Euskadi.eus
  • 66/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, aldez aurretiko ikuskatzea izan behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

66/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, aldez aurretiko ikuskatzea izan behar duten espedienteei dagozkien gastu mota bakoitzeko zenbatekoak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 575
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 1995/01/24
  • Argitaratze-data: 1995/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legeak arautu zituen Euskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioaren barruko ekonomiaren barne-kontrola egiteko irizpide nagusiak. Aipatutako legean irizpideak ematen zirenez, ezinbestekoa da bertan jasotako puntu batzuk garatzea, arauon ezarpena erraza, ulergarria eta beti berdina izan dadin, ez bakarrik eragile izango den organoarentzat, hau da Ekonomiaren Kontrolerako Bulegoarentzat, baita beste erakunde, zerbitzu edo norbanakoentzat ere, ekonomiari buruzko beren iharduerak bulego horren xede badira. Aipatutako legearen 22.1.a) 3.) atala da garatu beharreko puntu horietako bat. Gastu-mota bakoitzeko zenbatekoa finkatu behar da, hortik gorako zenbatekoetan derrigorrezkoa baita aldez aurretiko ikuskatzea egitea. Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko urtarrilaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legearen 22.1.a).3.) atalean aipatutako gastu mota bakoitzeko zenbatekoa finkatzea da dekretu honen xedea, hortik gorako zenbatekoetan derrigorrezkoa baita aldez aurretiko ikuskatzea egitea. 2.- Aurreko lerroaldian aipatutako ondorioetarako, aipatutako legearen 22.1.a) ataleko 1.) eta 2.) zenbakietan adierazitako gastuak ez dira jarriko dekretu honetan agindutakoaren menpean. Alderantziz, haien zenbatekoak edozein izanda ere, aldez aurretiko ikuskatzearen menpe egongo dira beti. 3.- Era beran, kanpoan geldituko dira aipatutako 22.1.a) atalaren 3.) zenbakiko azken puntuan adierazitako gastuak ere. Haien zenbatekoak edozein izanda ere, aldez aurretiko ikuskatze lanetik kanpo geldituko dira. 4.- Ohiko transferentziak eta kapitalaren transferentziak aldez aurretiko ikuskatzearen menpe ez daudela ulertu behar da, horien zenbatekoa edozein izanda ere. 2. atala.- Gastu mota bakoitzeko zenbatekoak. 1.- Aurreko atalean xedatutakoarekin bat etorriz, aldez aurretiko ikuskatzea jaso beharko dute jarraian aipatzen diren gastu mota horiek, bakoitzak bertan adierazitako zenbatekoak gainditzen baditu: a) Obra kontratuak, 25.000.000 PTAtik goragokoa bada hasierako aurrekontua. Kontratu horiek izandako aldaketei, bai bakarrean zein guztiak batera hartuta, hasierako kontratuaren %25etik gorakoak direnean baino ez zaie aldez aurretiko ikuskapena egingo. b) Hornikuntza kontratuak, 10.000.000 PTAtik goragokoa bada hasierako aurrekontua. Kontratu horiek izandako aldaketei, bai bakarrean zein guztiak batera hartuta, hasierako kontratuaren %25etik gorakoak direnean baino ez zaie aldez aurretiko ikuskapena egingo. c) Laguntza tekniko, zerbitzu eta ohikoak ez diren lan zehatz eta berezietako kontratuak, 10.000.000 PTAtik goragokoa bada hasierako aurrekontua. Kontratu horiek izandako aldaketei, bai bakarrean zein guztiak batera hartuta, hasierako kontratuaren %25etik gorakoak direnean baino ez zaie aldez aurretiko ikuskapena egingo. d) Ondasun higiezinen errentamendu kontratuak, urteko zenbatekoa 2.000.000 PTAtik gorakoa bada. e) Ohikoak eta kapitalarenak diren dirulaguntzak, 10.000.000 PTAtik gorakoak badira. f) 2.000.000 PTAtik goragoko era guztietako kalteordainak. Epigrafe honetan sartzen dira bai batera egindako arauzko ordainketak eta bai osasunerako eta ortoprotesirako sorospen gastuak itzultzeko izapidetutako espedienteak ere. g) 2.000.000 PTAtik goragoko era guztietako maileguak eta diruaurrerapenak. h) Aseguru, zerga eta finantzaketa gastuak, 2.000.000 PTAtik gorakoak badira. i) Aurreko epigrafeetan sartu gabeko beste gastu batzuk, atal honetako 2. lerroaldian adierazitakoaren irizpideari jarraituz 2.000.000 PTAtik gorakoak badira. 2.- Aurreko lerroaldian aipatutako zenbatekoak kalkulatu ahal izateko, bildu egingo dira batera agintzeko modukoak eta homogeneoak diren prestazioak, gertakariak, eragiketak edo balio ekonomikoa duten egintzak. Hartara, bada, ezingo dira zatitu edo banatu aldez aurretiko ikuskatzea ekiditeko. AZKEN XEDAPEN BAKARRA - Indarra hartzea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1995eko urtarrilak 24. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Herri Administrazio sailburua, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.