- 34/1998 DEKRETUA, martxoaren 3koa, Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu34/1998 DEKRETUA, martxoaren 3koa, Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza; Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1211
- Xedapen-zk.: 34
- Xedapen-data: 1998/03/03
- Argitaratze-data: 1998/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Testu legala
1998ko martxoaren 6an argitaratu zen Dekretu hori EHAAn, 45 zenbakian, eta bertan akats bat egin zela ikusi denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:
4039. orrialdean, azalpen zatiaren azken idazatian, honakoa esan beharrean:
«Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Herrizaingo sailburuak eta Kultura sailburuak erabatera egindako proposamenez, Ertzaintzaren Kontseilua txostena eman ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak otsailaren 24an .......»
honakoa esan behar du:
«Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Herrizaingo sailburuak eta Kultura sailburuak erabatera egindako proposamenez, Ertzaintzaren Kontseilua txostena eman ondoren, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz eta Jaurlaritza Kontseiluak otsailaren 24an .......»
Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duen otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren 2. atalak erakunde horri ematen dio, Jaurlaritzak onar dezan, Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren Plan Orokorra prestatzea lege–aginduz.
Agindu hori beteaz, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren osoko Bilkurak, 1997ko martxoaren 24an egindako bileran, Lanbide Heziketaren Plan Orokorraren proiektua onartu zuen eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko apirilaren 22an onartu zuen behin betiko.
Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren Plan Orokorraren 2. atalak Lanbide Heziketaren ereduari jarzen dizkion ezaugarrien artean hauek ageri dira:
Ereduak prospektiboa izan behar du, lanbideetan getatzen diren aldaketa, egiteko berriak eta desagertzen direnak behar adineko aurrerapenez ezagutzeko gaitasunez. Aurrea hartzearen beharrek, Araututako Heziketaren kasuan, urte batzuetakoak izan beharko dute eta, Arautu gabeko Heziketan, printzipioz, gutxiagokoak.
Lan merkatuaren dinamikari eta horretan gertatzen doazen aldaketa ekonomiko, teknologiko eta antolaketakoei egokitzeko gai dena eta pertsonengandik datozen gizarte–eskabideei eta erakundeen estrategia–politikei razionaltasunez erantzungo diena.
Azken finean, ekonomi garapenarekin batera doan Lanbide Heziketan pentsatzen denean eta ez denean bilatzen garapen pertsonala bakarrik, ekonomi garapen horretatik sortzen diren gertaeren berri emango duten tresna egokien beharra dago, Lanbide Heziketa gertaera horiei egokitzeko.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Planaren 6. atalburuak, bere xedeak lortzera bideratutako tresnen artean, behatoki bat diseinatzea jasotzen du eta horri ondorengo helburu hauek jartzen zaizkio:
– Lanbide edo zereginen bilakaerari, desagertzen diren lanbideei, funtsean aldatzen diren lanbideei edo sortzen diren lanbideei buruz informazioa eskaintzea Sistemari.
– Heziketa giltzarri izango zaieneko ekonomi gertakizunei, diru–ezarketa handiei, eraberritze planei eta abarri buruz, argibideak eskaintzea.
– Lan merkatuan eskatuenak diren lanbide eta zereginen argibide zenbatzaileak eskaintzea.
– Lan–eskaintzen arabera, zereginen izate–moduetako aldaketei buruz argibideak ematea.
Dekretu honen xedea, beraz, Lanbide Heziketako Euskal Autonomia Erkidegoko Behatokia sortzea da, Lanbide Heziketako politiken diseinu egokirako giltzarrizko argibideak eskainiko ditu eta merkatuaren jardute–modua ezagutzea ekarriko duen tresna izango da.
Ondorioz, Juztizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
atala.– Zertarakoa.
Dekretu honen zeregina Lanbide Heziketako Euskal Autonomia Erkidegoko Sistemaren Behatokia sortzea da eta Lanbide Heziketaren eta Giza Baliabideen politikak planifikatzeko beharrezko argibideak eskaini eta hedatzeaz arduratzen den organoa izango da.
.– Adskribapena.
Lanbide Heziketako Euskal Autonomia Erkidegoko Sistemaren Beatokia Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren pean egongo da eta Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari adskribatzen zaio eta EGAILAN, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoaren bidez gauzatuko ditu bere egiteko eta zereginak.
atala.– Egitekoak.
Lanbide Heziketako Euskal Autonomia Erkidegoko Sistemaren Behatokiaren egitekoak ondorengo hauek izango dira:
Euskal Autonomi Erkidegoko sare produktiboan agertzen ari diren eta desagertzeko joera duten lanbide edo zereginak identifikatzea.
Lanbideen (titulazio ofizialetan ezarriak), zereginen eta oro har enpleguen jarraipena egitea. Jarraipen hori kuantitatiboa eta kualitatiboa izango da.
Lan merkatuaren jarraipena egitea: eskaintzak, eskaerak, kontratazioak etab.
Aurrez ikusten denez, geroan enpleguan eragina izango duten ekonomi gertaerei jarraipena egitea.
Enpresen, adituen, heziketa zentroen eta abarren artean eztabaida eta analisi bilerak sustattzea eta antolatzea, heziketa, orientazio eta enplegu sistemen koherentzian aurreratzea lagunduko dutenak.
Honen aurreko lerroaldeetan aipatzen diren jardueretatik sortutako informazio guztia sinesgarri egitea, aztertzea, prozesatzea eta egokitzea.
Aurreko lerroaldeetan azaldutako prozesuetatik ateratzen diren informazioak zabaltzea.
atala.– Egitura funtzionala.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sistemaren Behatokia hiru arlotan egituratuko da: Prospektiboa, Lan Merkatua eta Hedakuntza eta Dibulgazioa.
Prospektibako arloa izango da aurreko ataleko a), b) eta f) lerroaldeetan adierazitako egitekoen arduraduna.
Lan–Merkatuko arloa izango da aurreko ataleko c), d) eta f) lerroaldeetan adierazitako egitekoen arduraduna.
Hedakuntza eta Dibulgazio arloa izango da aurreko ataleko e) eta g) lerroaldeetan adierazitako egitekoen arduraduna.
atala.– jardunerako plana eta aurrekontua.
Jardunaldi bakoitzean, Egailan, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sistemaren Behatokiaren Jardunerako Plana egingo du. Plan horretan helburuak, egitekoak eta zereginak berezirik adieraziko dira. Plan hori Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren baiespenaren pean jarriko da.
GEHIGARRIZKO XEDAPEN BAKARRA
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 legean agindutakoarekin bat, estatistikaz baliatzea eskatzen duteneko dekretu honetan araututako egitekoak gauzatzean, Euskal Estatistika Erakundeak eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko berariazko Estatistika–organoak eskainitako informazioa erabiliko da.
Dekreto hau garatzeko eta betearazteko beharrezko diren xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
FRANCISCO EGEA GARCÍA.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Failure of server APACHE bridge:
Cannot open TEMP post file '/tmp/_wl_proxy/_post_7714_188_1547265660_28' for POST of 13333 bytes
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586
Failure of server APACHE bridge:
Internal Server failure, APACHE plugin. Cannot continue.
Build date/time: Jun 16 2006 15:14:16
Change Number: 779586