Euskadi.eus
  • 60/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko otsailaren 16ko Akordioa onartzen duena. Justiziako Administrazioko baliabide pertsonal arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzkoa da akordio hori. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

60/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko otsailaren 16ko Akordioa onartzen duena. Justiziako Administrazioko baliabide pertsonal arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzkoa da akordio hori.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1701
  • Xedapen-zk.: 60
  • Xedapen-data: 1996/03/26
  • Argitaratze-data: 1996/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eta erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko otsailaren 16an. Bitariko Batzordeko idazkariak: Izpta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.

Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartu zuen eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaz onarpena eman zitzaion Akordioko 2. atalean xedatzen dena kontutan hartuta; 1996ko otsailaren 16an batzorde horrek egin zuen osoko bileran Justiziako Administrazioko baliabide pertsonal arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz hartu zuen akordioaren edukina martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuan jasotzen dela ulertzen delako, hauxe da dekretu honen xedea, hau da, aipatutako akordioa onartu eta argitaratzea alde batetik eta, bestetik, eskualdaketaren gai izan diren baliabide pertsonalak dagokion Sailari atxikitzea.

Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko martxoaren 26an egin zuen batzarrean aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak Justiziako Administrazioko baliabide pertsonal arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz, 1996ko otsailaren 16an hartutako Akordioa onartzea, martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuan finkatzen deneantxe. Errege Dekretu hori, bere osotasunean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dekretu honen eraskin gisa argitara dadila agintzea.

  2. atala.- Eskualdaketaren gai izan diren egitekoak, zerbitzuak eta baliabide pertsonalak, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita gelditzen dira.

Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik aurrera hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko martxoaren 26an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Espainiako Konstituzioko 149.1.5. atalean xedatzen denaren arabera, Estatuak eskumen osoa du Justiziako Administrazio arloari dagokionetan.

Bestalde, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartu zen Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 35.3 atalean, zera finkatzen da: Justiziaren Administrazioaren jarduera baliabide material eta ekonomikoez hornitzea, Autonomi Elkarteari dagokiola bere eremuaren barruan, Epailaritza Botereari buruzko Lege Organikoan Gobernuari eskumen hori eman dakioneantxe.

Azaroaren 8ko 16/1994 Legeaz aldatu eta Epailaritza Botereari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 455. atalean eta gehigarrizko xedapenetatik lehenengoko 2. idazatian, Elkarte Autonomoek berenganatu ditzaketen egitekoak finkatzen dira, Lege horretako 454. atalean zehazten diren mugen barruan.

Otsailaren 16ko 249/1996 eta 250/1996 Errege Dekretuen eta otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuaren bidez, Justiziaren Administrazioaren zerbitzuko Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoei eta Auzitarako Sendagileei buruzko Arautegi Organikoak onartu ziren eta, gainera, Epailaritza Idazkarien Kidegoari buruzko Arautegi Organikoa aldatu egin da.

Ondorioz, Justiziaren Administrazioaren zerbitzuko baliabide pertsonal arloan Estatuko Administrazioarenak diren egitekoak eta zerbitzuak, Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen zaizkio.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Bitariko Batzordeak, bidezkoa den akordioa hartu zuen 1996ko otsailaren 16an egin zuen osoko bilkuran, errege dekretu horretako eraskinean jasotzen deneantxe eta aipatu den eskualdaketari dagokionetan.

Ondorioz, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean finkatzen dena beteaz, Administrazio Publikoetarako Ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 1996ko martxoaren 15ean egin zuen bilkuran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.- Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 16an egin zuen osoko bilkuran hartutako Akordioa onartu egiten da. Justiziaren Administrazioaren zerbitzua baliabide pertsonalez hornitzeari dagokionetan, Estatuko Administrazioarenak diren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzkoa da akordio hori. Errege Dekretu honetako eraskin gisa jasotzen da.

  2. atala.- Ondorioz, Bitariko Batzordearen akordio horretan aipatzen diren zerbitzuak eta baliabideak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen zaizkio, akordioan bertan eta eraskin gisa eskaintzen diren zerrendetan zehazten diren eremu eta baldintzen arabera.

  3. atala.- Egiteko eta zerbitzuen eskualdaketa honek, Bitariko Batzordearen akordio horretan finkatzen den egunetik hasita hartuko du indarra.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Errege dekretu hau, aldi berean argitaratuko da bai Estatuko Buletin Ofizialean eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere. Argitara dadin egunetik hasita hartuko du indarra.

    Madrilen, 1996ko martxoaren 15ean.

    JUAN CARLOS E.

    Administrazio Publikoetarako ministroa,

    JUAN LERMA BLASCO.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ESTATUTUKO ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK BIGARRENEAN AIPATZEN DEN ESKUALDAKETETARAKO BITARIKO BATZORDEKO IDAZKARIAK DIREN ROSA RODRÍGUEZ PASCUAL ANDREAK ETA MIKEL LEGARDA URIARTE JAUNAK, HAUXE

ZIURTATZEN DUTE:

Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 16an egin zuen osoko bilkuran honako akordio hau hartu zuen: Justiziaren Administrazioaren zerbitzuko baliabide pertsonalei dagokienetan Estatuko Administrazioarenak diren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzkoa hain zuzen eta, hori, gero aditzera ematen direnen arabera:

  1. Eskualdaketak oinarri hartzen dueneko konstituzio eta estatutu mailako arauak.

    Konstituzioko 149.1.5 atalean xedatzen denaren arabera, eskumen osoa du Estatuak, Justiziaren Administrazio mailako arloari dagokionetan.

    Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 35.3 atalean xedatzen denaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteari dagokio Justiziaren Administrazioaren zerbitzua langilez hornitzea, Epailaritza Botereari buruzko Lege Organikoan Gobernuari eskumen hori eman dakioneantxe. Lege orokorretan xedatzen denaren arabera Estatutuko 13.2 atalean aipatzen deneantxe, Estatuari dagokio oso-osoan Ministerio Fiskalaren antolaera eta jarduera. Eta hori, Estatutuko 13.2 atalean halaxe sendesten da.

    Azaroaren 8ko 16/1994 Legeaz aldatu eta Epailaritza Botereari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 455. atalean eta gehigarrizko xedapenetatik lehenengoko 2. idazatian, Elkarte Autonomoek berenganatu ditzaketen egitekoak finkatzen dira, Lege horretako 454. atalean zehazten diren mugen barruan.

  2. Estatuko administraziorenak izan eta euskal autonomi elkarteari eskualdatzen zaizkion egitekoak eta zerbitzuak.

    1. Estatuaren Administrazioak Euskal Autonomi Elkartearen lurraldearen barruan betetzen dituen egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen zaizkio honako hauei dagokienetan:

      1. Justiziaren Administrazioaren zerbitzuko langileak, Justiziaren Administrazioaren zerbitzuko ofizialen, laguntzaileen eta agenteen Kidegoei buruzko Arautegi Organikoa onartzen deneko otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuan eta Auzitarako Sendagileen Kidegoari buruzko Arautegi Orokorra onartzen deneko otsailaren 23ko 296/1996 Errege Dekretuan finkatzen deneantxe.

      2. Pake epaitegietako idazkaritzetako baterakundeen birrazterketa eta onarpena; beroietako plantila finkatzea eta, hala behar izan dadinean, a) idazatian aipatzen diren kidegoetako funtzionarioak, 7.000 biztanletik gora dituzten herrietako epaitegiei atxikitzea edo, lan asko dagoelako, hala jokatzea justifikatutzat jo dadin kasuetan.

    2. Bateratutako jardunak.

      Bi administrazioek dituzten eskumenak behar den bezala bete ahal izateko, Euskal Autonomi Elkarteak, Epailaritza Idazkarien Kidegoari buruzko Arautegi Orokorra aldatzen duen otsailaren 16ko 250/1996 Errege Dekretuan aipatzen diren egintzak burutu ahal izango ditu Epailaritza Idazkariei dagokienetan.

  3. Eskualdaketaren gai diren langileak.

    1 zenbakia duen zerrendan aipatzen diren langileak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomi Elkarteari.

  4. Eskualdaketak bere baitan hartzen dituen aurrekontu kredituak.

    Estatuaren egiteko eta zerbitzu hauen eskualdaketa honi, Estatu mailan, 1995. urteko ekitaldiko eta urte osoko guztirako kostuari dagokion diruzenbatekoa, 2 zenbakidun zerrendan jasotzen da.

  5. Eskualdatzen diren zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak.

    Eskualdaketaren gai izan diren agirien eta espedienteen entrega, akordio honi onarpena eman diezaion Errege Dekretua argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egingo da. Entrega gauzatu dadin egunean izapideetan egon daitezen espedienteei ebazpena ematea, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuko 4. atalean xedatzen denaren arabera egingo da.

  6. Eskualdaketak hezurmamituko direneko eguna.

    Akordio honen gai den eskualdaketa, 1996ko apirilaren 1etik hasita hezurmamituko da.

    Eta erasota gelditu dadin, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak egin zuen osoko bilkuran hartutako eskualdaketa akordioa batzorde horretan Administrazio bakoitzak duen ordezkaritzako lehendakariek sendetsi ondoren, ziurtagiri hau izenpetzen dugu, Madrilen, 1996ko martxoaren 4an. Izpta.: Bitariko Batzordeko Idazkariak: Rosa Rodríguez Pascual

    eta Mikel Legarda Uriarte.