondorioetarako, landalurtzat jotako lurzoruan honako lurzati hauek izango dira zatituezinezkoak: a) Lurzoruaren erabilpen-egintzei dagokienean: - Egitamu Gidariak funtsa independientea osatzeko asmoz definitutako nekazal lurzati txikienak. - Egitamu Gidariak nekazal txikienetarako definitutako lurzatiak baino txikiagoak edo berdinak direnak, lur mugakideen jabeek hortik lortutako zatiak batu eta Egitamu Gidariarekin bat datorren beste funts bat eratu ahal izateko zati horiek bapatean erosi ezean. - Egitamu Gidariak nekazal txikienetarako zehaztutako lurrazaleraren bikoitza baino txikiagoak diren lurzatiak, gutxienezko lurrazalera horren soberakina aurreko idazatian aipatutako helbururako banatu ezean. b) Eraikuntza-egintzei dagokienean: - Egitamu Gidariak Landa-Lurraren kalifikapen ezberdinetan hartzaile txikientzat jotako lurzatiak, funts independienteak eratzeko asmotan. - Landa-Lurraren kalifikapen ezberdinetan hartzaile txikientzat jotako lurzatiak baino txikiagoak edo berdinak direnak, lur mugakideen jabeek lortutako zatiak batu eta Egitamu Gidariarekin bat datorren beste funts bat eratu ahal izateko bapatean zati horiek erosi ezean. - Landa-Lurraren kalifikapen ezberdinetan hartzaile txikientzat jotako lurrazaleraren bikoitza baino txikiagoak dituzten lurzatiak, gutxieneko lurrazalera horietatik gorakoa aurreko idazatian aipatutako helbururako banatu ezean. 128. Atala.- Lurzatiketa-baimena landalurretan. 1. Egitamu Gidari honetan landa-lurtzat sailkatutako lurrean ezin izango da honetan eta nekazal legedian ezarritakoa hausten duen lurzatiketa-baimenik eman. 2. Inoiz ere ezin izango da lur hartzailetzat jo, ez eta beraietan eraikitzeko baimenik eman ere, zilegidurarik gabe edo Egitamu Gidari honen xedapenak hautsiaz egiten diren lurzatiketetan lortutako zatiak. 3. Biosfera-Erreserbako landa-lurra lurzatitzeko zilegiduretan, familia bakarreko edo familia biko etxebizitzetarako diren eraikuntza berrien lurzati hartzaile izateko lortuko diren zatien gaitasuna edo kopurua adieraziko da. 4. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbako landalurrean ezin izango dira lur eraikigarritzat zenbatu eraikitzeko ahalmen guztiak aurretik erabilita dituen lurzatiaren banaketatik edo zatiketatik lortutako lurzatiak. 5. Era berean, lurzatia beste batzuren zatiketatik edo banaketatik lortu bada, eta horietan eraikitzeko ahalbideaz zati batean baliatu ezkero, soilik aurretik baliatu ez diren eraikuntza-ahalbideetan eraiki ahal izango da. 129. Atala.- Eraikuntza-atal baten zatituezintasuna. Biosfera-Erreserbako landa-lurrean familia bakarreko edo familia biko etxebizitza bati eratxikitako lurrazalera lurzati hartzaile bati beste osagarri bat edo batzu gehituaz lortzen bada, lurzati guzti horiek eta eraikuntzak legez zatituezina den eraikuntza-atala osatuko dute, eta ezin izango dira lurzatiak elkarren artean banandu ez eta eraikuntzarik egin ere.X IDAZPURUA.- ADMINISTRAZIOAREN ESKUHARTZERAKO JAURBIDEA 130. Atala.- Baimenak eta aurretiazko txostenak Legez eskatu ahal izango diren bestelako zilegidurez eta baimenez gain eta haien kaltetan gabe, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Berarizko Babespeko Eremuetan egin nahi diren lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzetarakobeharrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzako ingurune arloko organoaren baimena lortzea. Lurzoru ez urbanizagarritzat jotako gainontzeko aldeetan, Patronatoaren Batzorde Iraunkorraren txostena aginduzkoa izango da ondoren aipatzen diren lurzoruaren erabilpen- eta eraikuntzaegintzetarako: - Eraikin eta instalakuntza berriak eraikitzeko lanak, izaera iraunkorra izan nahiz ez izan. - Egon dauden eraikin edo instalakuntzetako erakitze lanak. - Hirigintza lanak. - Titulartasun publikoa nahiz pribatua duten zerbitzuak ezarri eta zaintzeko behar diren lanak. - Lurzati hartzaileen itxituren instalakuntzak, artzantza tekniketan ohiz erabilitakoak izan ezik. - Ekipamendu eta, orohar, zerbitzuetarako lurpeko instalakuntzak. - Kanpigna eta Karabaninga egiteko guneak egokitzeko behar diren instalakuntzak. - Zaintza berezipeko instalakuntzak (negutegiak eta antzerakoak), 1.000 m. 2 baino gehiago badute edo paisaian oso eragin handia badute. - Baimena behar duten beste proiektu batzuetan sartzen ez diren lur-mugimenduak, nekazaritzako lanetan ohiz egindakoak izan ezik. - Industria, hiri eta nekazaritzako isurkin solidoak eta likidoak, zuzenak izan nahiz ez izan, ohizko produktuak eta neurriak erabiliaz ongarriztatzea izan ezik. - Bide eta bideen sarea zabaltzeko eta berregokitzeko lanak, haien izaera (behin-behingoa edo behinbetikoa), jabegoaren jaurbidea edo xedea edozein izanik. - Hirigintzako lurzatiketak, lurzatiak kentzea eta lurzatiak biltzea Egitamu Gidari honi jarraiki. - Eraikin eta, orohar, instalakuntzen erabilpena aldatzea. - Lurren nekazal erabilpena aldatzea, Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidari honi jarraiki. - Arraseko basomozketen moduko basogintzako erabilpenak, higadura arrisku haundiko Babespeko Eremutzat eta Baso Eremutzat kalifikatutako aldeetan (F2).Gainontzeko aldeetan, lurrazaleran bost hektarea baino gehiago duten landaketa eta ustiakuntzen moduko basogintzako erabilpenak, berexte lanak, lepatze lanak eta basogintzako bestelako lan kulturalak izan ezik. 131. Atala.- Baimena emateko prozedura. 1. Aurreko atalean aipatzen diren lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzek, indarrean dagoen legediaren arabera, beroiek burutu aurretik baimena edo zilegidura eduki behar badute, baimenak emateko aginpidea duen Administrazioa izango da Patronatoaren Batzorde Iraunkorrari baimenak eman aurretik eduki beharreko txostena egiteko eskatuko diona. Aurreko atalean aipatzen diren lurzoruaren erabilpenetaeraikuntza-egintzek, beroiek burutu aurretik ez baimenik eta ez zilegidurarik ere behar ez badute, interesatua izango da aurretiazko txostena Patronatoaren Batzorde Iraunkorrari eskatuko diona. 2. Prozedura.- Aurreko atalean esandako ondorioetarako: a) Patronatoaren Errolda Nagusian aurkeztuko dira eskabideak, egin nahi den iharduketaren definizio zehatzerako behar diren agiri teknikoekin batera. Eskabidea Eraikuntza-egintzei buruzkoak bada aurreproiektu tekniko batekin batera aurkeztu beharko da berori. b) Patronatoaren araudi organikoari eta jardute araudiari jarraiki behar daitezen izapideketatxostenak eskabidea jaso eta ondorengo hilabetean egingo dira. c) Zuzendu daitekeen akatsik balego eskarigileari jakin eraziko litzaioke, aurreko idazatian aipatutako epea amaitu baino lehen, hamabost eguneko epean akatsak zuzendu ditzan. d) Horrela izapidetutako espedientea Patronatoaren Batzorde Iraunkorraren erizpean jarriko da, gero interesatuari bidali eta jakin erazi diezaion, zilegidura edo baimena emateko legez ezarritako epea amaitu baino zazpi egun lehenago. e) Epe hori igaro eta ebazpenaren berri berariaz izango ez balitz, txostena aldekoa dela ulertuko da. Halere, ez da inoiz ere ulertuko aurretiazko txostenen jaurbide honen indarrez Urdaibaiko BiosferaErreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko 5/1989 Legearen, Egitamu Gidariaren edo aurreko biak garatzeko tresnen aginduen aurka doazen agintepideak eskuratu direla. 132. Atala.- Egiteratzeaginduak. Lur, urbanizazio, eraikuntz eta instalakuntzen jabeek, orohar, segurtasun eta osasungarritasuna baldintzetan eduki beharko dituzte beroiek. Aginpidedun organismoek baldintza horiei eusteko behar diren lanak egiteratzeko aginduko dute eta agindu ere euren kabuz edo beste interesatu baten eskariz egingo dute. Horretarako epe bat emango dute eta, epe horretan lanak egingo ez balira, eskaria egin duen organoak berak egin ahal izango ditu lanak, agindu zaizkionaren pertsonaren kontura. 133. Atala.- Ingurunearen zaintza Bizkaiko Lurralde Historikoak burutuko ditu Egitamu Gidari honen helburuak bete ahal izateko behar diren ikuskapen eta zaintza lanak, beste organismo eta administrazio batzuek euren aginpideak beteaz egingo dituzten ikuskapen lanen kaltetan gabe. Aginpidedun administrazioek eta organismoek elkarren artean izango dituzten harremanak honako betebeharretara egokitu beharko dituzte: elkarri informazioa ematera, elkarri laguntzera, koordinatze-lanetara eta elkarrenganako errespetua izatera. Patronatoak, bere ZuzendariKontserbatzailearen bitartez, Administrazio ezberdinek aurreko idazatian aurrikusitakoa gauzatuaz burutuko dituzten ikuskapen lanen berri izango du. XEDAPEN OSAGARRIAK Lehena.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren erabilpena eta kudeaketa arautuko duen Egitamu Gidari honen xedapenak Bizkaiko Lurralde Historikoari, udalerriei eta eragindako bestelako entitate publikoei legez dagozkien aginpideen kaltetan gabe ezarriko dira. Bigarrena.- Itsas-legorreko aldean, Egitamu Gidari honetan aurrikusitakoaz gain Itsasbazterren legedian jasotako erabakiei eutsiko zaie, eta bereziki honako hauei: - Itsas-legorreko jabego publikoaren erabilpena uztailaren 28ko 22/1988 Legeak, Itsasbazterren Legeak alegia, bere III Idazpuruan edo, horren ezean, bere ordez egongo den xedapenean ezarritakora egokituko da. - Babespen-zortasunak eragindako aldeko erabilpenak 1988ko uztailaren Itsasbazterren aipatu Legearen 24. eta 25. ataletan edo, haren ezean, bere ordez egongo den xedapenean ezarritakoa beteko dute. - 1988ko uztailaren Itsasbazterren Legedia indarrean sartu zenean iadanik zeuden lanek eta eraikuntzek, jabego publikoko edo zortasun aldean kokaturik badaude, esandako legearen laugarren aldibaterako xedapenak zehaztutakoari eutsiko diote. Hirugarrena.- Iharduera Sozio-ekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitarauak, hain zuzen ere, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespen eta Antolaketari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 16. atalean aurrikusitakoak, aipatutako Erreserban sarturiko udalerrietan dauden hiri-lurretan, lur urbanizagarrietan edo hirigintza-lanak egingarri diren lurrean egin daitezen izaera publikoko beste programaketa sozio-ekonomiko batzuekin behar bezala koordinatuta egon daitezela zainduko du. ALDI BATERAKO XEDAPENA Egitamu Gidarian aurrikusitako LurraldeEkintzarako Egitamuak behin-betiko onartu bitartean, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Patronatoak beharrezkoak diren erabilpen-egitarauak eta egitarau osotuak banan banan onar ditzake. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren eremuan kultura aldetik interesgarri diren ondasunen kalifikapena eta zerrenda egiteari ekingo dio eta Euskal Kultur Ondarearen Legean jasotako aurrikuspen eta prozeduren arabera berarizko babespenerako jaurbidepean babestu beharreko ondasunen zerrenda egin ahal izango du. Bigarrena.- Biakaiko Foru Aldundiak, Urdaibaiko Patronatoarekin elkarlanean, beharrezko neurriak hartuko ditu Egitamu Gidari honen lehen azken xedapenari jarraiki ezar dadin Babespen-jaurbidea behar bezala errespeta dezaten.I. ERASKINA AL PLAN RECTOR DE USO Y GESTION DE LA RESERVA DE LA BIOSFERA DE URDAIBAI URDAIBAIKO Biosfera-Erreserbako BALIABIDE NATURALEN KUDEAKETARAKO ARTEZTARAU OROKORRAK AURKIBIDEA 0.- OHARPEN OROKORRAK. 0.1.- Urdaibairen Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidariaren beharra. 0.2.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren helburuak betetzean eragin txarrik ez duten iharduketa berriak. 0.3.- Egitamu Gidaria ezartzeko eta garatzeko estrategiak. 0.4.- Lurraldearen kudeaketarako inguruneatalak. 0.4.1.- Atal piloto adierazgarrien proposamenak. 1.- KONTSERBAZIORAKO ARTEZTARAU OROKORRAK 2.- basa-bizitzaren KONTSERBAZIORAKO ARTEZTARAUAK. 2.1.- Naturaren kontserbaziorako lehentasunak. 3.- BASOAREN ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK. 3.1.- Basoan jatorria duten inguruneeraginak. 3.2.- Basoaren kudeaketa Urdaibain. 3.2.1.- Hazkuntza azkarreko espezien produkziorako birpopulaketak. 3.2.2.- Hostozabalak ematen dituzten basoak. 3.2.3.- Baso babesleen birsorkuntza eta sorkuntza. 3.2.4.- Abelazkuntza estensiboa eta larre naturalak. 4.- ABELUR ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK. 4.1.- Ingurune naturala-nekazal landazabalaren birsorkuntzarako arteztarauak. 5.- IKERKETARAKO, HEZIKETARAKO ETA JOLASERAKO ARTEZTARAUAK. 5.1.- Ikerketarako arteztarauak. 5.2.- Naturaren interpretaziorako eta inguruneheziketarako arteztarauak. 5.3.- Jolas-kultur erabilpenerako arteztarauak. 6.- EHIZAREN ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK.I. ERANSKINA URDAIBAIKO Biosfera-Erreserbako BALIABIDE NATURALEN KUDEAKETARAKO ARTEZTARAU OROKORRAK. 0.- OHARPEN OROKORRAK Urdaibaiko lurraldean eremuari interes nabarmena eman eta Euskal Herrian nahiko bitxiak diren ekosistema bereziak definitzen dituzten ezaugarri natural eta kultural ugarikk egiten dute topo. Aipatu ekosistema horiek honako hauek ditugu, besteak beste: - Artadi kantauriarra eta sistema akuifero karstikoa, Axpe, Forua, Atxarreko S. Pedroko eta Ereñozarreko S. Migeleko haitzetako kararri urgoniarrei lotuta daudenak. - Urdaibaiko estuarioa eta padura, Oka ibaia itsasoratzen den lekuan. Biologia aldetik ekoizpen handiko inguruneak dira eta Europako hegazti-fauna migratzailearen ibilbideen artean interes handikoak ere bai. - Kantala, Matxikakotik Arbolitzeko puntaraino, Ogoñotik igaroaz. Ahalmen estetiko-paisajistiko handia dauka eta itsas hegaztien kolonia garrantzitsuak hartzen ditu. Gune berezi horietaz gain, Urdaibaik Euskadiko ondare kultural eta naturalistikoaren beste zati baliotsu batzu hartzen ditu, hala nola: - Euskal historiaurreko arkeologi aztarnategiak, Santimamiñeko kobazuloa eta beste batzu adierazgarriak izanik. - Euskal Herriko nekazal paiasaia tradizionaleko multzoak, hala nola ondoko nekazal auzune ikusgarriak:Oma-Basondo, Ereño, GoituburuEnderika, Murueta-Forua, Deminiguis, Ibarruri-Elexalde, Akorda, etab...., baloratuak ez bakarrik alderdi estetikoetnografiko eta kulturalengatik, nekazal landazabal honek fauna, eta batipat Urdaibaiko hegaztifauna, babesteko eta hartzeko erakusten duen ahalmen biologikoagatik ere bai. - Ekoizpen-ahalmen handiko zenbait nekazal lur, toki topografiko egokietan eta ibai-aran eta materiale kuaternarioezko sustratuaren gainean, sakongune karstikoetan eta materiale basaltiko eta ofiten gainen kokaturik daudenak. - Zenbait enklabe natural txiki, euren ingurunea oso eraldatuta dagoenez erlikia moduan gordetzen direnak, hala nola: Arratzuko eta Merruako hariztiak, Bermeoko erretenak eta sakanak, Amunategi, Mape, Baldatika, Berrakondo, Golako. - Ondare kultural, historiko, etnografiko eta arkitektura herrikoiaren zenbait osagai (eranskinaren katalogoa ikusi), hala nola ermitak, dorre-etxeak, errotak, talaiak, nekazal munduko, lehen industrietako eta itsas munduko kultur tradizionalen osagai adierazgarri eta baliotsuak. 0.1.- URDAIBAIREN ERABILPENERAKO ETA KUDEAKETARAKO EGITAMU GIDARIAREN BEHARRA Faktore guzti horiek UNESCOk (1984) lurralde hau Biosfera-Erreserbatzat aitortu eta Euskadiko lehen gune babestutzat onartzeko (Urdaibairen Legea-Eusko Legebiltzarra, 1981) arrazoiak izan badira ere, Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidari honetan Urdaibai etorkizunean babestuko dela bermatuko duten arteztarauak antolatu behar dira. Egitamu Gidari hau premiaz ezarri behar bada azkenengo urteetako gertakizunek bultzatuta izan da eta, zehatzago, honako hauek: - 1983ko urriko uholdeek eta haiek biztanleei eta ingurune naturalari eragin zizkioten kalteek. - 1989ko abenduan gertatu zen baso-sute izugarriak, ibai-arroan 2.000 Ha baino gehiago ondatzea ekarriko zuenak, Berarizko Babespen Eremua benetan eraginaz. - 1990eko martxoan industriek etengabe isuritako produktuek sortutako kutsadurak, Gernika hornitzeko akuiferoa, ibai-sistema eta estuariokoa benetan arriskuan jartzen dituenak. - Azken urteetako lehorteak, aldeko hiriguneak hornitzeko lurrazpiko eta lurrazaleko akuiferoei eragiten dienak. - Egoitza eta industrietarako hirigintz lanek egiten duten presioak, nekazal balioa, balio paisajistikoa eta ekologikoa duten eremuak okupatzearekin meatxu egiten duenak. - Lurralderako aurrikusten diren bideazpiegituren proiektu berriek, interes desberdinetako eremuei eragiten dietenek. - Basoa ustiatzeko egun dauden teknikek, lurzoruen egonkortasunari eta lurrazaleko drenaiaren eta akuiferoen birbetetzearen antolaketari eragiten dietenek. (1982an 8 ziren kartografian agertzen ziren arraseko mozketak eragindako Hektarea kopurua eta 1987an 752). - Biztanleriaren zahartzapenagatik eta sektoreak ekonomiaren aldetik oso perspektiba eskasak eskaintzen dituelako nekazaritzako sektorea uzteko etengabe gertatzen ari den prozesua. Kontuan hartu behar da alde batetik nekazaritzako lan tradizionalek, hala nola artadien saraketak, zuhaiztien ebasketak, larreen erreketak, etab., ingurune naturalaren ondamena ekartzen bazuten ere, bestetik gizona nekazaritzan aritzea beharrezkoa zela urak bideratzeko eta mendiak garbitzeko, sute handien arriskua txikiagotu eta bide zaharrak zabalik eta aspaldiko eraikuntzak zutik mantentzen zituen eta. Gaur egun nekazal mundua uzteak koniferoen birpopulaketak (lurraldearen %60a) intentsiboki erabiltzea eta aurrikusten den eukalituen hedapena ahalbidetzen ditu, abelazkuntzarako eta beste nekazal erabilpen batzutarako egoki diren lurzoruetan ere bai. Gizonak eragindako eraldatze-prozesuari traba jartzen dioten mugapen naturalak hauexek dira: - mendi-hegalen ezegonkortasuna eta lubizien arriskuak. - Lurpeko akuiferoen zaurgarritasuna. - Aldats gogorrak/plubiometria handia. - Haitzak/lur urriak. 0.2.- URDAIBAIKO Biosfera-Erreserbaren HELBURUAK BETETZEAN ERAGIN TXARRIK EZ DUTEN IHARDUKETA BERRIAK. Bestalde, Urdaibaiko lurraldeko egoeraren aldaketa batean eragin positiboa daukaten neurri gisa, hauexek aipatu behar ditugu: - Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibaiko Padurak eta landazabalaren zati bat ehiza gebenlekutzat aitortzekoaurretiaz eginiko agiria; esparru hauetan, beraz, ehiza debekaturik dago. - Itsasbazterren administrazioak kostaldeko marra eta padurak mugatuko ditu behinbehingoz. - Hirigintzako Udal Egitamuketen etengabeko garapena, ingurune naturala babesteko araudiak eta mugaketak barne direla. - Aldeko ingurunearen arazoei buruz hiritarrek gero eta konszienteagoak izatea eta ingurune naturala babesteko denok gero eta interes handiago jartzea. - Eusko Legebiltzarrak uztailaren 6ko 5/1989 Legea, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespenari eta Antolaketari buruzkoa, onartu zuen eta Urdaibai Euskal Autonomi Elkarteko lehen gune babestu bihurtu zen. Azkenik, honako ohar hau: - Urdaibaiko lurraldeak dituen 22.000 Hatatik, %5-6 bakarrik dira titularitate publikokoak, eta horrek lurraldea erabiltzeko arau berrriak zuzenean martxan jartzea zaildu egiten du eta zeharkako neurriak eta bestelako pizgarriak erabiltzera behartu egiten du, garapena eraginkorra izan dadin. 0.3.- URDAIBAIKO Biosfera-Erreserbaren ERABILPENERAKO ETA KUDEAKETARAKO EGITAMU GIDARIA EZARTZEKO ETA GARATZEKO PROPOSATU DIREN ESTRATEGIAK. Lurzoruaren erabilpena baldintzatzeko funtsekoa den lurraldeari buruzko oinarrizko informazio tematikoa (litologia, hidrologia, lurzoruak, basa-bizitza, paisaia, indarreango hirigintza-egitamuketak, etab ...) labur bildu eta erkatu ondoren, Urdaibaiko Egitamu Gidariaren behin-betiko proposamenak bi estrategiatari jarraitzen die: a) Ekintza zuzena: 1.- Antolaketa-plano bat egitea, erabilpenerako ahalmenak/mugapenak arteko kontrasteari buruzko zehaztapenei erantzun eta Urdaibaiko esparru fisiko osorako eremu desberdinak (kontserbazioa, abelurrekoak, basokoak, landa- lur arruntak) bereizten dituena. 1:10.000 eskalako mapa bati esker erabiltzaileek uztailaren 6ko 5/1989 legeak eragindako lurzoru osoan zuzenean jarduteko gutxienezkoak berez eta besterik gabe zehaztea ahalbidetzen du. Funtsean, eragiteko partikularrek erabili ahal izango dute. b) Ekintza globala: 1.- Urdaibai izaera propioa duten 19 lurraldegunetan egituratzen duten Ingurune-Atalak proposatzea, lurraldearen antolaketarako. Ingurune-Atal bakoitzerako, eta aurretik eginiko ingurunearen ezaugarrien diagnostiko baten bitartez eta bertan Urdaibaiko BiosferaErreserbaren helburu nagusiekiko lor daitezkeen helburu bereziak definitu ostean, helburu guzti horiek lortzeko oinarrizko ihardute-aztertarauak finkatzen dira azkenean. Plano hau baliabide naturalen kudeaketaz arduratu behar diren administrazio publikoko aginpidedun organoek erabiliko dute batipat. Erreserbaren Zuzendaritzak planoa behar bezala bete eta garatuko dela zainduko du. 2.- Kalifikatutako eremu desberdinetan garatzeko diren erabilpen eta Lurralde-Ekintzarako gutxienezko egitamuketak proposatzea. 0.4.- LURRALDEAREN KUDEAKETARAKO INGURUNEATALAK: LKIA Ingurune fisikoa sektorizatzeko prozesu konplexu baten azken emaitza gisa, lurraldearen kudeaketarako ingurune-atalek lurraldea 19 gune desberdinetan zatitzen dute. Gune horiek espazioan hartzen duten esparrua Oka errekaren arroa osatzen duten ibaiazpiarroenaren antzerakoa dela esan daiteke. 1. koadroa.- Honekin batera batera doana da eta egin diren sektorizazio-lanen mailak adierazten dizkigu. Lurralde-Ekintzarako etorkizunean egongo diren egitamuketak ibaien azpiarroen eredu espazialean oinarritu beharra dago, lurraldean orain arte egin diren ia azterlan guztiak horietan oinarritu direlako eta faktore ekologiko, sozioekonomiko eta geografiko nagusi bat dagoela azpimarratzen dutelako: zonalitatea, alegia. Zonalitate hori egitura eta funtzionaltasun aldetikako fenomeno konplexuen arteko menpekotasunaren edo espazioko loturaren islada dugu. - Egiturazko fenomenoak lurraldeko osagai biologiko, abiotiko eta soziokulturalak espazioan dituzten antolamenduak dira (Goi aldeak, erdiko aldeak eta behe aldeak). - Fenomeno funtzionalek ekosistemaren barruko zikloak edo harremanak isladatzen dituzte. (arroaestuarioa arteko harremanak). Praktikan, «arro» eta «mendi hegal»aren ereduak egokiak dira Urdaibaiko baliabide naturalen ikerketarako eta kudeaketarako egitamuketak diseinatzeko, eta gainera bertako biztanleek urletzeko errazak dira. Era berean, lurralde osoa errepresentatzen duten ibai-arro pilotoetan ezarriko diren iharduteegitarau bereziak egitea ahalbidetzen da, ahaleginak eraginkorragoak izan daitezela eta epe laburrera emaitza onak lortuko direla ziurtatuz. 1. Koadroa 1.- LURRALDEA LURRALDEAREN KUDEAKETARAKO INGURUNE-ATALETAN ANTOLATZEAI SEKTOREA.- ITSASBAZTERRA 1.- Azpisektorea: KANTALA 1. Atala.- Mendebaldeko itsasbazterra. MatxitxakoBermeoMundakaMundaka 2. Atala.- Ekialdeko itsasbazterra. AntzorazOgoñoElantxobeII SEKTOREA.- IBAIADARRAREN EZKERRALDEKO MENDIAK 2.- Azpisektorea: SOLLUBEKO MENDIKATEAREN ISURIGUNEAK 3. Atala.- Artigas-Bermeoko sakanak 4. Atala.- Mape-Busturiako sakanak 3.- Azpisektorea: SOLLUBEKO MENDIKATEAREN HEGOEKIALDEKO ISURIGUNEAK 5. Atala.- Metxikas-Foruko Baldatikako Arana 6. Atala.- Zallo eta Lumoko AranaIII SEKTOREA.- OKA IBAIAREN ERDIKO ZATIAREN ZEHARKAKO ZERRENDA ETA BERE IBAI ADARRAK 4.- Azpisektorea: EZKERRALDEKO IBAIERTZA 7. Atala.- Ugarte-Muxikako Arana 5.- Azpisektorea: ERDIKO ZATIA 8. Atala.- Oka ibaiaren Arana 6.- Azpisektorea: ESKUMALDEKO IBAIERTZA 9. Atala.- Ajangiz-Berrakondoko Arana 10. Atala.- Golako ibaiburuko sakanaOlabeBerreño 11. Atala.- Arratzuko Arana IV SEKTOREA.- OKA IBAIBURUKO ARAN ITXIAK 7.- Azpisektorea: W 12. Atala.- Gorozikako Arana 8.- Azpisektorea: E 13. Atala.- Ibarruriko AranaV SEKTOREA.- LURZORU KARSTIKOAK ETA ESKUMALDEKO IBAI-ERTZEKO BERE INGURUNEA 9.- Azpisektora: KONPLEXU KARSTIKOAK 14. Atala.- Oma eta Ereñoko Aranak 15. Atala.- Atxarreko eta Basetxetaseko Erliebe karstikoak 10.- Azpisektorea: ARAN HURBILAK 16. Atala.- Ibarrangeluko Arana VI SEKTOREA.- GERNIKA-MUNDAKAKO ARANA 11.- Azpisektorea: AZALERATUTAKO LURRAK (5m baino gehiagoko kotak)17. Atala.- Ibaiaren alde bietako ertzak, iparraldeko erdian 18. Atala.- Arteaga-Gernikako Arana, hegoaldeko erdian 12.- Azpisektorea: ALUBIOIEZKO ZABALGUNEA 19. Atala.- Estuarioko padurak eta Urdaibaiko ibaiadarra Lurralde-Ekintzarako Ingurune-atalen deskribapena eta proposamena Honi erantsitako taulek (1-6 zenbakidunek) kudeaketarakoAtal bakoitzaren ezaugarri fisikoa, lurzoruen erabilpenak, Baliabideak eta Ondarea, Ingurunearen Aldaketak, Helburuak eta iharduteko arteztarauak laburbiltzen dituzte. URDAIBAIKO Ingurune-atalen EZAUGARRIEI BURUZKO TAULEN AZALPENA Taula guztietan atalak 1etik 19ra bitarteko zenbakiez adierazten dira eta zenbaki horiek koadroetan (17) definitutako atalei dagozkie. Laukitxoek () haien edukia adierazten digute. X hizkiak (maiuskula) badagoela esan nahi du eta x hizkia (minuskula) egon badagoen arren gutxiago dagoela esan nahi du. 1. TAULA: Ingurune Fisikoa 1.- Lurrazalera, Ha-tan, maparen gaineko planimetriaz. 2.- Urdaibairen %, atalak Urdaibaiko lurralde osoan hartzen duen %. 3.- Mugaketarako erizpideak, atalaren perimetroa tajutzeko kontuan hartu beharrekoak: T: Topografikoak (Gailurrak, kotak, etab...) P: Paisajistikoak: (Ikusmen unitatea edo erabilpenekoa ...) C: Ibaiaren azpiarroa 4.- Osatzen den ibai-arroaren mota: R: Antzeko ardatzak dituen erradiala L: Luzerakoa. Luzerako ardatz luzeago bat, txikiago diren beste batzuen elkargunea izango dena. 5.- Erliebea edo itxura geomorfologikoa: C: Kantala B: Sakanak eta isuriguneak F: Aranaren hondoa L: Hegiak eta mendiskak K: Karst M: Paduraestuarioa 6.- Sustratu litologikoaren konplexutasuna, haitz mota ezberdinak egotearen arabera: H: Homegeneoa D: Anitza, haitz desberdinak ondo errepresentaturik daude. 7.- Litologia: Urdaibain garrantzitsuenak diren 6 haitz motetako bat edo batzu agertzen den ala ez. 8.- Ahalmenezko Basoa: Ahalmenezko landarearen nagusitasuna, aipatutako atalean dituen ezaugarriak adieraziz. - Homeogeneitate litologikoa-mendihegalaren ez egonkortasuna - Nekazaritza-basogintzako izaera adierazgarria - Kostaldeko paisaiaren aldetik interesgarria - Bermeoren izaera periurbanoa - 1983ko uholdeek kaltetutaIII Sektorea.- OKAREN ERDIKO ZATIA ETA BERE IBAIADARRAK 7. Atala: Ugarteko AranaMuxika - Homogeneitate litologikoa - Nekazaritza-basogintzako izaera adierazgarria - Nekazal auzunetako birpopulaketa - Zurezko landaretzaren egoera larria 10. Atala: Golakoren ibaiburua - Homogeneitate litologikoa - Basogintzako izaeraren nagusitasuna - Balio naturalistiko, ekologikoen garrantzia eta ibai-bide interesgarria. IV Sektorea.- OKA IBAI-BURUKO ARAN ITXIAK 12. Atala: Gorozikako Arana - Homogeneitate litologikoa - Basogintzako erabilpenaren nagusitasuna - Oso aldats topografiko handiak. Aran itxia - Landaretza naturalaren egoera larriaV Sektorea.- KONPLEXU KARSTIKOAK 14. Atala: Omako AranaEreño - Homogeneitate litologikoa - Morfologia karstikoaakuiferoa - Nekazaritza-Basogintzaren eta Landaretza naturalaren arteko oreka - 1989ko suteek kaltetuta - Paisaiaren garrantzi estetikoekologikoa VI Sektorea.- GERNIKAKO ARANA 18. Atala: Gernikako AranaArteaga - Heterogeneitate litologikoa - Topologia egokia - Nekazal erabilpenaren nagusitasuna - Paduraren ertzetako nekazal landazabalaren garrantzi ekologikoa - Gernikaren izaera periurbanoa, hiriindustrikomunikabideak hedatzeko indarra 19. Atala: Urdaibaiko padurak - Estuarioren eta paduren garrantzi ekologiko handiena (ziklo ekologikoak eta basa-bizitza, migrazioak, etab...) - Balio estetikopaisajistikoak - Balio etonografikoak: mareek eragindako errotak, erabilpenen historia, etab ... - Sedimentaziozko fenomeno dinamikoak 1.- KONTSERBAZIORAKO ARTEZTARAU OROKORRAK Biosfera-Erreserbak, babespeko guneak direnez gero, babespeko beste modalitate batzuekiko duten ezaugarri bereizgarria hauxe da: lurralde guztiz gizatuak izanik, bere kudeaketaren oinarrizko helburua kontserbazioa eta garapena bateragarri egitea dela. Biosfera-Erreserben lurraldeetan baliabide naturalen erabilpenak haien arrazoizko ustiaketa orekatua dela erakutsi behar du, era berean hiritarren partaidetza positiboa ahalbidetuko duen ingurunehedapenerako etengabeko prozesu soziala egongo delarik. Ingurunearen arazoak: Urdaibain, kontserbazioa/garapenaren ikuspuntutik, ondoko hauek elkargarri egiteko konpromezua hartu da: - Arrantza, abelur eta basogintzako sektoreen pizgarriei eta horri eusten dion biztanlegoari laguntzea. - Landa lurrean hiri-egoitza-industri erabilpenak eta azpiegiturak egiteko eskaeren indar handia antolatzea. - Urdaibaiko ziklo naturalak bere baitan hartzen dituzten ekosistema bereziak babestea (urak, lurzoruak, migrazioa, etab ...) bai eta ondare naturalistikoa, kulturala eta paisaia ere. - Bertako populazioaren eta baita ere bizitarien gozamen turistiko-kulturalaren eta errekreatiboaren gorakada koordinatu. Prozesu sekuentziala: 1.- UNESCOk, 1984ean, Urdaibaiko lurraldea BiosferaErreserbatzatjo zuen eta horrekin Administrazio Publikoari, bereziki, eta Euskal Gizarteari, orohar, salbuespen eta begirune egoera horretara egokitzea eskatzen zaie. 2.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespenerako eta Antolaketarako uztailaren 6ko 5/1989 Legea, Eusko Legebiltzarrak onartutakoa, konpromezu honetan lehen aurrerapausua eta aurrerapausu erabakiorra dugu. Legearen bitartez Euskal Autonomi Elkartean legez babestutako lehen gunea deklaratu da eta bertan Urdaibaiko ekosistema bereziak (kostaldea, padurak eta artadi kantauriarra) eta aldeko arkeologi aztarnategi garrantzizkoetako batzu Berarizko Babespeko Eremutzat definitzen dira. 3.- Era berean, legeak behartu egiten dio Eusko Jaurlaritzari Urdaibairen erabilpenerako eta kudeaketarako Egitamu Gidari hau egitera. Egitamu Gidariak honako hau zehazten digu: - Babespen helburu berezi batzu - Zonifikazio bat eta lurralde osoa antolatzeko arauak - Definitutako helburuak lortzeko xedez, lurraldean eta sektoreetan iharduteko arteztarauak Kontserbaziorako estrategia globala Ura-lurzorua baliabide naturalak babesteko asmoa abiapuntutzat hartuaz ibai-arroaren eredua garatu da, lurralde osoaren antolaketarako. Kontserbaziorako oinarrizko estrategia honako hauek bereziki babestea izan da: ibai-arroaren hondoa (estuarioa eta padurak), ibaiburuaren goiko aldeak (baso babesleak) eta drenaia sarea osatzen duten erreka eta erretenak eta alde naturalak elkarren artean lotzen duten barnebide ekologikoak ere bai. Erdiko aldeetan eta lurraldearen gainontzekoa osatzen duten mendi-hegaletan, hain zorrotza ez den babespen maila bat proposatzen da, abelur eta basogintzako erabilpenak eta iharduerak antolatuaz batipat. Proiektuaren garapena Egitamu gidariak bi oinarrizko bide ditu aurrikusita proiektua gauzatzeko: a) Zuzena: Zonifikazio proposamenaren egitamuketa eta Egitamu Gidariaren araudia jabe partikalurrek eta lurraldean jardungo duten eragileek burutuko dituzten ekintza eta erabilpenetan sartuaz. Kontrola eta jarraipena txostenak, baimenak eta zilegidurak eskatzeko eta izapidetzeko aginpidedun administrazioek jarraituko dituzten prozesuen bitartez egingo dira. Iharduteko bide hau Biosfera-Erreserbaren Zuzendaritza ozta-ozta antolaturik ere eraman daiteke aurrera baina ez litzateke komeniko proiektua egiteratzeko bide bakartzat hartzea. b) Lurraldekoa: Lurraldeko zati zabaletan Lurraldeko Ekintza-Planak garatuaz. Lurralde zati zabal horiek ingurune aldetikako izaeraren arabera bereiztuko dira eta horretarako ibaien azpiarroetan sektorizatzea aukeratu da. Iharduteko modu honek badauka abantaila bat, hauxe alegia: helburu osotuagoak lor daitezke, sektoreetako administrazio guztiek Biosfera-Erreserbaren Zuzendaritzak koordinaturik garatutakoak. Lortzeko diren helburuei dagokienez horiek handinahikoagoak direnez gero, Unescoko bisoferaerreserba baten benetako kudeaketa lana edukiz beteko luke. Prozesuaren jarraipena Behin helburuak definitu eta kuantifikatu ondoren eta egungo egoeraren diagnostikoa ezagututa gero, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren proiektua garatzeko burutu diren iharduketen eraginkortasuna ezagutzeko, Jarraipen-Egitarau bat egitea gomendatzen da, izandako emaitzak erkatu ahal izateko. Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Proiektua arrakastatsua izan dela bermatzeko oinarrizko alderdiak - Patronatoaren irudia indartzea, Administrazio Publiko, toki erakunde eta zerikusia duten indar sozialen topagune eta ezatabaida lekua denez gero. - Urdaibain parte hartzen duten administrazio publikoen elkarlana suztatzea, ingurunearen kudeaketa koordinatu ahal izateko. - Urdaibairen Zuzendari-Kontserbatzailearen etorkizuneko irudia proiektua arrakastatsu gara dadin funtsezko lanpostutzat eratzen da. Inguru arloko espezialista edo teknikari hutsa izatea baino negoziatzaile-kontserbatzaile ona izatea espero da, interesak batuko dituena, harreman publikoetarako eta komunikatzeko ona izango dena, eta administrazio publikoak ondo ezagutuko dituena. - Urdaibain dagoen lurzoru publikoa gutxi denez (%5-6), kontserbaziorako politika gisa aztertu egin beharko da babespena dela eta erabilpen mugatuenak dituzten eremuak pixkanaka jabego publikoaren pean jartzearen posibilitatea. Orientabide gisa, lurrak erosteko honako lehentasunak eduki daitezke: - Artadi kantauriarrak eta Arratzuko hariztia - Mendi buruko isuriguneak, espezie hostozabalen basoak sortzeko. - Higadura arrisku handiko eremuak - Erreserbaren zuzendaritza-organoetatik eta lurralde planifikaziorako toki guztietan, LurraldeNegoziaketetarako ikuspuntu globala sartu beharko da, ingurunearloanadostasun batera heldu nahi bada. Erizpide honek lurraldea, beharrezko neurri zuzentzaileak hartuko balira, lehen instantzia batean, iharduketa gogor edo eragin handiko ugari onartzeko gai dela erakutsiko luke. Hitz batean, negoziaketa puntuala eta sektoriala kendu nahi da, gehiegizkoa delako, eta ingurunearen aldetikako kostuak barneratzeko mekanismoak sartu. - Patronatoak Urdaibaiko ibai-arroaren Saneamendurako Plan Osoari emandako bultzada ausarta, Estuarioaren eta ibai-bideen kalitate limnologikoa bermatu ahal izango duten helburu nagusieteko bat denez gero. Biosfera-Erreserbaren Zuzendaritzak, proiektua arrakastaz garatzeko beharrezkoa diren hiru lanbideak aurrera ateratzeaz arduratuko da lehenengo unetik. - Ingurune-arloko (1) Informaziorako eta Heziketarako Etengabeko Sistema, tokiko egitura sozialean ondo gainkatua, batipat ikastetxeetan, lanbide eskoletan, kultur elkarteetan, udaletan, etab ... - Ikerketa zientifiko-teknikorako sistemak eta proiektuaren egiterapenaren jarraipena, burutuko diren azterlanek emandako datuak erabakia hartzeko prozesuan eta etorkizuneko ihardute-planetan sartuaz koordinatzeko gai den informatikako egitarau baten laguntzaz. - Erreserbaren helburuak lortzeko xedez, biztanleak elkartzera bultzatzea. (1) Ingurunea, bere zentzu zabalenean. 2.- basa-bizitzaren KONTSERBAZIORAKO ARTEZTARAUAK Urdaibaiko lurraldea antolatu nahi bada, garapen sozio-ekonomikoa eta baliabide naturalen ustiakuntza basa-bizitzaren babespenarekin bateragarri egiteko da. basa-bizitzaren babespenerako honako taktika bi hauek diseinatu dira: a) Babespen orokorra/habitatakinguruneakekosistemak birsortzea. b) Fauna eta landaretzaren espezieak bereziki babestea. a) Habitaten babespena. Bide hau ez da zuzena baina oso eraginkorra da fauna eta landaretza naturalen kontserbazioa bermatzeko. Honako neurri hauetan oinarritzen da: - Egun bereziki interesgarri diren eremuak legez babestea (artadia, padura, itsasbazterra), bai eta egun euren ahalmen biologikoa dela eta zatartu egin diren arren lehengoratu ondoren oso balio ekologiko handia izango dutenak. (erretenak) - Lurraldeko iharduerak eta erabilpenak araupetuko dituzten araudiak ezartzea eta garatzea, ingurunearen ebaluaketaren bitartez eta Egitamu Gidariaren Antolaketa zuzenerako Arauak ezarriaz. - Zarpaildutakko eremuak lehengoratzeko iharduketa zehatzak. Birsortze naturala edo lehengoratze artifiziala izan daitezkeen iharduketak. Lehengoratzeko iharduketa nagusienak hauexek izango lirateke: ingenieritza lanak diseinatzea eta egitea: baltsak, irla artifizialak, ibai-ertzak eta bazterrak perfilatzea, etab.; areatzak osatzea eta paduren topografia modelatzea, ibai-adarraren ubideetako uraren joanetorriak antolatzea, dragatze-lanak, etab.; iñaustutako basoetan, ezpondetan eta pistetan belarra landatzea, ipulardiak landatzea, zuhaixkez eratutako hesiak, baso artifizialak, etab., eta haiek erabiltzeko eta zaintzeko dagozkien planak. Batipat paduretarako, erreken ubide eta haien ertzeetarako, nekazal paisaiarako eta zabortegiak, harrobiak, etabar puntualki berrezkuratzeko aurrikusten diren iharduketak. b) Espezien babespena. Metodo zuzena da eta dagokion espeziearen bioekologia ondo ezagutu behar da horretarako. Garestia eta motela da eta egoera larrian dauden animali espezie batzuen kasuan erabil daiteke batipat, hala nola itsas hegazti habigile, bisoi europear, erbia, etabarren kasuan. 2.1.- NATURAREN KONTSERBAZIORAKO LEHENTASUNAK 1.- Urdaibaiko basa-bizitzarako interesgarrienak eta Urdaibaiko landaretza naturalaren adierazgarrienak diren habitatak eta ekosistemak babestea. - Estuarioa eta padurak, elkartutako ingurune desberdinekin: areatzak, zingirak, bazterrak eta belardi hezeak, etab. - Itsasbazterra, ingurune desberdinekin: itsasoak astindutako marearteko marra, Ogoñoko eta Matxitxakoko kantala, Izaroko Ugartea eta kantala ertzean dauden kostaldeko zelaiak. - Axpen, Foruako Atxondon, Ereñozarreko S. Migelen eta Atxarreko s. Pedron dauden artadi kantaurriarrez eratutako sasitza. - Golako, berrakondo, Baldatika, Arkotxa, Amunategieta Oma-Basondoko errekek eta sakanek osatutako multzo ekologikoak. Sollube-Bermeo isuriguneetan, Tribiseko Sakanetan, Infernu errekan, Madari errekan, Etxebarria errekan kokaturik dauden zati txikiak ere bai. - Hariztiez osatutako hostozabalen arboladiak Arratzun (Mendata), Zugastieta-Askarin (Muxika), Larrondon (Kortezubi), Basetxetas-urrestin (Arteaga) eta Merrua-Ibarranen (Ibarrangelu). 2.- Gizatuak egon arren Urdaibaiko basabizitzaren egungo zikloetarako interesgarri diren habitat-ak eta ekosistemak babestea. - Mendietako goi aldeetan dauden landak eta belardi naturalak: - Karearrien gainean: Busterriganeko belardiak - Buztin eta harearri gainean: Arburu, astoaburuOiz eta goi aldeetako aldagaiarekin: Sollube Kostaldeko aldea: Matxitxako - Nekazal landazabala, hegazti-fauna migratzailearen ziklo naturalak osatzeko estrategia gisa; ibaiadarraren inguruan, Ereñon, Bermeon, Ibarrangelun. Helburua eremuko landaretza naturalaren lurrazalera adierazgarriak babestea da. Landaretza natural horretan sartzen dira pagadiak, ametsez eta amets arruntez osatutako hariztiak, legertxordun artadia eta bere elkartutako hostozabalak (amets ilaunduna) eta sakan hezeenetako hostozabalez eta altzagez osatutako baso mistoak. Azken lurrazalerari dagokionez, baso babesleak eta hostozabalak ematen dituzten basoak sortuaz egun dagoen %3-5eko lurrazaleratik baso naturalak estalitako %20-21eko lurrazalerara igaroko dela esan daiteke. 3.- Basa-animalien espezieak babestea. Urdaibain kontserbatzeko oso interesgarri diren eta kudeaketa-plan bereziak ezarri beharko zaizkien espezien oinarrizko zerrenda bat egiten hasteko, hauexek aipatuko ditugu: Arrainak: - Itsas amuarraina - Bokaletako zarboa Anfibioak eta marraztiak: - Zuhaitz-igel arrunta - Baso-igel iberiarra - Uhandre marmolairea - Eskinko hiruhatza - Izaroko sugandila iberiarra - Musker berdehoria Hegaztiak: - Ekaitz-txori txikia - Ubarroi mottoduna - Martin arrunta - Kaio iluna - Belatz handia - Urre-txirri txikia - Istingor txikia - LandaTxirta - Lezkari kamotxinoa - Harkaitz-zozo urdina Ugaztunak: - Basakatua - Kata muturluzea - Ipurtatsa - Bisoi europearra- erbia - Mendebaldeko urarratoia - Ur-satitsu hankazuria - Basurdea - Orkatza (gaur egun ez dago horrelakorik) 4.- Basa-landaretzaren espezieak babestea Urdaibain kontserbatzeko interesgarriak diren eta euren populaketen egoera jaraitzeko plan bat ezarri beharko zaien espezie botanikoen zerrenda bat egiten hasteko, hauexek aipatuko ditugu: - Glaucinium Flavum C. padura - Ononis alopecuroides L. landazabal - Medicago marina L. areatzak - Euphorbia peplis L. areatzak - Bupleurum tenuissimum L sp. tenuissimun padura - Asperula arvensis L. landazabala - Anchusa azurea M. landazabal - Mentha x maximiliana Fw padura - Matricaria maritima L. sp. maritima areatzak - Sonchus maritimus sp. maritimus padura - Cutandia maritima (L.) w. areatzak - Elynnus farctus (Viv.) sp. boreali-atlanticus areatzak - Hordeum secalinum S. padurak - Phalaris arundinacea L. landazabal - Lavatera arborea L. Izaroko ugartea 3.- BASOAREN ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK INGURUNE-ATALETAN iharduteko proposamenetan sarrien errepikatzen den arteztarauetako bat uraren eta basoaren antolaketa da eta horren arrazoia honako faktore nagusi hauetan datza: a) Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Babespenerako eta Antolaketarako uztailaren 6ko 5/1989 Legearen berarizko helburua, ibai-arroaren ur zikloak babesteaz hitzegiten duena. b) Iraulitako lurrak, lurrazaleko gehiegizko eskorrentia, etab. duten ibai-arro askotan ikus daitezkeen kalteen maila altua. c) Uraz hornitzeko lurraldean bertan kokaturik dauden ur-hartuneen menpe guztiz egotea. d) Erdiko eta goi aldeetako iharduketen eta iharduketa horiek aranaren hondoan eta estuarioan dituzten ondorioen arteko harreman estua. Arteztarau hauek, beraz, lurraldean bertan dauden konifero exotikoez birpopulatutako ia 13.000 Ha (Urdaibairen %60) ustiatzeko egun erabiltzen diren tekniken ondorioz lurraldearen ingurunea kaltetzeko dagoen arriskua txikiagotzeko oinarriak finkatu nahi dituzte. 3.1.- URDAIBAIKO KONIFEROEN BIRPOPULAKETEK INGURUNEAN DITUZTEN ERAGINAK Daukagun informazioaz esan dezakegu Urdaibaiko koniferoen birpopulaketen ondorioak honako hauek direla: - Adin bereko basoak proportzio handitan egotea. Horrek mozketak garai berean egin behar izatea ekartzen du, eremu zabalak estaltzen dituen landaretza guztia une berean desagertaraziaz. - Gaizki antolaturik dauden jabe bat baino gehiago duten baso-ustiapenak (1928 ustiapenak, 1982ko erroldaren arabera) era askotan barreiatuta eta zatituta egotea. Horrekin zaila da ustiapenaren kostuak eta lanak arrazoizkotzea eta ezinezkoa da ingurune-neurriak kontuan hartzea. - Lurraldearen ezaugarri fisiko batzu, hala nola haren zati handi bat aldats gogorretan egotea, hau da, mendi-hegalaren ez egonkortasuna eta higaduraarriskua handiak izango dira, lubiziak erraz egon daitezkelarik. Horrez gain, fenomeno guzti horiek bizkortu egin daitezke egungo ustiakuntza-tekniken ondorioz. - baso-suteen aurrean oso zaurgarri izatea, basoak homogeneoak eta oso zabalak direlako eta suteei aurre hartzeko eta ekiditeko neurri eraginkorrik ez dagoelako. (1989ko abenduko sutearen eraginez 2.000 Hak baino gehiagok izan zituzten kalteak) - Baso horietan koka daitezkeen basabizitzako komunitateen ekologikoki bakunago bihurtzea, inguruneak homogeneoak eta urriak direlako (espezie bereko eta adin bereko zuhaitzak). Guzti hori ikusteko, hurrengo koadroan agertzen den udaberriko eta neguko hegazti-faunaren erroldei begiratzea besterik ez daukagu (Aitor Galarza, 1989. Urdaibaiko hegaztifaunaren zerrenda): Koadro horretatik atera daitekeenez, udaberrian habia egiteko gaitasun gutxi daukatela nahiz eta garai hori izan elikagai gehien eskaintzen duena eta horrez gain negu garai kritikoan hegazti-fauna gutxitu egiten da modu azkarrean. - Bestalde, Urdaibaiko lurzoruen zati handi baten emankortasuna txikia denez (Sollubeko mendiak, Erdiko zatia eta ibai-burua) birlandaketa gehienek (Intsinis P.) hala-holako kalitatea daukate (II eta IV Motak) eta haien etekinak 9-12 m. 3 -koa da Ha bakoitzeko eta urte batean. Batazbesteko produktibitatea urri hau ez da gehitzen basa-tratamentu (iñausketa-berexte lanak) egoki bat ez egoteagatik. - Era berean birpopulatutako zuhaitzen kalitatea beldar prozesionariaren (Taumetopoeia pityocampa) eta gurgurio zulatzailearen (Blastophagus piniperda) erasoek larri kalteturik dago, zuhaitzen etekinak gehiago gutxitzen dituztelako eta ingurunean luzaroan irauten duten intsektizidak (Dimilin) erabiliaz eginiko tratamendua indartzen dute. Egungo ustiakuntza-teknikei egotzi ahal zaizkie arrazoi zuzenak hauexek ditugu: - Aldats gogorrenetan ere makina astunak erabiltzearen ondorioak, lurzoruaren gaineko geruzak aldatzea ekartzen dutenak. - Ateratze-lanetarako pistak eta lurzati txikietara heltzekoak kontrolik gabe ugaltzea, energia alperrik galtzea eta ustiatutako eremuan aztarnak uztea esan nahi duena. - Lurrazaleko drenaian antolaketarik ez egotea eta horren ondorioz mendi-hegaletako lurrazpiko akuiferoak betetzeko prozesuetan gertatzen diren aldaketak, eskorrentiako ubide naturalak pistekin eta orgazkekin oztopatzen direlako. - Lurrazaleko higadura laminarra erraztu egiten da, egur-mozketa eta egurra atera ondoren lurzoruaren osagai finak mendi-hegaletik behera eramaten dituzten eurite gogorrak gertatzen direnean. - Pinudia ustiatu ondoren eta landaketa berrirako prestakuntza-lanetan lur gainean abarrak eta zakarra erretzearen ondorioz BASO-SUTEAK egoteko arriskua. - Egurra mozteko epe laburreko txandak (2025 urte) erabiltzeko joera, pinuaren ekoizpenaren ikuspuntutik sakrifizio bat izanik eta birpopulaketaz aurrera egin dezaketen landaretza naturaleko komunitateak garatzea eragozten delarik. - Landaketaren garapen aldi desberdinetan basoari kasu gutxi egitea, pinuaren ekoizpen-ahalmena galtzea ekartzen duena eta horrekin batera hala-holako kalitatea eta kalitate gutxiko pinudiak emango dituenak. - Landaketek ibai eta erreken ubideetan, bide zaharretan, labore ertzetan, etabarretan ugaritzea, ingurune aniztasuna eta multzoaren ahalmen biologikoa handituko lituzketen arboladi naturalak garatzeko espazioa kentzen duena. 3.2.- URDAIBAIKO BASOKUDEAKETA Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren kudeaketaren ikuspuntutik, halere, koniferoen birpopulaketen arrazoizko ustiakuntza lurraldearen baliabide-iturri nagusienetako baten moduan ikusten da. Hori esateko honako oharpen hauetan oinarritu da: - Baldintza topoklimatikoak ezin hobeak (tenperatura, hezetasuna, erakusketak) intsinis pinuaren garapenerako, klima egokia delako (izozte eta edurteak egoteko arrisku txikia), hau da, euri asko eta eguratsko hezetasun altua, eta ia lurralde osoa 500 m-tik behera dagoelako. - Lurzoru ugari ekoizpen handiagoa duten abelur erabilpenetarako (nekazaritza-abeltzantza) ahalmen gutxi duen mendi erliebe traketsean egotea, hau da, aldats gogorretan (%30a baino gehiagokoak) eta Oka ibaiaren ezkerreko ertzean, erdiko zatian eta buruan lurzoruen hala-holako emankortasunak (birpopulaketetarako ere bai) ematen dituzten ezaugarri fisikokimikoak edukitzea. Eremu berezietan kokaturik dauden eta behar bezala kudeatuta dauden koniferoen birpopulaketen basoerrenta osatu daiteke ibai-arroak sendotu eta babestuz lortzen den etekinaz. 3.2.1.- Hazkuntza azkarreko espezieak ematen dituzten birpopulaketak Urdaibain birpopulaketa horiek erabiltzeko, komeniko litzateke lurzoruak, uraren zikloak eta paisaia babestu eta naturaren kontserbatzeko baldintzatzen duten ingurune ezaugarriak errespetatzea eta haietara egokitzea, horretarako hauxe eginaz: - Baso kontserbatzaileak/babesleak osatzeko eremuetan koniferoen birpopulaketa guztiak kentzea. Baso kontserbatzaile/babesle horiek hauexek lirateke: %50a baino gehiagoko aldatsa duten lurzoruak eta %35a baino gehiago izan eta higaduraren aurrean oso sentikorrak diren lurzoruak. (F1, F2, ikus antolaketa orokorreko mapa). - Topografikoki toki egokietan egun dauden nekazal lurretan birpopulaketak kentzea, bai eta ekoizpen ahalmen handikotzat sailkatutako lurretan ere. (Antolaketa orokorreko mapa) - Sartuen dauden ibaien ubideak, errekak eta sakanak babestea eta hostozabal naturalen baso mistoak (galeri basoak) sortzeko erabiltzea, babesteko, alde batetik, ibai-ubidea eta ertzak Basa-landaretzaren eta faunaren babesgune izan daitezela eta, bestetik, erretzeko erraza ez den landaretzazko hesiak (su-ebaki naturalak) sortuko direla. - Erabiliko diren baso-espezieak egoki aukeratzea, intsinis pinua 400 metrotik beherako utziaz, buztin gehien duten lurretan, eta itsas pinua kota altuenetako lurretarako, itsasbazterrerako eta harearri gehien duteneta lehorren diren lurretarako. Beste konifero-espezie batzu ere erabili ahal izango lirateke baina eukalituaren ustiakuntza inguruarekiko ebaluaketa oso zorrotzaren pean jarri beharko litzateke. - Basoak elkarturik kudeatzea suztatzea, jabe txikien elkarlana bilatuaz, kudeaketa-lanetarako onartzen diren lurzati txikienak (10-15 Ha) batu ahal izateko, basoen tratamendurako eta azpiegituretan egiten diren inbertsioak arrazoizkoagoak izan daitezen eta ingurune aldetikako neurriak kontuan har daitezen, ekoizpenkostuak gutxitzeko. - Ustiapenen teknika hobetzea, Euskal Herriko Zentru Teknikoa, E.A.k (Z.T.B.) eginiko erizpideak sartuaz. - Eragin Ekologikoaren Ebaluaketa eta Baso ustiapenen Plangintza, berori kokatzen deneko ibai azpiarroaren ingurune-ezaugarri guztiak kontuan hartuz, birpopulaketen landaketak eta ustiakuntzak eragin negatiboa izan ez dezaten honako hauetan: * mendi-hegalaren eskorrentiaren lurrazaleko drenaiaren antolaketa. * Lurpeko akuiferoak betetzeko ur-ziklo naturalak osorik mantentzea. * Ur-hornidurarako ur-hartuneen kaptazio eta elikatzeguneaketa iturriak babestea. Ustiapenak gehiago zaintzea. Haiek burutzen diren bitartean eta burutu ondoren. Ustiatzeko Baldintzen Plegua eskatzea, bertan mendiaren azken egoera adierazi beharko delarik. Hau da, landaketa berria, birlandaketa, ustiatu ez diren beste espezie batzu, ateratzeko bideak, zakarrak, etab. Basoak ziklo hidrogeologikoen babespenari, mendiko lurzoruen kontserbazioari, paisaiari eta naturari elkartutako onuratzat hartzearekin, egurustiaketaren onura ekonomiko hutsa alde batera utzi behar da, honako neurri hauek «errentagarri»ak izan daitezen: - Basoen garapena eta osasun hobeago bermatuko dituzten baso-tratamendu egokiak ezartzea (iñausketak, berexketak, etab.) - Iadanik itxiak diren basoetako ohianpeetan abeltzaintza estensiboa egiteko posibilitatea egiteko posibilitatea. Ondorioz, luberriak egingo dira (harahona ibiltzea erraztuz eta suteetarako arriskua gutxituz) eta emankortasuna areagotu egingo da (simaurra bertan utziaz). - Makina astunak arretaz eta mugapen askoz erabiltzea, lurzoruak barnetik aldatzen dituzten teknikak, erriperrak pasatzea eta irauzketak guztiz baztertuz. - Zakarra eskuz kentzeko teknika mekanizatuak garatzea alternatiba gisa eta, alde txarrenetan, eskuz zulora landatzea. - Birpopulaketen txandak 30-45 urtetako zikloetara luzatzea pixkanaka, ekoiztutako egurra kalitate handiagokoaizan dadin eta haren erabilpen-aukerak gehiago izan daitezen. - Birpopulaketak topografiara egokituta diseinatzea, basoei inguru ez erregularrak emanaz, paisaiaren artifizialtasunaren eragin estetiko-bisuala (marra gogorrak) ekiditeko. - Malda guztian zehar landarerik gabeko uneak eguratsaren eraginaren menpe uztea ekidin behar da. - Basoko lurzatiak diseinatzerakoan ere, zuhaitzak eta larrebelardien alde irekiak elkarrekin agertuko dira, larrebelardiak ganaduaz edo zaborrez zainduko direlarik. Larrebelardien tarte horiek, su-ebakiak izateaz gain, basa-bizitzaren habitat-ak banantzeko balio behar dute. - Hazkuntza ertaineko eta moteleko zuhaitz hostozabalaz koniferoen birpopulaketen ondoan landatzea, basoko lurzatiaren ertzeetan, zerbitzuetako basopisten azpiegituretan eta erreka bazterretan. - Landaketen mugetatik beste funts batzutara bitarteko gutxienezko distantziari buruzko indarreango legedia eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako xedapenak bete betean errespetatuko dira eta bete ere bai. - Habikutxak jartzea basoko hegazti intsektujaleek euren habiak egin ditzaten, koniferoen birpopulaketa artifizialetan egin beharko dena. Era berean, birpopulaketen barruan basafaunaren habitat-en aniztasuna handitu dezaketen inguruneak babestuko dira (zuhaitz zaharrak, harrizko hormak, iturriak, etab.). - Birpopulaketak behar bezala zaintzeko ohianpetik sasiak eta zakarrak kendu beharko balira, tarte alternatiboetan egingo litzateke urtero, basoko faunak babeslekua eta jana topatu ahal ditzan. Modu berean, beheko abarrak iñaustu ondoren, moztutako abarrak zerrendetan pilatuko dira sestrakurbei jarraiki (aldats handieneko eremuetan) edo pinu azpietan moltzoak egingo dira (hegaztien habietarako lekuak). -Ustiaketen zerbitzuetarako pisten sarea ahalik eta gehien kontrolatzea, alde handi guztiek erabiltzeko moduan diseinatu daitezen, kategoria desberdinak jarriaz, bakoitza berak bete behar duen zerbitzuaren arabera. - Basoko pistetatik zehar zirkulatzen diren motordun ibilgailuak araupetzea; pistak zabaldu eta tajutzea ingurune-erizpideak kontuan izanik eta eskorrentiasarean egon daitezkeen aldaketak zuzentzeko arreta handiz ibiliaz. - Pisten ezpondetan landaretza berriztea, larrebelardiak sartuaz, pisten bazterretan zuhaitzak eta zuhaiskak landatuaz, bilketarako plataformak jarriaz, etab. - Orokortu egin da landaketetan ospe handiko zentruen bermeaz aukeratutako kalitate oneko pinu landarearen erabilpena. - Izurriteak kontrolatzeko kimika erabili beharrean produktu biologikoak erabiliko dira gero eta gehiago. - Izurriteen aurkako tratamendu eta neurri guztiek, egin daitezkeen ongarriztatzeak, etab, gai kimikoak erabiltzea eskatuko balute, uraren zikloen babesa eta basa-bizitzan duen eragina izan beharko lituzkete kontuan.- Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Patronatoak, euren ikerketa aplikatuaren egitarauen bitartez eta administrazioaren beste organismo batzuekin eta jabeen elkarteekin elkarlanean arituaz, izurrite nagusien jarraipena egingo du, bai eta Urdaibaiko lurzati desberdinetako baso-ekoizpenarena ere. - Era berean, basoko suteei aurre hartzeko eta haien aurka borrokatzeko Urdaibai osorako Plan bat egitea bultzatuko da. Plan horrek aurre hartzeko eta borrokatzeko neurri zuzenak eta zeharkakoak ezarri beharko ditu, bai eta azpiegiturak, baliabide materialak eta giza baliabideak ere, noizean behin guzti horiek egunekotzeko ariketa praktikoak eginaz. Aurre hartzeko neurrietan landaretzaren erabilpena, zerrenda naturalak, etab. hartuko dira kontuan. Lurzati/jabeen elkarteek bakarrik baimendu ahal izango dituzte birpopulaketen baso-ustiapena bati lotutako gastuak arrazoizkotzea. Administrazio Publikoen laguntza finantziarioa eta teknikoaren bitartez jabeak elkar daitezela bultzatu beharko da, eta baso-kudeaketak eutsitako errendimenduaren erizpideak bete beharko du, ziklo hidrogeologikoak, lurzorua, basa-bizitza eta paisaia babestearekin bateragarri izanik. Lurraldearen baso-planifikazioak ibaien azpiarro desberdinen kudeaketarako oinarrizko unitatea izan beharko du kontuan. Gehitzen zaizkion inbertsio ekonomikoak kostu/etekinaren azterketan sartu beharko dira, ustiaketarako egun dauden arauei jarritako mugapenak kontuan izanik lortzen den ingurune-kalitatea baloratuz. 3.2.2.- Hostozabalak ematen dituzten basoak Hostozabalak ematen dituzten basoek badute Urdaibain sartzerik; izan ere, Berarizko Babespeko Eremuetan, Babespekoetan eta Baso-Eremuetan sartuko lirateke, aurrekontuak mendien ustiapenaren menpe ez dituzten udalen titulartasun publikoko mendietarako bereziki gomendatuaz. Hostozabal naturalak ematen dituzten basoak koniferoak ematen ditzutenetatik ezaugarri hauetan bereizten dira: - Ustiapenak egiteko aldiak luzeagoak dira (75125urte), lurzorua eta paisaia egonkortzea eta basabizitzaren komunitateen garatzea ahalbidetzeko moduan. - Adin berdina ez duten eta espezie bakarrekoak ez diren basoak eratzea. Espezie eta adin askotako zuhaiztiak bilatzen dira, etengabe banakatuz, berexketaz, etabarrez ustiatzeko, ekonomikoki eta ekologikoki erabiltzeko arau batzuen artean. - Erabiltzeko espezieak hauexek izan daitezke: pagoa, haritz arrunta, haritz kandugabea, gaztainondoa, arkazia, lizarra, urkia, astigarra, gereziondoa, intxaurrondoa eta antzekoak, eta egurra, enborrak, zura, fruituak, etab. ekoizteko erabili ahal izango litzateke batipat. - Hoztozabalak emango dituzten basoak ezarri eta gero, haien erabilpena landarea diseminazio naturalaz berez birsor dadin ahalbidetzera joko da. - Hoztozabalen baso hauen sorkuntzak eta erabilpenak aurretik koniferoen birpopulaketen planifikazioari eta haiek ibai-arroetan kokatzeari buruz adierazi diren erizpide antzekoei eutsiko diete. - Halere, baso horien suztapenerako laguntza ekonomiko gehiago behar dira. 3.2.3.- Baso babesleak birsortzea eta sortzea. Urdaibain baso babesleak lehenbaitlehen sortu beharra, dagoen informazioa aztertu ondoren atera da: - Hostozabal naturalen basoen egoera: Errealitatean mantxa txikien moduan agertzen dira, denak elkarren artean bananduta eta oso kaltetuta, (robinia edo sasiarkazia, sakanetan berez ateratzen dena eta ugari dena, oso esotikoa da) eremuko bertako landaretzarekin konparatzen badugu. Artadiak berak, Urdaibairen zati handi bat okupatzen duenak (%7-8'3), sastrakadi ugari dauka. Gainera 1989ko abenduko suteak ondori larriak ekarri zizkion. - Bestalde, aldats topografiko gogorrak eta lubizien higadura-arrisku handiko sustratu litologikoa dituen lurralde menditsu batean, ziklo hidrogeologikoak babestu eta lurzoruak finkatu lurzoru horien antolaketaren bidez baakarrik egin daitezke, eremu sentikorrenetan kontserbazio eginkizunak eta helburuak dituzten baso babesleak ezarri eta zaintzeko. - Urdaibain, baso babesle gehienak sortu berriak lirateke, egun ez bait dago horrelakorik, eta baso horiek. orohar, honako hauek okupatu beharko dituzte: - %50a baino gehiago duten eta horretarako gai den lurzorua duten aldats guztiak, landa lur arruntean, eta %35a baino gehiago duten aldatsetan F1ean eta F2 osoan. - Higadura handiko eta morfologia berezia duten tokien gainean, esate baterako lubiziak izateko posibilitateahandiko (flysh, kolubioiak, etab.) sustratuak dituzten isuriguneak. - Ibaiburuko erreken, sakan hondoen, etabarren bazterrak. - Paisaia ikusteko aproposak diren Eremu bereziak eta toki ikusgarriak (P6) - Bereoneratzeko Eremu bereziak (zabortegiak, harrobiak, ezpondak, etab.) - Baso babesleak ezartzeko estrategia alda daiteke, beti ere abiatzeko egoera desberdinak, helburuen lehentasuna eta premia eta sor daitezkeen mugapen tekniko eta ingurunekoak kontuan izanik. Beraz honako hauek izan daitezke estrategiak: - Zuzenean ereitea eta landatzea. - Birsorkuntza naturala, berezko prozesuen bitartez, baso tratamenduekin lagunduta edo ez. - Beste landaretza batzu erabiltzea, hala nola jarri nahi ditugun estaldurak. - Zuzenean landatzea, landaretza zenbait paraje berezitan (erretenak, birpopulaketen bazterrak, etab.) berreskuratzeko neurri azkarra izan daiteke edo oso espezie urriren bati (gorostia, intxaurrondoa, gereziondoa, serbala) zehazki lagundu nahi bazaio. - Birsorkuntza naturalak, kasu gehienetan, ez du neurri berezirik behar, Urdaibairen inguruak eskaintzen dituen baldintzak egokiak bait dira. Kasu gehienetan nahiko litzateke lurzatiak ixtea edo inguratzea ganadua sar ez dadin, edo ordurarte prozesu naturalek eragotziko lituzketen ustiapen-lanak kontrolatzea. Teknika hau egokia litzateke sakan hezeak kolonizatzeko, bertan hostozabalen baso mistoak (sasiarkaziak, zumeak, haltzak, astigarragak, haritzak, etab.) berez ezartzen bait dira, edo goi aldeetan baso argiak kolonizatzeko, urkiak, pagoak, etab. sakabanatuaz. - Halere, zenbait egoeratan, lurzoru kaltetuetan edo landaretza naturaleko mantxak ez daudenetan, tarteko tekniketara jo behar da, koniferoen landaketen estaldura babesleaz baliatuz nahi diren hostozabalak ohianpean landatu edo birsortu ahal izateko. Hori da isurigune eta lur urriko mendigainen kasua, otea-iratxea-txilarrez osatutako sastrakadia astiro garatzen baita eta suteak izateko arriskua handia baita. - Baso babesleak jartzean arrakasta izateko, oso garrantzitsua da zuhaitzen espezieak ondo aukeratzea eta etorkizuneko baldintza fisiko nahiz ingurunekoetara egokituko direnak aukeratzea. Aukeraketa egokia izango dela bermatzeko, Urdaibaiko lurralderako definitzen diren landaretza posiblearen komunitate natural desberdinen garapenean seinalatzen diren etapen ezaugarriei eutsi behar zaie (ikus 1. taula eta espezien zerrenda). - Baso babesleen helburu nagusia beroeik kokatzen direneko eremuen ingurunea babestea eta birsortzea da. Dena den, haien arrakasta espezien aukeraketaren menpe egoteaz gain, baso osoa oreka naturaleko egoera batera heldu arte erabiliko den moduaren pean ere egongo da. - Berexketak, bananketak eta iñausketak beharrezkoak ere izan daitezke, baina kontserbazioa izango da helburu nagusia; berez, basoko produktuak ahal denean aterako dira eta beti eremuaren ingurunean kalterik sortu gabe. - Birsorkuntza naturaleko proiektuek ez dute hostozabalen basoak sortzea bakarrik eskatzen, larrebelardiak ereitea (baso pistak bereoneratzea, gaseoduktoak tajutzea, ur bideak, etab.) eta sasi espezieak birpopulatzea ere eskatuko luke (birpopulaketen oihanpeak, bide bazterrak, etab.) 3.2.4.- Abelazkuntza estensiboa eta larre naturalak Orohar larreak estensiboki erabiltzea haintzakotzat hartzekoa da ibai-arroaren baso- eta urantolaketarekin hestuki loturik dagoelako. Abelazkuntzaren sektoreak, berriz, baliabide hau suztatu eta kudeatu beharko lukeenak, krisi sozioekonomiko larria bizi ari denean agertzen da Urdaibain: - Ustiapen kopurua eta abere multzoa gutxitzea, esnetako behikien kasuan izan ezik. - Sektoreari lotutako nekazal biztanlegoaren zahartzapena. - Ustiapen gehienen egitura eskasa izatea (errentabilitate txikia eta neurri txikiak) - Okelaren prezioen egungo beherakada. Espektatibarik ez dago eta hori nabaritzeko nekazariabeltzainerrolda aztertzea besterik ez daukagu. Belardiek-laboreek okupatzen duten lurrazalera txikiagotu egin da eta koniferoen birpopulaketena, berriz, handitu egin da. Egoera horretara heltzeko lagundu egin duten beste arrazoi batzu faktore hauexek izan dira: - Larreak ibai-arroan okupatzen duten lurrazalera, Sollube gainetan, Arburu-Gorozikan, Buztarriganen, Ereñon eta Oizen banaturik dagoena, garrantzi gutxikoa izatea (lurraldearen %6). - Minifundiotan egituratuta egotea, jabego pribatua nagusi delarik. Ereñon eta Nabarnizen bakarrik daude herriko mendiak, estensiboki erabiltzeko diren larreak hartzeko gai direnak. Halere, lurraldean arrazoizko erabilpena ematearen testuinguruan, ganadua abeltzaintza estensiboan erabiltzeko beharrezkoa da honako honetarako: - Baso birpopulaketen oihanpetik zakarra kentzeko, bertatik igarotzea eta bertara sartzea errazago izan dadin. - Belar-unada zaharra eta oso erraz erre daitekeen sastrakadia kentzea, bai oihanpean bai suebakien zerrendetan eta mendi gailurretako zabalguneetan. (Suteen aurrezaintza). - Basoko lurzoruak ongarriztatzea (simaurra) eta lurzoruen azaleko horizonteek lubetz hobea izan dezaten erraztea, lurrek ur gehiago izaten eta hobeto gordetzen ahalbidetuko duena. - Baso-ekoizpen hutsari ekonomi-errenta osagarri bat ematea, bai eta gure mendien osagai ikusgarri bat ere. Larreak abeltzaintza estensiboaz erabiltzerakoan honako alderdi hauek hartu beharko dira kontutan: - Lurraldearen zenbait sektoretan (mendihegalaren erdialdean eta goi aldeetan) larreak diseinatzea, basoeremuak, larre-eremuak eta bestelako erabilpenak hartuko dituena, denak atal erabilgarrietan antolatuaz eta alderik sentikorrenak babestuaz; garrantzi naturalistiko handiko tokiak, birsortzen ari diren basoak, landaketa berriak, aldats izugarrizko eremuak eta higaduraren aurrean zaurgarri diren lurzoruak, etab. - Multzoa egitura errustikoez ekipatzea: hesiak, itxiturak eta atakak, multzoa aldizka erabili ahal daitezen lurzatietan antolatzea ahalbidetuko dutenak. Abeltzaintzaren zama ebaluatuaz, espazioan, denboran eta urraketa benetazkoak eta eraginkorrak izan daitezen egoki den espeziearekin. Larreen oinarrizko ekipamenduak hauexek lirateke: berori inguratzen duen hesia, barne lurzatiketarako hesi elektrikoak, eremuak zaintzeko hesiak, sarbideak, salbuespen hesiak, zamatze tokiak eta erabilpenmangak, etab. Tokiko abere-multzoak, beharbada, erabilpen proposamen honetarako eskaera egoki bat bermatu ezin duenez, pentsa liteke baso-abeltzantzaren kudeaketa behar bezala izan dadin beste formula batzu proposatu behar direla, kanpoko abeltzainei larreak ezarritako akordioen bitartez (enkanteak) alokatzeko. - Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Patronatoak abeltzantzako erabilpena suztatu eta bultzatu egin beharko du eta horretarako hauxe egingo du: a) Herriko abeltzainek (abeltzainen elkarteek) beraiek abereak hazteko larreak. b) Kanpoko beste abeltzain batzuei enkantean eskaintzea. c) Abere talde bereziak erabiltzea, zenbait ganadu mota interes bereziaz erabiliaz. - Larreak estensiboki erabil daitezen suztatzeko Administrazioek eskainitako laguntzak ezartzea gomendatzen da. Laguntza horiek esandako erabilpenak ekarriko duen onura sozialagatik emango dira; izan ere, baso-suteei aurrea hartzeko, lurraldea igarotzeko errazago izan dadin eta baso lurrak hobetzeko balio du. - Larre estensiboak ezartzeko alde egokitzat hauexek proposatzen dira, beti ere ezaugarri geomorfologikoek (erdi mailako aldapak, morfologia ez higagarria) hala izatea ahalbidetzen badute: - Koniferoak ematen dituzten basoak, 5-8 urtetatik aurrera. - Basoen artean jarriko diren su-ebaki berriak. - Mendigain argiak eta goi aldeetako isuriguneen hegiak, erraz erre daitezkeen sastrakadiak jartzea ekiditzeko moduan. - Enklabatuen, mendiko baserrien lurzatiak, haien larreetara sartzea zaila delako erdi uzteko daudenak. - Hostozabal naturalen zenbait baso (marojadiak eta artadiak), euren erabilpen-planek hala erabakitzen dutenean. - Arroa antolatzeko ur eta basoen Planek, larreen antolaketa eta erabilpena zehazki finkatuko dituzte, Erreserbaren helburuekin bateragarri eta osagarri izanik. Funtsean, larreak eratzeko ez da lan berezi handirik aurrikusten (luberritzeak, ereitea eta larreak gero mantentzeko ongarri gehiegi botatzea, etab.) eta nahi ere ez da horrelakorik nahi. «Bigunak» deituriko teknikak erabiltzea proposatzen da, hala nola: zakarra kentzea, kareztatzeak eta superfosfatoz arinki ongarriztatze, etab. ganaduak lurraren gainean ibiliaz larreak hobe ditzaten. Teknika horiek osatzeko zeharkako berrereiketak burutuko dira, ganaduari belar-hazi emango zaizkio, gatz harriak mugituko dira, joera positiboak erraztuko dira, etab. Suaren erabilpena murriztu egingo da eta berori larreak hobetzeko lanetan erabiliko da, bakarrik larreak gero behar bezala erabiliko direla (berriro azkar aterako dela ekiditzea) eta egoki diren segurtasun-neurriak hartuko direla bermatzen bada. - Larreak erabiltzeko Planak egon dauden larreen azterketa bromatologikoak hartuko ditu bere baitan, haien kalitatea ebaluatzeko moduan. Horretarako ganaduaren elikadura orekatua izan dadin beharrezkoak diren aparteko produktuak gomendatuaz (pentsuak, proteinak, mineralak, etab.) - Eduki daukagun larre motaren eta helburuaren arabera, erabiliko den ganadua desberdina izango da, bi ganadu mota, gutxienz, batera erabiltzea gomendagarri izango delarik. - Abere mota bakoitzaren ezaugariak ondokoak dira: Zaldiak: zaldiak egokienak dira larreak hobetzeko eta sastrakadiak (txilardia, otardia) urratzeko lehen lanetarako. Lurra zangopetuz egiten duten lana oso eraginkorra da eta arrunta denez ez litzateke beharko beste arreta berezirik. Haien simaurrak ez du asko hobetzen. Parasito maila kontrolatu beharko litzaieke. Inguruko zaldien nekazal erroldak erakusten zuen iadanik, 1982an oso abere multzo urria zegoela, ustiapenen %22k besterik ez zuten labore lanetarako animaliak. Tokiko arrazako (pottoka) behor talde bat erabiltzeko egitarau bat sortzea proposatzen da, ondare genetikoakontserbatzeko asmotan, eta hautaketa prozesu baten pean burutuko da. Arrazaren ezaugarri egokiak finkatzea lortzen bada eta arraza-liburuan sartzen bada, paseo eta ibilaldietarako pottokez arduratuko litzateke produktuen salmenta, botakinak harategietara bidaliaz. Behiak: behien erroldatik zatirik handiena (%92) esnetako ganaduak osatzen du. Abere horiek intentsiboki erabiltzen dira larrebelardiak aprobetxatuz. Egunero errendimendu handiak dituen esnetako behiak ez du balio kalitate gutxiko mendietako larreak aprobetxatzeko. Halere, inguruko esnetako abeltzainek hazitako bigantxek hobetuta dauden eta enklabatutako baserrietako larreetarako sarbide diren larre mota hau erabili ahal izango lukete. Mendiko larre horiek aukera hobeak eskaintzen dituzte okeletako behiarentzat, nahiz eta 1989an, orduko erroldak adierazten digunez, 41 ustiakuntza eta 352 eme ama egon guztira. Okeletako behiak, suitzarrak, pirenaikoak nahiz mestizoak, estensiboki zaintzea larrebelardiak eraldatzeko oso bide ona izan daiteke; haren simaur freskoa oso hobetzailea da, baina zaldiek baino arreta handiagoa behar dute. Herriko arraza zaharreko behi talde bat erabiltzeko programa bat sortzea proposatzen da: «Betizu» arraza arrunta alegia, ondare genetikoa kontserbatzeko asmotan. Ardiak: ardiak dira azken urteetan hala-holako gehikuntza izan duten talde bakarra, nahiz eta eskualdean oso irregularra izan (Bermeo, Muxika, Errigoitia) Ardi «latxak», bertako arraza denak, esnetako balio du eta mendiko larreetan, jeiste garaitik kanpo, estensiboki erabiltzeko oso ezaugarri onak dauzka. Ardiak, lurraren gainean, hobetutako inguruak garbiak zaindu egiten du, baina ez da ona lurra urratzeko eta, beraz, abere handiekin osatu behar da, azken hauek zaborrak kentzeko gai dira eta. Betidanik euskal mendietan ardiei larreak garbitzen zitzaizkien aldizka erreketek eginaz; Urdaibain, erreketak zorrozki araupetu beharko dira. Halere, ardia aproposa da goi aldeetako belardiak eta ibai-buruetako mendiak aprobetxatzeko. Ahuntzak: ahuntzek, behar bezala erabiliz gero, etekin izugarriak eman ditzakete, zaborra kentzeko balio dutelako eta euren Ekoizpen-ahalmen handia delako (esnea/okela). Ahuntza da birpopulaketetan oihanpean haz daitezkeen bazkabelardirik sakarrena eta sastrakadia (batipat masusta orriak) aktiboen jaten dituena eta eraginkortasunaz eraldatzen dituena. Ahuntza erabiltzeko oztoporik handiena haren mugikortasun handian datza; izan ere, hori dela eta, beste toki batzuetan (florikultura, baratzak, landatutako aldaxkak, etab.) ustekabean sar daitezke, zoritxarrez. Halere, aspalditik, sare elektrikoaz nahiz ez elektrikoaz hesitutako lurzatietan aldizkako abelazkuntza esperimentatzen ari da eta tokiz toki hainbeste ibiltzen ez diren abereak aukeratzen ari dira. Ahuntzatik tokiko erretegiek oso gustokoa duten esne antxumeaz gain esnea ere ateratzen da, hauxe kanpotik ekarritako tekniken bidez irakitako gazta berriak egiteko. 4.- ABELUR ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK Gernika-Bermeoko nekazal eskualdeak nekazal lurrazalera erabilgarriko (N.L.E.) 7.025 Ha ditu guztira, bere osoko azaleraren %25a alegia. Portzentaia hori probintziako batazbesteko azalera baino 6 puntu handiagoa da eta eskualde honen nekazal izaera nabarmena definitzen du. 1982. urteko nekazal-erroldaren arauera, zenbaturiko 3.200 nekazal-hustirakuntzen erdiek nekazal espezializateren bat zuten, gainontzeko erdiek abelkuntzako espezialitateak zutelarik. Nekazal izaera zaharrenak, hau da, lurra lantzeak, lurraldearen %5ari bakarrik eragiten dio eta gutxitzeko joera agertzen du. Larreek, berriz, haren %20 okupatzen dute. Gaur egun, sektorea krisi sozioekonomiko eta egiturazko sakon batean murgildurik dago, honako faktore hauengatik, besteak beste: - Ustiapen bakoitzeko nekazal lurrak lurzati askotan eta minifundiotan egituraturik egoteagatik (ikus 2. irudia). Nekazal ustiapenen %83k lurraren %57'3 hartzen du, ustiapen bakoitzari N.L.E.ko 1'14 Ha dagokiolarik batazbeste. N.L.E.ko landutako lurren indize honek hauxe adierazten digu: ustiapenen %81'2k lurraren %66'4 hartzen duela, ustiapen bakoitzari 0'49 Ha dagokiolarik batazbeste. Ustiapen bakoitzari batazbeste dagozkion N.L.E.en Ha kopurua 2'76koa da eta landutako lurrena, berriz, 0'60koa. Horrekin ustiapenen neurri txikiaren ideia bateduki dezakegu. Ustiapen bakoitzean batazbeste dauden esnetako behi kopurua, berriz, 4'75 da eta okelatakoarena 8'73. Indize guzti horiek egungo erizpideen arabera bideragarritzat jotako mailen azpitik aurkitzen dira. Egiturazko faktore hauei honako hauek gehitu behar zaizkie: - Nekazal biztanlegoaren zahartzapena da funtsezko ezaugarrietako beste bat; biztanlegoaren %2'3k bakarrik dauka 40 urte baino gutxiago; %25ak 40 eta 50 urte bitartekoak dira eta %63 dira 50 urte baino gehiago dauzkatenak. - Beste lan batzuekiko bateragarri izatea izan da, behar bada, nekazaritzaren iraupena ahalbidetu duten faktoretako bat. Izan ere, nekazal biztanleen %30 bakarrik dira nekazari hutsak eta beste %50ek industrian ere egiten dute lan. - Sektorearen antolaketa eta egituraketa sozioekonomiko eskasa, kultur maila eta merkatal garapena txikia izanik. - Nekazal prezioen egungo krisia, batipat okelari eragiten diona, eta esnearen prezioa jetsiz estabilizatuko duena. Hitz batean, betidaniko abelur lan gehienek egun duten errentabilitate eskasa dela eta sektoreak aurrera egiteko oso aliziente gutxi dauka. Hori dela eta, sektorea barne barnetik eraldatzea gerta liteke (jabegoa edo edukitzeko jaurbidea egokitzea), sektorea errentabilitateerizpidepean berrabiatzea ahalbidetzeko (ekoizpena areagotzea eta ustiapenen lurralde oinarria handitzea). Halere, sektore honen eredu sozioekonomiko eta kulturalek, zaharkituak baitira, egokitzapen dinamikoak egiteko eragozpena besterik ez dira eta nekazalguneak uzteko eta degradatzeko prozesua aurrera doala honako hauetan nabaritzen da: - Koniferoen birpopulaketak/suteak gero eta gehiago dira. - Landa-paisaiaren zaintzeko lan zaharrak alde batera uzten ari dira. - Nekazal biztanlegoaren zahartzapena. Bestalde, lurra egoitzazko etxebizitzak egiteko eskaeraren indar garrantzitsuak nekazal lurren erabilpenak arrazoizkoak eta ez espekulatiboak izateko edozein ikuspuntu larriki bihurritzen du. Lurralde Antolaketaren ikuspuntutik, nekazal jabegoaren egiturak lurraren arrazoizko erabilpenerako oztopo nabarmenak ere jartzen ditu: - Jabe baten funtsak zatitzeko eta banatzeko era tradizionalak, alde onak (ibarrak), ertainak (mendi oina eta mendi-hegal arinak) eta txarrak (goi aldeetako isuriguneak) bereizten dituenak, erabilpenak haien beharrizanen arabera sailkatzera behartzen du ( baratzaklarreakbirpopulaketakarianarian). Nekazalguneak uzteko prozesuan, badago kasu bat non jabeak lurra lantzeari uzten bait dio eta pinuak lur txarretan, ertainetan eta onetan sartzen bait ditu, bien bitartean bertan jarraitzen duten nekazariek euren lur txarrak eta ertainak landatzera behartuta ikusten direlarik, baliabideak gaizki erabiltzera eta hari lotutako ingurune-eragina ekarriaz. Hitz batean, iraupenezko nekazal sistema baten jarraipen gisa, baserri bakoitzak bere lur on eta txar guztiak, hurbileko eta urrutiko lurrak, ustiatzen ditu, nahiz eta bere baserriaren ondoan nekazaritzarako lur on asko, haien jabeen utzikeria dela eta, pinudiz betetzen ari izan. Urdaibaiko nekazal lanek ekarritako ingurunealdaketa gisa, honako hauek aipatuko ditugu: - Kalitate hobereneko nekazal lurrak gaizki okupatzea, zenbait kasutan koniferen birpopulaketez edo egoitzazko urbanizazioez lur horiek alperrik galduaz. - Nekazal paisaia gutxi-gutxika soiltzea, zenbait elementu bereizgarri desagertzen direlako, hala nola zuhaiskazko hesiak, erreketako arboladiak, zuhaitz sakabanatuak. Desagerketa horiek lurzatiketa birmoldatzeko lanen, zakarrak erretzeko lanen, etabarren ondorio dira. - Multzo estetistiko-paisajistikoen degradazioa, inguruneari egokituta ez dauden eraikuntza elementuak agertzen direlako: erantsitako estalpeak, lurzatien itxiturak, elektrizitate hariak, etab. - Akuiferoak kutsatzeko arriskua, ibai-buruetan edo horniketarako ur-hartuneen ondoan mindak isurtzeagatik. - Larrebelardi artifizial berriak sortzea, aldats gogorreko mendi-hegalak luberritzeaz. Nekazal lanen Antolaketarako ezarri beharreko arteztarauen gisa, honako hauek proposatzen dira: A) Berreragiketa sozioekonomikorako neurriak: - Nekazaritza intentsiboan eta plastikopekoan espezialduz joatea, baratzgintzan, loregintzan, etabarrean teknologia sofistikatuagoa erabiliaz. - Labore bereziak eta bitxiak garatzea, hala nola kiwia, tabakoa, etab., horiek ere nekazal teknika berrien baldintzapean. - Beste nekazal produkzio batzu garatzea, hala nola sagarrrondoak eta txakoli-mahastiak, inguruko baldintza bereziak aprobetxatuz. - Kalitatezko eskulangintza-produkzioak garatzea, hala nola eztia, gazta, sagardoa, txakolina, Urdaibaiko jatorri izenaren pean merkaturatu ahal izango direnak = kalitatezko produktuak. - Nekazaritza biologikoaren baldintzapeko baratzgintzarako bideak garatzea, haiek suztatzeko eta Urdaibaiko produktu natural bezala merkaturatzeko. - Inguruko nekazal produktuak suztatzeko eta merkaturatzeko azpiegitura teknikoak eta merkataritzakok suztatzea. (Baratzginen Elkartea) - Baratzgintzarako, fruitugintzan, loregintzarako eta basogintzarako aukeratutako landareak eta kalitate onekoak merkaturatzeko asmotan ekoizpenhaztegia garatzea, Urdaibaiko bertako barietateei arreta berezia eskainiz. - Nekazal langileak birziklatu eta lanbidean suztatzea, nekazal lanbide berriak sortzeko, hala nola: lorazainak, landare paisaia bereoneratzen adituak, haztegizainak, baso erabilpenean adituak, etab... (ekoizle izatetik nekazal kontserbatzaileak izatera igarotzea) - Turismo berdea eta oporraldia baserrietan igarotzeko aukera neurriz suztatzea, nekazal ekonomiak osatzeko posibilitatea eskainiz. (Ekoturismoa). - Urdaibaiko belardietan negurako larreak prestatzeko aukerari kasu egitea, barrukaldeko abere taldeen egonaldiak hartuaz (abeltzaintzagatikako errenta eta larreak zaintzea). B) Egiturazko neurriak: - Lurzorua nagusiki basoz okupaturik daukaten mendi aldeetako lurzatiak biltzea edo birrantolatzea, baso lurzoruko gutxienezko atalak lortzeko. - Nekazaritzako lur onak direnak birpopulaketez edo baso landaketez okupatzea zeharo debekatuta egotea. - Partikularren artean lurzatien birrantolaketa, trukaketak, alokairuan jartzea, salmentan jartzea, etab suztatzea, nekazariek lur gehiagoren jabe izatea edo lur gehiago edukitzea errazago izan dezaten. - Nakazal auzuneen dinamizazio soziokulturala, oso egitarau berezien bitartez eta langile espezializatuaren laguntzaz. - Ekoizpenerako atal pilotoak sortzea Administrazioaren eta nekazariaren/en artean, proposatutako nekazal bide desberdinen erakuskari moduan, handik kostu, ekoizpen, etabarrei buruzko datu fidagarriak atera ahal izateko eta nekazariek nahiz eskolumeek edo jendeak, orohar, bisita ditzaketen esperientziak izan daitezen. - Nekazarien elkarteak bultzatzea sektorearen hobekuntzari arrakasta posibleaz ekiteko modu gisa. - Teknologia berriak edo, produktuen ekoizpena, eraldaketa eta merkaturatzea elkarlotuaz, sektorearen merkatal mentalitate eguneratuagoa sartu ditzaten nekazal enpresariak bultzatzea. C) Inguruneneurriak: Ingurunearen ikuspuntutik, arteztarau berezietan honako alderdi hauek sartzen dira ingurunearen garapenerako: - Nekazaritzako egun dauden lur hoberen babespena. Lur horiek zehazteko ibai-aranen, aranhondoen, materiale kuartenarioen antolaketa-planoan duten kalitateateari begiratuko zaio; orain landatuta dauden mendi lepo karstikoen hondoetan (lur larrosak); mendihegal leun batzuetan ofita eta basalto loratzen tokietan (lubisol eta Kambisol kromikoak). -Nekazal lanetan produktu kimikoak eta minda organikoak gehiegi erabili ez ditzaten eraginkortasunez kontrolatzea, lurzoruaren, landareen eta alde horretan ekoiztutako okela eta esnearen kutsaduraz gain honako hauena ere ekiditeko: - Morfologia karstikoaren gainean (EreñoNabarniz) eta aranaren hondoko alubio-ibarren gainean dauden lurzoru iragazkorretako lurrazpiko urena. - Lurrazaleko urena, errekerainoko eskorrentia azkarra ahalbidetzen duten eta ur-hartuneei eragin diezaieketen aldats gogorrak dituzten lurzoru iragazkorretan isurpenak gertatzen direnean. Araudiz kontrolatu beharrekoak dira larreak ongarriztatzeko erabiltzen diren nitrogeno, fosforo eta potasio dosiak dosiak, lurrazalean zabaltzen diren eta pilatzen diren etxaldeko mindak, kontsumorako diren baratzeko produktuei botatzen zaizkien pestizidak (Kalitate kontrola), keztapenak eta baso-izurriteen aurkako pestizidezko tratamentuak (dimilinprozesionaria); ganaduari parasitoak kentzeko ematen zaizkien bainuen hondakinen isurketak (lindano), errepideak zaintzeko bide ertzeetan eta ezpondetan botatzen diren herbizidak eta fruitugintzan erabiltzen direnak, etab ... Ingurune zaintzarekin batera, merkatuko produktuen kontrola eta horniketarako uraren kalitatearena hartu beharreko neurriak ditugu. - Landatutako landareen eta etxeko animalien toki ekotipoen zerrenda-katalogoa egitea, haiek berreskuratzeko, ahal izanez gero, kontserbatzeko gai den ondare genetiko moduan. - Arreta handia egitea abelur iharduketen InguruneEbaluaketarako Arauen ezarpenari, abelur ustiapenak baimentzeko baldintza higieniko-sanitario eta ingurunekoak finkatzen dituen araudiarena eta Iharduera Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko Araudiarena. Ingurune-Ebaluaketarako Arauak beste honako iharduketa hauetara zabaltzea: - Nekazal eraikuntza berri, etxe, negutegi, etabarretara, haien ingurunean estetikoki sartzea bermatu dadin, horretarako diseinu, materiale, estalkiaren elementu, landare-pantailak sortzea, etabarrei buruzko neurriak sartuz. Arteztarau hori interesdun nekazal multzoen ingurunean ezarriko da oso bereziki. - Nekazal paisaian sakabanaturiko landare elementu isolatuen kontserbazioa eta berriztapena, haiek daukaten balio estetikoekologikoagatik. - Zuhaiskez eginiko hesiaren suztapena, nekazalabeltzantzako funtsak behin-betiko ixteko metodo moduan, taketez eta alanbrez eginiko Behin-behingo itxiturekin konbinatuz basa-bizitzarako atsegina den paisaia bat eratzeko. - Nekazal egiturak hobetzeko zenbait iharduera kontrolatzea, hala nola: - Lurra landuaz larrebelardi artifizial berriak sortzea, aldats arinak dituzten mendiko lurretan eta zuhaiztiak hondatu gabe. - Errekak desbideratzea eta ubidetzea. - Alubio-urak eta erreketakoak kontrolik gabe bonbeatzea, emari ekologikoan eragina izan dezan. - Zapalden bazterreko landaretza, birsortzen ari diren arboladietako oihanpea, etab. kontrolik gabe erretzea. - Nekazalgunearen ingurune-heziketarako eta ahalegin eta interes amankomunak bideratzeko elkarteen sorrera suztatzeko egitarauak etengabe gauzatzea. Zabaltzeko oinarrizko gai batzu honako hauek lirateke: - Lurzoruak: hondatu egin dezakegun sistema bizi bat. - Ura: uraren zikloak nekazal sisteman. - Nekazal landazabalaren eginkizuna negupasan eta migrazioan. 4.1.- INGURUNEA BIRSOTZEKO ARTEZTARAUAK: NEKAZAL LANDAZABALA Urdaibaiko zenbait eremutan, nekazal landazabala larre, labore, zuhaizti, baserri, etabarrezko mosaiko batek osatutako paisaia armoniotsu bat da, oso ahalmenbiologiko handia duen ekosistema gizatu bat eratzera ere heltzen dena. Nekazal landazabalaren elementu desberdinek, hala nola laboreek, zelaiek, fruitondoek, zuhaiskezko hesiek, zuhaiztiek, harrizko hormek, ubideek, bideek, bazterreko lurrek, basa-bizitzaren babesleku eta jana aukera anitz eskaini dezakete. Arloan eginiko azterlan interesgarriek (Urdaibaiko hegazti-fauna. Aitor Galarza.1989. Bizkaiko Foru Aldundia) erakusten dutenez, nekazal landazabalak lurraldeko dentsitate indizerik altuenak eta hegazti habigile eta negutar mota-kopururik handiena erakusten du. Urdaibaiko nekazal landazabalaren ezaugarri honek estuarioko paduren eta kostaldeko aurrekaldearen ondoan egoteagatik paraje honek eskaintzen duen osagarritasun ekologikoari zor dio, europako edo penintsulako «hotz-boladetan» eta itsas ekaitzetan topoklima erosoagoak eratzen baitituzte. A. Galarzak ikertutako erroldan agertzen den 275 hegazti/Km. 2 -ko indizerik altuenak, 43 hegazti negutarri dagokienak, nekazalgune honek faunarako zein interesgarri den erakusten digu. Baina gainera, baserri tradizionalak eta bere inguruneak erakusten duten balio estetiko-emozionala eta kulturala hain handia denez, nekazal lurraren eta nekazal paisaiaren babespena Urdibaiko BiosferaErreserbaren helburu nagusienetako bat da, eta Egitamu Gidariaren bitartez lurraren zonifikazioa eta horretarako behar diren erabilpenetarako gomendioak finkatzen dira. Haien balio estetiko-naturalistiko bereziagatik aipagarri dira Urdaibain honako nekazal auzuneen multzoak: Bermeo, Muruetako paduraren ingurukoak, Forua eta Arteaga eta Kortezubi, Ereñoko arana, Ibarruri auzoa, Oma-Basondoko arana, Akordako herriak, etab ... Dena den, Urdaibaiko nekazal paisaia, Euskal Herriko gainontzean bezala, meatxu garrantzitsuen pean dago: - Homogeneo bihurtzeko eta soiltzeko joera, landare batzu uzteagatik (laborantza) edo beste batzu indartzeagatik (lorerik gabeko zelaiak, belar-metak gutxitzea, etab.) eta koniferoen birpopulaketen artifizialtasuna (ertz zuzenak, lur mugituak, erretako aldeak, etan.). - Nekazal lurra egoitzazko hirigintzalanetarako eskatzen dutenen indar handia. - Nekazal paisaia guztien artifizialtasuna, honako honengatik: errepide berriak eta taiuketa zuzeneko auzabideak egiteagatik, nekazal eraikuntza berriak ez sartzeagatik, elektra hariteriak ugaritzearen eragin bisualagatik, ... - Faunarako habitat natural garrantzitsuak hondatzeagatik, hala nola frutarbol zaharrak, zuhaiskezko hesiak, harrizko horma lehorrak, erreken eta xirripen ubideak, erreka bazterreko landaretza moztea, etab. - Jendea bizi deneko nekazalguneen eta bide inguruetan ehiza legez kanpo egiteagatik, sarritan gertatzen dena. - Oso egokiak ez diren lan tradizionalak burutzen jarraitzeagatik, hala nola bazterrak eta ertzak erretzea. Ingurunearen aniztasunak (topografikoa eta landaretzakoa) nekazal landazabalari basa-bizitzarako ekosistema aproposaren izaera ematen diona denez, iharduteko arteztarauek elementu eta ingurune horien aniztasuna mantendu eta birsortu egin behar dute, edo hobeto ñabarmendu, basa-bizitzaren eta harek nekazal inguruenean dituen habitat-en babespena kontuan hartuko duen nekazaritzaren arrazoizko garapena bultzatzeko. Horretarako hauxe proposatzen da: - Ingurune-Ebaluaketa abelur iharduketetarako eta iharduera nekagarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuen arautegiaren beste arau batzu nekazaritzako intalakuntza eta iharduketetarako. - Zentzu horretan Araudia zenbait ihardueretara zabaltzea, hala nola bazterrak eta sasiak erretzea, alde heze txikiak lehortzea, errekeak lurpetik bideratzea, baltsak eta putzuak, produktu kimikoez tratatzea, larre berriak sortzea, etabarretara. Iharduera horietarako hauxe zehaztu beharra dago: teknikak, egiteratzeko denbora, neurri zuzentzaileak, etab. - Ehizaren segurtasun-aldeetarako indarrean dagoen legedia zorrozki ezartzea, nekazal biztanleguneetan, gutxi-gutxika nekazal landazabalean ehizan aritzea guztiz debekatzera heltzeko, batipat «hotzboladetan» eta xoxo, birrigarro eta bestelako espezie batzutarako. - Erreka eta xirripa bazter guztien berreskurapen naturala, bai eta hostozabalen espezie autoktono egokiekin birlandatzea ere. - Bide zaharrak eta aintzinakoak, erreka bazterrak, ubideak eta nekazalgunean kokaturik egonik ingurunea berrizteko lanak hasteko eremutzat balio duten lur guztiak jabego publikorako berreskuratzea. - Bide zaharrak eta aintzinakoak, errekabazterrak, ubideak eta nekazal ingurunean kokaturiko gainontzeko lur-sail guztiak, zeinak ingurugiro berreskupenerako egintzak hasteko baliozko tokiak direlarik. - Abelazkuntzako funtsak ixteko eta bide arteko mugak egiteko, fruituak eman eta iñaustu daitezkeen zuhaiska naturalez egindako hezi biziak edo harrizko hormak, intxaurrondoz eartetutako olesia, etab. erabil daitezela suztatzea, apaingarri gisa eta ekologiaren ikuspuntutik duten balioagatik. - Interesgarri diren leku tradizionalen, hala nola ermita, zubi, garbitoki eta iturrien berreskurapen estetikoa eta ingurunekoa. - Nekazal lurzatien morfologia aldatzeko iharduketetan landaretza elementuen portzentaia jakin bat gordetzea, hala nola hesiak, zuhaiztiak, isolatutako zuhaitzak, etab. bai eta landaketa berrien bitartez neurri zuzentzailea hartzeko derrigortasuna ere. - Auzabide edo azpiegituren proiektuetan (elektra hariak sartzea, hornidura, saneamendua) eta Administrazio publikoek edo partikularrek Urdaibain subentzionatutako edo finantzatutako proiektuetan erizpide estetiko eta ingurunekoak sartzea. - Urdaibain egon dauden nekazalgune guztietan horniketa lanei, isurketen saneamenduei eta hondakin solidoen bilketei emango zaie lehentasuna eta eman ere Arroaren Saneamendurako Plan osoaren arabera emango zaie. - Ingurunearen kalterik arruntenak ekiditeko balio duen ingurune-zaintza, batipat nekazal landazabaletako hotz boladetan egiten den legez kanpoko ehiza, kontrolik gabeko erreketak, minden isurketak, etab. ekiditekoa. - Toki administrazio eta partikularrekin adostasun batera helduaz eta Urdaibaiko Erreserbaren bolondresen laguntzaz, multzo interesgarrien eta toki ikusgarrien (lan-alorrak) berreskurapen estetiko eta ingurunekoa lortzeko ekintza bereziak proposatu behar dira. - Faisana nekazal landazabalean sartzeko plan bat garatzea, habitat-ean eta espeziean jardunaz. - Hostozabal naturalen zuhaizti berriak sortzea begietara ematen duten tokietan (ofita tontorrak) eta Urdaibaiko landazabaleko bazterreko lurretan. - «Bidezidor eta bide berde»en sare bat sortzea, nekazal landazabaletik zehar ibiltzeko. Sare horretan argibide puntuak egongo dira, bai eta jolasteko eremu txiki batzu, aterpeak, seinalizazioak, etab. ere, dena hezkuntzaren aldetik eutsita, nekazal paisaia interpretatu ahal izateko eta nekazal iharduera eta ondasunei arreta berezia eskainiaz. - Nekazal ingurunea aztertzeko egitarauak garatzea, ondoko izenburuei lehentasuna emanaz: - Nekazal multzo paisajistiko eta etnografiko interesgarrien katalogoa. - Nekazal paisaia ezagutzeko eta tipifikatzeko kultur arauak. - Nekazal auzuneek lurraldean duten antolaketa eta banaketa. - Nekazal lanek ingurune naturalean duten eragina. 5.- IKERKETARAKO, HEZIKETARAKO ETA JOLASERAKO ARTEZTARAUAN Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Zuzendaritzak etengabe burutuko duen ikerketa-lana lurraldearen ingurune-ezaugarriak hobeto eta gehiago ezagutzera eta espazioaren kudeaketarako hartu behar diren erabakiak arrazoibidetzera egongo da zuzenduta. Era berean, egindako lanetatik abiatuz, hezkuntz material eguneratua prestatu ahal izango da, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren proiektuaren helburuak eta haren ingurune-ezaugarriak zabaltzeko asmotan. Azkenik, Zabalpena eta ingurune-heziketa oinarrizko eta lehentasunezko ekintzak izango dira Urdaibain, hiritarren partaidetza konstruktiboa bultzatzeko, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren garapen egokia ezin baita egon eta lurraldea ezin izango baita kudeatu, Urdaibairen azterketarako eta Interpretaziorako Planen gainean ezinbesteko den adostasuna lortzen ez bada. Egitamu Gidari honek Urdaibairen kudeaketarako eta kontserbaziorako oinarrizko helburuak definiturik, Erreserbaren Zuzendaritzak Azterketarako eta Interpretaziorako egitarau desberdinak ezarri beharko ditu egon dauden baliabideen arabera eta haien artean lehentasunak ezartzeko erizpideen arabera. 5.1.- IKERKETARAKO ARTEZTARAUAK Egin beharreko lan desberdinak egiteko honako bide hauek erabili ahal izango dira: lizentziaturako bekalehiaketa, karrera amaierako lan teknikoak, Unibertsitatearekiko hitzarmen etengabeak, elkarte zientifikokulturalekin akordiak, adituen zerbitzua denboraldi baterako kontratatzea, etab... Lana egiteko bideetatik lehentasuna duten batzu hauexek izan daitezke: - Urdaibaiko artadi kantauriarren egoera aztertzeko ekologiaren eta basoen azterlana eta haien erabilpenerako eta birsorkuntzarako arteztarauak. - 1989ko baso-suteeen eragina. - Artadi kantauriarraren jarraipena egiteko Plana. - Urdaibaiko estuarioaren eta ibaiadarraren azterlan ekologikoa eta geodinamikoa (ura eta lurra). - Haien erabilpenerako, birsorkuntzarako eta kontserbaziorako arteztarauak. - Estuarioko kalitate-indize limnologikoen jarraipena egiteko Plana. - Muna, dike eta dragatze-lanen eskuhartzea, uraren eta mareen dinamikaren eraginak. - Urdaibaiko hegazti-faunaren azterlan ekologikoa eta harek landaretza paisaiaren okupazioaz duen harremana. - Migrazio fenomenoen ezaugarriak eta eguraldiaren laztasunak (hotz boladak, itsasoko ekaitzak, etab.). - Zikloak habitat estrategikoen babespenaren bitartez zaintzeko arteztarauak. - Ingurunearen jarraipena eta zaintzarako plana. - Kantalako hegazti-faunaren azterlan partikularra. - Itsasoko hegaztiak eta bestelakoak, haien ahalmen biologikoa. - Hegaztien babeserako eta habia egiteko eremu Kritikoak. - Ogoñoko kantalako eta Izaroko Irlako hegaztifauna. - Ingurunea lehengoratzeko eta hegaztifaunaren populaketak ezartzeko lehentasunezko iharduketak. - Usategietatik ehiza egiteak kostaldeko migrazioko hegaztien pasean duen eragina. - Urdaibaiko bisoi europearraren egungo egoeraren azterketa: populazioaren ebaluaketa, banatzen deneko eremua eta haren erabilpenerako eta jarraipenerako arteztarauak. Naturaren kontserbazioaren erizpidearen arabera lehentasuna eman zaien oinarrizko azterlan horiekin batera, beste azterketa partikular batzu, abelur eta basogintzaren kudeaketarako txosten teknikoa, etab. sartu ahal izango dira. Urdaibain jasotako datu zientifiko guztiak emaitzen jarraipenerako eta ebaluaketarako Planei laguntzeko egitarau informatiko batean sartu beharko dira. Horretarako egitarau informatiko hori diseinatu eta egin egin beharko da, Erreserbaren Zuzendaritzaren eskutik. 5.2.- NATURAREN INTERPRETAZIORAKO ETA INGURUNEHEZIKETARAKOARTEZTARAUAK Azaldu egin dugu iadanik naturaren interpretazioarekin eta ingurune-heziketarekin hiritarrari ingurune naturala ezagutzeko aukera eman nahi zaiola, lurraldearen arrazoizko kudeaketan positiboki parte hartzera bultzatzeko. Hori dela eta, herritarrentzat bereziki iradokorrak diren gaiak, arazo edo erantzun handiagoak ekarri ditzaketen erabakiak hartzera behartzen dutenak, hezkuntzarako garatu behar dira, bai eta aldeko ingurunearen edo kulturaren ezaugarri berezienak azaltzen dituztenak ere. Nekazalgune batean ingurune arloko hedapenerako oinarrizko estrategia moduan, gizonak baliabide naturalak ustiatzeko erabili dituen moduek historian zehar izan duten bilakaeraren eta ustiapen modu horiek ingurunean izan dituzten eraginen arteko harreman didaktikoak ateratzea iradokitzen da. Teknika horrek, egun paisaia ezagutzeko eta interpretatzeko dauden arauen metodologiarekin eta iraganeko paisaiaren ideializazioarekin batera, inguruneheziketarako egitarau eraginkor baterako duda gabeko abantailak eskaintzen ditu. Urdaibain, garatu beharreko gaietako batzu hauexek dira: URA.- Uraren zikloa Urdaibain - Eguraldiaren ezaugarriak. Euriak eta ebapotranspirazioa. Lurrazaleko eta lurrazpiko urak, urez betetzeko ziklo naturalak.- Uraren ustiapena, ur hartuneak eta uraren kontsumoa. - Hiriko, industrietako eta nekazaritzako hondakinuren isurpena. - Kutsadura eta arazketa. - Landarezko estalkia eta lurzorua babestu beharra, iharduera bihurtzaileak. - Oreka/desoreka, higadura eta uholdeak. GEOLOGIA ETA ERLIEBEA.- Urdaibairen osaketaren historia geologikoa. - Aro eta aldi geologikoak, materialen osaketa. - Materialak antolatzeko eta erliebea eratzeko prozesu tektonikoak. - Urdaibairen ezaugarri partikularrak eta erliebearenak. - Gernikako Aranaren Indusketa. - Kostaldeko fronteaen osaketa. - Karearri urgoniarrak eta erliebe karstikoak. - Oizko geosinklinala. - Kuaternarioa eta Mundakako ibaiadarra. - Ofitak eta basaltoak agertzea. - Higaduraren morfologiaren fenomenoak eta arriskufenomenoaketa egitura geologikoarekiko harremanak. - Urdaibairen historia geologikoa eta haren erliebea nola eratu zen hedatzea funtsezkoa da gure egungo paisaiaren alderdi asko eta haren mugapen ekologikoak ulertzeko. PAISAIA.- Lurzoruaren okupazioaren bilakaeraren historia eta Urdaibaiko baliabide naturalen ustiakuntzarena, honako arau hauen arabera: Historiaurrea eta lehenengo biztanleak, arkeologiako aztarnategiak. Kultura zeltiarrak: kastroak Erromatarren aurreko eta haien ondorengo kulturak. Ertaroa - Iraupennekazaritza. Nekazal auzuneen antolaketa. Aro Modernos. Lehen industriak eta itsasoratzea: errotak, olak, arrantzaleak eta itsas gizonak, Amerikarekiko harremanak. Aro Garaikidea. Iraupen-nekazaritzaren amaiera. Koniferoen birpopulaketak, baserria uztea, Bilboko garapen industriala, azpiegituren lanak (trenbidea, errepideak). Gaur egun. Bidegurutzean, kultur ikuspegi berriak, gure etorkizuna aukeratzea, kontserbazioa eta ustiakuntza. Gai hau garatzeko ahalmen handiago izan dezaketenetako bat izan daiteke, ondare etnografikoa eta kulturala ingurunearekin elkarlotzeko aukera ugari eskaintzen duelako. INGURUNE NATURALA.- Urdaibaiko ingurune naturalik adierazgarrienak: deskribapena, balorapena, basabizitza eta baliabide naturalak. Basoa: Koniferoen eta eukalituen birpopulaketak. Artadi kantauriarra. Baso hostoerorkorra. Nekazal landazabal: larreak, laboreak eta baserri inguruetako bazterreko lurrak eta haien balio ekologikoa. Errekak eta erretenak: lastergune naturalak, ingurunearen osasunaren indikatzaileak. Itsasbazterra: lurra eta itsasoa. Estuarios eta padurak: bereiztasun ekologikoa. Migrazio paseen garrantzia. ingurune-heziketarako egitaraua etengabe garatu beharko da, Erreserbaren Zuzendaritzaren ekintza bat balitz bezala eta horretarako prestaturiko azpiegituren eta zerbitzuen bitartez. 5.3.- Jolas-kultur ERABILPENERAKO ARTEZTARAUAK Urdaibaiko Erreserban, ingurune-heziketa bertan egin ahal izango diren jolas eta aisialdi ez formalerako ekintzei hestuki lotuta egongo dira eta honako antolaketa proposatzen da: Harrera zentru nagusia: - Urdaibairen Patronatoaren egoitza eta bisitariak hartzeko tokia dena. Bertan artxibategia, liburutegia, hitzaldi aretoa, Zuzendariaren bulegoa, etab. egongo dira. Interpretazio zentru txikiagoak: - Zabaldu egin nahi diren ezaugarriak dituzten ingurune nagusiak izango dira. - Lurraldean zehar sakabanaturik kokatuko dira, eremu adierazgarrienen ondoan, eta haien ezaugarriak zabalduko dira zentruan: Itsasbazterrak: Lurraldeko itsasbazterreko tokiren batean kokatuko dira eta itsas kulturez, arrantzaz, nabigazioaz, itsasoko hegaztiez, etabarrez hitzegingo dute. Padurak: Ibaiadarretik gertu dagoen ingurune batean kokatuko dira eta ibaiadarraren balio ekologiko eta kultural guztien interpretazioaz, migrazioaz eta uretako hegazti-faunaz, anatida eta limikolez arituko da. Nekazal landazabala: Hobeto zainduta dagoen nekazal paisaia delako egokiena den nekazal ingurunean kokatuko da eta euskal baserri tradizionaleko bizimoduak eta lan egiteko moduek denboran zehar eta urtaro desberdinetan dituzten ezaugarriak hedatzeko balioko du. Nekazal landazabalak, ekologiaren ikuspuntutik, txori txikien negupasan duen balio estrategikoa ere zabalduko da. Koniferoen birpopulaketak: Birpopulaketak nagusi iren nekazalgune batean kokatuko dira, Oka ibaiaren goi zatian eta buruan, erabakiko den lekuren batean. Koniferoen landaketaren eta ustiaketaren ezaugarriak azaltzeko izango da, bai eta oreka naturalaren eduki dezakeen eragina, egurraren ezaugarriak eta erabilpenak, etabar ere. Baso naturalak: Hauxek ere, zabalduena den baso autoktonoa (artadi kantauriarra) duen alde batetik gertu dagoen ingurune batean, erabakitzeko dagoen toki batean, kokatuko dira. Eta haren funtzioa baso horien egungo egoera, haien erabilpen tradizionalak, balio ekologikoa, etab. jakin eraztea litzateke. Zentru honek artadi kantauriarrez gain, Urdaibaiko hostozabal naturalen beste baso batzuez ere arituko litzateke: hariztiak, hoztozabalen baso mistoak, haltzak, kolonizatze basoak, etab. Zentru horiek, bertan dauden baliabideen arabera, eraikuntza interesgarrietan kokatu ahal izango dira: errotak, baserriak, dorreak, etab eta elkarren artean lotzeko ibilbide turistikoak ezarriko dira. Informazio hedatzeko ahalbideak izango dira: panelak, foiletoak, etab. eta bisitari gehien dagoen garaietan betirako begiraleak egon ahal izango dira. Aisialdirako jolas-eremuak: Lurraldean zehar sakabanaturik kokatuko dira, leku estrategikoetan, bisitariak zenbait toki adierazgarrietara (ermitak, hondartzak, toki ikusgarriak, itsas bazterrak) joateak izan dezakeen ingurune-eragina gutxitzeko. Leku horien egokitzapenerako egungo erabilpenaren araberako lehentasun hurrenkera bati jarraitu beharko litzaioke. Jolas-eremu guztietan informazioa bereganatzeko puntuak egongo lirateke (panelak) eta gutxienezko garbiketa eta zaintze lanak burutuko lirateke. jolas-eremuak txikiak nahiz handiak izan litezke. Handienak egungo hondartzek okupatutakoak izango lirateke eta egitarau bereziekin egokituko lirateke, bisitarien joan-etorriak kontrolatzeko ibilgailuen sarrera (aparkalekuak) murriztuta egon daitekeelarik. Jolas-eremu txikiak toki interesdun zentruen inguruetan banatu ahal izango lirateke, kostaldeko txoko txikietan eta erreka bazterretan, ermitak, etab. Haien antolaketa planek bertara sartzea kontrolatu beharko lukete harrera-ahalmenaren arabera eta instalakuntzen egokitzapen errustikoa, garbiketa eta zainzta zerbitzuak, etab. jaso beharko lituzkete bere baitan. Zenbait eremutan bere gozamenerako beharrezko diren instalakuntzak jarri ahal izango lirateke. Edozein kasutan ere, instalakuntza horiek ingurunera egokitutako arkitekturaz egingo lirateke. Jolas-Erabilpenerako Plana, zenbaitzutan, eremu sentikorrenen erabilpenetik zeharka bereizteko asmoz burutuko da eta kasu horietan Jolas-eremu berriak suztatu ahal izango lirateke. Kultur ibilaldi naturalistikoen sarea: Ibilaldi naturalistikoak eta kulturalak diseinatu egin beharko lirateke Erreserbaren barruan, kultura aldetik interesgarri diren puntu desberdinetarako sarrera erosoa antolatzeko asmotan. Ibilaldi hauek oinez egitekoak izan daitezke (bidezidorrak eta auzabideak), kotxean egitekoak (toki errepideak) edo mendiko bizikletaz egitekoak, eta ibilbideak jarraitzea erraztuko luketen seinal berezien sistema bat eduki beharko lukete, bai eta informazio-foiletoak, hari lotutako materiale grafikoa, oinarrizko zerbitzuetako eremuak, etab ere. Sare honek balio arkeologiko, historiko eta etnografikoak direla eta kultura aldetik interesgarri diren tokiak lotuko lituzke, hala nola ermitak, sortetxeak, errotak, txoko ikusgarriak, etab. Ibilbideen sareak, seinaleztapena eta materiale grafikoak ezezik, interpretaziorako baliogarri izan daitezkeen taula grafikoak dauzkaten atseden-eremuak (aisiraldirako eremu mugatuak) eta paisaia ikusgarriko begiratokiak izan beharko ditu. Urdaibain ezaugarri hauek dituzten eremuak hauexek dira: ondoko mendi gailurrak: Atxarreko S. Pedro, Ereñozarreko S. Migel, Sollubeko mendiak, Matxitxakoko talaia, Bizkaiko balkoia arroaren ibai-buruan, Oiz mendia, Montalbaneko dorrea, etab. Ibilaldi naturalistikokulturalbatzu hauexek izan daitezke: - Amorebieta-Bermeo trenbidea. - Bermeo-Talaia-Matxitxakoko itsas argia ibilbidea, eta Sabale-Deminiguis gainak. - Busturiako Altamira-Parisi ibilbidea, Sollubeko mendigainak eta Sollube-Artolako sakanak. - Metxika gaina (Errigoiti) -Muxikako Ugarte harana eta Besangizko mendi bizkarrak. - Arburuko mendiak eta menditontorra, GorozikaZugastietaIbarruriauzuneak eta BurdariasUndagoitia. - Gernikako Arana-Lumo-Ibaidarraren Padura eta estuarioa eta Mundakarainoko ibai bazterrak (ezkerraldea). - Arteaga-Kanala-Laida-Laga-Ibarrangelu- ArbolizMerruaUgaldeeta basetxetas ibilbidea. - KortezubiArteagaEreñoGatikaIkazurietaNabarnizBasondoibilbidea. - AjangizMarmizMendataAlbizBerreñoArrazuaMendi eta Zabala ibilbidea. Harrera eta interpretazio zentru bereziei eta jolaseremuei laguntzeko informazioa eta inguruneheziketaz gain, Erreserbaren Zuzendaritzak ingurune arloko mezu igorle moduan ihardun beharko luke etengabe. Ondare naturalistiko eta kulturalaren ezagupena, babespena eta kudeaketari buruzko alderdi asko ikutzen dituzten liburu, foileto, aldizkari eta orri informatzaileak egin, argitaratu eta ahalik eta gehien zabaldu beharko lituzke. - Informazioko materiale horren destinua hauxe izan litzateke: udalak, administrazio publikoetako ordezkaritzak, ostalaritzako establezimenduak, kultur elkarteak, ikastetxeak, etab.; Horretarako komeniko litzateke «iragarki-taula berde» bat banatzea, jendeak erraz ezagutzeko modukoa izango dena eta «Urdaibaiko berri»ak jartzeko balio duena. - Era berean Urdaibairen Zuzendaritza akordio batera hel daiteke herriko prentsarekin, bertan Urdaibaiko inguruneari buruzko berrien zutabe bat argitaratzeko. - Aldeko ikastetxeek arreta berezia mereziko lukete, etengabeki, egin den irakas materialearen zati handi bat jasotzen baitute eta hezitzaileen laguntzaz irakasgaien barruan sartu ahal izango bait litzateke materiale hori. - Erreserbaren Zuzendaritzak, hezitzaile, teknikari eta langilego gaituentzat mintegi eta ikastaro bereziak suztatu eta antolatu beharko lituzke. - Erreserbako Ekintza-Planaren barruan aldeko hiriguneetan egiteko nahiko ihardunaldi sartu beharko litzateke (batzarrak, hitzaldiak, erakusketa ibiltariak, etab.). - Biosfera-Erreserban elkarteak suztatzeak hiritarrek Urdaibain garatu beharreko proiektu zehatzetan parte har dezatela ahalbidetu dezake. - Era berean, beharrezkoa litzateke, Urdaibaiko garapenerako, Erreserbaren Zuzendaritzak tokiko indar biziekin (nekazarien sindikatuak, arrantzale eta ehiztari elkarteak, ekologiako tailerra, kultur elkarteak, etab.) harreman onak eduki ditzala. 6.- EHIZAREN ANTOLAKETARAKO ARTEZTARAUAK Ehizaren zuzendaritzarako oinarrizko erizpidea planteatzeko, ehizaren honako kontzeptu hau eduki behar da: ehiza, behar bezala antolatuta badago eta ehiza espezien eta haien habitat-en suztapenerako plan baten pean egiten bada, naturaren kontsebazioarekin bateragarri izan daiteke eta zenbait talde (ehiztariak eta arrantzaleak) kontserbaziorako ahaleginetan laguntzera bultza ditzake. Ehiza modalitate nagusiak hauexek dira: - Uso-ehiza, Kostaldearen aurrekaldean udalak jarritako postuetan: Ea-Elantxobe-Ibarrangelu- MundakaBermeo eta Bizkargiko mendiak-Oiz arroaren hegomendebaldean. - Oilagorarren ehiza, libreki eta txakurraz, Ibaiburuko sakanetan eta Urdaibaiko baso- isuriguneetan burutzen da batipat. - Erbiaren ehiza, aintzinean ugariago zena eta egun gutxitu egin dena, eta gutxitu ere maila kritikoetaraino egin da, landutako larreak desagertu direlako eta paisaia aldatu egin delako (pinudiak). - Txori txikien (birrigarro) ehiza, nekazal landazabalaren inguruan egiten dena. Orohar harturik, Urdaibaik ehiza sedentario urria dauka eta migrazio-hegaztien pasetan, berriz, nahiko bizia da. Berrikuntza moduan basurdearen agerpena aipatu behar da. Azken urteotan basoilarraren birpopulaketak burutu dira eta horietako batzu oraindik bizirik daude eta gainera habiak egin dituzten ziur gaude. Ez dakigu oso ondo baso-untxia inoiz egon den ala ez, baina egun badaude zenbait gune (basatiak) Busturiako harrobian, paduran, etabarretan. Ixileko edo legez kanpoko iharduketen artean hauexek aipatzen dira: - Usotegietatik migrazioko edozein hegazti mota harrapatzea. - Itsasontzietatik itsasoko hegazti babestuak harrapatzea. - Paduratik zehar inguruka ibiltzea, ur animali, limikola eta anatiden multzoak mugierazteko eta gero landazabalaren ertzeetatik harrapatzeko. - Nekazal landazabalean txori txikiak harrapatzea eta, batipat, negualdiko hotz boladetan. Ehizaren etorkizuneko antolaketak honako alderdi hauek hartu beharko ditu kontuan: - Ehiza nekazal landazabalean murritzeko joera, batez ere hegazti-fauna negutiarra hartzeko benetan interesgarriak diren eremuetan: Bermeoko aurrekaldean, ibaiadarraren bazterretan, Ereño-Nabarniz, Ibarrangeluko aurrekaldean, etab. eta hurrengo azterlanetan erabaki daitezkeen beste batzu ere bai. - IBAI-BURUKO baso zabalak eta Kanpantxuko mendiak (E), eta Sollube (W)... etab., nekazal biztanle gutxi duten aldeak, ehizarako alde bakartzat definitzeko eta mugatzeko joera. - Kontuan hartzea ehizaren suztapenerako neurririk garrantzizkoena habitat partikularren eta landare paisaia orokorra berritzean/birsortzean oinarritzen dela. - Arreta berezia nekazal paisaia-koniferen birpopulaketak bereizteko balio duten eta ehizafaunaren babesle bakarrak diren landare osagaiei eta topografikoei. - Ehiza-garaiak espezien berezitasun bioekologikoetara egokitzea (Bizkaiko legedia), erreserbaren erabilpenerako plan berezien arabera, hotz boladek faunarako eragindako une kritikoei arreta berezia eskainiaz. - Erabilpen-planak erabiltzea ondokoen moduko ehiza-espezie sedentarioen suztapenerako: erbia, basurdea, basoilarra eta honako espezie migratzaile hauena ere bai: oilagorra, usoa eta galeperra, Urdaibain ehizatzea baimendu beharko luketen espezie bakarrak izan beharko luketenak. - Orkatza Urdaibaiko baso aldeetan sartzeko posibilitateak aztertzea, bai eta ehizaren kudeaketarako egitaraua ere. (garai-ikurra, etab.) Orkatza alde honetako espezie naturala dugu baina orain dela urte asko desagertu zen (joan zen mendean); orain orkatza egokitzea lortzen bada, ehizarako balio dezake. Zati bat taldeko ehizarako edo herrikoek ehiza dezaten erabiliko da eta beste zati bat kanpoko ehiztarientzat, azken hauek gari-ikurrerako baimena lortzeko kuota bat ordaindu beharko dutelarik. Hitz batean, Europako erdialdean dagoen ereduaren antzerako zerbait proposatzen da orkatzaren ehizarako, interes naturalistiko ez duten pinudietan. - Hirigune eta nekazalguneetan segurtasun neurriak ezartzea. - kostaldeko nahiz barrukaldeko usotegietako ehizaren ingurune-zaintza, toki horietatik espezie babestuak legez kanpo gero eta gehiago harrapatzen direla ikusirik. - Itsasontzietatik legez kanpo ehizatutako itsas hegaztiak lurreratu eta sal ez daitezen zaintzea. - Ehizan aritzen den gizarte-sektorea antolatzeko eta ezagutzeko laguntza eskaintzea, Erreserbaren Zuzendaritzatik informazioa eskuratzeko, helburuak zabaltzeko, iradokizunak jasotzeko, etab. haiekin hartuemanak izan beharko duelarik.II ERANSKINA AL PLAN RECTOR DE USO Y GESTION DE LA RESERVA DE LA BIOSFERA DE URDAIBAI ERAIKUNTZAZKO INTERBENTZIOAK ERAIKUNTZAZKO INTERBENTZIOEN DEFINIZIOA 1. Atala.- Berritik eraikitako Eraikuntzazko Interbentzioak eta ordezkapena. 1.- Berritik eraikitako eraikuntzak sortzen dituzten interbentzioak izango dira, aurretik egon ez eta birreraikuntzen sailkapenean sartu ezin diren erikuntzak sortzeko obrak, nahiz eta eraikin berria egiten den tokian, aurretik, gaur egun behera botata dagoen beste eraikin bat egon. 2.- Errauste-lan bat oin berriko lan bati lotuta doanean, lan biek osatzen duten multzoari ordezkapenlana deituko zaio, ez bada berreraikitze-lantzat hartzeko behar dituen baldintzak betetzen dituela. 2. Atala.- Behera botatzeko Interbentzioak 1.- Jadanik dagoen eraikuntza bat osoan edo zati batez desagertzeko bideratutako eraikuntzazko interbentzio mota da behera botatzea. 3. Atala.- Eraberritze Zientifikoa 1.- Arkitekturaren ikuspegitik berarizko balioen indarrez eraikuntza-egitea berebiziko garrantzia duen eraikin eta instalazio baten era, horrela denean, eraiki gabeko lurretan egindako eraikuntzazko interbentzio mota bat da eraberritze zientifikoa. Bere kualitateen iraunerazpena eta lehengo balioa lortzeko izango dira, aipatutako balio horiei egokitutako erabilera bat edo gehiago emateko bere barnean. 2.- Eraikuntzaren gai tipologiak, formari dagozkionak eta egiturazkoak errespetatuz egindako eraberritze zientifikoak honako obrak har ditzake: a) Arkitekturazko itxura eraberritzea eta aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratzea honako hauek eginda: - Barruko edo kanpoko fatxadak eraberritzea. - Barruko guneak eraberritzea. - Jausi edo behera botatako eraikin alderdiren bat edo batzu filologian oinarritua birreraikitzea. - Jatorrizko guneen banaketa eta antolaketaren iraunerazpena edo lehengoratzea. - Eraikin unitatearen zati bat osatzen duten eraikitako lurren jatorrizko egoeraren iraunerazpena edo lehengoratzea, hala, patio, klaustro, plaza, baratze do lorategiak. b) Berreskuratu ezin diren zatien ordezkatzea eginez lortutako gotorketa, egituraren honako elementuen kokapena edo kotak aldatu gabe: - Zama duten kanpoko eta barruko hormak. - Oinarteko zolak eta sapaiak. - Eskailerak. - Gaina jatorriz zituen estalgaiak lehengoratuz. c) Itxura gabeko eranskinak eta interesik gabeko beste edozein obra mota berri edo eraikuntzaren, eraikin unitatearen edo bere inguruaren arkitekturari buruzko jatorrizko ezaugarriekin kontraste txarra egiten dituztenak kentzea. d) Oinarrizko instalazio teknologikoak eta garbiikuzketa eta osasunketarakoak sartzea, aurretik aipatutakoa atal honetan betetzen bada. 4. Atala.- Eraberritze Iraunerazlea. 1.- Arkitekturaren ikuspegitik berarizko baliorik izan ez arren eraikitako ondarearen alderdi interesgarriko den eraikin edo instalazio baten eta, horrela denean, eraiki gabeko lurretan egindako eraikuntzazko interbentzio mota bat da eraberritze iraunerazlea. Eta hori horrela da, aintzinako ingurune historikoko elementu osatzailea da, edo bestalde, tipologiaren ikuspuntutik garrantzizko elementua delako, barruko banaketa, banaketa bertikaleko elementuen antolaketa, lurzatiaren gainean egindako okupaketa eta antolaketa edo beste edozein ezaugarri morfologikogatik. 2.- Beti ere eraikuntzaren elementu tipologikoak, formari dagozkionak eta egiturazkoak errespetatuz egindako obra multzoaren bidez eraikuntzaren iraunerazpena lortzeko eta bere funtzionalitatea ziurtatzeko egindakoa da eraberritze iraunarazlea. Aipatutako balio horiei egokitzen ez den erabilerarik ez da baimenduko bere barnean. Delako eraikuntza osatzen duten elementuak gotortzea, eraberritzea eta berriztatzea, baimendutako erabilerak hartzeko beharrezko elementu berriak sartzea eta itxura gabeko eraskinak kentzea izango dira interbentzio honen zereginak. 3.- Honako kategoria hauedan zatitzen da eraberritze iraunarazlea: 1) A kategoriako eraberritze iraunarazlea. 2) B kategoriako eraberritze iraunarazlea. 3) C kategoriako eraberritze iraunarazlea. 4.- Honako eraikin hauei aplikatuko zaie A kategoriako eraberritze iraunarazlea: Horien konserbazio egoerak, eraikinaren balore tipologiko, formal eta egiturazkoak nabarmen jartzeko bide eman eta osoan bereoneratzeko aukerak eskaini ditzaten eraikinei. Honako obra hauek har ditzake: a) Balore arkitektonikoak nabarmen jartzea, hau da, balore originalak bereoneratzea honako hauek gauzatuz: - Kanpoko eta barruko fatxadak eraberritzea, aldaketa partzialak egin daitezkeela honako baldintza hauen pean, hots, konposizio unitatea ez dadila aldatu eta estilo-balore berezia duten elementuak izan daitezenean. - Barreguneak eraberritzea arkitektura edo kultura mailan garrantzi nabarmena duten elementuak izan daitezenean. b) Aurreko ataleko bigarren idazatiko b), c) eta d) puntuetan zehazten direnak 5.- Honako eraikin hauei aplikatuko zaie B kategoriako eraberritze iraunarazlea: Konserbazio egoera, nahiko txarra edo txarra izan eta, balio berezia duten elementu arkitektonikorik izan ez arren, eraikitako ondarearen alde interesgarritzat har daitezkeen eraikinei. Honako obra hauek har ditzake: a) Balore arkitektonikoak nabarmen jartzea, honako hauek gauzatuz: - Kanpoko eta barruko fatxadak eraberritzea, barrukoetan zulo berriak zabaltzea zilegi izango dela, konposizioa unitatea ez dadinaren baldintzapean. - Barneguneak eraberritzea, oinarteko zolen kotak aldatu ahal izango direla, leihoen kotak eta erlaitzen lineak aldatu ez daitezenaren baldintzapean. b) Egoera eskasean dauden egituraelementuak indartzea eta, hala behar izan dadinean, berriez ordezkatzea, eraikineko oinarteko zolen kotarik gehiegik aldatu ahal izango direla agian. c) Aurreko ataleko bigarren idazatiko c) eta d) puntuetan zehazten direnak. 6.- Honako eraikin hauei aplikatuko zaie C kategoriako eraberritze iraunarazlea: Erdi jausita daudelako, Eraberritze Zientifikoan sartutzekotzat hartu ezin diren eta lehenengotan izan zuten eraikintzamoetaren antolaketari buruzko agiri fidagarriak aurkitzea posible deneko eraikinei, eraberritze orijinal bat lortzeko xedez. Ondorio honetarako, honako obra hauek burutzea hartu ahal izango du eraberritze iraunarazle honek: a) Arkitektura aldeei dagozkiena hauen bidez: - Elementu bertikalak eta horizontalak, adibidez, atariak, eskailera blokeak, portikoak eta galeriak, haseranizan zuen eran jartzea. - Kanpoko eta barruko fatxadak berrituaz, era berean erraustutako zatiak berregitean bao berriak zabaltzea onartuaz, beti ere egon dagoen agiri fidagarrietan oinarrituaz lehen zeudenen osaketa-erizpidaren arabera. b) Gainaren egitura eta etxegaina sendotzea eta/edo bereoneratzea, lehen zeuden nahiz desagertutako aldeetan, egiturazko osagai berriaz jarriaz, iadanik dagoen egitura konpontzeko edo beste egitura berdin edo antzerako bat egiteko. Aurreko eraikin-motari buruzko agiri fidagarrietan oinarriturik burutuko da lan hau. c) Aurreko ataleko bigarren idazatiko b), c) eta d) zatietan adierazitakoak. 5. Atala.- Iraunerazketa eta apainketa. 1.- Iraunerazketa eta apainketa interbentzioen xedeak honako hauek dira: Dauden eraikuntzerako amaierako elementuak konpondu, berritu edo ordezkatzea; eraikuntza horietan bizi izateko, gutxienezko garbikuzketa zerbitzuei eta garbigeletako, komunetako, sukaldeetako eta gainerako geletako gasak kanporatzeko bideei irauneraztea; urari, argindarrari, berogailuei eta osasunbideei buruz legeek ezartzen dituzten gisako antolapideez etxeak hornitzea; beharrezko izanez, gero fatxadetako leiho-zuloak konponduz edo berriak eginez, geletako argi eta haizebideak hobetzea eta anderakuntza ekiditeko eta bizitza-baldintzak hobetzeko erakuntzak izan behar dituen baldintza orokorrak ziurtatzeko beharrezkoak izan daitezkeen gainontzeko lanak. 2.- Iraunerazketa eta apainketa interbentzioak ez dute eraginik izango eraikuntzaren irmotasunean, es zimenduei, ez zamadun egiturei eta, ez egitura estalragileei dagozkienean ere; bestalde, barruko azalera erabilgarrian nolabaiteko eragina izan dezakete. Fatxaden osakera orokorrean ere, ez du eraginik izan beharko. 3.- Iraunerazketa eta apainketa interbentzioak bere baitan hartzen dituen obrak, besteak beste, honako hauek izan daitezke: a) Etxaurreen itxura aldatzen duten obra txikiak, aldaketak leiho-zuloei buruzkoak direnean, edo zulo berriak irekitzeari buruzkoak, baldin eta horiek lehendik dagoen azalera erabilgarriaren banaketa eta fatxaden osakera orokorra aldatzen ez dituztenean. b) Teilatua konpontzeko obrak egitea, habeak berak edo beste egitura-zati batzuk era alda daitezkeelarik beti ere, beroien itxura gordeaz. c) Etxearen edozein elementuaren iragazkortasunak kentzeko obrak. d) Fatxadako, balkoi, begiraleku, erlaitz eta sarbideateetako egurrak aldatzea; horrelakoetan, ordezkaketak egiteko erabiltzen diren gaiak, lehengoen antzeko eta itxurakoak izan beharko dute, etxearen hobekuntzaobrek aldatzea eskatzen dutenean izan ezik. e) Zaharkilduta dagoen apaintze-gairen bat konpontzea xedetzat duten obrak, funtsezko edo eusketa egitekoren bat ez izatearen baldintzapean. f) Eraikuntzaren barru-banaketaren gain eraginik ez duten edo banaketa aldatuko ez duten obrak, honako hauek izan daitezke: zarpeaketa, margoketa, zolak egitea eta konpontzea, barruko zurgin-lanak, ubideen, berobideen eta kebideen konponketak, berobideak eta kebideak aldatzea, eta funtsezko teknika eta garbikuzketa instalakuntzak sartzea. g) Aurrekoen garrantzi bera edo parekoa duen edozein obra. 4.- Iraunazketa eta apainketa interbentzioek honako hauei ere badaragieke; eraikuntzari ez dagozkion eraskinak kentzeari, baita kanpoko ormen estaltzemodu ezegokieri ere, bai estaltze-gaiari berari dagokionetan, bar margoaren kolore eta, hala behar izanez gero, bai margo-gaiari dagokionetan ere. 6. Atala.- Gotorketa. 1.- Gotorketa interbentzioek honako helburu hauek izango dituzte: Iraunerazketa eta apainketarakoek dituzten berberak alde batetik, eta, bestetik, eraikuntzaren irmotasuna hobetzea, egitura-mailako aldeak berrituz eta ordezkatuz. 2.- Gotorketa interbentzioek honako obra hauek har ditzakete beren baitan: Iraunerazketa eta apainketarakoez gain, egoera txarrean dauden egituramailako zatiak beste berri batzuez ordezkatzea, hauek material ezberdinekoak badira ere; horietaz gain, iraunkortasuna eta irmotasuna gehitzea ekar lezaketen egitura eta zimenduetako osagaiak aldatzeko ekintzak. 3.- egitura-mailako zatiak aldatzeko obrek, oinartekozolenaltuera neurria gutxiasko aldatu ahal izango dute, erlaitzen eta leihoen altuera mailari lehengoan eutsiko dielarik. 4.- Egituraren gotorketarako obrak bururu ondoren baldin eta obra horiek egiteko elementuaren bat edo beste lurreratu beharra izan bada, zati horiek birmoldatu egin beharko dira, lehen zituzten itxura eta banaketa ber gorde beharko dutelarik. 7. Atala.- Birreraikuntza. 1.- Lehendik zegoen eraikin batek, arkitektura mailako berarizko baliorik ez duelaeta, eraberritze zientifiko edo iraunerazleaz baliatzerik eskatzen ez duenean, berori bota eta eraikin berria egitera bideratzen dena izango da birreraikuntza interbentzioa. 2.- Birreraikitzen den eraikinaren kanpoaldeko azal solidoa lehengoari egokituko zaio hedadurari dagokionean, lur eta leku berean egon beharko du kokatuta eta oin guztiek, lurrazpikoek zein goragokoek, azalera berbera izan beharko dute, eraikuntzarako azalera berbera izango da birreraikuntza interbentzioa. 3.- Interbentzio mota honetan ez dira derrigorrezko izango honako hauek erabiliko diren materialeek lehendik zegoen etxeak zituenen ezaugarri berberak izatea, hark zuen etxebarruko banaketari bere horretantxe eustea edo fatxadek taiuketa berbera izatea; hala ere, eraikuntza motari eta fatxaden eta etxegainaren erakeraren alderdi nabarmenen itxuari dagozkionetan, funtsezko antolamenduari lehengoan eutsi beharko zaio. 4.- Horrelakoetan, zilegi izango da, lehendik zegoen eraikinak horrelakorik ez bazuen ere, hark zuen lurmailako oinaren neurri bereko lur-mailaz beheragoko oin bat egitea, beheko solairuaren oinarteko zolaren altuera-neurriek 50 zentimetroz gorako aldeketarik ez duelarik jasan beharko, ez eta oinarteko zolaren beraren edo zolen arteko altuerak 50 zentimetro baino gehiagoko desplazamendua ere, eta horrek ez duelarik biderik ematen lur-mailaz beheragoko oin lur-mailako oin bihurtzeko edo lehendik zegoen etxeak zituen baino oin bat gehiago egiteko. 8. Atala.- Eraberriketa. 1.- Honako hauek ditu xedetzat eraberriketarako eraiketa interbentzioak: Irmoketa interbentzioei buruz adierazitako guztiak eta, horiez gain, honako hauek: a) Barruko espazioen banaketa eta antolaketaren aldaketa baldin eta funtsezko instalakuntza teknologikoaketa gabikuzketarakoak sartzeak ekar ditzakeen egokiketa txikiak baino harago bado hori. b) Ondorengo egitura-elementu hauen egoera, altuera, forma eta neurriak aldatzea: - Barrukaldeko eta kanpoko hormena. - Zutabe, oinartezola eta bobedena. - Eskailerena. - Gainarena. c) Estilo mailako balio berezia duten zatiak gordez eta zati ezberdinen konposaketa-batasuna beti zaindu behar dela, barru eta kanpokaldeko fatxadak aldatzea. 2.- Beti ere, eraldaketa-obrek gorde egin beharko dute jatorrizko eraikinaren erlaitzen altuera-neurria eta hala gertatu, gero, gainaren zatirik gailurrenak duena, 50 zentimetro baino aldeketa handiagorik ezin eman zaiolarik. 9. Atala.- Gehikuntza. 1.- Oin berriak erantsiz, eraikinaren perimetroa handiagotuz, oinarteko zola berriak eraikiz edo beste edozein arrazoiz, egon dagoen eraikinaren eraikitako azalera gehitzea bideratutako eraikuntza interbentzio motari esaten zaio gehikuntza. 2.- Eraldaketa interbentzioarekin eta zati baten suntsiketarekin bateratu ahal izango da gehikuntza interbentzioa.III ERANSKINA AL PLAN RECTOR DE USO Y GESTION DE LA RESERVA DE LA BIOSFERA DE URDAIBAI ONDARE KULTURALAREN ETA HISTORIKO-ARTISTIKOAREN KATALOGOA AZTARNATEGIAK ETA GARRANTZI ARKEOLOGIKOKO ELMENTUAK 1.- Aztarnategi arkeologikoak 1.1.- HAITZULOAK 1. Moruzillo. Busturia (A.1 puntuari dagokio) ( 3844(E))5069.O. 2. Antoliña. Arteaga (A.3 puntuari dagokio) ( 3854(W))5080.O. 3. Gerrandixo. Gautegiz Arteaga (A.12 puntuari dagokio) (38-52(E)) 5079.O. 4. Atxeta. Forua (A.11 puntuari dagokio) (62-5(W)) 5094.O. 5. Atxagakoa. Forua (38-61(W)) 5086.O. 6. Atxondo. Kortezubi (A.6 puntuari dagokio) ( 3862(W))5088.O. 7. Sagastigorri. Kortezubi (A.10 puntuari dagokio) (38-62(W)) 5088.O. 8. Santimamiñe. Kortezubi (A.13 puntuari dagokio) (38-62(W)) 5088.O. 9. Aurtenetxe. Kortezubi (A.7 puntuari dagokio) (38-62(W)) 5088.O. 10. Kortederra. Kortezubi (A.14 puntuari dagokio) (38-62(E)) 5089.O. 11. Aritzgane. Kortezubi (A.8 puntuari dagokio) (38-62(E)) 5089.O. 12. Aretxalde. Ereño (38-62(E)) 5089.O. 13. Ondaro. Nabarniz (A.9 puntuari dagokio) ( 627(W))5098.O. 14. Axpe. Arteaga (A.5 puntuari dagokio) ( 3854(W))5080.O. 15. Arteagako Kobaederra. Arteaga (A.4 puntuari dagokio) (38-54(W)) 5080.O. 16. Armotxe. Gautegiz Arteaga (38-53(E)) 5079.O. 61. Burrutxagane. Ibarrangelua (A.2 puntuari dagokio) (38-46(W)) 5072.O. 1.2.- ZERUPEANGO AZTARNATEGIAK 17. Maruelezako iruna. Arratzu (B.15 puntuari dagokio) (62-14(E)) 5106.O. 18. Gastiburuko Saindutegi. Arratzu (B.16 puntuari dagokio) (61-14(E)) 5106.O. 19. Illuntzarreko eortz-tokia. Arratzu (B.17 puntuari dagokio) (61-14(E)) 5106.O. 20. Larrosetako eortz-tokia I eta II. Arratzu (B.18 puntuari dagokio) (61-14(E)) 5106.O. 20(a). Txarkueta eortz-tokia. Arratzu (B.19 puntuari dagokio (61-14(E)) 5106.O. 21. Kosnoagako barruti indartua. Gernika (B.20 puntuari dagokio) (62-5(W) eta 62-4 (E)) 50945093.O.5093.O. 22. Montorra. Forua (B.21 puntuari dagokio) ( 624(E))5093.O. 23. Sorbituaga harrespila. Busturia (B.22 puntuari dagokio) (38-52(W)) 5076.O. 24. Foruko ezarkuntza erromatarra. Forua (B.23 puntuari dagokio) (62-5(W)) 5094.O. 25. Mundaka ezarkuntza. Mundaka (38-36(E)) 5062.O. 26. Peru Aresti baserriko eortz-tokiak. Bermeo ( 3327(W))5054.O. 27. Zarragoiti gaztelua. Bermeo (33-36(W)) 5061.O. 28. Kurtzioko baseliza, hilerria eta ospitalea. Bermeo (38-28(W)) 5056.O. 29. Almikeko ezarkuntza. Bermeo (38-35(E)) 5060.O. 30. Pareziko baseliza eta ingurunea. Busturia ( 3852(W))5076.O. 31. Arteagako harrespila. Gauteguiz Arteaga ( 3852(E))5079.O. 32. Busturiko Andra Mari eleiza eta ingurunea. Busturia. (38-44(E)) 5069.O. 33. Albizgo dorrea. Mendata (62-30(W)) 5121.O. 34. Lamikizko San Juan eta San Lorenzo baselizak eta ingurunea. Mendata (62-21(E)) 5112.O. 35. Montalban dorrea. Mendata (62-22(W)) 5113.O. 36. Berreñoko San Salvador baseliza eta ingurunea. Munitibar (62-22(E)) 5114.O. 37. San Romaneko dorre eta baseliza erromanikoa. Muxika (62-20(E)) 5110.O. 38. Urdaibaiko San Kristobaleko dorrea eta baseliza. Forua (62-5(W)) 5094.O. 39. Kortezubiko Santiago eleiza. Kortezubi ( 3861(E))5087.O. 40. Portuondoko ezarkuntza. Sukarrieta (38-36(E)) 5062.O. 41. Santimamiñeko baseliza eta ingurunea. Kortezubi (38-62(W)) 5088.O. 42. Ereñozarreko gotorlekua. Ereño (38-62(W)) 5088.O. 84. Islas-ko San Lorenzo eta ingurunea. Gauteguiz Arteaga (38-53(E)) 5079.O. 1.3.- ERDIARO JATORRIZKO HIRIA 43. Bermeo (38-28(W)) 5056.O. 44. Gernika (62-5(W)) - 62 - 13(W)) 5094 5103. O. 2.- GARRANTZI ARKEOLOGIKOKO ELEMENTUAK DITUZTEN ALDEAK 45. Bermeoko talaia. Bermeo (38-28(W)) 5056.O. 46. Deminigus. Bermeo (38-36(W)) 5061.O. 47. Apraiz-erdikoa baserria. Busturia (38-52(E)) 5077.O. 48. Santa María Magdalena eleiza. Mendata ( 6230(W))5121.O. 49. Mendatako San Miguel eleiza. Mendata ( 6222(W))5113.O. 50. Gorozikako Santa Maria eleiza. Muxika ( 6228(E))5118.O. 51. Gorozikako Urrieldu-erdikoa baserrria. Muxika (62-28(E)) 5118.O. 52. Muxikako San Miguel baseliza. Muxika ( 6228(E))5118.O. 53. Nabarnizko San Kristobal baseliza. Nabarniz (38-63(W)) 5090.O. 54. Gernikako Santa Ana baseliza. Gernika ( 625(W))5094.O. 55. Ajangizko Santa Marina baseliza. Ajangiz ( 6213(W)5103.O. 56. Belendiz auzoa. Arratzu (62-6(W)) 5096.O. 57. Zabalako S. Lorenzo baseliza. Arratzu (62-6(W)) 5096.O. 58. S. Millán baseliza. Kortezubi (62-5(E)) 5095.O. 59. Tremoia auzoa. Arteaga (38-46(W)) 5072.O. 60. Kanalako maskor tokiak. Arteaga (B.24 puntuari dagokio) (38-45(W)) 5070.O. 85. Arteagako eleiza erromanikoa. (33-62(E)) 5087.O. 86. San Antolín baseliza. Gautegiz Arteaga ( 3853(E))5079.O. 3.- INSTALAKUNTZA AURREINDUSTRIALAK DITUZTEN ALDEAK 62. Motxiene errota. Busturia (38-52(E)) 5077.O. 63. Olaerrota burdinola. Busturia (38-52(W)) 5076.O. 64. Txarabiola burdinola. Busturia (38-52(W)) 5076.O. 65. Alarbin-Goikoa burdinola. Busturia (38-52(W)) 5076.O. 66. Errotabarri errota. Mendata (62-22(W)) 5113.O. 67. Igerizeko errota. Mendata (62-30(W)) 5121 .O. 68. Bizkoerrota errota. Mendata (62-22(W)) 5113.O. 69. Arratzuerrota burdinola. Arratzu, Mendatako mugan. (62-14(W)) 5113.O. 70. Lastarria errota. Ibarrengelua. (38-37(E) eta 38 -38( E)) 5064 - 5065.O. 71. Txarrille errota. Muxika (62-37(W)) 5126.O. 72. Bekoerrota errota. Muxika (62-29(W)) 5119.O. 73. Ibarreko errota. Muxika (62-29(W eta E)) 51195120.O.5120.O. 74. Zarrakoa errota. Muxika (62-20(W)) 5109.O. 75. Zugastieta karobia. Muxika (62-28(E)) 5118.O. 76. Errotabarri errota. Ajangiz (62-13(W) 5103.O. 77. Goikoerrota errota. Ajangiz (62-13(W-E)) 51045103.O.5103.O. 78. Bolinzulo I eta II errota. Kortezubi (38-62(E)) 5089.O. 79. Goikolea burdinola. Kortezubi (62-6(E)) 5097.O. 80. Terlengiz labea. Kortezubi. (38-62(W)) 5088.O. 81. Maiukitza itsas-errota. Murueta (38-61(W)) 5086.O. 82. Motordune errota. Murueta (36-52(E)) 5077.O. 83. Goikolea errota. Nabarniz (62-6(E)) 5097.O. 87. Ozollo Errota. Gautegiz Arteaga (38-53(E)) 5079.O. 88. Oleta errota. Gautegiz Arteaga (38-53(E)) 5079.O. ko produktua, dirusarreren aurrekontuari atxikiko zaio, bederatzigarren atalburua «Finantzazko pasiboen aldaketa», laurogeita hamargarren atala «Euskal Autonomi Elkartearen herri-zorra» delakoan. 2.- Jaulkipenean lagun dezaten izaikiek «Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia»-ren izenean sartuko dute bakoitzari dagokion diruzenbatekoa, abenduaren 29an. 3.- Moeta horretako eragiketei eta euren gauzaketei dagozkien gastu guztiak, indarrean dagoen aurrekontuak horretarako emandako kredituen kontura joango dira, laurogeita hamargarren sailean «herri-zorra», 01 zerbitzua «Epe luzerako zorpetzea», hirugarren atalburua, hogeita hamargarren atala, 304 kontzeptua. 4.- Ekonomi eta Ogasun Sailak jaulkipeneko izaiki laguntzaileekin itunduko du dagozkien komisioen zenbatekoa. 5.- Ekonomi eta Ogasun Sailak, Euskal Autonomi Elkarteko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari azalduko dizkie burututako eragiketen kontuak. 4. atala.- Korrituak ordaintzeko ihardunbidea. 1.- Jaulkipen honetako korrituen ordainketa, Bilbaoko Balore Azokako Elkarte Kudeatzailearen Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuaren bidez, azoka horretan parte hartzen duten izaikien bidez eta ordainketak bideratzen lankidetza eskaintzen duten izaikien bidez egingo da. 2.- Korrituen ordainketa ofizioz egingo du Ekonomi eta Ogasun Sailak; ahalik lasterren egin ere, ordainketen mugaegunak erarik zehatzenean betetzeko. 3.- Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak mugaegunean edo, hau Bilbaon jaieguna bada, hurrengo astegunean ordainduko dizkie korrituak izaiki partehartzaile izan eta balore kontuetako titular direnei, dauzkaten saldoengatik, bai eurenak zein besteren batzuenak izan; ordainketa zuzenean edo eskudiruko konpentsatzailearen bidez egingo da. Zerbitzuan parte hartzen duten izaikiak arduratuko dira bonoen titularrei ordainketak helarazteko. 4.- Konturako Ohartarazpenen Zerbitzuak, mugaegunean, korrituak ordaintzeko oinarri lez hartzen diren bonoen saldoen zerrenda, izaiki partehartzaileei dagokiena alegia, bidaliko dio Ekonomi eta Ogasun Sailari. 5. atala.- Amortizazioak ordaintzeko ihardunbidea. Amortizazioak ordaintzeko ihardunbidea, laugarren atalean ezarritako berbera izango da, baina «korrituak» hitza azaltzen den lekuan «amortizazioak» ulertu behar da. Vitoria-Gasteiz, 1993ko azaroak 30. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.i Elkartearen 1993rako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 23ko 8/1992 Legearen 8. ataleko 1. idazatiak, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzeko baimena eman zion Eusko Jaurlaritzari, 66.000.000.000 PTAko diruzenbatekorarte, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez eta inbertsioei erantzun ahal izateko. Baimen horretaz baliatuz, koordinatze lanak burutu eta gero, bidezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea; kanpokoa, amortizagarria eta obligaziotan eratua izango da. Horren diruzenbatekoa berrehun milioi (200.000.000 PTA) libera suizarrekoa da. Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko azaroaren 30eko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Jaulkipenaren diruzenbatekoa. Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 8/1992 Legearen 8. ataleko 1. idazatian Jaurlaritzari ematen zaion baimenaz baliatuz, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra jaulkitzea, kanpokoa, amortizagarria eta berrehun milioi libera suizarreko obligaziotan eratua. 2. atala.- Jaulkipenaren harpidedunak. Dekretu honen bidez baimendutako jaulkipenaren harpidetza publikoa izango da. 3. atala.- herri-zorra gauzatzeko era. herri-zorra obligaziotan gauzatuko da, bakoitzaren balio izendatua 5.000 eta 100.000 libera suizarrekoa izango dela. 4. atala.- Jaulkipenaren ezaugarriak. 1.- Izendatutako korritu-tasa eta jaulkipenaren prezioa. Jaulkitako herri-zorrak ehuneko 4,375eko korritu aldaezina izango du. Titulu bakoitzak jaulkitzerakoan izango duen prezioa ehuneko 100,75koa da. 2.- Harpidetza egiteko aldia. Harpidetza egiteko aldia 1993ko abenduaren 16an amaituko da. 3.- Jaulkitze eguna. 1993ko abenduaren 16an jaulkiko dira obligazioak; eta egun hori hartuko da kontutan ezagutze ondoriotarako. 4.- Korrituak sortzea eta ordaintzea. Amaitutako urteka sortu eta ordainduko dira korrituak, jaulkitze egunetik kontatzen hasita, hau da, urte bakoitzeko abenduaren 16tik aurrera. 5. - Amortizazioa. Jaulkitze egunetik hamar urtera amortizatuko dira obligazioak. 6.- Zergekiko onurak. Obligaziotan eratutako Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorra sortzeko ekintza eta ondorengo eskualdaketa, indarrean dauden zerga-arauekin bat etorriz, kostuzko eskualdaketetan ezartzen den zergetatik salbuetsita egongo da. Dekretu honen bidez jaulkitako obligazioek jaraunspenez edo legatuz hartzen direnean, zerga hori arautzen duten arauetan ohartemandako murrizketa izango dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarrian. Ezargarri diren arauek aipatu murrizketa ohartematen badute, baina murrizketa horren ezaugarriak zehazki ezartzen ez badituzte eta murrizketa izateko eskubidea duten herri-zorren jaulkipenari egokitzeko agintzen bada, ehuneko 90ekoa izango da portzentaia, baldin eta, obligazio horiek, kausatzailearen ondarean egon badira bere heriotza izan baino gutxienez urtebete lehenagotik. 7.- Konputagarritasuna. HERRI-ZORRAREN jaulkipeneko obligazioek, dekretu honen bidez baimentzen direnek, inbertsioondorioetarako beharrezko den gaitasundun baloreen aitorpena izango dute Elkarrenganako Bermedun Sozietateen, Aseguru Pribatuetarako Erakundeen, GizarteEmendiotarako Borondatezko Erakundeen eta Estatuko herrizorraren konputagarritasuna automatikoki aitortuta izan dezaten antzeko beste erakundeen koefizienteetan. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Garatzeko baimena. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eta erabakiak hartzeko baimena ematen zaio Ekonomi eta Ogasun sailburuari. Bigarrena.- Indarra hartzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1993ko azaroak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.