- 216/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu216/1996 DEKRETUA, abuztuaren 30ekoa, Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 167
- Hurrenkera-zk.: 4120
- Xedapen-zk.: 216
- Xedapen-data: 1996/08/30
- Argitaratze-data: 1996/08/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa
Testu legala
Eta erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko uztailaren 29an. Bitariko batzordeko idazkariak: Ipta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.
Irailaren 26ko 2339/1980 Errege Dekretuaz onartu eta Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako akordioaren 2. atalean xedatzen denaren eraginez; eta Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz Batzorde horrek 1996ko uztailaren 29an egindako osoko bileran hartu zuen Akordioa abuztuaren 23ko 1947/1996 Errege Dekretuan oso-osoan jasotzen dela jotzen delako, akordio horretan jasotzen diren formalizazio-izapideak betetzeak ekarriko dituen ondorioetarako, honako hauek dira dekretu honen helburuak: lehenengo, akordio hori onartzea eta argitaratzea eta, bigarren, eskualdatutako baliabide materialak eta pertsonalak atxikitzea.
Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abuztuaren 30ean egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.- Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an hartu zuen Akordioari onarpena ematea, abuztuaren 23ko 1947/1996 Errege Dekretuan finkatzen deneantxe. Aipatu den errege dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, oso-osoan eta dekretu honen eraskin gisa, argitara dadila agintzea.
atala.- Eskualdaketaren gai izan diren egitekoak, zerbitzuak eta baliabideak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikita gelditzen dira.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko abuztuaren 30ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lehendakariordea,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Espainiako Konstituzioko 149.1.23. atalean zera xedatzen da: Estatuak erabateko eskuduntza duela ingurugiroa babesteari buruzko oinarrizko legeei dagokienetan eta, hori, autonomi elkarteek babesketarako gehigarrizko arauak emateko izan ditzaketen ahalmenen kaltetan gabe.
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartu zen Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 11.1 ataleko a) idazatian, berriz, honako hauxe xedatzen da: ingurugiro eta ekologia gaiei buruz Estatuak dituen oinarrizko legeen garapena egiteko eta exekutatzeko eskuduntza Autonomi Elklarteari dagokiola bere
lur-eremuaren barruan; horretaz aparte, honako hau ere finkatzen da Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 12.10. atalean: industrietatiko isurkin kutsakorren arloari buruz Estatuak dituen legeak exekutatzea Euskal Elkarteari dagokiola hain zuzen eta, hori, Estatuaren lurralde-urak izan eta Euskal Herriko itsasertzari dagokionetan.
Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaz; irailaren 7ko 2209/1979koaz; irailaren 26ko 2761/1980koaz; maiatzaren 8ko 1255/1981ekoaz; apirilaren 10eko 791/1985ekoaz eta apirilaren 19ko 792/1985koaz, Estatuaren Administrazioak, jardun gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsu, ingurugiro-sanitate, naturaren kontserbazio, industri eta lurraldearen antolamendu eta ingurugiroarekiko zituen egitekoak eta zerbitzuak eskualdatu egin zitzaizkion Euskal Autonomi Elkarteari.
Bidezkoa da orain, ingurugiro eta isurkinen arloko egitekoen eskualdaketa egitea eta osatzea.
Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak, eskualdaketa hori egiteko bidezkoa den Akordioa hartu du 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran. Baina akordio horrek indar praktikoa izan dezan, beharrezkoa da, Gobernuak Errege Dekretu-bidez onarpena eman diezaion.
Ondorioz, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean agintzen dena betez, Administrazio Publikoetako ministroaren proposamenez eta Ministroen Kontseiluak 1996ko abuztuaren 23an egin zuen bileran aztertu ondoren, hauxe
atala.- Euskal Herriko Autonomi Estatutuko aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatzen den Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak, Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruz 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran hartu zuen Akordioa onartzea. Errege Dekretu honetako eraskinean argitaratzen da akordio hori.
atala.- Horiek horrela, Bitariko Batzordeak ingurugiro eta isurkinen arloari buruz hartutako Akordioan aipatzen diren egitekoak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatuta gelditzen dira, akordio horren testuan aipatzen deneantxe eta baldintzen arabera.
atala.- Bitariko Batzordearen Akordioan aipatzen den egunetik hasita izango du indarra eskualdaketa horrek.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian batera argitaratuko da errege dekretu hau. Argitara dadinetik hasita izango du indarra.
Mallorkako Palman, 1996ko abuztuaren 23an.
JUAN KARLOS E.
Administrazio Publikoetako ministroa,
MARIANO RAJOY BREY.
Bitariko Batzordeak 1996ko uztailaren 29an egin zuen osoko bilkuran honako akordio hau hartu zuen: Estatuko Administrazioak ingurugiro eta isurkinen arloan dituen egitekoen eskualdaketa areagotzea, eskualdaketa horiek osatu eta gehitu ahal izateko eta, hori, gero aditzera ematen denaren arabera:
Eskualdaketak oinarri hartzen dueneko Konstituzio eta Estatutu mailako arauak.
Konstituzioko 149.1.23. atalean, ingurugiroa babesteko oinarrizko legeak emateko eskuduntza Estatuarentzako gordetzen da, autonomi elkarteek gehigarrizko babesketa-arauak emateko izan ditzaketen ahalmenen kaltetan gabe.
Bestalde, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartu zen Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 11.1 ataleko a) idazatian, zera xedatzen da: ingurugiro eta ekologia gaiei buruz Estatuak dituen oinarrizko legeen garapena egiteko eta exekutatzeko eskuduntza Autonomi Elkarteari dagokiola bere lur-eremuaren barruan; horretaz aparte, honako hau ere finkatzen da Euskal Estatutuko 12.10. atalean: industrietatiko isurkin kutsakorren arloari buruz Estatuak dituen legeak exekutatzea dagokiola hain zuzen eta, hori, Estatuaren lurralde-urak izan eta Euskal Herriko itsasertzari dagokionetan.
Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaz; irailaren 7ko 2209/1979koaz; irailaren 26ko 2761/1980koaz; maiatzaren 8ko 1255/1981ekoaz; apirilaren 10eko 791/1985ekoaz eta apirilaren 19ko 792/1985koaz, Estatuaren Administrazioak, jardun gogaikarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsu, ingurugiro-sanitate, naturaren kontserbazio, industri eta lurraldearen antolamendu eta ingurugiroarekiko zituen egitekoak eta zerbitzuak eskualdatu egin zitzaizkion Euskal Autonomi Elkarteari.
Horretaz aparte, honako hau xedatzen da Konstituzioko 132.2 atalean: legeetan finkatzen direnak dira Estatuaren jabetza publikopeko ondasunak eta, beti, itsas-lur aldea eta hondartzak eta, Estatuaren jabetza publiko horren kudeaketa eta zaintza Ingurugiro Ministerioari dagokio Itsasertzei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legean, 1989ko abenduaren 1eko Errege Dekretuaz onartu eta lege hori garatu eta exekutatzeari buruzko Arautegian xedatzen denaren arabera.
Ingurugiroari dagokionetan sektore ezberdinek egin dituzten eskualdaketa-akordioak osatu egiten ditu akordio honek.
Konstituzio eta Estatutu mailako irizpide hauek oinarritzat hartzen badira, legez bidezkoa da, Euskal Autonomi Elkarteak ingurugiroaren eta lurretik itsasorako isurkinen gaineko eskuduntza izatea. Ondorioz, gisa horretako egitekoak eskualdatu egiten dira.
Euskal Autonomi Elkarteak bereganatzen dituen Estatuaren egitekoak.
Ondoren aipatzen diren egitekoak eskualdatzen zaizkio Euskal Autonomi Elkarteari bere lurralde eremuaren barruan eta akordio honetan eta Estatuaren Buletin Ofizialean argitaratuko diren dekretuetan eta akordio horri efektibotasuna emango dioten arauetan xedatu dadinaren arabera. Hona hemen egiteko horiek:
Azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan xedatzen denaren arabera eta energia ekoizten duten industriei dagokinetan Gobernu Zibilei edo Zerbitzu Teknikoen Batzorde Probintzialari zegozkien eskuduntzak.
Isurketa lanetarako eta, hala behar izan dadinean, beharrezkoak diren obrak eta instalazioak egiteko baimenak ematea eta horien ikuskaketa egitea Euskal Autonomi Elkarteko uretan, jabetza publikopeko itsas-lurrak okupatzeko eta Estatuaren Administrazioari dagozkion emakidak emateko Estatuak dituen eskuduntzen kaltetan gabe.
Ondorio hauetarako, isurketetarako obra eta instalazioei buruzko espedienteen izapideak Euskal Autonomi Elkarteak burutuko ditu, Itsasertzei buruzko Legeko 57., 64. eta 65. ataletan finkatzen den prozedurari jarraituz. Lege honi buruzko Arautegiko 150. atalean garatu zen prozedura hori.
Aurreko idazatietan esaten denaren arabera Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzen zaizkion egitekoak, Estatuaren Administrazioari arlo honetan dagozkion eskuduntzen kaltetan gabe hartu behar dira, Itsasertzei buruzko Legean eta hori garatzeko eta exekutatzeko Arautegian xedatzen denaren arabera.
Euskal Autonomi Elkarteak, Estatutuaren bidez bereganatuta dituen eskuduntzen eremuak hartzen dituen eta ingurugiro arloan dagozkion egitekoak beteko ditu.
Estatuaren Administrazioak eta Euskal Autonomi Elkarteak elkarlana egin behar duteneko egitekoak.
Koordinatuki eta bertan aipatzen deneantxe burutu beharko dituzte Ingurugiro Ministerioak eta Euskal Autonomi Elkarteak idazatiko 1.2. idazpuruan aipatzen diren egitekoak.
Eskualdaketak bere baitan hartzen dituen aurrekontu kredituak.
Estatuaren egiteko eta zerbitzu hauen eskualdaketa honi, Estatu mailan, 1995. urteko ekitaldiko eta urte osoko guztirako kostuari dagokion diruzenbatekoa, 1 zenbakidun zerrendan jasotzen da.
Eskualdatzen diren egitekoei buruzko agiriak eta espedienteak.
Eskualdaketaren gai diren egitekoei dagozkien agiriak eta espedienteak hilabeteko epearen barruan entregatu behar dira. Akordio hau onartuko duen Errege Dekretua argitaratuko den egunetik hasita kontatuko da epealdi hori.
Eskualdaketak hezurmamituko direneko eguna.
Akordio honen gai diren egitekoen eskualdaketek, 1996ko irailaren 1etik hasita hartuko dute indarra.
Eta erasota gelditu dadin izenpetzen dugu ziurtagiri hau, Madrilen, 1996ko uztailaren 29an. Bitariko batzordeko idazkariak: Ipta.: Rosa Rodríguez Pascual eta Mikel Legarda Uriarte.