- 192/1994 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Ertzaintzaren Albistaria sortu eta horren antolaketa eta iharduera araupetzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu192/1994 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Ertzaintzaren Albistaria sortu eta horren antolaketa eta iharduera araupetzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 2256
- Xedapen-zk.: 192
- Xedapen-data: 1994/05/31
- Argitaratze-data: 1994/06/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik bosgarrenak Herrizaingo Sailari izendatzen dio Ertzaintzaren Albistaria sortzeko ardura, Saileko iragarkuntza aldizkari ofizial gisa, bertan herritarren segurtasunerako oro har, eta Euskal Herriko Poliziarentzat edo horko kideentzat, kide diren neurrian, interesgarri izan eta beste aldizkari ofizialen batean argitaratu diren xedapenak argitaratu beharko direla, horien edukia zabaltzeko helburuarekin. Horiez gain, Herrizaingo sailburuaren aginduak eta Herrizaingo Saileko beste edozein organoren ebazpenak ere argitaratuko dira, aipatu 4/1992 Legean edo izaera orokorreko xedapenek diotenaren arabera bertan argitaratzea aginduzkoa bada. Helburu berarekin, Ertzaintzarentzat intesgarri izan daitekeen bestelako edozein informazio ere argitaratuko da Albistarian. Aurrikusitako hori betetzeko beharrezko egiten da Ertzaintzaren Albistaria sortu eta horren antolaketa eta iharduera egokirako artezpideak finkatzea. Hori horrela, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritza Kontseiluak 1994ko maiatzaren 31n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Ertzaintzaren Albistaria sortzea. Ertzaintzaren Albistaria sortzen da, Herrizaingo Saileko iragarkuntza aldizkari ofizial gisa. 2. atala.- Argitalpen Atala. Segurtasun sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritzan ezarritako Argitalpen Atalari dagokio Ertzaintzaren Albistariaren antolaketa eta kudeaketa, horretarako hurrengo atalean izendatzen zaizkion eginkizunak izango dituelarik. 3. atala.- Argitalpen Atalaren eginkizunak. 1.- Argitalpen Atalari dagozkio Ertzaintzaren Albistaria argitaratu eta banatzeko eginkizun tekniko, ekonomiko eta administratiboak. Hori dela eta, berari dagokio Albistarian argitaratu beharreko administrazio xedapen eta egintza guztiak argitaratzea, batez ere Dekretu honen arabera ezartzen diren arauei jarraituz argitalpenean gorde beharreko lehentasun hurrenkera zainduz. 2.- Atal horrek, gainera, Ertzaintzarentzat interesgarri izan daitekeen bestelako edozein informazio kontrolatuko du, Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariak argitaratzeko agindua eman dezan. 4. atala.- Edukia eta egitura. Ondoren aipatzen den edukia ezarriko da Ertzaintzaren Albistarian, atalezataleko egiturari jarraituz: 1.- Beste Aldizkari Ofizialetan argitaratutako xedapenak. Herritarren segurtasunerako orohar eta Euskal Herriko Poliziarentzat edo horko kideentzat, kide diren neurrian, interesgarri izan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hiru lurraldeetako aldizkari ofizialetan eta Estatuko Boletin Ofizialean argitaratutako xedapenak argitaratuko dira atal honetan, ematen dituen organoak ematen dituela. 2.- Herrizaingo Saileko xedapenak.Atal honetan argitaratuko dira: a) Ertzaintzaren lanpostu zerrendak eta horien aldaketak, Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 42. atalean ohartemandakoarekin bat etorriz. b) Ertzaintzan lanpostuak betetzeko deialdiak, lehiaketabidezkoak nahiz izendapen librez egiten direnak, Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen 67.1 atalean jasotakoa betez, eta baita deialdi horien ebazpena ere, lege bereko 67.2 atalean xedatutakoaren arabera, eta bertan aipatzen diren salbuespenez. c) Herrizaingo sailburuaren aginduak eta Herrizaingo Saileko beste edozein organoren xedapenak, izaera orokorreko xedapenak diotenaren arabera bertan argitaratzea aginduzkoa bada. 3.- Bestelako informazioak. Honetan Ertzaintzarentzat interes orokorrekoak izan daitezkeen informazio guztiak azalduko dira. 5. atala.- Ondorioak. 1.- Aurreko ataleko 1 eta 3 idazatietan adierazitako xedapenak argitaratzea Aldizkari Ofizialaren edo jasota datozen beste edozein aldizkariren berridazketa hutsa izango da, zabalkuntza emateko egiten dena. 2.- Aurreko ataleko 2. idazatiko xedapenak Ertzaintzaren Albistarian argitaratzea, horien edukia egiazko eta aginduzko bihurtuko da, indarrean dauden arauen arabera doakionari egin beharreko jakinarazpenen kaltetan gabe. Xedapen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Ertzaintza ez den Euskal Herriko Poliziaren beste kidegoren batentzat interesgarri gerta daitekeen zatietan. Azken kasu honetan ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egunetik izango dituzte. 6. atala.- Hizkuntza ofizialak. Ertzaintzaren Albistaria euskaraz eta gaztelaniaz idatzita egongo da, iturria legez elebietan egitera behartuta ez dagoenean salbu, kasu horretan gaztelania hutsez argitara baitaiteke. 7. atala.- Aldizkotasuna. 1.- Ertzaintzaren Albistaria hilaren 1ean eta 15ean argitaratuko da hilero, egon horiek larunbata edo jaieguna direnean izan ezik; orduan, hurrengo astegunean argitaratuko baita. 2.- Horrek salbuespena izan dezake, Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariak erabakitzen badu, argitaratzeko premien arabera. 8. atala.- Aurkibideak eta laburpenak. Ertzaintzaren Albistariaren alde bakoitzean aurkibide bat ezarriko da bertan jasotzen diren xedapen eta informazioak jasoz, eta horietako bakoitza zein orrialdetatik aurrera jasota datorren adieraziz. Urtean behin, gainera, laburpenak argitaratuko dira, gaiaren arabera, dataren arabera eta zenbakien arabera antolatuta. 9. atala.- Argitaratzeko prozedura. 1.- Argitalpen Atalak Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariari proposatuko dizkio, bere ekimenez edo Herrizaingo Saileko beste edozein organok eskatuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko, lurralde historikoetako aldizkari ofizialetako edo Estatuko Boletin Ofizialeko argitaratu beharreko xedapenak eta baita, Ertzaintzarentzat interes orokorrekoak izatearren, Dekretu honek araupetzen duen Albistarian argitaratzeko informazio oro ere. 2.- Dekretu honen 4. ataleko 2. idazatian xedatutakoaren arabera, Ertzaintzaren Albistarian argitaratu beharreko xedapenen jatorrizko testuak, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita eta orrialde guztiak behar bezala sinatuta bidali beharko dizkio agintaritza bakoitzak Argitalpen Atalari.Atal horretan, alde batetik Herrizaingo sailburuaren eta bestetik Abistarian argitaratu beharreko egintza eta xedapenak emateko gaitasuna izan dezaten Herrizaingo Saileko gainontzeko organoen sinadurak izango dituzte zenbait fitxatan jasota. Argitara eman nahi diren jatorrizko testuekin batera bidali beharreko argitaratzeko eskaera idatzian horien edukiaren laburpena jaso beharko da. 3.- Testuak jaso eta argitaratzeko teknika eta lanabes elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabili ahal izango dira, beti ere jatorrizkoak direla egiaztatzeko beharrezko bermeak betetzen badira. 4.- Aurreko idazatietan aipatutako Ertzaintzaren Albistarian argitaratu beharreko testuak argitaratzeko baimena ematea, beti ere, Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariari dagokio eta orrialde guztietan jaso beharko da, «Sartu hau Ertzaintzaren Albistarian» formula idatzi ondoren, bere sinadura. Baimen emate hori besteren baten esku utzi ahal izango da, indarrean dauden arauen arabera. 10. atala.- Hutsen zuzenketa. 1.- Xedapen bat argitaratzean bere zentzua aldatzen duten akatsak agertzen badira, osorik edo behar besteko zatia berriz argitaratu beharko da, hurrengo idazatian jasota datozen arauak betez. Hori dela eta, Argitalpen Atalak bere kabuz edo doakion organoak eskatuta zuzenduko ditu xedapenak argitaratzean egiten diren akats tipografikoak edo inprimatzean egindakoak, beti ere, adierazitakoaren zentzua aldatu bada, edo zalantzan jarri. Zuzenketa horien berri berehala emango zaio xedapena eman zuen organoari. 2.- Argitaratzeko jatorrizko testua bada akatsak dituena, horrela egin beharko da dagokion zuzenketa: a) Testuinguruak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta xedapenen esanahia aldatu ez arren, agiango okerbideak alboratu ahal izateko, aldatzea komeni diren hutsak edo omisio materialak, eman zituzten organoek zuzendu beharko dituzte, testua Albistarian beharrezko zuzenketa eta guzti argitaratuz. b) Testua irakurtzean ohartematen ez diren hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapenaren edukiaedo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua dagoenean, maila bereko xedapenez zuzenduko dira. 3.- Segurtasun sailburuordearen Kabineteko zuzendariak, berari bidalitako jatorrizko testuetan akatsak edo omisioak atzeman direla jakinaraziko dio kasuan kasuko organo aginpidedunari. 11. atala.- Gordetzea eta zaintzea. Albistariaren zenbaki bakoitzean argitaratutako jatorrizkoak Segurtasun sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritzaren esku egongo dira, argitaratzen diren egunetik hasi eta sei hilabetetan. Epe hori betetzen denean, Eusko Jaurlaritzako Artxibategi, Liburutegi eta Agiripaper Zerbitzura bidali beharko dira, honek zaindu eta gorde ditzan. 12. atala.- Banaketa ofiziala. Albistariko Argitalpen Atala arduratuko da Herrizaingo sailbuari eta bere menpe zuzenean dauden goikargudunei, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariari eta Ertzaintzako agenteen gain organikoki aginte zuzena duten Herrizaingo Saileko organoei helarazteaz, arreta berezia jarriz aleak Unitate, Komisaldegi, Azpikomisaldegi eta ertzain toki guztietara bidaltzen; horietako arduradunek edukiaren berri era egokian eman beharko dute gero Kidego horretako kideen artean. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Herrizaingo sailburuak aginduko du noiztik hasiko den ihardunean Ertzaintzaren Albistaria, eta berau da arau honen garapenerako eman daitezen beharrezko xedapenak emateko aginpidedunak. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko maiatzak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.