- 250/1995 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, eskumen zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu250/1995 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, eskumen zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeko legelariak gaitzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2020
- Xedapen-zk.: 250
- Xedapen-data: 1995/04/25
- Argitaratze-data: 1995/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren ordezkaritza eta defentsa, ekainaren 26ko 7/1986 Legearen 2.1 atalaren arabera, Administrazioak berak ekintza horietarako Zerbitzu Juridiko Nagusietan integratuta dituen legelariei edo beren-berengi gaitutako legelariei dagokie, nahiz eta kasu jakin batzuetan horretarako berariaz aukeratutako abokatu kolegiatu baten esku utz daitekeen ardura hori, horri buruz arauetan xedatzen denarekin bat etorriz. Euren zerbitzua Euskal Autonomi Elkartean betetzen duten langileen ordezkaritza eta defentsari ere, karguaren eginkizunean izandako iharduera eta omisioegatik, erregimen bera aplikatuko zaie, gai hori Estaturako erregulatzen duten arauetan horrela baitago jasota, eta horiek kontutan hartzeko diote goian aipatutako Legeko 1. eta 3. atalek. Funtzionarioen kontra jartzen diren ekintza judizial gehientsuenak polizien kontrakoak direla argi eta garbi dago. Euren lanean izandako agiango erantzukizunak eskatzen zaizkie; beharrezkoa dute, hori dela eta, sorospen juridikoa, euren burua era egokian defendatu ahal izateko. Poliziek euren lana modu zuzenean betetzerakoan ondasun juridikoei eta eskubideei eragiten diete; hortan datza gakoa, izan ere, ondasun eta eskubide horiek garrantzi handikoak dira, eta ondorioz, sano babestuta egoten dira ordenamednu juridikoaren aldetik. Hau da, gerta daitezkeen kalteak tipifikatuta daude penal arloan. Egoera hori erabat nabarmena zenez, horri buruzko araudia sortu da. Ertzainek, euren lanaren eraginkortasunari begira, behar duten babesketa juridikoa izango dute Administrazioaren aldetik. Ildo horretatik, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean, Euskal Autonomi Elkarteko Poliziaren Arautegiko 146. atala kontutan izanik, ezartzen denez, poliziek eskubidea dute eureei dagokien Administrazioak ordezkatu eta defenda ditzaten euren lanean izandako gertakizunegatik erantzukizunak eskatzen zaizkien iharduera judizial guztietan. Administrazioaren pentzutan egingo da hori. Ondorioz, lehendakariordeak proposamena egin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1995eko apirilaren 25ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Ertzainek euren lana betetzerakoan egindako ekintza edo omisioen ondorio diren prozesu penalek eta zibilek dakartzaten epaiketetan ertzainak eta prozesu horiekin zerikusirik duten Euskal Autonomi Elkarteko interesak ordezkatu eta defendatzeko gaitzen dira Herrizaingo Sailari atxikitako legelariak. Euskal Autonomi Elkarteak babestutako interes publikoa defendatzeko, beste batzuen aurrean akzioak aurkeztea dakar berarekin gaikuntzak. Sail horretako goi-kargudunak partaide direneko kasu eta ihardunbideak hartzen ditu gaikuntzak. 2. atala.- 1. atalean aipatzen den moduan, prozesuetan ordezkaritza eta defentsa egiteari buruz jasota dauden neurri legalak hartzea Herrizango Sailari dagokio. Horien artean sartzen da Abokatu Elkarteari egindako agindua, ekainaren 26ko 7/1986 Legeko 2.1 atalean jasotzen dena hain zuzen. 3. atala.- 1. atalean aipatzen diren ihardunbideen ondorio diren murtziloak, erantzukizun zibilari buruzkoak, Auzibide Zuzendaritzari jakin araziko dizkio Herrizaingo Sailak. Zerbitzu juridiko nagusiek, bidezkotzat jotzen dutenean, Jaurlaritzaren interesak defendatuko dituzte murtzilo horietan. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1995eko apirilak 25. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Jaurlaritzaren lehendakariordea, JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.