- 137/1997 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko urteko merkealdi biak finkatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu137/1997 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko urteko merkealdi biak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 118
- Hurrenkera-zk.: 3310
- Xedapen-zk.: 137
- Xedapen-data: 1997/06/10
- Argitaratze-data: 1997/06/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Merkataritzaren Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko (ekainaren 13ko EHAA, 111 zk.) 24. atalak merkealdietako salmentak arautzen ditu eta merkealdien publizitatea egiteko urtean bi aldi edo garai ezartzen ditu, aldi bakoitza bi hilabetekoa izango delarik, gehienez ere.
1 atalak indarrean dagoen legedira jotzen du merkealdiei dagokienez; hauxe dio: «Indarrean dagoen legediaren arabera, bertan aipatzen diren aldi edo garaietan egiten diren salmentetan soil–soilik erabili ahalko da merkealdiak hitza».
Gutxikako Merkataritza Antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legearen 25. atalean (1996ko urtarrilaren 17ko EBO, 15 zk.) merkealdiak arautzen dira. Atal horretako 1. puntuan garai bi ezartzen dira urteko: bata, urte hasierakoa eta bestea, udako oporren ingurukoa; 2. puntuan, bestalde, garai bakoitzaren iraupena finkatzen da: astebetekoa gutxienez eta bi hilabetekoa gehienez, autonomi elkarteek finkatzen duten egunen barruan.
Gutxikako Merkataritza Antolatzeari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea indarrean sartu zenetik urtebete baino gehiago igaro da eta arau horretan agindutatakoa betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko urteko merkealdi biak finkatu dira behin betiko, epe horretara egokitu beharra izango dutelarik merkataritza jarduera EAE n betetzen duten enpresariek.
Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.– Euskal Autonomi Elkarteko merkealdiak bi hauek izango dira:
Negu parteko merkealdia (neguko merkealdia, alegia) urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra bitartekoa -biak barne- izango da.
Uda parteko merkealdia (udako merkealdia, alegia) uztailaren 1etik irailaren 30era bitartekoa -biak barne- izango da.
Merkealdien iraupena: astebetekoa gutxienez eta bi hilabetekoa gehienez.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indargabeturik geratzen dira 1996ko udako oporraldiko merkealdia finkatu zuen ekainaren 5eko 135/1996 Dekretua eta urte hasierako merkealdia finkatu zuen abenduaren 3ko 284/1996 Dekretua.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 10ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,
ROS
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetzen du: 284/1996 DEKRETUA, abenduaren 3koa, urte hasierako merkealdien (neguko merkealdien) iraupena ezartzeko dena.
- Indargabetzen du: 135/1996 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, 1996. udako oporretako beherapen-aldia (udako beherapenak) ezartzen duena.
- Ikus: 7/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzkoa.