- 86/1996 DEKRETUA, 1996ko apirilaren 23koa, Kultura Sailaren estatistikarako organo berezia sortzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu86/1996 DEKRETUA, 1996ko apirilaren 23koa, Kultura Sailaren estatistikarako organo berezia sortzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 89
- Hurrenkera-zk.: 2275
- Xedapen-zk.: 86
- Xedapen-data: 1996/04/23
- Argitaratze-data: 1996/05/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Sailak; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomi Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. atalean xedatuta dagoenez, Jaurlaritzaren sailetako Estatistika Organo Bereziek osatzen dute, besteak beste, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikaren Antolakuntza.
Lege hori garatzeko, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretua onartu zen. Dekretu horren bidez Jaurlaritzaren sailetako estatistika organoen sorrera, antolakuntza eta funtzionamendua arautu ziren, eta haiek dekretu bidez sortu behar direla erabaki.
Gainera, aipatutako dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezartzen denez, Estatistikako Euskal Egitamuan edo Estatistikako Urteko Programetan sailen egiteko propio moduan aipatzen diren estatistikak eta iharduketak egiteko, Jaurlaritzaren sailek ezinbesteko izango dute estatistikarako organo berezia edukitzea.
Ondoren, Estatistikako Euskal Egitamua onartzeko den abenduaren 21eko 8/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik seigarrenean ezarri zuen, Jaurlaritzako sailek Estatistikako Euskal Egitamurako proiektuan edo Estatistikako Urteko Programan eurek propio egiteko estatistikak eta ekintzak sartzea proposatu ahal dezaten, ezinbestekoa izango dutela estatistikarako organo bereziak edukitzea, proiektu edo programa horiek egiterakoan parte hartu behar duten unean.
Ondorioz, Euskal Estatistika Batzordeak txostena egin ondoren, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Dekretu honen helburua Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzea da, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan ezarritako betekizunekin bat etorriz.
atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia kide bakarreko organoa izango da eta Kultura Saileko Ikerketa eta Informaziorako zuzendariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean.
atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia I. mailako organo moduan eratzen da Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuaren 5. ataleko 3. idazatian ezarritakoaren ondorioetarako.
Horren ondorioz, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuak maila horretako estatistikarako organo bereziei ematen dizkien ahalmen eta eskuduntzak eduki eta erabiliko ditu.
atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak estatistikari buruzko legeriak dioena hitzez hitz beteko du eta, bereziki, estatistika-sekretua beste organo edo enteekin dituen harremanetan, Kultura Sailekoak edo horri atxikitakoak barne direnak.
atala.- Kultura sailburuak eskumena izango du Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziaren ekintzen aurka aurkezten diren errekurtsoak aztertu eta ebazteko.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 23an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Euskal Autonomi Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 26. atalean xedatuta dagoenez, Jaurlaritzaren sailetako Estatistika Organo Bereziek osatzen dute, besteak beste, Euskal Autonomi Elkarteko Estatistikaren Antolakuntza.
Lege hori garatzeko, ekainaren 22ko 180/1993 Dekretua onartu zen. Dekretu horren bidez Jaurlaritzaren sailetako estatistika organoen sorrera, antolakuntza eta funtzionamendua arautu ziren, eta haiek dekretu bidez sortu behar direla erabaki.
Gainera, aipatutako dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan ezartzen denez, Estatistikako Euskal Egitamuan edo Estatistikako Urteko Programetan sailen egiteko propio moduan aipatzen diren estatistikak eta iharduketak egiteko, Jaurlaritzaren sailek ezinbesteko izango dute estatistikarako organo berezia edukitzea.
Ondoren, Estatistikako Euskal Egitamua onartzeko den abenduaren 21eko 8/1993 Legearen gehigarrizko xedapenetatik seigarrenean ezarri zuen, Jaurlaritzako sailek Estatistikako Euskal Egitamurako proiektuan edo Estatistikako Urteko Programan eurek propio egiteko estatistikak eta ekintzak sartzea proposatu ahal dezaten, ezinbestekoa izango dutela estatistikarako organo bereziak edukitzea, proiektu edo programa horiek egiterakoan parte hartu behar duten unean.
Ondorioz, Euskal Estatistika Batzordeak txostena egin ondoren, Kultura sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko apirilaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Dekretu honen helburua Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Berezia sortzea da, Jaurlaritzaren sailetako estatistikarako organo bereziak arautzeko ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuan ezarritako betekizunekin bat etorriz.
Horren ondorioz, maila horretako estatistikarako organo bereziei ematen dizkien ahalmen eta eskumenak eduki eta erabiliko ditu, bereziki hauek:
– Sailaren Estatistika Plana lantzea, Estatistikaren Euskal Planaren abiapuntu gisa.
– Euskal Estatistika Erakundearekin elkarlanean jardutea, Estatistikaren Euskal Plana eta urteko estatistika programak lantzeko.
– Urteko estatistika programetan jasotzen diren estatistikak edo estatistika-faseak lantzea, programetan ezarritako moldean.
– Estatistika propioak lantzea, Estatistikaren Euskal Planean edo urteko estatistika programetan jasota ez daudenak alegia, 4/1986 Legearen 8.1 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
– Artikulu honetako 3. eta 4. idatz-zatietan ezarritako estatistika-eginkizunen ondorioz, beste erakunde batzuekin landu beharreko harremanak gauzatzea, beti ere 4/1986 Legearen 29.c eta d) artikuluan xedatutakoari jarraituta.
– Bere eskumeneko estatistikak egiteko informazioa eskuratzea, 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era xedatutakoari jarraituta.
– Artikulu honetako 4. idatz-zatian aipatutako estatistiketako emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, bai eta urteko estatistika programetako estatistiketakoak ere, aldez aurretik horien edukia Euskal Estadistika Erakundeari jakinarazi ondoren.
– Bere alor-eremuko fitxategi-direktorio estatistikoak lantzeko eta eguneratzeko prozesuan parte hartzea, 4/1986 Legearen 29.i artikuluan xedatutakoari jarraituta.
– Kultura Sailaren iritziz interesgarriak diren proiektuak gauzatzea, bereziki 180/1993 Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritakoaren esparruko zerbitzu, azterlan eta analisi sektorialeta subsektorialak.
atala.- Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziak estatistikari buruzko legeriak dioena hitzez hitz beteko du eta, bereziki, estatistika-sekretua beste organo edo enteekin dituen harremanetan, Kultura Sailekoak edo horri atxikitakoak barne direnak.
atala.- Kultura sailburuak eskumena izango du Kultura Sailaren Estatistikarako Organo Bereziaren ekintzen aurka aurkezten diren errekurtsoak aztertu eta ebazteko.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko apirilaren 23an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 193/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena.
- Aldatutakoa: 25/2006 DEKRETUA, otsailaren 14koa, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Ikus: 180/1993 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organu Bereziak arautzen dituena.