Euskadi.eus
  • 61/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko otsailaren 21eko Akordioa onartzen duena. Nekazaritza arloan (NBEF) Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta dauden zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotu egiten dira akordio horren bidez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

61/1996 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Eskualdaketetarako Bitariko Batzordearen 1996ko otsailaren 21eko Akordioa onartzen duena. Nekazaritza arloan (NBEF) Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta dauden zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotu egiten dira akordio horren bidez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1702
  • Xedapen-zk.: 61
  • Xedapen-data: 1996/03/26
  • Argitaratze-data: 1996/04/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartu zuen eta irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaz onarpena eman zitzaion Akordioko 2. atalean xedatzen dena kontutan hartuta; 1996ko otsailaren 29an batzorde horrek egin zuen osoko bileran nekazaritza-arloan (NBEF) Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz hartu zuen akordioaren edukina martxoaren 15eko 512/1996 Errege Dekretuan jasotzen dela ulertzen delako, aipatutako akordioan eskatzen diren formalizazio-izapideak betetzeko; hauxe da dekretu honen xedea, hau da, aipatutako akordioa onartu eta argitaratzea alde batetik eta, bestetik, eskualdaketaren gai izan diren baliabide material eta pertsonalak dagokion Sailari atxikitzea.

Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko martxoaren 26an egin zuen batzarrean aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Eskualdaketarako Bitariko Batzordeak Nekazaritza-arloan (NBEF) Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruz, 1996ko otsailaren 29an hartutako Akordioa onartzea, martxoaren 15eko 512/1996 Errege Dekretuan finkatzen deneantxe. Errege Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dekretu honen eraskin gisa argitara dadila agintzea.

  2. atala.- Eskualdaketaren gai izan diren egitekoak, zerbitzuak eta baliabide material eta pertsonalak, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita gelditzen dira.

Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunetik aurrera hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko martxoaren 26an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

512/1996 ERREGE DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, nekazaritza arloan -Nekazaritza Bermerako Espainiako Fondoa(NBEF)- Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta dauden zerbitzuei atxikitako baliabideak areagotzen dituena.

Espainiako Konstituzioko 149.1.13. atalean xedatzen denaren arabera, ekonomi jardueraren plangintza orokorraren koordinazioari eta oinarriei buruzko eskumenak Estatuaren menpe daude.

Bestalde, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10.9 atalean, nekazaritza alorreko eskumen osoa, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat etorriz, Euskal Autonomi Elkarteari dagokiola agintzen da.

Uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretuaren eta irailaren 7ko 2209/1979 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatu zitzaizkion nekazaritza arloko egitekoak eta zerbitzuak. Eskualdaketok osotu eta areagotu egiten dira orain, laguntza zuzenak kudeatzeko diren baliabide berriekin, Europako Batasunetik datozen fondoekin hain zuzen, eta, zehatz-mehatz, NBEFtik (Bermeen Sekzioa) datozenekin.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Bitariko Batzordeak, 1996ko otsailaren 29an egin zuen osoko bilkuran, akordioa hartu zuen gai horren gainean.

Ondorioz, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean finkatzen dena betez, Administrazio Publikoetarako ministroaren proposamenez eta ministroen Kontseiluak 1996ko martxoaren 15ean egin zuen bilkuran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.- Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 29an egin zuen osoko bilkuran hartutako akordioa onartu egiten da. Euskal Autonomi Elkarteari nekazaritza arloan eskualdatutako zerbitzuei atxikita dauden baliabideak areagotzeari buruzkoa da akordio hori; hain zuzen ere, Europako Batasunetik datozen laguntza zuzenak kudeatzeko diren baliabideak, eta, zehatz-mehatz, NBEFtik (Bermeen Sekzioa) datozenak.

  2. atala.- Ondorioz, akordio horretan aipatzen diren ondasunak, eskubideak, obligazioak eta langileak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen zaizkio, akordioan bertan eta eraskin gisa eskaintzen diren zerrendetan zehazten diren eremu eta baldintzen arabera.

  3. atala.- Bitariko Batzordearen akordioan adierazitako egunetik aurrera hartuko du indarra eskualdaketen areagotzeak.

    AZKEN XEDAPEN BAKARRA

    Errege Dekretu hau aldi berean argitaratuko da bai Estatuko Buletin Ofizialean eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere. Argitara dadin egunetik hartuko du indarra.

    Madrilen, 1996ko martxoaren 15ean.

    JUAN CARLOS E.

    Administrazio Publikoetarako ministroa,

    JUAN LERMA BLASCO.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ESTATUTUKO ALDIBATERAKO XEDAPENETATIK BIGARRENEAN AIPATZEN DEN ESKUALDAKETETARAKO BITARIKO BATZORDEKO IDAZKARIAK DIREN ROSA RODRÍGUEZ PASCUAL ANDREAK ETA MIKEL LEGARDA URIARTE JAUNAK, HAUXE

ZIURTATZEN DUTE:

Bitariko Batzordeak 1996ko otsailaren 29an egin zuen osoko bilkuran honako akordio hau hartu zuen: nekazaritza arloan (NBEF) Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta dauden zerbitzuei atxikitako baliabideak areagotzea. Honela geldituko dira aurrerantzean:

  1. Eskualdaketaren oinarri diren arau konstituzionalak eta estatutarioak.

    Espainiako Konstituzioko 149.1.13. atalean xedatzen denaren arabera, ekonomi jardueraren plangintza orokorraren koordinazioari eta oinarriei buruzko eskumenak Estatuaren menpe daude.

    Bestalde, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 10.9 atalean, nekazaritza alorreko eskumen osoa, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat etorriz, Euskal Autonomi Elkarteari dagokiola agintzen da.

    Uztailaren 15eko 1981/1978 Errege Dekretuaren eta irailaren 7ko 2209/1979 Errege Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatu zitzaizkion nekazaritza arloko egitekoak eta zerbitzuak.

    Eskualdaketok osotu eta areagotu egiten dira orain, Europako Batasuneko fondoetatik datozen laguntza zuzenak kudeatzeko diren baliabide berriekin, eta, zehatz-mehatz, NBEFtik (Bermeen Sekzioa) datozenekin.

  2. Euskal autonomi elkarteak bereganatzen dituen egitekoak eta eskualdatzen diren zerbitzuei buruzko zehaztasunak.

    Nekazaritza Bermerako Espainiako Fondoaren (NBEF) baliabideak eskualdatzen dira, honako hauek alegia: dirulaguntzen kudeaketa; eskabideak jasotzea; xehetasunak egiaztatzea; eskabideak ebaluatzea, dirulaguntza ematea erregulatzen duen arauan ezartzen diren balorazio irizpideen arabera; espedienteak ebaztea; eskupekoak, kalteordainak edo dirulaguntzak izapidetzea, kitatzea eta ordaintzea; eta onuradunek hartutako konpromezuak bete direnentz gainbegiratzea eta jagotea.

  3. Estatuko administrazioaren menpe gelditzen diren egitekoak eta zerbitzuak.

    Estatuko Administrazioaren menpe honako egiteko hauek gelditzen dira:

  1. Produktuen eta dirulaguntzen kudeaketa, horien helburua nekazaritzako eta abelazkuntzako merkatuak interbenitzea eta arautzea denean, baldin eta duten izakeragatik Estatuaren eskuhartzea eskatzen badute.

  2. Esportazioekiko itzulerak.

  3. Europako Batasunarekiko harremanak.

  4. Lankidetza egitekoak.

  1. idazatiko c) puntuan jasotako ondorioetarako, eta arau komunitarioekin bat etorriz ezarritako erregulazioari darionaren arabera, zentralizatu egingo dira eta Batzordeari jakinaraziko dizkio berorren esku jarri behar diren argibideak; eta hori, autonomi elkarteei ordaintzeko dauden koordinazio erakunde baten bidez.

  1. Estatuarenak izan eta eskualdatzen diren ondasunak, eskubideak eta obligazioak.

    1 zenbakiko zerrendan zehazten diren ondasunak, eskubideak eta obligazioak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomi Elkarteari.

    Eskualdaketa hau eraginkorra bilakatzen denetik aurrera hilabeteko gehienezko epearen barruan, inbentariagarriak diren altzariak, ekipoa eta tresneria entregatzeko eta eskuratzeko aktak izenpetuko dira.

    Eskualdaketa akordio hau eraginkorra izan dadinetik aurrera, Euskal Autonomi Elkarteak bere gain hartzen ditu, egun horretatik aurrera, Estatuko Administrazioak izenpetutako kontratuei darizkien eskubideak eta obligazioak, baldin eta behin-behinekoz eskuratuta ez badaude.

  2. Eskualdatzen diren zerbitzuei eta instituzioei atxikitako langileak.

    1. Eskualdatzen diren langileak, horien kudeaketa Euskal Autonomi Elkarteak beteko dituen zerbitzuetara atxikita daudenak alegia, 2 zenbakiko zerrenda atxikian agertzen dira euren izen-abizenekin. Langile horiek, Autonomi Estatutuan eta kasu bakoitzean aplikagarriak diren arauetan legez jasotako moduan, Euskal Autonomi Elkartearen menpe jarriko dira. Langile horien ezaugarriak, zerrenda horietan eta langileen espedienteetan adierazten direnak, zeudeneantxe bete beharko dira.

    2. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Idazkariordetzak, Gobernuak akordio hau Errege Dekretuaren bidez onartu ondoren, eskualdaketaren eta administrazio mailan horrek dakarren egoeraren berri emango die interesatuei. Halaber, eskualdaketak hartzen dituen langileen espedienteak bidaliko zaizkie Euskal Autonomi Elkarteko organo agintedunei. Horietaz gain, 1995. urtean zehar langileek sortutako diruzenbatekoei buruzko hartzekoen ziurtagiriak ere bidaliko zaizkie.

  3. Eskualdaketak bere baitan hartzen dituen aurrekontu kredituak.

    Estatuaren egiteko eta zerbitzu hauen eskualdaketaren guztirako kostua, Estatu mailakoa, 1995. urteko ekitaldikoa eta urte osorakoa alegia, 3 zenbakidun zerrendan jasotzen da.

  4. Eskualdatzen diren zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak.

    Eskualdaketaren gai izan diren agirien eta espedienteen entrega, akordio honi onarpena eman diezaion Errege Dekretua argitara dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan egingo da. Entrega gauzatu dadin egunean izapideetan egon daitezen espedienteei ebazpena ematea, irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuko 4. atalean xedatzen denaren arabera egingo da.

  5. Eskualdaketak hezurmamituko direneko eguna.

    Akordio honen gai den eskualdaketa, 1996ko apirilaren 1etik hasita hezurmamituko da.

    Erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko otsailaren 29an. Bitariko Batzordeko idazkariak: Izpta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.