- 331/1993 DEKRETUA, abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegia aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu331/1993 DEKRETUA, abenduaren 14koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegia aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 4217
- Xedapen-zk.: 331
- Xedapen-data: 1993/12/14
- Argitaratze-data: 1993/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 53. atalak aldaketa nabarmena ezarri du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegian; izan ere, Euskal Herriko Polizia osatzen duten Kidegoren bateko heziketa-ikastaroak ez gainditzeak, izangaia berez eta besterik gabe, aukeraketabidetik kanpo uztea eta horrek dagokion eskala edo kategoriara sartzeko izan zezakeen eskubide oro galtzea gerta ez daitezen arrazoiak mugatu egiten ditu. Hori dela eta, 1982ko otsailaren 22ko Aginduz (apirilaren 1eko EHAA, 44 zenbakiduna) onartutako eta 1990eko otsailaren 12ko Aginduz (otsailaren 19ko EHAA, 36 zenbakiduna) aldatutako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegia aldatu beharra dago, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean ezarritakora egokitzeko. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritza Batzordearen iritzia entzun ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1993ko abenduaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: Lehenengo atala.- 1982ko otsailaren 22ko Aginduz (apirilaren 1eko EHAA, 44 zenbakiduna) onartutako eta 1990ko otsailaren 12ko Aginduz (otsailaren 19ko EHAA, 36 zenbakiduna) aldatutako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegiaren 18. atala aldatzen da. Hona zer jasoko duen aurrerantzean: «18. atala.- 1. Aukeraketa-ikastaro batean zehar, ikastaroko iharduketa guztien seiren batera edo gehiagotara ez joateak, ikastaroa galtzea dakar eta izangaia aukeraketa-bidetik kanpo uztea eta dagokion eskala edo kategoriara sartzeko izan zezakeen eskubide oro galtzea. 2. Halere, ezinbestekoren bat gertatzen denean, ikastaroa galtzeak ez du esan nahiko izangaia aukeraketabidetikkanpo gelditzen denik; ezinbestekoa izango da aurrikusi eta ekidin edo jarki ezinezko gertaera oro. Beti ere ezinbestekotasuna dela ulertuko da, lanerako aldibaterako ezintasuna dela eta, izangaia lanera joan ezinik dagoenean. Eta hori, gaixotasun edo istripuagatiko baja-agiri bidez egiaztatu beharko du. 3. Ezinbestekotasuna dagoen, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak erabakiko du, izangaiak hori dagoela erabaki dezala eskatu beharko diolarik aurrez. Eskaera horri ematen dion erantzuna baiezkoa bada, ikasgaiek hurrengo egiten den ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute, joateko ezintasuna desagertu ondoren.» Bigarren atala.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Barne Arautegiaren 30. atala eduki gabe uzten da. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abenduak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.